E) Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-administrazioaren zerbitzu administratiboen aurka egindako kexak
Ararteko erakundea arautu zuen 3/1985 Legeak 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, justizia-administrazioaren funtzionamenduaren ondoriozko kexak kasu bakoitzean ikertzeko edo ebazteko eskumena duen organora bideratuko dira.
Eusko Legebiltzarrari lehenago egindako txosten batzuetan azaldu genuenez, halako kasuetan erakundeak Fiskaltzari, EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakariari edo, bestela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari bidaltzen dizkio kexak, beraiek iker ditzaten kontu horiek eta gure erakundeari egindako gestioen berri eman diezaioten.
2011n kexa bat bideratu da EAEko justizia-administrazioaren zerbitzu administratiboen kontra.
Kop. | |
Justizia | |
Justizia administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua | 1 |