4.4. Taldeen garapena
Zentroetako zuzendariek proposaturiko kokapenean garatu ziren taldeak, erraztasun edo komenigarritasun handiagoaren arabera; izan ere, ez dago zentroen arteko trukerako bileren gaineko kulturarik.
Bilkurak grabatzeko baimena eskatu zitzaien partaideei. Beren beregi kontrataturiko profesional batek egin zuen bilkura bakoitzaren ondorengo transkripzioa; pertsona horrek ez du parte hartu azterlanaren gainerako ezein fasetan. Taldeak zuzentzeko pertsonak aztertu zuen transkripzioko dokumentuek dakarten informazioa, eta ondoren txosten hau egiteko ardura izan duen taldeko gainerako kideekin eztabaidatu zen.
120 minutukoa izan zen talde bakoitza, eta hasieran, azterlanaren jatorria eta helburuak azaldu zizkien taldeko gidari talde bakoitzean parte hartu zuten kide guztiei, baita jarraitu beharreko metodologia eta bertan emango diren iritzien gaineko anonimotasunari eta isilekotasunari eusteko konpromisoa ere.
Azkenean, ondoren azalduko diren partaideen eta kronogramaren arabera garatu ziren taldeak. Guztira 30 pertsonak hartu zuten parte taldeetan (24 gizonezkok eta 6 emakumezkok). Taldeen osaera diseinuan proposaturiko eskemari zehazki egokitu ez bazitzaion ere, partaideak aukeratzeko irizpideei erantzuten die profesionalen lurraldeetako ordezkaritzari eta profilen aldetik.
TALDE FOKALA | Data | Tokia | Partaideak |
I- ADINGABEEN ZENTROKO TALDEA | 2011-02-28 | Zumarraga Z. | Zentroko arduraduna, hezkuntza arduraduna, bi psikologo eta bi gizarte langile |
II- ESPETXEETAKO TALDE TEKNIKOA | 2011-03-01 | Basauriko E. | Hiru zentroetako zuzendariak, gizarte langile bat, tratamenduko zuzendariordea, jurista bat |
III- TALDE TERAPEUTIKOA | 2011-03-01 | Basauriko E. | Hiru mediku, erizaintzako unibertsitate diplomaduna, tratamenduko zuzendariorde bat |
IV- FUNTZIONARIO TALDEA | 2011-03-08 | Langraizeko E. | Langraizeko hiru funtzionario, bi Martutenekoak eta bi Basaurikoak (barne ministerioko lau funtzionario eta hiru zerbitzuburu) |
V- PRESO TALDEA | 2011-03-08 | Langraizeko E. | Sei preso |