Gazte justiziaren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen artean eta, bereziki, erreforma zentroetan sartutako gazteen artean buruko gaixotasun asko dagoenez, azterketa honetan hauei eskaini nahi izan diegu atal bat.
Zorionez, adingabeen egoera ezin da helduenekin alderatu, batez ere arrazoi hauen ondorioz:
- Espetxeak normaldutako saretik bakandutako zentroak dira, pertsona itxi eta banatu egiten da espetxeetan, eta ezin dira alderatu adingabeen barneratze zentroekin; zentro hauetan parte hartze hezigarria eskaintzen da eta kanpoarekin eta erkidegoko baliabideekin harremana dute, hori da zentro hauetako arretaren oinarria. Alde nabarmena dago espetxeekin alderatuz gero.
- Adingabeen jurisdikzioan hartzen diren askatasuna kentzeko beste neurri batzuekin alderatuz gero, espetxe zigorra toki patogenoa da, zenbait sintoma eragiten eta aktibatzen ditu, aurrez zeuden buru nahasmenduak areagotzen ditu (estresagarria delako, eragindako elkarbizitza delako, bakanduta egoten delako, jarduerarik gabe...) edo beste nahasmendu batzuk sortzen ditu, batez ere egokitzapenari lotutakoak.
Azterketa honen ondorioz, ez dugu gomendatuko adingabeak artatzeko berariazko egiturak sortu behar direnik, baizik eta horiei normalizatutako sare soziosanitariotik erantzun behar zaiela azpimarratuko dugu. Hori dela eta, atal honetan gaixotasunaren prebalentzia azpimarratuko dugu.