EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20112012-07-273.4. Arartekoaren eta Sestaoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaIñigo Lamarca arartekoak eta José Luis Marcos Merino Sestaoko alkateak lankidetza-hitzarmenbat sinatu zuten otsailaren 9an, udalaren jarduera erakunde horri dagokion azkartasunarekin eta eraginkortasunarekin gauzatzen dela bermatzeko. Erakunde horren helburua da administrazio-jarduera eta tokiko zerbitzu publikoen eskaintza objektibotasunez eta eraginkortasunez gauzatzea, eskainitako eskubideak bermatuz.Sestaoko Udalak Arartekoak -bere erakunde autonomoak eta bere menpeko gainerako erakunde publikoak barne- zuzentzen dizkion kexak, informazio-eskaerak, errekerimenduak eta gomendioak kontrolatzeko sistema orokorrari eta izapidetze-sistemari buruzko arauak ezartzeko konpromisoa hartzen du.