4. ESTATISTIKA ALORREZ ALOR
Kontuan hartzen badugu kexak zein ar
lo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, gora egin du gizarte eremuarekin zerikusia duten kexen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat ar
lotan azaltzen dira, ez bakarrik gizartean baztertuta edo baztertuak izateko ar
riskuan dauden pertsonen kategorian, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezintasuna duten pertsonen, eta abarren ar
loetan. Ar
loz ar
lo aztertuta, ar
giro ikusten da, orobat, gizartean baztertuta dauden pertsonei dagokien ar
loak (batez ere gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko neurriei buruzko kontuak eta enplegu-politika aktiboak) kexa eta kontsulten % 17,70 biltzen dituela.
Gainerako ar
loetan ez da nabarmentzeko moduko igoerarik gertatu, eta, berriro ere, trafikoarekin loturiko erreklamazioek (Herrizaingoaren ar
loaren barruan) jarduera ugari eragin dituzte, hezkuntzaren eta etxebizitzaren ar
loan egindako kexekin batera.
2. taula. Jasotako kexen banaketa, jarduera-arloaren ar
abera