4.2. Definizioa
Eredu hori oinarri hartuta, espetxearen arloko sentsibilitate eta informazio eta interakzio maila ezberdineko talde fokal nagusiak sortzea erabaki zen, zertarako-eta txostenaren xedeko galderei aplikaturiko erantzun esanguratsuak lortzeko.
Talde fokal horiek homogeneoak izan behar zuten profesionalen lurralde jatorriaren eta ordezkaritzaren eta rol hierarkikoen aldetik; hartara, bi pertsonak zuzentzen zituzten 6-8 partaideko taldeak. Txostena idatzi zuen taldeko kide horiek talde guztiak zuzendu eta behatzeko eginkizuna bete zuten.
Espetxeen funtzionamenduaren egitura dela-eta, informazioa biltzeko lau talde homogeneo identifikatu ziren:
A) Osasun profesionalak.
B) Talde teknikoa.
C) Espetxeetako funtzionarioak.
D) EAEko espetxeetan zigorra betetzen ari diren pertsonak.
Hortaz, hiru espetxeetako pertsonek osaturiko 4 talde fokal egitea erabaki zen. Gainera, egoki iritzi zitzaion talde fokal bat egiteari Ibaiondo adingabeen zentroko profesional taldearekin eta, beraz, azkenean 5 talde fokal egitea erabaki zen.
Saioetako transkripzioen bidez, zenbait esanahi-nukleo lortu ziren talde horietatik, eta behar bezala aztertu eta haztatu ondoren, txostenaren edukiaren barruan sartu ziren.
Horretarako, espetxeetako eta adingabeen zentroko arduradunen laguntza eskatu zen, taldeak osatzeko hurrengo atalean zehaztuko den osaerarekin.