Arartekoak lehenago eman zituen beketako ikerketa lanekin jarraitu da 2011. urtean:
- "Juan San Martín" Giza Eskubideen Bildumaren barruan, aurreko urteetan emandako beka baten ikerketa lana argitaratu da:
Maitane Arnoso, Mikel Mazkiaran, Ainara Arnoso, Silvana Luciani, Adriana Villalón eta Aizpea Otaegi. Etorkinek zerbitzu eta prestazioetara duten sarbidea, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Azterlan honek EAEn bizi diren etorkinen errealitate sozialari buruzko datuak emateaz gain, errealitate horrekin zerikusirik ez duten estereotipoak baztertzeko balio izan du. Atzerritarrek gizarte-zerbitzuak eta -prestazioak lortzeko dituzten eguneroko zailtasunetan kontzentratzen da, eta tresna batzuk –adierazle gisa– ezartzeko balioko du, pertsona horiek bigarren belaunaldiko gizarte-eskubideak gainerako herritarren baldintza beretan zein puntutaraino eskuratzen dituzten "neurtzeko".
- Gauzatzen ari den beste ikerketa-lana 2009an emandako bekarekin dago lotuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoan terrorismoaren biktimen aintzatespenerako eta memoriarako eskubideari buruzkoa da. Laster bukatu eta argitaratuko da.
- 2010. urteko bekaren deialdia
2011. urtean 2010eko ikerketa beka esleitu zen. Aurreko urteetan ez bezala, oraingo honetan gure erkidegoko erabiltzaile eta kontsumitzaileen eskubideetako batzuen aplikazioa sakon aztertzea du helburu, izan ere, gure ustez, arazo horiek biztanlerik gehienengan dute eragina, eta eskubide horiek urratzeak eragin biziagoa du babesik ez duten zenbait kolektiborengan.
Proiektu horren esparruan, era berean, mota guztietako telekomunikazioekin, teknologiarekin eta garraioekin zerikusia duten zerbitzuen inguruko eskubideen defentsa eta eskubide horiek exijitzeko modua aztertu nahi dira, baita administrazio eskudunek bete behar dute tutoretza papera ere. (Ikusi II. atala 8. puntua)