1.3. Txosten berezia: EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa
Ekainaren 28an eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko azaroaren 2an, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion.3
Txostenaren gaia:
Indarrean jarri zenetik, Norberaren Autonomia sustatzeari eta Menpekotasun egoeran dauden pertsonei Arreta emateari buruzko Legea (AMAL) gizarte-politiketan egindako aurrerapen eztabaidaezina iruditu zaio Ararteko erakundeari, eta aukera egokia ere bai menpekotasun egoeran dauden pertsona guztiei gizarte-babes egokia bermatzeko.
Txosten hau eginez −osorik Arartekoaren berezko baliabideekin egin dugu− tresna bat sortu nahi izan dugu AMALek gure erkidegoan izan duen eragina zenbaterainokoa izan den jakiteko.
Lan egiteko metodologiak lau jarduera-mota biltzen ditu:
Ondorioak eta gomendioak:
Menpekotasunari eta norberaren autonomia sustatzeari buruzko araudia ezartzea dela eta, analisi kuantitatiboak EAEren argazki positiboa eskaintzen du, Estatu osoaren argazkiaren aldean.
Menpekotasunaren benetako egoerak sobera gainditu ditu Estatuko Administrazio Orokorrak 2007ko maiatzean egin zituen aurreikuspenak eta balioespenak. Horrela bada, EAEn 77.352 pertsonari onartu zaie menpekotasun egoera, bere garaian aurreikusitakoei baino 22.808 pertsona gehiagori, edo, bestela esanda, aurreikusitakoei baino %41 gehiagori.
AMAL indarrean jartzeak, dirudienez, ez du lagundu azken urteotan gizarte-zerbitzuen arloan gure administrazioek egin duten apustu sendoan.
Antzeman dugunez, hiru lurralde historikoetan AMAL ez da berdin aplikatu, eta horrek era askotako alderdietan du eragina. Aplikazio ezberdin horrek herritarrentzat ulertezinak diren egoerak sortzen ditu eta, zenbaitetan, eskubideak modu desberdinean baliatu ahal izatea.
Autonomiarako eta Menpekotasunari Arreta emateko Sistema abiarazi aurretik ez zela behar bezalako plangintza egin antzematen da,
Sistemak legezko bizilekurik ez duten atzerritarren taldea bere babesetik kanpo utzi ohi du, baina batzuetan atzerritarrei edo adin txikikoei buruzko araudietara jotzeko adierazten du.
Ez dago informatzeko sistema zorrotzik, ezta ere sistema horretan datuak biltzeko eta ustiatzeko irizpide bateraturik.
Egiaztatu denez, funtsezko eginkizuna betetzen dute elkarteek, gizarte-erakundeek eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak ordezkatzeko erakundeek, eta txostenerako balio handikoa izan da arlo horretan Arartekoari salatu dizkioten egoerei buruzko informazioa eskura izatea.
12 gomendio egin zaizkie, zenbaitetan gomendio-multzoak, euskal herri-administrazioei. Horietako batzuk azpimarratuko ditugu hemen:
3 Agerraldiaren testu osoa eskura daiteke Arartekoaren web orrialdean