9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
I. Arloa kopurutan
Ararteko erakundeak 97 erreklamazio izapidetu ditu herri administrazioaren zerbitzuko pertsonalaren arlo honetan. Zifra hori 2011. urte o
soan kudeaturiko erreklamazio guztien %5,22 da.
Honako hauek dira ukituriko administrazioak:
– Autonomia Erkidegoaren Administrazio O
rokorra (Eusko Jaurlaritza) 61
– Tokiko administrazioa 19
– UPV/EHU 4
– Foru administrazioa 2
Edukiari erreparatuta, azpiarlo hauen inguruko erreklamazioak izan dira:
– Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak 28
– Ordezkapenak 17
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 13
– Beste batzuk 11
– Lanpostuak betetzea 11
– Hizkuntz normalizazioa 4
– Ordainsariak 4
– Administrazio egoerak 3
– Oporrak, lizentziak eta baimenak 2
– Laneko jazarpena 1
– Herritarren eskubideak 1
– Barne-igoera 1
– Diziplina-araubidea 1
Aurten kudeaturiko erreklamazioen izapidetzearen xehetasunari dagokionez, nabarmendu behar da 2011n jasotako erreklamazio guztietatik, gehi aribideko ikasturtean jaso direnetatik, egoera hau dugula honako txosten hau idaztean:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jardueraokerra |
Jardueraokerrik ez |
Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez diraonartu |
148 | 50 | 89 | 36 | 52 | 1 | 9 |
Datu horiek ikusita, kexen kopurua aurreko ekitaldian izapideturiko kexen aldean jaitsi egin dela esan behar dugu.
Oro har, kexek ukituriko administrazioak jarrera o
ndo izan dute, eta behar izan duen laguntza eman diote erakunde honi.
II. Arau- edo gizarte-testuingurua
Arau-testuinguruari dagokionez, interesgarri irizten diogu Euskal Enplegu Publikoaren Legearen Aurreproiektua egiteko prozedura hasteari; izan ere, alegazioak eta o
harrak egiteko fasean da, eta aurreikuspenen arabera, hurrengo ekitaldiko hirugarren hiruhilekoan o
netsiko da.
Aldaketak izan ditzakeen zirriborroa dela jakin badakigun arren, gure asmoa hura aipatzea da, etorkizunean o
nesteak Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu publikoarekin lotutako arloetan izango duen o
ihartzun handia dela-eta. O
nespen horren bidez, egungoa baino aurreratuagoa den enplegu publikoaren euskal eredua eraikitzeko o
inarri eraginkorrak finkatzea da, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen o
ndoriozkoak. Zioen azalpena irakurrita o
ndoriozta dezakegunez, funtsean bi arrazoi izan dira arauarekin lortu nahi den arautze berria bultzatzeko: alde batetik, estatuko arau-eremu berria o
nestea
–apirilaren 12ko 7/2007 Legea–, Enplegatu Publikoaren O
inarrizko Estatutuarena–. Arloko o
inarriak finkatzeaz gain, autonomia erkidegoen arauen marjinak irekitzen ditu esparru askotan; bestetik, Euskadiko herri administrazioetan eginiko aldaketak eta, o
ndorioz, herri administrazio horiek enplegatuekin dituen harremanetan, funtzio publiko autonomikoaren araudia indarrean sartu denetik.
III. Jarduera-plana
Herri administrazioen zerbitzurako pertsonalaren arlo honen zatirik handiena jasotako kexen eta kontsulten izapidetzeari dagokio; izan ere, arlo materialak deritzenen barruan sartzen dira, erakundearen lan arloen antolakuntza eta egitura berriaren arabera. Hori dela-eta, jarduketa planetan bildutako adierazleen erreferentzia zehatza egitea hautatu dugu. Aurtengo 2011. urtean arreta jaso duten unean uneko jarduketak baizik ez ditugu nabarmenduko.
Hala, eta iaz hasitako lanarekin jarraituz, giza baliabideen eskualdaketaren inguruko jarraipen-lana egin dugu, laneko legeria betearaztearen arloan o
netsitako transferentzien eremuan, hain zuzen ere Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuak lanaren, enpleguaren eta lanbide heziketaren eremuan egin izan duen lanaren barruan. Hezkuntzaren sektorean ere jarraipen-lana bete dugu espetxeetan zerbitzuak ematen dituen pertsonalaren eta erlijio irakasleen leku-aldaketaren inguruan. Une jakin batzuetan interesa agertu behar izan dugu transferituriko langile-talde batentzat izan diren zenbait o
ndorioez ere. Gaur egun Bermeoko Itsaso Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan dihardute langile horiek Marinaren Gizarte Erakundeko funtzionarioentzat, lan itunpeko langileentzat eta estatupeko langileentzat, eta ezarritako gizarte ekintzako laguntzak aintzatesten ez direla eta agertu dugu interesa.
IV. Kexarik aipagarrienak
Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak kexa-iturri nabarmena dira.
Enplegu publikoaren sektorea ez da berdintasun printzipiotik aparte gelditu; izan ere, EEren 9.2. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz CE, enplegu publikoa eskuratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeen aldeko diskriminazio positiboko neurriak hartu ditu; talde horien barruan sartzen dira ezinduak eta emakumeak.
Hain zuzen ere 2011. urtea bereziki polemikoa izan da emakume hautagaiek funtzio polizialetan aritzeko tratamenduaren aldetik.
Arartekoa beti agertu izan da Ertzaintzaren baitan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun estrukturala murrizten saiatzeko xedearekin hasitako bidearen alde. Horretarako, desberdintasunak desagerrarazi eta berdintasuna sustatzeko neurriak ezarri dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak hautagaiak bertan sartzeko hautaketa-prozesuetan. Hala eta guztiz ere, egungo arau-eremuaren arabera, gure ustez ez zen bidezkoa halako neurriak hartzea, hala nola emakume hautagaien aldeko plaza erreserba bideratzea.
EAEko Justizia Auzitegi Gorenak berriki eman dituen epaiak bat datoz erakunde honen aurreraturiko iritziarekin eta, horren o
ndorioz, arautegia nahitaez aldatu beharra sustatu behar izan du (EAEko Poliziaren Legearen laugarren aldaketari buruzko Lege Proiektua).
Hain zuzen ere epai horren o
ndorioz gertaturiko zenbait egoerengatik aurkeztu dira kexa berriak. Jarduteko aukera aintzat hartzean, jakina, nahitaez hartu behar izan dugu aintzat erakunde hau sortzen duen 3/1985 Legearen 13.1. artikuluan xedaturikoa; izan ere, horrek galarazi egiten dio kexak aztertzea Arartekoari baldin eta epailearen ebazpena badago, edo ebazpena emateke dagoenean. Hala gertatu da Ertzaintzaren ikuskaritza eskalaren ikerketa kriminalaren o
fizialordearen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurari buruzko kexekin.
Egoera horiek, diogunez, emakumeen aldeko plazak gordetzeko neurri eztabaidatuaren o
ndorioz hartu dira, baina horietatik harago, barne-igoerako prozeduretan ezarritako beste neurri batzuen kontrako kexak ere izan dira. Kexa horiek aurkeztu dutenen ustez, zeharkako diskriminazioak dira.
Halaxe gertatu da, 2010ean aipaturiko kasuan, Ertzaintzaren eskala exekutiboko komisarioaren kategoriaren plazak betetzeko iragarritako hautaketa-prozeduran Ertzaintza. Kexa aurkeztu zutenen aburuz, nolabaiteko zeharkako diskriminazioa gertatzen ari zen sexuaren zioz, zeren eta, haiek diotenaren arabera, emakume hautagaien kalterako baita honako hau: lehiaketa-aldian lanbide historia eta antzinatasuna merezimendutzat hartzeko eta baloratzeko itxuraz neutroa den jarduna. Izan ere, emakume horiei galarazi egin zitzaien Ertzaintzaren lehen promozioetan sartzea. Egin dugun azterketak, o
rdea, beste o
ndorio ezberdin batera garamatza. Gure ustez, eginiko lana eta antzinatasuna lanpostuak betetzeko prozesuetan merezimendutzat hartzeko badira zioak, kasu honetan egin den moduan.
Nolabaiteko zeharkako diskriminazioa ere salatu da prozesua baztertzailea izatearen inguruan. Horren arabera prestatu dira proba fisikoak Ertzaintzaren o
inarrizko eskalako agente lehenaren kategoriara igotzeko deialdian.
Alde horretatik, gaur egun o
rokorra da Ertzaintzaren eta beste udaltzaingo batzuen o
inarrizko eskalaren agentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduren deialdietan ezartzea gaitasun fisikoko nahitaezko proba baztertzaileak o
posizio aldiko proben artean; hori aintzat hartu beharra dago. Lasaigarria da ulertzea, o
inarrizko eskalako polizia funtzionarioei esleituriko funtzioak eraginkortasunez bete behar direla-eta (pertsonak eta o
ndasunak babestea eta herritarren eta gizarte o
ngizatearen o
sotasuna zaintzea), o
ro har izangaiek sasoian egotea egiaztatu behar dute. Horrek, azken finean, berekin dakar horrelako probek zio o
bjektiboa eta zentzuzkoa izatea eta lortu nahi den xedearen neurrikoak izatea. Hala ere, sasoian egon behar izate horren o
ndorioz ezin gerta daiteke arbitrariotasunik edo diskriminaziorik. Are gehiago, gaur egun lasaigarria da gaitasun fisikoko horrelako probak genero-ikuspegitik lantzea. O
ndorioz, zenbait neurri edo ekintza positibo hartu behar dira, normalean emaitzak sexuaren arabera bereizteko joera dakartenak.
Bestalde, funtzio publikoaren arloko xedapenei ere erreparatu behar diegu; izan ere, barne-igoerako txandan parte hartzen duten izangaiak zenbait proba egitetik salbuesteko aukera aintzatesten da, hain zuzen ere jatorrizko kidegoan edo eskalan sartzeko dagoeneko exijituriko ezaguerak egiaztatzeko probak direnean.
Hori guztia ikusita, gure ustez Ikastegiko arduradunek berraztertu egin beharko lukete horrelako proba fisikoen izaera barne-igoerako prozeduretan. Alabaina, ez gatoz bat proba baztertzaileak izateak, berez, sexuaren ziozko nolabaiteko zeharkako diskriminazioa dakarrela uste dutenekin. Beste kontu bat da –eta hala adierazi nahi dugu– balizko haurdunaldiak hipotesi gisa ezartzea etorkizuneko arau-ekimenetan, baina hipotesi horretatik ezin o
ndoriozta daiteke diskriminaziorik, BOEn otsailaren 28ko 264/2011 Errege Dekretuan egin den bezalaxe. Estatuaren administrazio o
rokorraren enplegu publikoaren 2011rako eskaintza o
netsi da horren bidez.
Proba fisiko horien ildotik, Gasteizko Udalari egindako gomendioa ere aipatu behar dugu (Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez Gasteizko Udalari gomendatzen zaio Udaltzaineko agente plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta o
inarriak berrikus ditzan).
Deialdi horretarako ezarritako hautaketa-eredua, arduradunen arabera, probaren gutxienekoa lanpostua betetzeko gaitasunarekin zuzenean lotuta egoteko ezarri da, baina paradoxa bat ageri zaigu eredu horretan: ez da ezartzen zein izan behar diren gaitasunak, hain zuzen gaitasun horien isla izango diren baremo o
bjektiboak zehazki emanda. Harrigarri iruditu zaigu probak eratzeko ereduaren komenigarritasunaren alde agertzea hasieratik; izan ere, emakumeentzat eta gizonentzat baremo ezberdinak ezartzea baztertzen da ereduan, eta lanpostuak betetzeko beharrezko gutxieneko gaitasunak exijitzearekin lotzen dira probak. Baina, o
ndoren, probak gainditzeko gutxieneko beharrezko puntuazioa zehaztu edo aipatzen da partaide guztiek lorturiko batez besteko emaitzekin lotuta, emaitzak modu autonomoan eman beharrean, hots, soilik lanpostuko funtzioak behar bezala betetzeko behar den gutxieneko gaitasunaren maila o
bjektiboa aintzat hartuta. Gainera, gutxieneko nota gainditu o
ndoren, genero-ikuspegia o
nartu eta emakumeen eta gizonen arteko puntuazioak bereizten dira eta, beraz, sexuen arteko ezberdintasunak ere bai. Itxuraz neutroa den gutxieneko nota sartzen da (lanpostua behar bezala betetzeko beharrezko gutxienekoarekin lotua), baina, egia esan, batez besteko emaitza batzuen o
ndorioa da gutxieneko nota hori. Hain zuzen ere emaitzon arabera ematen da fikziozko baieztapena, hots, lanpostua betetzeko eskaturiko gutxieneko gaitasunei dagozkiela. Emakumeen eta gizonen artean gertatzen diren zenbait ezberdintasunen egiazko erakusgarria besterik ez dira, o
rdea. Hala, ez da inondik inora formula neutroa; egia esan, itxura horren atzean, emakume eta gizonen arteko tratu ezberdin argia finkatzen ari da, eta agerikoa da kaltegarria dela emakumeentzat.
Nolanahi ere, Ertzaintzaren eremuan kudeaturiko hautaketa-prozedurei berriz ere helduta, hauxe nabarmendu behar dugu: esandako o
ndorioak ez direla o
ztopo Herrizaingo Sailak beharrezko bitarteko guztiak jarri behar izateko, beharrezkoa izanez gero ekintza positiboen bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna egiazkoa dela bermatzeko, ez bakarrik lanpostua eskuratzean, baizik eta Ertzaintzaren barruko lanbideko maila-igoeretan ere bai. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako EAEko V. Plana, 2010eko ekainaren 30eko Gobernu Kontseiluak o
netsia eta hurrengo lau urtean aplikatu beharrekoak, bere sei jarduketa-ardatzetatik lehena hauxe dela ezarri du: "Emakumeen jabekuntza eta balioen aldaketa". Zehazkiago, I 2.1. helburu estrategikoa dugu: "Lanpostuak eskuratzeko eta enplegu eta lanbideko maila-igoerarako baldintzak hobetzeak emakumeen alde, taldeen eta egoeren aniztasunari erreparatuz". Helburu horren xedea 4. atalean ageri da: "Emakumeen lanbideko maila-igoera handitzea". Horretarako, gure ustez egokia izan daiteke – eta halaxe jakinarazi diegu Herrizaingo Saileko arduradunei 4/2005 Legea dela bide eta Sail horren baitan sortutako genero unitate administrazioak aldizkako ebaluazioak egitea, berdintasun hori Ertzaintzaren barne-igoeran izateari buruzkoak. Baldin eta ebaluazio horien o
ndorioz egiaztatu egiten bada emakumek beren lanbideko lanbide-igoeran o
bjektiboki diskriminatzen direla, igoera horretarako merezimendu ebaluagarriak ezartzeko irizpideek eraginda, o
rduan zuzenketa-neurriren bat sartzea aztertu beharko litzateke, merezimenduaren edo merezimenduen o
ndorio kaltegarria alde desegiteko; izan ere, merezimendu hori aplikatzea emakume eta gizonen arteko berdintasunaren kontrakoa izan daiteke.
Bestalde, interesgarri irizten diogu Euskadik Bruselan duen O
rdezkaritzan kanpoko ekintzarako teknikari espezialistako plazak betetzearen inguruan izapideturiko kexa aipatzeari. Gure ikuspuntutik, izendapen askeko postuak direla-eta, lanpostuok eraginkortasunez betetzeko beharrezko gaitasunen eta merezimenduen gaineko ñabardura handiagoko ikuspegia eman daiteke. Baina, hala ere, ezin zaie aukerarik kendu lanpostuak eskuratzeko interesa duten izangaiei. Horregatik, Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiak, gure ustez, berriz aztertu beharko du egungo lan-poltsak erabiltzeko modua, etorkizuneko deialdiei begira, betiere lan-poltsetara jo behar badu. Ildo horretan, egokitzat hartzen diren izangaien lehen hautaketa egin da soilik lan-poltsako datuekin. Bi arrazoirengatik izan daitekeela iruditzen zaigu: lan-poltsaren beraren lehentasun-ordena jarraitzeko edo, bestela, baztertu eta hautagai guztientzat irekitako lehen dei irekia ezarri behar da haren o
rdez. Hala, hautagai guztiek izango dituzte aukera berdinak curriculuma handitzeko eta hobetzeko.
Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko iragarritako beken deialdiaren inguruan izapideturiko kexa ere nabarmendu nahi dugu. Jakin badakigu beken deialdi horiek arautzen dituzte EHAAn dekretu nahiz urteko aginduak argitaratu beharra ezarri dela, baina soilik adjudikaziodunen eta balizko o
rdezkoen gaineko datuen argitalpenei dagokienez. Alabaina, gure ustez hori ez da eragozpena deialdiari buruzko datuen gardentasun handiagoa errazteko proposamena o
nartzeko, lehiaketako besteko administrazio prozedura batzuetan gertatzen den bezalaxe. Izan ere, gardentasun hori lagungarria da, azken finean, behar bezalako administrazio jarduketaren bermeak indartzeko eta, aldi berean, interesatuek beka horiek eskuratzean izan lezaketen irudipen txarra, hots, babesik ez duten irudipena.
Halaber, beste deialdi baten inguruan eginiko jarduketa aipatuko dugu: EHAEko irakasleen plaza hutsak betetzeko nazio mailako leku-aldaketen lehiaketa. Erakunde honen aburuz, estatu mailako lehiaketak koordinatuta egiteko kasua denez, jarduera horien inguruan emandako ziurtagiriak elkarri aintzatetsi beharra dago nahitaez. Merezimenduen baremo bakarra ezarri da lehiaketa horietarako (hezkuntza administrazio ezberdinek antolaturiko heziketa jarduerak sartzen dira lehiaketa horien barruan). Hala ere, balizko interesatuei ezin egotzi dakizkieke iradoki diren moduko kargak, hau da, zinpeko itzultzaileen zerbitzuetara jotzearen kargak. Izapideturiko kasuan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren trebakuntza ikastaro bati buruzko ziurtagiria ezartzea lortuko dugu.
Atal honen barruan, komenigarri iruditzen zaigu nabarmentzea pertsona batek aurkezturiko kexa. Horren bidez, Gasteizko Udalaren aldi baterako kontratazio zerrenden kudeaketa erregulatzen duen araudia bete ez izanaren aurka agertu da.
Pertsona horrek adierazi zigunez, zerrendetan atzerago zeuden pertsonen telefonoen bidez izan zuen lan eskaintzak egin izanaren berri, baina berak ez zuen eskaintzaren gaineko deirik jaso. Udalak, bestalde, honako hau alegatu zuen: kexa aurkeztu duen pertsonak zioenez, bere telefonoan ez zen jaso ez deialdi galdurik eta ez zuen estaldura arazoren berri, baina deia egin zitzaion telefono mugikorrera; ez zuen erantzun, o
rdea. Dirudienez, Hautaketa Unitateko funtzionarioak deia egin zeneko eguna eta o
rdua idatzi zituen, eta esleitutako atazak betetzeko jokabide-kodea bete zuela frogatu ezik, jarduketa hori egindakotzat jo behar zen. Gainera, tokiko erakundeak lan-eskaintzak egiteko telefonoa erabiltzeak dakartzan abantailak azpimarratu baditu ere, eragozpenak ere badirela o
nartzen zuen, hain zuzen horretarako eginiko telefono deia jasota ezin uztea hartzaileak telefonoa hartzen ez badu eta, horren o
ndorioz, telefonoaren bidez jasota uztea jarduketa egin izana.
Zerrenda horietan dauden pertsonen eskubideetan izan litezkeen o
ndorioez jabetuta, gure iritzia helarazi genion udalari: administrazioak duela lan-eskaintzak jasotzea agerrarazten direla bermatu beharra, eta araudian ezarritako beste bitarteko batzuk erabiliz egitea jakinarazpena (posta, faxa, telegrama, posta elektronikoa). Horien bidez, egiaz bermatuko dira zerrendako pertsona guztien eskubideak. Udal teknikariak jakinarazi zigun lanean ari direla alde horretan eta, horregatik, amaitutzat eman genuen gai honen inguruko jarduketa.
Gure ustez, EHUko irakasleak o
rdezkatzeko izangaien poltsetan sartzeko lehiaketa baten inguruan eginiko jarduketa aipatu behar da nahitaez: Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 3koa. Landare Biologia eta Ekologia Sailean / Ezagutza Arloan o
rdezkoak egiteko interesa duen baten kexa: Bere kandidatura baztertu izanaren berri izan o
ndoren, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zion irakasleen erretoreordeari. Horren bidez, bere curriculumaren ebaluazioari buruzko zioak zehazki ezagutzeko eskatzen zuen, bereziki aplikaturiko koefizienteak, egiaztaturiko merezimenduen afinitate handiagoaren edo txikiagoaren arabera. Kexa aztertu o
ndoren, honako hau o
ndorioztatu genuen: kexa aurkeztu zuen interesatuari ez zitzaiola eman Batzordearen ebaluazio lanaren inguruko nahiko zio, hau da, ebaluazioa egindakoan, alegaturiko eta egiaztaturiko merezimenduen balorazioan edota haztapenean balizko akats teknikoa badela baztertzeko nahikoa zio. Horrek, azken finean, agerian uzten zuen, gutxienez, kexa aurkeztu duenak argudiorik ez duela o
inarriak dituen erabakia hartzeko, merezimendu berdinen haztapen-koefizientearen aplikazioan desberdintasuna izan dela egiaztatzeko aukera izateari edo ez izateari buruzkoa.
Antzeko ildotik, Unibertsitateko (2011ko o
tsailaren 23ko ebazpena) irakasle agregatua izatea egiaztatzeko ebaluazioaren eskabide batekin lotutako jarduketa bat burutu dugu. Erakunde honen ustez, Uniqual agentziak (orain, Unibasq) saiatu egin behar du bermatzen ebaluazio batzordearen lana ebaluazio eta egiaztapen protokoloari lotzen zaiola honako hauei dagokienez: irakasle kolaboratzaileak eta elkarteak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko eta ebaluazio batzordeen lana kontrataturiko irakasleak eta ikerlariak, doktore titulua duten unibertsitate pribatuko irakasleak ebaluatzeko eta egiaztatzeko deialdietan. Hala, kontrako txostenak badira, eskatzaile bakoitzaren curriculumaren balorazio globala bilduko da, zioak dakartzana. Gainera, judizio teknikoa adierazi eta diagnostiko eskema bat aplikatuko da gehi gomendioak, baita ezaugarri o
nak nabarmendu eta hobekuntzarako ekintzetara bideratu ere etorkizuneko ibilbide profesionalari begira.
Unibertsitatearen eremuan, berebiziko interesekoa izan da irakasleen enkarguaren tratamenduaren inguruan eginiko jarduketa ere. Unibertsitateko arduradunek GAUR aplikazioa aurkeztu dute, sail bakoitzaren irakasleen eskaintza hartzeko tresna informatiko gisa, baita plantillei buruzko erabakiak hartzeko ere. Hala ere, erakunde honetara jo zuen irakasleak kezka agertu zuen, aplikazio informatiko horrek ematen zuen informazioak beste o
ndorio batzuk izan ditzakeelakoan, baina ez dute zerikusirik plantilla kudeatzeko beharrekin. Kexa aurkeztu duenaren arabera, baimenak izateko duen eskubideari kalte egiten dio horrek ageri-agerian, hau da, ezkontzeagatik, haurdun egoteagatik eta laster amatasunagatik dituen eskubideei.
Espedientea izapidetzean bildutako informazio guztiak berriz aztertu o
ndoren, ezin dugu zalantzan ipini GAUR aplikazio informatikoa baliagarria ez denik sail bakoitzaren irakasleen eskaintza kudeatzeko eta irakasleen beharren gaineko erabakiak hartzeko tresna egokia den aldetik. Baina tresna hori egokia ez dela o
hartarazi behar dugu, o
rdea: eragina du o
rdainsarien gaineko eskubideetan, lanbideko barne-igoeran edo unibertsitateko irakasleen beste lan baldintza batzuetan, zeren eta sistemak ez baititu eskubide horren gaineko berme materialak eta prozedurei buruzko bermeak.
Horregatik, EHUri o
hartarazi diogu bermatu beharra dagoela GAUR tresna informatikoak haren proiekzio-eremua irakasleen beharrak zehaztera edo ezartzera mugatzen duela. Horretarako, egokitzat jotzen dituen bitartekoak bideratuko dira. Baina tresnaren aplikazioak ez du eragingo ez kalterik ez o
ndoriorik irakasleei aintzatetsitako edozein eskubidetan, eta bereziki sexuaren ziozko berdintasun printzipioari dagokionez hala nola lan eta familia bizitza uztartzea eta, o
ro har, amatasuna eta aitatasuna babesten dituztenei. (2011ko urriaren 13ko Arartekoaren ebazpena), EHUk irakaskuntza-enkarguaren tratamenduari buruzko jarduketa bukatzeari buruzkoa.
Lan eta familia bizitza uztartzearekin lotutako gaiak aztertzean, zenbait uztartze-neurrirekin batzuetan lotzen diren zenbait ondorioz o
hartarazi behar dugu, batez ere ordainsarien arloan. Donostiako Udaltzaingoko bi emakume funtzionariok aurkezturiko kexak direla-eta, honako honi erreparatu diogu: lana eta familia uztartzearen zioz baimendutako lanaldi murrizketek edo egokitzapenek ez zekarten tratamendu bereizirik jaiegunetan lan egiteari edo zerbitzuak emateari dagokionez, betiere Udaltzaingoko gainerako langileentzat ezarritako egutegiaren aldean. Izan ere, gainerako horiei o
sagarri espezifiko bat aintzatesten jarraitzen zaie. Horregatik uste dugu ukituriko emakume funtzionarioei aplikaturiko o
rdainsarien egokitzapenak berrikusi behar direla; izan ere, azkenean halaxe gertatu da.
Egoerak arautzeari buruzko atalari dagokionez, Gipuzkoako O
gasun eta Finantza Saileko Zuzendariordetza Nagusiaren lanpostuei atxikitako funtzionario-talde batek izapideturiko kexa aipatu behar dugu 2011. urtean Gipuzkoako Foru Aldundia (2011ko abuztuaren 1eko Arartekoaren ebazpena). Erakunde honen iritziz, foru administrazioak erabakitako berrantolaketak eutsi egiten dio O
gasunaren espezialitateari, baina ez da nahikoa o
inarririk eman atxikitze esklusibo hori nahitaez O
gasun eta Finantza Sailaren lanpostuetan bete beharreko eginkizunaren eta horren izaeraren o
ndoriozkoa dela egiaztatzeko, eta Ikuskaritza Zuzendariordetza Nagusian zerbitzuan ari diren funtzionarioen integrazio eztabaidatsua adierazi du; izan ere, ez da ezer aipatzen beren eginkizunen espezializazioaren gaineko aintzatespenaren inguruan.
Bestalde, funtzionario irakasle baten erretiroaren inguruan eginiko jarduketa aipatuko dugu. Erakunde honetan, hezkuntza administrazioak berak o
nartutako o
hiko jarduna nabarmentzen saiatu gara, hain zuzen ere interesdunek eskabideak egin ditzaten erretiroa ahalbidetzen dieten beste bide bat erabilita, harik eta biderik o
nuragarriena zein den zehaztu arte. Hala, kontrakotzat jotzen den ebazpena ezeztatzeko lege aukera plantea daiteke o
ndoren, are gehiago kontuan hartzen badugu Ekonomia eta O
gasun Ministerioa horretarako prest dagoela erakutsi duela. Pertsonala Kudeatzeko Zuzendaritzak, zoritxarrez, ez du proposamena aintzat hartu nahi izan, ez datorrelako bat erakunde honen defendaturiko planteamenduarekin. Haren ustez, ez da o
so egokia esatea erretirorako baldintzak ez direla o
nuragarrienak pentsio bera kalkulatze hautsagatik, zeren eta norberaren interes ekonomikoek, arlo pribatukoak izanik ere, o
ndare egoera global bati erantzuten baitiote.
Trebakuntzaren arloan, irizpena eman behar izan dugu balizko adinarengatiko diskriminazioagatik aurkezturiko kexaren gainean; euskarazko irakaskuntzako gaitasuna sendotzeko edo hezkuntza jarduera egiteko ikastaroetan parte hartzeari buruzko kexa izan da. Erakunde honen iritziz, zaila da ukatzea edo zalantzan jartzea kasu honetan –euskarazko irakaskuntza gaitasuna sendotzeko jardueretarako ikastaro-emailea hautatzea– o
bjektiboki justifika daitekeen tratu desberdina dugula. Euskaraz trebatzen jarraitzeko balizko interesatuen adinak ez du garrantzirik lortu nahi den helbururako, zeren eta guztiok baitakigu adinari buruzko norberaren inguruabar horrek erlazio zuzena duela etorkizuneko irakaskuntzako jarduerarekin. Gainera, adinean o
inarrituriko tratu desberdintasun horrek gainditu egiten du nahitaezko proportzionaltasun judizioa ere, are gehiago kontuan hartzen badugu ezarritako irizpidea ez dela muga absolutua. Hala, 55 urtetik gorako interesatuak ere liberatu daitezke plazak libre edo hutsik badaude eta, nolanahi ere, liberazioa ez dakarten trebakuntza jarduerekin jarrai dezakete.
Ertzaintzako funtzionario batek aurkezturiko kexa ere nabarmendu behar dugu; izan ere, Herrizaingo Sailak ukaturiko liberazioari buruzko gaia jarri zuen gure irizpenpean, euskara laneko o
rdutegiaren barruan ikasteko zatizko liberazioari dagokiona. Honako honetan zetzan interesatuak zalantzan jarritako erabakia: arloa arautzeko Ertzaintzaren lan baldintzei buruzko erabaki arau-emailearen artikuluari buruz Herrizaingo Sailak egiten duen interpretazioa. Saileko arduradunen ustez, kexa aurkeztu duenak nahi izan duen liberazioa eskuratzeko, langileek bi baldintza bete behar dituzte: Urte berean beste liberaziorik jaso ez izana eta, gainera, 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izatea.
Gure ustez, zalantzan jarritako manua aztertuta ezin o
ndoriozta daiteke horrelako exijentziarik eta, beraz, gure baieztapenaren argudioak helarazi genizkion administrazioari. Gainera, o
hartarazi egin genion haren interpretazioak erabaki arau-emaile hori aplikatzeko eremuan dauden langileen eskubideak murriztu litzakeela. Azkenik, gaian eginiko jarduketa bukatutzat eman genuen guk proposaturikoa o
nartu zela jakinarazi zigutenean.
Bukatzeko, laneko jazarpenaren ziozko salaketen inguruan izapideturiko zenbait kexa aipatuko ditugu. Horietako bat EAEko administrazio o
rokorrari buruzkoa da, eta horren o
ndorioz, hauxe eman da: 2011ko urriaren 18ko Arartekoaren ebazpena. Horren bidez, amaitu da ustezko laneko jazarpenagatik jarri zen salaketa bati buruzko jardute-prozedurari dagokion kexa-espedientea. Erakunde honek zenbait o
har egin behar izan ditu, zeren eta, prozedura ebazpen batekin bukatu bazen ere eta laneko jazarpenik ez zegoela iritzi bazion ere, bertan bildutako zenbait balorazio ez baitziren aplikatu beharreko prozeduran ezarritako formalitateekin bat etorriz eginiko ikerketaren o
ndoriozkoak.
Beste kexa bati esker, O
salanek, Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzak eta Laneko Agintaritzak berak arriskuen prebentzioaren arloko salaketak ikertzean eta o
ndoren jarraitzean izan dituzten lankidetza harremanen araberako lankidetza irizpideak finkatu ahal izan dira. Halaber, beste honako hau ere zehaztu ahal izan da: salaketa herri administrazio baten jarduketa-eremuari dagokionean, administrazioaren jarduketa laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako alderdiei dagokiela soilik. Gainerakoan, administrazioaren beraren esku gelditzen dira laneko jazarpenak izan daitezkeen gertaerak ikertzea.
V. Ofiziozko jarduerak
Arloaren jarduketa planari buruzko III. epigrafean aipatu dira 2011n eginiko o
fiziozko jarduketak.
VI. Ondorioak
Herri Administrazioen zerbitzurako pertsonalaren arloa erakundearen lana egituratzeko arlo materialak deritzenetako bat da. Arloan hedaturiko jarduera nagusia jasotako kexen izapidetzea da.
Kexen kopurua jaitsi egin da, aurreko ekitaldian izapideturiko kexekiko.
Oro har, kexek ukituriko administrazioek jarrera o
ndo izan dute, eta behar izan duen laguntza eman dioten erakunde honi.
2011n izapideturiko kexak, askotarikoak badira ere, hiru bloke handitan taldeka daitezke.
Lehenbizikoa enplegu publikoa eskuratzeari buruzkoa da. Herri administrazioek, inoiz baino gehiago, eskuratze hori berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioekin bat etorriz betetzen dela bermatu behar dute. Are gehiago, Espainiako Konstituzioaren 9.2. mandatua izan behar dute aintzat, eta ahal dela, gizarte mailan arriskurik handienean dauden herritarren benetako berdintasuna bideratu behar dute, diskriminazio positiboko neurriak hartuta. Hala, ez dira atzean geldituko enplegu publikoa eskuratzeko saiakera legitimoan. Herritarren talde horien artean, ezinduak eta emakumeak nabarmentzen dira.
Enplegu edo funtzio publikoak bete nahi dituzten guztien benetako berdintasuna bermatzeko xede hori aldi baterako lanean ere bete behar da (lan-poltsak, o
rdezkoak, etab.). Gainera, lanbide karreran edo maila-igoeran ere izan behar da kontuan.
Horiek prozesu guztiak izapidetzean, ahalik eta gardentasunik handiena zaindu behar dute administrazioek, baita bertan parte hartzen dutenen bermeak ere, bereziki motibazioaren exijentziari dagozkienetan.
Bigarren atala enplegatu publikoen lana eta familia bizitza uztartzeko beharrei buruzkoa da. Iaz ere administrazioek alde horretatik beren gain hartu behar duten lidergoaz o
hartarazi genuen. O
rduan genioenez, gure ustez uztartze behar horren zeharkako ikuspegia nagusitu behar da antolakuntzaren eta kudeaketaren arlo guztietan.
Oraingoan, iritzi horri berretsi behar dugu, eta ikuspegi berri batez o
hartarazi behar dugu, gure ustez nahitaezkoa izapideturiko kexak ikusita. Izan ere, gure ustez, administrazioek eta erakundeek arreta berezia jarri behar dute honako honetan: familia eta lan bizitza uztartzeko neurriak erabiltzearen o
ndorioz, hots, eszedentziei edo lanaldi-egokitzapenei buruzko neurrien o
ndorioz, ez dadila o
ndorio txarrik izan o
rdainsarien aldetik, zerbitzuak aintzatestearen aldetik, etab. Azken finean, neurriok erabiltzeari uztera bultza ditzakete enplegatu interesatuak.
Azkenik, laneko jazarpena deritzonari buruzkoa da hirugarren atala. Izapideturiko gaiekin lortu dugun esperientzia dela-eta, o
hartu egin gara o
so garrantzitsua dela jazarpenen biktimak direla uste duten enplegatu publikoek egin ditzaketen salaketen izapidetze egokia, betiere dagoeneko o
netsita dauden protokoloekin bat etorriz. Egia esan, jazarpena izan den eremuko administrazioaren beraren esku gelditzen da jazarpena izan daitezkeen gertaeren ikerketa, betiere beste erakunde batzuek arrisku psikosozialen prebentzioen inguruan egin dezaketen jarduketari kalterik egin gabe. Gehienbat O
salanek egiten ditu horrelako jarduketak.