EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20112012-07-314. ESTATISTIKA ALORREZ ALORKontuan hartzen badugu kexak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, gora egin du gizarte eremuarekin zerikusia duten kexen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen kategorian, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezintasuna duten pertsonen, eta abarren arloetan. Arloz arlo aztertuta, argiro ikusten da, orobat, gizartean baztertuta dauden pertsonei dagokien arloak (batez ere gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko neurriei buruzko kontuak eta enplegu-politika aktiboak) kexa eta kontsulten %17,70 biltzen dituela.Gainerako arloetan ez da nabarmentzeko moduko igoerarik gertatu, eta, berriro ere, trafikoarekin loturiko erreklamazioek (Herrizaingoaren arloaren barruan) jarduera ugari eragin dituzte, hezkuntzaren eta etxebizitzaren arloan egindako kexekin batera.2. taula. Jasotako kexen banaketa, jarduera-arloaren araberaArloaKop.%Kexak%Kontsultak%Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak32917,732218,7474,96Lehentasunezko taldeak: ezinduak, adinekoak, berdintasuna, etorkinak, espetxeratuak, e.a.1859,951438,324229,8Hezkuntza1699,091659,642,84Etxebizitza1689,041579,14117,8Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak etazerbitzuak1025,49965,5964,25Herri-administrazioen zerbitzuko langileak975,22915,364,25Ingurumena965,17885,1285,67Trafikoa965,16925,3542,84Hirigintza eta lurralde antolamendua955,11905,2453,55Herrizaingoa924,95905,2421,42Ogasuna834,46784,5453,55Osasuna824,41724,19107,09Haurrak eta nerabeak713,82653,7864,25Justizia512,74412,39107,09Jarduera ekonomikoaren antolamendua462,47392,2774,96Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak422,26412,3910,71Lana eta Gizarte Segurantza241,29231,3410,71Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola231,24191,1142,84Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea60,3250,2910,71Animaliak babestea eta edukitzea20,1110,0610,71Guztira1.8591001.718100141100