5. Arartekoaren 5/2011 Gomendio orokorra, urriaren 17koa. Udalek beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko betebeharra.
I. Aurrekariak
Arartekoak norbanakoen kexa ugari jaso izan ditu, erroldan izena emateko zailtasunari buruz eta horrek eskubideez baliatzeko eragiten duen eragozpenari buruz. Halaber, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten gizarte-erakunde askok helarazi digute pe
rtsona batzuek zailtasunak dauzkatela bizi direneko udalerriko udal erroldan izena emateko.
Arartekoak, gainera, udal erroldei buruzko zenbait jarduera eraman izan ditu aurrera, bai norbanakoen kexak izapidetzerakoan, bai ofiziozko jarduketetan; eta udal erroldetan izena emateari buruzko beste gomendio batzuk jarraitzerakoan, gai horri buruz egin beharreko ikerketak babestu ditu.
Erroldetan izena ematea tresna garrantzitsua da etxerik ez duten pe
rtsonak gizarteratzeko. 2008an, Europako Parlamentuak etxerik gabeko pe
rtsonen arazoari buruzko deklarazio bat onetsi zuen, non Europar Batasuneko herrialdeei eskatzen baitie Europan akordio batera iristea kaleetan bizi diren etxerik gabekoen fenomenoari 2015ean amaiera emateko; halaber, deklarazio horretan Europako Batzordeari eskatzen dio gai horretan zenbait jarduera abian jartzeko.
Etxerik ez izatea errealitate bat da, era berean, babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzat. Gure kasuan, foru aldundiek adingabe horiek babesteko eta artatzeko betebeharra daukate, haien tutoretza baitute (Kode Zibileko 172. artikulua). Betebehar hori egoitza-harreraren eta familia-harreraren bitartez gauzatzen da. Euskadin, 2010ean, foru aldundiek 1033 adingabe artatu zituzten1, bertakoak zein atzerritarrak, egoitza-harreraren bidez; izan ere, haien oinarrizko premietarako eta hezkuntza-premietarako berariazko zentroetan artatu zituzten.
Pertsona horietatik asko udal erroldetan izenik eman gabe daude. Honakoak dira izenik eman gabe egoteko arrazoiak:
pertsona –heldu nahiz adingabe– atzerritar batzuen kasuan, pasaporte indardunik ez baitute.
pertsona kopuru jakin batzuetarako erroldako izen-emateak baimentzen ditu: zentroek administrazio publikoekin itunduta dauzkaten tokiei dagozkienak, egoitza horietan ostatu harturik dauden
pertsonen kopurua handiagoa izan ohi den arren.
II. Oinarriak
Erroldako izen-emateak ondorio garrantzitsuak dauzka pe
rtsonen eskubideetan, eta horren bidez bizilagunaren izaera eskuratzen da. Bestalde, eskubideez –eskubide zibiletarako, nola den parte-hartze politikoa, zein sozialetarako– baliatzeko exijitzen den zerbait da: osasun txartela eskuratzea, laguntza soziala, etxebizitza babestua eskatzea eta abar. Administrazio publikoekiko harremanetan eskatzen den ziurtagiri bat da, zeina funtsezko betekizuna baita zerbitzu eta prestazio publikoak eskatzeko. Besteak beste, hezkuntzarako, osasunerako, doako justiziarako, beketarako edo babes sozialerako eskubideez baliatzeko eskabideei buruzko arauetan aurreikusten da, aurkeztu beharreko dokumentuen artean, erroldan izena emanda egoteari buruzko ziurtagiria (edo erroldatzearen bolantea) aurkeztu behar izatea. Azken batez, erroldan izen emanda ez egoteak herritarren eskubide eta betebeharretan eragiten du.
Horrenbestez, funtzio garrantzitsuak dauzka politika publikoen tresna gisa edo administrazio publikoentzako informazio- eta kontrol-iturri gisa, eta baldintza bat da pe
rtsonek beren eskubideak eta betebeharrak betetzeko. Hori dela eta, errolda garrantzi izugarria duen figura da, zeina ezinbesteko bilakatu baita gure autonomia erkidegoan bizi diren pe
rtsonen eguneroko bizimodurako.
III. Gomendioak
pertsonen interesen aldekoena den zentzuan interpretatzen duten jokabideak ezartzea.
pertsona baten bizitoki efektiboa kasuko udalerrian, hain zuzen ere infraetxebizitzako egoeran bizi eta izen-ematea eskatzen duten
pertsonak eskabidea aurkeztu zuten egunean erroldatu ahal izan daitezen.
pertsonen kasuetarako jarduera protokolo bat ezartzea, non udalaren gizarte zerbitzuen esku-hartzea ezarriko baita, edo, kasua bada, foru aldundien edo/eta etxerik gabekoekin lan egiten duten gizarte entitateen bigarren arretarako gizarte zerbitzuen esku-hartzea. Protokolo horrek jaso beharko du udalerrian egiazko bizitokia duten
pertsonek udal erroldan izena emateko eskubidea, horren barne direla egoitza batean bizi diren
pertsonak, alde batera utzita egoitza horretako tokiak finantzatzen dituen Administrazioak zenbat toki itunduta dauzkan. Erroldako ofiziozko baja aurreikusten bada, Populazioari nahiz Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduko 72. artikulua eta hurrengoak bete beharko dira.
1 Eusko Legebiltzarreko Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren 2010eko txostena.