Talde bakoitzerako galdera gidoi bat prestatu zen, taldeko partaideen arteko eztabaida bultzatzeko eta arreta ondorengo taulan zehaztuko diren gaiei erantzuteko bideratu ahal izateko.
TALDEA |
ELKARRIZKETA GIDOIA |
I- ADINGABEEN ZENTROKO TALDEA |
- Buruko nahasmenduek jardun klinikoan duten presentzia erlatiboa zein den jakitea eta, testuinguru horretan, egungo sistemaren indarguneak eta hobetu beharrekoak zein diren.
- Profesionalen eta erakundeen arteko koordinazio maila zehaztea.
- Buruko nahasmenduen diagnostikoan eta tratamenduan erabili ohi diren jardunen arrakasta edo eraginkortasun maila zein den jakitea.
|
II- ESPETXEETAKO TALDE TEKNIKOA |
- Buruko nahasmenduaren presentziak lan edo eraginpeko arloaren garapenean duen eragina zein den jakitea.
- Buruko nahasmendua duten banakoen beharren (arreta jasotzen dutenak ez jasotzen ez dutenak) irudipena zein den jakitea.
- Buruko nahasmenduarekin maiz lotutako kasuen egoera zein den jakitea. Segurtasun neurriak betetzea, salbuestekoak erabiltzea.
|
III- TALDE TERAPEUTIKOA |
- Buruko nahasmenduek jardun klinikoan duten presentzia erlatiboa zein den jakitea eta, testuinguru horretan, egungo sistemaren indarguneak eta hobetu beharrekoak zein diren.
- Profesionalen eta erakundeen arteko koordinazio maila zehaztea.
- Buruko nahasmenduen diagnostikoan eta tratamenduan erabili ohi diren jardunen arrakasta edo eraginkortasun maila zein den jakitea.
|
IV- FUNTZIONARIO TALDEA |
- Buruko nahasmenduaren diagnostikoa eremu ez sanitariotik harago doan jakitea.
- Buruko nahasmenduaren presentziak lan edo eraginpeko arloaren garapenean duen eragina zein den jakitea.
- Buruko nahasmendua duten banakoek dituzten beharren (arreta jasotzen dutenak ez jasotzen ez dutenak) irudipena zein den jakitea.
|
V- PRESO TALDEA |
- Buruko nahasmenduaren kontzeptuari buruzko iritzia eta espetxeetan duen lehentasuna zein den jakitea.
- Buruko nahasmenduaren arretari buruzko iritzia zen den jakitea, toxikomaniei buruzkoa barne.
|