7. Arartekoaren 7/2011 Gomendio orokorra, urriaren 28koa. Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzkoa.
I. Aurrekariak
Azken urteotan antzeman dugu poliziaren funtzioa hizpide duten Ar
artekoaren zenbait gomendio ez direla betetzen eta kasu askotan ez direla gomendiook abian jartzeko mekanismo zehatzak ar
tikulatu. Herrizaingo ataleko urteko txostenen sarreran horren inguruan gauzatu dugu jardueraren berri eman dugu, baita gure balorazioaren berri ere.
Erantzun horri eta gomendio horietako batzuen ondotik gaiari berriro heltzea komenigarria dela iruditu zaigunez –kontuan hartuta gomendio orokorrak direla, eremu bati eta polizia-kidego jakin batzuei lotuta daudela–, egokia iruditu zaigu gaiari berriz heltzea, gomendio berri bat eginez. Azken horren xedea, ikuspegi orokor batetik, dagoeneko esandakoa sakontzea eta antzemandako gabezia esanguratsuenekin zerikusia duten hainbat hobekuntza proposatzea da.
Horrez gain, atxiloketa giza eskubideetan eragin gehien duen poliziaren jarduera bat da eta horregatik une oro daukagu hizpide gai hori. Gure iritziz, komenigarria da gomendioa baliatzea berme sisteman sakontzen jarraitzeko, bereziki, gabeziak antzeman ditugun alderdi horietan.
Giza eskubideei oso lotuta dagoenez, gure ustez egokia da indarraren erabilera aztertzea eta atzerritarrekin diskriminaziozko jarduerak saihestuko dituzten hainbat mekanismo proposatzea.
Halaber, berme batzuk aztertu ditugu, hala nola, poliziaren uniformeetan lanbide identifikazio-zenbakia, agenteen prestakuntza eta gomendioan jasotako ar
loetan jarduera-protokoloen ezarpena.
II. Oinarriak
Gure azterketa euskal herri-administrazioen mendeko polizia-kidegoetara (Ertzaintza eta udaltzaingoak) mugatu da, gure kontrola haietara iristen baita, eta gure gomendioak behin eta berriz betetzen ez direla atzeman dugun eremuetara. Eremu horietako bakoitzean aipatu gomendioak eta giza eskubideak bermatzeko beste organismo batzuek egindakoak aintzat hartu ditugu, baita aplikatu behar direla irizten ditugun ar
auak eta jurisprudentzia ere. Hori oinarri hartuta, topatzen ar
i garen ar
azoak identifikatu ditugu eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatu ditugu.
Poliziaren jarduerak gainbegiratzeko mekanismoak ezartzeko premia bereziki azpimarratu dugu, bai maila orokorrean bai jarduera zehatzetan eta balio prebentiboan ere.
Konstituzioak atxilotuari aitortzen dizkion zenbait eskubide aintzat hartu ditugu (adibidez, haren eskubideen eta atxilotzeko ar
razoien berri berehala eta modu ulergarrian emateko eskubidea, aitortu behar ez izateko eskubidea eta abokatu-laguntza jasotzeko eskubidea). Halaber, gorputz-miaketa, atxiloketa epaitegiari jakinaraztea, jardueren erregistroa, otorduak eta eginbideak eta bideograbazio-sistemak aurrera eramateko lekuen gaineko irizpideen ezarpena aztertu ditugu, kontuan hartuta alderdi horietan guztietan gabeziak antzeman ditugula.
Indarraren erabileraren gainean egin dugun azterketak proportzionaltasun printzipioa dauka oinarri eta bilera, adierazpen eta mintzaira eskubideen ziozko eskakizunak kontuan hartuta, indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatuz, ar
reta berezia jarriz ar
azoak konpontzeko modu gisa indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatzeko egokitasunean, betiere, posible bada.
Atzerritarrekin diskriminaziozko jarduera posibleak prebenitzeko mekanismoei dagokienez, bakarrik ar
raza-ezaugarri jakinak eta ar
raza-delituen aurkako borrokan poliziaren egitekoak duen garrantzia oinarri dituzten poliziaren esku-hartzeak saihestu ditzaketenak izan ditugu hizpide.
III. Gomendioak
Gomendio orokorrak 30 gomendio hartzen ditu barne eta azken horiek ondorioen forma dute. Horietako batzuk laburtuko ditugu:
arrazoizko epaian oinarritu behar da, hierarkiako gainekoek kontrolatu eta egiaztatuta. Jarduera nahikoa dokumentatu behar da eta erabilitako indarraren deskribapen zehatza gaineratu behar du. Neurria poliziaren bulegoetatik kanpo hartzen bada, polizia-agenteek aginte eta kontrol zentroari jakinarazi beharko dizkiote
arrazoiak.
arau-hauste gisa kalifikatutako gertakarien ondoriozko atxiloketak saihesteko kontrol mekanismoak ezarri behar dira, baita atestatuen eta administrazio atxiloketen edukia bete-betean errealitatearekin bat etortzen dela bermatzeko ere, agiriok eragiten dituzten gertakariei dagokienez.
arrazoi juridikoen berri eman behar zaio, bai eta bere eskubideak eta horiek gauzatzeko modua jakinarazi ere.
arrazoiak jaso behar dira.
arrazoiak jaso behar dira eta proportzionaltasun printzipioa zorrotz betez eraman behar da aurrera.
arteko elkarrekintzak gertatzen diren leku guztiak barne hartzea, atxilotuak aurkakoa esaten ez badu behintzat. Grabazioek irudiak eta audioa jaso behar dute. Grabatutako materiala grabatutako jardunen ondoriozko erantzukizun administratibo eta penal posibleak preskribatzeko gehienezko epealdia errespetatzeko nahikoa denboraz gorde behar da, bai eta eskubideak bermatzeko erakundeek esku hartzeko duten epean zehar ere.
argi eta garbi ikusteko moduan. Horrela, edozein pertsonak identifikatu ahalko ditu.
arrazisten aurkako borrokan.