2.6. Askatasunik ez duten pertsonen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 25.2. artikulua
"Askatasuna kentzen dituzten penak eta segurtasun neurriak berreziketa eta birgizarteratzea lortzeko izango dira eta ezin izango dira nahitaezko lanak izan. Presondegiko pena duen kondenatuak Kapitulu honetako oinarrizko eskubideak izango ditu, kondenak ap
ropos ezarritakoak, penaren zentzuak edota presondegietako legeak mugatzen ez badituzte behintzat. Edozein modutan, ordaindutako lana izateko eta gizartesegurantzaren onura guztiak izateko eskubidea izango du, baita kulturaz gozatzeko eta nortasuna guztiz garatzeko eskubidea ere".
Konstituzio aginduak agintzen duenez, askatasunaz gabetzeko zigorren helburua berriro gizarteratzea da. Horregatik, ahalegin guztiak presoak errehabilitatzera bideratu behar dira. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen da administrazio zentralaren eta autonomikoaren arteko lankidetza, indarrean dagoen araudiak exekuzio penalari buruz eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien ap
robetxatzeko asmoz.
Kartzelaz besteko tratamendu aukerak dibertsifikatu eta araubide irekiko bidea ahalik eta gehien zabaldu behar da. Horretarako, elkarte sarearen lanaren alde egin behar da, zigorra bestela betetzeko modu gehienak errazten dituen esparru gisa.
Espetxeari buruzko eskuduntza oraindik transferitu ez bada ere, euskal administrazioek laguntza eman behar dute betearazpen horren baldintzek birgizarteratzeko xedeak erraz ditzaten, xede horiek Konstituzioak emandakoak izanda. Ildo horretan sartzen dira baimenak, lanerako eta terapiarako irteerak, aldian-aldian aurkeztu beharraren mendeko askatasun egoerak, senideen eta gizarte ekimeneko erakundeen bisitak, eta, oro har, internoek, bai familia eremuan, bai gizartean eta lanean, kanpotik birgizarteratzen –edo espetxeak eragiten duen desgizarteratzea arintzen– lagundu behar duen laguntzarekin kontaktua izatera zuzendutako jarduera guztiak.
Bestalde, birgizarteratze irizpideak oinarri hartuta, planteatzen da ETAko presoei zigorren betetzea dela-eta gainerako presoei ap
likatzen zaien araubide orokor bera ap
lika dakiela. Horrenbestez, behin ETAk bere jarduera kriminala berariaz abandonatu duenean, espetxe politika zentzu horretan aldatu beharko litzateke, Euskadiko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletara aldatzeari, baimenen ap
likazioari, baldintzapeko askatasunei, espetxe onuren zenbaketari edo gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituztenak kartzelatik ateratzeari dagokienez.