7. Arartekoaren 7/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 28koa. Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzkoa.
I. Aurrekariak
Azken urteotan antzeman dugu poliziaren funtzioa hizpide duten Arartekoaren zenbait gomendio ez direla betetzen eta kasu askotan ez direla gomendiook abian jartzeko mekanismo zehatzak artikulatu. Herrizaingo ataleko urteko txostenen sarreran horren inguruan gauzatu dugu jardueraren berri eman dugu, baita gure balorazioaren berri ere.
Erantzun horri eta gomendio horietako batzuen o
ndotik gaiari berriro heltzea komenigarria dela iruditu zaigunez –kontuan hartuta gomendio o
rokorrak direla, eremu bati eta polizia-kidego jakin batzuei lotuta daudela–, egokia iruditu zaigu gaiari berriz heltzea, gomendio berri bat eginez. Azken horren xedea, ikuspegi o
rokor batetik, dagoeneko esandakoa sakontzea eta antzemandako gabezia esanguratsuenekin zerikusia duten hainbat hobekuntza proposatzea da.
Horrez gain, atxiloketa giza eskubideetan eragin gehien duen poliziaren jarduera bat da eta horregatik une o
ro daukagu hizpide gai hori. Gure iritziz, komenigarria da gomendioa baliatzea berme sisteman sakontzen jarraitzeko, bereziki, gabeziak antzeman ditugun alderdi horietan.
Giza eskubideei o
so lotuta dagoenez, gure ustez egokia da indarraren erabilera aztertzea eta atzerritarrekin diskriminaziozko jarduerak saihestuko dituzten hainbat mekanismo proposatzea.
Halaber, berme batzuk aztertu ditugu, hala nola, poliziaren uniformeetan lanbide identifikazio-zenbakia, agenteen prestakuntza eta gomendioan jasotako arloetan jarduera-protokoloen ezarpena.
II. Oinarriak
Gure azterketa euskal herri-administrazioen mendeko polizia-kidegoetara (Ertzaintza eta udaltzaingoak) mugatu da, gure kontrola haietara iristen baita, eta gure gomendioak behin eta berriz betetzen ez direla atzeman dugun eremuetara. Eremu horietako bakoitzean aipatu gomendioak eta giza eskubideak bermatzeko beste o
rganismo batzuek egindakoak aintzat hartu ditugu, baita aplikatu behar direla irizten ditugun arauak eta jurisprudentzia ere. Hori o
inarri hartuta, topatzen ari garen arazoak identifikatu ditugu eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatu ditugu.
Poliziaren jarduerak gainbegiratzeko mekanismoak ezartzeko premia bereziki azpimarratu dugu, bai maila o
rokorrean bai jarduera zehatzetan eta balio prebentiboan ere.
Konstituzioak atxilotuari aitortzen dizkion zenbait eskubide aintzat hartu ditugu (adibidez, haren eskubideen eta atxilotzeko arrazoien berri berehala eta modu ulergarrian emateko eskubidea, aitortu behar ez izateko eskubidea eta abokatu-laguntza jasotzeko eskubidea). Halaber, gorputz-miaketa, atxiloketa epaitegiari jakinaraztea, jardueren erregistroa, o
torduak eta eginbideak eta bideograbazio-sistemak aurrera eramateko lekuen gaineko irizpideen ezarpena aztertu ditugu, kontuan hartuta alderdi horietan guztietan gabeziak antzeman ditugula.
Indarraren erabileraren gainean egin dugun azterketak proportzionaltasun printzipioa dauka o
inarri eta bilera, adierazpen eta mintzaira eskubideen ziozko eskakizunak kontuan hartuta, indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatuz, arreta berezia jarriz arazoak konpontzeko modu gisa indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatzeko egokitasunean, betiere, posible bada.
Atzerritarrekin diskriminaziozko jarduera posibleak prebenitzeko mekanismoei dagokienez, bakarrik arraza-ezaugarri jakinak eta arraza-delituen aurkako borrokan poliziaren egitekoak duen garrantzia o
inarri dituzten poliziaren esku-hartzeak saihestu ditzaketenak izan ditugu hizpide.
III. Gomendioak
Gomendio o
rokorrak 30 gomendio hartzen ditu barne eta azken horiek o
ndorioen forma dute. Horietako batzuk laburtuko ditugu:
okerrak prebenitzeko eta kontrolatzeko modu gisa. Poliziaren jarduera
oker baten zentzuzko edozein salaketa edo seinaleren berehalako ikerketa inpartziala mekanismo horietako bat da. Ildo horretan, poliziaren jarduera ebaluatzeko eta jarraipena egiteko aukera ematen duten jarduera horren gaineko datuak biltzeko sistemak ezartzea ere halaxe da.
oinarritu behar da, hierarkiako gainekoek kontrolatu eta egiaztatuta. Jarduera nahikoa dokumentatu behar da eta erabilitako indarraren deskribapen zehatza gaineratu behar du. Neurria poliziaren bulegoetatik kanpo hartzen bada, polizia-agenteek aginte eta kontrol zentroari jakinarazi beharko dizkiote arrazoiak.
ondoriozko atxiloketak saihesteko kontrol mekanismoak ezarri behar dira, baita atestatuen eta administrazio atxiloketen edukia bete-betean errealitatearekin bat etortzen dela bermatzeko ere, agiriok eragiten dituzten gertakariei dagokienez.
ondoriozko erantzukizun administratibo eta penal posibleak preskribatzeko gehienezko epealdia errespetatzeko nahikoa denboraz gorde behar da, bai eta eskubideak bermatzeko erakundeek esku hartzeko duten epean zehar ere.