4.3. Arartekoaren eta haren ondokoaren jarduerarik esanguratsuenak, hitzaldiak emateari dagokionez, eta administrazioek eta gizarte erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzeari dagokionez
Baloreak eta giza eskubideak sustatzeko lanean, Arartekoaren erakundeak urte osoan zehar jarduera ugari gauzatzen ditu, adibidez, gizarte-erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzen du, giza eskubideekin lotutako gaien inguruko foroetan hitzaldiak egiten ditu, erakundearen helburuekin estuki lotuta dauden ekitaldi instituzionaletan esku hartzen du, etab.
Jarduera horien guztien katalogoa web orrian dagokion atalean kontsulta daiteke.
Ondoren, Iñigo Lamarca arartekoak egindako jarduera batzuen laburpena eskaintzen dugu:
- • Otsailean Loiolan Soziokaritatezko Pastoralaren Topaketan parte hartu zuen, balio demokratikoei eta krisi ekonomikoari buruz eztabaidatzeko.
- • Martxoan tortura eta tratu txarrak prebenitzeko mekanismoak aplikatzeko beharrari buruzko hitzaldi batekin esku hartu zuen Giza Eskubideen eta Euskal Herriko Bakearen aldeko Foroan, Gernikan.
- • Ekainean hitzaldi bat eman zuen Alcalá de Henaresko Unibertsitateak Herriaren Defentsarien rolari buruz antolatutako Nazioarteko Biltzarraren esparruan.
- • Ekainean, era berean, hitzaldi bat eman zuen A Coruñan, "Joera sexoafektibo homosexuala eta identitate transexuala giza eskubideak dira" izenburukoa.
- • Abuztuan EHUn "Adinekoen gizarte-partaidetza gizarteko erronka handien aurrean" izenburuko udako ikastaro batean esku hartu zuen Donostian.
- • Irailean Burladan mahai-inguru batean esku hartu zuen, "Emakumearen eskubideak baieztapen politiko, legal eta moral gisa" gaiari buruz hitz egiteko.
- • Urrian abenduaren 26a Fundazioak Madrilen antolatutako adineko LGTBei buruzko I. Jardunaldian parte hartzera gonbidatu zuten.
- • Urrian, era berean, Arartekoak Donostian Giza Eskubideen XV. Ikastaroari hasiera emateko hitzaldia eman zuen, "Giza eskubideen kontrako merkatuak" izenburukoa.
- • Urrian bertan, Bilbon Osasun Mentalari eta Giza Eskubideei buruz egin ziren III. Jardunaldietan mahai-inguru bat moderatu zuen.
- • Azaroan Sevillan Espainiako Herriaren Defentsarien bulegoen lan-jardunaldi batean –krisi ekonomikoari eta Defentsarien bulegoen paperari buruzkoa– parte hartu zuen.
Hona hemen Julia Hernández Arartekoaren ondokoak egin dituen edo partaide izan den ekitaldirik esanguratsuenak:
- • 2011ko urtarrilaren 27an, Arartekoaren albokoa, Julia Hernández Valles, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide zenbakidunaren sarrera-lezioa egin zen.
Sarrera-lezio horren leloa "Haurren sexu-ustiapenaren bezeroak" izan zen.
- • Urriaren 4an eta 5ean, Arartekoaren albokoak, Puerto Ricoko agintaritza legegileak gonbidaturik, Puerto Ricon "Pertsonen Salerosketa Iberoamerikan" izenburuko tailerretan parte hartu zuen.
Tailer horietan, adingabeen turismo sexualaren gaia jorratu zuten, herrialde desberdinetako egoerak eta sustatzen diren lege bidezko konponbideak analizatu zituzten, herrialde hartzaileen edo helmuga-herrialdeen ikuspuntutik nahiz herrialde kontsumitzaileen edo jatorri-herrialdeen ikuspuntutik. Horrez gain, gai horren inguruan dauden nazioarteko arauei buruz ere mintzatu ziren, zehazki, espainiar legeriari buruz, bezeroari buruz eta haren zigorrari buruz.
Halaber, urriaren 6an eta 7an hainbat bilera egin ziren FIOren (Ombusdmanaren Federazio Iberoamerikarra) emakumeen sarearekin.
- • 2011ko azaroaren 15ean, arartekoaren albokoak, Julia Hernándezek, Donostiako Kursaal Jauregian ordutegien arrazionalizaziorako VI. Biltzarrean parte hartu zuen, eta, bertan, "Ordutegiak, gai sozial bat" izenburuko mahai-inguruan esku hartu zuen.
- • 2011n, FIOren (Ombusdmanaren Federazio Iberoamerikarra) topaketa Genero-indarkeriari buruzkoa izan zen. FIOren kide diren herrialdeetako legeriak nahiz genero-indarkeria desagerrarazteko mekanismoak analizatu ziren. Defentsariaren bulegoaren emakumeen sareak ere –Arartekoaren albokoa sarearen kide da– gaiari heldu zion, zehazki, FIOren programaren barruko lan-jardunaldi batekin, eta FIOren Batzarrak onartutako konpromisoen parte bihurtu zen adierazpen bat egin zen.
- • Julia Hernándezek immigrazioari buruzko zenbait jardunalditan parte hartu du. Besteak beste, aipatzekoa da "Migrazioaren Nazioarteko Jardunaldia"; nazioarteko migrazioei buruzko munduko Forumaren harira egin zen abenduaren 19an, Gasteizen. Aipatzekoa da, halaber, Bilbon abenduaren 14an egin zen "Euskadin Immigrazioaren aldeko Gizarte Ituna Bultzatzeko Jardunaldia"n ere esku hartu zuela.