Iñigo Lamarca ar
artekoak eta José Luis Marcos Merino Sestaoko alkateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten otsailaren 9an, udalaren jarduera erakunde horri dagokion azkartasunarekin eta eraginkortasunarekin gauzatzen dela bermatzeko. Erakunde horren helburua da administrazio-jarduera eta tokiko zerbitzu publikoen eskaintza objektibotasunez eta eraginkortasunez gauzatzea, eskainitako eskubideak bermatuz.
Sestaoko Udalak Ar
artekoak –bere erakunde autonomoak eta bere menpeko gainerako erakunde publikoak barne– zuzentzen dizkion kexak, informazio-eskaerak, errekerimenduak eta gomendioak kontrolatzeko sistema orokorrari eta izapidetze-sistemari buruzko ar
auak ezartzeko konpromisoa hartzen du.