2. ARARTEKOAREN GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK ZENBATERAINO BETE DIREN
Ararteko erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legeak –otsailaren 27koak– 11.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, Arartekoari dagokio: "Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko" (sic).
Horregatik, kexak aztertzean administrazioaren jokaera ez dela zuzena izan ondorioztatzen dugunean, gomendio edo iradokizun bat bidaltzen diogu kexak eragindako administrazioari, bere jokaera alda dezan eskatzeko.
Gomendioak ordenamendu juridikoa urratu dela, legez kontra jokatu dela edo hutsegite larria izan dela ikusten denean egiten dira eta, horien bidez, delako jarduera berrikusteko eskatzen zaio kasuan kasuko administrazioari. Formula honen pean egiten dira, orobat, legeak bete behar dela gogorarazteko oharrak.
Iradokizunak, aldiz, honelako kasuetan egiten dira: eragindako administrazioak legeei jarraiki jardunda ere, eskubideak babestearren edo administrazio egokia bermatzearren, beste era bateko jarduera behar denean. Kategoria honetan barneratzen dira, orobat, administrazio bakar bati zuzenduta dauden eta kexa-espediente jakin batekin zerikusia duten arau aldaketako proposamenak ere.
Hala ere, beti ez da beharrezkoa izaten gomendioa edo iradokizuna egitea. Askotan, administrazioak bere jokaera jakin bati buruzko informazioa eskatzeko idazkia jaso eta bere jokaera legezkotasunarekin bat ez zetorrela egiaztatu ondoren, bere jokaera ez dela zuzena izan aitortzen du, luzamendutan ibili gabe, eta kexagileari urratutako eskubidea berrezartzen dio. Arazoak konpontzeko modu honen bidez, ez da beharrezkoa gomendio edo iradokizun bat beren-beregi egitea; horri esker, irregulartasunak antzeman diren administrazio-jardueretatik %89,29 gomendio edo iradokizunik egin gabe konpondu dira.
Egindako gomendio eta iradokizunak betetzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago 2011. urtean egindako 58etatik eta 2010eko txosteneko datuen arabera erabakitzeko zeuden beste 6etatik, 15 onartu egin direla; 32 ez direla onartu eta 15 erantzunaren edo azken erabakiaren zain daudela. Orobat, zehaztu behar da egindako gomendioetako bat bertan behera utzi dela, auzibidean jarduerak hasi direlako, eta beste bat ere bertan behera utzi dela, hura izapidetzean akats bat egin zela antzeman delako.
Datu horiek 2010. urtekoekin alderatuz gero, egindako gomendioen kopurua dezente igo dela egiaztatzen da. Gizarte-prestazioen gainean espediente asko bideratu direlako gertatu da hori, batez ere, eta espediente horiek nagusiki Arabako Foru Aldundiari eragin diote.
Emaitza horiek aintzat hartzean, ezin dugu ahaztu erakunde honek egindako gomendio edo iradokizunak ez direla lotesleak eta, ondorioz, limurtzea edo pertsuasioa besterik ez dugula laguntza eskatu diguten pertsonen egoera juridikoak konpontzen saiatzeko.
Horregatik, aipatu nahi dugu erakunde honek garrantzi handia ematen diola administrazio publikoetara bidaltzen dituen erabakiak behar bezala arrazoitzeko beharrari, batez ere erabaki bat edo esku hartzeko irizpide batzuk aldatzeko eskatzen denean. Beti esan izan dugu behartzeko gaitasunik ez izateak ahalegin dialektiko handiagoak egitera behartzen gaituela, gure analisietan sakontzera, desadostasun juridikoak egiaztatzera eta gure argudioak errepikatzera, gure gomendioak eta gogorarazteko oharrak betetzeko orduan bidegabeko aitzakiak jartzen direla ikusten dugunean. Hau da, esku hartzeko dauzkagun aukera guztiak agortzen saiatzen gara, gure asmo bakarra egiaztatu ditugun legez kontrako egoera horiek berrezartzea eta legez kontrako edo bidegabeko praktikak aldatzea dela.
Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera bat aldatzea gomendatu edo iradokitzen duenean, administrazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo iradokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko arrazoiak zeintzuk diren argudia dezakeela.
Batzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten gomendioa edo iradokizuna onartzen duen ala ez. Kasuok bestelako balorazioa merezi dute, eta halakoetan, erantzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez betetzeko asmoa estaltzen duela susmatzen da, eta, hortaz, administrazioari adierazten zaio erantzunik ez emateko jarrerari eusten badio, ez onartutzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta zertzelada hori jakinaraziko dela Legebiltzarrari egiten zaion urteko txostenean.
Espedienteak bukatzeko beste modu desegoki bat zera da: eragindako administrazioak gomendioa ez onartzea eta bere ezezkoa oinarritzeko argudio nahikorik ez ematea.
Egoera horrek kezkatzen gaituenez gero, berriz ere adierazi beharra daukagu horrelako jokaerek –tokiko administrazioan gertatzen dira batik bat– urratu egiten dutela Eusko Legebiltzarreko erakunde ordezkari gisa eman dizkiguten eginkizunak onartzea. Era berean, gure iritziz, jokaera horiek begirunerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak konpontzeko eman duen tresnetako bat erabiliz beren eskubideak aitor diezazkieten eta legeria bete dadin erakunde honetara babes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan, gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradokizun bakoitzak, erakunde honen bermatze lanerako oztopoa izateaz gain, batez ere legea ez betetzen edo herritarren eskubideak urratzen jarraitzea dakarrela berekin, herritarrei legez dituzten eskubideak berrezartzea galaraziz.
Horri buruz, 2011. urtean azpimarratzekoa da Arabako Foru Aldundiaren jarrera itzurkorra, ez baitu onartu gizarte-prestazioen gainean egindako gomendioetatik bakar bat ere. Arabako Foru Aldundiaren jarrera horrek dezente murriztu ditu praktikan biztanle-sektore horren inklusio-prozesuetan nagusitu behar duten bermeak, sektore hori da-eta, hain zuzen, horien beharrik handiena duena. Aldi berean, gure ustez, indarreko araudia betez gero erraz saihets zitezkeen premiazko egoerak sortu dira.
Ohi bezala, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dauden 2011n egin ditugun gomendio eta iradokizunak, baita 2010eko abenduaren 31n azken erantzunaren zain zeudenak ere. Aipamen hori lau kategoriatan banakatutako gomendioen azaleko deskribapena baino ez da izango. lau kategoriak honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2) Administrazioak onartu ez dituenak, 3) txosten hau amaitutakoan, administrazioaren behin betiko erabakiaren zain daudenak; eta 4) auzibidean jarduerak hasi direlako, bertan behera utzi direnak.
Ebazpen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kontsulta daitezke.
2.1. ONARTUTAKO GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK
A) EUSKO JAURLARITZA
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien.
1732/2010/23 espedientea (26/2010 Gomendioa)
Ura-Uraren Euskal Agentzia
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien.
1733/2010/23 espedientea (27/2010 Gomendioa)
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 16koa. Beraren bidez gomendatzen zaio, etxebizitza aldaketaren berariazko beharrizana aitortu ondoren, erreklamazio egilearen babes ofizialeko etxebizitza etxebizitza handiago batekin truka dezala.
1364/2010/34 espedientea (19/2011 Gomendioa)
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Arabako Lurralde Historikoan babesgabezia-egoeran dauden adingabeen tutoretza bere gain hartzeko duen legezko beharra bete dezan, tutorea izanagatik dagozkion babes-neurriak burutu ditzan, adina zehazteko probak egin behar direnean aurreikusitako eskubideak eta bermeak bete ditzan, eta adin-nagusitasunera egoitza-baimenik gabe heltzen badira, egoitza-baimena ematea gomenda dezan.
47/2009/31O espedientea (14/2010 Gomendioa)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikako Departamentua
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio kontuan har dezan interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu zuenean bizikidetza unitate bat osatzen zuela eta prestazio hori lortzeko baldintzak betetzen zituela.
1632/2010/01 espedientea (20/2011 Gomendioa)
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Laudioko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 28koa. Beraren bidez gomendatzen zaio berariaz erantzuteko sustatzaile baten erreklamazio bati, urbanizazio obra batzuengatik zorretan zeuden diru-zenbateko batzuen ingurukoa.
1614/2010/23 espedientea (2/2011 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Bermeoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintzako araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat baliogabe dezala.
363/2010/23 espedientea (24/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 11koa. Horren bidez gomendatzen zaio ostalaritza lokal batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
1311/2010/28 espedientea (11/2011 Gomendioa)
Erandioko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio berariaz erantzuna eman diezaien hirigintzako bi lizentziei.
1295/2010/23 espedientea (3/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 1ekoa. Horren bidez iradokitzen zaio Altzagako auzoa hirigintza aldetik biziberritzeko ahaleginekin aurrera jarraitzeko eta horri lehentasuna emateko.
1105/2010/23 espedientea (2/2011 Iradokizuna)
Karrantza Haraneko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 11koa. Horren bidez gomendatzen zaio albait lasterren amaitu dezan jabari publikoko lursail baten salerosketa erabakiaren ofiziozko berrikuspenaren espedientea eta eragindakoei kalte-ordainak eman diezaien dagozkien galerengatik.
814/2010/29 espedientea (32/2011 Gomendioa)
Sopuertako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio ebatz dezala eskorga bide baten legezko egoera, aurretik nahitaezko instrukzioa eginda.
1796/2010/29 espedientea (37/2011 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Getariako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko irailaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio kontratazio prozedura batean gertatutako akats baten ondorioz izandako kalteengatik enpresa batek premiatutako ondare erantzukizuneko espedientea bideratu dezan.
832/2011/29 espedientea (42/2011 Gomendioa)
Orendaingo Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 6koa. Horren bidez gomendatzen zaio udalerrian bizi den familia bat biztanleen udal erroldan inskribatu dezan.
1799/2010/23 espedientea (6/2011 Gomendioa)
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BATZUK
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio ireki dezala diziplina espediente bat, behar bezala artxibatu ez zen salaketa bat ikertzeko, eta gai deontologikoen arloko kexak kudeatu eta ebazpenak arrazoitzeko gomendioak berriro aipatzen dizkio.
711/2010/32 espedientea (25/2011 Gomendioa)
2.2. ONARTU EZ DIREN GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK
A) EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio "zaldi-proben" lehiaketako parte hartzaile bati ezarritako zigorra ondoriorik gabe utz diezaion, ukatutako lekukotza-froga bat praktikatu eta ebazpen berri bat emate aldera.
422/2011/32 espedientea (24/2011 Gomendioa)
Osasun eta Kontsumo Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio pertsona bati osasun sistema publikoaren onuradun gisa dagozkion zerbitzu guztiak eman diezazkion.
1419/2010/18 espedientea (8/2011 Gomendioa)
Osakidetza
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 18koa. Horren bidez iradokitzen zaio tratamendu bereziak baimentzeko prozedura arinago bat bultzatzea.
901/2010/18 espedientea (1/2011 Iradokizuna)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio historia klinikoen izapidea erregulatzen duten prozeduretan jasotako historikoa klinikoak eskuratzeko irizpideen aplikazioa egoki dezan, azaroaren 14ko 41/2002 Legearen xedapenei jarraiki.
202/2010/18 espedientea (5/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio azaroaren 14ko 41/2002 Legeko aurreikuspenak ezar ditzan, hildako baten historia klinikoko datuak eskuratzeko eskaera batean.
1532/2010/18 espedientea (21/2011 Gomendioa)
B) FORU ADMINISTRAZIOA*
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio pertsona bati etxebizitzarako prestazio osagarriari dagokionez jaso ez duen zenbateko bat kobratzeko daukan eskubidea onar diezaion, etetea bertan beherea utzi dezan eta modu okerrean jasotako prestazioak itzultzeko prozedura baliogabetu dezan.
3/2011/31 espedientea (13/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio gizarte laguntzak berriro ere abian jar ditzan eta okerreko kobrantzen ondoriozko zorra barka dezan ez baitago arrazoirik.
213/2011/43 espedientea (16/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio araudiak ezartzen dituen berme guztiak aplikatu ditzala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarri eta gutxieneko bermerako laguntza prestazio bat atzeraeraginezko ondorioekin eten den kasu batean.
303/2011/43 espedientea (17/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio gizarte laguntzak berriro ere abian jar ditzan etete arrazoiak agortu direnean.
306/2011/43 espedientea (18/2011 Gomendioa)
Gizarte Zerbitzuen Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
395/2011/43 espedientea (26/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
842/2011/43 espedientea (27/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
847/2011/43 espedientea (28/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz dezala forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
36/2011/43 espedientea (29/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
82/2011/43 espedientea (30/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz dezala forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
467/2011/43 espedientea (31/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
199/2011/43 espedientea (33/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
200/2011/43 espedientea (34/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren12koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
277/2011/43 espedientea (35/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
588/2011/43 espedientea (36/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala Etxebizitzako gastuetarako Prestazio Osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
17/2011/43 espedientea (38/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 24koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
1782/2010/43 espedientea (39/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 24koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
43/2011/43 espedientea (40/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 24koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala Etxebizitzako gastuetarako Prestazio Osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
844/2011/43 espedientea (41/2011 Gomendioa)
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO UDALAK
Abanto-Zierbenako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 7koa. Horren bidez gomendatzen zaio udaleko arkitekto aholkulariak bere lanpostua bete zuen bitartean burutu zituen funtzioei buruzko ziurtagiria egin dezan.
73/2011/29 espedientea (7/2011 Gomendioa)
Amorebieta-Etxanoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 28koa, hirigintzako legezkotasunaren aurka lur-zati baten baso erabileragatik egindako salaketa bat izapidetzeko gomendatzen diona.
976/2010/23 espedientea (1/2011 Gomendioa)
Getxoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio kaltetutako jabeen erkidegoari hornikuntza saretik giltza nagusi edo erregistrokorainoko hartunea aldatzeko egindako gastuak ordain diezazkion.
712/2011/29 espedientea (44/2011 Gomendioa)
Karrantzako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio epean erantzun dezala egindako hirigintzako kontsultari.
1788/2010/23 espedientea (4/2011 Gomendioa)
Turtziozko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio Palestinako pertsona baten biztanleen erroldan izena emateari dagokionez, eragin data zuzendu dezala.
1762/2010/29 espedientea (10/2011 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Abaltzisketako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio lizentziarik gabeko obren legalizazio espedientearekin jarraitzeko.
1275/2010/23 espedientea (12/2011 Gomendioa)
Ordiziako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 26koa, gomendatzeko erreklamazio-egileari matrikula gisa kobratutako zenbatekoa itzul diezaiola.
10/2011/22 espedientea (14/2011 Gomendioa)
Orioko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio burutu duen gizarte esku-hartzea ebalua dezan eta, beharrezkoa balitz, ondare erantzukizunezko prozedura ofizioz has dezan eta beharrezkoak diren neurriak abian jar ditzan pertsona batek dagozkion eskubideak erabiltzeko eta gizarte arreta egokia jasotzeko aukera izan dezan.
39/2011/31 espedientea (9/2011 Gomendioa)
Usurbilgo Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio industria-sektore baten garapenean udalaren esku-hartze eskaerari berariaz erantzuteko.
1043/2009/23 espedientea (25/2010 Gomendioa)
* Sail batzuk bikoiztuta daudela dirudi, Foru Aldundiek 2011-2015 legegintzaldirako onartutako sailen antolaketa berriaren ondorioz.
2.3. ERABAKI GABE DAUDEN GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK
A) EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaizkio "Auzolandegiak" programaren datozen deialdietan plazak esleitzeko sistema hobetzeko neurriak.
800/2011/32 espedientea (43/2011 Gomendioa)
Osasun eta Kontsumo Saila
Osakidetza
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio neurriak hartzeko ondare erantzukizuneko espediente bat berariaz ebazteko.
1307/2010/18 espedientea (49/2011 Gomendioa)
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
888/2011/43 espedientea (45/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan Sarrerak Bermatzeko Errenta berriz jasotzeko ukapena.
754/2011/43 espedientea (52/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 20koa, Horren bidez gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzan modu bidegabean jasotako zenbatekoen itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
554/2011/43 espedientea (53/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa, Horren bidez gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
30/2011/43 espedientea (54/2011 Gomendioa)
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea edo iraungitzea erabakitzen duen ebazpenetan arrazoiak behar bezala eta hizkuntza ulergarrian azaldu eta arrazoitu ditzan, testu laburtuak erabili gabe.
32/2011/31O espedientea (3/2011 Iradokizuna)
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Gasteizko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan.
1872/2011/20 espedientea (47/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio TAO txartelak emateko tasak dirutan ordaintzea ahalbidetzea eta, zentzu horretan, bere zerga Ordenantzaren testua aldatzea.
1646/2011/22 espedientea (51/2011 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio bide publikoan mahaitxoak jartzeko lizentzia baliogabetu dezan eta erabilera hori dagokion udal ordenantza bidez arautu dezan.
960/2011/28 espedientea (56/2011 Gomendioa)
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Langraiz Okako Administrazio Batzarra
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 13koa. Horren bidez gomendatzen eta gogorazten zaio zerga-ordenantzak aldatzeko prozedura jarraitu behar duela ur-horniduraren tasa areagotu ahal izateko.
1013/2011/22 espedientea (48/2011 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Abanto-Zierbenako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez, gomendioa egiten zaio Abanto-Zierbenako Udalari udal erroldan inskriba dezan Santa Juliana auzunean bizi den familia bat.
122/2011/31 espedientea (50/2011 Gomendioa)
Bilboko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ikastetxe bateko obrak legeztatzeko espedientea ikusteko aukera eman dezan.
1237/2011/23 espedientea (46/2011 Gomendioa)
Plentziako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita.
1271/2010/30 espedientea (23/2011 Gomendioa)
Sestaoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 6koa. Horren bidez gomendatzen zaio familia bat udal erroldan ofizioz bajan ematen duen ebazpena bertan behera utz dezala, familia udal erroldan mantendu dezala eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi diezaiola familia horrek erroldaren baldintza betetzen duela, esleitu dioten babes ofizialeko etxebizitza berehala eman diezaioten.
168/2011/31 espedientea (15/2011 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Beasaingo Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
2047/2011/28 espedientea (55/2011 Gomendioa)
2.4. BERTAN BEHERA UTZITAKO GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK
EUSKO JAURLARITZA
Herrizaingo Saila
- Arartekoaren ebazpena, 2010eko azaroaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriro ere azter dezan eraikitze lanen ezkutuko akatsengatiko erantzukizunaren adierazpena ematen duen ebazpena.
906/2010/29 espedientea (23/2010 Gomendioa)