2. Izaera estrategikoa eta antolakuntzazkoa:
• Arartekoaren Plan Estrategikoa burutzea:
2010-2014 aldirako Arartekoaren Helburu Programatikoak agiriaren zehazpen gisa, Arartekoaren Plan Estrategikoaren oinarrizko ildoak prestatu dira 2012-2014. urteetarako.
2012. urtean, parte hartzeko prozesu bat garatuko da, helburu estrategikoak eta plana bera onartzeko, baita 2013. urterako kudeaketa-plana ere.
• Arartekoaren prozesuen definizioa eta prozesuen mapa:
Iaz Arartekoaren prozesuen mapa definitu ondoren, kontsulta prozesua bere modalitate ezberdinetan berriro definitzen aurrera egin da: idatzizkoa, aurrez aurrekoa, telematikoa eta ahozkoa; baita itzulpen prozesuan ere, zeharkako izaera baitauka Arartekoko barneko jarduera guztietan.
Era berean, honako prozesu hauek birdiseinatzeko lanak hasi dira, 2012an amaituko direnak:
– Ekintza planak.
– Herritarrekiko harremanak.
– Jarraipenak.
• Arartekoko lan esparru bakoitzeko ekintza planak (II. eta III. kapituluetan berariaz garatuko direnak) barneko plangintza eta lankidetza tresna baliagarria bihurtu dira.