7. Arartekoaren 7/2011 Gomendio orokorra, urriaren 28koa. Pol
iziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzkoa.
I. Aurrekariak
Azken urteotan antzeman dugu pol
iziaren funtzioa hizpide duten Arartekoaren zenbait gomendio ez direla betetzen eta kasu askotan ez direla gomendiook abian jartzeko mekanismo zehatzak artikulatu. Herrizaingo ataleko urteko txostenen sarreran horren inguruan gauzatu dugu jardueraren berri eman dugu, baita gure balorazioaren berri ere.
Erantzun horri eta gomendio horietako batzuen ondotik gaiari berriro heltzea komenigarria dela iruditu zaigunez –kontuan hartuta gomendio orokorrak direla, eremu bati eta pol
izia-kidego jakin batzuei lotuta daudela–, egokia iruditu zaigu gaiari berriz heltzea, gomendio berri bat eginez. Azken horren xedea, ikuspegi orokor batetik, dagoeneko esandakoa sakontzea eta antzemandako gabezia esanguratsuenekin zerikusia duten hainbat hobekuntza proposatzea da.
Horrez gain, atxiloketa giza eskubideetan eragin gehien duen pol
iziaren jarduera bat da eta horregatik une oro daukagu hizpide gai hori. Gure iritziz, komenigarria da gomendioa baliatzea berme sisteman sakontzen jarraitzeko, bereziki, gabeziak antzeman ditugun alderdi horietan.
Giza eskubideei oso lotuta dagoenez, gure ustez egokia da indarraren erabilera aztertzea eta atzerritarrekin diskriminaziozko jarduerak saihestuko dituzten hainbat mekanismo proposatzea.
Halaber, berme batzuk aztertu ditugu, hala nola, pol
iziaren uniformeetan lanbide identifikazio-zenbakia, agenteen prestakuntza eta gomendioan jasotako arloetan jarduera-protokoloen ezarpena.
II. Oinarriak
Gure azterketa euskal herri-administrazioen mendeko pol
izia-kidegoetara (Ertzaintza eta udaltzaingoak) mugatu da, gure kontrola haietara iristen baita, eta gure gomendioak behin eta berriz betetzen ez direla atzeman dugun eremuetara. Eremu horietako bakoitzean aipatu gomendioak eta giza eskubideak bermatzeko beste organismo batzuek egindakoak aintzat hartu ditugu, baita aplikatu behar direla irizten ditugun arauak eta jurisprudentzia ere. Hori oinarri hartuta, topatzen ari garen arazoak identifikatu ditugu eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatu ditugu.
Poliziaren jarduerak gainbegiratzeko mekanismoak ezartzeko premia bereziki azpimarratu dugu, bai maila orokorrean bai jarduera zehatzetan eta balio prebentiboan ere.
Konstituzioak atxilotuari aitortzen dizkion zenbait eskubide aintzat hartu ditugu (adibidez, haren eskubideen eta atxilotzeko arrazoien berri berehala eta modu ulergarrian emateko eskubidea, aitortu behar ez izateko eskubidea eta abokatu-laguntza jasotzeko eskubidea). Halaber, gorputz-miaketa, atxiloketa epaitegiari jakinaraztea, jardueren erregistroa, otorduak eta eginbideak eta bideograbazio-sistemak aurrera eramateko lekuen gaineko irizpideen ezarpena aztertu ditugu, kontuan hartuta alderdi horietan guztietan gabeziak antzeman ditugula.
Indarraren erabileraren gainean egin dugun azterketak proportzionaltasun printzipioa dauka oinarri eta bilera, adierazpen eta mintzaira eskubideen ziozko eskakizunak kontuan hartuta, indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatuz, arreta berezia jarriz arazoak konpontzeko modu gisa indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatzeko egokitasunean, betiere, posible bada.
Atzerritarrekin diskriminaziozko jarduera posibleak prebenitzeko mekanismoei dagokienez, bakarrik arraza-ezaugarri jakinak eta arraza-delituen aurkako borrokan pol
iziaren egitekoak duen garrantzia oinarri dituzten pol
iziaren esku-hartzeak saihestu ditzaketenak izan ditugu hizpide.
III. Gomendioak
Gomendio orokorrak 30 gomendio hartzen ditu barne eta azken horiek ondorioen forma dute. Horietako batzuk laburtuko ditugu:
Poliziaren jarduera oker baten zentzuzko edozein salaketa edo seinaleren berehalako ikerketa inpartziala mekanismo horietako bat da. Ildo horretan,
poliziaren jarduera ebaluatzeko eta jarraipena egiteko aukera ematen duten jarduera horren gaineko datuak biltzeko sistemak ezartzea ere halaxe da.
poliziaren bulegoetatik kanpo hartzen bada,
polizia-agenteek aginte eta kontrol zentroari jakinarazi beharko dizkiote arrazoiak.
poliziaren bulegoko gela, atxiloketa-eremu eta
polizia-agenteen eta atxilotuaren arteko elkarrekintzak gertatzen diren leku guztiak barne hartzea, atxilotuak aurkakoa esaten ez badu behintzat. Grabazioek irudiak eta audioa jaso behar dute. Grabatutako materiala grabatutako jardunen ondoriozko erantzukizun administratibo eta penal posibleak preskribatzeko gehienezko epealdia errespetatzeko nahikoa denboraz gorde behar da, bai eta eskubideak bermatzeko erakundeek esku hartzeko duten epean zehar ere.
Poliziako kideek zenbaki edo erreferentzia bat eraman behar dute euren uniformean, argi eta garbi ikusteko moduan. Horrela, edozein pertsonak identifikatu ahalko ditu.
polizia-informazioari dagokionez.
Polizia-kidegoek eginkizun aktiboa hartu behar dute euren gain istilu arrazisten aurkako borrokan.