Arartekoaren lan-arloak gaikako banaketaren ar
abera egituratu izan dira beti. Banaketa hori osatzeko, Ar
arteko erakundearen jarduerak sailkatu izan diren alorretan barreiatuta dauden eta ezaugarri bereziak dituzten zenbait talderen ar
azoen berariazko tratamendua egiten da.
Alde horretatik eta Ar
arteko erakundeak pertsona guztien eskubide guztiak bermatu behar dituela uste izanda, beharrezkotzat jo da beren eskubideak burutzean kalteren bat izan dezaketen talde batzuekin lehentasunez jardutea, ahultasun handiagoko balizko egoeran daude eta.
Arreta publikoa behar duten taldeen gaineko ar
lo horiei esker, ikuspegi praktikotik begiratuta, talde horiekin zerikusia duten gaiak bila eta aurki daitezke urteko txostenean, eta ikuspegi orokorra ematen dute. Baina garrantzitsuena zera da: talde horiek dituzten ar
azo eta beharrei berariaz erantzuteko eta beraien ar
azoak ikusarazteko jarduera-esparruak sortzeko asmoz eratu zirela. Gainera, talde horien inguruan estrategia koherentea burutzen laguntzen dute, talde bakoitzari dagokion ar
loko jarduera-planaren barruan.
Talde horiekin lehentasunez jarduteari eman nahi zaion garrantziak justifikatzen du urteko txostenean bakoitzak bere atala izatea, haien eskubideen gaineko berme-lan garrantzitsu hori balora dadin.
Iragan den urte honetan beste urrats bat egin da talde horien eskubideak ikusarazteko. Horretarako, adingabeei ar
reta berezia emateko ar
loa Haur eta Nerabeentzako Bulegoa bihurtu da. Bulego horrek berezko proiekzioa izango du, eta bereizitako tokia urteko txosten honetan, izan ere, txosten orokor honi erantsitako txosten batean bilduko da 2011n burutu duen jarduera.
Atal honetan, hamaika puntutan bildu dira ar
reta publikoko taldeez burutu diren jarduerak:
arriskuan dauden pertsonak
I. Familiak
I. Aurrekariak
Botere publikoek familiak babesteko duten betebeharrak Konstituzioko 39. ar
tikuluan du azken oinarri juridikoa. Halaber, Euskal Herriko Autonomi Estatutuak 10-39. ar
tikuluetan dio familien babesa eskumen esklusibokoa dela, estatutu-arauak "komunitate-garapen, emakume kondizioaren ar
azo, eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politika" gisa definitzen dituen ar
loen barrukoa. Familiak, zalantzarik gabe, botere publiko guztien babes berezia behar du, pertsonen garapen osorako euskarri material eta afektiboa izatearen funtzio ezinbestekoa baitu, bai eta egiteko kuantitatibo eta kualitatibo bat ere, adingabeei, adinekoei eta gaixotasunagatik edo mendekotasunagatik premia bereziak dituzten pertsonei ar
reta emanez betetzen duena.
Arartekoak, ar
lo honetan, familiak babesteko politika publikoak bultzatu eta indartu daitezen sustatzen du, familia-eredu askotarikoen garrantzia kontuan hartuta. Zuzenbideak aintzatetsiak ditu familia-ereduok, eta zenbait kasutan ar
reta berezia behar izango dute, beren funtzioak betetzeko behar dituzten prestazio guztiak erabateko berdintasunez eskuratzeko. Halaber, familiak babesteko politika horrekin zerikusia duten herritarren kexak bideratu ditugu, bai eta haiei ar
reta emateko beste edozein jarduketa publikorekin zerikusia duten kexak ere, nahiz eta erakunde honen beste lan-arlo batzuetan inskribatu, hala nola ogasun publikoaren ar
loan, etxebizitzarenean, funtzio publikoarenean, gizartean baztertuta dauden pertsonen ar
loan eta abar.
II. Arau- eta gizarte-testuingurua
Euskal Autonomia Erkidegoan, familiak babesteko politika publikoetarako oinarriak ezartzen dituen lege– eta ar
au-esparrua, lehenik eta behin, familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak eratu du; horren bidez, ar
lo horretan izan beharreko esku-hartze publikoaren oinarriak eta printzipioak ezarri dira. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, azken urteetan, familiei laguntzeko ar
audi bat egin du, eta hori da seme-alabengatiko diru-laguntzak ar
autzen dituen oinarria, bai eta familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko oinarria ere. Gaur egun ar
lo horien gainean indarrean dauden ar
au esanguratsuenak honako hauek dira: 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak ar
autzen dituena, eta 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.
Gainerakoan, gogorarazi behar dugu Euskal Autonomia Erkidegoan familiei laguntzeko politika publikoen ildoak eta norabideak familiei laguntzeko erakunde ar
teko planetan jasota daudela. Horien abiapuntua Familiei Laguntzeko Erakunde Ar
teko I. Plana izan zen; izan ere, familiei laguntzeko sistema unibertsal, integral eta koordinatu bat lortzeko bidearen hasiera izan zen hori, eta horren ondoren etorri zen Familiei Laguntzeko Erakunde Ar
teko II Plana, 2006tik 2010era bitarteko aldirako programaturikoa; dena dela, 2011. urtean indarraldia luzatu zaio.
Azkenik, 2011ko abenduan, Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde Ar
teko III Plana (2011-2015) onartu du Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak, hil horretako 27an egindako bileran. Plan horrek datozen bost urteetan familiei laguntzeko politika publikoak lotuko dituen estrategia eta helburuen esparrua ezartzen du. Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskuduna familiei laguntzeko politika publiko autonomikoak zuzentzeko eta ezartzeko, eta hori izan da lan-arlo honetan izan dugun solaskide instituzional nagusia.
III. Jarduera-plana
2011. urterako egindako jarduketa-planaren esparruan, ar
lo honetan egindako jarduketa nagusien berri emango dugu. Hain zuzen ere, agerian jarriko dugu zein izan diren Ar
artekoarentzako ar
retagune nagusiak familientzako laguntzaren ar
loan.
III.1. Bilerak elkarteekin
• Familia ugarien elkartea
Bilera bat egin dugu Hirukide Euskal Autonomia Erkidegoko familia ugarien elkartearekin. Bilera horretan, elkarteak lan-ildo nagusiak zein dituen eta botere publikoei zer eskatzen dien jakinarazi digu, eta erakunde honek hori dena jaso du, aztertu eta, hala badagokio, dagokien administrazioei helarazteko. Horien ar
tean, familia-errenta estandarizatua deritzona ar
autzeko eskaera nabarmendu behar dugu bereziki; hain zuzen, eskaera horren xedea da irizpide homogeneo batzuk lortzea familiak diruz laguntzeko neurriak sustatzen dituzten administrazio guztientzat. Ar
artekoak uste du familia ugariek, kide asko izaten dituztenez, modu objektiboan dutela aurrera ateratzeko laguntza publiko handiago baten premia; izan ere, zailtasun gehigarriei egin behar izaten diete aurre, batez ere ekonomikoei eta denborazkoei. Erakunde publikoek, alde horretatik, jabetu behar dute familia ugarien atzean adingabe gehiago dagoela –banako gisa eskubideak dituzte, eta, ondorioz, babesa eta estaldura merezi dituzte–; beraz, beharrezkoa da estaldura kuantitatibo hori berriro kalkulatzea, familiei laguntzeko ahalegin publikoa legitimatzeko; izan ere, askotan, ahalegin ekonomiko eta dedikazio itzelarekin, garatzeko euskarria ematen diete familia horietako adingabeei, hori azkenean gizarte osoaren onerako izango baita. Erakunde honetan konpromisoa hartu dugu familia ugarien egoera zein den astiro aztertzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko familiei buruzko azterlan zabalago baten esparruan. 2012. urtean heldu asmo diogu horri, eta ondoren aipatuko dugu zertan datzan.
• Guraso bakarreko familien elkartea
Beste talde batzuekin egindako bilera zabalago baten esparruan, aukera izan genuen Magala guraso bakarreko familien elkartearekin elkartzeko. Elkarteak adierazi zigun kezkatuta zeudela, halako familiarik ez delako ikusten eskuarki eskoletan erabiltzen dituzten material didaktikoetan, bai eta ikasleei errealitate horren berri ematea xede duten hezkuntza-material espezifikoak urri direlako edo ar
e halakorik ez dagoelako ere. Elkarte horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan guraso bakarreko familien integrazio eta normalizazioari bide emango dieten ikasmaterialak heda daitezen sustatzea, eta adierazi digute zailtasun handiak izan dituztela ikastetxeetan zabaltzeko halako materialak euskaraz lortzen. Dauzkaten material gehientsuenak ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez daude, eta testu horiek euskarara itzuli behar izaten dituzte; horretarako, erakundeen laguntza bilatzen dute. Konpromisoa hartu dugu ar
lo honetan Eusko Jaurlaritzaren laguntza lortzeko, eta azaldu diegu Ar
artekoan ere lanean ar
i garela, homofobiaren aurka borrokatzeko eskolan hezkuntza bidez esku hartzeko Europako proiektu batean parte hartuz (Rainbow), Hezkuntza Saila ikasleek eta irakasleek familia-aniztasuna erabat onartu eta barnera dezaten sustatzeko inplika dadin.
Horrez gain, Ar
artekoak bi elkarteei adierazi die prest dagoela beren lan-esparruan euskal administrazio publikoen funtzionamendu bidegabearen inguruan detektatzen dituzten kexak bideratzeko, bai eta haien egoera hobetzeko sustatzen diren prestazioak aski ez direla edo prestaziorik ez dagoela salatzeko kexak bideratzeko ere.
III.2. Bilerak administrazio eta erakundeekin
• Bilera Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzarekin
Bilera bat egin dugu Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzarekin, bi erakundeok ar
lo horretan egiten dugun lanari buruzko informazioa trukatzeko, bai eta erakunde honetan jasotako kexa jakin batzuekin loturiko zenbait konturi buruz dugun iritzia erkatzeko ere. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritza familien inguruan egiten ar
i den lanaren eduki nagusia zein den azaldu zigun Zuzendaritzak, bai eta zein diren Eusko Jaurlaritzak jarraitu edo sustatu nahi dituen politika publikoen ildo estrategikoak ere, Familiei Laguntzeko Erakunde Ar
teko III. Plan onartu berrian ezarritakoak. Alde horretatik, jakinarazi zigun plan hori testuinguru ekonomikoak baldintzatu duela, inoiz baino gehiago behartzen baitu lehentasunak ezartzera. Halaber, zuzendariak nabarmendu zuen plan horrek aldaketa kuantitatibo bat dakarrela aurrekoen aldean: zeharkakotasuna ideia gidari gisa agertzen da, eta horren xedea da ondorio eraginkorrak lortzea, Jaurlaritzako beste sail batzuen eta beste euskal administrazio publiko batzuen inplikazio eta konpromisoari dagokionez; horrez gainera, beste jarduketa-ildo batzuk ireki asmo dira, orain ar
te ibilitako bideez bestelakoak, familien gastuengatiko konpentsazio-politika gainditzeko eta familiei laguntzeko zerbitzu berriak eskaini ahal izateko.
Arartekoak adierazi zuen bat zetorrela plan berria inspiratu duen ildo orokorrarekin eta filosofiarekin, eta gure erakundean jasotako kexa hauekin loturiko kontuak jorratu genituen:
arau horretan aurreikusitako laguntzak. Halaber, planteatu genuen komenigarria litzatekeela seme-alaba eta senitarteko mendekoengatiko zuzeneko laguntza horiek koordinatzea, zerga-neurriak
areagotuta. Dena dela, beharrezkotzat jotzen dugu euskal lurralde osoan familientzako zerga-hobarien irizpideak bateratzea (tokiko zergak eta tasak barne direla) eta gaur egun errentan dauden zerga-hobariak handitzea. Zuzendaritzak horri dagokionez
argitu zigun, seme-alabengatiko diru-laguntzei buruzko 255/2006 Dekretuari dagokionez, haien asmoa balizko erreformari heldu aurretik itxarotea dela, harik eta zer
arlo hobetu behar diren jakin
arte, eta, horien bidez, aldatu beharreko alderdiak zein diren zehaztu
arte. Era berean, adierazi zuen familia-errenta estandarizatuaren prozedura
arautu asmo dutela, familiei era guztietako laguntzak emateko irizpideak bateratzeko.
arlo horretan iruzurra kontrolatzeko, hori baita pertsona horiek halako laguntzen onuraduntzat ez hartzeko
arrazoi nagusia. Jaurlaritzak horri buruz esan zuen, langile autonomoak oraindik ere laguntza horietatik kanpo geratuko badira ere, aurten jadanik % 42 igo direla laguntzak, zenbatekoak (estaldura handiagoa) igo direlako eta hartzaileen unibertsoa zabaldu delako.
arloan dituzten ondorioak: Egoera horiek diruz lagun daitezke, dekretu horren
arabera, baina, ondorio gisa, Gizarte Segurantzari egindako kotizazioen denbora murriztea ekar dezakete, eta laguntzen onuradun askok ez dute horren berri izaten laguntzak eskatzeko halako egoerei lotzen zaizkienean. Egia da gizonen eta emakumeen berdintasunerako 3/2007 LOk
arindu egin nahi dituela seme-alabak zaintzeagatiko lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorio negatibo horiek. Nahiz eta estatu-eskumeneko
arlo bat izan, uste dugu Eusko Jaurlaritzak azter ditzakeela halako laguntzen onuradunekin komunikatzeko aukerak, behintzat ondorio horiek
argitzeko; izan ere, gainditu egiten dute 177/2010 Dekretuaren
araupetzearen xede den
arloa. Zuzendaritzak konpromisoa hartu zuen laguntzak ematean komunikazioa hobetzeko aukera hori aztertzeko.
areagotzea: Bi seme-alaba edo gehiago dituzten edo guraso bakarrak ezgaitasunen bat duen guraso bakarreko familientzat sortzen den
arazoari berriro heltzeaz gain –familia ugaritzat hartuko direla iragarri dute, baina, ez da gauzatu estatuko legearen beharrezko erreforma baten bidez–, adierazi ere genuen oro har oso garrantzitsua dela konpentsazio-neurriak sortzea, guraso bakarreko familiei
arlo guztietan lehentasuna emateko; izan ere, halako familiak ahultasun-egoera objektibo batean daude, familiei laguntzeko 13/2008 Legeak berak onartzen duen bezala.
argitu zigunez, abian dira malgutasunari buruzko azterlan bat, esperientzia pilotu bat enpresa-talde txiki batekin, eta gaia gizarte-eztabaidarako mahaian sartzea. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzak erantzukizun sozial eta korporatiboari buruzko lan-ildoari lotu dio gai hori.
artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: Diru-laguntzak izapidetzeko denbora % 10 gutxitzea; linean izapidetzea % 10 handitzea; familia-ereduen aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; lana eta familia bateragarri egitearen eta erantzukidetasunaren
arloan sentsibilizatzea; gurasotasun positiboaren programak detektatzea eta ebaluatzea; gurasotasun positiboko programak diseinatzea; Familien Behatokia abian jartzea; Familien Euskal Kontseilua abian jartzea; erkidego parte-hartzaile eta kohesionatuaren eredu baterantz aurrera egingo duten esperientziak abian jartzea.
Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak gogoan hartu zituen gure planteamenduak, eta elkarri dei egin genion erakundeetako baten eskuduntzakoak gerta zitezkeen berritasunei buruz informatzeko.
III.3. Familiei buruzko txosten berezia
2011. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan familiei laguntzeko politika publikoei buruzko txosten berezi bat egitea erabaki dugu.
Ikusirik oso barreiaturik daudela familiei laguntzeko neurri publikoak –hainbat administraziotatik eta hainbat ikuspuntu edo heldulekutatik eratzen joan dira–, ohartu gara –nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoan jadanik badugun Familiei Laguntzeko azaroaren 12ko 13/2008 Legea, bai eta erakunde ar
teko hainbat plan ere, 2002. urtetik eratuz joan direnak– zehaztasun falta handia dagoela familiei laguntzeko politika publikoak eratzeko oinarri izan behar duen esparru juridiko-formalean eta politiko-kontzeptualean. Gainera, erakunde honetara etortzen diren euskal familien eskarien ar
gitan, ikusi dugu esparru hori –nahiz eta pixkanaka hobeto zehazten ar
i den– oraindik ere ez dela aski garatu familien espektatibei erantzuteko; alde horretatik, nabarmendu behar dugu gure lurraldean familiei laguntzeko abiarazi diren politikak oso urrun daudela oraindik guregandik hurbil ditugun Europako herrialdeetan sustaturiko politika aurreratu eta babesleetatik.
Familiei laguntzeko politika publiko horiek bultzatu eta indar daitezen sustatzeko asmoz, Ar
artekoak xede hartu du aipaturiko txostenaren bidez ar
lo horretan zer politika publiko dauden ar
gitzeko, bai eta euskal familiek zer premia eta eskari dituzten ar
gitzeko ere. Azterlan horrek –oinarriak 2011. urtean prestatu ditugu– 2012. urtean ikusiko du ar
gia, eta horrek modua emango digu familiei laguntzeko gure sistema hobetzeari begira administrazioei gomendioak egiteko.
III.4. Arlo horren inguruko giza eskubideak sustatzeko foroetan, jardunaldietan eta jarduketetan izandako parte-hartzea
Nabarmendu nahi dugu ar
artekoak, 2011ko urrian, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak antolaturiko Familia Ugarien V. Biltzarrean parte hartu duela, Donostiako Kursaal jauregian. Ekitaldi horretan, ar
artekoak aukera izan zuen familia ugarien meritua eta balio soziala agerian jartzeko, haien ahalegin bereziarekin gure gizartearen etorkizunari laguntzen baitiote, eta, aldi berean, haien aldarrikapenak jendaurrean babestu zituen. Horrez gain, konpromisoa hartu zuen euskal familiei buruz egin asmo dugun azterlanean familia ugarien egitekoa eta eskariak bereziki kontuan hartzeko, familiak babesteko politika indartsuak garatu dituzten Europako herrialdeen batez bestekoaren parean jartzeko gure babes-maila.
IV. Kexarik aipagarrienak
Familiekin lotuta jaso ditugun kexetatik gehienak lana eta familia bateragarri egiteko ar
loaren gainekoak izan dira. Horrek pentsarazten digu gaur egun lana eta familia bateragarri egitea, zalantzarik gabe, kezka nagusi dela familientzat. Aurreko ataletan azaldu dugu jadanik zein diren kexa horien ondoriozko ar
azo nagusiak. Horrez gain, batez ere familiei eragiten dieten beste kexa batzuk ere jaso ditugu, baina, ikuspegi materiala zutenez, erakunde honetako beste atal batzuetan izapidetu dira, hala nola ogasun-atalean. Horiek jarraian hartuko ditugu hizpide.
IV.1. Zehaztasunik eza guraso bakarreko familiei dagozkien onura jakin batzuen irismen subjektiboan
Nahiz eta familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak administrazio publikoak behartu egiten dituen oztopoak gainditzera eta jarduketa-neurri positiboak hartzera oso egoera ahulean dauden familiei laguntzeko, hala ere, gure legediak, esate baterako Kataluniakoaz bestela, ez du definiziorik edo zedarritze-araurik guraso bakarreko familien ereduan zein familia-unitate sartzen diren zehatz samar identifikatzeko, eta, ondorioz, zalantzak sortzen dira dauden onurak aplikatzeko orduan. Ar
azo horixe planteatu da udal kirol-instalazioetan familientzat sorturiko tarifa hobaridunak eskuratzeko orduan. Ar
azoa planteatuta, tokiko erakundeak estaldura handitzearen alde agertu ohi dira, baina ordenantza fiskal berriei begira.
IV.2. Familia ugariak eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
Familia ugariei zerga-onurak aplikatzearen ondorioz kexak sortzen dira tokiko zergaren esparruan, batez ere Ondasun Higiezinen gaineko Zergarekin (OHZ). Zerga horren gaineko hiru foru-arauek oso modu laxoan ar
autzen dute familia horien aldeko hobari bat ezartzeko aukera. Hala, ahalmena ematen diete beren lurralde historikoko toki-erakundeei OHZ ar
autzen duten ordenantzen bitartez zerga horren kuotaren % 90 ere ezartzeko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboei. Horrek esan nahi du udalerri bakoitzak bere ordenantza fiskalaren ar
abera zehaztuko duela onura ezarriko duen edo ez, ondasun higiezinek zer motatakoak eta zer ezaugarritakoak izan behar duten, zenbat iraungo duen, urteko zenbatekoa zein izango den, bai eta hobariaren gainerako alderdi garrantzizko eta formalak ere, beste zerga-onura batzuekin bateragarri izateko baldintzak barne direla. Ohikoena da, hobaria aplikatzea onartu bada, inguruabarrak aldatzen ez diren bitartean aplikatzen jarraitzea. Alabaina, tokiko erakunde batzuek beren ordenantza fiskaletan ezarri dute urtero egin behar dela onura aplikatzeko eskaera, onura hori aplikatu aurreko kontrol gisa; hori, ordea, ar
e kaltegarriagoa da familia horientzat, eta bide eman dezake zergaren kuotan hobaririk ez aplikatzeko, onura aplikatzeko eskaera-epea igaro delako.
IV.3. Zerga-arazoak banandutako familientzako errentan
Iristen zaigun kexa-kopuruarengatik, ikusten dugu jatorrizko familia-unitatea desegiten denean sortzen direla zergadunen eskariak zerga-arloan. Besteak beste, gurasoetako zeinek egingo duen aitorpena seme-alabekin batean, hari aplikatuko baitzaio murrizketa, edo nola aplikatuko den ondorengoengatiko kenkaria, edo zein baldintza bete behar diren seme-alaben urteko mantenua ordaintzearen ondoriozko kenkaria aplikatzeko, edo ezkontideari edo izatezko bikote erregistratuari konpentsazio-pentsioa ordaintzeagatiko kenkaria. PFEZren ar
auak izaera ar
autua du, eta jurisprudentziak zorroztasun erabatekoz aplikatzen du legezkotasun-printzipioa, zerga-onurak, berez berdintasun-printzipioaren aurkakoak diren neurrian, modu murriztailean aplikatu behar direla oinarritzat hartuta. Bestalde, kontuan izan behar da zerga-arloan berariaz debekaturik dagoela zerga-onurak analogiaz aplikatzea. Horrek guztiak askotariko ar
azoak sortzen ditu, kasuistikaren ar
abera baizik konpondu ezin direnak eta herritar askorentzat egoera bidegabeak ekar ditzaketenak.
V. Arloan sustaturiko ofiziozko jarduketak
Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote eta ezkontideei oztopo formalak kentzeari buruzko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 Gomendio Orokorrari dagokionez, ofiziozko jarduketa bat hasi dugu Espainiako Herriaren Defendatzailearen aurrean –horren berri xeheki emango dugu kapitulu honetan LGTB pertsonen ar
retari eskainitako atalean–, eta hari lotzen gatzaizkio.
VI. Ondorioak
2011. urtean eremu honetan detektatutako ar
azoen ar
tetik, honako hauek nabarmendu nahi ditugu bereziki:
VI.1. Familientzako laguntza publiko gehiagoren beharra
Euskal botere publikoek, oro har, jabetu behar dute garrantzitsua dela familientzako laguntzak gehitzea; izan ere, premia-egoeretan beharrezko babesa ematen dute, eta, alde horretatik, kasu askotan osatu eta ordezkatzen dituzte ongizate-estatuaren funtzioak. Herritarren kexek eta elkartegintza-sareak agertu dute familientzako laguntza publikoak ugaritzeko behar hori, batez ere zailtasun bereziak dituztenentzat, hala nola familia ugarientzat, guraso bakarreko familientzat eta beren baitan mendekotasun– edo gaixotasun-egoera bereziren bat duten kideak dituzten familientzat. Uste dugu, gaur egun dauden zuzeneko laguntzez gain, beharrezkoa dela gaur egungo zerga-sistema berrikustea, benetako tresna bihur dadin familia-egoera guztientzako laguntza publikoa egituratzeko.
VI.2. Laguntzen hartzaile izango diren familia-talde ahulenen definizioa
Bestalde, sumatu dugu beharrezkoa dela ar
giago zehaztea zein diren Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak aipatzen dituen familia ahulenak. Gaur egun talde horiek zehazturik ez egoteak, guraso bakarreko familiekin gertatzen den bezala, bide ematen dio horien babesgabetasunari, kaltetu suertatzen baitira har litzaketen prestazioei dagokienez. Espero dugu Familiei Laguntzeko Erakunde Ar
teko III. Plan onartu berria indarraldian dagoen aldian behin betiko ar
gitzea hori eta ahulen diren familia horiei bereziki onura emateko neurriak ezartzea.
VI.3. Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde Ar
teko III. Planaren (2011-2015) garrantzia:
Egokitzat jotzen dugu 2011. urtearen amaieran onartutako erakunde ar
teko plan honek ezarri asmo duen zeharkako ikuspegi hori, bai eta komunitate-zerbitzuen eskaintza handiago bat sortzeari begira familiei laguntzeko modu berrietarantz bideratzea ere. Nolanahi ere, beharrezkoa da ar
lo honetan erantzukizunen bat duten euskal erakunde guztiek beren ahaleginak koordinatzea, haien aurreikuspenak eraginkorrak izan daitezen.
VI.4. Euskal Autonomia Erkidegoko familien egoerari buruzko txosten berezi bat egitea
Familiei laguntzeko politika publikoak bultzatu eta indar daitezen sustatzeko asmoari dagokionez, Ar
artekoaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko familien egoerari buruzko txosten berezi bat egitea, ar
lo horretan dauden politika publikoen panorama zein den ar
gitzeko, bai eta euskal familiek dituzten premiak eta eskariak zein diren ar
gitzeko ere. Azterlan horrek –oinarriak 2011. urtean prestatu ditugu– 2012. urtean ikusiko du ar
gia, eta horrek modua emango digu familien errealitatea, haien ar
azoak eta eskariak zein diren hobeto ezagutzeko, eta, ondorioz, administrazioei gomendioak egiteko, familiei laguntzeko gure sistema hobetzeari begira.
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
I. Aurrekariak
Arartekoak pertsonen eskubideak defendatzeko zeregina du eta, besteak beste, emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasuna defendatzen du, Konstituzioaren 14. ar
tikuluan emandako sexuagatiko berdintasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioa modu errealean eta eraginkorrean gauzatzeko behar diren neurriak eratzeko eskatuz Euskadiko botere publiko guztiei. Horren ondorioz, –oinarrizko ar
au horren 9.2 ar
tikuluak xedatzen duen bezala– botere publiko guztiek formalki aldarrikatutako berdintasunaren gauzatzea eragozten duten oztopoak kendu behar dituzte.
Gure funtzioen helburu nagusia da, Ar
artekoari legez emandako eskumenen esparruan, Euskadiko herri-administrazioak kontrolatzea sexu-arrazoiagatiko berdintasunerako eta ez bereizteko eskubideen urraketari dagokionez. Hala ere, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ar
i da administrazioei berdintasun materiala lortzeko berariazko ekintzak abian jartzeko eskatzea, lehen aipatutako konstituzio-aurreikuspenak garatzeko, gizonen eta emakumeen ar
teko berdintasunaren lege ar
auemaile berrietan ezarri diren parametroen ar
abera.
Genero-indarkeria erakunde horren kezka nagusia da, eta horrenbestez, ar
lo horretan egiten dugun lanaren zati handi bat hartzen du. Beraz, gure funtzioen ar
tean erabateko lehentasuna dute indarkeria hori deuseztatzeko borrokak eta ahaleginak, jakinaren gainean baikaude emakumeen aurkako indarkeria gizonen eta emakumeen ar
teko desberdintasunean oinarritzen dela. Aurten ere penatuta esan behar dugu gure gizartean oraindik emakume asko pertsonen eskubideen urraketa nagusiaren biktimak direla. 2011. urtean, Euskadin hiru emakume hil dira genero-indarkeriaren ondorioz.
Arlo horretako jarduerak emakumeentzat eta gizonentzat berdintasunezko eta bidezko gizarte bat sustatzeko eta bultzatzeko asmoa du, sustatze-jardunak abian jartzearen bidez. Jardun horien bidez, herri– eta gizarte-instantzia guztiek emakumeen gizarte-protagonismoaren eta erabateko herritartasunaren alde egitea lortu nahi dugu, emakumeak gizonen aldean oraindik gutxiesten dituzten kultura– eta gizarte-gogogabetasunei aurre egiteko.
Beharrezkoa da gure jardun guztiek genero-ikuspuntu bat kontuan hartzea, emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasunaren ar
loari eragiten dioten gaiak sortzen diren esparruak eta ar
loak errealitatea bera bezain anitzak diren neurrian. Hori guztia horrela adierazten da, oro har, urteko txosten honen ataletan, Ar
artekoaren lana banatzen den ar
loei buruzkoetan, eskaintzen den zeharkako ikuspuntuaren bidez. Berdintasunari buruzko berariazko atal honetan, emakumeen berdintasunari nabarmen eragiten dioten beste ar
lo batzuetako jardueren edo kexen berri emango dugu. Horrez gainera, emakumeen eta gizonen berdintasunaren ar
loan, gai jakinetan hasten ditugun berariazko ekintzen berri emango dugu, berdintasunaren ar
loan bereziki garrantzitsuak izateagatik kaltetutako ar
lo materialetatik bereizita lantzen direnak, bai ofiziozko jarraipena, sustapena edo bultzatzea egiten diegun gaietan, bai herritarren kexen bidez sortzen diren gaietan.
II. Arloa kopurutan
Aurreko urteetan gertatu izan den bezala, emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren ar
retarako ar
loa ez da nabarmentzen, beste ar
loekin alderatuta, herritarren kexa ugari izateagatik. Gure ustez, ar
azo horren ar
razoia da herri-administrazioek esku hartzen duten zenbait gairen ohiko kudeaketak ez duela sortzen, hasiera batean, herritarrak ados ez egotea ar
razagatik ez bereizteko printzipioa betetzeari dagokionez. Egoera horrek, berdintasun formalaren errespetuari dagokionez, administrazio jardunak oro har zuzenak direla adieraz dezakeen ar
ren, beharrezkoa da adieraztea gaur egun herri-administrazioen erronkarik nagusiena emakumeentzat berdintasun materiala, erreala eta eraginkorra lortzea dela. Horrek berekin dakar helburu hori lortzeko berariazko neurriak abian jartzea, sarritan, ekintza positiboko neurriak.
Beraz, erakunde publikoak lan-esparru askoz ere konplexuago baterantz bideratu behar dira, sarritan lanketa burutsuagoak eskatzen ditu. Lan-esparru hori ez izatea ez da oso nabaria herritarrentzat, administrazioaren aurkako salaketa bat jartzeko garaian. Ustezko kasu horiek ez betetzeagatiko egozgarritasuna konplexuagoa bilakatzen da. Horren ondorioz, Ar
artekoak, pertsonen eskubideak defendatzen dituen erakundea den aldetik, horren jakinaren gainean egon behar du eta errealitate horri ar
reta berezia jarri.
Lerro batzuk atzerago azaldu dugun bezala, emakumeei bereziki eragiten dieten kexa batzuk ez zaizkio ar
lo honi esleitzen, materialki beste ar
lo batzuetan kokatzen baitira. Hori dela eta, ez dira islatzen lehen aipatutako kopurutan. Hala ere, horrek ez du ezkutatu behar kexa horietan planteatutako gaiek garrantzia dutela emakumeen egoerarentzat. Kexa horiek, sarritan, adierazten dute egun emakumeak oraindik egiturazko preterizio egoeran daudela. Esate baterako, familien ar
retarako ar
loari esleitutako kexa askoren kasua da hori, zehazki, lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko gaiari dagokionez; edo funtzio publikoko, gizarte ekintzako edo adinekoen ar
loei esleitutako kexen kasua. Sistematika-arrazoiak direla eta, ar
lo horiei buruzko epigrafeetan azalduko dugu kexa horien helmena –arlo horiei eutsiko diegu kasu horietan–, baina emakumeentzat planteatzen diren gaiek izan ditzaketen garrantzi berezia behar bezala azpimarratzen saiatuko gara.
III. Testuinguru ar
auemailea eta soziala
Estatuko eskumen-esparruaren baitan, 2011n izan den legezko erreformarik azpimarragarriena 1620/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, Familien Etxeetan lan egiten duten langileen lan harremanak ar
autzen dituenak, egindako aizan da, lan-arloko emakumeen eskubideetan eragina baitu. Bestalde, Gizarte Segurantzari buruzko gaiei dagokionez, 1596/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 4koak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarria garatzen du (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bateratua jasotzen du lege orokor horrek), laneko gertakizunengatik ematen den babes-ekintza hedatu eta etxeko langileen gizarte-segurantzako ar
aubide berezian sartutako langileak ere.
Arau horiek, 2012ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko direnak, abiapuntutzat hartuta, esparru horretan gehienbat emakumeek egiten duten lan bat ar
autu eta duin bihurtu nahi da, eta horrek, zalantzarik gabe, Euskadin sektore horretan lan egiten zuten emakumeen egoera ezegonkorra nabarmen hobetzen lagundu beharko du.
Horrez gainera, aipatu behar dugu estatuko eta Euskadiko berdintasunari buruzko legeetan jasotako aurreikuspen batzuk oraindik ez direla erabat garatu eta aplikatu.
arteko berdintasuna oraindik errealitate materiala eta eraginkorra ez den eremuetan, administrazioei eskatzen jarraituko diegu ekintza mota horiek sustatzen jarraitzeko, emakumeek gizonekiko paira dezaketen preterizioa amai dadin. Administrazio jarduera hori kontrolatzea oso zaila da, nahiz eta ekintza mota horiek, gure ustez, erronka nagusia izan herri administrazioentzat, batez ere gai jakinetan, hala nola emakumeen enplegua lortzeko aukeran, erabakiak hartzean ordezkaritza orekatua izatean, baterako familia-arduran, kulturan, kiroletan eta jaietan.
arabera) tokiko eta foru administrazioetan aplikatzeak oso egoera mota ugari ditu. Hala ere, garrantzitsua da, administrazio esparru guztietan formalizatzeaz gain, administrazio neurri horiek aurrera egitea berdintasuna lortzeko administrazio eginkizunaren aldetik. Horretarako, ezinbestekoa da jada sortuta dauden berdintasunaren administrazio unitateek eragin eraginkorra izatea administrazioen maila guztietan.
artikuluak) behar bezala garatuko dituztenak, gutxienez
araudi guztietan eta eragin handiagoko zenbait administrazio egikaritzetan.
artikuluaren aurreikuspena, publizitatea kontrolatzeko eta komunikabideek emandako edukiei buruzko kode etikoak bermatzeko funtzioak ezartzen dituena, oraindik Publizitate ez-sexistaren Batzorde Aholkulariak-Begirak, 78/1998 Dekretuak, apirilaren 27koak sortutako organoak, gauzatzen duela oraindik. Erakunde honen kezka da oraindik publizitate sexista nabarmena dagoela prentsa-komunikabide pribatu askotan. Organo horrek ez ditu komunikabide horiek kontrolatzen, Euskadiko Berdintasunaren Legearen 26.
artikuluan ezarritakoa dagoen moduan.
arauemaileak, jasotzen du baliabide horien
araudia. Gaur egun, talde bat dauden baliabideen funtzionamendua berrikusten
ari da. Talde hori etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima diren emakumeen
arreta hobetzeko erakundeen
arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen baitan sortu zen xede horretarako, eta dauden harrera-baliabideen funtzionamendua eta eraginkortasuna, eta aipatu dekretuaren aurreikuspenekin lotuta dauden egungo beharrak ebaluatzen jarduten da. Gai horri dagokionez azpimarratu behar dugu, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak lege-proiektu baten zirriborroa egin duela (emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzeko eta biktima horiek
arreta eta oneratze osoa izateko legearen aurreproiektua), aurrerago berriz ere aipatuko duguna. Lege horretan, besteak beste,
arazo jakin hori landu nahi da, egungo baliabideak Arreta eta Oneratzeko Osoko Sarea izenekoaren barruan integratuz. Gure ustez, gai hori gizarte– eta politika-eztabaiden xede izango da 2012. urtean.
arteko berdintasun eraginkorrari buruzkoaren, aplikazioari dagokionez, legezko
arau honen edukiaren zati handienak estatuko Administrazio Orokorrari eragiten diola, eta horren ondorioz, erakunde honen esku hartzeko esparrutik at dagoela alde batera utzita, gauza da lege hau zeharkakoa denez, batzuetan, erakunde honen zenbait lan-arlotan lantzen diren
arazoetan duela eragina, batez ere lan– eta familia-bizitza bateratzeari eta haren aplikazioari dagokienez. Gai horri dagokionez, familien
arreta eta herri-administrazioen zerbitzuko langileak
arloei buruzko txosten honen atalei helduko diegu.
arazo planteatzen dituela ekintza judizialari dagokionez. Gure ustez, beharrezkoa da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei aplikatzen
ari zaien justizia-sistemari buruzko hausnarketa sakon bat, eta azterketa objektibo eta zorrotz bat egitea, bai eta sistema horren babes eraginkorrari buruz ere. Hala ere, erakunde honek ezin ditu kontrolatu eta landu esparru horretako gai gehienak. Baina badaude euskal erakundeek lan ditzaketen gaiak ere, besteak beste: emakumeen
arretarako herri-zerbitzuei dagokienez, genero-indarkeria legezko kontzeptutik datorren aplikazio subjektiboaren esparrua berriz zehaztea; adingabeak indarkeria mota horren bigarren mailako biktima gisa prebenitzeko eta babesteko berariazko neurriak abian jartzea; eta
arrisku-egoeretan polizia-ekintzaren eta ekintza judizialaren
arteko koordinazioaren ahalik eta eraginkortasun handiena bilatzea.
arreta ematea lortzeko moduan, indarkeria hori pairatzen duten emakumeen ahalduntzeari lagunduz, erasoen aurkako defentsa-baliabide eraginkor eta jarraitu gisa. Lehen aipatu dugun genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen
arretarako legearen zirriborroak gai horiei buruzko beharrezko gizarte– eta politika-eztabaidan sakontzeko aukera eskain dezake, baldin eta uste badugu gai horren lege berri eta espezifiko baten bidezko erabilerari buruzko eztabaidak ez duela baztertu behar egungo baliabideak hobetzeko xedea eztabaidaren muin gisa. Egiatan, egungo baliabideen hobekuntzak bultzatu behar du edozein erreforma
arlo horretan. Horretarako, ez da beharrezkoa legeak egitea beti, baizik eta, batzuetan, eraginkorrago aizan daiteke tresna malguagoen bidez
arautzea, hala nola erregelamenduen bidez (une bakoitzean azaleratzen diren beharrei erantzun dinamikoago bat emateko aukera ematen dute). Beharrezkoa balitz, neurri berriak sartuko lirateke, jada esperimentatu diren neurrien aplikazioaren ebaluazioen emaitzei
arreta jarriz. 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen
arteko Berdintasunari buruzkoaren, III. Tituluan dagoen legezko esparruaren baitan gauzatu daiteke hori guztia. Gainera, legezko esparru horrek genero-indarkeriaren aurkako borroka kontzeptualizatzea ziurtatzen du berdintasun-politiken alorrean. Edonola ere, erakunde honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan eraginkorrak edo nahikoak ez direla erakutsi duten irizpideak berrikusteko eta hobetzeko ekimenen alde egingo du. Berrikusketa horrek, gure ustez, ez du hutsaldu behar berdintasun-politiken esparruan genero-indarkeriaren aurkako borroka inkardinatzeak dakarren kontzeptuzko aurrerapena.
arautzea. Aipatu dekretuaren 5.2.
artikuluak jasotzen du pertsona batek
Arartekoa ordezkatuko duela behatoki horretako bokal gisa. Behatokia 2012. urteko urtarrilean hasiko da funtzionatzen. Behatoki horretan parte hartzen duten erakundeei entzute-izapidetzea egin behar zitzaiela eta,
Arartekoak adierazi zuen behatoki horretan parte hartzearekin bat zetorrela. Izan ere, behatoki horri esleitzen zaizkion atribuzioek bateragarri egiten dituzte
Arartekoak bertan parte hartzea eta legez gure esku utzi diren erakunde-funtzioak.
IV. Jarduera-plana
2011. urterako egindako jarduketa-planaren esparruan, ar
lo honetan egin diren jarduketa nagusien berri emango dugu, hemen adierazitako epigrafeen ar
abera. Ar
lo honetan garatutako jarduketa nabarmenenak aipatu behar ditugunez, azpimarratuko dugu, 2011. urtean, emakumeen eta gizonen berdintasunean, zein izan diren Ar
artekoaren gaikako ar
reta-gune nagusiak:
IV.1. Bilerak elkarteekin
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean, zenbait ikuspuntutatik, lan egiten duten elkarteekin egindako bilera hauek azpimarratu behar ditugu:
IV.1.1. Emakumeen alardeetan parte hartzea defendatzen duten elkarteak
2011. urtean zenbait bilera egin ditugu Jaizkibel eta Joana Mugarrietakoa taldeekin, 2011. urtean Herrizaingo Sailaren ebazpen batek Hondarribiko alardeko emakumeen parte hartzean sortu duen egoera dela eta. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ebazpen bat egin zuen, non zehazten zuen desfileak noranzko jakin batean ibili zuela –elkarte horien iritziz–, eta horrela eginez gero, Jaizkibel Konpainia baztertuta geratzen zen emakumerik gabeko desfile tradizionalarekin alderatuta. Erakunde honek behin eta berriz adierazi du jai horietan emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte hartzearen alde egingo duela, eta konpromiso hori betetze aldera, Ar
artekoak adierazpen instituzional bat igorri zuen, botere publikoek beren jarduketa guztietan berdintasunaren printzipioa ziurtatzearen betekizuna defendituz. Adierazpen hori egin eta gero, Ar
artekoak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Batzordean agertu behar izan zuen, adierazpen horren zergatia azaltzeko, legebiltzarkide batek eskatuta.
Talde horiekin egindako bileretan, hitzeman dugu Irungo eta Hondarribiko jaietan emakumeen berdintasunezko integrazioa defendatzeko lanean jarraituko dugula eta gure eskura dauden baliabide guztiak jarriko ditugula, aurreko urteetan egin dugun bezala.
IV.1.2. Genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan egiten duten elkarteak
Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, haren kontra borrokatzeko eta emakume horiei laguntzeko esparruan lan egiten duten zenbait talderekin eta elkarterekin ere harremana izan dugu. Testuinguru horretan, talde horien eskaerak eta kritikak entzun ahal izan ditugu. Eskaera eta kritika horiek, oro har, laguntza-sistema behar bezain koordinatua ez dagoela adierazten dute, sistema horretara joaten diren biktimei esperotako erantzuna ez diela ematen, hain zuzen.
Elkarte horien adierazpenak erakunde honek egungo biktimei laguntza soziala, juridikoa eta ekonomikoa emateko sistemari buruz duen iritziarekin bat datoz nabarmen. Hutsune hauek hauteman dira batez ere: baliabide jakin batzuk nahikoak ez izatea; administrazio batzuen ar
teko koordinazio eza; administrazio batzuetan, indarkeriaren biktima diren emakumeei ar
reta ematen dieten pertsonek berariazko prestakuntza ez izatea; genero-ikuspunturik ez izatea ar
reta horren esparru batzuetan; eta prestazio horiek ar
autzen dituzten ar
auak oso zorrotzak izatea, ar
audi-aurrekontuetan sartzeko zaitasunak dituzten kasuei, baina behar adina ar
reta publikoa merezi dutenei ar
reta banakatua emateko aukera ez baitute ematen.
IV.1.3. Ezgaitasuna duten emakumeen elkarteak
2011. urtean, Elkartean elkarteak antolatutako lanerako bilera-tailer batean hartu dugu parte. Beste erakunde publiko eta pribatu batzuk ere parte hartu zuten bilera-tailer horretan, ezgaitasuna duten emakumeen berdintasunari eta bereizkeria-ezari buruz hitz egiteko. Topaketa horretan, askotariko gaiak landu genituen, emakume horien egoerari eta 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa, ezgaitasuna duten emakumeen bizitzako zenbait esparrutan erabat aplikatzeak duen esanahiari buruzkoak. Topaketa horren ondorioz, talde horrekin harremanetan jarraituko dugula eta talde horren aldarrikapenak jasoko ditugula hitzeman dugu, dagozkien administrazioei adierazteko bereziki bereizkeria pairatzen duten emakumeen zenbait talderen aniztasuna eta beharrak kontuan hartu behar dituztela, genero-berdintasuneko politikei heltzean. Zenbait administraziori topaketa horretan planteatutako gai batzuk jakinarazi dizkiegu, ezgaitasuna duten emakumeen aurkako genero-indarkeriaren bitxikeriei buruzkoak, gero aipatuko dugun Genero Indarkeriaren kontrako Erakundeen Ar
teko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeko eta Lan Taldeko gure partaidetzaren esparruan.
IV.2. Bilerak administrazioekin eta erakundeekin
Arlo horretan eragina duten esparruetan funtzioak dituzten herri-administrazioekin egindako bileretatik hauek azpimarratu nahi ditugu:
IV.2.1. Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin bilera
Bilera izan dugu zuzendaritza horrekin, sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaren aurkako borrokari dagokionez bi erakundeek egindako jarduerei buruzko informazioa elkar trukatzeko. Bilera horretan, Ar
artekoaren ordezkaritzan, berdintasunaren eta etorkinen ar
loetako ar
duradunek hartu zuten parte. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako ar
duradunak hauek azaldu zituen: markoa, elkarteekin erabilitako metodologia eta zuzendaritza horrek Euskadiko emakumeen salerosketako kasuak eteteko hasi duen lanaren helburuak. Bilera osoan zehar, bi alderdiek agerian utzi genituen egungo erakunde– eta prestazio-egituretatik zeinek hobetu behar duten salerosketaren biktimak diren emakumeei ar
reta ondo emateko. Bilera horren emaitza gisa ondorioztatu genuen erakundeen ar
tean lankidetzan jardun behar dela, atzerriko emakumeei eragiten dien gizarte-gaitz horren kontra hasitako borrokaren alde egiteko. Atzerriko emakumeak bereziki ahulak dira jarrera kriminal horien aurrean, eta hori dela eta, bereziki behar dute zerbitzu publikoek laguntza eta ar
reta berezia eta espezializatua ematea. Salerosketaren biktimak diren emakumeei harrera emateko berariazko baliabide bat badago jada, Askabide elkartearekin hitzartutakoa, baina oraindik abian jarri beharreko ekimen asko daude, edo hala dagokionean, baita kasuak hautemateko, eta emakumeei ar
reta emateko eta laguntzeko ar
loan hobetu beharreko ekintzak ere.
IV.2.2. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Zuzendaritzarekin Bilera
Duela gutxi sortu den Gipuzkoako Foru Aldundiko organo honekin bilera bat izan dugu, eta esaten digutenaren ar
abera, Diputatu Nagusiaren kabineteari atxiki zaio, funtzioak zeharka gauzatu ahal izateko foru-organoaren egituraren zati diren sail guztien ar
tean. Bileran, zuzendari berriak bere zuzendaritzan aurreikusitako jarduketaren ildo orokorren berri eman zigun, foru-erakundearen politikei zenbait esparrutatik (hala nola emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako prebentzio eta sentsibilizazio ar
loko jarduketak; emakumeen ahalduntzea, eta gizarte– eta politika-partaidetza errazteko jarduketak; eta Gipuzkoak berdintasun-politikak sustatzeko jarduketak oro har) eman zaien ikuspuntua zehaztuz. Bileran zehar, bi erakundeentzat interesgarriak diren beste gai batzuen ar
tean, Ar
artekoari kezka berezia sortzen dioten gai batzuei buruz hitz egin genuen luze, besteak beste: Gipuzkoako jai guztietan emakumeek berdintasunez parte hartzea bultzatzen duten ekintzak egiteko beharra; eta esparru pribatutik emakumeak bereizten dituzten espazioak baztertzea, hala nola emakumeak onartzen ez dituzten gastronomia-elkarte batzuk. Era berean, zainketei eta ekonomiari buruzko politika publikoei emakumeek egindako lanaren balioari garrantzia ematen dioten diskurtsoak gehitzeko beharrari buruzko gure ikuspuntuari buruz hitz egiteko aukera ere izan genuen.
IV.2.3. Arartekoaren partaidetza Etxean tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako ar
reta hobetzeko Erakundeen ar
teko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean
2010. urtean, Ar
arteko erakundeak eskaera bat egin zuen, Etxean tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako ar
reta hobetzeko Erakundeen ar
teko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean parte hartzeko. Izan ere, gure posizioak eta erakunde-funtzioek interesa piztu zezakeen, gure ikuspuntua eskaintzeko modu orokorrago batean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako jarduketa publikoen multzoan sor daitezkeen hutsuneak edo zuzentzeak zuzentzeko. Gure erakundea herritarrengandik gertu dago, eta gure ustez, horri esker, sarritan, ikuspuntu kritiko bat eman dezakegu, egun erakundeek genero-indarkeriari ematen dioten erantzuna hobetzen lagun dezakeena, Erakundeen ar
teko II. Hitzarmenaren funtsezko xedea. Hitzarmen hori sinatu zuten erakunde guztiek ondo hartu zuten eskaera hori, eta horrenbestez, 2011. urtetik aurrera, Ar
artekoak batzorde horren eta erakundeen ar
teko lan-taldearen bilera guztietan parte hartu du. Zenbait lan-bileretan, gure ikuspuntua eman dugu lantzen joan diren genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen ar
retari buruzko zenbait alderdiren inguruan. Batez ere nabarmendu nahi dugu, bilera horien testuinguruan, Ar
artekoak defendatu duela beharrezkoa dela erakundeen ar
teko lan-metodo bat ezartzea, genero-indarkeriako delitu baten ondorioz emakume bat hiltzen den aldiro, gai horretan esku hartzeko eskumena duten edo esku hartu izan zezaketen erakunde guztiek ustezko kasu horretan garatu diren jarduketak (edo hala dagokionean, jarduketak izan ez direnean) berrikus ditzaten, gerta daitezkeen kasuetarako hobetzeko proposamenak ateratzeko moduan. Gure ustez, kasu horien larritasunak behar adina ar
razoitzen du edozein modugatik kasu horiei dagozkien erakunde publikoek autokritika egiten saiatzea. Autokritika horren bidez, erakunde horiek beren betekizunen betetze formal hutsa gainditu (normalean, betetze formal hori egiazta daiteke), eta etorkizunean horren gertakari larriak eragotz ditzaketen jarduketa-jarraibide berriak asmatzeko oinarriak ateratzeko gai izango lirateke. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak batzordeko erakunde guztiek ziurtatutako proposamen hau jaso du eta oso oinarrizko metodologia bat planteatu du. Metodologia horren bidez, organo horrek kasu horietan jarraitutako jarduketen berrikusketa sustatu eta, ondoren, berrikusketa horren emaitzen berri eman beharko luke batzordean. Hala ere, gure ustez, etorkizuneko kasuetan metodologia hori nahikoa ez dela ikusten den neurrian, erakunde honek proposatuko du erakundeak berrikusketa-lan horietan eraginkortasun handiagoz inplikatuko dituen lan-metodo batean sakontzea.
IV.3. Bizkaiko Foru Aldundiaren genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-baliabideak ikuskatzeko bisitak
Emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren ar
loan egindako ikuskaritza-bisitei dagokienez, Bizkaiko Foru Aldundiko genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera emateko bi baliabidetara egin ditugun bisitak azpimarratu behar ditugu. Berdintasunaren ar
loko ar
duradunaz gain, Ar
artekoko Haurren Bulegoko eta etorkinen ar
loko ar
duradunak ere joan ziren bisita horietara. Bizkaiko Foru Aldundiko larrialdietarako harrera-zentroa, eta epe ertainean edo epe luzean egoteko egoitza bisitatu genituen. Bisita horietan, bi zentroen funtzionamenduaren berri izan genuen zuzenean, eta egiaztapen hauek egin genituen:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei larrialdietarako harrera-zerbitzua betetzen duen zentroan, egiaztatu ahal izan genuen instalazioak egoera ezin hobean daudela, bai emakumeen segurtasunari dagokionez, bai atseden, janari eta higiene beharren erabateko asebetetzeari dagokionez. Halaber, ziurtatu genuen zentroak ondo funtzionatzen duela, eguneko 25 ordutako zerbitzua betetzen duten langile profesionalak dituela, eta langile horiek emakumeei nahiz haren seme-alabei ar
reta eskaini eta laguntzen dietela. Gure ustez, ildo horretan, zentro horri erreferentziazko baliabide bat da, ar
risku-egoera batean egoteagatik, etxea utzi eta aldi baterako zentro batean babestuak izan behar duten tratu txarren biktima diren emakumeei eta haren ar
durapean dauden seme-alabei edo mendeko pertsonei larrialdi-egoeretan harrera emateko helburua betetzeko.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei epe ertainean eta epe luzean harrera emateko zerbitzua betetzen duen zentroan, ziurtatu genuen kalitatezkoa dela eta erabat egokitzen dela zerbitzuen xedeetara, bai instalazioei dagokienez, bai bertan dauden emakumeei eta adingabeei ematen zaien ar
retari dagokionez. Gainera, langile profesional onak izateak, eguneko 24 ordutan egoiliarrei laguntzen dietenak, baliabide hau ere erreferentziazko baliabide bihurtzen dute Euskadin.
Ondorioztatu ahal izan dugu baliabide horietatik igarotzen diren emakumeek laguntza egokia jasotzen dutela administrazio instantzietan edo instantzia judizialetan. Hala, izugarri errazten zaie genero-indarkeriaren biktima izateak dakarren sufrimendua bukararazteko eta gure sistemak xede horretarako aurreikusten dituen erakunde-laguntza guztiekin bizitza autonomo bati ekiteko bide zaila.
Ildo horretan, azpimarratu nahi dugu Bizkaiko Foru Aldundiak ahalegin handia egin duela, emakume erabiltzaileek eta haien seme-alabek edo ar
durapeko mendeko pertsonek izan ditzaketen beharrei ondo erantzuteko moduan eratzeko zerbitzu horiek.
Jakin badakigu, ordea, Euskadin genero-indarkeria pairatzen duten emakumeen gehiengoa ez dela igarotzen zerbitzu mota horietatik. Egoera horrek galdera bat sortzen du: nola ziurtatu beste emakume horiei ere beren beharrak asetzeko aukera, harrera-zentro horietatik igarotzen direnei eskaintzen zaien antzeko moduan? Gai hori sakonago aztertzea beharrezkoa da, gizarte zerbitzu ar
runtek ar
tatzen dituzten emakumeen kasuak edo zerbitzu publikoek genero-indarkeriatzat aurretik hauteman ez dituzten kasuak ikusita. Edonola ere, gure ustez, aurten bisitatu ditugun harrera-baliabideetan dauden emakumeek jasotzen duten ar
reta parametro bat izan beharko litzateke, Euskadin, emakume guztiek jaso behar duten ar
reta nolakoa izan behar duen jakiteko, nahiz eta harrera baliabide batean ez eskatu, edozein herri-administraziora joaten badira genero-indarkeriako egoera bat salatzera.
Bukatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumea eta Familia Zerbitzuak Bizkaiko genero-indarkeriaren behatokia sortuz hasi duen lan handia eta interesgarria aztertu nahi dugu. Behatoki horretan, bisitatu ditugun baliabideen funtzionamenduari eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko foru aldundiko beste zerbitzu batzuei buruzko datu zehatzagoak daude, oro har, Bizkaian genero-indarkeriaren gaiak urtero duen egoerari buruzko datuak. Behatoki horren dohain nabarmenena ez da soilik datu objektiboak, ar
giak eta gardenak eskaintzea gai horri buruz, baizik eta datu horiek alderatuz foru aldundiko zerbitzuen funtzionamenduari egiten dion etengabeko ebaluazioa.
IV.4. Arartekoa berdintasunaren ar
loko gaiengatik legebiltzarrean agertzea
IV.4.1. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika, Lan eta Berdintasunaren Batzordean agertzea
Eusko Alderdi Jeltzalea eta Ar
alar legebiltzarreko taldeen eskaera ar
tatuz, Ar
artekoa legebiltzarreko batzorde horretan agertu zen, Berdintasunaren Defentsa Bulegoa kentzeari dagokionez, 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa, aldatzeko lege-proiektuari buruz erakundeak zer iritzi duen azaltzeko. 2002/73/EE eta 2004/113/EE (8. ar
tikulua eta 12. ar
tikulua, hurrenez hurren) ikusita, Ar
artekoak defendatu zuen garrantzitsua zela ar
razagatiko berdintasunaren printzipioa betetzen dela zainduko duen eta herritarrak esparru pribatuan ere egon daitezkeen bereizkeriazko egoeretatik edo praktiketatik defendatuko dituen organo independente bat izatea. Erakunde honen ustez, organo hori egoteak ez du derrigorrez eskatzen egituraketa jakin bat, 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoen, IV. Tituluak bere egunean zehaztu zuen bezalakoa. Ar
artekoak defendatu zuen indarrean dagoen formularen eta erreforma-proiektuko proposamenaren ar
tean legegileak zehaztu behar duen aukera politikoko gai bat jazotzen dela, erakunde honi gai horri buruz hitz egitea egokitu gabe, egin nahi den aldaketak herritarren eskubideak, ordura ar
te dagoen status quoarekiko, defendatzeko funtzioa kaltetzen ez duen bitartean.
IV.4.2. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Batzordean agertzea
Arartekoak Herrizaingo Sailak Hondarribiko alardearen inguruan emandako ebazpenari buruz egindako adierazpen instituzionala zela eta, Ar
alar legebiltzarreko taldeak eskatu zuen Ar
artekoa agertzea aipatu legebiltzarreko batzordean. Agertze horretan, Ar
artekoak defendatu zuen gure adierazpen instituzionalak, egiatan, erakunde honek emakumeek alardeetan parte hartzeari buruz duen dotrina sendoa errepikatu baino ez zuela egin. Urte askoan, 1996. urtean emakumeek Irungo eta Hondarribiko alardeetan parte hartzeko ahalegina egiten hasi zirenetik, Ar
artekoaren aurrean egin diren kexak direla-eta formulatu ditugun zenbait gomendiotan jasota dago doktrina hori.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren ebazpenari dagokionez, Ar
artekoak legebiltzarreko batzordearen aurrean azaldu zuen, Hondarribian iazko irailean gertatutakoa ikusita, oinarrizko eskubideak bermatzen dituen erakunde honek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari gogorarazi behar ziola haren inhibizioa –alardean segurtasuna lantzean, gai horren muinak emakumeen eta gizonen berdintasunari zuzenean eragiten diola bazterrean utziz– ez datorrela bat Konstituzioaren 9.2. ar
tikuluarekin eta Euskadiko Berdintasunaren Legearen lehen lerrokadaren 25.1. ar
tikuluaren edukiekin. Egindako adierazpen instituzionalean jasotako erabakiak alderdi hori baino ez zuen aipatu, eta ez zuen inolako iritzirik eman herritarren segurtasunari buruzko gai tekniko bakar bati buruz, inolaz ere ez baitugu balioetsi nahi izan horrelako gairik.
Arartekoak honela azaldu zuen erakunde honek alardeetako berdintasunezko partaidetzari buruz duen doktrina nola aplikatu zuen 2011. urtean Herrizaingo Sailak emandako ebazpenaren gai jakinean:
arduradun gisa; eta Herrizaingo Saila, ekitaldi horietan herritarren segurtasuna bermatzeari dagokionez, udalerri horretako herritarren berdintasun erreala eta eraginkorra lortzen rol proaktibo bat har dezaten jaiak eratzean.
arteko berdintasuna izateari dagokionez. Izan ere, jarrera saiheskor hori aktibo bilakatzen da, jaien ospakizunean, de facto baztertzen badituzte herriko zaindariaren jaien eraketa rol aktiboa eta protagonismoa izan nahi duten emakumeak eta asmo zilegi eta demokratiko hori lortzeko parte hartzen duten gizonak.
artean aurreikus daitekeen gatazkaren bat izanez gero, Jaizkibelek irautea ziurtatzeko, Hondarribian emakumeentzat eta gizonentzat berdintasunezko jaiaren adierazpen bakar gisa.
IV.5. Gomendio orokorren eta txosten berezien jarraipena
IV.5.1. "Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn" izeneko Ar
artekoaren txosten bereziaren jarraipena.
2003. urteko "Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn" izeneko Ar
artekoaren txosten berezian jasotako gomendioen jarraipenari dagokionez, txosten hori egin zenetik denbora dezente igaro den ar
ren, haren eduki batzuen balioa zehaztu behar dugula pentsatzen dugu. Oraindik indarrean dauden txosteneko enborreko gomendio multzo baten garrantziak bizirik. Ar
lo horrek 2011. urtean egindako jarduketa-planari buruzko atal honetan aipatzen ar
i garen jarduketa guztiak, genero-indarkeriari buruzkoak, aipatu txosten berezian jasotako gomendioen muinaren funtsezkoari egindako jarraipenaren zati dira. Beraz, puntu honetan, eta gauzak ez errepikatzeko, egokitzat jotzen dugu erreferentzia horiei eustea.
IV.5.2. Emakume eta gizonen ar
teko berdintasuna Euskadiko jaietan gomendio orokorraren jarraipena
(Arartekoaren 3/2010 gomendio orokorra, abenduaren 21ekoa)
Jaietan, gizonek eta emakumeek berdintasunik gabe parte hartzen duten Euskadiko kasurik adierazgarrienetakoak direnez, Irungo Udalera eta Hondarribiko Udalera jo dugu, Euskadiko udalek jaietan emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasuna lortzeko egin behar duten lanari dagokionez gomendio orokor hori betetzen den jakiteko, eta ez dugu erantzunik jaso haiengandik gai horri buruz.
Era berean, gai horri buruz hitz egin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun ar
loko Zuzendariarekin, kontuan izanda lurralde horretan sortzen direla gai horrekin lotutako kexa gehienak. Zuzendariak foru erakundeak eskura dituen baliabide guztiak aztertzeko asmo sendoa duela adierazi ditu, gai horrek kaltetutako Gipuzkoako udal guztiek bere politiketan aldaketak egitea sustatu ahal izateko, jai guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatze aldera.
IV.5.3. Mendekotasunari eta emakumeei ar
reta
Aurten, erakundeak EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten berezia ar
gitaratu du. Txosten horren edukiaren aipamen zehatzagoa dago V. kapituluan, erakundearen txosten bereziei buruzkoan.
Egokitzat jotzen dugu azpimarratzea txosten horretan egindako azterketatik hau ondorioztatzen dela: EAEn mendekotasun-egoera aintzatesten zaien pertsonen %64 emakumea da. Mailaketari dagokionez, ere, ikus daiteke, neurri batean, emakumeek duten mendekotasunak larritasun handiagokoak izan ohi direla. Gainera, ohartarazi nahi dugu funtsean emakumeek hartzen dituztela beren gain zainketa-lanak (%80 inguru).
Hori dela eta, txostenean gai horri buruzko gomendioak sartzen dira. Beraz, norberaren autonomia eta mendekotasun-egoeraren ar
reta sustatzeko edozein politika diseinatzean, kontuan izan beharko da mendekotasunaren fenomenoak eragin izugarria duela emakumeen ar
tean. Era berean, ezinbestekoa da sektore publikoetan eta pribatuetan familia– eta lan-bizitza bateratzeko jarduketak sustatzea eta indartzea. Hauek dira xede horretarako hartzen diren neurrietako batzuk, besteak beste: familiaren aldetik ar
duratsuak diren enpresei laguntzea; mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zainketarekin bateragarriak diren lanaldiak ezartzea; familia– eta lan-bizitza bateratzeko laguntzak ematea; eta zainketa-lana egiten dutela behar bezala ziurtatzen duten pertsonek lantokian fisikoki ez egon behar izateko aukera emango dieten teknologiak erabiltzeko aukera izatea.
IV.6. Partaidetza-foroetan, jardunaldietan eta ar
lo honetako giza eskubideak sustatzeko beste jarduketa batzuetan parte hartzea
Arartekoko langileek, Ar
artekoak berak eta haren ondokoak ar
lo honi eragiten dioten zenbait jardunalditan eta foro publikotan hartu dute parte. Parte-hartze horiei buruz gehiago jakiteko, txosten honen VIII. kapituluari helduko diogu, non Ar
artekoak eta haren ondokoak egindako jarduketen berri ematen den.
Edonola ere, atal honetan, labur-labur aipatu nahi ditugu parte-hartzen horietako batzuen edukirik azpimarragarriena 2011. urtean emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren ar
lorako.
Arartekoaren ondokoak, 2011ko abenduan, mahai-inguru batean hartu zuen parte "Ordutegiak
arrazionalizatzeko VI. Biltzarraren" baitan. Ondokoak adierazi zuen lan-ordutegiak
arrazionalizatzea gizarte-behar bat dela, batez ere emakumeei eragiten diena, haiek baitira batez ere haurrak, mendekotasun-egoeran edo zaurgarritasun handiagoko egoeretan dauden (adinekoak, gaixoak, etab.) zaintzeko eta haurrei
arreta emateko lanak beren gain hartzen dituztenak. Halaber, emakumeek beren gain hartzen dituzte oro har etxeko lanak esaten zaienak, biztanleria osoaren oinarrizko beharrak asetzen dituztenak, besteak beste: nutrizioa, higienea, eta pertsonen eta gure lehen mailako habitataren, etxebizitzaren, zainketa. Horretarako, ezinbestekoa da lanaren antolaketa oinarrizko giza beharretara egokitzea, pertsonen bi eremuak, lana, eta pertsonala eta familiarra, bateratzeko aukera emango duten beste formula batzuk erabakitasunez sustatuz. Izan ere, egokitzapen horren bidez, emakumeen eta gizonen
arteko berdintasuna sustatzen da, pertsonak zaintzeko eta pertsonei
arreta emateko ezkutuko lan horren gizarte– eta ekonomia-balioa aitortzea errazten den neurrian, gizonek seme-alaben zaintzen, adinekoei laguntzen eta etxeko lanak beren gain hartzen laguntzea eta lan horien
ardura hartzea sustatzen den bitartean.
Arartekoak defendatu zuen, berdintasun formaleko legezko esparru batean, garrantzitsua dela gizonen eta emakumeen berdintasun erreal eta eraginkor baten edo berdintasun material baten alde egitea, baldi eta gaur egun oraindik dauden desberdintasun materialeko adierazpen horiek guztiak bukatzean ahi badugu: soldaten
arteko desberdintasunak; erabakiak hartzean emakumeak oraindik bigarren mailan egotea; lan– eta familia-bizitza bateratzeko zailtasunak; gizonek etxean eta zainketan
ardura ez hartzea; egungo gizarte-gaitz nagusiak, genero-indarkeriak, oraindik bizirik irautea; pobrezia emakumetzea; emakumeek lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak izatea, prestakuntza profesionala izan
arren; emakumeek beste pertsona batzuk zaintzen hartzen duten
ardura sarritan ez aintzatestea, ez eta berekin dakarren higadura fisikoa eta psikikoa ere. Halaber, defendatu zuen elkarteak oso garrantzitsuak direla emakumeen ahalduntzea lortzeko faktore gako gisa.
izenekoan. Mintegi horretan, 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde- eta hirigintza-antolaketan duen eraginari buruzko txosten bat egin genuen. Gure esku hartzean, azpimarratu genuen aipatu Euskadiko Berdintasunaren Legeak legezko esparru bat ezarri duela, Euskadiko administrazio guztiei beren jarduketa guztietan genero-ikuspuntua sartzera derrigortzen dituena. Betekizun horrek emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasuna lortzeko helburuaren baitan sartzen ditu lurralde– eta hirigintza-plangintzako tresnak. Aurreikuspen horren ar
audiaren garapen-egoera eta lurralde– eta hirigintza-planekiko egun zer jarrera duten aztertzeak aukera hau proposatzen digu: 2012ko datorren ekitaldian gai hori sakonkiago aztertzea, hala dagokionean, erakunde honen berezko tresnen bidez, lurralde– eta hirigintza antolakuntzako lanarekin lotutako herri-administrazioei zuzendutako gomendio bat prestatzeko, legezko aurreikuspen horiek eraginkortasunez gauzatzeko baliabideak presta ditzaten.
IV.7. Iritzi-artikuluak eta dibulgazio-jarduerak
Lerro batzuk atzerago zehaztasun handiagoz aipatu dugun Hondarribiko Alardea dela-eta egindako adierazpen instituzionalaz gain, Ar
arteko erakundeak, 2011ko azaroaren 25ean, Emakumearen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna zela eta, adierazpen instituzional bat egin zuen. Adierazpen horretan, emakumeen kontrako edozein indarkeria mota irmoki gaitzesten da, bai eta ekintza eta jarrera horiek babesten dituzten ideologia-oinarri sexista ere. Ideologia sexista hori errotik kentzeko modu bakarra da emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasuna sustatzeko politika publikoak martxan jartzea. Berdintasun hori pertsona guztien berdintasunerako eta duintasunerako eskubide besterezinen eta utziezinen defentsan oinarritzen den gizarte baterako gizarte-balio eztabaidaezin gisa sustatu behar dute politika horiek. Horretarako, herri-erakunde guztiei eskatzen diegu aktiboki inplikatzeko ideologia sexista hori adierazten duen edozein jarrera publiko edo pribatu azaltzeko eta salatzeko garaian. Halaber, erregutzen diegu gizartea berdintasunaren balioaren inguruan hezteko eta sentsibilizatzeko, eta gaur egun oraindik gure gizarte-antolaketan bizirik dirauen egiturazko desberdintasuna errotik kentzeko politikak erabakitasunez sustatzeko. Halaber, genero-indarkeriaren biktimei ar
reta eta laguntza emateko ar
dura duten erakunde publikoei eskatu genien ar
retaz aztertzeko emakume bat hil den kasuetan jarraitutako jarduketa guztiak, dauden ar
reta-protokoloei eta –tresnei buruz kritikoki hausnartzeko eta gure babes-sistema funtsean hobetzea lortzeko.
V. Kexarik aipagarrienak
V.1. Genero-ikuspuntua sartzea hiri-eremuen diseinuan
Plentzia udalerriko herritar batzuk kexa hau egin zuten: hiri-eremuan, udalerriko historiari buruzko ar
gazkiak eta testuak zituzten panel batzuk ezarri ziren, eta salatzen zuten panel horietan gizonek itsas gizon gisa izandako balioa aipatzen zela bakarrik, emakumeek aipatu udalerriaren historiari egindako ekarpenetan izandako balioak eta merituak aipatu ere egin gabe. Kexa hori zela eta, Arartekoaren ebazpenean, 2011ko uztailaren 15ekoan, jasotako gomendioa egin genuen. Ebazpen horretan, Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa ikusita, udalerri horretako Zubi Zuri zubiaren pasagunean ikusgai jarrita dauden horma-irudiak berrikusteko, genero-ikuspuntua kontuan hartuz, eta horren ondorioz, ar
gazki eta testu horien ordez beste batzuk jartzea, emakumeen hiribilduaren gizarte–, kultura– eta ekonomia-bilakaeran izan duten presentzia esplizituki adierazten dutenak. Gure ustez, horrelako kasuetan, ez da nahikoa ustez neutroa den jarrera bati eustea, baizik eta beharrezkoa da indar publikoek ahalegin osagarri bat egitea material egokiak bilatzen eta oro har isildua izan den historiaren ikuspuntu bat adierazten duten edukiak sortzen. Zentzu horretan, beharrezkoa da ekintza positiboak abian jartzea, historiak sistematikoki ezkutatu dituen emakume horiek benetan presentzia izan dutela ohartarazteko. Emakumeak historian etengabe ezkutatu dira, eta gaur egun badakigu emakumeen eta gizonen ar
teko desberdintasunak kalte handia egiten duela gizartean. Hori dela eta, ezkutatze hori errotik desagerrarazi behar dugu. Horretarako, beharrezkoa da indar publikoek espresuki adieraztea emakumeek gure historiari zer ekarpen egin dioten. Izan ere, ekarpen horiek denbora luzean ezkutuan egon diren ar
ren, erabakigarriak izan dira gure gizarteen garapenerako.
V.2. Kiroletan emakumeak baztertzea
Kexa bat azpimarratu nahi dugu, maratoi-lasterketa batean parte-hartzaileen kategorientzako sarien eraketan emakumeei bereizkeriazko tratua ematen zitzaiela salatzen zuena. Lasterketa hori antolatzen zuen udalari informazioa eskatu eta gero, jakin ahal izan genuen hasierako aurreikuspenak aldatu egin zirela, bi sexuentzako sariak parekatuz, sexu bakoitzari antzeko bost sari-kategoria ezarriz. Aditzera eman nahi dugu garrantzitsua dela kirol-jarduera horiek, pertsona asko kirola egitera bultzatzen dutenek, emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasuna behar bezala adieraztea, legezko betekizuna baita, baina batez ere emakumeen ar
tean praktika horiek hedatzea gizartearentzat onuragarria baita, haien parte-hartzeari balio bera aitortuz, eta hala, emakumeak kiroletan baztertzeko inertzia historikoa gaindituz.
V.3. Osasun-profesionala sexuaren ar
abera hautatzea
Gure ustez, beste kexa esanguratsu bat izan da emakume musulman baten senarrak egindakoa. Senarrak uko egiten dio gizonezko mediku ginekologo batek emaztea ar
tatzea haurdunaldian zehar eta eskatzen du emakume batek ar
tatua izatea.
Kexa horrek pizten duen oinarri konplexua aztertu eta gero, erakunde honek ezin izan du ondorioztatu pazientearen erlijio-askatasunerako eskubidearen edukia nahikoa oinarri denik mediku eta erizain profesionalak duten berdintasunerako eskubidea, Osakidetzak osotasunean errespetatu behar duena, salbuesteko. Gainera, egiaztatu ahal izan dugu sexuaren ar
abera osasun-langilea hautatzeari buruzko ar
azo hori bera, erlijio-sinesmenetan oinarritzen dena, Europako beste herrialde batzuetako osasun-sistema publikoetan ere gertatu dela, eta haietan ere, osasun-langileen berdintasunerako eskubidea babesteko joera izan dute. Baina Euskadiko osasun sistemak paziente horri emandako erantzuna zuzena izan dela uste dugun ar
ren, erabaki dugu, sexuaren ar
aberako profesionalen hautaketan berriz erori gabe eta paziente horren eskaera betetzera zuzenduta batez ere, beste aukera batzuk planteatzea, emakume horri eskaini diezaioketenak –esate baterako, pazientea lurraldeko beste zentro batera lekualdatuz, non tokoginekologiako zerbitzua emakume baten ar
durapean dagoen– haurdunaldian eta erditzean ginekologia-arreta izatea.
V.4. Emakumeak sexu-objektu hutsak balira bezala aurkezten dituzten publizitate-iragarkiak
Aurten gure ar
reta deitu duen beste gai bat izan da idatzizko prentsa-komunikabide baten prostituzio-iragarkien kontra egindako kexa bat. Idatzizko prentsa horretan, emakumeak merkataritza-objektu huts bihurtzen dira. Gai horrek ihes egiten erakunde honi legez esleitu zaion kontrol-ahalmenetik, jarduera pribatu bat baita. Hala ere, egia da aipatu iragarkiek 4/2005 Legea urra dezaketela, zehazki 26. ar
tikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiena. Idatz-zati horien ar
abera: "Hedabideetako batek ere ezin izango du adierazi, bere jarduna Euskal Autonomia Erkidegoaren baitakoa baldin bada, pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela, ez eta objektu sexual soilak direla ere (…)". Hala, "Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duen publizitate-iragarki oro egin, eman edo erakustea, (...)". Hori dela eta, kexa hori izapidetu dugu, kexaren sustatzaileari jakinaraziz aipatu legezko xedapenak oinarri ukaezinak direla Eusko Jaurlaritzak kexan salatutako jokabideak zigortzeko duen eskumenari dagokionez. Hori dela eta, egokia da Eusko Jaurlaritzaren aurrean salaketa bat jartzea, gai horrekin lotutako prentsa-komunikabideen prostituzioari buruzko publizitate-iragarkiak direla eta. Berdintasunerako Defentsa Bulegoak gai horren inguruan 2008. urtean emandako gomendioak oinarri dira, salatutako enpresen kontrako zigortzeko espediente bati hasiera emateko behin-behinean.
Edonola ere, adierazi dugu erakunde honek, pertsonen oinarrizko eskubideak sustatzeko eskumenaren esparruan, Euskadiko prostituzioaren egoerari buruzko gogoeta sakonago bat egiteko asmoa duela hemendik gutxira. Testuinguru horretan, segur aski, eztabaida bat sortuko dugu, gure lurraldeko zenbait komunikabideetako prostituzioari buruzko publizitateak pertsonen duintasunaren aurka egiten duen atentatuari buruz.
V.5. Herri-administrazioen zerbitzuko langileen ar
tean ar
razagatiko bereizkeria-kasuak
Herri-administrazioen zerbitzuko langileen ar
loan, hainbat ar
azo planteatu dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren ar
loarekin lotuta. Ar
azo horietan guztien oinarria da ar
razagatiko bereizkeria edo Administrazioko zenbait kidegotan berdintasun erreala eta eraginkorrak sustatzeko behar adina ekintza ez positiboa izatea. Ustezko kasu horiek hauei egiten diete erreferentzia: emakumeak zenbait polizia-taldetan sartzea edo sustatzea; edo UPV/EHUren barruan irakasleen beharrak zehazteko erabiltzen diren zenbait tresna informatikok langileen ordainsari– edo lan-eskubideetan izan ditzaketen ondorioak, berdintasun printzipioa batez ere kaltetuz, bateratzea edo irakasleen amatasuna edo aitatasuna babesten duten eskubideetan eragiten dutenean. Ar
azo horiei buruzko aipamen zabalagoa eta zehatzagoa jasotzen da ar
lo horri buruzko txosten honen atalean. Hala ere, hemen labur-labur aipatuko ditugu gure jarduketa-esparruari eragiten dioten erabakirik garrantzitsuenak.
Batetik, Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 13koa, EHUk irakaskuntza-enkarguari emandako tratamenduari buruzko jarduera amaitzen duena aipatu behar dugu. Ebazpen horren bidez, aditzera ematen dugu GAUR aplikazio informatikoa ez dela egokia ordainsari-eskubideei, sustapen profesionalari edo unibertsitateko irakasleen lan-baldintzei eragiteko. Hori dela eta, UPV/EHUri ohartarazten diogu beharrezkoa dela tresna informatiko hori egokitzea, aplikatzen denean irakasleen eskubideetan kalterik eta eraginik ez izateko moduan, batez ere ar
razagatiko berdintasun printzipioari eragiten dioten eskubideetan, hala nola lan– eta familia-bizitzen bateratzea babesten duen eskubidea, eta oro har, amatasuna eta aitatasuna.
Bestalde, Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoa ere egin dugu. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan. Gomendio horren oinarri nagusia izan da aipatu udalak udaltzain plazak eskuratu behar zituen langileak hautatzeko erabili duen formula. Formula hori gizonentzat eta emakumeentzat neutro adela dirudien ar
ren, emakumeak bereizten ditu, et agure ustez, zeharkako bereizkeria kasu bat da emakumeentzat.
V.6. Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeek etxebizitza babesturako sarbidea izatea
Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako ar
retarekin lotuta, egindako kexen ar
tean urtero behin eta berriz errepikatzen da gai bat: etxebizitza babestuaren ar
loan ekintza positiboko neurrietara sarbidea izateko betekizunak talde horrentzako. Aurten ere jaso ditugu gai horrekin lotutako kexak. Kexa horiek ar
azo hau planteatzen dute: Etxebiden eskaera egiteko unea baino bi urte baino gehiago lehenago emandako babes-agindu bat izatean, eta eskaera egiteko unean agindu hori indarrean dagoen ar
ren, ez da betetzen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren Agindua, 2006ko urriaren 4koa. Hori dela eta, Etxebideren Erregistroan izena emateko unean, ezin dira igaro bi urte baino gehiago babes-agindua eman zenetik, etxebizitza ar
loan ekintza positiboko neurri horietara sarbidea izateko.
Beste batzuetan, jada aditzera eman dugu egokia litzatekeela 2006ko urriaren 4ko Agindu horretan aldaketak egitea, ar
azoak planteatzen baititu, bai aplikazio-eremuari dagokionez, bai etxebizitza eskuratzeko betekizunei, etxebizitza esleitzeko betekizunei eta ar
au horrek sortutako etxebizitza eskuratzeko bideei dagokienez. Gaur egun, aipatu aginduan bi sarbide modu jasotzen dira: kupo berezi batean sartzeko sistema eta esleipen zuzena. Hala ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen etxebizitza eskaera izugarria asetzeko sarbide-modu horiek duten eraginkortasuna oso urria da. Beraz, agindu horren irizpideak berrikusi behar direla planteatzen dugu, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, beste erakunde batzuk (batez ere udalak eta aldian-aldian foru-aldundiak) inplikatu behar direla genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei etxebizitzaren prestazioa gauzatzeko ar
duran.
V.7. Gizarte-murrizketak eta pobreziaren feminizazioa
Etorkinei eta gizartean baztertuta dauden pertsonei buruzko ataletan, zehaztasun handiagoz jasotzen da herri-administrazioek ekonomia-krisiagatik azken garaietan abian jarri dituzten gizarte-murrizketek zer inpaktu izaten ar
i diren talde horietan. Murrizketa horien ondorioz, gai horrekin lotutako kexak, erakunde honetan jasotzen direnak, izugarri ugaritu dira. Beraz, gai horiei buruzko xehetasun gehiagoren berri izateko, ar
lo horiei buruzko txosten honen atalei helduko diegu. Ar
lo honetan, murrizketa horiek batez ere emakumeengan eragina dutela azpimarratzeko beharra dugu, eta emakumeen kargura egon ohi dira mendeko pertsona gehienak, krisi-egoera berrian batez ere ahula den taldea, hain zuzen. Hala, duela denbora batetik hona hauteman dugun prozesu bat larriagotzen ar
i da, baita gure ingurunean ere, pobreziaren feminizazioa hain zuzen ere.
VI. Arloan sustatutako ofiziozko jarduketak
Atal honetan azpimarratu nahi ditugu Ar
artekoak, 2011. urtean, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak hi diren kasuetan poliziak izandako esku-hartzea ikertzeko sustatu ditugun ofiziozko jarduketak. Suposizio horiek oinarri hartuta eman diegu hasiera ofiziozko espedienteei Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean, jarduketak egokiak izan ziren edo hobe zitezkeen ar
gitzeko. Orain ar
te lortu dugun informazioa aztertu eta gero, prozedura horiek oraindik bukatutzat eman gabe, behin-behineko ondorio hau atera dugu:
arriskua baloratzeko jarraitu duen metodoa zorrotza eta kontrastatua bada ere, gure ustez, egindako
arrisku-balorazioen eta
arrisku handikotzat baloratutako kasuei esleitzen zaizkien babes neurrien
artean ez dago orekarik. Izan ere, neurri horiek ez dira balorazio horiek merezi zuten bezain biziak.
arrisku handiko edo oso
arrisku handiko egoera bat hautematen denean, biktimaren kontzientziazioan lan zorrotzagoa egitea, haren onespenarekin beharrezko babes-neurriak ezartzeko garaian. Gure ustez, alderdi hori funtsezkoa da genero-indarkeriaren biktimen babesean, eta intentsitate handiagoz aztertu behar da.
ari gara, eta hala dagokionean,
arlo horretan espezializatuta dagoen langileengana jotzea aldian-aldian. Langile horiek erasotzaileak egiazkotasun handiagoz zer asmo dituen jakiteko teknika espezifikoak aplikatzeko eta gertakarien zer bilakaera izan dezaketen jakiteko gai izango lirateke.
arrisku handia duela.
arteko koordinazioa
areagotzea zentzu zabalean. Koordinazio horrek, aldian-aldian, berekin ekar dezake kasuei jarraipena egiteko eta jarduketa koordinatuko protokolo berriak sortzea, eta horrek hertsiki poliziena den eskumen-esparrua gaindituko luke inolaz ere. Hori dela eta, gure ustez, Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima diren emakumeei
arreta hobea emateko Erakundeen
arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen baitan landu beharko litzateke gai hori. Egun,
Arartekoak hitzarmen horretan parte hartzen du.
Edonola ere, ofiziozko espediente horiek ikusita, planteatu dugu egokia dela erakundeen hausnarketa bateratu bat (arlo horretan ar
dura duten erakunde guztiekin batera) egitea gai batzuei buruz. Gai horietako batzuen berri eman diogu aipatu Erakundeen ar
teko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeari eta hauek dira:
arte ez dira berriz aztertu eta ebaluatu –eskura dugun informazioaren
arabera. Kasu horien ebaluazioak
arbuiatu ezin dugun hobetzeko aukera eman diezaguke.
VII. Ondorioak
Arartekoko emakumeen berdintasun eta osotasun ar
loak 2011. urtean egindako lanen ar
tean, hauek dira azpimarragarrienak:
VII.1. 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoaren, garapenari eta aplikazioari buruzko gaiak
Nahiz eta gure burua zorion dezakegun ar
razagatiko berdintasun printzipioaren aintzatespen formala jarduketa publikoen esparruan errealitate orokortua izateagatik, gure lanean oraindik egiaztatzen dugu gure gizarteko esparru askotan oraindik desberdintasun materialak, zenbaitetan hautemateko zailagoa denak, bizirik dirauela eta botere publikoek aurre egin behar diotela ekintza positiboko neurrien bidez. Euskadiko herri-administrazioen erronka nagusia da, Euskadiko Berdintasun Legearen aurreikuspenak erabat betetzea lortzeko.
2011. urtean, hain zuzen ekintza positiboak ezartzeko beharrarekin lotuta dauden zenbait problematika lantzeko aukera izan dugu. Hala gertatzen da zaurgarritasun egoera berezian dauden emakumeen kasuan, bereizketa-egoera bikoitza pairatzen baitute, hala nola emakume etorkinek eta ezgaitasuna duten emakumeek. Emakume horien egoera bereziak ekintza positibo bereziak eta bereziki indartsuak abian jartzea eskatzen du, berdintasun materialeko kota handiagoak lortzeko.
Oro har, ohartzen gara esparru batzuek agerian uzten dutela beharrezkoa dela botere publikoek politika publikoak ezartzea, egun emakumeak oraindik dauden egiturazko desberdintasunari aurre egitea lortuko duten ekintza positiboetan oinarrituta daudenak. Hauek dira esparru horietako batzuk, besteak beste: emakumeek enplegura berdintasunezko sarbidea izatea, erabakiak hartzean ordezkaritza orekatua izatea, pertsonen zainketan eta ar
retan baterako ar
dura izatea, eta kulturan, kiroletan eta jaietan emakumeek berdintasunezko partaidetza izatea.
Euskadiko Berdintasunaren Legearen garapenak oraindik hutsune batzuk ditu, genero-ikuspuntua jarduketa publiko guztietan sartzea ziurtatuko duten administrazio-neurriak abian jartzeari dagokionez, generoaren ar
abera inpaktua ebaluatzea ziurtatzen duten tresnekin gertatzen den bezala, eta tokiko eta foru administrazioen jarduketei dagokienez. Urte honetan, ar
lo honetan bereziki deigarria gertatu zaigu ebaluazio horiek egitea bermatuko duten tresna zehatzak ezartzeko beharra, lurralde– eta hirigintza-antolaketako tresnei dagokienez.
Eusko Jaurlaritzak 4/2005 Legea Berdintasunaren Defentsa Bulegoaren inguruan aldatzeko proiektatu duen erreformari dagokionez, Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordearen aurrean agertu da erakunde hau, sexuagatiko berdintasun printzipioa betetzen dela (baita esparru pribatuan ere) zaintzen duen organo independente bat izatea garrantzitsua dela defendatzeko, nahiz eta horrek ez dakarren berekin egituraketa jakin bat, legegileak zehaztu behar duena.
VII.2. Genero-indarkeriaren aurkako borroka
Erakunde honen esparru honetako lanaren berrikuntza nagusia da 2011. urtetik aurrera Etxeko tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eman beharreko ar
reta hobetzeko Erakundeen ar
teko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean sartuko dela, eta batzorde horren eta erakundeen ar
teko lan-taldearen bileretan parte hartuk duela. Bilera horietan, lantzen joan diren genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeen ar
retari buruzko zenbait alderdiren inguruan gure iritzia eman dugu, eta era berean, Ar
artekoak defendatu du beharrezkoa dela erakundeen ar
teko lan-metodo bat ezartzea, genero-indarkeriako delitu baten ondorioz emakume bat hiltzen den aldiro, gai horretan esku hartzeko eskumena duten edo esku hartu izan zezaketen erakunde guztiek ustezko kasu horretan garatu diren jarduketak (edo hala dagokionean, jarduketak izan ez direnean) berrikus ditzaten, gerta daitezkeen kasuetarako hobetzeko proposamenak ateratzeko moduan.
Halaber, 2012. urtetik aurrera Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskadiko Behatokian, duela gutxi abenduaren 23ko 264/2011 Dekretuaren bidez sortuan, parte hartuko dugula aditzera eman nahi dugu.
2011. urtean Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindako Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Prebenitzeko eta haren Biktimak Erabat Leheneratzeko Legearen aurreproiektuaren zirriborroari dagokionez, erakunde honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan eraginkorrak edo nahikoak ez direla erakutsi duten irizpideak berrikusteko eta hobetzeko ekimenen alde egingo du. Berrikusketa horrek, gure ustez, ez du hutsaldu behar berdintasun-politiken esparruan genero-indarkeriaren aurkako borroka inkardinatzeak dakarren kontzeptuzko aurrerapena. Horrek guztiak auzitan jartzen du 4/2005 Legean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoan, gai horri dagokionez jasotako aurreikuspenak indargabetzen dituen lege baten bidez erreforma horiek prestatzea.
Horrez gainera, 2011. urtean Euskadin emakumeak hiltzea eragin duten genero-indarkeriako atentatuengatik zenbait ofiziozko espediente izapidetzen ar
i gara. Esku-hartze horiek oinarri hartuta egindako behin-behineko ondorioek gure uste osoa laburbiltzen dute, erakundeen ar
teko gogoeta bateratu bat (gai horretan ar
dura duten erakunde guztiekin) egitea komenigarria izatearena. Gogoeta hori gai hauei buruzko izan beharko litzateke:
Bukatzeko, 2011. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren genero-indarkeriako emakumeentzako bi harrera-baliabideak bisitatu ditugu. Bi zentroek oso balorazio positiboa jaso dute, bai instalazio materialei dagokienez, bai bertan dauden emakumeei ematen zaien laguntza profesionalari dagokionez.
VII.3. Ararteko erakundean emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan sortu diren beste ar
azo batzuk:
• Berdintasuna eta jaiak
Arartekoaren 3/2010 gomendio orokorrari, Euskadiko jaietan Emakume eta gizonen ar
teko berdintasunari buruzkoari, egindako jarraipenaren emaitza ez da pozgarria, ez baitugu erantzun bakar bat ere jaso gai horrekin lotura zuzena duten bi udal nagusietatik, Irundik eta Hondarribitik, hain zuzen ere. Alardeetan emakumeak berdintasunez sartzearen alde borroka egiten duten taldeekin biltzea zeta talde horiei laguntzeaz gain, jaien eta berdintasunaren gai orokorra landu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritzarekin (lurralde honetan du ar
azo horrek indar handiena), desberdintasuneko gizarte-egoera hori aldatzeko erakunde-estrategia bat sustatzeko.
• Genero-ikuspuntua sartzea lurralde- eta hirigintza-diseinuan
Arazo hori kasu jakin batean zehatzago aztertzeko aukera izan dugu. Horren ondorioz, gomendio bat eman behar izan dugu Plentziako Udalarentzat, genero-ikuspuntua kontuan izan ez duten instalazio batzuk alda ditzan (Arartekoaren 23/2011 Ebazpena, uztailaren 15ekoa. Horren bidez, Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako ar
gazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita.) Hala ere, espazio guztien diseinuan genero-ikuspuntua oro har sartzea –lurralde– eta hirigintza-plangintzaren bidez egiten da batez ere– oso garrantzitsua dela ohartu garen neurrian, datorren urtean jarduketa-printzipio hori Euskadiko lurralde– eta hirigintza-antolaketa osoan orokortzea ziurtatzeko modurik onena zehazki aztertzeko asmoa dugu.
• Sexuagatiko bereizkeria-arazoak funtzio publikoaren esparruan
Esparru horretatik gerta daitezkeen sexuagatiko bereizkeria-egoerak salatzen dituzten zenbait kexa iristen zaizkigu. Esparru honetan egindako gure jarduketen ondorioz, urte honetan emandako bi ebazpen azpimarratu behar ditugu, aditzera ematen dutenak herri-administrazioek ez dutela ahaztu behar beren jarduketek pertsonen sexuaren ar
abera zer inpaktu izan dezaketen. 2011ko urriaren 13ko Ar
artekoaren Ebazpenari (EHUk irakaskuntza-enkarguari emandako tratamenduari buruzko jarduera amaitzen duena) eta 2011ko abenduaren 1eko Ar
artekoaren Ebazpenari (Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan) buruz ar
i gara.
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
I. Aurrekariak
Arartekoak, bere egiteko nagusia gauzatzean –alegia, pertsona guztien eskubideak defendatzean–, beti eman dio garrantzi berezia berdintasunaren ar
loko eskubideak gauzatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonen defentsari. Zentzu horretan, ezintasunak dituzten pertsonen eskubideen defentsa beti izan da lehentasunezko helburu bat gure erakundearentzat.
Beharrezkoa da onartzea pertsona horiek eskubideen benetako subjektu direla eta gainerako herritarrek dituzten aukera berberak dituztela. Desberdintasuna errespetatzen bada eta desberdintasun hori aniztasunaren eta giza izaeraren parte gisa onartzen bada lortuko da pertsona horiek bene-benetan gizarteratzea. Horregatik da denon lana, gizartearena oro har eta botere publikoena bereziki, gehiago lortu nahi izatea eta pentsamoldeak eta paradigmak aldatzearen alde egitea gure hiriak diseinatzeko orduan, gizarte-baliabideak antolatzeko orduan, aisialdia eta kirola eratzeko orduan, gure harreman pertsonalak irudikatzeko eta gauzatzeko orduan. Gizakiaren funtzionaltasun askotarikoek izan behar dute aldaketa horren gidari, errespetua eta gure gaitasun ugariekiko begirunea oinarri direla.
Premisa horretatik abiatuz, gure gizartean ar
lo horretan gertatzen ar
i diren aurrerapen handiak sustatzen laguntzeko asmoz heltzen dio Ar
artekoak bere ar
durapeko lan horri, oraindik egiteko asko dagoela jakinik. Gure lanaren lagin garrantzitsu bat kapitulu hau irakurrita ikus daiteke. Izan ere, modu bateratuan saiatu gara biltzen erakunde honek ekitaldi honetan egin duen jarduera, hala aurkeztutako banakako kexak izapidetzean lortu duen emaitzari dagokionez nola erakunde honek proposatu dituen eta botere publikoen jarduketa-esparru guztiei eragiten dieten jarduketei dagokienez.
II. Araudi mailako testuingurua
II.1. 2011ko nobedadeen ar
tean, estatu-mailan, aipatzekoa da Araudia Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenera egokitzeko 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa.
Hitzarmenak ezintasunak tratatzeko modua aldatu zuen. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da ezintasunak giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar direla, eta horrek esan nahi du ezintasunak dituzten pertsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar.
Ondorioz, aurreko ar
auketaren oinarri izan zen eredu medikoak edo errehabilitaziora zuzendurikoak ezintasuna pertsonaren ar
azo bat bezala ikusten zuen, baina eredu sozialaren ikuspuntutik, hartu behar diren neurriek ez dute pertsonari zuzendurik egon behar soilik; aitzitik, gizartera ere egon behar dute zuzenduta, bertan ikusten diren diskriminazio-egoerak gainditzen ahalegintzeko. Ikuspegi horretan oinarrituz, ar
audia ezintasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmenera egokitzen saiatzen den abuztuaren 1eko 26/2011 Legea onartu zen, eta pertsona horiek gizartean pairatzen dituzten desabantailak eta giza eskubideen urraketak desagerrarazten saiatzen da.
Horren harira, ezintasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasunari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearen hainbat ar
tikulu aldatu egin ziren. Egindako aldaketen ar
tean, gailentzekoa da Hitzarmenean jasotakoaren ar
abera ezintasunak dituzten pertsonen legezko definizioa egokitu egin zela eta abenduaren 26ko 49/2007 Legean beste zehapen osagarri bat sartu zela (lege horrek ezintasuna duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren esparruko zehapen-araubidea ezartzen du).
Osasunaren ar
loan, hainbat lege aldatu ziren eta ezintasuna pertsonen eta osasunaren ar
loko herri-administrazioen ar
teko harremanetan diskriminaziorik ez eragiteko ar
razoi bezala jaso zen, eta informazioa pertsona guztientzat erabilerrazak eta ulergarriak diren formatuetan jasotzeko eskubidea ar
autu zen. Bada, aipatzekoa da aldatu egin zirela Gizarte Gaiekin lotutako Ar
au-hausteen eta Zehapenen Legearen Testu Bateratua, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege-dekretuaren bidez onetsia; organoak atera eta transplantatzeari buruzko urriaren 27ko 30/1979 Legea; Osasunaren ar
loko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra; pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren ar
loko eskubideak eta betebeharrak ar
autzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legea; lagundutako giza ugalketako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legea; Osasunaren Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, eta Osasun-arloko lanbideak antolatzen dituen azaroaren 21eko 44/2003 Legea.
Irisgarritasunaren esparruan aipatzekoa da, irisgarritasun unibertsalaren eraginkortasun osoa lortzeko elementu erabakigarri gisa, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 10. ar
tikuluko 2. idatz-zatia eta 11. ar
tikuluko 3. idatz-zatia aldatu egin direla.
Enplegu publikoaren ar
loan, era berean, ehuneko zazpiraino ar
eagotu da ezintasunak dituzten pertsonentzat erreserbatutako lanpostuen kopurua (Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legean dago jasota), eta ezintasun intelektuala duten pertsonentzat kuota zehatz bat sortu da, lehenengoz lege-mailarekin.
Azkenik, aipatzekoa da 2008-2012 Ezintasuna duten Pertsonen Enplegurako Ekintza Estrategia Globalaren esparruan 4. Helburua betetzea sustatzen dela, hots, lan-merkatu ar
runtean ezintasunak dituzten pertsonen kontratazioa ar
eagotzea sustatzea. Horretarako, Gobernuak lege-araudia eta erregelamenduak berrikusi egin behar ditu, eta, horrez gain, neurriak hartu behar ditu 50 langiletik gora dituzten enpresetan lanpostuen ehuneko bi ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatzeko kuota betetzen dela ziurtatzeko.
II.2. Era berean, estatuko legeria Hitzarmenera egokitzeko, Ar
audia Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenera egokitzeko irailaren 16ko 1276/2011 Errege-dekretua onartu zen. Errege-dekretuaren sarreran zehazten den bezala, aldaketak ar
lo hauetan egiten dira: Garraioen ar
loan, ezintasunak dituzten pertsonak garraiobideetara sartzeko eta garraiobideak erabiltzeko irisgarritasuna eta diskriminaziorik eza lortzeko oinarrizko baldintzak ar
autzen dituen azaroaren 23ko 1544/2007 Errege-dekretuan egindako aldaketaren helburua da garraioaren sektore guztietan Irisgarritasun Planak barne hartzea eta azpiegitura eta zerbitzu handiak eta txikiak zedarritzeko irizpide bat ezartzea. Ezintasunak dituzten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-hedabideekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua –azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa– Interneten irisgarritasunaren ar
loan Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean ezarritakora egokitu da.
Babes zibilaren esparruan egin den aldaketak ezintasunak dituzten pertsonen ar
reta oro har bermatzearekin, jarduera-protokolo zehatzak ar
autzearekin eta ezintasunak dituzten pertsonen laguntzarekin lotutako gaiak prestakuntza-ikastaroetan sartzearekin daude lotuta.
Lekukotza-funtzioaren garapenari dagokionez, eta gaur egun ezintasunak dituzten pertsonak babesteko dauden neurriak ikusirik, Notarioen Antolamenduaren eta Erregimenaren Erregelamendua aldatu egin da, Hitzarmenaren 2. eta 12. ar
tikuluetan jasotako xedapenetara egokitzeko.
Osasunaren ar
loan egin diren aldaketak ezintasunak dituzten pertsonek informazioa jasotzeko duten eskubidea bermatzera daude zuzendurik. Horretarako, pazienteei ematen zaien informaziorako formatu egokiak erabiltzea eta ezintasunak dituzten pertsonek baimena ematean laguntzea eta babesa eskaintzea aurreikusten da.
II.3. Garrantzitsua da, halaber, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legean ezintasunak dituzten pertsonen aldeko politika aktiboen gaineko eragina.
II.4. Azkenik, gailentzekoa da ezintasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko baldintzei buruzko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 422/2011 Errege-dekretua onartu dela. Izan ere, erregelamendu horrek hauteskunde-lokaletarako oinarrizko irisgarritasun-baldintzak eta hauteskundeekin, hauteskunde-kanpainako ekitaldi publikoekin eta hauteskundeetako propagandarekin lotutako informazio instituzionalerako irisgarritasun-baldintzak ezartzen ditu. Era berean, ezintasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan parte hartzeko baldintzak zehazten ditu.
III. Jarduera-plana
– Bilerak elkarteekin
Atal honetan, lehenbizi, erakunde honek EAEko esparruan lan egiten duten elkarteekin egin dituen bilerak aipatu nahi ditugu. Betidanik pentsatu dugu erakunde horiek egiten duten lanak gure zeregina aberasten duela, kolektiboaren errealitatea ezagutzera ematen duten antena gisa dihardute eta. Hori dela eta, ezinbestean eman behar dizkiegu eskerrak, erakunde honekin etengabe lankidetzan ar
itzen direlako.
Aurreko ekitaldian hasitako jarduerekin jarraituz, Euskal Gorrak Elkartearekin batzartu ginen, besteak beste, pertsona gorrei eta gor-itsuei zuzenduriko irisgarritasun-plan bati heltzeko jarduerak zehaztuz joateko.
Horri dagokionez, aurten pertsona gorrekin komunikatzeko estrategiei buruzko prestakuntza-ikastaro bat eskaini zaie Ar
artekoaren erakundean zuzeneko ar
reta eskaintzeaz ar
duratzen diren langileei. Era berean, Ar
artekoak pertsona gorren eta gor-itsuen kolektiboarekin egin zuen bilera bati esker, lehen eskutik ezagutu ahal izan zuen erakundeak giza eskubideak sustatzeko egiten duen lanaren errealitatea, eta, horrez gain, berekin lotutako gaietan eta EAEko herri-administrazioekin lotutakoetan erakunde honetara indibidualki jotzeko dituzten aukeren berri eman genien.
Bestalde, Elkarteak gomendio batzuk egin dizkigu gure bulegoetan soinuak ozenago jartzearekin eta egokitzapen bisualak egitearekin lotuta, gure egoitzetan pertsona gorren eta gor-itsuen irisgarritasun osoa bermatzeko. Zentzu horretan, laster gure zerbitzuak egokitzeko asmoa dugu. Horretarako, beharrezkoak diren begizta magnetikoak instalatu nahi ditugu, eta, horrez gain, tokien seinaleak egokitu nahi ditugu, baita eskuragarri dauden laguntza teknikoak ezarri ere.
Aipatzekoak dira, era berean, Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundearekin (aurrerantzean FEVAPAS) ekitaldi honetan izan ditugun harremanak; izan ere, EAEko osasun-administrazioaren zenbait ekintza gauzatzea ekarri dute. Horri dagokionez, elkarte horrek kezkagarritzat jotzen zituen eta Haur gorreriaren detekzio goiztiarreko programarekin (HGDG) lotuta zeuden gai batzuen berri eman zigun.
Zentzu horretan, programa amatasun-zerbitzuak dituzten ospitale publiko guztietan eta zerbitzu hori duten klinika pribatuetan 2003ko ekainean hasi zela jakinarazi ziguten. Helburu hauek aurreikusten ziren: gorreria umeek 3 hilabete izan baino lehen antzematea; tratamendua umeek 6 hilabete izan baino lehen ezarrita egotea, eta, gero, antzemandako kasu guztien jarraipena egitea.
Elkarteak salatu du programa ia 8 urtez martxan egon den ar
ren oraindik bere garapenean ar
azo larriak daudela. Besteak beste, alderdi hauek azpimarratu zituen:
artean koordinazio falta dago (neonatologia eta ORL, osasun-sistemaren eta sistema sozialaren
artean: otorrinolaringologo batzuek ez dakite audiofonoetarako diru-laguntzak daudela, umeak ez dituzte
arreta goiztiarrera bidaltzen, etab.);
arazoak egoten dira diagnostikatutako kasuen behar bezalako jarraipena egiteko, eta horrek eraginkortasuna kentzen dio detekzio goiztiarrari;
Araban kasu batzuetan urte eta erdi igaro da diagnostiko fidagarri bat lortu duten
arte;
arduradunak bajan edo oporretan daudenean egoten diren larrialdi-egoerei eskaintzen zaien
arreta eskasa dela planteatu zuten.
Bestalde, FEVAPASek jakinarazi digu osasun-administrazioak jakinarazi diela inplante koklearrak egiteko erreferentziazko zentroa Donostiako Ospitalea zela. Hala ere, osasun-zentroak jakinarazi zien ez zutela erabaki horren berririk, eta ar
lo horretako pertsonak Bartzelonara bidaltzen zituztela.
Azkenik, inplante koklearren erabiltzaileek beren kanpoko osagarriak (kanpoko prozesadorea, mikrofonoa eta antena) berritzeko ar
azoak zituztela azpimarratu zuten, baina prestazio hori maiatzaren 28ko 1466/2010 OAZ Aginduaren bidez ar
autu zen. Bada, jakinarazi zigutenez, ez zieten informaziorik eman osagai horiek berritzeko moduari buruz, eta, ondorioz, beren baliabide propioak erabili behar zituzten.
Elkarteak azaldu zizkigun gauza guztiak Osakidetzari jakinarazi ondoren, Erakunde horren Zuzendaritza Nagusiak jarduera batzuen berri eman zigun, hau da, Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan eta erreferentziazko 4 ospitaleetako (Basurto, Gurutzeta, Donostia eta Txagorritxu) ORL espezialisten parte-hartzearekin HGDG programaren hobekuntza-arloak aurkitzeko eta egoera analizatzeko aurrera eramaten ar
i diren ekintzak azaldu zizkigun.
Horren harira jakinarazi zigun zenbait ekintza-lerrori heltzen ar
i zitzaiela jarduera-lerro guztiekin lotuta: bahetzea, diagnostikoa eta tratamendua. Bada, honakoaren berri eman zigun:
1. Proba pilotuak egin dira Garun Enborreko Entzumen-potentzial Ebokatu automatizatuak (EPEa) bahetze-proba gisa erabiltzeko –gaur egun bahetze horretarako "gold estandartzat" jotzen da proba hori–. Proba pilotu horiek 2010aren amaieran eta 2011ko lehenengo seihilekoan egin ziren Donostiako eta Basurtoko ospitaleetan. Proba horiek ezartzeko, ezinbestekoa da analisi xeheak egitea, batik bat interferentziei eta probak egiteko denborari dagokienez. Proba horien ezarpenaren alde apustu egiteak abantaila klinikoak ekarriko ditu, baita antolamenduarekin lotutakoak ere, adibidez, egungo bahetze-prozesuaren iraupena laburtzea, eta egungo OEA probak eskatzen dituen 3 faseetatik EPEak eskatzen duen fase bakarrera igarotzea.
2. Era berean, proba pilotuak egin ziren teknologia berriek barne hartzen dituzten eta umeei lasaigarriak eman gabe proba egitea ahalbidetzen duten GEEPEen diagnostikorako ekipoak ezagutzeko. Hori dela eta, haurren gortasuna diagnostikatzeko eta jarraipena egiteko erreferentziazko 4 ospitaleetan horrelako ekipoak egotea lortu nahi da.
3. Halaber, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren buruzagitzapeko Jaioberriak Bahetzeko Aholku Batzordearekin egindako bileren berri eman ziguten. Bilera horiek bahetze-jarduerak adosteko eta Informazio Sistema Erkidegoko jaioberrien datu-basean sartzeko egin ziren. Datu-base horrek gaur egun jaioberrien bahetze guztien inguruko informazioa barne hartzen du (fenizetonuria, hipotiroidismoa, fibrosi kistikoa...).
Inplante koklearrekin lotutako gai guztiei dagokienez, zenbait jarduera koordinatu ziren Donostiako Ospitaleko Inplante Koklearren Unitatearekin lotuta (erreferentziazkoa da sare osorako). Era berean, Osasun-aseguramenduaren eta –kontratazioaren Zuzendaritzan oinarrituta landu den 2/2011 Irizpideak Inplante Koklearraren kanpoaldeko osagarrien finantzaketa barne hartzen zuen.
Azkenik, FEVAPASekin akordio bat lortu dela jakinarazi ziguten. Hau da, deskribatutako ekintzak martxan jarri direla jakinarazi ondoren, eta horien ezarpen-kronograma posiblearen berri izan ondoren, zenbait topaketa egin zituzten ekintzako jardueren jarraipena egiteko.
Ezintasunekin lotutako kolektibo horren harira, era berean, azpimarratzekoa da topaketa bat egin genuela entzumen-galerak dituzten pertsonen ar
retarako elkarte sortu berriarekin (zentzumen guztiekin). Kanpo-belarrian edo barrukoan ar
azoak dituzten eta ondorioz maila handiagoko edo txikiagoko entzumen-galera duten pertsona horiei –entzumen-galerak dituzten pertsonak edo hipoakusikoak ere esaten zaie, eta batzuk soinu batzuk entzuteko gai dira eta beste batzuek ez dute ezer entzuten– zuzendutako zein ekintza gauzatzeko asmoa zuten jakinarazi nahi ziguten. Zentzu horretan, elkarteak ar
reta– eta orientazio-zerbitzu integrala eskaintzen du, baita komunikaziorako laguntza-zerbitzua ere: ezpainak irakurtzea eta komunikatzeko estrategia, aisialdi barne-hartzaileak eta komunikazioaren oztopoak kentzea.
Bestalde, gerora sortutako entzumen-ezintasun bat duen pertsona batek EHUn medikuntza-ikasketak gauzatzeko laguntzailerik ez izatearen ondorioz dituen ar
azoen berri eman ziguten. Gai horren inguruan, dagokion kexa-espedientea izapidetzen ar
i da erakunde honetan.
Bestalde, gailentzekoa da ONCE erakundeak 2010eko abenduan txosten bat egin zuela Sare Sozialen Plataformen Irisgarritasunari buruz. Txostenaren emaitzak oso kezkagarriak dira; izan ere, bertan jasotako datuak ikusirik ondorioztatzen da egungo egoera etsigarria dela, egungo sare sozialak ia erabilezinak direlako zentzumen-ezintasunak dituzten pertsonentzat. Txostenak maila teknikoan egin den azterketa eta erabiltzaileen esperientziaren ingurukoa bereizten ditu. Azken horien ebaluazioa ez da hain hertsia, baina teknikoena ez da batere optimista. Erakunde honek komunikabide ireki guztiak eta herritarren parte-hartzea erabili nahi ditu, eta gizartearen parte-hartzeari eta gizarteratzeari buruz lantzen ar
i garen txostena kontuan hartuz, gai honen inguruan hausnartu genuen, baita baztertzaileak ez diren ezagutza–, komunikazio– eta partaidetza-tresnak erabiltzeko beharrari buruz ere, eta, horretarako, erakunde horrekin bilera bat egitea eskatu genuen.
ONCEren teknikariek jakinarazi zigutenaren ar
abera, sare sozialak ikusmen-ezintasunak dituzten pertsona ia guztientzat erabilezinak dira, eta, besteak beste, horien ar
tean aipatzekoak dira Facebook eta Twitter ezagunak. Halaber, Herri-administrazioaren web orri askoren irisgarritasun urria gailendu zuten, eta A hirukoitza izan ar
ren eta WAIren testa gaindituta izan ar
ren erabilezinak zirela jakinarazi ziguten.
Qwitter eta beste aplikazio batzuk gainjarri egin daitezke, eta interfase gisa joka dezakete sarerik ezagunenetako batzuekin –esaterako, Twitter-ekin–, eta parte hartzeko ahots-interfase gisa erabil daitezke.
Nolanahi ere, irisgarritasunaren, erabilerraztasunaren, parte-hartzearen eta gizarteratzearen ar
loekin lotuta honako alderdi hauek gailendu zituzten:
areagotzea ekartzen du.
Arartekoak sare sozialen irisgarritasunari eta erabilerraztasunari buruz duen jarrera agertzeko eskatu zuten, kontuan hartuz gero eta gehiago erabiltzen direla bai harremanetan, bai laneratzerako eta gizarteratzerako tresna gisa.
– Ezintasunak dituzten pertsonen elkarteek antolatutako jardunaldietako parte-hartzea
Atal honetan, ezintasunak dituzten pertsonen elkarteek antolatu dituzten eta erakunde honetako kideen parte-hartzea izan duten jardunaldiak eta foroak aipatu nahi ditugu.
1. FEKOOR IV. Jardunaldia: Bizimodu independentea izatearen erronka: ezintasunei buruzko politika publikoak XXI. mendean.
FEKOOR elkarteak urtero antolatzen duen foroaren edukia, 2011n, "pertsona guztiek libreki bizitzeko eta nola bizi nahi duten erabakitzeko duten oinarrizko eskubidea" bermatzeko sustatu behar diren ekintzen inguruan sakontzera egon da zuzenduta. Horri dagokionez, aipatzekoa da Ado-Icarus erakundearen ar
duradunen esku-hartzeak oso interesgarriak izan direla. Erakunde hori Belgikako bizitza independentea sustatzeko zerbitzuak eskaintzeko eratu zen, eta, beste proiektu batzuen ar
tean, herrialde horretan ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzako laguntzak barne hartzen dituzten etxebizitzak kudeatzen dituzte. Erakunde horrek 10 proiektu ditu martxan Flandesen, eta proiektu horietan eguneroko bizitzarako 230 laguntzailek egiten dute lan.
Jardunaldi horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Azterketa eta Plangintza eta Ikuskapenen ar
loko zuzendariak ere parte hartu zuen. Bertan, "Bizkaian Gaigabezia Duten Pertsonen Parte-hartzerako eta Bizi Kalitaterako Plana" aurkeztu zuen. Plan horren helburua Bizkaian ezintasunak dituzten pertsonen eta horien familien ar
retan eta sustapenean parte hartzen duten pertsona, erakunde eta entitateen jarduna hobetzera dago bideratuta, eta, horretarako, pixkanaka parte-hartze eredura bideratzen du.
Adimen Ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioak (FEVAS) ere esku hartu zuen jardunaldi horretan, eta bere hitzaldian elkarteak zerbitzuak eskaintzeko egiten duten lanaren berri eman zuen, baita kolektibo horretako pertsonek bizitza independentea izatea sustatzeko laguntza-programen berri ere.
Amaitzeko, FEKOORen zuzendariak elkarteak pertsonei laguntzeko ikuspegitik jarraitzen duen esku-hartze ereduaren oinarrien berri eman zuen, eta "esku-hartze sozialean berritzea ezinbestekoa dela hartzen du abiapuntu gisa".
2. Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenari buruzko Hausnarketa– eta partaidetza-tailerrak, ELKARTEAN erakundeak antolatuak. Elkarte horrek hainbat partaidetza-mahai antolatu zituen azaroa eta abendua bitartean, Hitzarmenak planteatzen dituen erronka eta aukeren inguruko eztabaida bat sustatzeko, testuinguru horretan indarrean dagoen legeria autonomikoa analizatuz, Hitzarmena eta, ondorioz, lortutako ondorioak benetan betetzen diren ebaluatzeko, eta egokiak diren proposamenak eta hobekuntza-gomendioak egiteko.
Helburu horren harira, azpimarratzekoa da antolatu ziren tailerretan ELKARTEAN erakundea osatzen duten elkarteen kideek, Ar
artekoaren erakundeko kideek, gaiarekin lotutako administrazioen teknikariek eta ar
duradunek eta agente erabakigarriek ere parte hartu zutela mahaietan jorratu ziren ar
lo desberdinetan.
Antolatu ziren tailerretako bat ezintasunak dituzten emakumeen ikusezintasunarekin eta Hitzarmenaren urraketen aurreko erantzunak aurkitzeko erronkarekin egon zen lotuta.
Ezintasunak dituzten pertsonak laneratzearen gaia eztabaidatzeko antolatu zen mahaian, egindako hausnarketen ondoren egiaztatu zen, besteak beste, ezinbestekoa dela ezintasunak dituzten pertsonak lan-merkatu ar
runtean laneratzera bideratutako estrategia baten alde apustu egitea. Enplegu publikoaren ar
loan, berriz, sarrera-probak benetan egokitzea ezarri zuten helburu gisa, baita "egokitasun-ziurtagiria" delakoaren analisian sakontzea eta erreserba-kuota behin-behineko enpleguan aplikatzea ere.
Osasunaren inguruko tailerrean, honako ar
lo hauetara bideratutako hobekuntza-ekintzak planteatu ziren: Sistema eta bere prestazioak ezintasunak dituzten pertsonen beharretara eta errealitatera egokitzera bideratutakoak; Sistemaren profesionalek ezintasunak dituzten pertsonen aurrean dituzten jarreren eta eskaintzen dieten tratuaren egokitzapena hobetzera bideratutakoak, eta pertsona guztientzako diseinuaren bidez osasun-zentroek eta ospitaleek, gailuek eta instalazioek irisgarritasun-baldintzak betetzera bideratutakoak.
Eta, azkenik, irisgarritasunari buruzko tailerrean azpimarratu zen gaiarekin lotutako administrazioek nahitaez gehiago kontrolatu behar dutela esparru horretan indarrean dagoen ar
audia aplikatzen dela, irisgarritasun unibertsalaren eta guztientzako diseinuaren ikuspuntutik, bai hiriko esparruetan, bai eraikinetan, azpiegituretan eta garraioan.
Laster, ELKARTEAN erakundeak ezagutzera emango ditu lortu dituen ondorioak, baita parte-hartze esparru horietan landu diren hobekuntza-proposamenen eta –gomendioen edukia ere.
– Txosten bereziak
Martxoaren 15ean eskuratu zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko ekainaren 15ean, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion1.
Txostenaren helburua EAEn garraio sistema publikoak ageri dituen gabeziak eta urritasunak identifikatzea izan da, mugikortasun urriko pertsona multzoarentzat joan-etorriak seguruak eta funtzionalak izatearen baitan.
Aipatu dugun mugikortasun urriaren ideia oso honen baitan, esan daiteke egun EAEn bizi den biztanleriaren % 37,3 talde horretakoa dela. Ehuneko hori ar
eagotuz joango da, etorkizunean Euskadin zahartze tasa ar
eagotzea proiektatu baita. Beraz, biztanleriaren zati handi bati eragin diezaiokeen ar
azo baten aurrean gaude.
Diagnostiko azterlanak Euskadiko hiru lurralde historikoetako garraio publikoko sistemaren sare osoa hartzen du, hura izaera erregularrekoa eta erabilera orokorrekoa denean eta jatorria edota destinoa EAEn duenean. Hori dela eta, azterketak hauek hartzen ditu: 15 trenbide linea; martxan dauden bi tranbia sistemak (Bilbon eta Gasteizen); Bilboko sistema metropolitarra; hiri lineak, hiri ar
tekoak eta ibilbide luzekoak hartzen dituen errepidetiko sistema, eta, azkenik, hiru euskal aireportuak.
Bertatik bertarako lan guztia elementu grafikoen bidez (argazkiak) eta ikerketa-fitxak betez egin da, eta halaxe sartu da azterlanean. Ar
gazki eta fitxa horiei esker, xehetasun baliotsuak eskuratu dira; izan ere, garraio-sistema bakoitzean hainbat elementu konparatzea ahalbidetzen du.
Lanak agerian jartzen du zer jarduera burutu behar diren lehenbailehen geltokietako sarreretan, trenbide-pasaguneetan, nasetarako sarreretan, eta abarretan benetako ar
risku egoerak saihesteko edo beste zenbait gertaera saihesteko, adibidez, Euskal Herriko udalerri batzuetan taxi egokiturik ez izatea.
Txostenean ondorio zehatzen atala agertzen da, garraio-sistemen ar
abera bereizita. Atal hori osatzeko, bukaerako ondorio bat atera da: hain zuzen, oraindik lan asko dagoela egiteko gure autonomia erkidegoko garraio publikoan irisgarritasun unibertsala lortu nahi badugu.
Egindako diagnostikoan, behar-beharrezkoa iruditu zaigu kontuan hartzea oso garrantzitsua dela joan-etorrien katea osoan irisgarritasuna bermatzea, jatorritik helmugaraino, zenbat etapa egin diren eta zer garraiobide erabili diren alde batera utzita.
Oinarrizko ondorio gisa, honako hauek aipatu behar dira:
arloan.
araudiaren ondorioz, euskal aireportuen sarean nahitaezkoa dela ezinduari hegaldiaren zikloko aldi guztietan laguntza ematea.
Gomendioak (guztira, 18) garraio sistemen ar
abera antolatu dira eta, horien barruan, administrazio eskudunen edo azpiegituraren eragileen edo kudeatzaileen ar
abera, modu sistematikoagoan ikusteko.
Datozen ekitaldietan jarraipen bat egingo dugu gaiarekin lotutako administrazioek egiten dituzten jardueren inguruan, EAEko garraio publikoko sistemaren irisgarritasun unibertsala sustatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.
Azkenik, azpimarratzekoa da txostena erakunde honen egoitzan egin zen ekitaldi batean aurkeztu zitzaiela EAEko pertsona minusbaliatuen elkarteei.
2. Ekitaldi honetan, era berean, erakunde honek ondorengo txostena ar
gitaratu du: EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa (ikus txostenaren V.1.3. kap.)
Ezintasunak dituzten pertsonen ar
tean mendekotasun-egoeran daudenen kopurua garrantzitsua da, eta ar
audi horren aplikazioak eragin berezia du bere katalogoan jasotako zerbitzuen erabiltzaileei edota aurreikusten dituen prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonei dagokienez.
Txosten horretan jasotako gomendio guztien azken helburua mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako ar
reta hobetzea den ar
ren –eta, esan dugun bezala, horietako asko ezintasunak dituzten pertsonak dira–, gailentzekoak dira ezintasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta beren mendekotasun-egoeraren ar
retarekin modu zuzenagoan lotuta dauden batzuk:
ari gara hitz egiten.
arreta-zerbitzuak.
artean ere).
arteko taldeak direla ziurtatzea.
arretarako egoitza eta eguneko zentroen inguruan Autonomia Erkidegoko
arauketa onestea.
IV. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan ar
loz ar
lo azaldu ditugun kexen bidez, ikuspegi orokor bat eman nahi dugu aurkeztutako kexen banaketaren inguruan –kasu gehienetan, ezintasunen bat duten pertsonek edo haien familiakoek aurkeztu dituzte–, garbi gera dadin zeharkakoak direla gure iritzipean jarri diren auziak, eta, ikus daitekeen bezala, erakunde honetako lan-arlo gehienak hartzen dituztela. Gainera, modu horretan, ar
e nabarmenago gertatzen da ezintasunen bat edo irisgarritasun-arazoren bat duten pertsonek gaur egun oraindik era guztietako oztopoak aurkitzen dituztela, hau da, hirigintzakoak eta ar
kitekturakoak, sozialak, kulturalak eta kolektiboak.
IV.1. Hiri-esparruko irisgarritasuna
Zuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabiltzeko eskubidearen edukia abiapuntu gisa hartuta, egon litezkeen oztopo ar
kitektonikoak kenduz ekipamendu kolektiboak eta zuzkidura publikoak fisikoki irisgarriak izatea bermatzearen gaia jorra dezakegu. Ekipamenduaren edo zuzkiduraren kontzeptu horren barruan, kontuan hartzekoak dira herritarrei askotariko zerbitzu publikoak eskaintzeko eta emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (urbanistikoak, garraiobideak, hezkuntzarekin lotutakoak, sozialak, kulturalak, osasunaren ar
lokoak, etab.).
Arlo honetan jaso diren kexetan planteatu da erabiltzaileek, bizi diren eraikinetan oztopoak daudela-eta, zailtasunak dituztela beren etxebizitza eta hiri-ingurua behar bezala erabiltzeko. Gai hau labur jorratu da hirigintzaren ar
loan, eta bertan adierazitakora jo dezakegu, gauza berberak alferrik ez errepikatzeko.
Bestalde, kexa bat baino gehiago jaso da osasun-zentroetako oztopo ar
kitektonikoekin lotuta. Adibidez, aipatzekoak dira Bilboko Novia Salcedo kalean dagoen osasun mentaleko zentro (OMZ) batean dauden irisgarritasun-arazoak. OMZ hori eraikin baten barruan dago, tarteko solairu batean, hain zuzen, eta 30 mailako eskailera batekin igo behar da, ez dago igotzeko beste modurik –ez ar
rapalarik, ez igogailurik– higikortasun murriztuko pertsonak beren kabuz igo daitezen. Bizkaiko osasun mentaleko sarearen zuzendari-gerenteak esan digu eraikineko jabeen erkidegoarekin berriro hasi direla hitz egiten igogailu bat instalatzeko eta adostasunik lortu ezean igogailua 2012ko aurrekontuen kargura egokitzeko lanak egingo direla.
Garraioaren esparruan, zoritxarrez, gure garraiobide publikoek ezintasunak dituzten pertsonak beren kabuz moldatzeko dauden oztopoak kendu gabe jarraitzen dute. Horri dagokionez, lehenago ere esan dugun bezala, txosten berezian jasotako ondorioetan islatu da beharrezkoa dela irisgarritasuna bermatzea lekualdaketa-kate osoan, jatorritik helmugara, burututako etapen kopurua eta erabilitako garraiobideak zeinahi izanda ere. Garraiobideen irisgarritasun unibertsalak herritarrek gizartean eta ekonomian aukera berdinekin aktiboki parte hartzea ahalbidetzen du.
Azkenik, erakunde honek irisgarritasuna sustatzeko gauzatu dituen ekintzei dagokienez, azpimarratzekoa da kexa askotan adierazten dela udalek ez dutela kontrolatzen lokal komertzialen jarduera berrietan edo beren erreformetan oztopo ar
kitektonikoak kentzeko ar
audia betetzen den ala ez. Erakunde honek egokitzat jo du udalen aurrean azpimarratzea beharrezkoa dela irisgarritasunari buruzko ar
audia betetzeko salbuespen-espedienteak izapidetzea lokal eta establezimendu publikoak berritzen diren kasuetan, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. Eranskinean horretarako aurreikusitako baldintzetan –dekretu horren bitartez, hiri-inguru, espazio publiko, eraikuntza eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasunaren inguruko baldintzei buruzko Ar
au Teknikoak onesten dira–. Horrela bermatzen da horrelako jardueretan beharrezkoa den kontrola benetan gauzatzen dela.
IV.2. Hezkuntza
Aurten ere, izapidetutako kexen errealitateak berriro agerian utzi du beharrezkoa dela ahaleginak ar
eagotzea hezkuntza zerbitzuen ar
teko koordinazio handiagoa eskaintzera bideratutako jardunbide egokiak zehazteko. Horrek, aldi berean, hezkuntza premia bereziak dauzkaten adingabeei emandako hezkuntza erantzunaren jarraipen egokia eta ebaluazio aproposa eta familiekiko lankidetza handiagoa bermatuko ditu.
Nolanahi ere, zerbitzuen ar
teko lankidetza onaren adibide ugari ere egon dira. Haur-eskola batera zihoan adingabe bati eskaintzen zitzaion hezkuntza erantzuna aztertzean egiaztatu ahal izan dugu. Bertako langileak, hezkuntza eta laguntza programaren bidez, harrera goiztiarraren eremuan lan egiten duten beste erakundeetan ohikoak diren errehabilitazio eta prestaketa ildoak indartzen saiatu dira.
Bestalde, euren seme-alaben eskolatze aukerak egiaztatzera erakunde honetara jo behar izan duten familien kasuak ere izan ditugu. Horietako bat disfasia mistoa zuen adingabe bat zen, eta familiak A ereduan jarraitzea nahi zuen. Bestalde, ezgaitasun intelektuala zuen adingabe baten berri izan genuen. Familiak hezkuntza bereziko zentro itundu batean eskolatzeko aukera zehaztu nahi zuen. Ikasle taldeen eskolatze baldintzen berri ere jakin nahi izan dugu, hala nola Elgoibarreko BHIn lanen ikaskuntza ikastaroa jarraitzen duten ezgaitasun intelektualeko gazteek osatutakoa.
Azkenik, adierazi behar dugu, zoritxarrez, entzumen ezgaitasunak dituzten eta zeinu hizkuntzako interpreteen laguntza behar duten ikasleen beharrei erantzuna ematen atzerapenak egon direla berriro ere.
IV.3. Funtzio Publikoa
Arlo honetan, azpimarratzekoa da ezintasunak dituzten pertsonen interesak babesteko eratu zen elkarte batek (ASINSOC) aurkeztutako kexa. Erakundearen ordezkariak adierazi zuenaren ar
abera, Gernika-Lumoko Udalaren Kultura Etxea erakunde autonomorako administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko hautaketa-proben deialdiak ez zuen betetzen ezintasunak dituzten pertsonak enplegu publikora sartzeari buruzko ar
audia.
Kexa baloratzeko, hau da, deialdiak ezintasunak dituzten pertsonak enplegu publikora sartzeari buruzko ar
audia betetzen zuen ala ez ikusteko, abiapuntutzat hartzen dugu, jakina, legeak erreserba-betebehar orokor bat ezartzen duela lanpostu publikoen eskaintzekin lotuta, eta horiek zehaztu behar dute, hain zuzen ere, zuzenean edo beste administrazio-ekintza orokor batean ordezkatuta, erreserbek zein baldintzaren ar
aberakoak izan behar duten egiten diren deialdietan.
Hori dela eta, udalera jo genuen kexan aipatutako deialdiari zegokion lan publikoaren eskaintzan jasotako lanpostuen kopurua zenbatekoa zen galdetzeko, eta eskaintza horretan ezintasunak dituzten pertsonentzat zenbat lanpostu erreserbatu ziren ere galdetu genuen.
Bere erantzunean, tokiko erakundeak jakinarazi zigun lan publikoaren eskaintzak udaletxean lan egiteko bost funtzionario-lanpostu, Kirolen Udal Patronatua erakunde autonomorako langile-lanpostu bat eta Kultura Etxea Fundazioa erakunderako beste bat barne hartzen zituela. Horrez gain azaldu zigun lan publikoko eskaintza horretan ez zela inolako lanposturik erreserbatu ezintasunak dituzten pertsonentzat.
Beste kasu batzuetan adierazi dugun bezala, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea onartzean, berriro ere, legeen bidez pertsona minusbaliatuak enplegu publikora sartzearen aldeko neurri bat barne hartzen saiatu zen, eta, kasu honetan aipatzen ar
i garen deialdia egin zen unean, 59. ar
tikuluan (abuztuaren 1eko 26/2011 Legeak gero aldatu zuen) xedatzen zuenaren ar
abera, lan publikoko eskaintzetan hutsik dauden lanpostuen ehuneko bost, gutxienez, ezintasunak dituzten pertsonentzat erreserbatu behar ziren.
Kasu honetan, lan-eskaintzak zazpi lanpostu barne hartzen zituen, eta ez zuen inolako erreserbarik aurreikusten ezintasunak dituzten pertsonentzat; baina, egia esan –eta horixe jakinarazi genion elkarteari–, ikuspuntu juridikotik ez zegoen lanpostuak erreserbatzeko betebeharrik, betebehar hori egon dadin lan publikoaren eskaintzak hogei lanpostu barne hartu baititu, gutxienez.
Hala ere, ar
tikuluan jasotakoa ez denez aginduzkoa, gure ustez legeek ez dute galarazten ezarritakoa baino ehuneko altuago bat erreserbatzea, aginduak hitzez hitz adierazten baitu kuotak ezin duela ehuneko bostekoa baino txikiagoa izan, baina ez du esaten ezin denik ehuneko hori baino altuagoa izan. Hau da, kasu honetan aipatzen ar
i garen lan publikoaren eskaintzan ez da beharrezkoa erreserba hori egitea, baina horrek ez du esan nahi ezin denik egin.
Hori dela eta, tokiko erakundeari gogorarazi genion Administrazioaren eskumena dela lan publikora sartzearekin lotuta ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasuna bultzatzen duten ekintza positiboak sustatzea, eta ikuspuntu horretatik aurreko paragrafoan aipatu dugun hausnarketa lan publikoaren etorkizuneko eskaintzetan kontuan har zedila iradoki genion.
IV.4. Ogasuna
Duela gutxi, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Ezintasunak eragiten duen konparazio bidegabeari buruzko Azterlan bat egiten lagundu du. Bertan ezintasunak dituzten pertsonek eta beren familiek ezintasun horrekin lotutako beharrei erantzuteko egin behar dituzten ahalegin gehigarriak analizatzen eta kuantifikatzen dira. Ikerlan horretan adierazten da pertsona horiek ondasun eta zerbitzu ar
runtak eskuratzeko egin behar dituzten gastu osagarriak handiak direla, ezintasunekin espezifikoki lotuta dauden ondasun eta zerbitzuez gain –laguntza teknikoak, laguntza pertsonala, tratamendu medikoak, terapeutikoak, gaikuntzarekin eta errehabilitazioarekin lotutakoak, medikamenduak–. Gainera, ahalmen ekonomiko txikiagoarekin egin behar dute; izan ere, ezintasunak dituzten pertsonak bizi diren etxeek urtero lortzen dituzten batez besteko diru-sarrerak gainerakoenak baino %25 txikiagoak dira, gutxi gorabehera.
Zergen ar
loko ar
audiak onura fiskal batzuk barne hartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...), eta, horien bidez, batetik, ezintasunak dituen pertsona bat duten familien gastu handiago hori konpentsatu nahi da, eta, bestetik, familia horien ahalmen ekonomiko txikiagoari erantzun nahi zaio.
Onura horiek zehaztean, normalean, zergen ar
loko ar
audiak ezintasunari egiten dio erreferentzia. Hala ere, batzuetan, menpekotasunari, ezgaitasun judizialari, lanerako ezintasunari, etab. ere egiten die erreferentzia, eta horrek herritarrak nahasi ohi ditu, kasu jakin batzuetan egoera horiek ezaugarri komun eta antzeko batzuk izaten baitituzte, baina ez dira berdinak, eta, ondorioz, ezin dira automatikoki baliokidetzat jo.
Zerga batzuetan –PFEZan, adibidez–, oso modu egokian daude ezarrita –azpimarratzekoa da– menpekotasunaren eta ezintasunaren ar
teko pasabide edo homologazio batzuk; baina horrek ez du ar
gitu beste hobari fiskal batzuk aplikatzerakoan sortzen diren eta 2011n herritarrek helarazi dizkiguten zalantzak.
TMIZk salbuespen bat jasotzen du ezintasunak dituzten pertsonentzat, salbuespen hori 2009aren bukaeran aldatu zen, eta horren ondorioz kexa ugari jaso genituen –kexa horien edukia 2010eko ekitaldiari buruzko txostenaren IV.4. idatz-zatian jorratu genuen–.
IV.5. Herrizaingoa
Atal honetan, ezgaitasun-txartelaren titular diren mugikortasun urriko pertsona batzuek aurkeztutako kexak aipatu behar ditugu. Hain zuzen ere, salatu dute zailtasunak izaten dituztela ibilgailua aparkatzeko, bai haientzat gordetako aparkalekuak aski ez direlako, bai hainbat erabiltzailek bidegabeki erabiltzen dituztelako leku horiek, eta ar
e aparkatzeko txartelak ere.
IV.6. Osasuna
Arlo honetan, lehenago aipatu diren eta FEVAPASek inplante koklearren erabiltzaileek beren kanpoko osagaiak berritzeari buruz planteatu dituen gaiez gain, paziente hipoakusikoen entzumenarekin lotutako diru-laguntzen kasua aipatu nahi dugu. Laguntza horiek zero eta sei urte ar
teko adingabeentzat daude aurreikusita, zehazki, hipoakusia bilateral neurosentsoriala eta entzumen-galera jakin bat dutenentzat (1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa eta eguneratze-prozedura ezartzen dituena, VI. Eranskina. 7.idatz-zatia).
Hori ume hipoakusikoen tratamendurako eta gizarteratzeko beharrezko elementu bat delako da horrela, hizkuntza bereganatzeko aukera ematen baitie, eta hizkuntzaren errehabilitazioarekin eta umearen hezkuntzarekin bateratu behar dute. Horrenbestez, gaur egun egiten den bereizketa hori, adinaren ar
aberakoa, justifikaturik dago. Hala ere, ezintasunak dituzten pertsonen integrazioaren ikuspuntutik, adin horren ostean onartzeko eskaerak oinarriak ditu. Muga hori atzeratzeko eskaera hori ere 2008-2010 Gizarteratzerako Ekintza Plan Nazionalaren V. eranskinean jaso da, plana lantzerakoan GKEek kontsultak egiteari eta parte-hartzeari buruzkoan, hain zuzen. Osasunaren ar
loko balorazioari buruzko 5.1 idatz-zatian, Osasunaren Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroko zerbitzu ortoprotesikoen zorroa eguneratzea proposatzen da –audiofonoetarako prestazioaren estaldurak 16 urtetik gorako pertsonak barne har ditzan–, baita prestazioaren kopurua ar
eagotzea ere.
Hori kontuan hartuta, Osasun eta Kontsumo Sailari adin-bereizketarik gabeko luzapena egiteko eskaera hori helarazi genion, aintzakotzat har dezan, Prestazioen, Aseguratze eta Finantzaketa Batzordean –Autonomia Erkidegoen ordezkaritza du– parte hartzen duen Administrazio gisa.
IV.7. Gizarte zerbitzuak
Lehenengo eta behin, atal honetan, ekitaldi honetan izapidetutako ofiziozko bi espedienteri egin nahi diegu erreferentzia. Partikularrek aurkeztutako zenbait salaketaren kudeaketan antzemandako ar
azoengatik ireki ziren.
Bada, ezintasunak dituzten pertsonentzako ar
reta-zerbitzuek (egoitza-zentroak, eguneko zentroak eta okupazio-zentroak) bete behar dituzten baldintza materialak, funtzionalak eta langileriarenak ar
autu gabe egoteak zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak egiteko ar
azo handiak eragiten dituela ikusi dugu, baita zerbitzuak eskaintzeko ezarritako printzipioak, helburuak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak egiteko ere. Dagokion eskaera egin ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren erantzuna eskaeraren aldekoa izan da, eta, horri dagokionez, lan horri 2012an ekingo diola adierazi zigun.
Halaber, Ar
artekoak Sail horri beste eskaera bat egin zion Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2.a) ar
tikuluarekin lotuta. Ekimen horretan, %65etik gorako ezintasun-maila duten 18 urtetik gorako pertsonak, Gizarte Segurantzako "ardurapean duen ume bakoitzeko diru-kopurua" prestazio ekonomikoa jasotzea dagokienak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotuta pentsioduntzat jo ahal izatea eskatu genuen; hau da, ar
tikulu horretan jaso daitezela eskatzen genuen, bai ezintasuna duen pertsonak jarduteko gaitasun osoa mantentzen duenean, bai gaitasun hori aldatuta duenean. Kasu honetan, sailak baietz erantzun zion proposamenari, eta neurri hori gauzatzeko 1. Zirkularra egin zuen: Pentsiodunen unitate bereziak, 2011ko maiatzaren 30ekoa, prestazio hori pentsioen zerrendan sartzen duena.
Bestalde, azpimarratzekoa da ama batek aurkeztu zigun kexa bat. Kexa hori Osakidetzan bere semeari ar
reta eskaintzean justifikaziorik gabe berandutu omen zirelako aurkeztu zuen. Bere semeak heltze-atzerapen orokor bat du (motorra eta hizkuntzarekin lotutakoa). Atzerapen horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) ar
reta goiztiarrerako zerbitzuetara bidali zutenerako, umeak hiru urte zituen, eta, une hartan, indarreko Dekretuaren ar
abera –abenduaren 15eko 157/2010 Foru Dekretua, 2011. urtean estimulazio goiztiarrerako banako laguntzak emateko oinarri ar
autzaileak eta deialdi publikoa onartzen dituena– ar
reta hori ez zen eskaintzen.
Umea Haurren Neurologia Zerbitzura (Neuropediatriara) bidali zutenerako 2 urte eta 10 hilabete zituela egiaztatu genuen –6 hilabete zituenetik aldizka egin zizkioten berrikuspenetan gutxieneko garapen-adierazleetara iristen ez zen ar
ren–.
Haurren garapen-nahasteak lehenengo adierazleak agertzen diren unean bertan antzeman behar dira. Ar
azoa antzeman ondoren, diagnostiko prozesua eta esku-hartze terapeutikoa hasi behar dira.
Atzerapen horren ondorioz, izatez, ezin izan du BFAk 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat ematen dituen ar
reta goiztiarraren zerbitzuez baliatu.
Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren 2011ko otsailaren 28ko Erabakiak, EAErako Ar
reta Goiztiarraren Eredu berria onesten duenak, gure administrazioen tresna juridikoak egokitzea exijitzen du, besteak beste, 6 urtera ar
teko luzapenari dagokionez, eta, kexa hori izapidetu zen unean, Bizkaian ez zen baldintza hori betetzea bultzatu.
Osakidetzak onartu du kasu honetan umea Neuropediatriara lehenago bidaltzeko adierazleak zeudela eta horri esker BFAren Ar
reta Goiztiarrerako Programan parte hartzeko aukera izango zuela.
Hori onartzen duela eta, Osakidetzak umeak bi eta hiru urteen ar
tean jaso ahal zuen laguntzari dagokion zenbatekoa bere gain hartzeko konpromisoa hartu du. Ama kalte-ordain horrekin ados agertu da.
Espediente hori izapidetzeak Bizkaiko Foru Aldundiak Ar
reta Goiztiarraren Programan parte hartzeko adinaren muga aldatzeko konpromisoa hartzea sustatu zuen. Konpromiso hori Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 19ko 150/2011 Foru Dekretuaren onespenaren bidez gauzatu da. Foru Dekretu horrek abenduaren 15eko 157/2010 Foru Dekretua aldatzen du eta ar
reta goiztiarra 6 urtera ar
te luzatzen du.
Halaber, Ar
abako lurralde historikoan ere ar
reta goiztiarra eskaintzerakoan egon diren atzerapenei buruzko kexa batzuk jaso ditugu. Horregatik, eta lehenago aipatu dugun Ar
reta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren 2011ko otsailaren 28ko erabakia gauzatzearen eta pisu txikiarekin edo ezintasunak izateko ar
riskuarekin jaiotako umeekin lotutako koordinazio soziosanitarioaren inguruko kezka direla eta, duela gutxi ofiziozko espediente bat ireki genuen EAE osoan ar
reta goiztiarra hobetzeari buruz.
Aurten ezintasunak dituzten pertsonek Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasun egoeran dauden Pertsonen Zaintzarako abenduaren 14ko 39/2006 Legearen aplikazioarekin lotuta aurkeztu dituzten kexei dagokienez, gailentzekoa da menpekotasun-egoera onartzeko prozeduraren barruko atzerapenekin lotutakoek –aurreko urteetan kexa ugari aurkeztu dira gai honen inguruan– nabarmen egin dutela behera; izatez, erregistratu den kexa bakarra izapidetzean ikusi da ez zela irregulartasunik egon administrazio-jardueran, ez baitziren igaro ar
audian aurreikusten diren legezko epeak.
Hala eta guztiz ere, berriz azpimarra dezakegu menpekotasunaren ar
loko ar
audiaren ezarpenak prozedura konplexu bat barne hartzen duela, eta, sarritan, prozedura bat baino gehiago gauzatzen direla aldi berean (menpekotasunaren gradua eta maila zehaztea, Banakako Ar
reta-plana lantzea eta zerbitzua edo prestazioa esleitzea); horrek behar baino atzerapen handiagoa eragiten du menpekotasunaren ar
loan, esparru honetan ar
retaren erantzun azkarra funtsezkoa den ar
ren. Guk proposatzen duguna da egungo prozesuaren hiru faseak prozedura bakarrean jasotzea.
Gure ustez, APSLk Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJ eta APE) azaroaren 26ko 30/1992 Legera bidaltzen duen esparruan, ez litzateke hiru hilabeteko epea gainditu beharko eskaera aurkezten denetik (interesduna menpekotasun-egoeran dagoela eta sistemako prestazioak jasotzeko eskubidea duela onartzeko eskaera) kasuan kasuko zerbitzua edo prestazioa esleitzeko ebazpena xedatzen den ar
te. Bestalde, kontuan hartzekoa da zerbitzu batzuk eskaintzeko ezinbestekoa dela toki libreak egotea, eta behar beste toki ez egotearen ondorioz atzeratu egin daitekeela. Nolanahi ere, menpekotasun-egoera onartzen denetik BAPa egiten den ar
te igarotzen den denborak ez luke, inola ere, 15 egun baliodunekoa baino gehiagokoa izan behar, interesdunari egotz dakizkiokeen atzerapenak baldin badaude izan ezik. Azaldutakoa ikusirik ondorioztatzen da egokia litzatekeela gehienezko epe horiek kasuan kasuko ar
audietan zehaztea, prozedura ar
gitzeko nahiz segurtasun juridikoa bermatzeko.
Familiaren barruko zaintzarako prestazio ekonomikoa ordaintzen hasteko ezarri behar den hasiera-datarekin lotutako kexek, ordea, gora egin dute, baita foru erakundeek behar ez bezala jasotako prestazioen ondorioz eskatzen dituzten zenbatekoen erreklamazioekiko desadostasunarekin lotutakoek ere. Espediente horiek tramitazio-fasean daude.
Ezintasuna duen eta menpekotasun handia duen pertsona batek –familiaren barruko zaintzarako prestazio ekonomikoa (FBZPE) jasotzen du bere lan-jardueran ar
itzeko kontratatuta dagoenean izan ezik, eta aldi horietan laguntza pertsonala behar izaten du– planteatu zigun urtero hiru edo lau hilabetez inolako diru-laguntzarik gabe egoten zela nahiz eta etengabe jasotzen zuen amaren laguntza, edo amarena eta laguntzaile pertsonalarena. Hori horrela da lanean hasten zen bakoitzean (hiru edo sei hilabetez, normalean) bere FBZPEa ezeztaturik geratzen zelako; orduan, lanean zegoenean laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) ematen zioten; eta bere lan-jarduera bukatzen zenean, azken prestazio hori ezeztaturik geratzen zen, eta, ondorioz, berriro eskatu behar zuen FBZPEa eman ziezaiotela.
Bizkaiko Foru Aldundiari gaia planteatu genion, indarrean dagoen ar
audian jasotako irtenbideren bat aurkitzeko helburuarekin, eta zenbait gestio egin ondoren jakinarazi ziguten irailaren 29tik aurrera FBZPEa ezeztatu beharrean eten egingo ziotela eta horrek, zalantzarik gabe, aurreko egoera konponduko zuela, eta erabakia ontzat jo genuen. Zalantzarik gabe, administrazioaren jarduna hobetu egin da menpekotasun handia duten eta aldizka lan-jarduera bat gauzatzen duten pertsonen kasuan.
IV.8. Etxebizitza
Aurten aztertu ditugun hiru kexa-espedientetan, ezintasuna duten pertsona batzuek salatzen zuten egokitu zitzaizkien babes ofizialeko etxebizitzek ez zituztela betetzen irisgarritasun-baldintzak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari eskatu ziotela beren etxebizitzek behar zituzten egokitzapen-lanak egiteko, baina ez zutela beren eskaeren aldeko erabakia lortu. Kasu horietako bitan esku hartu genuen, eta sailak interesdunek erreklamatzen zituzten egokitzapen-lanak gauzatzea erabaki zuen. Hirugarren kasua alokairu-erregimenean lagatako etxebizitza baten ingurukoa zen, eta sailak jakinarazi zigun Alokabidek kexa aurkeztu zuen interesdunekin adostu zuela etxebizitzan konponketa-lanak egitea, eta alokairu-kontratuari zegozkion ordainketak egiteko betebeharra eteteko prest agertu zen, baina azken horretarako ezinbestekoa zen erreklamaziogileak ezin zuela etxebizitza erabili ziurtatzea.
V. Ondorioak
V.1. Ezintasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenak ezintasunak tratatzeko modua aldatu zuen. Azpimarratzekoa da hitzarmena onetsi zenetik ezintasunak giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar direla, eta horrek esan nahi du ezintasunak dituzten pertsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar.
Ondorioz, aurreko ar
auketaren oinarri izan zen eredu medikoak edo errehabilitaziora zuzendurikoak ezintasuna pertsonaren ar
azo bat bezala ikusten zuen, eta eredu sozialaren ikuspuntutik, hartu behar diren neurriek ez dute pertsonari zuzendurik egon behar soilik; aitzitik, gizartera ere egon behar dute zuzenduta, bertan ikusten diren diskriminazio-egoerak gainditzen ahalegintzeko. Ikuspegi horretan oinarrituz, ar
audia ezintasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmenera egokitzen saiatzen den abuztuaren 1eko 26/2011 Legea onartu zen, eta pertsona horiek gizartean pairatzen dituzten desabantailak eta giza eskubideen urraketak desagerrarazten saiatzen da. Lege horren hitzaurrean zehazten den bezala, ezintasunaren eredu sozialean sakondu nahi da, eta, aldi berean, "pertsona horiek dituzten eskubideak babesteko bultzada berritzaile bat ematen du beren bizitzarekin –pertsonalarekin nahiz kolektiboarekin– lotutako erabakiak hartzea errazteko, autonomia pertsonal desinstituzionalizaturantz aurrera egiteko, gizartea osoki barne-hartzailea izateko eta bertan ez dutela diskriminaziorik jasaten bermatzeko".
Testuinguru horretan, gure ustez egokia da, era berean, ezintasunak dituzten pertsonen eskubideen ar
loko ar
audi autonomikoan sakontzea, egokitzapen eta aldaketa batzuk egiteko, ar
audi horien aplikazioarekin lotutako kontraesanak ekiditeko eta Hitzarmenak jasotzen dituen eskubideak benetan gauzatzen direla bermatu ahal izateko.
Adibide gisa, aipatzekoa da ezintasunaren ar
loan ikuspuntu desberdinetatik lan egiten duten elkarteekin egindako bileretan elkarte guztiek gehien aipatu duten gauzetako bat dela beharrezkoa dela irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea eta hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko ar
au teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua berrikustea.
Sarritan egiaztatu dugu EAEko herri-administrazioek modu murriztailean interpretatu dituztela eta aipatutako Hitzarmenean ezarritako oinarrizko eta funtsezko printzipioetatik urruntzen diren ekintzak gauzatu dituztela. Adibide ar
gia dira, besteak beste, gure Erkidegoko udalerri askotan irisgarritasuna errazteko elementu gisa instalatu diren eskailera mekanikoak. Izan ere, instalazio horiek ez dira egokiak ezintasunak dituzten pertsonentzat.
Egiten diren eraikin berriei eta berrikuntza-lanak egiten dituztenei buruz ere gauza bera esan dezakegu, izan ere, ezintasunak dituzten pertsonentzako sarrera bereiziak izan ohi dituzte, eta, normalean, eraikinen atzeko aldean egoten dira.
Herritar guztiek berdintasun-baldintzetan erabil ditzaketen instalazioak lehenetsi behar dira, ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak gauzatzeko.
V.2. EAEko garraiobideen sistema publikoaren irisgarritasunari buruz ekitaldi honetan aurkeztu den txosten berezian jasotako diagnostikoa ikusirik ondorioztatzen da gaur egun oso gabezia garrantzitsuak daudela eta horrek garraiobideen erabilpen unibertsala baldintzatzen duela:
ari diren ekintzak ere asko dira. Hala eta guztiz ere, gai honekin lotutako administrazioek zerbitzu horien erabilpen unibertsala bermatzeko beharrezkoak diren inbertsioak sustatzen jarraitu behar dute.
arteko ibilbideetarako eta ibilbide luzeetarako erabiltzen diren autobus guztietan ez da irisgarritasun osoa lortu. Horren harira, erabakigarria izango da 2012rako errepide bidezko bidaiarien lineen emakidak berrituz joan bitartean operadoreei ezartzen zaizkien baldintzak teknikoak betetzea.
arloan esku hartzea, seguruak eta irisgarriak izan daitezen. Beharrezkoa da irisgarritasuna bermatzea lekualdaketa-kate osoan, jatorritik helmugara, burututako etapen kopurua eta erabilitako garraiobideak zeinahi izanda ere.
V.3. Azkenik, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak duela gutxi Ezintasunak eragiten duen konparazio bidegabeari buruz egin duen Azterlanean adierazitakoaren ar
abera ezintasunak dituzten pertsonek eta beren familiek ezintasun horrekin lotutako beharrei erantzuteko egin behar dituzten ahalegin gehigarriak ikusirik, gure ustez, une honetan krisi ekonomiko batean gaudela kontuan hartuz, agintaritza publikoek aurrerapenak egin behar dituzte dauden hobari fiskalak babes-neurri gisa tratatzeko eta desberdintasunezko egoerak murrizteko.
V.4. Ezintasunak dituzten pertsonek ar
azoak dituzte berdintasun-baldintzetan bizitzeko aukera ematen dieten prestazioak eta baliabide sozialak eskuratzeko. Ekitaldi honetako jarraipen-jarduerak ikusirik azaldu dugu gaur egun ere ar
audian aurreikusten ez diren egoerak ikusten direla; kolektiboaren behar espezifikoei behar bezala erantzuteko gizarte-baliabideen urritasunak edo dauden baliabideetarako egokitzapen falta ikusten dira. Euskal Gizarte Zerbitzuen Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretua onesteak EAEko gizarte-politika aldatu beharko luke.
V.5. Ukaezina da lan publikora berdintasun-baldintzetan sartzeko eskubidea bereziki garrantzitsua dela ezintasunak dituzten pertsonen kasuan; hori dela eta, egungo ordenamendu juridikoak pertsona horien sarrera-baldintzak sustatzera bideratutako ar
auak eta xedapenak barne hartzen ditu.
Horrenbestez, enplegatzaile publikoak lanpostuetarako ezarritako erreserba-kupoa betetzen dela bermatu behar du, hau da, lehentasun jakin batzuk izan behar ditu lanpostuen helmugen edo lanpostua eta haren ingurua lanean ar
ituko den pertsonaren beharretarako egokia izatearen gaineko erabakia hartzeko fasean.
V.6. Azkenik, aurten ere azpimarratu nahi dugu Euskal Autonomia Erkidegoak gauzatzeke duen zeregin bat dela komunikazioekin lotutako irisgarritasuna bermatzeko neurri teknikoak hartzea. Eta horixe egiaztatu dugu garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin dugun azterlanean; bertan egiaztatu baita ez dela hartzen inolako neurririk komunikatzeko ar
azoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko. Era berean, hezkuntza-baliabideei, osasunaren ar
lokoei eta sozialei dagokienez, eraikin publikoetan ar
reta-guneak dauden tokietan ez dagoela informazioa eta komunikazioa errazteko baliabide teknikorik baieztatu dugu. Hori dela eta, gure ustez erabakigarria da agintaritza publikoen ekintzak komunikazioarekin lotutako irisgarritasun-baldintzak ezartzera bideratzea, ikusmen– eta entzumen-ezintasunak dituzten pertsonak benetan ez direla diskriminatzen eta aukera berak dituztela ziurtatzeko.
1 Agerraldiaren testu osoa eskura daiteke Ar
artekoaren web orrialdean.
4. Gaixo kronikoak
I. Aurrekariak
Gaixo kronikoek berariazko premiak izaten dituzte, eta horiek euskal herri-administrazioek ar
tatu behar dituzte ezinbestean. Iraupen luzeko gaixotasunak direnez eta, oro har, motel egiten dutenez aurrera, sendagarriak direnak ez bezalako tratamendu edo zaintzetan oinarritutako ar
reta behar izaten dute batez ere, pertsona horien bizi kalitatea bermatzen duen ar
reta soziosanitarioan oinarritutakoak gehienbat, autonomia eta zaintza sustatuz, narriadura prebenituz eta tratuen eta aukeren berdintasuna eskainiz.
II. Testuinguru ar
auemaileri eta sozialari buruzko gai nagusiak
II.1. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategia
Iaz Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia tresna onartu zela jakinarazi genizuen. Osasun eta Kontsumo Sailaren tresna honen xedea da pertsona hauei eskainitako ar
reta hobetzea, bertako 14 proiektu estrategikoen bidez.
Adierazi genuen bezala, Sailaren ustez "proposatutako helburuak lortzeko planteatu zen egiturazko eraldaketa egiteko 2-5 urte inguru beharko ziren", eta erakunde hau 2012ko ekitaldian hasiko zen proiektu estrategiko hauen jarraipena egiten.
Baina Sailak eskainitako aurreikuspenak betetzerakoan aurrerapen txikiak ikusten ditugu. Adibidez, historia kliniko bateratua ezarri nahi zen toki guztietan, eta 2011 amaierarako aurreikusita zegoen ar
ren, txosten hau itxi denean ezartzeko zegoen.
Erizaintzako eskumen aurreratu berrien garapenari dagokionez –ekimena oso positiboa eta beharrezkoa iruditzen zaigu–, aurten erizaintzako hiru rol berriren pilotajea hasi da: Eskumen aurreratuen erizain kudeatzailea (KAEK), jarraikortasunaren erizain kudeatzailea (JEK), ospitale-lotuneko erizain kudeatzailea (OLEK).
Lehenengo rolaren zeregina da patologia kronikoa duten gaixoei ekidin daitekeen ospitaleratze kopurua murriztea, gorabeherak agertzea saihestea, autonomia eta norbere buruaren zaintza sustatzea, osasun eta gizarte baliabideetarako sarrera erraztea eta zaintzak etxera gerturatzea. Bigarrenaren zeregina da zerikusia duten eragileen ar
teko ar
reta integralaren koordinazioa sustatzea (lehen ar
reta, ar
reta berezia, gizarte zerbitzuak, etab.), zaintzen jarraipena bermatzea eta laguntza eremu desberdinetako osasun ar
loko profesionalen ar
tean prozesuak koordinatzea eta homogeneizatzea sustatzea eta zaintza pertsonalizatuen plana ziurtatzea. Hirugarren rolaren xedea da ospitalean alta eman ondoren etxerako trantsizioan zaintzen jarraipena hobetzea eta ospitaleko egonaldian ar
reta integralaren koordinazioa sustatzea.
Helburu hauek bat datoz Osasunaren Mundu Erakundeak proposatzen dituen gaixotasun kronikoen ar
reta ereduarekin.
Gaixoen elkarteei eskaini beharreko babesari dagokionez, aurten iaz baino kopuru handiagoak eman zaizkie gaixoen eta hauen familien bizimodua hobetzeko erakundeei. Laguntza hauen deialdia Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Agindu bidez egin zen eta Osasuneko sailburuordearen 2011ko azaroaren 30eko ebazpen bidez erabaki zen ematea.
Esan beharra daukagu urteko deialdiak ebatzi eta ordainketak urtea oso aurreratuta egitea (kasu batzuetan txosten hau itxi denean ordainketak egin gabe zeuden) oso praktika administratiboa txarra dela eta hori gainditu beharra dagoela. Gauza bera gertatu zaie HIESAren ar
loan lanean ar
itzen diren elkarteen laguntzei ere. Horrek kalte egiten die elkarteek eskainitako programak edo zerbitzuak mantentzeari, nahiz eta balio ikaragarria izan gaixotasun kronikoak dituztenen bizi-kalitaterako. Zerbitzu eta programa horien egonkortasuna eta jarraitutasuna dagokion Sailak bermatu behar du deialdiak urteko lehenengo hilabeteetan ar
gitaratuaz eta ebatziaz eta laguntzarako eta lankidetzarako bideak sustatuaz. Bide hauek aurrekontu urtearen denbora marko murritza gainditu eta segurtasun handiagoa eskaini behar dute (urte anitzeko konpromiso kredituak, epe ertaineko hitzarmenak, etab.). Hori bat etorriko da Sailak gaixoen elkarteak babesteko duen borondatearekin.
Pazienteak bere burua zaintzeko eta hezteko neurriei dagokienez –buruzagiak trebatuta eta trebatzeko pazienteak hartuta–, aurten paziente aktiboak (bihotz-gutxiegitasun kongestiboa, biriken butxaketazko gaixotasun kronikoa, diabetesa, bihotza estimulatzeko dispositiboen kontrola eta ahoko terapia antikoagulantea) trebatzeko ikastaroak jarri dira abian. Gainera, Batzorde Estrategikoa eratu da pazienteen elkarteek, elkargoek eta elkarte profesionalek aurrerapenak eta kezkak parteka ditzaten eta kronikotasunaren estrategiaren garapenean modu aktiboan sartu daitezen. Ekimen horiek hasten baino ez dira ar
i, beraz, oraindik ezin dugu egiazko eraginaren ebaluaziorik egin.
Pacientes Crónicos-Kronikoen Sarea euskal komunitatea ere sortu da. Sare sozial bat da eta gaixotasun kronikoren batekin bizi diren pertsonak eta hauei lagun egiten dietenak eta zaintzen dituztenak daude bertan, denen bizi-kalitatea hobetu asmoz. Parte hartzeko modu erraz eta azkarra nahi da, ahalduntzea, elkarrekin ikastea, emozioen kudeaketa eta afinitatean oinarritutako interakzioa bultzatzeko. Oso proiektu interesgarria iruditzen zaigu eta bere eragina ebaluatzea komeniko da.
II.2. Gizarte-osasun ar
reta
Arreta soziosanitarioaren ar
retaren eremuan bereziki jaso dezaketen taldeetako bat dira gaixo kronikoak, hain zuzen Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean zehazturiko ar
reta: osasun ar
azo larriak edo muga funtzioak edo gizartean baztertuak izateko ar
riskuan daudela-eta aldi baterako osasun eta gizarte ar
reta behar duten pertsonentzat dira, ar
reta koordinatua eta egonkorra behar dutenentzat, ar
retari jarraipena ematearen printzipioari lotua.
2009an eta 2010ean kezkatuta geundela esan genuen Ar
reta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren jarduera ezagatik. 2011ko otsailaren 28an Euskal Autonomia Erkidegorako Ar
reta Goiztiarraren Ereduari buruzko agiria eta EAEko ar
reta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentua onartu ditu.
Arreta goiztiarrari dagokionez, onartutako eredua garrantzi handiko dokumentua da alor honetan; izan ere, zerikusia duten sistemek –hezkuntza, osasuna eta gizartea– eta dagokien erakundeek jarduera koordinatua egiteko ildoak finkatzen ditu. EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa txosten bereziko 3.12.0.3 atalean eredu berriaren deskripzio laburra dago. Txosten hori erakunde honek ar
gitaratu zuen 2011ko ekainean. Txosten horretako 11.22 gomendioak agiri horretako proposamenak eta aurreikuspenak egia bihurtzeko behar diren neurriak abian jartzeko beharra dagoela azpimarratzen du. Horrek esan nahi du dagozkion gailuak sortu eta egokitu beharko direla; gizarte, osasun eta hezkuntza sistemen ar
tean koordinazioa egoteko bide egokiak sortu; ar
reta 6 urtera ar
te luzatuko dela bermatzeko behar diren bitartekoak eman; Ar
aba eta Gipuzkoaren kasuan berariazko ar
audia onartu eta Bizkaian dagoena egokitu. Hori guztia erasandako haurrek ahalik eta garapen fisiko, mental eta sozial handiena izan dezaten, ezintasunen ar
riskuen detekzio goiztiarra egin dadin eta prebenitzeko.
Arreta 6 urtera ar
te luzatzeari dagokionez, aurten Bizkaiko Foru Aldundiak bere dekretua aldatu egin du zentzu horretan, heldutasun atzerapen globala (motora eta hizkuntzarena) duen haur baten amak aurkeztutako kexa tramitatzeko testuinguruan. Kexa horren berri txosten honetako ezgaitasun bat duten pertsonen atalean dago.
Onartutako bigarren agiriak (bere zirriborroa aipatzen genuen iazko txostenean) hazten ar
i den gizarte eta osasun ar
loko eskariari erantzuteko planteatzen diren lanerako ildoak aurkezten ditu, bi sistemen berrantolaketaren eta koordinazioaren bidez, bien sinergiak eta baliabideak aprobetxatuta, gizarte eta osasun ar
loko eredu garatua, koherentea eta iraunkorrak lortzeko xedearekin, eta horko jokalari nagusia erabiltzailea izanda bera bizi den ohiko inguruan.
Bereziki aipatu beharra dago apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua, Ar
reta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena, Kontseilu horren funtzioak, osaera eta funtzionatzeko oinarrizko jarraibideak ar
autzen baititu. Kontseilu hori da Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua eta EAEko Osasun Sistema koordinatzeko eta elkarren ar
teko lankidetza ar
tikulatzeko organo gorena, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen, 46.6 ar
tikulua ezarriaz eta garatuaz.
2009ko txostenean adierazten genuen ar
reta soziosanitarioko sistemaren garapena ez zela berdina hiru lurralde historikoetan eta oso alde nabarmenak zeudela Eusko Jaurlaritza, Osakidetza eta aldundien ar
teko lankidetza hitzarmenetan zerbitzu soziosanitarioen eskaintza eta finantzazioa erregulatzeko. 2011n hitzarmena sinatu dute Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak, Ar
abako Lurralde Historikoko ar
reta soziosanitarioa hobetzeko. Bertan osasun sistemak gizarte sistemari egin beharreko ekarpenak ezartzen dira, egoitzetako eta unitate soziosanitarioetako osasun ar
loko gastua konpentsatzeko. Zalantzarik gabe, aipatzen genituen lurralde mailako desorekak gainditzeko urratsa da.
Aurten Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa sortu da eta bertan daude Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo saila eta Enplegu eta Gizarte Gaietakoa. Zahartzaroaren, gaixotasun kronikoen, ezgaitasunen eta mendekotasunen ezagutza, ikerketa, garapena eta berrikuntzaren kudeaketa ekimenak koordinatu eta sustatu nahi dira eremu soziosanitarioan elkarri eraginda, kalitate eta eraginkortasun handiagoko zerbitzuak eskaintzeko modeloak definitzeko eta pertsonak beraien ohiko ingurura bideratzeko.
III. Jarduera-plana
Jarraian erakundeak 2011n garatutako jarduera nagusiak deskribatuko ditugu:
III.1. Lehenengo eta bigarren mailako linfedemak dituzten pertsonak
Iazko txostenean atal zabal bat eskaini genien linfedema zuten pertsonei, beraien ar
azoari eta Osakidetzak eskaintzen zien ar
retarekiko zituzten errebindikazio nagusiei. Erakundeak gaiari buruz egindako azterketaren ondoren hobetu zitezkeen ar
loak hauteman genituen, horiei buruzko informazioa eskatu genion Osakidetzari eta erantzunaren berri ematen genuen aipaturiko atalean.
Erakunde honen lanean ohikoa denez, jasotako erantzunak aztertu ondoren berriro ere erasandako pertsonen gizarte erakundeekin harremanetan jarri ginen, guri eskainitako informazioaren berri eman eta kontrastatzeko.
Erasandako pertsonen taldeak jakinarazi zigunez, eman ziguten informazioa eta beraien eguneroko esperientzia ez zetozen bat eta osasun-administrazioaren erantzuna kontuan izanda, azterketa bat egitea erabaki zuten erasandako 140 pertsonari galdera batzuk eginda. Galdera-sortan Osakidetzak igorritako informazioan zeuden hainbat gai aipatzen ziren, horrela balorazioa zorrotzagoa izango zelakoan.
Aurten talde horrek egindako azterlanaren emaitzak ezagutu ahal izan ditugu:
ariketa gisa).
arte tratamendurik errepikatzen.
arazoak planteatzen dituzte; osasun langileek gaixotasunez duten ezjakintasuna, zergatiak, eboluzioa, sintomak eta konplikazioak; pazienteek presoterapia ez egin nahi izatearen ondorioz jasaten dituzten
arreta gabeziak; kasuen jarraipen falta eta tratamenduekin jarraitzeko zailtasunak; itxaron zerrenda luzeak edo jarduteko protokoloen gabezia.
Erasandako pertsonek egindako balorazio-txostenean Osakidetzak emandako informazioan ez zeuden zenbait gabezia aipatzen direnez, erakunde honi igorri dizkiogu taldeak egindako balorazioak, bertako zuzendaritzak erasandako pertsonek jasotzen duten ar
retaz zer uste duten jakin dezan, beraien antolakuntzako aurreikuspenen ezarpen praktikoa aztertu dadin eta dagozkien neurriak har ditzaten.
III.2. Sortzetiko metabolismoko gaixotasunak dituzten pertsonak
2011n ar
reta berezia eskaini diegu prebalentzia txikiko gaixotasunak (gaixotasun ar
raro izenarekin ezagunagoak) dituzten pertsonei oro har –hurrengo azpi taldean ar
ituko gara hauei buruz– eta sortzetiko metabolismoko gaixotasunak dituztenen azpitaldeari bereziki.
Azpitalde honetako gaixotasunei dagokienez, hauteman (jaioberrien baheketa eginda) eta erasandako jaioberriak tratatuta (dieta zorrotzean oinarritua batez ere), kalte neurologikoa ekidin daiteke eta gaixotasun hauei lotutako erikortasuna, hilkortasuna eta balizko ezgaitasunak murriztu.
Euskadiko PKU Elkartea eta metabolismoko beste akats batzuk elkartearekin egindako bileretatik, pazienteen familiakoekin eta medikuekin izandako elkarrizketetatik eta legebiltzarreko egoitzan gaiari buruz egindako lanaren azterketatik Osakidetzak pertsona hauei eskaintzen zien ar
retan gabezia batzuk hautematen ziren:
arazoak eta Osakidetzak duen teknologiaren infraerabilera (masen espektometroa tandemean, batez ere). Jaioberrien baheketen programan patologia berriak sartzeko beharra.
arreta bikaina pediatria zerbitzuan garatzen da, batez ere. Eredu honek azpiegitura gabezia sortzen du pazientea adin pediatrikotik helduarora igarotzen denean.
arretaz
arduratzen diren gaixotasun metabolikoetan espezializatutako fakultatiboek zailtasunak dituzte pazienteak modu esklusiboan
artatzeko, Pediatria Zerbitzuan sortzen diren beste behar batzuen interferentziarik gabe eta, ondorioz, ezar daitezkeen teknikak, dauden baliabideak eta osasungintzako bide egokiak hobeto ezagutzeko eta espezializatzeko oztopoak dituzte.
artatzeko baino ez den denborarik).
arteko koordinazioa eta helburu komunak planteatzeko aukera eskaintzen duen sistema integraturik ez dago.
arreta psikologikoa eskaintzeko beharra.
Azkeneko gai honi dagokionez, Osabide Global proiektua –aurten Espainian pazienteen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko osasungintzako esperientzia onenaren saria lortu du asistentzia-kalitatearen espainiar elkartearen (SECA) eskutik– orokortu den heinean, alerta informatikoari buruzko ar
azoak desagertuz joan dira.
Osakidetzari informazioa eskatu genion eta bertan gaixotasun hauen diagnosi egoeraz interesatu ginen; eremu pediatrikoaren barruan eta kanpoan paziente hauek ar
tatzeko egokitutako azpiegitura; gaixotasun metabolikoak prebenitu, hauteman eta tratatzeko gaur egun dauden espezialistak eta pazienteek behar dituzten laguntza psikologikoan eta dietetikoan ar
itzen direnak; lehen ar
retaren eta espezializatuaren ar
teko koordinazio mekanismoak eta espezialisten ar
tean daudenak; haurren babes psikologikoa, gaixotasun hauetakoren batekiko seme-alaba duten gurasoen babes psikologikoa eta paziente helduen babes psikologikoa; eta trebakuntzari, profesionalen espezializazioari eta ikerketari lotutako beste gai batzuk.
Osakidetzaren erantzunean talde hau ar
tatzeko baliabide egokiekiko egoera aurkezten zitzaigun Gurutzetako Ospitalean: "sortzetiko metabolismoko akatsetan lanaldi osoan ar
itzen diren hiru pediatra, nutrizio eta dietetikako aditu bat eta dauden baliabideekin haurren psikologo bat eta zentroko psikiatra izateko aukera, haurra eta familia tratatzeko; zentroko neonatologoen, intentsibisten, neurologoen eta abarren inplikazioa eta aurten parte hartze akordio bat jarri da abian Barne-medikuntza Zerbitzuarekin, paziente helduen ar
reta hobetzeko".
Osakidetzaren erantzuna elkartearekin, pazienteen familiakoekin eta osasungintzako profesionalekin kontrastatu ondoren lortutako informazioarekin ezin izan dugu jarraitu espediente hau itxi denean eta 2012an zehar luzatu beharko da tramitazioa.
Jaioberriak bahetzeari dagokionez, Osasun Publikoko oinarrizko programa prebentibo-asistentzialetako bat da; jaioberriei jaio eta 48 ordura odola ateratzen zaie ("orpoko froga") eta ondoren laborategian aztertzen da odol hori. Jaioberrien bahetze programak Espainian: jarduerak eta etorkizunerako proposamenak adostutako agiria kontuan izanda eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta, programan beste 19 gaixotasun sartzeko aukera iradoki genion Osakidetzari. Gaixotasun horiek guztiak tratatu egin daitezke, hautemateko emaitza fidagarriak dituzte eta Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako programetan eta gure inguruko Europar herrialde batzuetan (Alemanian, Danimarkan, Belgikan, Holandan, Austrian, etab.) sartu dira.
Osakidetzak eman zigun erantzunean ezgaitasun edo heriotza goiztiarra, gaindiagnostikoa eta gaintratamendua bezalako terminoetan aurreikusitako eragina ebaluatzeko beharra aipatzen zuen; balizko ondorio kaltegarriei buruzko balorazioa egiteko egokitasuna; sartzeko parekidetasunarekin, autonomiaren errespetuarekin eta isilpekotasunarekin lotutako gaiak edo ikuspegi kliniko sozial eta etikotik zuen egokitasuna, programan gaixotasun berri bat sartzea adosteko. Jakinarazi zigutenez, 1982az geroztik Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordeak garatzen du, 2011n zelula faltziformeen gaixotasuna sartu da eta datozen urteetan beste bost sartzeko gomendatu du (Erresuma Batuko ereduari jarraituaz):
Bost gaixotasun hauek Administrazioari proposatzen genion zerrendan zeuden, gainera, 1982an programa abian jarri zenetik aldi honetan jaiotako 531.673 jaioberriri egindako frogetan hautemandako kasuen datuak ere bazeuden:
PATOLOGIA | HAUTEMANDAKO KASUAK | ERAMAILEAK |
Fenilalaninemia (1982an sartua) | 34 (1/14.460) | -- |
Sortzetiko hipotiroidismoa (1982an sartua) | 135 (1/3.642) | -- |
MCADD (2007an sartua) | 2 (1/32.500) | 3 (1/21.666) |
Fibrosi kistikoa (2010ean sartua) | 2 (1/14.000) | 11 (1/1.740) |
Zelula faltziformeen g. (2011n pilotua) | 4 (1/2.432) | 36 (1/277) |
Egungo zerbitzuak erreferentziazko unitate kliniko izateko zituen aukerez eta xede horretarako egin zitezkeen jarduerez galdetu genion Osasun ar
loko administrazioari, Legebiltzarreko aurrekariak kontuan izanda. Adierazten zigunez "gaur egun Gurutzeta ospitaleko pediatrek Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren lan-talde batean parte hartzen ar
i dira, CSUR ar
audiaren ar
abera Metabolopatia Hereditarioen Erreferentziazko Unitateentzako gomendioak ezartzeko".
Gure iritziz, mota honetako unitate bat finkatuko balitz, erasandako pertsonak behar bezala ar
tatuko lirateke, diagnostikoa errazago lortuko litzateke eta ar
reta terapeutiko psikologikoko eta gizarte laguntzako estrategia ere errazago definituko litzateke; ar
reta protokoloak sortu eta hedatuko lirateke; jaioberrien bahetze unitateekin eta diagnostiko biokimiko eta genetikoko unitateekin ar
tikulatuko litzateke; ar
retan zerikusia duten fakultatibo guztien koordinazioa errazago egingo litzateke; adin pediatrikoan ez dauden pazienteen ar
reta egokia litzateke; ikerketa lanak koordinatuko lirateke eta zaintza epidemiologikoan parte hartu; osasungintzako profesionalentzako trebakuntza eta informazio ekintzetan parte hartuko litzateke; osasungintzako zaintzak eta zaintza mediku-sozialak hornitzen dituzten sareen kudeaketa eta koordinazioa egingo litzateke; eremu desberdinetako osasungintzako agintariekin eta pertsona gaixoen elkarteekin elkarrizketak egongo lirateke; profesionalen orientazioa; pazienteen familien trebakuntza; ar
reta egokia larrialdi egoeretan; diziplina anitzeko ikuspegiaren bermea legoke, oso beharrezkoa baita prebalentzia txikiko, metodologia diagnostikoko eta maneiu konplexuko gaixotasun hauei aurre egiteko, kronikoak eta irismen multiorganikokoak eta alerta informatikoaren kudeaketa egokia legoke.
III.3. Prebalentzia txikiko gaixotasunekiko pertsonak (ez ohikoak edo gaixotasun ar
raroak esaten zaienekikoak)
Gaixotasuna hauek ez dituzte izaten 10.000 pertsonatik bostek baino gehiagok. Gaur egun, europar biztanleriaren % 6-8k du horietakoren bat bizitzako uneren batean. EAEn 100.000 pertsona baino gehiago direla uste da. Gehienetan kronikoak eta ezgaitasun handia sortzen dutenak dira eta gaixotasuna dutenek ar
reta edo zaintza espezializatuak eta luzeak behar izaten dituzte.
Aurreko atalean aipaturiko jarduerekin bat, aurten Ar
artekoaren erakundeak EHUko udako ikastaroetan jardunaldi bat antolatu du: "Gaixotasun ar
raroak: ar
reta publikoa behar duen errealitate baten ar
gi-itzalak". Erakundeen ar
teko erlazioei buruzko kapituluan, jardunaldiaren deskripzioa dago.
Arartekoak inaugurazio hitzaldian pertsona hauek ar
tatzeko egungo ar
azoei, gaian egondako aurrerapenei eta gaixotasun hauekiko pertsona guztiei gizarte, hezkuntza eta osasun ar
loko tresnak berdintasunezko baldintzetan eskuratzeko duten eskubidea errespetatzeko administrazioek planteatutako erronkei buruz erakundeak duen ikuspegia eskaini zen.
Otsailaren 28an Gaixotasun Ar
raroen Nazioarteko Eguna zela eta, erakunde honek iritzi-artikulu bat prestatu zuen, gaixotasun hauekiko pertsona guztiei eta familian eta gizartean inguruan dituztelako eragin zuzena jasaten duten guztiei gure elkartasuna eta enpatia adierazteko.
Osasun ar
loan erakunde honek parte hartu zuen mota honetako gaixotasun bat zuen pertsona baten kasua zela eta; zehatz esateko, Hunter sindromea zuen eta ar
azo horren ondorioz egin zen Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 18koa; ebazpen horretan osasun ar
loko administrazioari gomendatzen genion tratamendu berezietara sartzeko eskariei irteera emateko prozedura bizkorragoren bat sustatu zezala. Botika umezurtza zenez –onartzeko berariazko prozedurak behar izaten direnez– nolabaiteko atzerapena ar
razoituta zegoen. Baina igarotako denborak eta pazienteak botika hau eskuratzeko egindako eskariaren tramitazioari buruz izandako informazio gabeziak ar
gi utzi zuten gaizki funtzionatu zela eta informatua izateko eskubidea urratu zitzaiola.
Legebiltzarrean Osasun eta Kontsumo sailburuari egindako galderaren erantzunaren ar
abera, Osakidetzak aurrekoa baino prozedura bizkorrago eta eraginkorrago bat jarri du abian, Farmaziako Batzorde Korporatibo berria sortuta. Aurreikuspen honen jarraipena egin beharko da.
Aurten Osasun eta Kontsumo sailak EAEko Gaixotasun Ar
raroen Estrategiako Ekintza Plana agirian hartu nahi den neurri multzo bat sartu du, EAEn gaixotasun ar
raroak hobeto ezagutzeko, ar
tatzeko eta koordinatzeko. Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun ministerioak aurkeztutako 2011/2012 laneko planean oinarritzen da agiria eta plan hori Osasuneko Sistema Nazionalaren gaixotasun ar
raroen estrategiari lotuta dago.
Bere lerro estrategikoen ar
tean jada egindako genetika plana onartu eta garatzea dago, baita profesionalak trebatzea, ikerketa, pazienteen elkarteekin lankidetza, hauen behar sozio-sanitarioen azterketa eta prebentzioko, diagnostiko goiztiarreko eta bahetzeko programak zabaltzea ere.
Gaixotasun Ar
raroen Erregistroari dagokionez, gaixotasun ar
raroen kasuak identifikatzea planteatzen da jaiotzako anomalien, metabolopatien eta ospitaleetako alten erregistroetan; gainera, anbulatorio erregimenean ar
tatutako pazienteen gaixotasunak ere kodifikatu nahi dira legealdi honetan. Hori guztia EAEn gaixotasun ar
raroek duten magnitudea baloratu nahi delako eta gaixotasun hauen eragina eta baldintzak hobeto ezagutu nahi direlako.
Xede hauek lortzeko diseinatu den ibilbidean jarduera hauek daude, besteak beste: EAErako erregistro bat diseinatzea, San Carlos III.a Institutuko gaixotasun ar
raroak ikertzeko institutuarekin (IIER) lankidetza-hitzarmena sinatzea, Osasun eta Kontsumo Sailaren aginduz erregistro hori erregularizatzea eta Euskadiko gaixotasun ar
raroen errealitatea ezagutzeko datuak ustiatzea.
Beste lerro estrategikoetako bat da Osasun Sistema Nazionaleko Zentro, Zerbitzu eta Unitateen Sistema sustatzea eta lankidetzan ar
itzea. Erreferentziazko zentro, zerbitzu eta unitateek (CSUR) gaixotasun ar
raroekiko bete beharreko irizpideak ezartzen direnean, Osakidetzako unitateak CSUR bezala kreditatzeko proposamenak proposatuko direla aurreikusten da, euskal osasungintzak esperientzia profesional eta kliniko zabala baitu patologia hauetako batzuetan.
III.4. Agenesia duten adingabeak
Iaz Osakidetzak pertsona hauek ar
tatzeari lotutako konpromiso batzuk hartu zituela esan genuen eta jarduera batzuk egin zituela.
2011n, AUPIko (Haurren Protesiak Erabiltzen dituztenen Elkartea) eta Osakidetzako ordezkariekin bildu ginen berriro, hartutako neurrien jarraipena egiteko. Oraingoz Osakidetza ar
retarako protokoloa egiten ar
i da eta elkarteari eta Ar
artekoaren erakundeari horren berri emango die, amaitu bezain laster. Protokolo honetan egon daitezkeen kasu berriak (urtean 4-5 uste da) ar
tatzeko jarraibideak egongo dira eta haurren errehabilitazio sarean jarraipena egingo da, behar dituzten ortoprotesietan interesatuta dauden establezimenduekin.
III.5. Fibromialgia, neke kronikoa, sentikortasun kimiko anitza eta elektrohipersentikortasuna duten pertsonak
Lau gaixotasun horiek ezaugarri komun batzuk dituzte:
Egiaztatu dugunez, gaitz horiek denek min eta sufrimendu handia dakartzate berekin, eta gaixoek, oro har, gizartearen eta osasun, gizarte, hezkuntza eta beste ar
lo batzuetako instantzien izugarrizko ulertu ezinari egin behar diote aurre. Sarritan, gaixoak lau gaitz horietako bi, hiru edo lau ere pairatzen ditu.
Badirudi lotura ar
gia dagoela gaixotasun horiek ugaritzearen eta ekintza hauek burutzearen ar
tean: atmosferara nahiz uretara substantzia toxikoak isurtzea, janarietan, garbiketa eta higiene produktuetan, eraikinetan, eta abarretan produktu kimikoak erabiltzea, produktu horiek kaltegarriak ez direla egiaztatu gabe.
Eragindako administrazioek erabateko ar
reta eskaini behar diete pertsona horiei osasun eta gizarte ar
loetan; prestakuntza bermatu behar diete osasun ar
loko profesionalei, justizia epaitegietakoei eta, oro har, zuzenean kasu egiteko zerbitzu publikoetakoei; prebentzioa txertatu behar dute hezkuntza curriculumean; ikertu egin behar dituzte gaixotasun horien etiologia eta tratamendua; ingurumena babestea eta hobetzea ahalbidetu behar dute eta, beren jardueretan aintzat hartu behar dituzte zuhurtasunaren, gardentasunaren eta ingurumenari buruzko informazioaren printzipioak, beste neurri batzuen ar
tean.
Maiatzaren 12an gaixotasun hauen nazioarteko eguna zen eta Ar
artekoaren erakundeak iritzi-artikulu bat prestatu zuen, prentsan ar
gitaratzeko.
Aurten ofiziozko espediente bat jarri dugu abian, helburu hauek bete daitezen. Horretarako, lankidetza dinamika hasi dugu elkarte hauekin, beraien ekarpenei esker ezinbesteko hobekuntzak behar dituzten alderdiak hautematen baititugu:
Arabar Elkartea.
Dagoeneko 24 neurri erregistratu ditugu guztira eta horiek ezarriz gero, pertsona hauek ar
reta egokia izan dezakete eta beraien bizi-kalitatea hobetu:
Arreta berezia patologiak gainjarriz gero.
arretako sendagileen ikastaroak berriro hasi, eten diren kasuetan.
arretako sendagileek Lehen
arretan fibromialgia erabiltzeko agiria ezagutu. Agiri hori ezarri. Agiri hori aurkikuntza berriei eta egungo ebidentzia zientifikoari ezarri.
arreta eta espezializatua koordinatu.
Arretarako Estrategian.
arrisku faktoreak zuzendu.
arretarako protokolo bat egin.
arriskuak prebenitzeko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko (estatukoa) 25.
artikulua ezarri "Arrisku batzuei bereziki sentikorrak diren langileak babesteari buruz", EHS eta SKA aitortzen ez den heinean.
artatu egokitutako etxebizitza taldeak eraikitzerakoan neurriak hartuta, etxebizitza egokiak esleituta eta dauden etxebizitzak egokituta.
arautu.
arriskuei buruz, eskuko telefonoak, etab.
Ardura printzipioa ezarri ingurumen kontuetan.
Neurri hauek 2012an zehar kontrastatuko dira dagozkien administrazioekin.
III.6. Gaixotasun neuromuskularrekiko pertsonak
Aurten ARENErekin (Arabako Gaixo Neuromuskularren Elkartearekin) lankidetzarako espazioa ireki dugu. Elkarte hau FENEUME Federazioan dago BENE (Bizkaia) eta GENE (Gipuzkoa) elkarteekin batera. FENEUMEk 1.685 pertsona bazkide ditu eta horietatik 393 erasandakoak dira.
Gaixotasun neuromuskularrak (GNM) 150 gaixotasun neurologiko baino gehiago dira, batzuk hereditarioak eta beste batzuk gero hartutakoak, eta muskuluei eta nerbio sistemari eragiten diete.
Gaixotasun ar
raroen taldekoak dira eta oso gutxi ezagutzen diren gaixotasunak dira. Bizitzako edozein etapatan ager daitezke, bai jaiotzean bai nerabezaroan edo helduaroan. Familia bateko lerro genetikoen bidez igorri daiteke gaixotasuna eta kasu batzuetan erasandako zenbait pertsona egoten dira familia berean. Beste kasu batzuetan ez da inolako historial familiarrik egoten eta gaixotasuna bat-bateko mutazio genetiko baten ondorioa da, erantzun immune anormala edo zergati ezezaguna (hartutakoa).
Gorabehera neuromuskularretako batzuk hauek dira: alboko esklerosi amiotrofikoa, esklerosi anitza, muskulu distrofia , miastenia larria edo muskulu-atrofia espinala.
Gaur egun GNEM hereditario gehienak ezin dira sendatu. Hartutakoen kasuan, egoera desberdina da eta sendatu ere egin daitezke, zergatia identifikatu eta tratatuta. Kasu askotan ez dago sendatzeko botikarik, baina tratatu egin daitezke eta sintomak ar
indu, gorabeherak murriztu eta aurrea hartu, pertsonaren autonomia hobetu, hau da, bizi-kalitatea hobetu.
Taldearen errebindikazio nagusiak hauek dira:
arintzeko eta sendatu ahal izateko).
arreta, babes psikologikoko taldeak, jarduera ludiko terapeutikoak, aisiakoak eta denbora librekoak, dibulgaziokoak eta gizartea sentsibilizatzekoak, terapiak, etab.).
III.7. Buruko osasun ar
azoak dituzten pertsonak
III.7.1. Aurreko paragrafoetan aipatu dugun norberaren autonomia eta mendetasunari emandako ar
retari buruzko ar
audia aplikatzeari buruzko azterketa egin du aurten Ar
artekoaren erakundeak eta ikusi dugunez, buruko osasun ar
azoak dituzten pertsonen taldea da ar
audi berriak eta honen garapenak gutxien mesedetzen duenetakoa. Ar
retan ere gabezia larriak hauteman ditugu, batez ere, gizarteratzeari dagozkionak. Horren ondorioz, txostenean aipaturiko zenbait gomendiok pertsona talde hau aipatzen du.
III.7.2. Erakunde honek FEDEAFESekin, Euskadiko eri psikiko eta senide elkarteen Federakuntzarekin, duen harremanaren ondorioz, talde honen gaur egungo kezka nagusien berri izan dugu, baita gure administrazio publikoek talde honi eskaintzen dioten ar
retan hautemandako gabezien eta hutsuneen berri ere:
Arazoa da buruko gaixotasuna duen pertsona bat laneko zentro batean baldin badabil zentro horretako plaza galtzea, ospitalean ingresatu dutelako edo laneko aldi bateko kontratua egin diotelako.
ari baitira eta buruko gaixotasuna izan
arren mendekotasun egoera aitortu gabeko pertsonak bere babesetik kanpo gera baitaitezke.
Arabako Zentro Psikiatrikoan.
arretagatik kezkatuta daude (ez dago medikaziorik, eskizofreniarako dagoen bezala; krisi akutuetan ez da gehienetan ingresatzen; baliabide gabezia –EAErako ESM2010ean zegoen 30 pertsonentzako anbulatorio aurreikuspena ez da bete–, familiek Galiziako zentro batera jo dute; ospitale psikiatrikoa ez da egokia profil honentzat; diagnostiko
arazoak; psikoterapia beharrak; eragina gazteengan eta lotura estua beren buruaz beste egiteekin eta kartzelatzeekin).
Arreta soziosanitarioko
arazoak patologia duala duten pertsonekin (Buruko Osasun Zentrora (BOZ) edo modulura igortzen dira eta beraien iritziz
arazoak bi ikuspegiak hartzen dituen
arreta behar du, buruko gaixotasunarena eta droga-mendetasunarena).
arazoak, kasu hauetan ikuspegi terapeutikotik bermatu behar den
arren parte hartzea.
artatzeko erkidegoko eredua egia bihurtzeko bitarteko baliabideak ez dira oraindik ere nahikoa (gaixo psikiatrikoak birkokatu, familiei
arnasa hartzen utzi, etab.).
Gai hauek eta partikularrek aurkeztutako kexak tramitatzean ikusitakoak gogoan izanda, buruko osasunaren ar
retari buruzko aurreko txosten bereziei jarraipena emateko, informazio-eskaera zabala egin genion Osakidetzari.
III.7.3. Jarraian aurreko paragrafoan aipaturiko eskariari erantzunez Osakidetzak emandako informazioko gai nagusiak daude:
III.7.3.1. Buruko osasun ar
loan osasun sareko baliabideen egoera 2011 amaieran:
*(1) | BOZ | HGBOZ | OLU | HGOLU | EO | HGEO | EEU | PIU | EU | LU | PG |
2011 *(2) | 41 | 8 | 6 (246) | 3 (20) | 22 (821) | 5 (50) | 6 (286) | 1 (14) | 5 (207) | 3 (230) | 3 (109) |
Iturria: Osakidetza.
*(1) Helduen Buruko Osasun Zentroak (BOZ) eta Haur eta Gazteen Buruko Osasun Zentroak (HGBOZ) hauetan toxikomaniez gain taldeek Elikadurarekiko Jokaera Ar
azoak ar
tatzen dituzte berariaz eta Lehenengo Agerraldi Psikotikoak ere bai.
Helduen eguneko ospitaleak (EO)
Haur eta gazteen eguneko ospitaleak (HGEO).
Ospitalizazio laburreko unitateak, bai ospitale nagusikoak bai ospitale psikiatrikokoak (OLU) eta haur eta gazteenak (HGOLU).
Egonaldi ertaineko eta subakutuen unitateak (EEU) (Gipuzkoan kontzertatuak dira).
Psikosi Immune Unitatea (PIU).
Errehabilitazio Unitateak (EU).
Egonaldi luzeko unitateak (LU) (izen desberdinekin) (Gipuzkoan kontzertatuak dira).
Psikogeriatrikoak (PG) (Gipuzkoaren kasuan kontzertatuak dira).
*(2) Parentesi ar
tean, plaza kopurua.
III.7.3.2. Buruko gaixotasuna duten pertsonen desinstituzionalizazioak garrantzi berezia izan du Bizkaian, buruko osasun sarea sortu da, ospitaleetako oheak nabarmen gutxitu dira (512 ohe 2009an eta 436 ohe 2011n) eta gaixo geriatrikoen desinstituzionalizazio planarekin jarraitu da Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) koordinazioan. Plan hau duela 8 urte hasi zen. Adierazi digutenez, azken urteetan Bermeo, Zaldibar eta Zamudioko ospitale psikiatrikoetako ohe kopuruak behera egin du modu iraunkorrean deinstituzionalizazio politika eta erkidegoko baliabideak garatzekoa jarraituta. Aipaturiko ohi gutxitze horren ondorioz Zaldibarko ospitaleko unitate erresidentzial bat eta Bermeoko beste bat itxi dira eta pazienteak pixkanaka desinstituzionalizatu direlako gertatu da, oro har, psikogeriatrikoak ziren eta adinekoen egoitza normalizatuetara eraman dira. BFAko pertsona nagusien zerbitzuarekin elkarlanean egin da.
2012ko abendurako aurreikuspenean 411 ohe daude guztira. 2009az geroztik akutuen oheak mantendu egin dira eta errehabilitaziorakoak 42 izatetik 122 izatera igaro dira. Egoitzazko oheak, egonaldi luzeetakoak eta psikogeriatrikoak, 337 izatetik 172 izatera igaro dira, desinstituzionalizazio horri jarraituaz.
III.7.3.3. Ospitaleetakoak ez diren egoitzazko egiturei dagokienez, 2009an Osakidetzak emandako informazioaren ar
abera EAEn 280 plaza zeuden pisu tutelatuetan eta 37 gainbegiratutako pisuetan. 2011ko datuen ar
abera, guztira 468 plaza dira, tutelatuak eta gainbegiratuak batera hartuta. 2009an 160 plaza zeuden miniegoitzetan eta etxeetan; 2011n 90 plaza zeuden miniegoitzetan. 2009an babestutako ostatu eta pentsioetako plaza kopurua bagenuen: 135. 2011n ez daukagu datu hori. Adierazi zaigunez, erkidego terapeutikoetan 30 plaza daude.
III.7.3.4. Asertibotasunerako erkidegoko tratamenduak ezartzeari dagokionez, Bizkaiak bost talde dituela jakinarazi digute (Bilbo, etxerik gabeko pertsonen buru-nahasmendu larria-Bilbo, Uribe, Barnealdea eta Ezkerraldea) eta horietako bakoitzean buru-nahasmendu larri (BNL) konplikatuko 25 paziente ar
tatzen dituzte. Bere iritziz biztanleriarekin alderatuta dauden baliabideen dimentsioa zuzena da eta etekin bikainari esker desinstituzionalizazioa egin ahal izan da eta egonaldi luzeko ospitaleetako oheak itxi. Ar
aban aipatzen digutenez "erkidegoko errehabilitazio zerbitzuak BNLdun biztanleria ar
tatzen du asertibotasunerako erkidegoko egitura estandarrik gabe, baina antzeko eraginkortasun eta jarraipen mailarekin, etxeko dimentsioa eta paziente konplikatuen gertuko jarraipen dimentsioak ere estaltzen dira". Gipuzkoan ez da horrelako egiturarik garatu.
III.7.3.5. Berrikuntzarik aipagarrienen ar
tean, breakthrough series (BTS) metodologiarekin lankidetza proiektu bat hasi dutela adierazi digute buruko osasun taldeen eta lehen ar
retakoen ar
tean, patologia afektiboari (depresioari) multzoan heltzeko; 2012an garatuko da. Aita Menni ospitalean unitate soziosanitario bat jarri dela ere aipatzen dute; patologia psikiatrikoari lotutako ezintasun intelektual larriari osoan heltzeko izango da.
III.7.3.6. Ar
abako ospitale psikiatrikoan aire librean dimentsio egokiekiko espazio berdea sortzeko burutu diren jarduerei dagokienez, 2000. urteaz geroztik gai honi lotuta burututako tramiteen sekuentzia erakutsi digu Osakidetzak. Adierazi digunez, gaur egun Udalaren erantzunaren zain daude, lursailaren muga zehatzei buruzko zalantza batzuk galdetu baitzizkion.
III.7.3.7. 2009ko martxoaren 31n sinatu zen Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzaren eta Osakidetzako buruko osasun ar
loaren ar
teko protokoloa Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan internamendu psikiatrikoko segurtasun neurriak betetzeko agiria oinarri hartuta burututako jarduerei dagokienez, gaur egun ez dagoela indarrean adierazi du Osakidetzak. Hauxe adierazi digute, hitzez hitz: "en los últimos años, se ha ido creando una cultura de conocimiento y coordinación entre las partes que ha facilitado la génesis de la situación actual, descentralizada y con una relación directa con los centros, orientada a buscar la mejor solución para el cumplimiento de dichas medidas; la situación en los territorios de Bizkaia y Álava es estable y coordinada y en el territorio de Gipuzkoa, al no contar con hospitales públicos, la interlocución es a través de la dirección territorial de sanidad que determina el destino y la financiación del cumplimiento en centros concertados".
III.7.4. Aurten lankidetza dinamika ezarri da OME– Osasun Mentalaren Elkartearekin (Osasun Mentalaren Elkartea-Asociación de Salud Mental y Psiquiatría Comunitaria), guk ar
lo honetan egin beharreko lanerako ezinbestekoa baita psikiatriako profesional hauen kokapenaren berri izatea, beraien profesionaltasuna eta buruko ar
azoak dituzten pertsonen eskubideen aldeko jarrera azpimarragarriak baitira. Gainera, Osakidetzako Buruko Osasun Sarean lanean ar
i diren profesionalak direnez, taldeari eskaintzen zaion ar
retaren ezagutza hobea eskaintzen digute.
Jarraian daude planteatu dizkiegun gai batzuei buruz duten ikuspegia:
arreta egokia dela dirudi. Elikadurarekiko jokaera
arazoa ongi
artatzen dela uste dute eta ACABErekin (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Euskadiko Elkartearekin) harreman handia dute.
arreta egokia da.
artatzen ditu (lanaldi erdiko psikiatra bat, erizain bat eta klinika-laguntzaile bat daude taldean). Bere iritziz, ongi hornitutako talde batean baliabide gehiago behar litzateke.
Araban, AET eta gizarte-errehabilitazioko programak, 200 pertsona inguruko taldeari zuzendutakoak, gutxi gorabehera 10 urte daramatza martxan.
ARGIA). Azken hauek ez direla nahikoa adierazi dute. Ospitaleetako errehabilitazioari dagokionez, egonaldia denboran mugatu beharra azpimarratzen dute, ez dadila 360 egun baino luzeagoa izan eta aurrez erkidegoko errehabilitazioa egiteko aukera egon dadila.
arreta ez baitute adinekoen zerbitzuek hartzen; patologia dualeko pertsonak edo jokaerako zenbait nahasmendu dituztenak edo narriadura handiagoko patologia psikikoa dutenak. Era berean, irteera gabezia dago erkidegoko errehabilitazio psikosozialetik adinekoen beste dispositibo soziosanitarioetara, psikikoki egonkortuta egon
arren laguntzeko beharra dutenean eguneroko bizitzako trebeziak egiteko modu jarraituan.
arreta ez da nahikoa. Profesionalak hobeto trebatu behar dira eta baliabideen zuzkidura hazi (aurreikusitako unitatea abian jartzeko beharra).
arreta) familiari laguntzeko taldeak, tratamendu farmakologikoa eta psikologikoa ditu. Eskualde bakoitzeko taldean lanaldi osoko psikiatra bat eta lanaldi erdiko psikologo bat, erizain bat eta gizarte langile bat daude.
arautzearen aurka daude. Mota honetako
araudia onartuz gero, legearen
arloan atzera egingo litzatekeela uste dute; eskubideak murriztuko lirateke eta tratamenduaren oinarrizko
ardatza Aliantza Terapeutikoa dela azpimarratzen dute.
arreta distraituko luke eta beraien tratamenduan buru-nahasmendu larriekiko pertsonak inplikatuko lirateke, hau da, aliantza terapeutikoko lanaz gain, erkidegoan asertibotasunez
aritzen diren zerbitzuak eta tratamenduko ekipoak eskura izatea.
arretan.
artean komunikazio/koordinazio handiagoa eta hobea behar da, baita horien eta Lehen
Arretaren
artean ere.
III.7.5. Aurten albiste batzuek alarma piztu zuten gizartean. Komenigarria litzateke komunikabideek albiste horiek ematean buruko gaixotasunekiko pertsonek jasaten duten estigma errotik kentzeko tonuan ematea, eta dauden gezurrezko estereotipoak ez elikatzea. Koherenteagoa litzateke pertsona hauen duintasuna errespetatzeko eta justiziako printzipioekin bat etortzeko, ekintza horiek pertsona hauek behar duten ar
reta emateko beharraren ar
abera aztertzea eta gizartean behar bezala integratzea.
III.7.6. Kexa espedienteak
III.7.6.1. Beste mota bateko kexak erregistratzen ere jarraitu dugu, izan ere, buruko osasun ar
azoak dituzten pertsona batzuk ez daude ados emandako tratamendu farmakologikoarekin. Gai tekniko-medikoak dira, eta duten izaeraren ondorioz, ez dagokio erakunde honi baloratzea. Baina horrek ez du esan nahi paziente bezala dituzten eskubideak tratamenduan zehar errespetatzen direla –eta kasu guztietan baieztatu da– egiaztatu ezin dugunik edo bigarren iritzi medikoa eskatzeko aukera dutela jakinarazi diezaiekegunik.
Pertsona tutelatuak direnez, kasu hauetan Institutu edo Fundazio Tutelarrarekin ere jarri gara harremanetan.
Esan beharra daukagu egindako kudeaketen ondorioz (bai erakunde tutelarretan bai bere osasun ar
retaren ar
duradunekin egindakoetan) pertsonarekiko kezka handia ondorioztatzen dela, sareko lana dago bere egoera hobetu asmoz eta oso jarrera harkorra erakunde honen iradokizunekiko.
Mota hauetako egoerek agerian jartzen dute oso baliagarriak direla buru-osasunaren ar
loan sorospenezko etika batzordeen gomendioak eta praktika klinikoko giden erabilgarritasun handia eta informatutako baimenaren garrantzia, baita Buruko Osasunaren 2010eko Estrategiako 4.14 berariazko helburuko aurreikuspena gauzatzeko beharra ere. Borondatearen aurkako edozein parte hartze motatan praktika asistentziala erabiltzearen alderdi etiko eta legalei buruzko praktika onen gaineko gida orokor bat egitea zen helburua.
III.7.6.2. Agerraldi psikotiko baten ondorioz borondatearen aurka ingresatutako pertsona bat ez zegoen ados internamenduarekin, hartzera derrigortzen zuten medikazioarekin eta ezartzen zitzaizkion bakartzeko neurri batzuekin.
Normalean horrelako kasuetan osasun zentroari Epaitegirako jakinarazpenen kopia eskatzen diogu, baita agintari judizialaren internatzeko neurriaren berrespena ere, legezkotasuna bete dela ziurtatzeko (763 ar
tikulua) eta bete zen.
Agerraldi psikotikoa gaindituta, altako lasaitasunean, interesatuak esaten zuen talde medikoak familiaren baimenarekin hartutako erabakiak ez zituela bere egiten (behaketan mantendu, patiora eta tailerretara irteten ez utzi, bere borondatearen aurka medikatu, etab.), baina erabaki horiek uneoro bere integritatea zaintzeko kezka zutelako hartu zirela. Gainera, agerraldia igaro ondoren fakultatiboek emandako tratu ona azpimarratzen zuen.
Gai honi dagokionez, beharrezkoa da 2010eko Buruko Osasunaren Estrategietako 4.15 berariazko helburuaren ildotik proposatutako ekintzak abian jartzea: "Borondatearen aurka trasladatu eta ospitaleratzeko protokoloa definitu" baita 4.16 berariazko helburuan daudenak ere: "Protokoloen bidez euste fisikorako prozedurak, ospitaleratutako pazienteen borondatearen aurkako tratamendua eta askatasuna kentzen duen beste edozein neurri ar
autu".
III.7.6.3. Gure erkidegoko bi ospitaletako unitate psikiatrikoetan buruko osasun ar
azoak dituen batek jasotako tratuagatik familiakoek jarritako kexak tramitatzen ar
i gara.
Espediente hauek tramitatu ondoren atera ditzakegun ondorioak dena delakoak izanda ere, nabarmendu beharra dago osasungintzako langileek buruko osasun ar
azoak dituen pertsona –oso zaurgarria– ongi tratatu behar dutela eta hori zaindu beharra dagoela. Dirudienez hau da ohiko praktika.
III.7.6.4. Buruko osasun ar
azoak dituen batek adierazten zigun ez zegoela ados zentro psikiatrikoan egotearekin, egonaldi luzeko erregimenean baitzegoen. Bitarteko formula batzuk ikusteko aukera iradoki genuen, tutelatutako etxebizitzak, eguneko zentroa, etab. hau da, osasun ar
loko eremu batean egin zezala egonaldia, baina babesarekin. Formula horiek kontuan izan omen zituzten, baina ospitalean 20 pertsona zeuden baliabide horietan sartzeko zain, behar adina plaza ez zegoelako.
Kudeaketa batzuk egin ondoren, itxaron zerrenda bi urte ingurukoa zela jakin ahal izan genuen. Honek ar
gi uzten du, berriro ere, buruko osasun ar
loan bitarteko egiturei erakundeek ematen dieten babes txikia edo babesik eza: Ospitaleei edo eguneko zentroei, tailerrei, prebentzio programei, osasuna sustatzeari eta errehabilitazioari, komunitate terapeutikoei, babestutako pisuei, laneko zentroei, taldeei... Behin eta berriro adierazi izan dugun bezala, ospitale psikiatrikoetan dauden edo egon diren pertsonen desinstituzionalizazio prozesuak garatzeko eta buruko osasun zentroetan edo egonaldi laburreko ospitalizazio unitateetan egindako parte hartzeak osatzeko ezinbesteko tresnak dira.
III.7.6.5. Buruko osasun ar
azoak zituen adineko pertsona batek adierazi zigun ez zegoela ados hurrengo hauteskunde orokorretan botoa ematea galarazi izanarekin. Egiaztatu ahal izan genuenez, oinarrizko eskubide hori mugatu egin zen ezintasunari buruzko epaiarekin.
Erakunde honek ez du epailearen ebazpenen edukiak baloratzeko eskumenik, baina herritarrari bere ezintasunaren irismena aldatzeko zituen eskubideen berri eman genion.
Ezgaitasunarekiko pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioko 29. ar
tikuluan dago ezgaitasuna duten pertsonek botoa emateko duten eskubidearen babesa eta espainiar Estatuan 2008ko maiatzaren 3an sartu zen indarrean.
IV. Ondorioak
Aurten EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten berezia amaitzea izan da ar
loko lanaren ar
datza; linfedema, metabolismoko sortzetiko gaixotasunak, fibromialgia, neke kronikoa, sentikortasun kimiko anitza eta elektrohipersentikortasuna dituzten pertsonei emandako ar
retaren azterketa dagozkien ofiziozko espedienteen bidez; Gaixotasun ar
raroak: ar
reta publikoa behar uden errealitate baten ar
gi-itzalak Udako ikastaroa antolatzeko lankidetza teknikoa; eta gaixotasun kronikoekiko pertsonen eta erasandako beste pertsona talde batzuen eskubideen alde lanean ar
itzen diren elkarte zenbaitekin lankidetza dinamikak jarri abian. Aurreko urteetan bezala, aurten ere buruko osasun ar
azoak dituztenez ere ar
duratu gara.
Kronikotasunaren estrategiaren garapenean aurrerapenak daude. Baina beharrezkoa da erakundeek babes handiagoa ematea pazienteen elkarteei, gaixotasun kronikoa duten pertsonen elkarteei eta pertsona hauen eskubideen alde lanean ar
itzen diren gizarte erakundeei, eskaintzen dituzten programen eta zerbitzuen egonkortasuna bermatzeko, gaixotasun kronikoa duten pertsonentzako zein erabilgarriak diren ar
gi geratu baita.
Aurreko urteetan Ar
reta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren jarduera eza aipatu izan dugu, baina gabezia hori amaitu da eta mota honetako ar
reta ezarri eta hobetzeko garrantzi handiko agiriak onartu dira, ezinbestekoak eskuartean dugun talde honen ar
azoei heltzeko.
Oro har, linfedema, sortzetiko metabolismoko gaixotasunak eta prebalentzia txikiko beste gaixotasunen bat duten pertsonek eskaintzen zaien ar
retaz duten ikuspegia eta Osakidetzak emandako informazioa ez datoz bat. Oso tresna erabilgarria da osasun administrazioak bere antolakuntzazko aurreikuspenen ezarpen praktikoa azter dezan eta zuzentzeko neurri egokiak hartu ditzan.
Fibromialgia, neke kronikoa, sentikortasun kimiko anitza eta elektrohipersentikortasuna duten pertsonen taldeekin lankidetza dinamika ezarri dugu eta horri esker, pertsona hauei eman beharreko ar
retan eta herritar bezala dituzten eskubideen errespetuan hobetu daitezkeen ar
lo batzuk hauteman ditugu. Beraien ar
azoak –larriak, ezintasuna sortzen dutenak askotan eta justifikaziorik gabe ezezaguna– azaleratu egin behar dira, hausnarketarako espazioak sortzeko eta dagozkien neurriak hartzeko.
Buruko Osasunaren Estrategiak pazientearen gaixotasuna mugatzeko neurrien protokoloa egin eta onartzeko proposatutako ekintzak ahalik eta lasterren ezartzea komeni litzateke (4.14, 4.15 eta 4.16 berariazko helburuak).
Gizarte eta osasun sistemek premiazko jarduerak egin beharra daukate buruko osasunaren alorrean, bitarteko egiturak ez direlako nahikoa eta hori konpondu beharra dagoelako. Ez dirudi egokia pertsonek zentro psikiatrikoetan jarraitzea ezgaitasunarekin edo mendekotasunarekin alderdi mediko-psikiatrikoekin baino zerikusi handiagoa duten ar
azoengatik.
Borondatearen aurkako tratamendu anbulatorioaren abordatze erabat normatiboak egiaz garrantzitsuak diren elementuetatik ar
reta kendu egin dezake buru nahasmendu larriekiko pertsonak bertako tratamenduan sartzeko: Aliantza terapeutikoaren lana, zerbitzuak eskura izatea eta erkidegoan asertibotasuna landuko duten tratamendu ekipoak eskura izatea.
Asertibotasunerako erkidegoko tratamenduen programen aldeko apustua egin da babesteko izan daitezken eta segurtasunezko bermeak dituzten zerikusia duten alde guztientzat, Osakidetzako Buruko Osasun Sareak egin du eta oso baliozkoa iruditzen zaigu.
5. Espetxeratuak
I. Aurrekariak
Erakunde honentzat lehentasuneko ar
reta behar duten taldeen ar
tean, kartzelatutako pertsonek osatzen dutenak berezitasun bat dauka: gainontzeko kasuetan, ematen diren bazterkeria edo desberdintasun egoeren ar
razoiak gizarte, ekonomia edo ideologiakoak dira, eta ar
razoi horiek euren eskubideak erabiltzea galarazten diete hiritar sektore batzuei. Eta Ar
artekoaren esku-hartzearen xedea haiek gainditzera bideratutako politika publikoak –edo, batzuetan, halakorik ez egotea– dira. Preso dauden pertsonekin, Ar
artekoak esku hartzen duen ahultasuna zigor-betearazpenaren eremuan agertzen diren inguruabarrek larriagotzen dute Izan ere, neurri handi batean, espetxean egoteak berak sortzen dituen aurreiritziak ar
indu nahi ditu gure esku-hartzeak.
Ondorio paradoxikoa da, kontuan hartzen bada askatasuna kentzeko zigorra, hain zuzen ere, birgizarteratzera bideratu behar dela. Konstituzioak horrela aldarrikatu ar
ren, ordea, agerikoa da, gai honetan beste askotan baino ar
eago, teoriaren eta praktikaren ar
tean dagoen aldea. Alde horrek gure kartzelei funtsean delitua zigortu eta prebenitzeko emandako eginkizunak erakusten ditu, eta haren erroa, azken buruan, kontraesan gaindiezin batean dago: gure espetxe sistemak duen birgaitzeari buruzko erretorikaren eta presoa bere familia, gizarte eta lan erreferentzietatik urruntzeak dakarren desgizarteratzearen ar
tean dagoena; erreferentzia haien gabeziak gizarte bazterkeria, txirotasuna eta, ez kasualitatez, gure kartzelak betetzen dituen delinkuentzia mota sortzen den bereizkeria dakartza.
Kontraesan horren aurrean sortzen da Ar
artekoaren esku-hartzea: bere xede nagusien ar
tean gizarte-egoera ahuleko taldeei erakundeen ar
reta bultzatzea duen erakundea izanda, ezin dio ezikusiarena egin zigor-betearazpenak, haien bazterkeria ar
indu beharrean, kroniko bihurtzeari. Horrela, presoen eskubideen defentsa desgizarteratze horren aurkako borroka bihurtzen da, eta honako ildo estrategikoek definitzen dute:
Arartekoaren lan bazterrezina da politika kriminalari eta espetxe ereduari buruzko hausnarketa gizarteari helaraztea, legearen interpretazioa gizatasuneko, gatazkak baketzeko, berdintasuneko, elkartasuneko, kaltea konpontzeko eta zigor legearen pisu gehiena jausten den biztanleriaren gizarte eta hezkuntza gabeziei erabateko erantzuna emateko irizpideetan oinarrituz.
araubide irekiko bidea ahalik eta gehien zabaldu behar da. Horretarako, elkarte sarearen lanaren alde egin dugu, gaur egun zigorra bestela betetzeko modu gehienak errazten dituen esparru gisa. Espetxe eta justizia administrazioaren aurrean haien lana ikusarazten saiatzen gara, eta hura zaildu lezaketen oztopoak edo errezeloak gainditzen laguntzen ere bai.
Arestiko puntuari lotuta, preso batek birgizarteratzeko aukerak izateko haren lan eta kultura jarduera indartu behar da. Kartzelaren desgizarteratzeko ondorioa maila bietako gabezia
argiei dago zuzenean lotuta. Horregatik, haiek
arintzen ahalegintzen gara, espetxeetan zein espetxetik irten ondoren lana bilatzen esku hartzen duten gizarte ekimeneko erakundeei lagunduz.
artean dagoeneko egiten diren bileren garrantzia indartzea da, lehenengoek informazioa hartze hutsetik harago joan ahal izateko, hausnarketa esparru bateratuak izan ahal izateko, eta horrela premia eta eskaera berriei aurre hartu ahal izateko.
II. Gure esku-hartzearen lege eta gizarte testuingurua
II.1. Esku-hartzeak kasu jakinen aurrean
Ez diogu garrantzitsua iritzi espetxean dauden pertsonengandik hartutako kexen estatistika atala sartzeari; izan ere, gehienak Estatuko gure kideari helarazi behar izan zaizkio, Eusko Jaurlaritzari transferitu ez zaizkion gaiak izanda, hala nola lekualdaketak, zehapenak, helmugak, gradu atzerapenak, espetxe onurak eta senideen bisitak ukatzea, eta beste autonomia erkidegoetako espetxeetako osasun egoerari lotutako ar
azoak. Hala ere, Ar
artekoaren irizpidea honakoa da: eskuduntza mugek erreklamazio bat formalki izapidetzen utzi zen ez, haren oinarria baiesten dugun guztietan gure esku dagoen laguntza guztia eman behar diogu hura agertzen duenari. Aurten ere horrela egin dugu, honako maila bietan burutu ditugun borondate oneko gestioen bitartez:
Zentzu horretan egindako esku-hartze guztiak –kexa aipagarrien atalean haien adibide bi jaso dira– lehen puntuan aipatu ildo estrategikoetatik abiatu dira, erreklamaziogilea kondenatzeko delitua gorabehera. Horren barruan izaera terroristakoak sartzen dira; haiei dagokienez, erakunde honek zigorrak Euskal Herriko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletan betetzea eskatu du aurten, berriz ere. Era berean, publiko egin dugu zigorrak betetze hori, baimenak, baldintzapeko askatasuna, espetxe onuren zenbaketa edo gaitz larri edo sendaezinak dituztenak kartzelatik ateratzea bezalako gaietan, irizpide orokorren ar
abera ar
autzearen alde dugun jarrera. Hori dena, legearen interpretazioa birgizarteratzeko irizpideetan oinarrituta, indartu egin da, gure iritziz, ETAk bere jarduera kriminala behin betiko amaitu duela iragarri zuen unetik.
Jarraian, ares
tian aipatu ildo estrategikoen harira, 2011ko berrikuntza nagusiak aztertuko ditugu. Azpiegiturei dagokienez, urteko gertakizun nagusia Ar
abako espetxe berria abiatzea izan da. 116 milioi euro baino gehiago balio izan du eta 1.800 lagun hartzeko lekua dauka. 2011ko irailaren 12ko aginduz sortu zen, eta Langraizko presoak abenduan eraman ziren hara.
Antolakuntzako eta ar
audiko berrikuntzei dagokienez, funtsezko erreferentzia bi dira:
Arautegiaren aldaketa
artean sinatutako hitzarmenak.
II.2. Espetxe berriari dagokion zigor-betearazpen eredua
Espetxe politika azken urteetan, delituak ugaltzeari erantzun barik, gure kartzeletako biztanleria esponentzialki handiarazi duen politika kriminalaren testuinguruan baino ez da ulertzen. Horrela, Espainia kriminalitate tasarik txikiena duten Europako herrietako bat izanik (45 delitu 1000 biztanleko, Europako 69,1eko batez bestekoaren aurrean), biztanleko preso gehien duen herria da (160 preso 100.000 biztanleko, Europan batez beste 121 izanik). Paradoxa hori, funtsean, hiru eragilek azaltzen dute:
Horren guztiaren ondorioz, azken hiru hamarkadetan laukoiztu egin da Espainiako espetxeetako biztanleria, eta hazkunde horrek ez dauka batere proportziorik biztanleria osoak aldi berean izandako %22ko hazkundearekin. Azken hamar urteotan, eta espetxe administrazioak erregimen erdi askeetan betetzeko modalitateak bultzatzeko ahalegina egin badu ere, 45.000 preso inguru izatetik 2011ko azaroan 71.387 izatera igaro gara, txosten hau ixterakoan Barne Ministerioak ar
gitaratutako azken estatistika hura izanik. Haietatik %20 baino gehiago behin-behineko espetxealdian zeuden.
Gure iritziz, Ar
abako espetxea eraikitzea eredu horren esparruan ulertu behar da; haren zerbitzura, Ministro Kontseiluak, 2005ean, 2006 eta 2012 ar
tean 11 kartzela berri eraikitzeko plana onartu zuen, 1.647 milioi euroko plana, hain zuzen ere. Espetxe berria irekitzeari buruz egin dezakegun balorazioa urtez urte erakunde honek adierazi duen jarrerari lotu behar diogu: herritarrek eta erakundeek barneratu behar dituzte kartzelak sortzen dituen kalteez, haren giza eta gizarte kostuaz eta, ondorioz, bestelako zigor erantzunak abiarazi beharraz, norberaren erantzukizuna eta birgizarteratzea errazteko, hori dena, delituen biktimen interesak eta eskubideak ahaztu barik.
II.3. Euskal Autonomia Erkidegoak espetxeei buruzko eskuduntzak bere egitea
II.3.1. Irizpide orokorrak
Erakunde honen ibilbide osoan, etengabe errepikatu dugu espetxeei buruzko eskuduntzak oraindik transferitu gabe egoteak, gure ustez komeni litzatekeen bezala, ez duela galarazi behar euskal administrazioek, euren eskumenen esparruan, kudeatzen dituzten zerbitzuen sare normalizatua presoei hedatzeko ahal duten guztia egitea. Horregatik, ondo deritzogu Justizia eta Herri-administrazio Sailak gaiari buruzko eskumen esparrua, osatzen duen ar
lo bakoitzeko lan zehatzaren bitartez, ahalik eta gehien bultzatzeko erakutsi duen interesari.
2011n Sail horrek Barne Ministerioarekin horretarako sinatu zituen lankidetza hitzarmenei dagokienez, gure ustez, gure azken txostenetan, gai horretako eskumenak pixkanaka hartzea, Estatu mailako politika kriminalaren esparruan ere, presoen eskubideak benetan hobetu ahal duen eredu propio bihurtu dadin bultzatu ditugun irizpideekin alderatu behar dira haiek. Hobekuntza ez dagokio bakarrik euskal erakundeak eta haiek mugiarazi ditzaketen baliabide publikoak hurbilago egoteari; aitzitik, eskumenen transferentzia, zelan burutzen den, gure gizarte sarearen ahalmen osoa birgizarteratzearen alde baliatzeko aukera ere bada; zentzu horretan, Ar
artekoak urtez urte baloratu ditu haren gaitasunak eta engaiamendua Legebiltzarraren aurrean.
Aipatu irizpideak honela laburbil daitezke: eskumenen transferentziak gaitasuna eman behar dio EAEri eremu handi bitan erabakiak hartzeko; izan ere, gure ustez, eremu horiek gai honetan politika koherentea autonomiaz garatzeko aukerak baldintzatzen ditu. Honakoak dira:
araubideari dagokiena. Laguntza zerbitzua ez bada ere, esperientziak erakusten duenez, haren eragina erabakigarria da presoak zigorra bete bitartean duen ibilbidean, baita birgizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan laguntza eraginkorra jasotzeko posibilitateetan ere.
arrakasta izateko ezinbesteko laguntza eman behar duten hiru alderdiren
arteko lankidetza esparruari dagokiona: gizarte zibiletik harekin lan egiten duten ekimenak, espetxeetako gizarte zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzaren zigor-betearazpenari eta birgizarteratzeari laguntzeko zerbitzuak.
II.3.2. Aurrerapenak eta egitekoak
Puntu bi horietatik lehenengoari dagokionez, aipatu hitzarmenek ez dute aintzat hartu gure herri-botereen protagonismoa handitzea. Horrek haien esku-hartze osoaren eraginkortasuna baldintzatzen duen heinean, eskumenak pixkanaka hartzearen baitan, ahalik eta lasterren, zentzu horretako aurrerapenak ere sartu beharra azpimarratu behar dugu.
Bigarren puntuari dagokionez, aldiz, aurrerapenak gertatu dira; izan ere, sinatutako hitzarmenetako batek birgizarteratzeari lotutako gizarte erakunde laguntzaileek betetako eginkizuna indartzen du, eta gainera sail berezi bat gorde da aurrekontuetan horretarako. Horretaz egiten dugun balorazio ona, ordea, ezin zaio zabaldu Atxilotuari Gizarte Laguntza eta Orientabidea emateko (AGLOZ) eta Birgizarteratzeko (ZBLZ) zerbitzuei emandako eginkizunari: Barne Ministerioarekin sinatutako hitzarmenen testuinguruan, Justizia eta Herri-administrazio Sailak ulertu du zerbitzu horiek burutzen ar
i ziren lanak euren eskumenak gainditzen zituela eta, beraz, hura murriztea erabaki du. Erakunde hau ez dator bat erabaki horrekin; izan ere, gure gomendioa, hain zuzen ere, hura zabaltzea zen, jarraian laburbilduko ditugun ar
razoiengatik.
II.3.3. Justizia Administrazioari Laguntzeko Zerbitzuen eginkizuna
Urtez urte errepikatzen dugu zerbitzu horiek justizia administrazioaren erabiltzaile eta langileentzako erreferentzia sendoa baino gehiago direla: delituaren aurrean, hura egiten duenaren desgizarteratzea ar
eagotu beharrean, euskal administrazioak haren birgizarteratzea errazten duten moduen sustapenean gero eta gehiago inplikatzeko aukera ere badira. Abiapuntua legeak justizia erakundeei zentzu horretan ematen dien eginkizun garrantzitsua da, zigor-betearazpenaren esparruan ez ezik, inguruabarren –toxikomaniak, gaixotasun mentalak, etab.– balorazioan ere bai, egokia denean, egozgarritasuna murriztu eta, horren ondorioz, segurtasun neurri egokiak erabakitzeko. Eginkizun hori betetzeko hartzen dituzten erabakietan, halabeharrez, erabakigarria da interno baten ibilbideari edo iragarpenari buruz duten informazioa. Informazio hori eguneratua, diziplina ar
tekoa eta osoa izateko baliabideak eta erakundeen estaldura dauden neurrian, errazagoa izango da epaileek, pertsona batek egindako delituaren ondorioak agertzerakoan, hark izan dezakeen ar
azoa osorik aintzat hartzea; horrek derrigorrez ekarri behar du ezarriko zaizkion zigorren edo neurrien birgaitzeko eraginkortasun handiagoa.
Horrexegatik, eta zerbitzu horiek lan hori burutzen duten modua zuzenean egiaztatu dugulako, transferentzien testuinguruan, Eusko Jaurlaritzaren eta Justizia Ministerioaren ar
tean 1994ko apirilean haren jarduketa ar
autzeko sinatu zen hitzarmenak ematen dizkion eginkizunei balioa ematearen alde egin dugu beti. Azken urtean, lau ar
lotan egiaztatu ahal izan ditugu eginkizun horiek gauzatu diren lanak:
• Justizia erakundeei dagokienez:
AGLOZek eta ZBLZk epaitutako pertsonaren familia, gizarte, lan eta osasun egoeraren eta egoera pertsonalaren berri eman die epaitegi eta auzitegiei, bai epaiketaren zain haren egoerari buruz har daitezkeen erabakiei begira, bai zigorrak betearazteari eta segurtasun neurriei dagokienez. Askatasuna kendu gabeko zigorra aplikatzeko proposamenak aurkeztu dituzte, pertsona bakoitzaren zigor eta espetxe egoera osoa bilduz. Puntu horri dagokionez, behin-behineko espetxean dauden pertsonak kartzelatik ateratzeko gizarte baliabideen eta berrerortzea prebenitzen laguntzeko eta behin-behineko askatasuneko gizarteratze planak hasi ahal izateko kontrol neurrien berri eman diete epaitegiei. Izapidetze fasean gizarte txostenak egin dituzte, behin-behineko kartzelaratzea ebazteari edo hari eusteari buruzko erabakiak hartzeari begira, eta etenduretan eta segurtasun neurrietan justizia erakunde eskudunak ezarritako betekizunen betetzearen jarraipenean. Azkenik, berariaz lagundu diote erakunde honi EAE barruan eta kanpoan kausak eta prozedurak bilatzen, eta zigor aurrekarien deuseztapena izapidetzen.
• Auzipetuei dagokienez:
Ziegetan, espetxean edo laguntza zerbitzuen bulegoetan abegiari buruzko motibatzeko elkarrizketaren ondoren, jarduketa batez ere plan pertsonalak egitera eta, dagokionean, birgizarteratze prozesuan pertsonari laguntza ematen dioten gizarte zibileko erakundeekin koordinatzera zuzendu da. Zentzu horretan, garrantzi handia dauka, prozesuan dagoen pertsonari laguntza emateko, familiei laguntza eta informazioa emateko lanak. Bisita asko espetxean gertatu dira, bertan hasi behar baitu esku-hartzeak, funtsezko kontuak, hala nola erantzukizunak hartzea eta delitua gertatzeko ar
razoietan sakontzea, sartzeko abiapuntu.
• Baliabide sozisanitarioei dagokienez:
Interesatuaren berariazko baimena izanda, koordinazio iraunkorra izan dute pertsonek harremana duten tratamendu programekin eta zerbitzuekin, aldian aldikoa behar den kasuetan, hilekoa, eta orokorrean. Halaber, eremu soziosanitarioaren eta judizialaren ar
teko bitartekaritza egiten da.
• Abokatuei dagokienez:
Bukatzeko, zerbitzu horiek lantzen ar
i diren kausen ar
dura duten abokatuekin burutzen duten koordinazioaren garrantzia berretsi dugu. Ofizioz eskatzen zaizkien kontuei behar den ar
reta ez emateagatik baino gehiago –aurten esku hartu dugun kasu guztietan, abokatuen laguntza bikaina izan da–, auzi jakin baten emaitzatik harago, atxilotuek amaitzeke izan ohi dituzten kontuen kopurua eta sakabanaketa direla-eta, zaila izaten delako birgizarteratzeari begira eraginkortasunez esku hartzeko behar den ikuspegi osotik kasu bakoitzari heldu ahal izatea.
Justizia eta Herri-administrazio Sailak, ordea, ez die puntu honetan Ar
artekoaren gomendioei jarraitu. Aitzitik, zerbitzu horiei emandako baliabideak eta eginkizunak murriztu ditu, eta azaldu ditugun eginkizun guztiak burutzetik, 2012ko urtarrilaz geroztik, "Askatasuna kendu gabeko zigorrak kudeatzeko eta justizia erakundeei etendura betearazleen eta askatasuna kentzeko zigorren ordezpenaren, eta haiek direla-eta zigortuei ezarritako tratamenduen eta jokabide ar
auen jarraipen eta kontrolean laguntzeko zerbitzua" izatera igaro dira. Horrela adierazi zuen Sailak, gure gomendioak aintzat hartzeko moduaren berri emateko egin genion eskaerari erantzunez, komunitatearen onerako lan zigorrak eta zigor-betearazpenaren ordezko formak benetan betetzeko Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiarekin uztailean sinatu zituen hitzarmenen ondoren sortutako zereginak berrezartzeko testuinguruan.
Erabaki horrek, adierazi dugunez, ez dakar aurrerapenik euskal herri-botereek zigor-betearazpenean inplikazio gero eta handiagoa izateko Ar
artekoak egokiena deritzon noranzkoan. Horrela adierazi ar
ren, ez dugu baztertzen, erakunde honek bultzatzen duen ereduarekin funtsean bat etorrita ere, Sailak, uneko faktore zehazgaitzak, batez ekonomikoak, ikusita, neurria egokitu nahi izana.
Edonola ere, erabakia oinarritzeko, zerbitzu horiek betetako eginkizunari buruz Sailaren erantzunak daukan balorazioa azpimarratu behar da: zalantzan jartzen du haien zereginetik onura ar
gi eta ukigarria ateratzen denik zigor prozeduran sartutako pertsonarentzat; dioenez, epaileen, fiskalen, gizarte zerbitzuen, espetxe erakundeen eta abokatuen eskumenak inbaditu dituzte etengabe; eta aditzera ematen du, euren eginkizunak egiten zuten bezala burutzen jarraituz gero, zalantzan jarriko luketela ar
lo horietako guztietako profesionalen lan ona.
Arartekoaren ikuspuntutik ezinezkoa da adierazpen horrekin bat etortzea, ez gure eskarmentu zuzenaren ar
abera, ez horri buruz Euskal Herri osoan justizia eta gizarte langileengandik bildu ahal izan dugun iritziaren ar
abera; Sailaren balorazioarekin duten desadostasuna faktikoa izan ez ezik, kontzeptu eta ar
auaren interpretazio alderdietara ere zabaltzen da:
arazoari osorik heltzerakoan, lehen unetik, delitua egitera eraman zuten eragileetan benetan eragiten duen birgizarteratze eta laneratzeko ibilbidea lantzeko moduan egoteko xedez.
arazoek egiturazko
arrazoiak dauzkate, eta neurriren batean justizia administrazioaren profesionalen jarduteko aukerak gainditzen dituzte. Herri-botereek ZBLZ eta AGOLZ bezalako berariazko zerbitzuen bidez aurre egin nahi izateak ez du inondik inora zalantzan jartzen epaileen, fiskalen, abokatuen eta gizarte langileen profesionaltasuna; aitzitik, haien lana erraztu eta eraginkorrago bihurtzen duten sinergiak sortzen ditu.
artikuluak xedatzen duenaren ildo berean. Zentzu berean
arrazoitzen du Madrilgo Espetxe Zaintzaren 3. Epaitegiaren 2004ko urtarrilaren 14ko autoak. Eusko Legebiltzarrarentzako aurreko txostenean kopiatu genuen hura, gure iritziz, zerbitzu horiek aztertzen
ari garen gaian jurisdikzio eginkizunari eman diezaioketen laguntzari ematen dion eginkizunak daukan interesagatik.
II.3.4. Arau aldaketak
2011n onartutako erreforma dela-eta, Espetxe Ar
autegiak izan dituen aldaketek honako alderdietan eragin dute batez ere:
arautu dira internoen balizko
arrisku mailari egokitzeko, batez ere delitu jarduera erakunde baten esparruan burutu dutenei dagokienez. Horretarako, espetxeetan delitu jarduerei jarraitzeko balizko saiakeren aurreko zaintza, kontrol eta esku-hartzeari buruzko antolakuntza
arauak onartu dira.
artikuluan
araututako bizi erregimen itxiari heldu zaio. Nolabait, FIESen legeztatzea orekatzen da talde horrengan esku-hartze zuzen eta biziagoa eginez, berariazko programen eta programa espezializatuen bidez.
Espetxe administrazioak isolamenduko preso kopurua murriztu eta haien bizi baldintzak ar
intzeko egindako ahalegina. Zentzu horretan, Erregimen Itxiko Internoekin Esku Hartzeko Programa aipatu behar da; sistema biguntzeko eta pertsona erregimen ar
runtean txertatzen aurrera egiteko ahalegin bat. Hala ere, 2011ko ar
au aldaketak FIESi lege babesa ematearen eta fitxategietan sartutako pertsonaren bizi erregimena mugatzearen alde egiten du. Haien xedea interno talde jakin batzuei buruzko informazio zabala izatea litzateke, haien loturak ezagutu eta "erregimen kudeaketa" egokia egin ahal izateko. Baina datu horiek (espetxekoak, gorabeherak, kanpoko komunikazioak...) lortzeak, nahi eta nahi ez, zenbait kontrol tresna eta praktika egotea eskatzen du, eta gutxienez gure kezka adierazi behar dugu, haiek direla-eta, pertsonen oinarrizko eskubideei eragin diezaieketen neurrian. Horrela jaso dute, esaterako Espetxe pastoralaren Justizia Ar
loak 2011n egindako Lege Proposamenek:
araketa etengabeak, orduroko kontrolak edo 21 orduko inkomunikazioa bezalako praktikak erabilita.
arrazoiengatik (internoa sailkatzen den erregimena) mugarik ez egotea. Horrela, legeak bidea ematen du pertsona bat kondena osoan, zein 40 urte eta gehiagokoa izan baitaiteke, isolamenduan egotea.
araberakoak izateko, orain
arautegiak honakoa xedatzen du: "FIES datuak administratiboak baino ez dira". Halaber, honako dei zehatza egiten da: "FIESen sartzeak ez du inolaz ere aurretik juzgatzen, tratamendurako eskubideari betorik jartzen, edo bestelako bizi erregimenik ekartzen". Egia, ordea, beste bat da: nahi eta nahi ez eragiten die sailkapenari, baimenei eta bizi erregimenari,
araudiak kontrakoa xedatu
arren.
III. Arloko jarduera-planean aurreikusitako beste jarduera batzuk
III.1. Bilerak elkarteekin
Hiru lurraldeetan bilerak egin ditugu presoen birgizarteratzean lan egiten duten gizarte ekimeneko erakundeekin eta abokatu elkargo bakoitzeko Espetxe Laguntzako Txandaren ar
dura duten abokatuekin.
Urtero dauzkagun topaketa horien bitartez, burutzen ditugun jardueren berri elkarri emateko esparru egonkorra izan nahi dugu, urte osoan gure esku-hartzea eskatzen den kasu jakinei buruz daukagun harremanaz gain. Bestalde, adierazten dizkiguten kezkarako ar
razoiei esker, gure espetxeetako egoeraren bilakaera ezagutzen dugu lehen eskutik. Txosten honetan aipatutakoak ez ezik, aurten honakoak azpimarratu behar dira:
arreta handiagoz jokatu behar du haiek erroldatzeko eta haien agiriak (pasaportea, bizileku edo lan baimena) berritzeko. Pertsona askok, espetxean egonda haiek egiterik ez daukatenez, oso mugatuta ikusten dituzte prestakuntza eta gizarteratze eta laneratze programetan sartzeko aukerak,
arrazoi hori dela-eta.
arazoak pairatzen dituzten pertsonekin lan egiten duten erakundeek salatzen dutenez, maiz ez dago diagnostikorik edo txarto eginda daude, eta horrek haiekin egin beharreko lana atzeratu edo zailtzen du. Gai honi buruz, aurten txosten berezi bat
argitaratuko dugu, erabateko erantzuna emateko behar diren ekimen ofizialak eta sozialak sustatu nahi duena.
arduratzen den Ertzaintzaren patruilaren mendean dagoela, eta haren irizpideak, gehienetan mugatzaileagoak izateaz gain, txanda bakoitzeko ertzainen
arabera aldatzen dira.
Arabako espetxe berrirako garraioa: Funtzionamenduan hasi orduko, han lan egiten duten GKEen kexak jasotzen hasi ginen, horren karietara. Agertzen ziren disfuntzioak eta aurreikuspenik ezaren adibidea izan daiteke Sestaoko 80 urteko andre bati gertatutakoa: hitzordua zeukan bere semea bisitatzeko, 2012ko urtarrilaren hasierako ostegun batean, 17:00etan. Haren egoera ekonomikoa gure espetxeren batean senideak dauzkaten pertsona gehienenaren antzekoa zen, eta autobusaren mende zegoen Zaballako espetxe berrira iristeko. Bilboraino joan ondoren, Gasteizerainoko autobusa hartu zuen, eta 14:00etan iritsi zen hara. Geralekuko informazio bulegoan esan zioten ez zegoela autobusik espetxe berrira, eta ez ziotela esan jarriko zenik. Ezin zuenez taxi bat ordaindu, azkenean Gasteizko Hiesaren aurkako Elkartearekin kontaktatu ahal izan zuen, eta haren boluntarioek euren autoz eramatea eskaini zioten. 16:40an iritsi zen zentrora. Prestakuntzak egin ahal izateko bisitek ordu erdi lehenago bertaratu behar dutenez, funtzionarioak esan zion bere txanda pasatua zela, eta 19:00ak
arte itxaron behar zuela. Alferrekoak izan ziren emakumeak eta boluntarioek haren bidaiari buruz eta, halako egoeran, hurrengo txandari itxaroteak sortuko zizkion
arazoei buruz eman zizkioten azalpenak. Egoera ikusita, une hartan irteten zuen boluntario batek bere burua eskaini zuen bisita amaitu
arte itxaron eta bere autoz Gasteiza eramateko, han Bilborako autobusa hartu ahal izateko. Horrela, 20:00etan jaistea lortu zuen, eta 23:00 baino beranduago iritsi zen bere herrira.
III.2. Bilerak administrazioekin
III.2.1. Fiskaltza
Fiskaltza Nagusiarekin eta Probintziako Buruzagitzekin bildu gara, ares
tian aipatu ditugun erakunde honen jarduketen berri emateko, eta praktikan zigorrak betetzeko modalitateak eta legedian xedatutako segurtasun neurriak aplikatzeko moduak egiaztatzeko eta haiei buruz hausnartzeko. Osasun mentalari espetxe eremuan emandako ar
retaren ar
azoak ar
reta berezia izan zuen.
III.2.2. Eusko Jaurlaritza
Justizia sailburuordearekin –besteak beste– zigor-betearazpenari buruz urte osoan daukagun harreman etengabea ez ezik, Osasun eta Kontsumo Saileko Droga-mendekotasunen Zuzendaritzak deitutako Justizia eta Espetxe Batzordean parte hartu dugu.
IV. Kexarik aipagarrienak
IV.1. Genero indarkeriaren biktima bati bere erasotzailearen tratamenduaren eta espetxe onuren berri ematea
Salatutako egoera
Emakume batek Ar
artekoagana jo zuen gertakari bati buruz zeukan kezka azaltzeko: haren bikotekide ohiak kondena betetzen zuen hura hiltzen saiatzeagatik, eta espetxe baimenak zeuzkan. Haren ustez, horrek bere biktima eskubideak urratzen zituen, bai zekarkion segurtasun ezagatik, bai erasoaren ondorioz ezarritako erantzukizun zibila ordaintzeko ahaleginik egin ez zuelako, espetxean lan ordaindua izan ar
ren.
Arartekoaren esku-hartzea
Arartekoak ulertu zuen erreklamaziogileak eskubidea zeukala bere erasotzaileari emandako onurari buruzko informazio osoagoa izateko. Espetxe administrazioari eskatu ar
ren, irteteko baimena zuen eguna baino ez zioten esan. Datu hori baino ez zuela, eta erantzukizun zibila betetzeke egonda, ez generitzon ar
raroa egoera, aldi berean. mehatxu eta biktima izaerarekiko begirune faltatzat jotzea.
Horren ondorioz, herritar horrek gertatzen ar
i zitzaionaren ezagutza izatea lortzea bilatu zuen gure lehen jarduketak. Eusko Jaurlaritzaren zigor-betearazpenari eta birgizarteratzeari laguntzeko zerbitzuen bitartez, horri buruzko datu garrantzitsu biren berri izan genuen: alde batetik, zigor eta espetxe ar
audiak horretarako daukan gutxieneko denbora igarotakoan eman zitzaiola baimena, berariazko tratamendu baten esparruan: internoak aprobetxamenduz egin zituen ikastaroak eta terapiak, eta haien ar
duradunek, euren ebaluazioan, haren damua eta haren nortasunaren bilakaera ona ikusi zituzten. Testuinguru horretan, legeak bilakaera horri laguntzeko daukan tresna bat ziren baimenak. Hori bermatzeko, hasiera batean egun batekoa izango ziren, eta denbora guztian presoa erakunde espezializatu bateko –Loiola Etxea– langileek lagunduta egongo zen; bestetik, presoak hilabete bi eman zituen espetxean jasotzen zuen soldatatik 200na euro sartzen, erantzukizun zibila ordaintzen joateko.
Azken alderdi horri dagokionez, gestioak egin genituen epaia eman zuen auzitegiaren eta zigor-betearazpenen epaitegiaren aurrean, eta haien ondorioz, ordainketa aginduen kobrantza geldiarazita zegoen puntua aurkitu zen, eta berehala sartu ziren erreklamaziogilearen kontuan. Baina, biktimaren segurtasunari eta jabekuntzari dagokienez, askoz garrantzitsuagoa iritzi genion bere erasotzaileari emandako baimenaren zentzuari, edukiari eta garapenari buruz eman genion informazioari esker burutu zen prozesuari. Puntu horretan, Loiola Etxeak emandako laguntzaren garrantzia azpimarratu behar dugu: pertsona horrekin jarraitutako lan ildoaren berri eman ondoren, erreklamaziogileari zuzenean azaltzeko egin genion proposamena onartu zuen. Eta profesionaltasunez eta xamurtasunez egin zuen; harekin harremanetan egon zen presoarekin baimenez ateratzen zirenean egingo zituzten mugimendu guztien berri emateko, eta haren esanetara jarri zen ahal zuten guztietan laguntzeko.
Emaitza
Erreklamaziogileak ar
azoari emandako ikuspegi hori onartu eta eskertu zuen, gure eskarmentuaren ar
abera, begirunez eta hurbiltasunez tratatzen dituztenean biktimek erakutsi ohi dituzten adorez eta eskuzabaltasunez. Gure ustez, gertatutakoak erakusten du biktimarenganako ar
retak informazio objektibo eta osoa eta gizatasuna uztartu behar ditu, ar
azoei osotasunean helduz:
arriskua izango. Horrela, birgizarteratzeko lana, haren segurtasunarentzako mehatxu sentitzetik, hura konfiantza eta, azken batean, bere bizitzaren gaineko kontrola berreskuratzeko prozesuan protagonista sentitzeko aukera bihurtu zen.
IV.2. Espetxean dauden atzerritarrek ezkontzeko edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko behar diren agiriak lortzea
Salatutako egoera
Donostiako emakume batek, preso zegoen frantses nazionalitateko pertsona baten bikotea izanda, urte eta erdiz ahalegindu zen harekin Izatezko Bikoteen Erregistroan alta ematen. Ez zuen lortzen, horretarako espetxean zegoen pertsonaren egoera zibilaren ziurtagiria eskatzen ziotelako, eta hori haren jatorrizko herriko erregistro zibilak eman behar zuen. Frantzian, ordea, agintariek ziotenez, pertsona hori zenbait urtez bere herritik kanpo bizitzeak ziurtagiria ematea galarazten zuen.
Arartekoaren esku-hartzea
Horri buruzko gestioei ekin genien Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean, hura aipatu zerbitzuaren kudeaketaren ar
duradun hierarkikoa izanda.
Azaldu genion pertsona horrek Frantziatik kanpo emandako denbora Espainian preso egondako berbera zela eta, beraz, eskatutako ziurtagiriaren bidez frogatu nahi zen datua –hots, bikotekide biak ezkongabeak izatea–, gure iritziz, agiri bi uztartuz froga zitekeela: alde batetik, espetxe agintarien ziurtagiria, tarte horretan ezkondu ez izanari dagokionez; bestetik, baietsi genuenez, Frantziako agintariek eman zezaketen "extrait d’acte de naissance integral" delakoa.
Emaitza
Sailburuordea ados agertu zen, eta jarraibideak eman zituen inskribatzeko eskabidea onar zezaten eta, aurrerantzean, erregistroaren irizpideak azaldutako zentzuan zuzendu zitzaten. Erreklamaziogileak aipatu agiriak lortu zituenean, haiek aurkezteak bikotea Erregistroan inskribatzeko balio izan zuen.
V. Ondorioak
arren, haren kudeaketaren alderdi batzuen transferentzia prozesuak aurrera jarraitu du. Hezkuntza eta osasun
arloetan hasita, aurten Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri-administrazio Sailaren eta Barne Ministerioaren
artean sinatutako hitzarmen berrien bidez bultzatu da. Gai honi buruzko eskuduntza esparrua ahal den guztia bultzatzera deitu nahi dugu Saila, euskal administrazioek, euren eskumenen esparruan, kudeatzen dituzten zerbitzuen sare normalizatua presoei hedatzeko ahal duten guztia egitea lortzeko erakunde honek egin dituen gomendioen ildotik.
arloetan.
araberakoa izango da:
arteko lotura sortzeko, hura izango baita abiapuntua funtsezko kontuak sartzeko, hala nola erantzukizunak hartzea eta delitua gertatzeko
arrazoietan sakontzea. Halaber, migrazio egoeratik datozen
arazoak (paperik gabe, lanik gabe) ere aintzat hartu behar dira.
arriskuan jartzen dira.
Arestiko guztia kaltetu barik, oraindik ere beharrezkoa da espetxe eskumenak guztiz transferitzea. Eta hori zati batean baino posible ez den bitartean, gure gomendioa berretsi behar dugu: prozesuak klasifikazioari, helmugei eta espetxeetako barne erregimenari buruzko erabaki eremuak jaso behar ditu, gai horiek beste guztiak benetako autonomiaz kudeatzeko gaitasuna baldintzatzen dituztelako. Orain
arte administrazio zentralarekin sinatutako hitzarmenek, ordea, ez dute zentzu horretako aurrerapenik jaso, haren eragina erabakigarria izan
arren presoak zigorra bete bitartean duen ibilbidean, baita gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan laguntza eraginkorra jasotzeko posibilitateetan ere.
Arartekoaren gomendioetatik aldentzen da. Zerbitzu horien lanak erraztu izan du, gure eskarmentuaren
arabera, elkarri eraginez, zigor eta espetxe sisteman sartzen diren pertsona asko dauden egoera eratzen duten inguruabar ugariei osotasunean heltzea. Horrela, herri-botereak egoera hobean daude aipatu egoerak dauzkaten eskubide eta bermeetan eragiten duen modua ulertzeko. baita, ulermen horren bidez, hari buruzko balizko esku-hartze eremuak identifikatzeko ere, epaiketa aurreko lanetik laneratze eta gizarteratzeko ibilbideen banakako jarraipeneraino. Ikuspegi hori Euskadirako nahi dugun zigor-betearazpen ereduaren funtsezko alderdia izanda, uste dugu gai horretan ere gero eta eskumen gehiago bereganatu behar direla. Horrexegatik, gomendatu behar dugu transferentzia prozesuarekin batera ez dela AGLOZek eta ZBLZk zentzu horretan burutzen duten eginkizuna murriztu behar; aitzitik, irmotasunez hura indartzearen alde egin behar da, bai maila materialean bai eskumenei dagokienez.
araubide orokorra aplikatu ahal izateko interpretatzea legea. Beraz, berretsi behar dugu komenigarria dela espetxe politika zentzu horretan aldatzea, Euskadiko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletara aldatzeari, baimenen aplikazioari, baldintzapeko askatasunei, espetxe onuren zenbaketari edo gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituztenak kartzelatik ateratzeari dagokienez.
arintzen– lagundu behar duen laguntzarekin kontaktua izatera zuzendutako jarduera guztiak. Horrek guztiak garraio premiak sortzen ditu eta, herri-botereen jarduketa batetik –zigor-betearazpena– sortzen diren eta legeak hari ematen dion xedeari –presoen birgizarteratzea– erantzuten dioten heinean, zerbitzu publiko eraginkor baten bidez erantzun behar zaie.
I. Aurrekariak
Urteko txostenaren atal honetan baztertze-prozesuak nozitzen dituzten pertsonen inguruko jarduerak jasotzen dira. Prozesu horien kausak, besteak beste, desberdintasun sozial eta ekonomikoak dira. Enpleguaren suntsipena (Estatuan langabeziaren tasa %21 da; eta EAEn, %12) krisiarekin batera heldu da, eta gizartean baztertuak geratzeko ar
riskuan dauden pertsonen kopurua gehitu du.
Behar bezala dimentsionaturiko gizarte politika batzuek pertsonen zailtasunak eta pertsona horiek jasan ditzaketen ahultasun egoerak kontuan hartzen ez dituen finantza eta ekonomia sistema baten ondorioak mugatzen dituzte, adina, generoa, osasuna edo lan merkatuan sartzeko bereizkeria jasatea –edo, besterik gabe, enplegurik ez egotea edo oso prekarioa izatea– izan daitezkeelarik ahultasun egoera horren kausa.
Hain zuzen ere, Europako estatu askotan –eta gure herrialdean bereziki– halabeharrezkotzat ezarri diren murrizketa-politikak gizartearen aldetik kostu nabarmena sortzen ar
i dira. Austeritate neurriek gastu publikoa mugatzen dute, eta, ondorioz, larriki eragiten diete gizartean baztertuak geratzeko ar
riskuan edo baztertuak dauden pertsonei. Horrez gain, neurri horiek estatuen krisia gastu publikoarekin lotzera bultzatzen dute, krisiaren kausa gastu publikoaren gehikuntza izan ez denean (bestalde, eurogunean mugak jarri zaizkio beti), espekulazioko finantza politikak baizik, behar bezala gainbegiratu ez direlako.
Egungo testuinguru ekonomikoan, diru sarrerak bermatzeko gizarte politikak ar
e beharrezkoagoak dira. Hain zuzen ere, 2011. urtean premia oinarrizkoenei ere aurre egiteko diru sarrerarik ez duten pertsonen gehikuntza gertatu da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak gehikuntza horri erantzuteko aurrekontu saila handitu behar izan du.
Erakunde honek hainbatetan adierazi du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema gizarte kohesiorako eta gizarte babeserako funtsezko faktore adela, eta beharrezko baliabideak eta tresnak eman behar zaizkiola bere zeregin garrantzitsua bete dezan, alegia, baztertuta geratzeko ar
riskua prebenitzea, ar
lo pertsonaleko, gizarteko zein laneko bazterketa egoerak ar
intzea, eta gizarteratze zein laneratzea ahalbidetzea herritar eskubideak egitez erabiltzeko nahikoa baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko ez dutenei. Garrantzitsua da, era berean, beste baliabide eta prestazio batzuk egon daitezen ahultasun egoera batzuetan eta besteetan laguntzeko, hala nola gizarte eta osasun baliabideak edo etxerik gabeko pertsonentzako baliabideak, eta baztertze prozesuek dituzten faseak kontuan izan ditzaten. Askotariko baliabideak egonik, ekimen publikokoak zein ekimen pribatukoak, baztertze egoera larrienetan dauden pertsonek gizarteratzeko ibilbideak aurki ditzakete, eta haien premiez espezifikoki ar
duratzea.
Europa 2020 Estrategiak agregazio-adierazle berri bat zehazten du gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonei buruz: gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonatzat hartzen dira diru sarrera txikiekin bizi direnak eta/edo gabezia material larria nozitzen dituztenak (Europa osorako aukeratu diren 9 itemetatik, 4 beren ahalbideetatik kanpo daudela adierazten duten etxeetan bizi diren pertsonak. Itemak honako hauek dira: alokairua edo letra bat ordaintzea; etxea behar bezain bero edukitzea; ustekabeko gastuei aurre egitea; okela, oilaskoa edo ar
raina –edo pareko begetarianoak– daukan otordu bat, astean gutxienez hiru aldiz; oporrak ordaintzea, urtean astebete gutxienez; automobil bat; ikuzmakina bat; koloretako telebista bat; telefono bat (finkoa edo mugikorra). Red de Lucha contra la pobreza y la exclusión social delakoaren txostenean (EAPN, Madril: "Txirotasunari eta gizarte bazterketari aurre egiteko sarea"), 2011 ar
gitaraturik 2009ko datuen gainean, aipatutako adierazlea kontuan hartzen badugu, txirotasunean edo gizartean baztertuta egoteko pertsonen multzoa %12,6 zen EAEn. Estatuko batez bestekoa %23,4 zen (Espainiak 11. tokia du 27en Europan txirotasun handiena dutenen ar
tean). (Adierazle horiek Eusko Jaurlaritzak txirotasunari eta gizarte desberdintasunari buruzko inkestan erabilitakoen desberdinak dira; azken horiek 2008ko datuak aztertzen zituzten, eta beste urteko txosten batean aipatu ditugu dagoeneko).
Laburbilduz, aurrean dugun egoerak zalantza handiak sortzen ditu, egin diren zein egiten ar
i den murrizketengatik, halakoek aztergai dugun gizarte taldeari larri eragiten baitiote. Talde horren barrukoak zain daude oraindik ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea garatzeko, antzeko funtsezko tresna estrategiko batzuk noiz onetsiko, hala nola zerbitzuen eta prestazioen kartera, gizarteratzeko hitzarmenak ar
autzeko ar
aua, edo lege horretako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan jasotakoen ar
tean doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantzaketan erabiltzaileek zer partaidetza ekonomikoa izango duten ar
autzea. Beste batzuk, Lanbide edo Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza abian jartzea, aurrera eraman dira pixkanaka, lege testuinguruari buruzko atalean jasotzen dugunez.
II. Arloa kopurutan
Aurten, kexa kopuru gehiena inolako diru sarrerarik ez dutela adierazten duten pertsonenak izan dira; kopuru hori handitu egin da beste urte batzuetako datuen aldean.
Hain zuzen ere, ar
lo horretako kexa kopuruak izan duen gorakadak %500eko gehikuntza ekarri du, aurreko urteko kopuruen aldean. Zehazki, 2010. urtean 78 izatetik, 2011. urtean 329 izatera igaro dira. Kexa horien ar
tean, gizarte prestazioak eten izanari buruzkoak ziren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, preseski. Ondoren, bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko eskaerei buruzko kexak ageri dira (kontuan izan behar da prestazioak eteteagatik aurkeztutako kexa askotan, Ar
aban batez ere, bidegabe jasotakoen eskaera ere sartzen dela), eta azken horien atzetik prestazio eta laguntzak ukatzeari zein halakoen kudeaketan gertaturiko atzerapenei buruzko kexak datoz.
Beste alderdi batzuk oinarri zuten kexak ere jaso dira, hala nola langabeziako sorospena (estatuaren prestazioa) eta laguntzazko beste prestazio batzuk aldi berean kobratzearen ondoriozko ar
azoak, azken horiek zenbateko jakin bat gainditzen dutenean, prestazio ekonomikoak kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak, edo erabiltzaileentzako gizarte laguntza.
III. Lege testuingurua eta politika publikoak
Atal honetan, indarrean sartu diren ar
au berrietako batzuk eta ar
loari doazkion jarduera publika batzuk aipatuko ditugu.
2011. urtean ar
auen aldetik izan diren berritasunen ar
tean, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena, onetsi izana nabarmendu behar da; hain zuzen, urte berean sartu zen indarrean: abenduaren 13an. Aldaketa horren helburua da lotura estuagoa ezartzea Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzearen eta enpleguaren bitartez era aktiboan gizarteratzearen ar
tean, enpleguko politika aktiboak eskualdatu direla eta. Azken horiek, hain zuzen, iaz hartu zituen bere gain gure autonomia-erkidegoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortzea ekarri zuten, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikirik.
Lege berriarekin, Lanbidek rol nagusi bat hartzen du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman; izan ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) kudeaketa hartzen baitu bere hain, hau da, bai eskaera eta izapideak (orain ar
te udalek bideratzen zituzten horiek), bai ebazpenak (foru-aldundiak ematen zituzten lehen). Bestalde, honako hau dago legearen xedeen ar
tean: "lan-merkaturako sarbidea bermatzea diru-sarrerak bermatzeko prestazioa jasotzen duten pertsona enplegagarriei". Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak eginkizun hau hartzen du bere gain: "Sistemaren prestazioak jasotzen dituzten pertsonen lan-aktibazioa". Horretarako, garrantzi handia hartzen du "gizarteratze aktiborako hitzarmena" deritzonak (lehen "gizarteratzeko hitzarmena" deitzen zitzaion). Hura Lanbideren eta dagozkien pertsonen ar
tean izenpetuko da, eta bi hilabetean behin ebaluatuko da.
Legearen aldaketa horren inguruan aipatu behar dira, era berean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari –eta, ondorioz, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari ere– eragiten dieten zenbait alderdi. Nabarmendu beharreko alderdi horietako bat da errenta (DSBE) lortzeko betekizunetako bat gogortu izana, hau da, EAEn erroldatuta eta bertan benetan bizitzen egoteko epea. Hala, bada, legea aldatu aurretik, eskabidea egin baino urtebete lehenagotik erroldatuta egoteko eta EAEn benetan bizitzeko eskatzen zen. Lege berriak hiru urte eskatzen ditu, eta hori betetzen ez bada, gutxienez bost urteko lan-jarduera ordaindua egiaztatu beharko da (pentsiodunak eta genero indarkeriaren biktimak salbuetsita daude azken kasuan). Berdin utzi da –aurrekoa betetzen ez den kasuetarako– EAEn bost urtez jarraian erroldatuta egoteko eta bertan benetan bizitzeko eskatzea eskabidea egin aurreko hamar urteen barruan.
Eskakizun berri horrek beste zailtasun bat gehitzen dio gure erkidegora iritsitako pertsona asko laguntza horiek jaso ahal izateko, eta, gainera, lan ordaindu bat erdiesteko oso garai gaitzean gertatzen da. Horrek ekar dezake premia egoeran, bai eta gizarte bazterketako egoeran ere, dauden pertsona batzuk gure babes sistemaren estalduratik kanpo geldi daitezen. Horregatik, erne egon beharko da neurri horiek gure gizartean eta, bereziki, gizarteko talde ahulenetan sor ditzaketen ondorioei.
Arau berriarekin Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta hiru hilean behin berraztertuko da, eta haren onuradunak (bizikidetza-unitate osoa, salbuespen batzuekin) gizartearentzat lan egitera behartuta egongo dira, besteak beste. Errenta (DSBE) azkentzeko kausen ar
tean, hirutik bira jaitsi dira egon beharreko ez betetzeagatiko prestazio eteteak, errentaren indarraldiaren bi urteetan. Era berean, kausa justifikaturik gabe egokia den enplegu bati edo lan-baldintzen hobekuntza bati uko egin zaion aldiak hirutik batera murriztu dira. Azkenik, aipatu behar da egintza berriak gehitu direla ar
au-hauste larria sortzen dutenei: prestazioa bere helbururako ez erabiltzea; eskale ibiltzea edo bizikidetza unitateko beste kide batzuei eskale ibiltzen uztea edo haiek ibiltzera behartzea; bidegabe jasotako kopuruak ez itzultzea.
18/2008 Legearen aldaketa garrantzitsu horrek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ar
autzeko ar
autegia egokitzera behartzen du.
Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ez ditu aldatzen 4/2011 Legeak, sei hilean behin betekizunak betetzen jarraitzen dela berraztertzea bakar-bakarrik. Lehenago, ez zegoen epe zehatzik ezarririk. Alderdi horrek urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuari eragiten dio, berak ar
autzen baititu laguntza horiek. Ikusten denez, hura ere aurten onetsi da Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea garatzeko. Gehitu dituen berritasunen ar
tean, laguntza horiek kobratu ahal izateko ondare muga bat dago (ondareak 8.000 € baino gutxiago izan behar du, aurreko ar
auan 40.000 € zela, aldiz). Urtero ar
gitaratzen da Gizarte Behar Larrietarako Laguntzetan jasotako gastu bakoitzerako gehieneko zenbatekoak ezartzen dituen eta laguntzak estaltzeko izendatutako kredituak banatzeko irizpideak ematen dituen nahiz aurrekontu muga finkatzen duen ar
audia.
Aipatzen ar
i garen 4/2011 Legeari eginiko aldaketa horrek eraginda, Bizkaiko Foru Aldundiak, bere aldetik, gizarteratzeko bere laguntza berezia, martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuaren bidez ar
autua, aldatu du.
Laguntza hori da hainbat ar
razoi direla kausa (adina, errolda…), premia egoeran egon ar
ren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ezin eskura dezaketen pertsonentzat. Laguntza hori lortu ahal izateko, pertsona titularrarekin laguntzeko eta esku hartzeko banakako plan bat ezarri behar da, hari gizarteratzen eta/edo laneratzen laguntzeko. Foru dekretu horren aldaketa abenduaren 13ko 207/2011 Foru Dekretuaren bidez gauzatu zen, eta eskatzen diren betekizunak gogortu zituen (aurrez igaro beharreko epea bizikidetza unitatea eratu zenetik, eskatzailea Bizkaian erroldatu zenetik, ...), baina laguntza behar duten eta errentaren (DSBE) babesetik kanpo geratzen diren hainbat pertsona barne hartzen ditu oraindik.
Antzeko laguntza bat du Gipuzkoako Foru Aldundiak (uztailaren 28ko 29/2009 Foru Dekretua), beste txosten batzuetan aipatu duguna eta aldatu ez dutena.
Bestalde, Ar
abako Foru Aldundiak aurten ere gizarteratze ibilbideetan parte hartzen duten 25 urtetik gorako pertsonentzako diru laguntzen deialdia egin du, pertsona horientzat prestakuntzaren ondorioz sortzen diren gastuak estaltzeko.
Beste berritasun bat Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia sortu izana da, urriaren 26ko 225/2011 Dekretuaren bitartez. Behatokiaren xedea da gizarte zerbitzuak bermatzeko eta beraien kalitatea hobetzeko behar diren neurriak sustatzea. Behatoki hori Ikuspegiak deritzon behatoki sarean kokatuko da, Familiaren Behatokiarekin, Haur eta Nerabeen Behatokiarekin eta Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin batera. Helburua da errealitatearekin bat datorren zerbitzu-mapa bat izatea, mendekotasunaren, ezgaitasunaren edo gizarte bazterketaren irudi bat emango duena. Behatokiaren helburuen ar
tean dago, halaber, laguntza ematen ez zaion eskariari buruzko informazioa biltzea.
Aurten, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2011-2014 ere onetsi da.
Beste alde batetik, esan behar da baztertuak edo baztertuak izateko ar
riskuan dauden pertsona askok aldi berean gizarte laguntza eta osasun laguntza behar dutela. Horregatik, sarritan aldeztu dugu alor soziosanitarioa garatzen aurrerapenak egitea beharrezkoa dela. Horri dagokionez, aurten beste pauso bat eman da apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua, Ar
reta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena, onetsirik. Organo hori Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean xedatuta zegoen (46.6 ar
tikulua), eta haren helburua, oro har, alor soziosanitarioan politikaren, ar
auen, ekonomiaren, antolakuntzaren eta laguntza ematearen aldetik hartzen diren erabakiak orientatzea zein haien jarraipena egitea Era berean, 2011. urtean arreta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentua onetsi da. Kontseiluaren jarduerei dagokienez, gaixo kronikoen inguruko atalari lotzen gatzaizkio, han zehatzago azaltzen baitira.
Aurten, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren EAEko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko txostena, 2011ko urtarrilekoa, ere ar
gitaratu zen.
Txosten horretan, besteak beste, gizarte zerbitzuei buruzko balorazio bat jasotzen da, eta gizarte zerbitzuen sareak izaniko garapena aztertzen da. Zati horretan, krisiaren inpaktuaz ar
itzen da, eskariaren handitzea eta eskuragarri dauden baliabide ekonomikoen gutxiagotzea, kasu batzuetan, direla eta (dena dela, hain testuinguru zailean sistemak, kasu askotan, bere horretan jarraitzeko, bai eta handitzeko ere, izan duen ahalmena nabarmentzen da).
Arloari doazkionetan, nabarmentzen dugu, txostenak dioenaren ar
abera, EAEko txirotasunaren eta gizarte bazterketaren ar
loan egoitzako plazak nahiz eguneko ar
retarako zentroetako plazak gehitu zirela, eta hiru lurralde historikoetan garapena oso desberdina izan zela, bai eta txirotasunaren eta baztertzearen aurkako politiken gastu gehiena prestazio ekonomikoetarako erabiltzen dela ere. Azken gorabehera hori hausnarketarako eta eztabaidarako gai bat da; izan ere, oro har, gizarte zerbitzuen sistema gero eta oinarrituago dago prestazio ekonomikoetan, oraindik zerbitzu asko garatzeke daudelarik.
Azkenik, Europako Parlamentuak etxegabetasunari aurre egiteko europar estrategia bat egoteko beharra atzera ere aldarrikatu izana nabarmentzen dugu: Europako Parlamentuaren ebazpena, etxerik gabeko pertsonentzako EBren estrategia bati buruzkoa (B7-0475/2011). Ebazpen horretan, ar
azo hau premiazkoa dela adierazten da, eta Europar Batasuna heldu egin behar diola. Halaber, estrategiak zer eduki eta norainoko izan beharko lituzkeen adierazten du, hala nola herrialde eta eskualde mailako etxerik gabeko pertsonentzako estrategia eraginkor batzuk garatzeko eta sostengatzeko neurri pakete bat xedatzea, txirotasunaren eta gizarte bazterketaren aurkako jardueraren esparruan dagokion eremu politikoan txertatuko dena, edo etxebizitzari dagozkion ekimenetan ar
reta berezia jartzea, Txirotasunaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Europako Plataformako gizarte berrikuntzaren esparruan.
IV. Jarduera-plana
IV.1. Bilerak
Aurten, gizarteratzearen alorrean, gizartean baztertze prozesuak nozitzen dituztenen eskubideen defentsan, lan egiten duten zenbait elkarterekin bildu gara.
Zehazki, elkarte hauekin bildu gara: Izangai, Argilan eta Sos Ar
razakeria Bizkaia.
Elkarteok Bizkaian dihardute, eta aztertu ziren gaiak, horrenbestez, lurralde historiko horri zihoazkion. Jakinarazi egin dizkigute pertsona asko izaten ar
i diren zailtasunak, Diru Sarrerak Bermatzeko Sisteman sartzeko eta/edo han geratzeko, bai eta prestazio ekonomikoen eskaerak ebazteko atzerapenak eta prestazio horien murrizketak ere (urtearen bukaeran atzerapena ez da hain handia izan).
Era berean, azaldu dute diru sarrerarik gabeko pertsonei ematez zaizkien prestazio ekonomikoak ez direla aski eta murrizketak jasaten ar
i direla. Murrizketa nagusia izan da etxebizitza bakoitzean bizikidetza unitateak bira murriztea; era berean, Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak kobratzeko eskatzen diren baldintza berriak, edo beste prestazio batzuetan jartzen ar
i diren mugak, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak kudeaturiko Gizarte Laguntzetan.
Aditzera eman dituzte, halaber, ar
audian atzeman dituzten zenbait kontraesan, hala nola, hiru bizikidetza unitate daudenean, Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzura bideratzeko xedapena. Ar
azoa da zerbitzu horrek eskatzen duela etxebizitza baten onuradun izango diren pertsonek diru sarrerak izan ditzatela.
Azpimarratu dute, etete prozeduretan, kasu guztietan ez dela bete alegazioen izapidea. Betetzen hasi da, ordea, enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik etetea gertatu den kasuetan. Prestazioa eteteko kausa enplegu eskaera aktibo ez edukitzea denean baino ez da betetzen oinarrizko gizarte zerbitzuko gizarte-langileari jakinarazteko prozesua. Beste kasu batzuetan, ez da betetzen, eta hori larria dela deritzote prestazioa azkentzen denean edo, etete ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu, eta ebatzi ez denean. Badiote administrazio publikoek ez dutela behar bezalako ahalmenik pertsonek aurkezturiko alegazioak edo aldakuntzak ar
razoizko epe batean aztertzeko, eta edozein aztarna dagoenean prestazioa eteten dutela, halere, muntazko ar
razoi bat egon zein ez.
Azkenik, prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko jarduerak ekarri zituzten hizpidera, kexarik aipagarrienen atalean aipatzen ditugun berberak.
Hainbat bilera izan ditugu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin, eta haietan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioari dagozkion kexak izapidetzen ikusten ar
i garen ar
azoak aztertu ditugu. Gai gehiago izan ziren aztergai, baina prestazioa enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik eteteari dagokiona nabarmendu nahi dugu, 2011. urtean izan zuen garrantzia dela medio; izan ere, horrek erabiltzaileak nabarmen asaldatu zituen eta sistema osoari eragin zion. Bileran, sailak aditzera eman zigun etete horien jatorria Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemako (SISPE) datuak ezagutzeko aukeran zetzala. Informazio horrek foru aldundiekin adostutako prozedura berri bat ekarri du. Esan zigutenez, datu horiek hilero jakinaraziko zaizkiola, eta azken horiek, erabiltzaileei; gero alegazioak egiteko epe bat irekiko zen, ebazpena eman baino lehen. Aurreratu zuten lan baimen administratiboa lortzen duten atzerritarren gaineko informazioa ezagutu ahalko zutela, gobernuaren ordezkaritzaordetzekin datu-gurutzaketa eginik.
2011. urtean sail berarekin egin zen beste bilera batean, besteak beste, erakunde honen kezka aditzera eman diogu 147/2010 Dekretuaren aplikazioaren inguruan; hain zuzen ere, aplikazio horren ondorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteten edo azkentzen zitzaien diru sarrerarik ez zuten edo ageriki nahikoak ez ziren diru sarrera batzuk zituzten hainbat pertsonari.
Era berean, Bilboko Udalarekin bildu gara, prestazio ekonomikoak ikuskatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen zuten prozedura zela eta. Bilera horretan adierazi genion zein garrantzitsua den, eteteko proposamena bidali aurretik, eragindako pertsonari entzunaldi izapide bat ematea, gertaeren berri izan dezan eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.
IV.2. Gomendio orokorrak
IV.2.1. Udal erroldan inskribatzea
EAEko udalei gomendio bat helarazi diegu etxerik gabeko pertsonak eta foru aldundien tutoretzapeko adingabeak udal errolda inskribatzearen inguruan: Udalen beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko beharra (Arartekoaren gomendio orokorra 5/2011, urriaren 17koa).
IV.2.2. Prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea etetea
Kexek gora egin dutenez gero, eta tartean diren administrazioen jardunbide irregular jakin batzuk badaudela egiaztatu denez, Arartekoaren 9/2011 gomendio orokorra, azaroaren 29koa eman zen: Gizarte prestazioak jasotzeko eskubidea bertan behera uztearen eta horretarako erabilitako moduen ondorioak. Diru sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria.
Gomendio horren bitartez, Ar
artekoak bere kezka adierazi du jardunbide jakin batzuen inguruan, bereziki Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea eteteari dagokionez. Aurkitu diren akats nagusiak hauek dira: prestazioak eteteko eta azkentzeko prozeduretan, ez dago epe bat eragindako pertsonek, ebazpenaren aurretik, alegazioak aurkezteko; eta prestazioa berriz jasotzen hasteko ar
azoak, behin etetea eragin duten kausak bertan behera geratu eta gero. Era berean, legegileek eskubideak bermatzeko asmo ar
giz sortu dituzten tresna jakin batzuk, hala nola zuhurtasunezko etetea eta zehapen prozedura; horri dagokionez, Ar
artekoak ez du berririk izan legeak ezarritako zehapen ar
aubidea aplikatu izanaz, eta ohiko jardunbidea, 2011. urtean zehar, prestazioak etetea eta azkentzea izan da. Aipatutako tresna horien ar
tean, bidegabe jasotzeko zenbatekoak eskatzeko, espedienteak irekitzea gehitu beharko litzateke; hain zuzen, Ar
aban prozedura ez da batere erabiltzen.
V. Kexarik aipagarrienak
V.1. Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema
V.1.1. Langabeziako sorospenaren titularra eta, aldi berean, laguntzazko beste prestazio batzuen titular ere izatearen ondoriozko ar
azoak, azken horiek lanbide ar
teko gutxieneko soldataren %75 baino gehiago direnean
Iazko txostenean ar
azo hau aipatu genuen, orduantxe hasi berria zen eta. Hala ere, 2011. urtean zehar, kexa ugari jaso dugu (46) langabezia sorospenaren (langabeziako prestazioa bukatu ondoren, zenbait kasutan, jasotzen den estatuaren prestazio bat) titular ziren eta hura Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DSBE) –prestazio horren mugaraino– osatzen zuten hainbat pertsonarengandik. Zenbaitetan, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO) ere jasotzen zuten, alokairua ordaintzeko.
Autonomia erkidegoaren prestazio batengatik edo biengatik jasotzen zen zenbatekoak, guztira, muga jakin bat gainditzen zuenez –lanbide ar
teko gutxieneko soldataren (LGS) %75, hileka zenbaturik, aparteko ordainsariak kontuan hartu gabe (2011. urtean, 481,05 euro)–, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE) langabeziako sorospena azkendu zien, eta, gainera, haren ustez bidegabe jaso zituzten zenbateko batzuk itzul zitzatela eskatu zien. Ematen zen ar
razoia zen aipaturiko mugatik gorako errentak zituztela, hura sorospena jasotzeko ezarritako muga delarik, hain zuzen (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategineko 215.1 ar
tikulua). Erakunde hau ez dator bat irizpide horrekin, autonomia erkidegoko bi prestazio horiek familiarentzat direla, eta ez pertsonarentzat, aintzat hartzen ez duelako; horrenbestez, titularrari ez litzaioke konputatu behar laguntzen kopuru osoa. Hala bada, Ar
artekoak 2/2011 Gomendio orokorra, abuztuaren 8koa eman zuen: Beste gizarte prestazio batzuen titularrak diren pertsonei langabeziagatiko subsidioaren etetearen ondorioz jazotako egoerei erantzun bat emateko beharra.
Bai DSBE errenta bai EGPO prestazio osagarria bizikidetza unitate osoarentzako laguntzazko prestazioak dira, haien titularra edo hartzailea nor den gorabehera. Ez dira, horrenbestez, diru sarrera pertsonal bat, jasotzen duenaren diru sarrera propioa, familia-errenta bat baizik. Horri dagokionez, titularra edo hartzailea familiaren ordezkari bat edo prestazioaren administratzaile bat baino ez da, seme edo alabaren umezurtz pentsioa jasotzen duen amaren pare, halakoa ondorio hauetarako konputagarria ez delarik (Auzitegi Gorenaren 1997ko urriaren 20ko epaia).
Hori dela eta, gure ustez, langabeziako sorospenaren ondorioetarako errentak konputatzen direnean, familia edo bizikidetza unitatea (azken hori pertsona bakarrekoa denean izan ezik) osatzen duten kideen kopurua kontuan hartu behar da.
Esan behar da ia kexa horiek guztiak Ar
abatik etorri direla, eta Gasteiztik bereziki (%83). Gipuzkoatik bakarra etorri da, eta Bizkaitik bat ere ez. Kasu gehienetan, kide bat baino gehiago dituen familia unitate bat ordezkatzen du titularrak, adingabeko ume eta guzti. Itzultzeko eskatzen zaizkien zenbatekoak handiak dira oso (1.270 eurotik 10.000 euro baino gehiagora ar
te), batez ere baliabiderik gabeko pertsona batzuentzat; gainera, zor horrek etorkizuna baldintzatzen die.
Erakunde honetan ulertu zen, alde batetik, ez zela zilegi Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria konputatzea, haren helburua aintzat harturik eta ar
audiaren zien Auzitegi Gorenaren erabaki jakin batzuen ar
abera. SPEE delakoari (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) ere helarazi zitzaion gomendioa, eta hark horrelaxe iritzi zion (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorreko 215.3.2. ar
tikulua eta apirilaren 2ko 625/1985 Errege Dekretuko 7.1.c).3. ar
tikulua).
Horrekin bat, zentzu horretako jarraibide bat eman zuen 2011ko urriaren 24an, eta bere probintziako ordezkaritzetara igorri zuen. Hala eta guztiz ere, ez zituen ofizioz berraztertu –guk proposatu genuen bezala– ordura ar
te emandako ebazpenak, prestazio hori kontuan hartzeak eragindako pertsonari kalte egin zion kasuetarako. Ar
aua aplikatzeko irizpidearen aldaketa bat zela ar
gudiatu zuten, eta ez ar
au aldakuntza bat.
DSBE errentari dagokionez, bestalde, pentsatu genuen, konputatzekotan, pertsona bati –titularrari– zegokion proportziozko zatia konputatu behar zela (familia errenten zenbatekoa hura osatzen duten kide kopuruaz zatiturik), prestazioaren helburua familiari dagokiola aintzat harturik. Ar
e gehiago, gure aburuz, prestazio hori ez zen zenbatu behar langabeziako sorospenaren ondorioetarako, gure autonomia erkidegoak ematen baitu prestazioa, bere eskumenak erabiliz eta bere funtsen kontura, estatuaren funtsetara jo gabe. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE), ostera, ez du irizpidea aldatu horren inguruan.
Aurrekoaren ondorioz, behin Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria errenten zenbaketatik aterata, baina DSBE errenta osoa titularrarentzat konputatuta, SPEE delakoaren irizpidearen ar
abera, honako hau da emaitza: pertsona batek edo bik osatzen dituzten bizikidetza unitateentzako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ez du ezarritako baliabide muga gainditzen, eta, beraz, langabeziako sorospena jasotzeko aukera dute. Alabaina, 3 kide edo gehiago dauzkaten unitateetan, DSBE delako errentaren zenbatekoa handiagoa da, eta, horren ondorioz, muga hori gainditzen da (28,33 eurogatik) eta sorospena eteten zaie. Hau da, kide gehien dituzten familiak edo bizikidetza unitateak gertatzen dira kalteturik. Gainera, jarraibide hori onartu baino lehen Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria zenbatu zitzaien familia asko zorpetuta geratu dira, erreklamatu dizkieten bidegabeki jasotako kopuruengatik. Laguntza eten eta gero, autonomia erkidegoak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa gehitu die kaltetutako familiei; beraz, bere gain hartzen ar
i da ordaindu gabeko laguntzen zenbatekoa.
Arazo hori ez da gertatuko 2012an jasoko diren kopuruetan, %7 gutxitu baita Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa (abenduaren 23ko 6/2011 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria. Lege horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak). Horrela, gehienezko zenbatekoa −hiru edo kide gehiago dituzten familiak− ez da iritsiko lanbide ar
teko gutxienezko soldataren %75era.
V.1.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa etetea ar
audian ez dauden ar
razoiengatik
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren prestazioak eten dizkieten zenbait pertsonen kexak izapidetu ditugu. Kasu batean, pertsonaren espediente administratiboan ez zegoen jasota alokairua ordaindu izanaren ordainagiriak aurkeztu zuenik, nahiz eta pertsona horrek ordainagiriak bazeuzkan; ondorioz, prestazioaren abonua eten zuten, eta jasotako zenbatekoak itzultzeko eskatu zioten. Ez zen egon entzunaldi izapiderik; aitzitik, prestazioa automatikoki utzi zuten bertan behera. Ar
audian ez dago xedaturik, eteteko ar
razoien ar
tean, alokairuaren gastua frogatzen duten ordainagiriak lehen sei hilabeteetan aurkezteko betebeharra; horretarako ar
razoia da, ordea, alokairu gastuak ez justifikatzea. (Arartekoaren ebazpena, maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, Ar
abako Foru Aldundiko Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio pertsona bati etxebizitzako prestazio osagarriari dagokionez jaso ez duen zenbateko bat kobratzeko daukan eskubidea onar diezaion, etetea bertan behera utzi dezan eta modu okerrean jasotako prestazioak itzultzeko prozedura baliogabetu dezan.)
V.1.3. Araudian ezarritako betekizunak betetzeko zailtasunak
Jaso ditugun kexa askoren gaia izan da Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa onuradun izateko ezarrita dauden betekizunak betetzeko zailtasuna. Pertsona askok ezin ordain dezakete etxebizitza baten alokairuari dagokion gastua, eta ez dute frogatzen, ondorioz, bizileku independentea dutenik, edo ezin dute egiaztatu eskubidez dauzkaten eskubide eta pentsioen erreklamazioa, edo bizikidetza unitateko kideren bat bi ondasun higiezin dauzka, edo ezin froga dezakete etxebizitzako erroldako inskribapena. Administrazio publikoek oso zorrotzak izan dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa ar
autzen duen ar
audia aplikatzen, eta, ondorioz, diru sarrerarik gabe eta premia egoeran dauden pertsona askok ez dute prestazio hori jaso.
V.1.4. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzea
Kexa bat izapidetu dugu, DSBE bat ukatzeari dagokiona. Pertsona bat beste bizikidetza unitate batekin batera bizi zen, eta, une jakin batean, premia egoera gertatu zen, eta laguntza hori eskatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ukatu egin zion, bizikidetza unitate bat ez eratzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuko 2. ar
tikuluko 1. paragrafoan ez 5. ar
tikuluan jasotakoetatik. Auzi hori aztertu zen erakunde honetan, eta ulertu genuen kasu hori aipaturiko ar
tikuluko 3. paragrafoan sar zitekeela; hain zuzen, familiako harrera bizikidetza unitatetzat jasotzen da han. Erakunde honek iritzi zion interesdunak horretarako betekizunak betetzen zituela, baina Administrazioak ez zuen hala ulertzen, ar
auan denbora zenbatzeko hasierako egunari buruz interpretazio murriztailea egiten zuelako. Dekretuko 5. ar
tikuluko 3. paragrafoak honela dio bizikidetza unitate mota horretaz: "…bizikidetza-unitate izaerari gehienez ere hamabi hilabetez eutsi ahal izango zaio, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da, harrera-egoera ahalbidetu zuten baldintzek jarraitzen badute, aldez aurretik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek txostena egin ondoren". Foru Aldundiak aldi hori bizikidetzaren hasieratik konputatzen zuen, eta ez DSBE prestazioa jasotzeko eskubidearen egunetik, erakunde honek zioenez.
Azkenik, 2011ko ekainaren 22ko Ebazpena eman zen. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailari gomendatzen zaio kontuan har dezan interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu zuenean bizikidetza unitate bat osatzen zuela eta prestazio hori lortzeko baldintzak betetzen zituela. Ebazpena onartu zuten, eta eragindako pertsonari DSBE onartu zitzaion.
V.1.5. Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatzea
Aurten kexa batzuk jaso ditugu Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatu izanaren inguruan, eskatzaileek ar
audi aplikagarrian ezarri baino ondare handiagoa zutela ar
gudiaturik; hori berritasuna izan da, ar
au berria aplikatzearen ondorioz.
V.2. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Aurten izapidetu ditugun kexak hiru lurralde historikokoak dira, baina neurri handiagoan Ar
abatik eta Bizkaitik datoz.
V.2.1. Prestazioa eteteko ebazpen berean bidegabe jasotako prestazioak itzuli behar direla jakinaraztea
Aurten ere nabarmentzen dugu Arabako Foru Aldundiaren jardunbidea; izan ere, ebazpen berean jakinarazten du DSBE errentaren etetea eta bidegabe jasotakoak direla irizten dien zenbatekoen itzuli beharra. Ar
audiaren ar
abera, bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko betebeharrerako berezko administrazio prozedura bat izapidetu behar da. Horretan, behar bezala eman behar zaio eragindako pertsonari gertaeren berri, entzunaldi izapidea eman behar zaio, eta behar bezala ar
razoitutako ebazpen bat eman behar da (147/2010 Dekretuko 56. ar
tikulua eta hurrengoak). Horixe bera gogorarazi zaio Administrazioari.
V.2.2. Atzerapenak prozedurak izapidetzean
Oraindik ere ikusten dugu administrazioren bat gehiegi atzeratzen dela eskaerak izapidetzen eta DSBE prestazioa eteteagatik aurkezturiko errekurtsoan ebazten. Nahiz eta administrazio prozedurari buruzko legeak isilbidez ezesteko eta auzibidera jotzeko epeak adierazten dituen ar
ren, berariazko ebazpen bat emateko betebeharra ere ezartzen du, eta garrantzitsua da hori epe egokia gertatzea.
V.2.3. Foru aldundiek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eteteko erabakien ebazpenetan erabiltzen duten administrazio prozedura
Arrazoi horri loturiko kexak gehitu egin dira. Hona hemen, funtsean, aurkitu diren gabeziak:
arrazoik eragiten duten prestazioak etetea eta azkentzea.
Arabari dagokio).
araudi aplikagarrian xedaturik dauden bermeak.
araudian ezarritako zehapen prozedura; hura aplikatuz gero, prestazioa etetea saihestuko litzateke, kasu askotan.
V.2.4. Prestazioen kontrola eta ikuskapena
Aurten Bilboko Udalak abian jarri duen kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak onartutako prestazio ekonomikoak etetea eragiten du, Udaltzaingoaren parte-hartzea izaten duen txosten bat osatu eta gero. Kexa baten egileek, ar
razoi hori zela medio, jakinarazi zizkiguten gabezien ar
tean hauek zeuden: entzunaldiaren printzipioa ez betetzea; egindako jardueren gaineko txostena edo etetea eragin duen txostenaren kopia ez ematea; eta jarduera protokoloetan ezarrita egotea 6 hilabete igaro ar
te prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko bulegoari atxikitako poliziak beste bisita bat egin ez dezan. Azkenik, polizia-txosten horiek aintzat hartzen dira DSBE prestazioaren eskaera berrian, nahiz eta daitekeena izan pertsonaren egoera aldatu izana. Foru aldundiak, Udalak bidalitako txostena ikusita, prestazioa eteten zuen.
Udal horri esan diogu kontrolatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna administrazio publikoek egin beharreko lan garrantzitsu bat dela, administrazio horrekin harremana duten pertsona guztientzat onarturiko berme guztiak gordez aurrera eraman behar eta ahal dena. Ar
audiak entzunaldirako izapidea ezartzen du etete prozeduran. Kexan aipatutako protokoloek, aldiz, ez zuten aurreikusten prozeduraren hasieraren eta hura oinarritzeko zioen berri emateko jakinarazpenik. Udalak egindako txostenaren ondorioz, pertsonei onartutako prestazioak eten egingo zaizkie, baina gertakari berriak hartuko dira aintzat espedientea ebaztean. Horregatik, ezinbestekoa da entzuteko izapidea betetzea.
Prozedura udalak hasi badu eta berak baldin badu espedientea bideratzeko eskumena, berak bete behar du 147/2010 Dekretuko 53. ar
tikuluan xedatutako entzuteko izapidea. Halaber, Aldundiari prozedura hasi duela jakinarazi behar dio, eta Foru Aldundiak ere, hala balegokio, holako edozein prozedura hasi duela jakinarazi behar dio udalari. Pertsonen inguruabar pertsonal eta sozialei buruzko informazioa jasotzen duten txostenak egitea ez da udaltzaingoaren ohiko jarduketa. Gizarte diagnostikoa gizarte langileei dagokie eta, beraz, erakunde honen iritziz, poliziak gizarte esku-hartzean duten partaidetzaren edukia lehenago ezarri eta alderdi objektiboetara mugatu behar da, baloraziorik gabe, hori ez baita dagokion eginkizuna. Bestalde, udaltzaingoa etxebizitza batean egoteko ar
razoia, herritarren segurtasunari lotuta ez diharduenean, behar bezala azaldu behar da eta bizilekuan bizi den pertsonak onartu behar du. Jendeak bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidea daukate (EK-ko 18. ar
t.) eta, beraz, delitu goria izan edo agindu judiziala egon ezean, eta ez da kasua, pertsonaren baimena behar da. Pertsonari, beraz, bisitaren helburuaren, prestazioa eten, aldatu edo amaitzeko espedientea egotearen eta agenteari sartzen ez uzteko daukan eskubidearen berri eman behar zaio, baita espedientearen ebazpenean horrek ekar ditzakeen ondorioen berri ere.
Txosten horiek froga balio betea izateko modu jakin batean egin behar dira. Froga beteko izaera hori herri-administrazioak dauzkan datuak edo funtzionarioak "in situ" egiaztatutako egitate objektiboak daudela islatzen duten agirietarako mugatuta geratu behar da. Horren ondorioz, udalak egiaztatuta dauzkan datuak eta, halakorik balego, funtzionarioak berak bisitan egiaztatu dituen beste egitate objektiboak baino ez ditu txostenak jaso behar. Txostenak beste edukirik baleuka txostenean jaso duen uste osoa izanarazi edo ondorioa aterarazi dioten frogak edo elementuak agertu behar lirateke.
Pertsonak prestazioa aldatu, eten edo amaitzeko prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzea eskatuko balu, informazio hori helarazi behar litzaioke. Era berean, prozeduran dagoen txosten baten kopia eskatzen badu hura lortzeko eskubidea dauka. Kontuan izan behar da pertsonek edonoiz daukala prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzeko eta bertan dauden agirien kopiak lortzeko eskubidea daukatela, AJ-APELeko 35 a) ar
t.
Eskabideak ezesteak lege xedapenak bete behar ditu. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ez du eperik xedatzen prestazioak berriz ezin eskatu ahal izateko, eta horrek zentzua dauka, gizarte bazterketako egoerei aurre egiteko jarduerak baitira.
Bilboko Udalak erantzun zigun gure gogoetak kontuan izango zituela, eta, horrenbestez, espediente horretan esku hartzeari utzi genion. Hala eta guztiz ere, prozedura horren inguruko kexa batzuk jaso ditugu oraindik, eta haiek izapidetan daude.
Aipatzekoa da, halaber, gizarte prestazio bat eteteari dagokion kexa bat, gomendio bat sorrarazi zuena. Etetearen ar
razoia polizia-txosten batean oinarritzen zen, eta, txostenaren ar
abera auzokide batek adierazi zuen erreklamaziogilea gizon batekin bizi zela, gizarte langileari horren berri eman gabe. Ondorio hori auzokidearen adierazpenetik atera zen, erreklamaziogileak etengabe jasaniko tratu txarren lekuko ere omen zelarik. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez, Ar
abako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio ar
audiak ezartzen dituen berme guztiak aplikatu ditzala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarri eta gutxieneko bermerako laguntza prestazio bat atzeraeraginezko ondorioekin eten den kasu batean).
V.2.5. Udal gizarte zerbitzuek erabiltzaileei emandako gizarte ar
reta
Aurten, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile bati emandako ar
retaren edukiaz eta moduaz eginiko kexa bat izapidetu dugu, eta hura ebaluatzeko eskatu dugu. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 19koa. Horren bidez Orioko Udalari gomendatzen zaio burutu duen gizarte esku-hartzea ebalua dezan eta, beharrezkoa balitz, ondare erantzukizunezko prozedura ofizioz has dezan eta beharrezkoak diren neurriak abian jar ditzan pertsona batek dagozkion eskubideak erabiltzeko eta gizarte ar
reta egokia jasotzeko aukera izan dezan).
Ebazpenean aditzera eman genuen Ar
artekoak ezin duela egindako gizarte esku-hartzea balioztatu, ez eta gizarte txostenaren edukia ere. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da ezberdintzea, alde batetik, gizarte ar
reta eta esku-hartzea, eta bestetik, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen eskubide diren prestazioak izapidetzea, une bakoitzean indarrean dagoen ar
audiaren babesean. Era berean, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile gisako eskubideak eta oinarrizko eskubideak errespetatu behar dira, besteak beste, EK-ko 19. ar
tikulua bizileku askatasunerako eskubidea) EK-ko 18. ar
tikulua (intimitaterako eskubidea (eta EK-ko 14. ar
tikulua (berdintasunarekiko eskubidea). Gainera, administrazioak legeari eta zuzenbideari men eginez jardun behar du (EK-ko 103.1. ar
tikulua). Aditzera ematen genuen, halaber, gizarte ar
retak lagun-egite pertsonala dakarrela berekin elkarrizketa edo itzultzea bitarteko gisa duena; hau da, ahozko komunikazioan oinarritzen da, oinarrizkoa baita ezartzen den harreman pertsonala. Hala eta guztiz ere, zenbait jarduera idatziz jakinarazi behar dira, sinesgarriro ager daitezen, hala nola, eskaerak ez onartzeari edo aurkeztutako eskaerak zuzentzeko eskakizunari dagozkionak. Amaitzeko, azaldu genuen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak pertsona horrekin izandako gizarte esku-hartzea ebaluatu behar zuela Udalak, prestazio ekonomikoak izapidetzen gertatu zen atzerapenaren ar
razoiak ezagutzeko, pertsona horren eskubideak errespetatu ziren baloratzeko eta egindako gizarte esku-hartzea gizarte ekintza zuzentzen duten printzipioetara egokitu zen jakiteko. Azkenik, esan genuen, baldin Administrazioaren funtzionamenduak pertsona horri kalteak eragin dizkiola ondorioztatzen bazen, ondare erantzukizuneko prozedura ofizioz has zedila kalte hori indemnizatzeko Udalak ez zuen igorritako gomendioa onartu.
V.2.6. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideei dagozkien jarduerak
Etxerik gabekoentzako baliabide batetik pertsona bat egotzi izana aztertu dugu; zehazki, aztertu dugu ea pertsonarentzako bermeak bete ziren, gure ustez zehapen prozedura batek barne hartzen dituen berme berberak dira eta. Ildo horretan, egozteko zuhurtasunezko neurria har daiteke, baina berme egokiekin (beste berme batzuen ar
tean: prozedurari jarraipena eman behar zaio; egozteko proposamena jakinarazi behar da, harekin batera ezar daitekeen zehapenarekin batera; ar
au-haustea osatzen duten egintzak zehaztu behar dira; eta jakinarazpenaren inguruan ezarririko xedapenak bete behar dira).
Nolanahi ere, udal zentro batean hartuta zegoen pertsona batek azaldu zigun gaueko txandan lanean hasi zela (22:30etik 5:00etara); zentrora sartzen uzten ziotela lanetik irtendakoan, baina goizeko 7:45ean jaiki behar zuela, eta, horregatik, ezin zuela atsedena behar bezala hartu. Horri dagokionez, udalak esan zigun zentro hori gauekoa dela, eta egunez itxi egiten dela, eta ez zegoela plaza hutsik eguneko ar
reta ere ematen duten beste zentro batzuetan. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzuetan kasua beste bide normalizatuago batean konpontzen saiatzen ar
i ziren, hau da, ohiko bizileku batean, horri lotutako laguntzen bitartez.
V.2.7. Taldeari doazkion eta txosteneko beste atal batzuetan aztertzen diren beste kexa batzuk
Atzeman ditugun egoera batzuk kezkagarriak dira. Hain zuzen ere, egoera horietan, adineko pertsonak babesik gabe eta gizartean baztertuak gelditzeko ar
riskuan daude, halako pertsonek behar duten gizarte esku-hartzea zuzentzeko familia-ehun trinko bat ez dutelako, funtsean. Halako kasuetan, gure aburuz, ezinbestekoa da oinarrizko gizarte zerbitzuek zein zerbitzu espezializatuek premiaz eta era koordinatuan esku har dezaten. Adinekoei buruzko atalean zehatzago garatzen ditugu gai horiek.
VI. Ofiziozko jarduerak
VI.1. Enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri etetea
Arartekoa ofiziozko jarduera bat abiarazi zuen, enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri eten zitzaiolako informazioaren inguruan.
Zirudienez, Bizkaiko zenbati pertsonari dagoeneko jakinarazia zioten prestazioaren etetea, baina aurretik entzunaldirik izan gabe, eta espedientea bideratu zuen oinarrizko gizarte zerbitzuari aldez aurretik erabakiaren berri eman gabe. Gizarte elkarte batzuek, halaber, erabaki horren iragarpenaren gaineko kezka aditzera eman ziguten.
Geure espedientean bermeak ahalik eta gehiena zaintzeko garrantzia nabarmendu genuen (entzunaldia, ar
razoiak, jakinarazpenak, …), Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa pertsonaren bati eteteko prozedura aplikatzean, ar
reta berezia jarririk entzunaldiaren printzipioan, pertsonarentzako banakako informazioan, eta pertsona horri laguntzen dioten oinarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo enplegu zerbitzuari aldez aurretik jakinarazpena eta informazioa helarazten. Etete horri egokia izan liteke dena delako pertsonak enplegu eskaera aktibo edukitzeko betebeharra balu, bakar-bakarrik. Ordainketa bertan behera utzi ahal izango da prestazioa jasotzeko eskubidea eteten duen ebazpena modu egokian jakinarazi eta gero, ebazpena ematen den egunaren ondorengo hilearen lehen egunaz geroztik, hain zuzen. Etendako prestazio hori berriro ere sortu behar da dena delako pertsonak enplegu eskaera aktibo daukala egiaztatzen duen egunaren biharamunaz geroztik, gainerako betekizunak ere betetzen badira, eta hilabete baino ezin dezake iraun, lehenengo aldia bada.
Ebazpen hartan dagoeneko aurreratu genuen ar
audi berria aplikatzeak kudeaketaren aldetik eskatzen dituen doikuntzek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua abian jartzeak prestazio ekonomikoen hartzaileei edozein kalte sortzea saihestu behar dutela, halakoak ahultasuneko egoeran daude eta. Gogoeta horrek indarrean dirau, kudeaketan gertatzen ar
i diren aldaketak direla bide. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 23koa. Horren bidez amaitu da iragarpen honen inguruko esku-hartzea: enplegu-eskari aktiboa mantentzen ez zuten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea).
VI.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuan ezarririko betekizunak ez betetzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio ugari azkentzea
Arartekoak aurten kexa ugari jaso du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio asko azkendu direlako, 18/2008 Legean xedatutako betekizunak ez betetzeagatik, zehazki, etxebizitza berean jaso daitezkeen gehieneko kopuruari dagokion muga eta inongo ondasun higiezinik ez izateko betekizun berria, ohiko etxebizitza izan ezik. Egin genuen azterketan, ikusi genuen foru aldundiak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ar
autzeko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko Lehen Xedapen Iragankorra aplikatzen ar
i zirela. Xedapen horretan, Administrazioak prestazioak ofizioz berraztertzeko duten betebeharra ezartzen da. Ez du xedatzen aldez aurreko entzunaldirik, beraz, baizik eta dena delako pertsonari berrazterketa jakinaraztea, eta, ondorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra izateko betekizun berrien aplikazioa. Bizkaian, zehazki, foru aldundiak prestazioaren hartzaile zenbaiti idatzi bat igorri zien 2010ean, jakinaraziz aurreko ar
audiaren ar
abera onarturiko prestazioak betekizunak betetzen ez zituztenei –aldundian zekitenez– berraztertu behar zizkietela. Jakinarazpen hori jaso zen kasuetan, erakunde honen aburuz, ez zen defentsa-gabeziarik gertatu. Hala eta guztiz ere, uste dugu prestazioa azkentzeko (edo eteteko) ebazpenak eduki gehiago eduki beharko luke, eta pertsona horientzat ulergarriagoa izan; izan ere, ez dira aipatzen aurkezturiko alegazioak –halakorik aurkeztu bada–, ez dira azaltzen pertsona bakoitzari doazkion ar
razoiak, eta, ordea, testu orokor eta laburtu bat ematen da, ar
audi aplikagarria daukana.
Bizkaiko Foru Ar
audiak prestazioak azkentzea erabakitzeko erabili zituen ebazpenak ez ziren banakakoak, eta, aitzitik, azkentzearen ar
razoia eta ar
audi aplikagarria modu laburtuan jasotzen zituzten. Ildo horretan, prestazioa eteteko erabakia jasotzen duten foru aldundiaren ebazpenek akats bera dute. Akats bera atzeman dugu Ar
abako Foru Aldundiari dagozkion kexak izapidetzean. Ebazpenen izapideak ar
intzen dituzten eredu batzuk erabiltzen dira, behar bezala aintzat hartu gabe ebazpen horrek eragiten duela pertsona bat edo familia bat, behar bada ar
durapean seme-alabak dauzkana, bere beharrizan oinarrizkoenak estaltzeko diru sarrera batzuk gabe gera dadin. Egia da, oro har, errekurtsoaren ebazpena xehe azaltzen dituela errekurtsoa onartzeko edo ez onartzeko ar
razoiak, baina eragindako pertsonak ar
razoi horiek jakitea atzeratu egiten du horrek, aurkeztutako errekurtsoaren gaineko ebazpena jasotzen duen egunera ar
te, hain zuzen ere. Erakunde honen aburuz, ebazpenek informazio gehiago izan behar dute. Horrek, kudeaketari gardentasun handiagoa emateaz gain, ahalbidetzen du dagokion pertsonak lehen unetik eta ar
giro jakin dezan prestazioa eteteko edo azkentzeko ar
razoiak zein diren. Horrela aplikatzeak, ziurrenik, administrazioko beste atal batzuetan lana metatzea eragotziko luke (jendeari kasu egitea, administrazio baliabideetako atala, oinarrizko gizarte zerbitzuak, eta abar). (Arartekoaren ebazpena, azaroaren 14koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea edo iraungitzea erabakitzen duen ebazpenetan ar
razoiak behar bezala eta hizkuntza ulergarrian azaldu eta ar
razoitu ditzan, testu laburtuak erabili gabe).
VI.3. Pentsiodun batek osaturiko bizikidetza unitate batean diru sarrerak zenbatzea
Iaz jarduera hori aipatu genuen. Pentsiodun batek, ezkontideak eta semeak osaturiko familia bat zen. Aita pentsiodunak eta amak bizikidetza unitate bat eratzen zuten (18/2008 Legeko 9.2.a ar
tikulua), eta pentsio-osagarria jasotzen zuten. Semea lanean ibilia zen, eta, hortaz, lanaren ondoriozko diru sarrera batzuk jasotzen zituen orduan, eta ez zen bizikidetza unitatekoa.
Semeak lan egiteari utzi eta langabeziagatiko subsidioa −DBE baino txikiagoa− jaso zuenean, ulertu zen ekonomikoki gurasoen mendekoa zela eta, beraz, elkarbizitza unitate bera osatzen zuela. Horrela, baliabideen zenbaketan pentsioa eta subsidioa hartzen ziren aintzat, eta bien baturak gainditu egiten zuen hiru kideko bizikidetza-unitaterako ezarrita zegoen baliabide-muga. Horren ondorioz, gurasoek pentsio osagarriengatik jasotako zenbatekoak ez zituztela jaso behar ebatzi zen, eta itzuli egin behar izan zituzten. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Sailari adierazi genion ez daukala zentzurik, pentsiodunen elkarbizitza unitate batean, seme-alabak lanagatik diru-sarrerak jasotzen baditu –zenbatekoa edozein izanik ere– haiek ez zenbatzeak, seme-alabak ez duelako gurasoen elkarbizitza unitatea osatzen; seme-alaba horrek beste edozein jatorritako DBE baino diru-sarrera handiagoak jasotzen baditu haiek ere ez zenbatzeak. Eta seme-alaba berberak langabezia subsidioa –lan egin izanari eta egoera horregatik kotizatu izanari lotuta dago– jasotzen badu, diru-sarrera horiek zenbatzeak, DBE baino txikiagoak izateagatik gurasoen elkarbizitza unitatea osatzen dutelako. Eusko Jaurlaritzari honako proposamena helarazi genion: halako egoeretan elkarbizitza unitatetzat jotzen jarraitzea, baina elkarbizitza unitate horren baliabideak zenbatzean seme-alabaren diru-sarrerak aintzat ez hartzea.
Azkenean adierazi genuen ez zela zentzuzkoa bizikidetza unitate berezi horrek, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren azpiko diru sarrerak dituen pertsona batekin bizi denean, pentsio-osagarria jaso ezin izatea, baina errenta horren gaineko diru sarrerak jasotzen dituen norbaitekin batera bizi denean, aldiz, osagarri hori jasotzea.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bidali zuen erantzunean, egungo ar
audian jasotzen den enplegurako aktibazioaren garrantzia aipatzen da. Hala ere, gure gogoetak pentsio baten onuradun ziren pertsona batzuei zegozkien, eta, horrenbestez, eman zitzaigun erantzuna ez da aplikatzekoa. Beste desberdintasun batzuen ar
tean, 18/2008 Legeko 15. ar
tikuluan espresuki xedatuta dago pentsiodunek osatutako bizikidetza unitateak ez daudela halabeharrez beharturik gizarteratze hitzarmen bat egitera (147/2010 Dekretuko 12. 2 a) ar
tikulua). Gerta daiteke, beraz, kasu honetan bezala, prestazioaren titularrari lan orientabideko inongo neurririk aplikatzea egokia ez izatea, hau da, pentsio-osagarriaren onuradunari.
VI.4. Pentsioduntzat jotzea %65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako seme edo alaba baten ar
dura izatearen ondoriozko diru sariaren kausatzailea, pentsio-osagarria kobratzearen ondorioetarako
Iaz aditzera eman genuen, ezintasunen bat duten pertsonen inguruko atalean, Eusko Jaurlaritzari zer proposamen egin genion, –%65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako– "ardurapeko seme edo alabagatiko diru saria" deritzon prestazio ekonomikoaren pertsona kausatzaileak pentsioduntzat jo ahal izateko, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren ondorioetarako. Hau da, proposatzen zen sartu ahal zitezela Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 9.2.a) ar
tikuluan. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saiak ondo hartu du proposamena. Informazio zabalagoa ematen dugu ezintasunen bat duten pertsonei buruzko atalean.
VI.5. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezinak edukitzeagatik azkentzea
Bere garaian 147/2010 Dekretuak, 18/2008 Legea garatzean, sartu zituen berritasunetako bat izan zen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eskubidea onartzea bateraezin egitea ohiko etxebizitza ez diren beste ondasun higiezin batzuk edukitzearekin.
Xedapen horren azpian datzan logika ar
gi dago: halako ondasun batzuen jabe den pertsonak –ohiko eran erabiltzen ez dituenean, hau da, haietan bizitzeko– badauzka mozkin ekonomiko bat eskuratzeko baliabide batzuk, ondasun horiek alokatuz edo salduz, konparazio baterako. Ar
azoa da ondasun higiezin horiek merkatuan oso balio txikia dutenean, edo haiek diru bihurtzea oso zaila denean, eta hori askotan gertatzen da gaur egungo gizarte eta ekonomia testuinguruan. Horri dagokionez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile izan, eta prestazioa jasotzeko eskubidea azkendu dieten hainbat pertsonaren kexak iritsi zaizkigu, ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezin batzuen titular izateagatik, ondasun horiek guztiek ezaugarri hori bera dutenean: ez dute mozkin ekonomikorik ematen. Halakoak, zehazki, landu ezinezko landa lurzatiak, zaharberritu beharreko lokal utziak, eta abar izaten dira. Gehienetan, gainera, kasu gehienetan ondasun higiezin horiek testamentu xedapenez eskuratu direla, eta horrek aipatutako pertsonak prestazioa galtzeko zorian jartzen ditu, mortis causa eskualdaturiko ondasun higiezinari uko eginez gero, eskubide ekonomiko bat ez baliatzeagatik (18/2008 Legeko 19.1.b ar
tikulua) edo, era berean, ohiko etxebizitza ez den ondasun higiezin bat edukitzeagatik (147/2010 Dekretuko 9.3.b ar
tikulua).
Eginiko informazio eskaeretan behin eta berriro nabarmendu da ar
audiak berak oztopo hori gainditzeko interpretaziorako ematen duen aukera, baina hiru foru aldundiek eman duten erantzuna, ar
razoia falta ez zaiolarik, izan da ar
au bat aplikatu besterik ez dutela egiten, horri buruz, behintzat, oso ar
gia den ar
au bat, hain zuzen. Nahiz eta kopuruaren aldetik kasu horiek oso ugariak ez diren, gure ustez, ordea, badira bereziki larriak, azken ondorioa baita pertsona baten egoera oker dadin ar
au jakin batzuk aplikatzeagatik, hasiera batean zer eta kontrakoa lortzekoak diren ar
au batzuk, hain zuzen. Kezka hori Eusko Jaurlaritzari, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, aditzera eman zaio; bat etorri dira kasu horiek modu berezi batean hartzeko beharrezkoa delako ideiarekin, eta ar
azoa aztertuko dutela agindu dute.
VI.6. Arabako Foru Aldundiak Bizitza Berria elkartearen Betoño Etxeko erabiltzaileei Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzea
Gasteizko Betoño Etxean gizartean bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko lan egiten da, eta Ar
artekoak hara egindako bisitaren ondoren, egiaztatu zen hango pertsonetako batek ere ez zuela jasotzen DSBE deritzon errenta, partaidetza publikoa duen baliabide hori erabiltzea prestazioa jasotzearen parekotzat jo zitekeela ulertzen zelako; hain zuzen, egoera hori 147/2010 Dekretuko 9.5 ar
tikuluan jasota dago. Hala ere, erabiltzaileek adierazi ziguten batzuetan eskean ibili behar izaten zutela, eguneroko gutxieneko gastuetarako eskudirurik ez zutelako.
Arabako Foru Aldundiaren erantzuna positiboa izan zen, eta aditzera eman zuen ez zuela ikusten inolako bateraezintasunik DSBE jasotzearen eta baliabide horren erabiltzaile izatearen ar
tean, baldin eta egoiliar-egoera iraunkorra ez balitz.
VI.7. Baztertuak dauden pertsonei laguntzeko zentro bat irekitzearen kontrako jarrera
Aurten jarraipena egin diogu Bilboko Udalaren eta gizarte elkarteen ar
tean lortutako akordioari, etxerik gabeko pertsonen inguruko neurri batzuk hartzeko. Alderdiek Onartu zentroa Txurdinaga auzora ez lekualdatzea erabaki zuten, eta etorkizunean gatazkak saihesteko jarduera protokolo bat atontzeko konpromisoa zegoen. Azkenean, talde tekniko bat lanean hasi dela jakinarazi zuten, etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko hausnarketari heltzeko. Udalak adierazi digu lanean jarraitzen dutela aurrera eramateko jarduera zehatzak proposatzearren. Neurri osagarriei dagokienez, kaleko hezitzaileen lana ar
eagotu dute, eta gizarte talde horrentzako beste zerbitzu batzuetan hobekuntzak egin dituzte, hala nola Elexabarri aterpetxeko gaixondo aldietarako zentroan, bai eta beste hobekuntza batzuk ere Mazarredoko eskakizun baxuko aterpetxean eta negukoan.
VII. Ondorioak
arriskuan dauden pertsonei, eta aditzera ematen dute gastu publikoak eta, zehazki, gizarte politiketarako gastuak sortu duela gaur egun dagoen defiziteko egoera. Egia da, ordea, defizita dela finantza erakunde jakin batzuen jardunaren nahiz eskumena zuten administrazio publikoek behar bezala gainbegiratu eta kontrolatu ez dituzten espekulazio mugimendu batzuen ondorioetako bat.
arrazoitu, beste berme batzuen
artean.
arazo larri hori konpontzeko egiten duten lana, enplegua sortzen duten ekonomia jarduerak sustatzen laguntzeko neurriak ezarriz. Aldi berean, prestakuntza eskaini behar da lanpostuak har ditzaketen alorretan. Funtsezko edo berrikuntzazko sektoreetarako prestakuntza ere izango litzateke lagungarria enpleguaren sorrera bultzatzeko premiazko betebehar horretan.
arreta ezin da geratu ia esklusiboki hiru hiriburuetako gizarte larrialdiko udal zerbitzuen gain. Jarraitu behar da pertsonak baztertuta eta etxerik gabe geratzera eramaten duten kausak sakonago aztertzen, egoera horiek aurre egiteko neurriak hobeto egokituz joateko. Halaber, kontuan izan behar dira pertsona horien beharrizanak, aipatutako zerbitzu horiek estali behar dituztenak (badira gazteak eta adinekoak; batzuek ezgaitasunen bat eta/edo mendetasun mailaren bat dute; hainbat jatorritakoak dira; genero batekoak eta bestekoak, droga-mendetasuneko
arazoak dituztenak, …). Horretarako, udalek, aldundiek zein Eusko Jaurlaritzak engaiatu behar dira, beste administrazio zein erakunde batzuen
artean.
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
I. Aurrekariak
Atal honetan Ar
artekoan 2011. urtean Ar
artekoak ijitoei eragiten dizkien kontuen inguruan aurrera eraman dituen jarduerak ditugu hizpide.
Gutxiengo kultural honek mendeetan zehar jazarpena eta arbuioa jasan ditu, azken hamarkadetan bakarrik jarri dira abian haien premiei erantzuna emango dizkieten politika publikoak baina ar
gi dago ez direla nahikoak izan.
Pairatzen duten estigmatizazioa oraindik haien gizarte, ekonomia eta kultura ar
loko sustapena eragozten duen traba bat da. Zailtasun eta traba horiek gainditu dituzten eta ikasteko aukera eta lan duina edukitzeko aukera izan duten ijitoak badauden aurren, oraindik ijito asko bizi dira biziraupen zaileko baldintzetan, alegia, behar bezalako etxebizitzarik, urik, ar
girik gabe, beste gabezia batzuen ar
tean. Analfabetismo indizeak eta bizi-itxaropen txikiagoa biztanleria hori desberdintzen jarraitzen duten faktoreak dira, ar
teen ar
loan egindako ekarpenagatik eta familia-elkartasunaren balioak mantentzeagatik gailentzen bada ere.
Gizarte murrizketek eta finantza-krisiaren ziozko gizarte politiken gastu publikoa txikiagotzeak, enplegua suntsitzeak eta ez sortzeak, batez ere, desberdintasun eta gizarte desabantaila egoera handiagoan dauden pertsonei –adibidez, ijitoei, eragiten diete.
Ijito gehienek estatu kide bateko herritartasuna dute. Hortaz, kasu honetan paradoxa bat planteatzen da. Alegia, joan-etorri askerako eta egoitza eskubidea dute eta eskubide zibil eta politikoen eta erkidegoko pertsonentzako xedatutako zerbitzu eta prestazio publikoak jasotzeko eskubideen titularrak dira. Horrez gain, hainbat herri-administraziok ar
reta ematen diete, baita Europar Batasuneko administrazioak ere. Hala ere, pobrezia, bazterkeria eta desberdintasuna pairatzen jarraitzen dute.
Joan den urtean aipatu genuen zenbait estatu kidek –horien ar
tean Frantzia eta Italia– hizpide izan zituztela Europar Batasunak oinarri dituen funtsak zalantzan jartzen zituzten zenbait jarduera, horien ar
tean, egoitza askatasunari edo taldeko kanporatzeen debekatzeari eta gizarte premiei erantzuna emateko gaitasunari buruzkoak.
Frantziari buruzkoak diskriminatzailetzat jo dira etnia ar
razoiengatik Europako Kontseiluaren Gizarte Eskubideen Europako Batzordeak egindako 2011ko ekainaren 28ko txosten batean. Txostenaren ar
abera, etxebizitza utzarazteko neurria modu jakin batean egin behar da, hau da, pertsonen eskubideak eta prozeduraren bermeak errespetatuz, baita eragindakoen duintasuna ere. Horrez gain, berriro bizilekua emateko eta hori baliatu ahal izateko laguntzak emateko urratsak eman behar dira. Batzordeak ez du uste Frantziak utzarazteko prozesuak duintasuna errespetatzen duten baldintzetan burutu dituenik, ezta beste etxebizitza bat eskaini zaienik ere. Kanporatzeari dagokionez, haren ustez, ez ziren bete taldeko kanporatzeak bidera ezin daitezkeela jasotzen duten legezko xedapenak; kanporatzeak ebazten dituzten prozedurek banakakoak izan behar dute eta pertsona bakoitzaren egoera pertsonala hartu behar dute kontuan.
Italian, Estatu Kontseiluak, herrialdeko goreneko administrazio instantzia judizialak, asentamendu nomaden inguruan larrialdi egoera ezarri zuen 2008ko dekretua ilegaltzat eta funsgabekotzat jo du. Larrialdi egoerak berekin ekarri zituen helduak eta adingabeak asentamenduetan erroldatzea, agiriak eskatzea eta egoera irregularrean zeuden pertsonen kanporatzea, baita nahitaezko utzaraztea ere. "Segurtasun publikoaren gaineko mehatxu" gisa kalifikatu zen eta, horregatik, kanpamentuetan isolatzen zitzaien, inolako ar
retarik eman gabe.
Haien egoerari dagokionez, Aditu Askeen Europako Sareak gizarteratzearen inguruan aurten ar
gitaratu duen txostena aipatu dugu, ijitoek Europan bizitzen duten egoera aztertuta. Txosten horrek esparru politikoak eta dauden gobernuaren esparruak aztertzen ditu, ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategietan kontuan hartu beharko liratekeen oinarrizko elementuak azpimarratzen ditu eraginkorrak izan daitezen eta ijitoak gizarteratze aldera estatu mailan eta Europan lan egiteko zenbait iradokizun barne hartzen ditu.
Hizpide izan dugun beste txosten bat da Europako Batzordeak ar
razakeriaren eta xenofobiaren aurka egindakoa Espainiari buruzko laugarren txostenean.
ECRIk onartzen ditu Ijitoen garapenerako plana (2010-2012), Ijitoen Estatu Kontseilua edo Ijito Kulturaren Institutua abian jartzeak ekarri dituen hobekuntzak, ijito askok oraindik desberdintasuna, bazterkeria eta bereizkeria jasaten dutela egiaztatu bada ere. Horregatik, hobekuntzekin jarrai dadin animatzen du.
Giza Eskubideen ar
loan lan egiten duten nazioarteko erakundeek –adibidez, Nazio Batuak eta Europako Kontseiluak– horiek babestu, sustatzeko konpromisoak xedatu dituzte, baita bereizkeriaren aurka borroka egiteko ere (besteak beste, Europako Kontseiluaren gutxiengo nazionalak babesteko esparru hitzarmena, ar
razagatiko bereizkeria desagerrarazteko Nazio Batuen Batzordearen 27. zenbakiko Gomendio Orokorra). Horrez gain, ijitoak gizarteratzeko hamarkada ere gailendu behar dugu, xedea ijitoen gizarteratzea eta gizarte eta ekonomia ar
loko egoera hobetzea dela kontuan hartuta. Zeregin horretan hainbat estatuk hartzen dute parte ijitoak gizarteratzeko Europako plataforma abian jartze aldera 2009ko apirilean.
Halaber, Europar Batasunak 2020. urtera ar
te ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparru bat landu du eta urte honetan geroago aipatuko ditugun esparruetan pairatzen dituzten zailtasunei aurre egiteko estatuko estrategiak prestatu daitezen bultzatu du.
Beraz, ijitoen gizarteratzea sustatuko duten neurriak abian jartzea babesten duen lege estaldura egon badago. Hala ere, neurri horiek betearazteaz ar
duratzen diren herri-administrazioek ez dituzte neurriok gain hartzen.
Ijitoek pairatzen dituzten ar
azoen eta zailtasunen ar
tean gizarteak haiekiko duen gaitzespena dago. Gaitzespen horrek eragin dezake herri-administrazioek lehentasuntzat ez edukitzea ijitoak gizarteratu eta laneratzeak dakartzan premiei erantzuna modu integralean emateko berariazko neurriak abian jartzea. Kultura ar
teko komunikazioa, gizarte ar
loko partaidetza, sentsibilizazioa eta komunikaziorako eta elkarren ar
teko harremanetarako eremuak funtsezkoak dira ijitoak gizarteratzeko borrokan.
Oso distantzia handia antzeman dugu legezko xedapenen, kide izandako nazioarteko erakundeetan gain hartutako konpromisoen eta errealitatearen ar
tean. Egia da, oro har, gure estatuan zerbitzu eta prestazio publikoak modu berean eskuratzen dituztela baina neurri horiek ez dira nahikoak, ezta egokiak ere, laneratu eta gizarteratu daitezen. Izan ere, ez dituzte kontuan hartzen marjinazioari eta gizarte bazterkeriari aurre egiten urteak eta urteak daramatzan herri horren berezitasuna eta premiak. Zehazki Euskal Autonomia Erkidegoan, Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Euskal Plana 2004. urtean onartu zenetik bakarrik –duela 7 urte–, ijitoen elkarteen partaidetzarekin hartutako neurrien plangintza serioa egon da. Ebaluazioan neurri asko bete ez zirela agerian jarri bazen ere. Joera hori gainditu beharrean mantendu egin da, II. Euskal Plana 2011n amaitu baita eta jakina baita neurri gehienak ez direla bete, planaren ebaluazioak islatuko duen moduan. Ijitoak edo ijito herria, hainbat talde barne hartzen dituen eta 1971. urtean lehenengo nazioarteko kongresu batean hautatu zen izendapena, "hauteskunde-indarrik" ez duen herrialde askotan zehar dagoen eta gaitzespena eta bereizkeria pairatzen duen sakabanatutako gutxiengoa da. Hortaz, ar
duradun politiko eta publikoen konpromiso irmoak susta dezake aldaketa.
Azkenik, langabezia tasa hain altua duen lan merkatuak eta eskulana aukeratzeko lehentasunek ijitoak marjinatzen jarraituko dute. Beraz, austeritate neurriek, gizarte politikan bideratutako murrizketek ez dute iragartzen pertsona horien duintasunaren alde borrokatzen aurrera egin daitekeenik edo ijitoek tamalez belaunaldiz belaunaldi jazotzen den pobrezia eta bazterkeria zikloarekin eten ahal izango dutenik. Dagoeneko esan dugun moduan, sistema agerian ar
i da jartzen zaurkortasun egoerak alde batera ar
i dela uzten eta gizarte desberdintasunari ez zaiola ar
i aurre egiten, horrek gizarte kohesiorako dakarren ar
riskuarekin. Gogora dezagun gizarteak haren kide guztien ongizatea bermatzeko duen gaitasuna dela, desberdintasunak minimizatuz eta bazterkeria saihestuz.
II. Arloa kopurutan
Aurten jaso ditugun kexek, batez ere, etxebizitza bat edukitzeko zailtasunari eta erroldan izena emanda edukitzeko zailtasunari lotuta daude.
Urte honetan aztertutako hainbat kexek babes ofizialeko etxebizitza batetik kaleratu izana dute hizpide.
Bizikidetasun zailtasunen eta auzo batzuen hirigintza-narriaduraren gaiak jorratzen zituzten kexak ere jaso ditugu.
Kapitulu honen V. idatz-zatian aurten izapidetutako kexa esanguratsuenetako batzuk zehatz-mehatz aztertzen dira.
III. Araudi-testuingurua eta politika publikoak
Europako Parlamentuak ijitoak gizarteratzeko 2011ko martxoaren 9ko ebazpena egin zuen.
Ebazpen horrek alderdi asko biltzen ditu eta batzordeari eta estatuei proposamenak egiten dizkie ijitoen egoera aldatzeko bidea emango duten neurriak abian jar ditzaten.
Geroago, Europar Batasunak 2020. urtera ar
te ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparru bat gauzatu du.
Batzordeak, Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Lantalde Ekonomiko eta Sozialari eta Eskualdeetako Lantaldeari 2020ra ar
te ijitoak gizarteratzeko estrategia nazionalen esparruari buruz 2011ko apirilaren 5ean egindako jakinarazpena. COM (2011) 173 final
Europako Batzordeak haren web orrialdean ijitoak gizarteratzeko 15 estatu kideen estatuko estrategiak ar
gitaratu zituen, 2011ko abenduaren 31n aurkeztutakoak (Espainiako estrategia onartzeko kontsulta bidean da, gobernu aldaketagatik atzeratu baita).
Hortaz, alde batetik, estatu bakoitzak estatu, eskualde eta tokiko mailan ijitoei eragiten dizkien politikak garatu behar ditu, baita ijitoen gizarteratzea bermatzeko eskuragarri dauden funtsen behar bezalako erabilera egiten duela ziurtatu ere. Horregatik, estatuek ijitoen gizarteratzea lortzeko egiten diren ahaleginak babestea xedatu du (Europako Gizarte Funtsa, Eskualdeko Garapen Funtsa eta Tokiko Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa, Progress programa). Horri esker, etxebizitza moduko azpiegituretan eragina duten neurriak har daitezke, baita beste eremuetan eragina dutenak ere, hala nola, osasunean, hezkuntzan eta enpleguan.
Horren guztiaren ondorioz, estatu kideek ijitoak hezkuntzan, osasunean, enpleguan eta etxebizitzan gaineratzeko jarduerak abian jarri behar dituzte.
Aurten ar
razakeriaren eta intolerantziaren kontrako Europako Batzordearen 13. zk.ko gomendioa azpimarratu nahi dugu (ECRI), anti-ijitotasunaren eta ijitoek pairatzen duten bereizkeriaren aurkakoa. Idazki horretan hainbat alderditan –adibidez, hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta osasuna– horri guztiari aurre egiteko neurriak gomendatzen dira. Baita delitu ar
razisten jazarpenari dagokionez ere. Gomendio horrek espazio publikoetan anti-ijitotasunari aurre egiteko garatu beharreko jarduera kopuru esanguratsua barne hartzen du, besteak beste, administrazioarekin harremanetan egotean, zerbitzu eta prestazio publikoak baliatzean, komunikazio baliabideetan eta informazioaren teknologiak ahalbidetzen dituen eduki ar
razisten zabalkundean.
IV. Jarduera-plana
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekin eta Abantoko Udalarekin bildu gara. Bilera horietan, besteak beste, ijitoei eragiten dizkien kontuak jorratu ditugu. Geroago, ar
azook aztertuko ditugu gailendutako kexen atalean.
Vista Alegre ikastetxera hurbildu gara etxebizitzarik ez duten eta ikastetxe horretara joan ohi diren seme-alabak dituzten ijito familia batzuen egoera ezagutzeko. Familia horiei ez zitzaien berriro bizilekurik eman Sestaoko gizarte eta hirigintza ar
loko biziberritze planaren ondorioz. Bileran Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean, 3. epigrafean, hezkuntza ar
loari eragiten dioten hainbat alderdi jorratu ziren.
Aurten gizarte erakundeek esan digute kezkatuta daudela ijitoek etxebizitzaren inguruan dituzten zailtasunengatik. Horrez gain, kezkatuta daude gizarte zaurkortasun larria pairatzen ar
i direla egiaztatzen duten gizarte txostenak dituzten familiei etxebizitza bat esleitzeko prozedura berezietan erabiltzen ar
i diren irizpide murriztaileengatik. Baita Europa ekialdeko ijitoen asentamenduengatik eta errealitate berri honi erantzunik ez emateagatik ere.
Arartekoak horren harira gomendio orokor bat egin du: Arartekoaren urriaren 5eko 3/2011 Gomendio orokorra. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren erkidegoko ijitoen asentamenduetan esku hartzeko jarduera protokoloak garatzeko premia. Bertan, ijitoek EAEn dituzten asentamenduen egoera eta haien premiarik oinarrizkoenei erantzuna emateko gabezia aztertzen dira. Halaber, aplikatzen den lege esparrua eta EBn ijitoen sustapenerako gain hartutako konpromisoak aztertzen dira. Aipatzen diren gogoeten ar
tean dago ez dela uste neurri egokia denik nahitaezko utzaraztea. Pertsonen beharrentzat eta auzokideen harremanentzat egokia den gizarte eta komunitate mailako esku-hartzea Europar Batasuneko esparruan babesa duen prebentzio-neurria da eta nahitaezkoa da Europar Batasuneko herritar gisa eskubideen titular izanagatik. Esku-hartze faltak ar
azoa beste leku batera, beste herri batera, bideratzen du ez ditu betetzen Giza Eskubideen eta gutxiengoen babesaren alorrean hartutako konpromisoak eta galdutako aukera da. Gomendioak behin eta berriro azpimarratzen du ijitoek eskubideak dituztela. Asentamendu bat utzarazteak lur edo eraikin baten erabileraren gaineko ikuspegia eta hori ar
autzen duten legezko xedapenak bakarrik hartzen ditu aintzat. Eskubide humanitarioak pertsonen eskubideak hartzen ditu kontuan eta botere publikoak interpelatzen ditu aintzat har daitezen eta ijitoak duin bizi daitezen beharrezko neurriak abian jar daitezen.
Zehazki, hasierako urrats moduan gomendatzen zen erkidegoko ijitoen finkapenetan esku hartzeko jarduera-protokolo bat egin zedin, bertan gizarte eskubideak eskuratzeko aukera, haien betebeharren konplitzea eta bizilekuaren bortxaezintasunaren eskubidea bermatuz. Horrez gain, ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparrua kontuan har zezaten eta, zehazki, Europako funtsak erabiltzeko aukera, ijitoak gizarteratzeko prozesuaren hasierako fase honi erantzuna emateko.
V. Kexarik aipagarrienak
V.1. Udal erroldan izena ematea
Udal erroldan izena emanda edukitzeak eskubideak baliatzeko eta udalerriko herritarra izateko aukera ematen du. Oinarrizko eskubideen erabilera ukitzeaz gain, funtsezko betekizuna da zerbitzu eta prestazio publikoen eskaeran. Eskubideak erabiltzeko eskaerak ar
autzen dituen ar
autegiak erroldan inskribatuta egoteari buruzko ziurtagiria (edo errolda-agiria) ezarri du aurkeztu beharreko agirien ar
tean, esate baterako osasunerako, doako justiziarako, beketarako eta gizarte babeserako eskubideei dagozkienak. Ijitoek beste pertsonek baino traba gehiago dituzte udal erroldan izena emateko, ez bakarrik etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan edukitzeko zailtasunagatik, baita haien jokabidearen eta auzotar-harremanen gainean aurreiritziak eta beldurrak daudelako ere, eta, ondorioz, trabak jartzen dizkiete izena eman ahal izateko. Horregatik, izapide ditugun kexa-espedienteek elementu desberdinak eta zailtasun osagarriak dituzte ijitoei eragiten dietenean, segur aski auzotar ijito berriak edukitzeko errezeloari lotuta.
V.1.2. Erroldan izena emateko eta herritar izateko zailtasuna
Aurten udalak erroldan izena eman nahi izan ez dion familia baten kexa jaso dugu, herri horretan bizi bada ere. Familia hori gurasoek eta lau seme-alaba adingabek osatzen dute. Honakoak dira erroldan izena ez emateko udalak baliatutako ar
razoiak: etxebizitzaren titulartasunaren gainean eztabaidak daude, horregatik alegatzen du herritar guztiei berdintasunezko tratamendua eman nahi diela.
Etxebizitza hori ez dago Jabetza Erregistroan jasota eta, ondorioz, hainbat bertsioa daude higiezin horren titulartasunaren inguruan eta etxebizitzaren erosketa iruzurra medio zela egin ote zen pentsatzen da, horrelakorik jazo izan bazen. Hala ere, etxebizitzaren titulartasunari buruzko eztabaida juridikoak alde batera utzita, erroldan izena emateko xedatzen den lege ar
aubidea aplikatu behar da. Udal erroldan izena emateko gaia erregulatzen duen ar
audiak ez dauka zerikusirik dagokion prozedura judizialean ar
gitu beharko diren eztabaida juridikoekin. Lege ar
aubideak (zehazkiago Tokiko Ar
aubidearen Oinarrien Legea, Populazio eta Lurralde Mugapenari buruzko Ar
audia eta Estatistika Erakunde Nazionalaren ebazpenak) bereizi egiten ditu erroldan inskribatzea eta higiezina hartzea legezkoa edo legez kontrakoa izatea. Erroldaren ar
audiak erroldan izena ematea benetako egoitzarekin lotzen du. Ez dago legezko ar
razoirik udalak erroldan izen-ematea ukatzeko baina 2007. urtetik behin eta berriro ukatu zaie, udalerrian bizi badira ere eta seme-alabak ikastetxera joaten badira ere, eta udalak hori guztia jakin badakien ar
ren.
Arartekoak udalari gomendio bat helarazi zion familia horri erroldan izena eman ziezaion baina txosten hau ixtera goazenean ere ez du erantzunik jaso: 2011ko abenduaren 15eko Ar
artekoaren ebazpena. Horren bidez, Abantoko Udalari gomendatzen zaio erroldan inskriba dezan Santa Juliana auzoan bizi den familia bat.
V.1.3. Erroldan baja ematea atzeraeraginezko ondorioekin eta eragina babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenean
Atzeraeraginezko ondorioekin udal erroldan baja ematea erabaki duen udal baten kexa mahaigaineratu digute.
Eusko Jaurlaritzari erabaki horren berri eman zitzaion eta, horrenbestez, familia horri esleitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitza baten ematea bertan behera utzi zen.
Arartekoak erroldan baja emateko prozedura aztertu zuen eta horren harira udalari gomendio bat helarazi zion: Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 6koa. Horren bidez, Sestaoko Udalari gomendatzen zaio familia bat udal erroldan ofizioz bajan ematen duen ebazpena bertan behera utz dezala, familia udal erroldan mantendu dezala eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi diezaiola familia horrek erroldaren baldintza betetzen duela, esleitu dioten babes ofizialeko etxebizitza berehala eman diezaioten.
Familia hori epai bidez kaleratu zen eta, ondorioz, ez zuen etxebizitzarik. Etxebizitzarik ez zutenez, senideen etxeetan bizitzen egon ziren. Hala ere, senide horiek ere kaleratu egin ziren (kasu horretan kaleratze administratiboa izan zen), hortaz, horiei ere etxebizitza uztera behartu zieten. Lau seme-alaba adingabe dituen familia bat da eta etxebizitzarik gabe egoteak oso egoera zaurgarrian utzi zituen.
Familia horrek udalari eskatu zion erroldan izena emateko gizarte zerbitzuen helbidean edo ikastetxearen helbidean, jakin bazekiten-eta Sestaon etxebizitza bat esleitu zietela. Erroldan baja ematearen ondorioz, ahulezia egoeran zeuden prestazio ekonomikoak jasotzen baitzituzten. Udalak etxebizitza bat esleitu zietela jakin zuenean, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi zion erroldan izena emateko izapideari baja ematea ebatzi zuela atzeraeraginezko izaerarekin. Era berean, udaleko gizarte zerbitzuek foru aldundiari eskatu zioten espediente bat premiatu zezan, adingabeak babesik gabeko egoeran zeudela ulertzeagatik, hain zuzen, behar bezalako etxebizitzarik ez edukitzeagatik, eta, horrez gain, foru aldundiari jakinarazi zion diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokion espedientean dagoeneko jasota zegoen helbidean ez zirela bizi. Foru aldundiak adierazi zuen helbidean bizi ez zirela jakin zuenean diru-sarrerak bermatzeko prestazioa eten ziela eta bidegabe jasotako kopurua itzultzeko eskatu diela.
Udalak erroldan izena emateko izapideari baja atzeraeraginezko ondorioekin emateko aintzat hartu zituen ar
razoiek zerikusia zuten errentamendu kontratuaren irregulartasunen salaketarekin. Irregulartasun horiek ez ziren epai judizialaren bitartez egiazkotzat jo. Halaber, polizia-aurrekariak ere alegatu ziren.
Udalak ez zuen Ar
artekoaren gomendioa onartu, nahiz eta ezin izan zuen erroldan izen-emateko izapideari baja eman atzeraeraginezko izaerarekin, baja emateko data geroago izan baitzen, Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostenaren ostean, alegia, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitza bat alokairuan esleitu eta gero. Erroldan baja emateko Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostena behar da eta ez zegoen txosten hori atzeraeraginezko ondorioei zegokienez.
Ondorioz, Etxebizitza eta Herri Lan Sailak, Etxebizitzaren ar
loan aztertzen den moduan, familia horri etxebizitza eman zion. Garrantzitsua da azpimarratzea etxebizitza gainontzeko esleipendunei baino urtebete beranduago eman zitzaiela.
V.2. Babes ofizialeko etxebizitzen utzarazpen administratiboak
Babes ofizialeko etxebizitza bat zuten ijito familien zenbait kexa-espediente izapidetu ditugu. Kasu batean etxebizitza, prekario erregimenean, Eusko Jaurlaritzarena zen eta beste kasu batean, aldiz, udal batena eta erregimena alokairukoa. Herri-administrazioek utzarazpen administratiboari ekin zioten. Ar
razoiak etxebizitzaren egoera kaskarra eta auzotarren ar
tean ar
azoak egotea ziren.
Bi kasuetan familiek etxebizitza herri-administrazioari eman zioten, baldintza duinetan bizitzeko behar bezalako beste etxebizitza bat ez bazuten ere. Ez dugu antzeman jarduera okerrik egon denik. Izan ere, herri-administrazioek babes ofizialeko etxebizitzen errentamendu kontratuak ebatz ditzakete, xedatutako kausak jazotzen badira. Hala ere, gure ustez garrantzitsua da azpimarratzea ijitoek zailtasun asko dituztela behar bezalako etxebizitza bat edukitzeko. Horregatik, esku-hartze publikoa funtsezkoa da egoera hori hobetzeko. Kasu horietan etxebizitza erabiltzen ez jarraitzeko baliatu diren ar
razoiek zerikusia dute etxebizitzaren "erabilera desegokiarekin" eta auzoko harremanekin. Horren ildotik, ondoriozta daiteke ijitoak direla etxebizitza galdu izanaren erantzule bakarrak.
Erakunde honen ustez, zorroztasun gehiagorekin aztertu beharko lirateke egoera horiek guztiak eta hartutako neurrien gaineko azterketa egin beharko litzateke. Etxebizitza baten esleipenari honako hau gehitu beharko litzaioke: familiaren egoera eta ezaugarriak, hezkuntza eta prestakuntza premiak, kultura ar
teko komunikazioan aurreiritziak eta zailtasunak aintzat hartzen dituzten beste neurri batzuk, hain zuzen, emaitza hori saihesteko. Familia gizarte bazterkeria egoeran gera dadin zerk eragin duen (faktore guztiak) aztertu beharko lirateke, baita horien gizarteratzea ahalbidetzeko neurri egokiak abian jarri ere. Neurri horiek komunitateari, tartean den familiari eragin behar diete eta gizarte eragile publikoen lankidetza behar da.
V.3. Etxebizitza beharra
Baldintza duinetan etxebizitza bat eskuratu ahal izateko aukera azken hamarkadetan ijito askok baliatu duten eskubide bat izan da. Hala ere, oraindik egon badaude etxebizitza duin bat ez duten pertsonak edo edukitzeari utzi diotenak. Ar
artekoaren funtzioen ar
tean eskubideen betetzean –adibidez, behar bezalako etxebizitza bat edukitzeko eskubidea– antzematen diren gabezien inguruan ar
reta deitzea dago. Ildo horretan, azken urte honetan ugaritu egin dira ijitoei eragiten dieten kexak eta agian egoitza-egoera okerrera egiten ar
i dela agerian jartzen ar
i da.
Gai horren inguruan egindako txostenek (besteak beste, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren txostena, "Ijitoen eta travelleren etxebizitza baldintzak, txosten konparatiboa 2009ko urria", baita Europako herrialde batzuetan etxebizitza baldintzei buruzko txostena ere: Standards Do Not Apply: Inadequate Housing in Romani Communities, Europa Roma Rights Centre) agerian jartzen dute ijitoek bereizkeria pairatzen dutela etxebizitza bat eskuratzerakoan eta gehiagotan bizi direla azpietxebizitzaren baldintzen oinarrizko azpiegiturarik gabe eta haien etxebizitzak legeztatzeko edo etxebizitza kalitatea hobetzeko aukerarik gabe. Haien estandarrak ez dira herritar gehienenak.
Behar bezalako etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunaren inguruan antzeman ditugun ar
azoak honako hauek dira:
arrazoizko prezioa dute. Hirigintza eta oinarrizko azpiegituretako ekipamendu urrietako guneetan kokaturik daude eta gizarte bazterkeria egoeran eta langabezian dauden edo biziraupenerako jarduerak egiten dituzten pertsona asko daude. Hainbat gizarte
arazo metatzen direnez, ezkutuko gizarte gatazka izaten da halako auzoetan, eta tirabira maila ezberdinak agertu ohi dira. Gizarte
arazo eta zailtasun horiek guztiak modu integralean jorratu behar dira.
V.4. Taldeari eragiten dioten beste ar
lo batzuetan izapidetutako kexak, zehazki, hirigintza ar
loan. Jarduerak auzo degradatuenetan:
(ikusi txosten honetako II.15 kap.)
Erandioko Altzaga auzoa
Arartekoak izapidetu duen erreklamazio batean Erandioko pertsona talde batek euren bizimoduaren osasungarritasun eta segurtasun baldintza eskasak helarazten zizkiguten. Kexa izapidetzeko hainbat jarduera egin ondoren, 2011ko apirilaren 1eko Ar
artekoaren ebazpena eman genuen. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatu genion Altzagako auzoaren hiri birsorkuntzarako ahaleginekin jarrai zezala lehentasunez.
Gomendioari erantzunez, udalaren ofizio bat jaso dugu eta bertan azaltzen digutenez, ostatu ematea posible egingo duten etxebizitza libre zein babestuentzat aurreikusitako etxebizitza blokeak eraikitzeko lanekin hasiko dira.
Abantoko Santa Juliana auzoa
Arartekoak 2010. urtean gomendio bat egin zuen. Aurten jarraipen bat egin du, auzora gerturatu da eta 2011ko urriaren 9an bilera bat egin du: Abantoko Santa Juliana auzuneak gizarte eta hirigintzaren aldetik duen egoera eskasa agerian jarriz auzokide talde batek aurkeztuta erreklamazioa amaitutzat ematen duen 2010eko irailaren 20ko Ar
artekoaren ebazpena.
Sestaoko Txabarri, Urbinaga, Rivas-Simondrogas eta Los Baños auzoak
Arartekoak udalerria biziberritzeko prozesuaren gainean ebazpen bat egin zuen (2006ko azaroaren 6ko Ar
artekoaren ebazpena). Aurten gomendioaren inguruan egin dugun jarraipena kexen bitartez burutu dugu. Ildo horretan, berriro ere jakin ahal izan dugu zenbait familia etxebizitzarik gabe geratu direla, Los Baños auzoko gizarte etxebizitzatik kaleratu zen familia adibidez.
VI. Ondorioak
VI.1. Ijitoen kasuan gizarte desberdintasunak oso handiak dira eta, horregatik, hainbat eremuetan neurri egokiak behar dira. Aurten Ijito Herriaren Sustapenerako eta Partaidetzarako II. Euskal Planaren (2009-2011) iraunaldia amaitu da. Plan horren betetzeaz ar
duratzen diren herri-administrazioek burutu dituzten neurri urriak aintzat hartuta, kontu horiek guztiak zergatik bete ez diren ar
gitzeko azterketa eta hausnarketa bat egin beharko litzateke eta, edozelan ere, plana bete dadin beharrezko neurriak lehenbailehen abian jarri. Herri-administrazioen eta ijito elkarteen ar
teko komunikazio bideak (eta elkarrenganako ulermen aukerak) ireki dituen partaidetza-prozesu batean aurretik hausnartu, eztabaidatu eta xedatu diren jarduerak biltzen ditu planak. Xedatutakoa betetzea tartean dauden herri-administrazioen lehentasun bat izan beharko litzateke.
VI.2. Eragin dezaketen elementuen eta neurri eraginkorrak abian jartzea eragozten duten neurrien ar
tean dago gizarte gaitzespenari lotutakoa, batez ere, ijitoek auzokide berak partekatzeren inguruko gaitzespena, baita auzotarrek tokiko autoritateei eskatzen dietela saihets ditzatela ijito auzokide berriak. Hori horrela, ar
duradun publikoek ordenamendu juridikoa bete behar dute auzokideen presioa alde batera utzita. Nolanahi ere, ijitoen sustapen eta gizarteratze eta laneratzerako bidea emango duten neurriek aipatu gaitzespena gutxitzen lagun dezakete. Bereizkeriaren aurkako borroka bereizkeriaren aurkako borrokaren funtsezko oinarri bat da, bakarra ez izan ar
ren eta biak lehentasunezkoak dira gizarte kohesioa lortzeko, xede hori ongizate estatuarekiko konsubstantziala da.
VI.3. Etxebizitza ijito familia askok ez duten oinarrizko premia bat da. Emakume, haur edo adineko… asko bizitza duina izateko eskubidea errespetatzen ez den baldintzetan bizi dira eta ezin dute belaunaldiz belaunaldi murgilduta dauden bazterkeriaren gurpila apurtu. Behar bezalako etxebizitza gizarteratzeko edozein proposamenek saihestu ezin dezakeen baldintza bat da. Ijito familia askoren etxebizitza motaren eta herritar ia gehienen etxebizitzaren ar
teko aldea sekulakoa da. Ildo horretan, premiazkoa da ijitoei etxebizitza emateko neurriak eta haien egoera pertsonala eta kulturala aintzat hartuko dituzten beste neurri batzuk abian jartzea; neurri horiek haien partaidetza eta inplikazioarekin har daitezen eta baterako ar
durak eta gizarteratzeko prozesuan aurre egitea lortzeko asmoak barne har ditzaten.
VI.4. Europako herrietan eta bideetan bizi den gutxiengo kulturala da. Aurten konpromiso bat hartu da, Europako estrategia eta nazionalak, Europako funtsekin batera aurkeztutakoa. Estatuek neurriak hartu behar dituzte eta laguntza teknikoaren eta lankidetzaren xedapenak daude. Pairatutako jazarpenaren ziozko kaltea ar
intzeko aukera bat da eta oraindik ijito askok jasaten duten gizarte bazterkeria egoera azaltzen du.
VI.5. Herri-administrazioaren esku-hartzea funtsezkoa da egungo gizarte eta ekonomia ar
loko testuinguruan behar bezalako etxebizitza bat eskuratu ahal izateko. Horrek esku-hartze integrala izan behar du, familiaren egoera eta bertako kideek dituzten premiak aintzat hartuko dituena, baita familiak auzoan duen kokapena eta auzokideen harremanak ere. Hartzen diren neurri askok ez dituzte kontuan hartzen kultura ar
loko elementuak. Horregatik, ez dute kultura ar
teko komunikazioa eta betebeharren ulermena laguntzen.
Gizarte esku-hartzeak ijitoen partaidetza behar du eta ijito familiek ar
durak gain hartzea. Ijitoei eragiten dizkieten neurriek herriaren kultura ezaugarriak eta familien egoerak hartu behar dituzte aintzat.
8. Etorkinak
I. Aurrekariak
Atal honetan etorkin atzerritarrei eragiten dieten jarduerarik esanguratsuenak aipatuko ditugu.
Arartekoak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien eskubideak defendatzen ditu erakundea sortzen eta ar
autzen duen 3/1985 Legean ezarritako mugak kontuan hartuta. Jarduera publikoak kontrastatzeko funtzioak biztanleria gizarteratzera eta dibertsitatea kudeatzera bideratutako zerbitzu publikoen kudeaketaz ar
duratzen diren euskal Administrazio Publikoei bakarrik eragiten die. Atzerritarren sarrerari, egoitza-baimenari eta lan-baimenari buruzko immigrazio-politikak Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak dira, beraz, Ar
artekoak ezin ditu herritarrek jarduera-eremu horren inguruan dituzten kexak ar
tatu eta Herriaren defendatzailearen Bulegora bideratzen ditu halakoak.
Migrazio-mugimenduak, hots, pertsonak beren jatorrizko herrialdetik beste batzuetara joatea, faktore askoko fenomeno globala dira, eta horrenbestez, giza eskubideak errespetatzen dituzten eta nazioartean berdintasunik eza eragiten duten zioak kontuan hartzen dituzten politika publikoak eskatzen dituzte.
Atzerritarren sarrera, egoitza eta lana ar
autzen dituen lege-erregimenak eta ar
audia aplikatzearen ondoriozko jarduerek garrantzi itzela dute atzerritarren integrazio-prozesuan, beren eskubideei eta hartzen dituzten gizartearekiko harremanari eragiten baitie.
Migrazio-prozesuei esker, gure ar
tean jatorri ezberdineko pertsonak bizi dira, beraz, gero eta garrantzi handiagoa dute bertakotzera eta dibertsitatea kudeatzera zuzendutako politika publikoek.
Espainian egoitza-baimena duten atzerritarrak 5.100.000tik gora dira. 2011. urtean 5.751.487 atzerritar bizi ziren Espainian, eta horietako %80k egoitza-baimena zuen. Horietako askok epe luzerako baimena zuten.
Estatistikako Institutu Nazionaleko datuen ar
abera, gaur egun 145.256 atzerritar daude Euskadin erroldatuta, hau da, biztanleria guztiaren %6,6. Portzentaje hori ar
e handiagoa da Espainiako nazionalitatea lortu duten herritarrak ere kontuan hartuz gero. Ezin da ukatu jatorri-aniztasuna gure gizartearen ezaugarrietako bat denik. Hala ere, portzentaje hori beste autonomia erkidego batzuetakoa edo estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da, horietan atzerritarrak biztanleria osoaren %12,2 baitira. Euskadin, biztanleriaren guztirako kopurua immigrazioari esker mantendu ahal izan da, bestela murriztu egingo baitzen.
2011n, gure erkidegoan, atzerritarren kopuruak estatuko beste autonomia erkidego batzuetan baino hazkunde handiagoa izan du kopuru erlatiboetan. Talde horretako pertsonek lan-merkatuan sartzeko gehien erabiltzen dituzten sektoreak etxeko lanena eta pertsonen zaintza dira.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren 2010eko Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinen gaineko inkestaren (AEI 2010) ar
abera, talde horretako pertsona gehienak gazteak dira eta administrazio-baimena dute (%82,2), eta taldearen heren batek epe luzerako egoitza-baimena du.
Datu garrantzitsua da atzerritarren helburu nagusia lana bilatzea dela. Atzerritarren %7,1ek bakarrik aitortzen du emigratzeko ar
razoietako bat gizarte-laguntzak izan zirela. Hitz batez, gizarte-laguntzak ez dira faktore erabakigarria migrazio-proiektuan, pertsona gehienek duintasunez bizitzea ahalbidetuko dien lana eduki nahi baitute. Zenbaitetan etorkinen kolektibo osoari aplikatzen zaio kasu bakan batzuetan gertatutakoa, baina inolaz ere ez dira joera orokorrak.
Ikuspegiren azken barometroko ondorioek erakusten dutenez, Euskadiko biztanleriak uste du immigrazioak onurak ekartzen dizkiola ekonomiari, baina zalantzak ere erakusten ditu zenbait zerbitzu publikotan zein langileen eskubideengan dituzten ondorioen inguruan. Barometroak ondorioztatu du euskal gizartearen tolerantzia-maila zertxobait jaitsi dela, baina ez omen dago muturreko planteamenduen zantzurik.
Azkenik, Etorkinak gizarteratzeko foroaren txostenetan jasotakoa aintzat hartuta, esan beharra dago finantza-krisia, enpleguaren suntsipena eta enplegua sortzeko ekimenik eza kalte handia eragiten ar
i zaizkiela Europar Batasuneko etorkinei.
II. Arloa kopurutan
Jasotzen ditugun kexak ar
lo ezberdinetakoak izaten dira, etorkinek Administrazio Publiko desberdinekin baitituzte harremanak, gainerako herritarrek bezalaxe. Aurten gizarte ar
loko diru-laguntzak kendu izanagatiko kexek gora egin dute, izan ere, kontu horrek biztanleria osoari eragin dio, eta bereziki, atzerritarrei. Beste ar
lo batzuetan izapidetutako kexen ar
tean nabarmentzekoak dira Herrizaingo Sailean eta Ingurumen Sailean kultu islamikorako zentroak irekitzeko lizentzien inguruan bideratutakoak.
III. Araudi-testuingurua eta politika publikoak
Hizpide dugun ar
loan esku hartzen duten erakunde publikoek hainbat ar
au prestatu dituzte eta jarduera berriak jarri dituzte abian, ohikoa den legez. Goiburuko honetan horietako batzuk aipatuko ditugu, izan ere, gehiago sakontzea luzeegia gertatuko litzateke eta hori ez da txostenaren helburua. Neurri horiek etorkinen sarreraren kontrolari, beren estatutu juridikoari eta Administrazio Publikoek gauzatzen dituzten integrazio-politikei eragiten diete. Politika horiek bi uren ar
tean mugitzen dira, izan ere, alde batetik migrazio-fluxuak kudeatu eta pertsonen sarrera eta egoitza irregularra kontrolatu behar dute eta, bestetik, giza eskubideak, pluraltasuna eta aniztasuna errespetatu behar dituzte, baina askotan bateraezinak izaten dira edo ez datoz bat erabaki-maila guztietan.
Europar Batasuna
Europar Batasunak eskumen-muga esanguratsuak ditu hizpide dugun gaiaren inguruan, baina gero eta eragin handiagoa izaten ar
i da immigrazio eta asilo politiketan. Aurten garatu dituen jardueretako bat immigrazioak Europari dakarzkion onura ekonomiko, sozial eta kulturalak ar
eagotzera zuzendutako Gainerako Herrialdeetako Nazionalen Integraziorako Europako Agenda izan da. Agenda horren ar
abera, ezinbestekoa da etorkinek bizitza kolektiboko ar
lo guztietan modu aktiboan parte hartzea, eta nabarmendu egiten du tokiko agintariek zeregin horretan duten funtsezko eginkizuna. Gainera, hainbat zuzentarau eman dira, adibidez, Batasunetik kanpoko herritarrei Estatu kide bateko lurraldean bizitzeko eta lan egiteko baimena ematen dien baimen bakarra eskatzeko prozedura bakarra ezartzen duena edo gizakien salerosketa prebenitu eta haren kontra borrokatzeko zein biktimak babesteko emandakoa.
Kontseiluak aldatu egin du Europar Batasuneko Estatu kideen kanpoko mugetan lankidetza eraginkorra kudeatzeko Europako Agentzia (FRONTEX) sortzen duen ar
audia, erakundeari botere eta eskumen gehiago emateko (bere gaitasun operatiboa indartze aldera) eta giza eskubideak betetzen direla bermatzeko egin ere.
Europako Parlamentuak hainbat ebazpen eman ditu, besteak beste, ezegonkortasunaren ondoriozko migrazio-fluxuei eta EBko kanpo-politikaren eginkizunari buruzkoa, Schengenen gaineko aldaketei buruzkoa edota Bulgaria eta Errumania Schengen esparruan sartzeari buruzkoa. Horietan EBko politikan garrantzi itzela duten gai horiei buruz duen iritzia adierazten du.
Batzordeak hainbat komunikazio egin ditu, hala nola, migrazioenganako eta mugikortasunarenganako hurbilketa globalari buruzkoa, Immigrazioari eta Asiloari buruzko urteko txostenari buruzkoa, Schengenen gobernantzari buruzkoa –Barne-mugetako muga-kontrolik gabeko espazioa sendotzea–, edo Europar Batasunak jendea berriz hartzearen gainean egindako hitzarmenen ebaluazioari buruzkoa.
Estatua
Estatuak aurten onartu dituen ar
auei dagokionez, honakoak aipatu behar dira: lehenik eta behin 2/2009 Lege Organikoak aldatu ondoren atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei zein beren gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Ar
audia onartzen duen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretua, eta ondoren, Europar Batasuneko Estatu kideetako zein Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duten gainerako Estatuetako herritarrak Espainian sartu, libreki zirkulatu eta bizitzeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua aldatzen duen azaroaren 18ko 1710/2011 Errege Dekretua.
Atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei zein beren gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31 bis eta 59 bis ar
tikuluak aldatzen dituen uztailaren 27ko 10/2011 Lege Organikoa ere aipatuko dugu. Aldaketa horren bidez ar
eagotu egiten dira tratu txarrak ematen dizkieten edo esplotatu egiten dituzten pertsonak salatzea erabakitzen duten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak zein gizakien salerosketaren biktima diren pertsonak babesteko neurriak.
Etxeko zerbitzuaren lan-harremana ar
autzen duen azaroaren 14ko 1620/2011 Errege Dekretuak ere eragin handia du langile atzerritar askorengan.
Halaber, atzerritarren itzulera ar
autzen duten, genero-indarkeria zein gizakien salerosketa jasan duten emakume atzerritarrei aplikatu beharreko prozedura ezartzen duten edota jatorri errumaniarra duten pertsonek inoren kontura lan egin ahal izateko administrazio-baimenak jasotzen dituzten jarraibideak eta zirkularrak egin dira. Estatuko Fiskaltza Nagusiak Fiskaltzak atzerritarren eta immigrazioaren ar
loan egiten dituen jarduera espezializatuetan batasuna lortzeko irizpideei buruzko zirkularra prestatu du.
Aurten honako hauek onartu dira: Herritarrei eta Gizarteratzeari buruzko 2011-2014 Plan Estrategikoa; ar
razakeriaren, ar
razagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzia moten kontrako estrategia integrala; eta ar
razakeriari eta xenofobiari loturiko gertaerak jakinarazteko sistemen gaineko jarduera-protokoloa, ar
razakeriari lotutako ar
au-hausteak ikertu ahal izateko. Protokoloak gertaera ar
razistak salatzera bultzatu nahi ditu biktimak eta lekukoak, Europako Kontseiluaren ar
razakeriaren eta intolerantziaren kontrako Europako Batzordearen gomendioari jarraiki, eta ar
razakeriari eta xenofobiari lotutako jazoeren zerrenda zehatzagoa egiteko asmoa du.
Euskal Autonomia Erkidegoa
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Euskadiko gutxiengoen eskubideen defentsari buruzko Legez besteko proposamena onartu zuen 2011ko abenduaren 15ean.
Aurten Inmigrazioaren aldeko Itun Soziala jarri du abian Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, eta gogoeta bultzatzea helburu duen agiri bat prestatu du. Itunak biztanleria plural eta inklusiboaren ideia azpimarratzen du. Funtsezko askatasunak, eskubideak eta betebeharrak praktikan jartzeko orduan pertsona bertokoa edo atzerritarra den albo batera utzi eta berton bizi dela bakarrik kontuan hartzea esan nahi du horrek, eta ideia horrek eragin handia izango du politika publikoak egin eta aplikatzeko orduan, beraz, garrantzitsua izango da betetzen direla egiaztatzeko segimendua egitea.
Itunak aurreiritzietan eta gehiegizko orokortzeetan oinarrituta immigrazioa laidoztatzen duten diskurtso guztiak baztertzeko konpromisoak eta dibertsitateak duten garrantzia ere jasotzen du, eta ar
razakeria edo xenofobia mota ireki zein zoliei aurre egiteko eta zigorgabetasun-esparru ezberdinei gogor egiteko eta salatzeko deia egiten die herritarrei. Batasunerako deia ere egiten du, immigrazio eta integrazio politikak ez daitezen hauteskundeen edo legebiltzarreko gehiengoen ar
aberakoak izan.
Berdintasuna, giza eskubideak, kultura-aniztasuna, genero-ikuspegia edo normalizazioa eta unibertsalizazioa bezalako printzipioak barne hartzen dituen Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura ar
teko Bizikidetasunaren III. Plana ere onartu da. Planak biztanleriari eta immigrazioari buruzko euskal politika laneratzea, eskola-arrakasta, dibertsitatearen kudeaketa, partaidetza zein diskriminazioaren aurkako borroka bezalako helburuak lortzeko moduan eratzeko proiektuak ere aurreikusten ditu.
Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak zenbait jarduera egin ditu gizakien salerosketaren biktima izan diren emakumeen inguruan. Sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeei (adin txikikoei barne) laguntza psikologikoa eta judiziala emateko koordinazio-protokoloa egin da, gaiaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina egin da eta hainbat baliabide-gida prestatu dira. Jarduerok oso garrantzitsuak dira, izan ere, fenomeno hori oraindik ere gertatzen da gure gizartean nahiz eta emakumeen eta neskatoen eskubideak urratu, talde hori zaurgarri utzi eta salerosten dituzten erakundeek antolamendu juridikoa hautsi.
IV. Jarduera-plana
IV.1. Bilerak
Aurten hainbat aldiz izan ditugu batzarrak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin.
Bilera horietan atzerritarrei ar
reta juridikoa emateko zerbitzu berriaren funtzionamenduari buruzko jakin-mina erakutsi genien zenbait gabezia antzeman genituelako. Gabetasun horiek ar
azoak Heldura bideratzeko jarduera-protokoloa duten talde zaurgarrien ar
retan edo zerbitzu hori eredutzat duten pertsonen ar
retan (laguntzarik gabeko adingabe atzerritarrak, prostituzioan diharduten emakumeak edo bestelako genero-indarkeria jasaten duten emakumeak) aurkitu genituen bereziki.
Halaber, babesik gabeko adingabe atzerritarren ar
loan duten eskumenari buruzko kezkak ere helarazi genizkien, hala nola, adingabe atzerritarrak hartzeko protokoloa egiteko premia edo haurrak babesteko zentroetako erregistro pertsonalei zein beren defentsa-eskubideari eragiten dien ar
audia hobetzeko premia.
Bileretan gizakien salerosketa prebenitzeko, haren kontra borrokatzeko eta biktimak babesteko jarduera publikoak martxan jartzeak duen garrantzia ere planteatu genuen.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ematea ar
autzen duten ar
auei buruzko kontuak ere planteatu ziren, eragin handia baitute atzerritarrengan.
Jakinarazi zigutenez, aurrerantzean Eusko Jaurlaritzak egingo ditu etxebizitzen egokitasunari eta gizarte errotzeari buruzko txostenak. Mota horretako txostenak derrigorrezkoak dira familia berriz elkartzeko eskaria eta egoitza-baimena izapidetzeko, hurrenez hurren. Gizarteratzeko ahaleginari buruzko txostenak ere egiten ditu. Txosten horiek egoitza-baimena berriztatzeko eskakizunak betetzen ez dituzten atzerritarren kasuan egiten dira. Eusko Jaurlaritzaren eginkizun berriok eragina izango dute pertsonen dokumentazioa erregularizatzeko eta familiak berriz elkartzeko prozesuetan.
Langabezian dauden atzerritarrek beren oinarrizko premiak betetzeko gastuei aurre egiterakoan dituzten ar
azoak azpimarratu nahi izan dituzte aurten ikusi ditugun gizarte-erakundeek, izan ere, eskakizunak gogortu dituztenez, etorkinek ez dute diru-laguntzarik lortzeko aukerarik.
Aurten Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei laguntzeko Zuzendaritzarekin ere bildu gara. Erakunde hori mota guztietako genero-indarkerien biktimak ar
tatzeko politikak zuzentzeaz eta koordinatzeaz ar
duratzen da; ez du bere lana etxeko tratu txarretara eta sexu-erasoetara mugatzen, beraz, derrigortutako prostituzioaz eta emakumeen zein neskatoen salerosketaz ere ar
duratzen da, eta indarkeria mota horiek, zoritxarrez, emakume atzerritarrei eragiten diete.
IV.2. Jardunaldietan eta mintegietan parte hartzea
Arartekoak atzerritarren inguruko jardunaldi eta mintegi askotan hartu du parte, besteak beste, Herriaren defendatzailearen Bulegoak Espainian gertatzen den gizakien salerosketari buruz antolatu zuenean. Bertan giza eskubideak kontuan hartzeak eta salerosketaren biktimak identifikatu eta behar bezala tratatzeak (emakume atzerritarren egoitza-baldintzen kontrolari buruzko jarduerak eta krimen antolatuaren kontrako borroka alde batera utzita) duten garrantzia azpimarratu zen. Hori lortzeko ezinbestekoa da sexu-esplotaziorako salerosten diren emakumeak antzemateko eta identifikatzeko zein datuak biltzeko zereginetan ar
itzen diren eragile publikoei eta sozialei behar bezalako prestakuntza ematea. Eusko Jaurlaritzak ere diskriminazioaren kontrako borrokari eta Euskadin bizi diren etorkinen gizarteratzeari buruzko hainbat jardunaldi antolatu ditu eta gu bertan izan gara.
Euskal Herriko Unibertsitateak ar
razakeriaren, xenofobiaren eta gorroto-delituen gainean antolatutako jardunaldia ere nabarmendu nahi dugu. Bertan ikuspuntu penaletik aztertu ziren delituok, ezartzen zaizkien zigor eskasak eta horiek jazartzeko dauden zailtasunak nabarmendu ziren eta adierazpen askatasunerako eskubidearekiko talka agerian utzi zen. Gainera, Kataluniako fiskaltza espezializatuaren praktika aztertu zen.
IV.3. Egindako bisitak
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak ar
tatzeko baliabide bat bisitatu dugu. Bisita horri buruzko informazioa emakumeen eta gizonen ar
teko berdintasunari buruzko atalean jasotzen da. Ar
lo horri buruzko kontuetan itzulpen-zerbitzua zutela egiaztatu ahal izan genuen. Jaso genuen informazioaren ar
abera, jarduera-protokoloa Eusko Jaurlaritzak atzerritarrak juridikoki ar
tatzeko ezarritako eredu berrira moldatzen ar
i ziren.
IV.4. Iritzi-artikuluak
Arartekoak aurten egindako iritzi-artikuluen ar
tean ar
razagatiko diskriminazioaren kontrako nazioarteko egunean (martxoak 21) ar
gitaratutakoa aipa dezakegu; bertan egun dauden desberdintasunei buruzko eta diskriminazioak pobreziaren gorakadan, indarkeria sortzeko orduan zein pertsonen gaitasunen garapena ekiditeko orduan izan dezakeen eraginari buruzko gogoeta egiten zen.
Planteatzen zen, baita ere, desberdintasunak eta aniztasuna kontuan izan behar direla pertsona guztiek justizia lortzeko, bakean eta aske bizitzeko eta berdintasuna izateko duten desioa betetzeko aukera izan dezaten.
Gainera adierazpen instituzionala ere egin da tolerantziaren nazioarteko eguna dela-eta. Agirian azpimarratzen zen erlijio ar
teko eta erlijio barruko komunikazioa oso garrantzitsua dela erlijioagatiko tolerantziarik ezaren kontra borrokatzeko, eta botere publikoei Euskal Herrian haziz doan erlijio-dibertsitatea onartuz eta aintzat hartuz aurrera egiteko beharrezko neurriak har ditzatela eskatzen zien erakunde honek.
IV.5. Ikerketa-lanak
Aurten bi ikerketa-lan ar
gitaratu dira.
"Etorkinek zerbitzu eta prestazioetara duten sarbidea, euskal autonomia erkidegoan" izeneko lana Gipuzkoako SOS Ar
razakeriaren Mugak ikerketa-taldeak egin du. Azterlan horrek garrantzi handia du gizartearentzat, izan ere, gehiengoak uste du etorkinek asko edo gehiegi erabiltzen dituztela gizarte-zerbitzuak. Azterlanak erakutsi du justu kontrakoa gertatzen dela, etorkinek zailtasunak eta mugak dituztela prestazio sozialak lortzeko, bereziki beren egoera administratiboa irregularra bada.
2010eko urteko txostenean adierazi genuen legez, ezinbestekoa da etorkinek zerbitzu eta prestazio publiko gehiago erabiltzen dituzten ideia hori azterlan eta ikerketen bidez gezurtatzea, ez baita egia. Ildo beretik jarraituta, La Caixa Fundazioaren "Immigrazioa eta Ongizate-estatua Espainian" azterlana ere aipatu nahi dugu.
Bertan planteatzen diren ondorioetako bat zera da, "dei efektua" existitu existitzen dela, baina ez diela harrera-herrialdeko gizarte-programei erantzuten, eskulanaren benetako eskariari baizik. Eskaria lurralde jakin batzuetan kontzentratzeak etorkinek zerbitzu eta prestazio publikoak gehiago erabiltzen dituzten ideia hori indartzen duela ere ondorioztatzen du azterlanak. Beste ondorio bat ere ateratzen du hizpide dugun lanak, izan ere, gure ongizate erregimenaren egitura-ahuleziak nabarmentzen dizkigu haren puntu sendoak eta ahulak erakutsita.
Mota horretako azterlanak egin ar
ren, etorkinek zerbitzu publikoak eta diru-laguntzak gehiegi erabiltzen dituztela dioten mezuak barru-barrura sartu dira gizartearen sektore guztietan, atzerritar talde batzuek zergarik ordaintzen ez dutela ere zabaldu da, eta gure ustez hori kezkagarria da gizartearen kohesioari eta diskriminazioaren kontrako borrokari begira, mezu horiek ez baitatoz datu objektiboekin bat.
Azpimarratu egin behar dugu zerbitzu publikoak jasotzeko baldintza berak bete behar dituztela etorkinek eta bertokoek, eta hein berean ordaintzen dituzte zergak. Dena den, eta azterlanak ondorioztatzen duenari jarraiki, etorkinek zailtasun handiagoak izan ohi dituzte ar
audiak eskatzen dituen eskakizunak betetzeko (egoitza independentea, aldez aurretik toki batean aldi batez bizi izana edo epe jakin batez udal-erroldan izen emanda egon izana egiaztatzea), eta beren egoera juridikoaren ar
abera ez dute prestazio eta zerbitzu publiko jakin batzuk jasotzeko eskubiderik.
Ez da ahaztu behar zaurgarritasun-egoerak eta langabeziak diru-laguntzen eskaria ar
eagotu duela, bai bertokoen ar
tean, bai etorkinen ar
tean.
Azkenik, azterlanak planteatzen du etorkinen ikuspuntu ekonomiko edo utilitarista kontuan hartu beharrean bizirauteko borrokan dituzten benetako zailtasunak direla aztertu eta gogoan hartu behar direnak, adibidez, egoera administratibo irregularra, errenta-kontraturik lortu ezina, edo jatorrizko herrialdean familiak duen egoerari heltzerakoan nazioarteko zuzenbide pribatuaren ar
loan sortzen diren ar
azoak, horien erruz etorkinek zailtasun handiak baitituzte diru-laguntzak lortzeko.
Arartekoak ikertzaile ezberdinek egindako "Adingabeak edo atzerritarrak? Esku hartzeko politiken azterketa, lagundu gabeko adingabe atzerritarren gainekoa" azterlanean ere lagundu du, eta lan horren laburpena Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean aurki daiteke.
V. Kexarik aipagarrienak
V.1. Atzerritarren estatutu juridikoari buruz hartutako kexak
Mota horretako kexak Herriaren defendatzaileari igortzen zaizkio. Turista edo ikasle izateko bisa ukatu izanari buruzkoak izaten dira. Atzerritarrekin ezkonduta dauden Batasuneko pertsonei familia elkartzeko eskaria ukatu izanaren ondoriozkoak ere izan daitezke. Beste ar
razoi bategatiko kexak ere egoten dira, kanporatze-zigorra ezarri zaien pertsonei gizarte errotzeagatiko egoitza-baimen berezia lortzeko eskaria onartu ez izanagatik alegia. Azken kasu horretan, ezarritako ar
audi berriak ar
gitu egin du irizpideak bateratzerakoan jarraitu beharreko prozedura. Nazionalitatea lortzeari, jatorrizko herrialdera bueltatzeari eta etorkinen estatutu juridikoarengan eragina duen ar
audiaren aplikazioarekin lotura duten alderdi ezberdinei buruzko kontsultak ere jaso dira.
2011n zehar Herriaren defendatzaileak Atzerritarren eta Mugen ar
loko Komisariotza Nagusiaren urtarrilaren 25eko 1/2010 zirkularraren inguruko esku-hartzearekin jarraitu du, eta jarduera hori aipatu egin nahi dugu garrantzitsua delako. Hainbat kexa aurkeztu ziren zirkular horren ondorioz, izan ere, egoera irregularrean egote hutsagatik, pasaportearekin behar bezala identifikatuta egon ar
ren, atzerritarrak atxilotu zitezkeela ematen zuen ulertzera.
Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiek jakinarazi zuten zirkular horrek ez zuela identifikazio-kontrolak sistematikoki jarriko zirenik esan nahi, eta ez zegoela kolektibo jakin bati zuzenduta (egoera irregularrean dauden atzerritarrak, kasurako).
Arrazagatiko diskriminazioa deuseztatzeko Batzordeak ere zirkular horri buruzko iritzia eman zuen Espainiari buruz egindako azken gogoeten bidez; agiri horretan erakundearen 31. (2005) eta 13. (1993) gomendio orokorrak gogorarazten dira.
Errumaniar jatorriko pertsona batek lan egiteko administrazio-baimena galtzea
Interesduna Espainian bizi zen eta uztailean txartela zigilatu behar zuen enplegu-eskatzaile gisa, baina ez zuen halakorik egin eta errumaniar jatorridun pertsonei eragiten dien ar
audi berria aplikatu zitzaion. Horrenbestez, Espainian lan egiteko administrazio-baimena iraungi zitzaion, ar
audi berria 2011ko uztailaren 22a baino lehen lan-eskatzaile gisa izen eman ez zutenei aplikatu baitzitzaien. Iraungipena ez zitzaion administrazio-ebazpen bidez jakinarazi, Lanbiden kontsulta bat egiterakoan baizik. Honako hau ar
audi berriak errumaniarren eskubideei eragin dien atzera pausuak dakartzan ondorioen adibidea da.
Lagundu gabeko adingabe eta gazte atzerritarrak
Talde horien inguruan egin ditugun jarduerak hizpide izan dugun Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean aztertu ditugu. Jarduera horiek hainbat elementurengan dute eragina, besteak beste: babeserako erakundeek ematen duten ar
retari buruzko datuen urteroko jarraipena, premiazko harrerarako protokoloa prestatzeko egindako jarduerak, egoitzarako harrera-zentroetan ar
tatutako adingabeek eskatutako dokumentazioa ez ematea, Fiskaltzak adina zehazteko dekretu bat eman izanagatik tutoretza etetea, defentsa-eskubidea, emantzipazio-prozesuaren zaurgarritasun-egoera eta jarraipena egiteko premia...
V.2. Euskal administrazio publikoen jardueren inguruan jasotako kexak
V.2.1. Udal-erroldan izen emateko zailtasunak
Atzerritarrek mota horretako ar
azoak izaten dituzte indarrean dagoen pasaporterik ez badute. Ez da ohikoena izaten beren jatorrizko herrialdeetako agintariek normaltasunez ematen baitituzte, beraz, horren inguruan jasotzen ditugun kexak kasu zeharo bereziak izaten dira. Aurten jaso dugun kexa bat ezkontzaz kanpoko harreman batean alaba bat izan duen jatorri marokoardun ama batek igorri digu, umearen aitaren laguntzarik ez duenez pasaportea lortzeko ar
azoak baititu. Erakunde honen ustetan, halako egoerak aztertzerakoan umearen interesak hartu behar dira kontuan, bereziki pasaportea ez emateko ar
razoia Kontsulatu baten funtzionamenduari eta Espainian eta Europan indarrean dauden balore konstituzionalak errespetatzen ez dituen antolamendu juridiko baten aplikazioari edo interpretazioari lotuta dagoenean (kasu honetan Marokokoa).
Besteak beste, atzerritarrek udal-erroldan izena emateko dituzten zailtasunak hizpide dituen gomendio orokorra prestatu dugu aurten: Ar
artekoaren urriaren 17ko 5/2011 gomendio orokorra. Udalek beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko betebeharra.
V.2.2. Desberdintasunak atzerritarren ar
loko berariazko ofiziozko txanda betetzerakoan
Atzerritarren ar
loko berariazko ofiziozko txandak bere gain hartzen ditu pertsona bati sarrera ukatzea, bere herrira itzultzea edo Espainiako lurraldetik kanporatzea ekar dezaketen prozedura administratiboak eta nazioarteko babesaren inguruko prozedura guztiak. Atzerritarrak botatzea ekar dezaketen prozedurak modu ezberdinean ar
tatzen dira hiru lurralde historikoetan. Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen ar
audiaren ar
abera, pertsona atxilotu eta kanporatzeko administrazio-espedienteari hasiera ematen zaio, baina Araban ez dago atzerritarrak soilik ar
tatzeko guardiarik. Gabezia hori konpentsatzeko xedez, guardian dagoen abokatuak polizia-bulegoan eta epaitegian dauden edo kanporatze-agindua duten atzerritarrak ar
tatzen ditu, eta 48 orduko alegaziorik egonez gero, ar
tatu dituen abokatuak berak egiten ditu atxilotuaren guardiako ar
tapenaren barruan.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzak onartu du jarduera ezberdina dela, beraz, harremanetan jarri da Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Justizia Sailburuordetzarekin, horixe baita atzerritarrek hiru lurralde historikoetan jasotzen duten ar
reta juridikoa indarrean dagoen legediarekin bat etortzeko beharrezko neurriak garatzeko eskumena duen organoa. Ar
artekoaren erakunde hau ere jarriko da Sail horrekin harremanetan hizpide dugun gaiaz jarduteko.
V.2.3. Familia berriz elkartzeko egoitza-prozeduretarako etxebizitzaren egokitasunari buruzko txostena
Etxebizitzen egokitasunari buruzko txostenak egiteko zuzentarauak aldatu dituen udalerri bati eragiten dion kexa bat bideratu dugu. Zuzentarau berri horiek familia-unitate bakarra onartzen zuten etxebizitza bakoitzeko, eta lehen mailako familia izan behar zen, beraz, neba-arrebak beste familia-unitate bat lirateke. Udalerriak aldaketak egin zituen zenbait espedientetan irregulartasunak aurkitu zituelako, izan ere, interesdunari aldeko txostena eman ondoren aldatu egiten zen etxebizitzan bizi ziren eta bertan erroldatuta zeuden pertsonen kopurua. Nolanahi ere, irizpide hori aplikatzeak etxebizitzaren egokitasunari buruzko txostenak lortzea zaildu zuen, etorkinek zailtasunak izaten baitituzte eurek bakarrik etxebizitza baten alokairua ordaindu ahal izateko.
Familia berriz elkartzeko egoitza-prozeduretan etxebizitza egokia dagoela egiaztatzeari buruz Lan eta Immigrazio Ministerioak 2011ko ekainaren 28an emandako DGI/SGRJ/4/2011 Jarraibideak familia-unitate bat baino gehiago elkarrekin bizi daitekeela aurreikusten du, beraz, berrezarri egin ziren aurreko jarduera-irizpideak.
V.2.4. Ezintasun-gradua aitortzeko eskabidea bideratzea ukatzea
Honako espediente honen kasuan, Foru Aldundiak ez zuen ezintasun-gradua aitortzeko eskabidea izapidetu. Ezintasun-gradua aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak ar
autzen du ezintasun-graduaren aitorpena.
Araudiak ez du inolako salbuespenik xedatzen atzerritarrek egindako eskariak bideratzeko orduan, eta ez du eskariok ez onartzerik aurreikusten. Foru Aldundiak azkenean hartu zuen eskabidea, baina aurreratu zuen ezezkoa emango diola uste baitu egoera administratibo irregularrean dauden pertsonek oinarrizko gizarte-zerbitzuak hartzeko eskubidea dutela, baina ez gizarte-zerbitzu espezializatuak hartzekoa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei zein beren gizarteratzeari buruzko Lege Organikoaren 14.3 ar
tikuluan eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 3. ar
tikuluan xedatutakoari jarraiki.
Kasu honetan kontuan hartu beharreko hainbat elementu daude. Alde batetik, eskabideak bideratu eta ebazpena beste edozein administrazio-ebazpenek izan behar duen edukiarekin emateko betebeharra, eta bestetik, egoera irregularrean dagoen atzerritarrak bere ezintasun-gradua aitortzeko prozedura izapidetzeko duen eskubidea. Oinarrizkotzat jotzen diren zerbitzu eta prestazio sozialek ez dute "toki komunik" ar
audian ezta hura Administrazio Publiko ezberdinek aplikatzeko prozesuan ere, batez ere kontuan hartuz gero Autonomia Erkidego bakoitzak duela gizarte-laguntzarako ar
loko eskumena. Gainera, balorazioa egiterako orduan aplikagarriak diren beste ar
audi batzuk ere hartu behar dira kontuan, besteak beste, pertsona orok duen duintasunerako eskubidea edo Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa eta haren Eskumeneko Protokoloa.
Nolanahi ere, gogoetarako elementu garrantzitsua da aipatutako ar
audian ez dagoela ezintasuna aitortzeko debekurik, eta aitorpen horrek eragin garrantzitsua duela bestelako eskubideengan (etxebizitza, lana, zergak…). Seme-alabak bere ar
durapean dituen emakume bat da hizpide dugun kasuaren protagonista. 2003az geroztik bizi da EAEn, eta ezin izan du bere egoera administratiboa legeztatu ez duelako lan-eskaintzarik lortu. Ezintasuna aitortu izan balitzaio babestutako lanaren baitan aurkitu ahal izango zuen lan-eskaintzaren bat. Azkenik, gogoratu behar dugu ezintasunen bat duten emakume atzerritarrek gizarte-bizitzaren esparru ezberdinetan bazterkeria pairatzeko faktore gehiago dituztela eta hainbat diskriminazio jasaten dituztela. Hizpide dugun kexak planteatzen duen ar
azoak izugarrizko garrantzia duela uste dugu pertsona hori guztiz zaurgarri geratzen delako, beraz, jarduera ezberdinak abian jartzea erabaki dugu eta laster emango dugu horien berri.
V.2.5. Bestelako jarduerak
Aurten gora egin dute generiko deritzegun kexek; horietan bertoko pertsonek etorkinek zerbitzu eta prestazio publikoak gehiegi erabiltzen dituztela eta Administrazio Publikoek lehentasunezko tratua ematen dietela salatzen dute, Islamaren itzala handiagoa izateak gizartean izan dezakeen eraginari buruzko beldurra adierazten dute, edota atzerritarrek delitu gehiago egiten dituztela eta botere publikoek ez dituztela behar bezala jazartzen salatzen dute.
Kasu horietan guztietan Ar
artekoak erantzun egiten du, uste baitugu garrantzitsua dela erakunde honetara jotzen duten pertsonei jakinaraztea beren datuak eta "egiatzat" dituzten uste horiek ez datozela bat immigrazioaren fenomenoaren inguruan egin diren azterketa zorrotzen datuekin eta gizartean inolako oinarririk gabe zabaldu diren aurreiritzien ondorio direla. Horrela gizarte-politiken defentsaren eta giza eskubideekiko zein gizarte demokratikoaren balioekiko (pluraltasunerako eta aniztasunerako eskubidea) errespetuaren aldeko ikuspuntua helarazi nahi diegu eta, era berean, beren usteak gezurtatuko dituzten azterlan eta ikerketen ondorioen berri eman nahi diegu. Ar
lo horretan faltan botatzen dira gizarte-politikek pertsonen ongizatean, gizartean eta ekonomian dituzten eraginak (kohesio handiagoak eta elkarbizitza hobetzeak gizarteari ekarriko lizkiokeen onurak, etorkizunean ekidingo liratekeen gastuen aurreikuspena, sor daitezkeen ekarpenen aurreikuspena...) neurtuko dituzten ikerketak eta ebaluazioak.
V.2.6. Txostenaren beste atal batzuetan aztertzen diren kexak
Txostenaren beste atal batzuetan etorkinei eragiten dieten jarduerak jasotzen dira, beraz, ar
lo horietara joko dugu: etorkinek identifikazio-saioetan parte hartzea (ikus II.5. Justizia kapitulua); atzerritar adingabeei osasun-laguntza fakturatzea (ikus II.12 Osasuna kapitulua); atzerritarrei eragiten dieten polizia-jarduerak (ikus II.4 Herrizaingoa kapitulua); kulturako zentro berriak irekitzea (ikus II.6 Ingurumena kapitulua); udalerrian erroldatu ahal izateko atzerritarrei dokumentazio gehigarria eskatzea (ikus II.11 Administrazio publikoen erregimen juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak kapitulua).
VI. Ofiziozko jarduerak
VI.1. Saharako herritarrek Espainiako nazionalitatea eskatzea
Joan den urtean, 2010eko urteko txosteneko etorkinei buruzko atalean, Mendebaldeko Saharako pertsonek Espainiako nazionalitatea eskatzeko egindako eskariak tartean hartzen zituen eta Herriaren defendatzailearen bulegora bideratu genuen administrazioaren kabuzko jarduera bat aipatu genuen.
Talde horren inguruan egiten diren jarduerak oso ezberdinak izaten dira eta ez dago herri horrek eta bertako herritarrek bizi duten egoera berezian aplikatzeko egokia den ar
audirik, beraz, hizpide dugun jarduera profitatuta gai horren inguruan dugun iritziaren berri eman genuen. Oroigarri bat igorri dugu Herriaren defendatzaileak gaiaren inguruan jarduerarik egin duen edo halakorik egiteko asmorik duen jakiteko.
VI.2. Atzerritarrak juridikoki ar
tatzeko eredu berriaren jarraipena
Administrazioaren kabuzko jarduera bat hasi genuen eredu berriaren funtzionamenduaren berri izateko, bereziki honako kasuetan: Koordinazio eta Laguntzarako Unitatearen (EKLU) ar
reta-eskariak hartzeko eta bideratzeko prozedura, datu pertsonalen tratamendua, zerbitzu berriaren egungo egoera, 2011ko lehen hiruhilekoan egindako ar
tapen-kopurua, eta Zerbitzua eskatzen duten pertsonen profil nagusiak. Jarduera hori etorkinei ar
reta juridiko-soziala eskaintzeko Heldu programa kentzearen inguruan izandako esku-hartzea amaitzen duen Ar
artekoaren 2010eko urriaren 1eko ebazpenari jarraipena egiteko asmoz egin genuen.
Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzak ar
tapen-eskariak hartu eta Koordinazio eta Laguntzarako Unitatearen bidez bideratzeko jarraitzen duen prozeduraren berri eta planteatutako gainerako gaien berri eman digu Eusko Jaurlaritzak. Jaso dugun informazioa kontuan hartuta, esan daiteke Zerbitzua bete-betean ar
i dela funtzionatzen. Horrenbestez, erakunde honek hizpide dugun espedientea itxi du, baina zerbitzuaren gaineko beste kexarik jasoz gero berriro irekiko du.
VI.3. Etorkinak bakarrik bizi direnean, eta beren ezkontidea edo ezkontzakoaren antzeko beste harreman iraunkorren baten bidez lotuta dagoen pertsona estatuko lurraldean bizi ez denean, bizikidetzako unitate ekonomiko independentea eratzeari buruzko ar
audiaren desegokitasuna (Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 5.1 a) ar
tikulua).
Administrazioaren kabuzko jarduera bat hasi dugu, eta horren bidez ar
audi hori aldatzeko premia adierazten duten hainbat gogoeta helarazi ditugu.
Pertsona horien sarrera eta bizitzea erregulatzen duen ar
audia hauxe da: abenduaren 11ko 2/2009 Lege organikoaren bidez egindako erreformaren eta gero, Espainian bizi diren atzerritarrek dituzten eskubide eta betebeharrei eta haien gizarteratzeari buruzko lege organikoa eta garatzeko ar
audia, 557/2011 EDak onartu zuena. Ar
audi hori dela-eta, atzerritarrek Estatuko Administrazio Orokorrari Espainian sartzeko, bizitzeko, lan egiteko edo jatorrizko herrialdean bizi den bikotekidearekin elkartzeko baimena eskatu behar diote.
Baimen horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzak sailak dira lortzen. Oro har bikotekideetako bat Espainian bizi bada eta bestea jatorrizko herrialdean bizi bada ez da biek bananduta bizi nahi dutelako. Orokorrean, lehen aipatu dugun ar
audiarekin zerikusia dauka, oso murriztailea baita. Espainian bizi den bikotekideak familia berriro elkartzeko duen aukera honen menpe dago: bi bikotekideek zenbait baldintza bete behar dituzte eta Estatuko Administrazio Orokorrak berriro elkartzeko baimena eman behar die.
Araudi hori oinarritzat hartuta, Espainian bizi den atzerritarrak, jatorrizko herrialdean bizi den bikotekidearekin berriro elkartzeko baimena lortzeko, ohiko administrazio egoera eduki behar du eta familia mantentzeko eta behar bezalako ostatua edukitzeko nahikoak diren diru-sarrerak dituela egiaztatu behar du (lehen aipatutako ar
audiaren 52. ar
tikulua eta hurrengoak). Baldintza horiek betetzea zaila da. Hori dela eta, beste bikotekidearekin berriro elkartzeko baimena eskatu duten bikotekide askok ez dute lortu. Familia berriro elkartzeko eskatzen duten pertsonak langabezian baldin badaude edo laguntzen titularrak baldin badira ez dituzte berriro elkartzeko bete beharreko baldintzak betetzen, azken kasu horretan, gizarte laguntza sistematik datozen diru-sarrerak ez direlako aintzakotzat hartzen.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta ar
autzeko dekretu berrian agertzen den xedapenak Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistematik kanpo utziko ditu pertsona asko eta asko, kasurik gehienetan bete ezin den baldintza bat eskatzen duelako: bi bikotekideak elkarrekin bizi izatea.
Adingabeak tartean dauden kasuetan ar
audi hori zentzu hertsian aplikatzea oso kezkagarria da. Adingabe horiek beharbada Espainian jaio dira eta, nolanahi ere, gurasoek baloratu dute euren interes gorena Espainian bizi daitezen dela. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren iraungipenak haur asko babesik gabe utz ditzake. Xedapen horrek, adingabeak daudenean, Haurraren Eskubideen Hitzarmenaren eta Haur eta Nerabeen Babes eta Ar
retarako Euskal Legearen aurkakoa da.
Atzerritarrek ezingo dute bete bi bikotekideak elkarrekin bizitzeko eskakizuna; horregatik, pertsona askori iraungi egin zaie eta egingo zaie diru-sarrerak bermatzeko errenta.
Eredu aldaketa hori, haurrak daudenean, oso kezkagarria da eta adingabe horien bizitzan ondorio oso larriak sortzeaz gain, babeserako erakundeen (foru aldundiak) esku-hartzea eragin dezake. Hobe da (eta jasangarriagoa) haur horiek euren gurasoekin bizitzea.
Umeen egoera aztertzen duten txostenek, esaterako Unicefek eta Pere Tarrés Fundazioak 2011ko urrian egin berri duten "Leihoak zabalduz: gizarte-arriskuan dauden umeak, nerabeak eta familia etorkinak" txostenak, umeen pobreziaren gorakadari buruzko datu kezkagarriak uzten dituzte agerian.
Horrenbestez, uste dugu ar
audi hori berrikusi eta, izapide egokiak egin ondoren, bertan behera utzi beharko litzatekeela. Gainera, uste dugu mendeko umeak tartean daudenean interpretazio mesedegarriagoa egin beharko litzatekeela. Halako kasuetan 147/2010 Dekretuaren 5.2 c) ar
tikulua aplika liteke.
Eusko Jaurlaritzak erantzun digu gure gogoetak kontuan izango dituela 147/2010 Dekretuaren hurrengo aldaketa egiterakoan.
Epeei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko Plangintza eta Berrikuntza ar
loko zuzendariarekin eta Lanbideko Prestakuntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zuzendariarekin egindako bileran jakinarazi ziguten zenbaketa 147/2010 Dekretua indarrean jarri zen egunetik aurrera egin behar dela, hau da, 2010eko ekainaren 18tik aurrera, beraz, prestazioak gutxienez 2012ko ekainera ar
te egon beharko liratekeela indarrean.
VII. Ondorioak
1. Eusko Legebiltzarrak Euskadiko gutxiengoen eskubideen defentsari buruzko Legez besteko proposamena onartu du. Immigrazioari buruzko III. Euskal Plana ere onartu da, eta immigrazio ar
loan itun soziala lortzeko jarduera ezberdinak ere jarri dira abian. Mota horretako lanabesak oso beharrezkoak dira eurek ezartzen baitituzte euskal politika publikoen oinarri izan behar diren parametroak, esaterako, atzerritartasuna alde batera utzi eta egoiliarra izatea kontuan hartzen duen, immigrazioa xede alderdikoiak lortzeko erabiltzea ekiditeko konpromiso partekatua duen, edo praktikan aniztasuna, normalizazioa eta unibertsalizazioa defendatzen dituen herritartasun pluralaren eta inklusiboaren printzipioa. Politika horien oinarrizko printzipioak Administrazio Publiko guztietan eta ar
duradun politiko zein publikoen adierazpenetan aplikatu beharko lirateke.
2. Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei (adibidez, etorkinei) eragiten dieten zerbitzuak eta prestazioak murriztu eta moztu dira. Gainera, Administrazio Publikoek gizarte-erakundeei eta esku-hartze eremu horren inguruko programei laguntzeko ildoak kendu dituzte. Baliabide pertsonalak eta kulturalak ekarriko dituzten pertsona ekintzaile gehiago dituen gizarte kohesionatua izango badugu, integrazio-prozesuak ar
tatzeak lehentasuna izan behar du Administrazio Publikoentzat. Zaurgarritasun-egoerei jaramonik ez egiteak atzerapausoa dakarkie politika publikoei, eta horrek gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen kopurua ar
eagotzea ekar dezake.
3. Gastu publikoaren murrizketak eta aldaketa demografikoetara moldatzen ez den sistemaren zurruntasunak prestazio eta zerbitzu publikoak lortzeko lehia handiagoa dakarte, eta horrek erraztu egiten du ar
dura zaurgarrien diren taldeei egoztea, esaterako, etorkinei.
4. Gure gizartea gero eta pluralagoa eta anitzagoa da, beraz, kontuan hartu behar da pertsonek beren nortasun kulturala eta erlijio-askatasuna izateko duten eskubidea, beti ere bestelako oinarrizko eskubideekin bateragarria baldin bada. Erlijio-askatasunerako eskubidearen gaineko edozein ar
audi eginez gero, ezingo da eskubidea erabiltzea ekidin. Administrazio Publikoek indarrean dagoen legea bete behar dute, eta kultu islamikorako tokiak irekitzea legezko ar
razoirik gabe ekidin dezaten auzokideek egin ditzaketen mobilizazioek ezin dute erabakian eraginik izan.
5. Garrantzitsua da giza eskubideen ar
loko nazioarteko konpromisoak kontuan hartzea, besteak beste, adigabeei buruzkoak, sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeei buruzkoak, lan-esplotazioaren biktima direnei buruzkoak, ezintasunak dituzten pertsonei buruzkoak edo jatorrizko herrialdeetan jazarpena pairatzen duten pertsonei buruzkoak. Atzerritarrei eragiten dieten erabakietan kontuan hartu behar da pertsona bakoitzaren egoera pertsonala, eta egoera hori behar bezala haztatu behar da migrazio-fluxuak kontrolatzeko neurriak aplikatzerakoan. Eragile publiko eta sozial guztiek giza eskubideak betetzea eta errespetatzea gizarte bati aurrera egitea ahalbidetzen dion funtsezko oinarria da.
6. Jatorri ezberdina duten pertsonenganako aurreiritziek eta beren jarrerei, jokabideei zein prestazio eta zerbitzu publikoez egiten duten erabilerari buruzko informazio zehatza ez erabiltzeak zaildu egiten dituzte bizikidetza eta diskriminazioaren zein gizarteko ezberdintasunen kontrako borroka.
Garrantzitsua litzateke talde jakinen kontrako diskriminazio –eta gaitzespen-jarreren zergatia aztertzen duten diziplina anitzeko ikerketak egitea.
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
I. Aurrekariak
Arartekoak ar
lo honetan egiten duen lanak Konstituzioaren 14. ar
tikuluan du oinarria; izan ere, pertsona guztiak berdinak direlako printzipioa ezartzen du, eta bereizkeria debekatzen du Ezin da inolako bereizkeriarik egin sexu-orientazioa edo genero-identitatea aintzat hartuta, eta euskal botere publikoak behartuta daude, Konstituzioko 9.2 ar
tikuluak oro har ezartzen duenez, pertsona guztien berdintasuna benetakoa eta eragingarria izatea eragozten duten oztopoak kentzera. Ar
lo honetan, lesbianen, gayen, bisexualen eta transgenero eta transexualen eskubideak defendatzeko ar
itzen gara lanean. Horrez gain, sustapen-lana egiten dugu, euskal administrazio publikoek beharrezko neurriak eta jarduketak gara ditzaten eskubide horiek berdintasun-baldintzetan baliatu ahal izateko. Auzi honekin loturiko gure jarduketa guztien xedea hiru helburu hauetan laburbiltzen da:
Gai honekin loturiko kexak izapidetzeaz gain, hainbat jarduera egin ditugu, euskal administrazioek talde horren eskubideak erabat integratzeari dagokionez hobeto funtziona dezaten bultzatu eta sustatzeko.
II. Arau- eta gizarte-testuingurua
Talde honi eragiten dion esparru juridikoa aldatu egin da azken urteetan, pertsona horien eskubide zibilak erabat parekatzeko asmoz, hala sexu bereko pertsonak ezkontzeko aukerari dagokionez, nola transexualen edo transgeneroen genero-identitatea sentitzen duten sexura legez egokitzeko ahalari dagokionez. Hala, lehen-lehenik, izatezko bikoteak ar
autzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legea egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan; ondoren, ezkontzeko eskubidearen ar
loan Kode Zibila aldarazteko uztailaren 1eko 13/2005 Legea, eta, azkenik, martxoaren 15eko 3/2007 Legea, pertsonen sexuari buruzko erregistro-aipamenaren zuzenketa ar
autzen duena; beraz, ar
au-multzo hori da LGTBen taldearentzako eskubideen eredu berria ezartzeko lege-oinarria. Dena dela, nahiz eta jadanik ar
razoizko denbora-tarte bat igaro den, aipaturiko erreformek oraindik hutsuneak eta gabeziak dituzte aplikazio aldetik. Berrikiago, 2011. urtean, Eusko Jaurlaritzak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektua" egin du. Horren bidez, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen ar
retarekin loturiko alderdi garrantzitsuenak jorratu dira.
2011. urtean, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak hartu ditu, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren barruan, LGTBen taldeari ar
reta ematearekin zerikusia duten gobernu-funtzioak. Zuzendaritza horrexeri atxiki zaio, halaber, Eusko Jaurlaritzako Gay, Lesbiana eta Transexualentzako Ar
retarako Zerbitzua, Berdindu izenekoa. Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, aipaturiko funtzio horiek baliatuz, "Aniztasun Afektibo-Sexualaren Kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" deritzon dokumentua egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean. Dokumentu horretan, aldi horretan garatu beharreko helburuak eta estrategiak zehaztu dira. Kontuan hartuta dokumentu hori 2011. urtekoa dela, oraindik ezin ditugu ebaluatu aurreikusitako lanaren emaitzak; izan ere, 2012. urtean hasiko dira garatzen; beraz, ordutik aurrera baloratu ahalko dugu dokumentua nola garatzen ar
i den. Nolanahi ere, geure burua zoriondu behar dugu ekimen horrengatik; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengoz, ekintza publikoko estrategia sistematizatu bat programatu da, Eusko Jaurlaritzak modu zeharkakoan bideratua, LGTBen eskubideak defendatzen dituzten taldeek ar
azotsuen jotzen dituzten alderdiak hobetzeko.
Transexualen osasun-laguntzari buruzko aldarrikapenei dagokienez, jadanik 2010. urtean Euskal Osasun Sistemak bere gain hartu zuen transexualen osasun-laguntza osoa, hau da, sexu berresleipenerako kirurgia ere barne hartzen duena; hori lehen ez zen sartzen Osakidetzaren osasun-prestazioen barruan, eta gaur egun Gurutzetako Ospitalean xede horrekin sorturiko unitate espezializatuak ematen du. Horrek aurrerapen eztabaidaezina ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoko transexualentzat; izan ere, ez dute EAEtik kanpora joan beharrik sexua aldatzeko interbentzioak egiteko. Hala ere, transexualen taldeak zerbitzu horren funtzionamenduari loturiko hainbat aldarrikapen egiten jarraitzen du oraindik ere. Badakigu, hala adierazi baitigu Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, aldarrikapen horiek Osasun Sailaren eta Osakidetzaren barruko zuzeneko ar
duradunei helarazi dizkietela, eta gaur egun aztertzen ar
i direla. Alabaina, erakunde honetan 2011. urtean ez dugu jaso horren inguruko kexarik, aurreko urteetan ez bezala.
Oro har, ikusi dugu urri izan direla, eta gainera ez oso esanguratsuak, erakunde honetan 2011. urtean LGTBen eskubideei dagokienez jaso ditugun kexak, iragandako urteetan ez bezala. Horregatik, atal honetan ez dugu horietatik bat ere nabarmenduko. Nolanahi ere, eremu horretan lan egiten duten taldeekin harremanetan gaudenez gero, badugu modua gaur egun elkarte horiek bereziki kezkatzen dituzten ar
azoetako zenbait ezagutzeko, eta gehienak alderdi hauekin lotuta daude: beharrezkoa dela administrazio-doikuntzak egitea LGTBei herritarren eskubideak aitortuko dizkien lege-esparru berria finkatu ahal izan dadin, eta, horrez gain, beharrezkoa dela gizartea kontzientziatzea eta adin goiztiarretatik heztea, sexu-joeren eta genero-identitateen aniztasuna erabat onartzen laguntzeko.
Hain justu, uste osoa baitugu homosexualen eta transexualen eskubideen aldeko kultura zabaltzeko eta gizarteak berori onartzeko bidean aurrera egingo bada haurtzarotik ezinbestean landu behar dela, erabakitasunez eta ohartuki landu ere, errealitate horren gaineko hezkuntza, aurten bereziki ahalegindu gara lan-mekanismoak garatzen, gaur egun oraindik sexu-joerak edo genero-identitateak dakartzan bazterketa edo zailtasunak pairatzen ar
i diren haurrak, nerabeak eta gazteak laguntzeko.
III. Jarduera-plana
2011. urterako egin dugun jarduketa-planaren esparruan, ar
loan nagusiki zer jarduketa egin ditugun azalduko dugu. Hain zuzen, agerian jarriko dugu zein izan diren Ar
artekoarentzat ar
retagune nagusiak LGTBen eskubideen defentsaren ar
loan.
III.1. Bilerak elkarteekin
a. Arartekoak LGTBen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko transexualen eta transgeneroen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin egindako bilera orokorra
2011ko ekainean, LGTBen eskubideen esparruan lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko talde guztiei dei egin genien Ar
artekoarekin bilera bat egiteko, Ar
artekoaren jarduerei eta lan-proiektuei buruz eta elkarteen ikuspegitik LGTBen taldeari gaur egun eragiten dieten eskari, aldarrikapen eta kezka nagusiei buruz informazioa trukatzeko asmoz. Bilera horretara elkarte hauek etorri ziren: MAGALA, EHGAM BIZKAIA, BIZIGAY, ERRESPETUZ, GEHITU, ALDARTE, GAZTEHGAM, EHGAM GIPUZKOA, LESBITORIA-GAYSTEIZ.
Bileran, Ar
artekoak LGTBen eskubideak defendatzeko erakundearen lan-ildoak zein diren azaldu zuen. Horretarako, bertan bildutako elkarte guztiei dosier bat banatu genien: Ar
artekoak esparru horretan egindako jarduketa nagusiak biltzen dituzten dokumentuen laburpena jasotzen du txosten horrek. Bertaratutako elkarteei jarduketa horietako batzuk interesatu zitzaizkien batez ere, hala nola familia homoparentalei administrazio-oztopoak kentzeko Ar
artekoaren gomendio orokorra, emakumeen ar
teko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben erregistro-inskripzioaren inguruko kontuak ar
gitzeko emandakoa (Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 gomendio orokorra, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzekoa), "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziko gomendioak, eta eskola-esparrurako LGTB adingabeei buruz emandako gomendioak, Ar
artekoaren "Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak" txosten berezian jasotakoa.
Bestalde, Rainbow proiektuaren eduki nagusia azaldu genuen. Hezkuntzan esku hartzeko eta eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko programa bat da, eta gaur egun gure erakundea proiektu horretan sartuta dago –aurrerago xehekiago jardungo dugu horretaz–. Adierazi genuen Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sarearen laguntza lortu nahi genuela, gure hezkuntza-sisteman proiektu horren ondorioz sortzen diren tresna didaktiko eta ludikoak aplikatzeko.
Horretaz gain, bilerara bildutako elkarteek aukera izan zuten gaur egun nagusiki zer eskatzen duten eta zer kezka dituzten azaltzeko. Horien ar
tean, honako hauek nabarmendu behar ditugu:
arteko indarkeria kontuan hartzen hastea.
Arartekoak nabarmendu zuen garrantzitsua dela kontzeptualizazio juridiko bat izatea gizonak emakumearen gaineko nagusitasunaren adierazpen gisa egiten duen indarkeria, edo indarkeria matxista edo generokoa, babesteko, eta iradoki genuen eztabaidaren
ardatz ez zedila bihurtu nozio juridikoak aldatu beharra, baizik eta beste egoera batzuk kontuan hartu beharko liratekeela indarkeria-egoerak gainditzen laguntzeko gizarte-prestazioen onuradun berri gisa.
arte legez igaro beharreko bi urteko aldi horretan erakundeek pertsona horiek sentitzen duten sexua ez aitortzearen
arazoa Errespetuz elkarteak mahaigaineratu zuen transexual-taldeen aldarrikapen hori (izatekotan, estatuko lege-erreforma bat ekarriko luke). Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun horri buruzko beste planteamendu bat dago; hain zuzen, Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuaren zirriborroan jasota geratu da hori. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan sexua egiaztatzeko aukera alternatibo bat sortu da, sentitzen den sexua legez finkatu aurreko aldi horretan balioko duena. Beraz, uste dugu
arazoaren konponbidea bideratua dagoela eta beharrezkoa izango dela lege-aurreikuspen horiek etorkizun hurbilean izango duten aplikazioa kontuan izatea.
ari den hori egiaztatzen duen kasu konkretu bat ekartzen badigu.
arretaren kalitatea zaintzea transexualei sexua berresleitzeko zerbitzua ematen dien unitate horretan, bereziki, baina ez soilik, psikiatria-zerbitzuari dagokionez. Guk auzi horren inguruko kexa konkretuak izapidetzeko prest geundela adierazi genien, eta haiek adierazi ziguten ez zitzaiela egokia iruditzen. Lerro batzuk atzerago adierazi dugun bezala, badakigu jadanik eskari asko helarazi zaizkiela Osakidetzako eta Osasun Saileko
arduradunei eta gaur egun aztertzen
ari direla aipaturiko zerbitzua nola hobetu, elkarte horrek adierazitako zentzuan.
arreta osoa emango dion Euskal Autonomia Erkidego osorako zerbitzu publiko orokor bat. Nolanahi ere, horren aurka esan behar da Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori elkarteen bidez ematea hautatu duela. Hain zuzen, gaur egun kontratu bat du haiekin, hau da, zeharkako kudeaketa-sistema hautatu du, eta horrek badu Euskal Autonomia Erkidego osorako ezarpena. Nolanahi ere, agerian jarri da diruz lagundutako jarduera oso eskasa dela LGTBei
arreta osoa emateko; izan ere, soilik hasierako aholkularitza eta
arreta ematen ditu, eta berariaz baztertzen ditu
arreta psikologikoa eta kasuen jarraipen eta orientazio sakonagoa. Geroago, eskari hori Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzari azaldu genion, eta hark erantzun zigun gaur egun aurrekontuetan egin diren murrizketekin ezin direla, oraingoz, aipaturiko diru-laguntzak handitu.
araupetze murriztailearekin. Bereziki nabarmendu dute ordenantzako manu jakin bat polizia-kontrolerako oinarri izan daitekeela, sexu bereko pertsonek jendaurrean afektua adierazten badute edo sexu-harremanik badute; izan ere –kaleko prostituzioa debekatzeko asmoz–, manu horrek zabalkiago eta definizio anbiguoegi batekin debekatzen du pertsonen
arteko sexu-adierazpena den egintza intimo oro, baldin eta espazio publikoan egiten bada. Nolanahi ere, kontu hori gaur egun epaitegietan dagoenez, ebazpen judizialaren zain egon behar dugu, eta erakunde honek ezin du auzi horretan esku hartu. Hala, erabaki genuen auzi horrek auzitegietan egiten duen bideari erreparatzea.
Arartekoak nabarmendu zuen garrantzitsua dela adineko gay eta lesbiana guztiak informatzea oinordetzarako eskubideak bermatzeko dauden aukeren inguruan (izatezko bikoteen erregistroa, ezkontza), bai eta bikotekideari dagokionez dauzkaten beste eskubide batzuen inguruan ere. Aldarte elkarteak 2011. urtean
argitaratutako materiala oso ekimen interesgarria izan daiteke, erakundeek bultzatu beharrekoa.
Arartekoak konpromisoa hartu du
arlo horretan Eusko Jaurlaritzaren laguntza lortzeko.
b. Eskolako jazarpen homofobikoari buruzko bilera, Gehitu elkarteak eskaturikoa
Elkarte horrek bilera bat eskatu zigun, adierazteko kezkatuta zeudela haien ustez eskola-ingurunean sexu-joerari edo genero-identitateari dagokionez bestelako portaera duten haurrak askotan babesik gabe geratzen direlako. Jazarpen homofobikoa pairatzen zuten adingabe batzuen gurasoek elkartean bertan egindako salaketaren ondorioz, elkarte horretako ar
duradunak lanean hasi ziren ar
azo horren inguruan, eta Ar
artekoari esku har zezan proposatu zioten, protokoloak hobetzeko, bai eta ikastetxeetako irakasleak eta zuzendariak horren inguruan kontzientziatzeko ere. Auzi horren gaineko gure esku-hartzea Rainbow proiektuaren bidez planteatu genuen –hain zuzen eskolan homofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egiteko sortu da–; izan ere, gaur egun Ar
artekoa horretan proiektu horretan sartuta dago, eta jarraian xehekiago jardungo dugu horretaz. Edonola ere, aurrerago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Zuzendaritzarekin egin genuen bilera batean –hain justu Hezkuntza Saila Rainbow proiektuaren garapenean inplikatzeko–, kezka horren berri eman genion, eta adierazi genion beharrezkoa zela iniziatiba izatea eta neurriak hartzea irakasleek ar
azo horren berri zenbateraino duten jakiteko, bai eta eskola-jazarpenari aurre egiteko dauden protokoloen aplikazioa hobetzeko ere, jazarpenaren aldagai konkretu hori kontuan hartuta, askotan oharkabean pasatzen baitzaie helduei.
III.2. Bilerak administrazio eta erakundeekin
a. Bilera Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzarekin
Bilera bat egin dugu zuzendaritza horrekin, eta, bertan, LGTBei dagokienez zer funtzio eta proiektu dituen azaldu zigun. Zuzendaritza horrek Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean egindako dokumentua nabarmendu nahi dugu, "Aniztasun afektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa. Bertan, xeheki azaltzen dira aldi horretarako ezarritako helburuak eta estrategiak. Bestalde, 2011. urtean zuzendaritza horrek berak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektua" landu du. Bertan, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen ar
retaren inguruko alderdi garrantzitsuenak jorratzen dira.
Bestalde, bilera horretan, erakunde honen txosten berezietan LGTBen taldeari buruz jasotako gomendioetan ezarritako helburuak nola bete eztabaidatzen jardun genuen zuzendaritza horrekin. Hain zuzen, gomendio horiek "Arartekoak LGTB ar
loan egin dituen jarduera nagusiei buruzko dosierra" izeneko dokumentuan laburbildu ditugu. Horrez gain, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzeko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 Gomendio Orokorra betetzeko moduaz hitz egin genuen. Horri buruz hurrengo epigrafean jardungo dugu. Azkenik, Europako Rainbow proiektuaren esparruan zer lan egin dugun azaldu genion zuzendaritza horri, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean laguntza eskatu genion, ikastetxeetan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko neurriak har zitzan.
b. Bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berrikuntza Zuzendaritzarekin
Bilera horren helburua zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Europako Rainbow proiektuan egiten dugun lanaren berri ematea eta haren laguntza lortzea, proiektuaren emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ezartzeko. Ar
artekoarentzat, lehentasunezko helburua da –eta horretan ahaleginduko gara 2012. urtean– hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta adingabeei sexu-joera eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hala helarazi genion zuzendaritza horretako ar
duradunari, eta bera gure kolaborazio-proposamenaren alde agertu zen. Bilera horren ondotik, jakin dugu Hezkuntza Sailak abian jarritako eskolako bullyingaren aurkako protokoloan jazarpen homofobikoa detektatzeko tresnak gehitzea proposatu duela Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egin duen planean –lerro batzuk atzerago aipatu dugu–. Horrez gain, irakasleekin lan egitea ere proposatu du, ikasgeletan izan daitezkeen kasuak detektatzeko gai izan daitezen.
III.3. Gomendio orokorren eta txosten berezien jarraipena
a. 2009. urtean egindako "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziaren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak adierazi digunez, Eusko Jaurlaritzak berriki egindako Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuan kontuan hartu ditu txosten horretan jasotako gomendioak, eta xeheki garatu ditu proiektu horretan. Ondorioz, proiektu horrek lege gisa ar
gia ikusten duenean, parametro berriak izango dira euskal administrazio publikoek transexualentzako ar
retari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko. Ar
artekoak azken urteotan behin eta berriz adierazi du komenigarria dela transexualen eta transgeneroen aurkako bereizkeria erauzteko tresna espezifikoak bilduko dituen bereizkeriaren aurkako legeria bat izatea. Bada, baiezta dezakegu lege-proiektu horrek horretarako oinarriak ezarriko dituela.
b. Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzeko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 gomendio orokorraren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Sailari gomendio orokor horretan jasotako bi gomendio nagusiak betetzeko laguntza eskatu diogu. Hala, administrazio-oztopo formalak kentzeari dagokionez, gaur ar
te ezin izan dugu egiaztatu Jaurlaritzako sail guztietan zeharka jorratu ote den eskabide, inprimaki eta bestelako agirien egoera berrikusteko ekimenik, oraindik ere bai baitira, ikusi ahal izan dugunez, oztopo formalak familia homoparentalentzat eta bikote eta senar-emazte homosexualentzat. Bi emakumeren ar
teko ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa bidez jaiotako haurren seme-alabatasuna legez zehazteko ar
azoari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzaren bidez, jakinarazpen bat bidali die lagundutako ugalketa-teknikak aplikatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro publiko eta pribatu guztiei; horren bidez, jakinarazi die ama lesbianek lege-egoera anbiguoa dutela, eta laguntza eskatu die, eragindako guztiei (teknika horien bidez seme-alabak izan nahi dituzten emakume-bikoteei) adieraz diezaieten beharrezkoa dela Erregistro Zibilaz ar
duratzen den epaileari haur jaioberria semetzat edo alabatzat hartu nahi dutela adieraztea. Hala, uste dugu Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun badela aski informazio etorkizunean halako egoera anbiguo eta kaltegarririk izan ez dadin lagundutako ugalketa-tekniken bidez seme-alabak izan nahi dituzten bikote lesbianentzat.
III.4. Arloak sustaturiko ofiziozko jarduketak
Hain zuzen, azken kontu horri dagokionez, hots, ezkondutako bi emakumeren ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa-tekniken bidez jaiotako semearen edo alabaren ama ez-biologikoaren amatasuna legez zehazteari dagokionez, bere garaian egoki iritzi genion jarduketa bat egiteari, erregistroko gaur egungo jardunbideak berrikus zitezen sustatzeko; izan ere, lagunduriko giza ugalketari buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legean auzi hori modu anbiguoan taxutu dela eta, jardunbide horiek ez dira uniformeak, eta zenbait kasutan, gure iritziz, bereizkeria-egoerak sor ditzakete bi emakumeren ar
teko ezkontzaren barruan.
Hala, eskumen-arrazoiengatik, 2010. urtearen amaieran, Espainiako Herriaren Defendatzailearen esku utzi genuen oro har detektatutako ar
azo hori, organo horrek lege-interpretazioa ar
gitzeko bidezkotzat jotzen zituen jarduketak has zitzan, eta horren bidez ziurta zedin erregistro zibilen jardunbidea, azaldutako inguruabarretan jaiotako umeen seme-alabatasuna erregistroan inskribatzeari dagokionez, homogeneoa izango dela eta guztiz bat etorriko dela Konstituzioan jasotako berdintasun-printzipioarekin.
2011ko azaroan, Herriaren Defendatzailearen erantzuna jaso dugu, eta, horren bidez, ar
lo horretan zer jarduketa egin dituen jakinarazi digu. Hala, adierazi digu Justiziako Estatu Idazkaritzari eta Berdintasunerako Estatu Idazkaritzari helarazi diotela auzia. Azken idazkaritza horren erantzunik ez dute jaso, baina bai lehenarena. Erantzun horrekin bat etorriz, legeak ezartzen du amaren ezkontideak semea edo alaba jaio aurretik adierazi beharko duela bere adostasuna. Baina, horrez gain, adierazi digute, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Orokorrak besteak beste 2008ko apirilaren 17ko, maiatzaren 22ko eta azaroaren 24ko ebazpenetan azaldu duenez, baliozkotzat eta nahikotzat jotzen dela ama ez-biologikoak umea jaio ondoren, umea inskribatzean, adierazitako adostasuna ere.
Kontuan hartuta zein garrantzitsua den Justiziako Estatu Idazkaritzaren azalpen hori, uste dugu komenigarria dela Herriaren Defendatzaileak emandako erantzuna Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailari helaraztea, hark erantzunaren edukia Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro zibilez ar
duratzen diren epaileen ar
tean zabal dezan.
III.5. Arlo horren inguruko giza eskubideak sustatzeko foroetan, jardunaldietan eta jarduketetan izandako parte-hartzea
a. Foro eta jardunaldietan izandako parte-hartzea
2011. urtean, LGTBen eskubideekin loturiko jarduerak edo jardunaldiak antolatu dituzten hainbat forotan parte hartu du ar
artekoak. Horren guztiaren berri zehatzagoa emango dugu txosten honetako (VIII) kapituluan, erakunde honetako titularraren jarduerei buruzkoan.
b. Eskubideak sustatzeko beste jarduketa batzuk
Erakunde honek lortutako informazioaren ar
gitan, bai eta Ar
artekoaren "Adingabekoei balioak transmititzea" txosten bereziaren emaitzak ikusita ere, Ar
artekoa jabetu zen premiazkoa zela irmoki lan egitea hezkuntzaren esparruan bestelako sexu-joera edo genero-identitatea duten haurrei, nerabeei eta gazteei erabat garatzen laguntzeko, bai eta, oro har, haurtzarotik LGTBen eskubideen erabateko errespetuan eta gizarte-integrazioan oinarritutako herritarren kultura bat eratzeko ere. Testuinguru horretan, 2011. urtean, Europako zazpi herrialdetako beste bederatzi erakunderekin batera, Europako Batzordeak (Justizia, Elkartasun eta Segurtasunerako Zuzendaritza Orokorreko Oinarrizko Eskubideen eta Herritartasunaren aldeko Zuzendaritza) sustaturiko Rainbow proiektuan parte hartzen hasi ginen (proiektuaren zentzuaren ingelesezko siglak jasotzen ditu: Rights Against IntoleraNce: Building an Open-minded World/ Intolerantziaren aurkako eskubideak: aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikiz). Horren xedea da haurren, nerabeen, gazteen eta irakasleen ar
tean homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko testuak eta ikus-entzunezko materialak sortzea eta zabaltzea, eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta aitortuko dituen kultura bat sustatzea. Aipaturiko proiektua gauzatzeko aldia (bi urtekoa) 2011n hasi da, eta aurten jadanik Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-umeen eta irakasleen ar
tean gai horren inguruan dauden estereotipoei buruzko ikerketa bat egin dugu, aurrera egin dugu eskoletan halako estereotipoen aurka borrokatzeko tresna didaktiko gisa balioko duten hezkuntza-materialen sorkuntzan (material horiek aurki ebaluatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Europako beste hiru herrialdetan ere), eta, azkenik, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek homofobiaren eta transfobiaren aurkako film laburren nazioarteko lehiaketa batean parte har dezaten sustatu dugu. Europako beste herrialde batzuekin elkarlanean egin dugun proiektu hau –2012. urtea bukatzeaz bat amaituko da– guztiz aberasgarria izaten ar
i da, eta erakunde honek espero du emaitzak zabaltzea –Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin– baliagarria izango dela bizikidetza-eredu berri baten oinarriak ezartzeko, non adin goiztiarretatik aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa guztiz onarturik eta integraturik egongo diren.
III.6. Iritzi-artikuluak eta zabalkunde-jarduerak
Ekainaren 28an LGTBen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, erakunde honek erakunde-adierazpen bat egin zuen, eta, horren bidez, gogorarazi genuen, lege aldetik egindako aurrerapen izugarriak egin diren ar
ren, oraindik ere bizirik dirautela joera sexualagatik eta genero-identitateagatik egiten diren diskriminaziozko eta giza eskubideak urratzeko egoerek. Era berean, ohartarazi genuen gure gizartean homofobiak eta transfobiak forma ezkutukoak hartzen dituztela, eta beharrezkoa dela hori antzematea eta deuseztatzea. Halaber, adierazpen horretan adierazi genuen gaur egun homofobia eta transfobia pairatzen ar
i diren gazteei eta nerabeei lagundu behar zaiela, horretarako ikastetxeetan gure ikasleei nortasuna askatasun osoz eta bete-betean garatzen utziko dien sistema bat ezarrita.
IV. Ondorioak
2011. urtean ar
lo honetan egindako lanaren alderdirik nabarmenena honako hau izan da:
1. LGTBen elkarteen salaketak abiapuntutzat hartuta detektatutako ar
azo nagusiak
Oro har, ikusi dugu ar
lo honetan jasotako herritarren kexak nabarmenki urriak izan direla eta ez direla oso garrantzizkoak izan; hori ez dator bat Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sare sendoak adierazi dizkigun aldarrikapen ar
giekin. Herritarrek ar
lo honetan euskal administrazio publikoei ez ezer egoztea honela interpreta liteke: gure sisteman ziurtatuta dagoela berdintasun formala, behintzat jarduketa publikoei dagokienez; baina horrek, noski, ez du esan nahi homofobia eta heteronormatibitatea erauzi direnik, gure gizartean bai baitira oraindik, nahiz eta modu sotil eta ezkutuagoan agertu. Nolanahi ere, horrek pentsarazten digu batez ere aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa erabat onartzeko gizartea gehiago sentsibilizatuta egingo dela aurrera LGTBen eskubideen ar
loan; hori, gure iritziz, erakunde publikoek sustatu behar dute, batez ere gure adingabeen hezkuntzan eraginez, hau da, beharrezko ekintzak sustatuz berdintasuna haurtzarotik benetakoa eta eragingarria izan dadin.
LGTBen elkarteek salatutako ar
azo nagusien ar
tean, honako hau nabarmendu behar dugu: beharrezkoa dela adineko gay eta lesbianei beren eskubideen berri ematea, bikotekidea hiltzen denean babesik gabe gera ez daitezen; beharrezkoa dela neurriak hartzea ikastetxeak familia homoparentalen ikuspegi integratzaile eta normalizatu bat emango duten material didaktikoz hornitzeko; beharrezkoa dela eskola-jazarpenaren aurkako borroka orokorrean jazarpen homofobikoaren aldagaia kontuan hartzea; beharrezkoa dela genero-barruko indarkeriaren ondoriozko ar
azoei heltzea; kezka dagoela sexu-askatasuna muga lezaketen udal ar
auen inguruan, hala nola espazio publikoen erabilerari buruzko Bilboko ordenantzaren inguruan; komeni dela Berdindu eta halako zerbitzuen finantza-zuzkidura ar
eagotzea, eta abar. Aldarrikapen horiei eta beste batzuei dagokienez, adierazi behar dugu oso positibotzat jotzen dugula Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak egindako agiria, "Aniztasun afektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa; izan ere, funtsezko erakunde-ekimena da helburuak eta lehentasunak ezartzeko, bai eta helburu horiek lortzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak LGTBen eskubideen esparruan egiten ar
i diren eskaerei erantzungo dieten neurri zehatzak ezartzeko ere.
2. Transexualei eragiten dieten ar
azo nagusiak
Transexualek ematen zaien ar
reta hobetzeko eskatzen dute oraindik ere, sexua aldatzeko osasun– eta lege-prozesuen ondorioz talde horri sortzen zaizkion ar
azoak salatzen dituztenean. Ar
artekoak azken urteetan behin eta berriz adierazi du komeni dela bereizkeriaren aurkako legeria bat izatea. Lege horrek transexualen eta transgeneroen aurkako bereizkeria erauzteko tresna egokiak izan behar ditu, eta talde horrentzako ar
reta publikoaren oinarriak ezarri behar ditu; hain zuzen, ar
reta horrek askotariko prestazioak ekarri behar ditu, talde horri erabat gizarteratzen eta eskubide-berdintasuna lortzen laguntzeko. Agerian jarri nahi dugu Eusko Jaurlaritzak Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuan kontuan hartu dituela 2009an egin genuen "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten berezian jasotako gogoeta eta gomendioetako asko. Proiektu horrek lege gisa ar
gia ikusten duenean, gure iritziz, parametro berriak izango dira euskal administrazio publikoek transexualentzako ar
retari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko.
3. Herriaren defendatzailearen aurrean egindako jarduketa, emakume lesbianen ar
teko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben semetasuna edo alabatasuna Erregistro Zibilean inskribatzearen ingurukoa
Eskumen-arrazoiengatik lesbianen ar
teko ezkontzaren barruan jaiotako seme-alabak erregistroan inskribatzearen inguruan detektatutako ar
azoa Herriaren Defendatzaileari azaltzeko gure jarduketaren emaitza gisa, jakin dugu Justiziako Estatu Idazkaritzaren ustez jaio ondoren ere adieraz daitekeela seme-alabatasuna onartzeko nahia –ama biologikoaren ezkontideari legez eskatzen zaio–; beraz, horrek gure 4/2010 gomendio orokorrean azaldutako ar
azoa konponduko luke. Uste dugu komenigarria dela informazio hori Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari helaraztea, informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro zibilez ar
duratzen diren epaileen ar
tean zabaltzeko.
4. Arartekoak eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko egin duen lana
Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da –eta horretan ahaleginduko gara 2012. urtean– hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta adingabeei joera sexuala eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hain zuzen ere, eskolako jazarpen homofobikoaren edo transfobikoaren aurkako borrokan hezkuntza aldetik esku hartzeko tresnak sortzeko ar
i gara lanean Europako Rainbow proiektuan. Lan-esparru horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila inplikatzeko ere ar
i gara lanean, aniztasunaren integratzaile izango den eskolako bizikidetza-eredu bakezale bat zehazteko orduan aldagai hori kontuan hartuko duten neurriak eta estrategiak sor ditzan.
10. Adinekoak
I. Aurrekariak
Arartekoak arreta berezia jartzen du gero eta ugariagoa den 65 urtetik gorako pertsonen talde heterogeneoarengan.
Talde horren %80 inguru bizitza modu autonomoan gara dezaketen pertsonek osatzen dute, eta gehienak 80 urtetik beherakoak dira. Gainontzeko %20a eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza behar duten pertsonek osatzen dute, eta horiek gehienetan emakumeak eta 80 urtetik gorakoak izaten dira.
Pertsona bakoitzaren premiak desberdinak dira, beren osasun-egoeraren (zentzurik zabalenean hartuta), menpekotasun-mailaren eta gaitasun ekonomikoaren ar
aberakoak izaten baitira. Familiarengandik zein gizartearengandik jasotzen duten laguntzak eta bizi diren inguruko ezaugarriek (irisgarritasuna, eta abar) eragin zuzena izango dute beren bizi-kalitatearengan.
Adinekoek gizarteari hainbat alorretan egindako ekarpen garrantzitsua, hala nola, ezagutza eta esperientziaren igorpena, trebakuntza, sormena, etab., baita senideak zaintzen eta laguntzen burutzen duten egiteko ukaezina ere, adineko horien parte hartzea ahalbidetzen duten eta zahartzaroa ahalmenenez edo gaitasunez beteriko bizi etapa gisa agerian jartzen duten politika publikoen garapenean jaso behar dira; gizarte aldaketarako bidea eman duten eta adinekoei merezi duten gizarte esku-hartzerako eta solaserako protagonismoa eta gaitasuna ematen dieten politikak.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Sailak burututako ikerketa batek adierazi duenaren ar
abera, adinekoen % 45 inguruk laguntza informala eskaintzen du (bai osasun egoeragatik hala behar duten senideei, bai iloben zaintzan) eta % 23k besterik ez du jasotzen. Beraz, herritarraren balantzeak adierazi duenez, adinekoek, gizartean dauden estereotipoen aurrean, zaintzak jaso baino, zaintzak eskaintzen dituen taldea osatzen dute bereziki.
II. Arloa kopurutan
2011n 41 kexa berri jaso ziren adineko pertsonen esparruan, aurreko urtean bideratutakoak baino %37 gehiago. Kexak bideratzeko lan hori Jarduera Planari buruzko kapitulu honetako IV. atalean azaltzen ditugun jarduerekin osatzen da.
III. Araudi- eta gizarte-testuingurua. Ar
artekoaren balorazioa
III.1. Zahartze aktiboa
Joan den urtean hizpide izan genuen politika publikoak sortzerakoan gure administrazioek kontuan hartu beharreko funtsezko ikusmolde eta paradigma hori. Ikusmolde horren oinarria adineko pertsonen giza eskubideak eta independentzia, partaidetza, duintasun, laguntza zein autoerrealizazio printzipioak onartzea da. Helburu nagusia zera da, pertsona orok bere ongizate fisikoaren, sozialaren eta psikoafektiboaren potentziala bizitza osoan zehar gauzatzea eta gizartean parte hartzea bere premiak, nahiak eta gaitasunak aintzat hartuta, behar duenean babesa, segurtasuna eta behar bezalako zaintza jasotzen dituelarik. Hori lortzeak programa eta proiektu interesgarriak ekarri ditu, besteak beste, OMEren Zahartzea eta Bizitza-zikloa programa eta Adinekoentzako egokiak diren hiri globalak proiektua. Modu aktiboan zahartzeak lan-merkatuan jarraitzeko eta norberaren esperientzia partekatzeko aukera ematen du hala nahi izanez gero, eta baita gizartean eginkizun aktiboa izaten jarraitzeko eta bizitza ahalik eta osasuntsuen eta pozen bizitzeko aukera ere.
2011ko azaroan Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Zahartze Aktiboaren Liburu Zuria ar
gitaratu zuen; ezbairik gabe, agiri horrek adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko politikak gidatuko ditu, eta adineko pertsonen partaidetza, babes juridikoa, osasuna, hezkuntza, komunikabideetako irudia, ingurunea eta bestelakoak biltzen dituen gai-zerrenda zabala zein gai horiek hobetzeko proposamenak lantzeko tresna izango da.
EAEn, aurten, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Zahartzen ar
i direnen ongizatean eta tratu onean aurrera egiteko ehun proposamen: Ekintza Plan baterako oinarriak agiria ar
gitaratu du.
Proposamen horietako asko zahartze aktiboari, menpeko pertsonen ar
reta koordinatu eta hobetzeari zein adineko pertsonak ongi tratatzea sustatzeari buruzkoak dira. Espero dugu neurri horietako asko presazkoak izateak eta datorren 2012 urtea Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi ar
teko Elkartasunaren aldeko Europako urtea izendatu izanak gogoetatik haraindi joatera eta emaitza nabarmenak lortzera bultzatuko dituela gure administrazioak.
III.2. Adineko pertsonen oinarrizko eskubideak babestea
Joan den urtean azpimarratu egin genuen adineko pertsonen kontrako tratu txarrak prebenitu eta antzemango dituzten zein mota horretako egoeren aurrean esku-hartze eta babes egokiak bermatuko dituzten neurriak bultzatzeko premia.
Pertsona nagusien bizitzaren, segurtasun ekonomikoaren, segurtasun fisikoaren zein askatasunaren kontrako edo beren pertsonalitatearen garapenari oztopo larriak jartzen dizkien ekintza edo utzikeria oro adineko pertsonen kontrako tratu txartzat ulertzen da, eta esan daiteke gure garaiko gizartearen gaitzik handienetako bat dela.
Halaber, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 2011n ar
gitaratutako Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterlanak azaldutako datuen ar
abera, litekeena gure erkidegoan 60 urtetik gorako 13.249 pertsona tratu txarrak pairatzen egotea. Adineko pertsonek gehien sufritzen duten tratu txarra psikologikoa izaten da, eta ondoren utzikeria.
Aurten, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak adineko pertsonen kontrako tratu txarrak prebenitzeko eta agerian jartzeko kanpaina jarri du abian markesinetan kartelak jarrita eta irratian zein telebistan iragarkiak jarrita. "Ez horrelakorik onartu" lelopean kanpainak aurpegia eta ahotsa jartzen die biktimei, eta gainera, gizarteak onargarritzat jo izan dituen zenbait egoera ere salatzen ditu: adinekoak infantilizatzea, beren erabakiak hartzen ez uztea, beren autoestimuari kalte egitea, eta abar.
Gure ustez, adinekoen kontrako tratu txarren aurkako borrokan oso baliagarria den ekimena da.
Kanpainaren baitan doako telefono bat ere jarri da abian (900855001), eta bertan 24 orduko ar
reta emango zaie bai biktima posibleei, baita tratu txarren edozein kasu edo susmo salatu nahi dutenei ere.
Zuzenean tratu txarrak salatzeko izan ez ar
ren antzeko gaiei buruzkoak diren kexak bideratzerakoan egiaztatu ahal izan dugunez, telefono bidez ematen den ar
retaren zereginik behinena interesdunak kasu bakoitzean egokien diren zerbitzuetara edo bulegoetara bideratzea da. Gure ustez, zerbitzu hori erabil lezaketen pertsonek duten profila (larritasunak edo beldurrak jotako adinekoak edo kasua salatzeko gizarte zerbitzuen bulegora joan nahi ez duten auzokideak eta lagunak) eta zerbitzu horrek ematen duen anonimotasuna kontuan hartuta, komenigarria litzateke ematen den ar
reta berrikustea kasuetan inplikazio handiagoa lortu eta informazioa dagokien zerbitzu eta bulegoei helarazteko orduan paper aktiboa bete ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak makaltasun– edo mendekotasun-egoeran dauden adinekoei ar
reta emateko zentro eta zerbitzuetan esku-hartze profesionala gauzatzeko gida bat ar
gitaratu du 2011n, "Pertsonarengan oinarritutako ar
reta gerontologikoa" hain zuzen.
Bertan proposatzen den ar
reta-eredua guztiz baliagarritzat jotzen du Ar
artekoaren erakunde honek, ereduak garrantzi berezia ematen baitio zerbitzuon erabiltzaile diren adineko pertsonen autodeterminazioari. Pertsona bakoitzean eta bere bizi-proiektuan oinarritzen dira ar
reta bera eta baita ar
reta horri lotutako antolakuntza eta prozesuak ere. Pertsona bakoitza izaki bakarra da, beraz, pertsonaren duintasuna, bere eskubideak eta bere lehentasunak errespetatzea eta ongizate pertsonala bilatzea hizpide dugun ar
reta-ereduaren funtsezko balioak dira, baita pertsonak narriadura kognitiboa badu ere.
Printzipio horiek aplikatu ahal izateko sentsibilizazioa eta prestakuntza ezinbestekoak dira; halaber, rol profesional berriak sortu behar dira, zenbait antolakuntza-sistema berrikusi behar dira eta ikuspuntu berri horrekin bat datozen esku-hartzeak diseinatu behar dira.
Gidak eredua inspiratzen duten ideiak eta baloreak aurkezten ditu, eta baita esku-hartzerako estrategiak eta horiek abian jartzeko lanabesak ere; gainera, eredutik urruntzea ekar dezaketen ar
risku nagusiak (egunerokotasunaren ondoriozkoak, gehienetan) zeintzuk diren ere azaltzen du.
Arloko Jarduera Planari buruzko atalean ar
reta-zentroetan adineko pertsonei aplikatzen zaizkien lotura murriztaileei buruz ar
ituko gara, izan ere, adineko pertsonen oinarrizko eskubideei eragin diezaiekeen errealitatea da.
III.3. Autonomia pertsonala sustatzea eta menpekotasun egoera ar
tatzea
Mendetasun Egoerako Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Ar
reta Sustatzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea (MAAL) eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea EAEn garatu eta ezartzerakoan 2011n gertatu diren berrikuntza nagusiak eta berrikuntza horien gaineko zenbait balorazio azalduko ditugu jarraian:
A.- 2011ko urtarrilaren 1ean mailarik larrienean (I. gradua, 2. maila) sartu ziren mendekotasun moderatua duten pertsonak, aipatutako legean jasotako prestazioen onuradun izan daitezen.
B.- Defizit publikoa zuzentzeko aurrekontuen, zergen eta finantzen ar
loan hartu beharreko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Dekretu-legearen hamalaugarren xedapenak aldatu egiten du mendetasunagatiko prestazioak jasotzeko eskubidearen betearazpenari buruzko MAALaren lehenengo azken xedapeneko lehen atala, era honetan aldatu ere:
arretarik jasoko 2013ko urtarrilaren 1eraino (urtebeteko luzamendua).
III. eta II. graduetako mendekotasuna duten pertsonek (mendekotasun handia eta mendekotasun larria) ez dute aldaketarik jasango ar
retarako eskubidean, eta gauza bera gertatuko zaie I. graduko 2. mailako mendekotasun moderatua duten pertsonei ere baldin eta 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen baloratu badituzte.
Gure ustez honako hau atzerapauso tamalgarria da mendetasun egoerako pertsonen autonomia pertsonala eta ar
reta sustatzeari buruzko ar
audian, eta espero dugu euskal administrazio publikoek egoera hori konpondu egingo dutela babes gehigarria ezartzeko duten ahalmena baliatuta.
C.- Otsailaren 11ko 175/2011 Errege Dekretuak aldatu egiten du zerbitzuen babesaren intentsitatea eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa zehazteko irizpideei eta Gizarte Segurantzari eta zaintzaileei buruzko ar
audi zaharra. Aldaketa hori ar
audia moldatu eta I. gradua sartzeko egin da bereziki.
Apirilaren 20ko 570/2011 Errege Dekretuaren bidez Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) ordez Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) ezarri da Autonomiarako eta Mendetasunari Laguntzeko Sistemako prestazio ekonomikoen zenbatekoa urtero eguneratzeko irizpide gisa.
D.- Balorazioari dagokionez, Mendetasun Egoerako Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Ar
reta Sustatzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendetasun-egoerarako ezarritako balorazio-baremoa onartzen duen otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretua onetsi da eta 2012ko otsailaren 18an jarriko da indarrean, eta gainera, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Alzheimerra edo bestelako dementziak dituzten pertsonen, itsuak diren zein ikusmen-urritasun larria duten pertsonen, gor-itsuak diren pertsonen nahiz buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonen menpekotasun egoera ar
auz baloratzeko orientazio-gidak ar
gitaratu ditu.
E.- Prestakuntzari dagokionez, Mendetasun Egoeran dauden Pertsonen Ar
retarako teknikari titulua xedatzen duen eta horretarako gutxieneko irakaspenak finkatzen dituen azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua onetsi da.
F.- Ezinduen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena ar
auz moldatzen duen abuztuaren 1eko 26/2011 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, etxebizitza sustatzeko politika ofizialen barruan, Estatuko Administrazio Orokorrak jabeen komunitateei zuzendutako laguntza-ildoak ezarriko ditu ezintasunak dituzten pertsonen eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako jarduerak eta irisgarritasun-lanak egin ahal izateko.
Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Giza Eskubideen aldeko Bartolomé de las Casas Institutuak hitzarmen horrek MAALarengan duen eragina aztertu du CERMI- Ezindutako Pertsonen ordezkarien Espainiako Batzordeak eskatuta egindako azterlan interesgarrian.
G.- Bi urte eta erdi igaro dira Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea EAEn indarrean jarri zenetik, eta aurten gauzatu da 40.3 ar
tikuluan jasotako xedapena. Bertan Eusko Jaurlaritzari esleitu zitzaizkion telelaguntza-zerbitzuaren zuzkidura eta kudeaketa.
Ekainaren 28ko 144/2011 dekretu berriak zerbitzua ar
autzen du eta bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsona guztiei zuzentzen die, eta baita mendekotasun-egoera aitortu zaien zein mendekotasun-arriskua duten 65 urtetik gorako pertsonei ere. Pertsona bat mendekotasun-arriskuan egongo da mendekotasunaren balorazio-baremoa aplikatzerakoan gutxienez 23 puntu lortzen baditu I. graduko mendekotasuna dagoela onartzeko ezarritako gutxieneko 25 puntuetara iritsi gabe. Zerbitzuaren onuradun izan ahalko dute, baita ere, buruko gaixotasunen bat zein ezintasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala duten mendeko pertsonek.
Ebazpena jakinarazteko epea bi hilabetekoa izango da, eskaria Gizarte Zerbitzuez ar
duratzen den Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzan jasotzen denetik zenbatuta, eta telelaguntza-ekipoa instalatzeko epea, aldiz, 15 egun naturalekoa izango da jakinarazpena jasotzen denetik zenbatuta.
Presazko prozedura bat ere jarri da abian, eta bertan epeak laburragoak dira: hilabete eta 3 lanegun, hurrenez hurren.
Segurtasun juridikoa bermatze aldera, komenigarria litzateke gogoeta egitea, epeak administratuak eskabidea aurkezten duen egunetik aurrera zenbatu beharrean eskabide hori organo jakin batera iristen denetik aurrera zenbatzea komeni den jakiteko, izan ere, orain ar
teko metodoak zerikusi handiagoa du Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari (HAAJ eta APE) buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean gaiari buruz jasotako preskripzioekin, nahiz eta ar
audi horrek isiltasunari ematen dion izaera positiboa izan.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko ekainaren 30eko Aginduak zerbitzu horren prezio publikoa hilean 4 eurokoa dela zehazten du, aplika daitezkeen salbuespenak xedatzen ditu eta diru-sarrerak kalkulatzen ditu.
H.- Arabako Foru Aldundiak mendekotasun moderatua (I. gradua, 2. maila) duten pertsonen familia barruko zainketetarako laguntza ekonomikoa ar
autzen duen ar
audia (FBZLE) onetsi du martxoaren 22ko 20/2011 Foru Dekretuaren bidez. Horren bidez mendekotasun hori aitortzen zaienek FBZLE jaso ahal izateko bete beharko dituzten baldintza berriak ezarri dira.
I.- Abenduaren 9an Bizkaiko Foru Aldundiak FBZLE ar
autzen duen eta aurreko ar
audia indargabetzen duen dekretu berria ar
gitaratu du. Azaroaren 29ko 179/2011 dekretua 2012ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Labur-labur azpimarratuko ditugu bertan jasota dauden eta erakunde honek aurten ar
gitaratutako EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten berezian egindako gomendioak betetzea ekarriko duten zenbait berrikuntza:
Bestalde, Dekretuak garrantzi handiko beste gai batzuk ere aipatzen ditu, eta uste dugu gai horiek eragin nabarmena izango dutela, beraz, datorren urtean zehar baloratu egin beharko da eragin hori:
Areagotu egingo dira mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak FBZLE jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak eta zaintzaile ez profesional izateko bete beharrekoak.
araudia ezarriko da.
araberako murrizketa-koefiziente bat aplikatuko da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa zehazteko.
araudia ezarriko da.
J.- Gipuzkoako Foru Aldundiak Mendekoak ar
tatzeko sistemetako laguntza ekonomikoak eta bestelako banakako esleipen ekonomikorako formulak: nazioarteko panorama konparatiboa izeneko azterlana ar
gitaratu du. Mendekoen ar
tapenaren esparruan ematen diren laguntza ekonomikoak kontrolatzeko, ikuskatzeko eta horien kalitatea bermatzeko neurriak hobetzeko hainbat proposamen jasotzen dira bertan.
Bestalde, lurralde historikoan zerbitzu onaren paradigma izan den ar
ren, Aldundiak taxi bono zerbitzua kendu du urte amaieran (2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondoreak). Egiteko garrantzitsua betetzen zuen bereziki zaurgarria den talde baten mesedetan: mugikortasun-arazo larriak dituzten eta garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak; sakabanatutako baserrialdeetan bizi diren adineko pertsonak eta pertsona ezinduak; beren ohiko eremutik kanpo daudenean garraio ar
runta erabiltzeko ar
azoa duten ikusmen ar
azo larridun pertsonak, eta ikusmen ar
azoak ez ezik entzumen ar
azoak ere badituzten pertsonak.
Aurki administrazioaren kabuz gaiaren inguruko espedientea zabaltzeko proposamena luzatu nahi du erakunde honek.
IV. Jarduera-plana
IV.1. 2011n ar
lo horretan egindako lanaren zati handi bat EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten berezia amaitzeko izan da. Txosten honetako V. kapituluko 1.3 atalean (txosten bereziei buruzko atala) azterlanari buruzko laburpen txikia egiten da. Ekainaren 28an txostena Eusko Legebiltzarreko lehendakariari helarazi zitzaion, eta azaroaren 2an, aldiz, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordearen aurrean aurkeztu zen.
Txostenean jasotakoaren ar
abera, mendekotasuna bizitzako fase guztietan eman daiteke, hasi haurtzaroan eta zahartzarora ar
te, baina azken etapa horretan ematen da gehienbat. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aitortutako mendekotasun-kasu guztien %80 inguru 65 urtetik gorako pertsonak izaten dira; ar
e gehiago, aitortutakoen %50 eta %60 bitartean 80 urtetik gorako pertsonak dira. Gauzak horrela, txosten berezi honek garrantzi handia du erakunde honek adineko pertsonen inguruan egiten duen lanari dagokionez.
IV.2. EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten bereziaren segimendua
Txosten berezian jasotako datuak aurreko urteetakoak izan dira (2007, 2008, 2009 eta 2010). Aurten 2011ko datuei buruzko informazioa eskatzerakoan egin dugun eskaria ez da horren sakona izan.
Txosten berezian behin eta berriro azpimarratu genuen legez, oraindik ere ar
azoak ditugu mendetasuna ar
tatzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko ar
loan azterketa kuantitatibo fidagarria egin ahal izateko. Horrexegatik gomendatu genuen txosten horretan aldi oro indarrean dagoen informaziorako sistema integratua sortzeko urratsak eman behar zirela.
Eskuragarri ditugun iturri ezberdinek –IMSERSOren menpeko Autonomiarako eta Mendetasunari Laguntzeko Sistemaren informazio-sistema (AMLSIS), Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, Ar
abako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia– eman dizkiguten datuak ez datoz bat. Horrek berriz ere zehaztasunik ez edukitzera garamatza, eta ondorioz, kasu bakoitzean fidagarrien gerta daitezkeen datuak erabili behar ditugu edo, bestela, iturri bakoitzak ematen dien tratamendua kontuan hartuta gai honen inguruan gertatzen den bilakaerari buruzko ondorioak ateratzen lagunduko digutenak.
IV.2.1. Foru Aldundiek 2007ko urtarrilaren 1etik 2011ko azaroaren 1era bitartean emandako datuen ar
abera, EAEn guztira 158.870 eskari jaso dira 123.008 eskatzaileren mendetasun-egoera aitortzeko. Hona hemen datu horien lurraldekako banaketa:
Mendetasun-egoera aitortzeko eskariak | ||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa |
19.771 | 69.806 | 69.293 |
GUZTIRA: 158.870 |
Iturria: Ar
abako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Mendetasun-egoera aitortzeko eskariak egin dituzten pertsonak (2007-01-01etik 2011-11-01era) | ||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa |
19.082 | 57.534 | 46.392 |
GUZTIRA: 123.00 |
Iturria: Ar
abako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Hona hemen kasu bakoitza baloratu ondoren mendetasun-egoera bakoitzari ematen zaion sailkapena (0 graduan sartzen dira autonomotzat jotzen diren pertsonak).
2011-11-01a bitartean baloratutako pertsonak | |||||||||
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |||||||
gizonak | emakumeak | GUZTIRA | gizonak | emakumeak | GUZTIRA | gizonak | emakumeak | GUZTIRA | |
0 GRADUA | 1.226 | 2.000 | 3.226 | 3.241 | 5.873 | 9.114 | 2.451 | 3.580 | 6.031 |
1 GRADUA | 1.208 | 1.748 | 2.956 | 4.601 | 8.276 | 12.877 | 2.928 | 4.803 | 7.731 |
2 GRADUA | 1.730 | 2.457 | 4.187 | 4.996 | 8.300 | 13.296 | 3.384 | 5.717 | 9.101 |
3 GRADUA | 1.180 | 2.332 | 3.512 | 5.789 | 11.568 | 17.357 | 2.782 | 5.976 | 8.758 |
GUZTIRA | 5.344 | 8.537 | 13.881 | 18.627 | 34.017 | 52.644 | 11.545 | 20.076 | 31.621 |
Iturria: Ar
abako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Gauzak horrela, 2011ko azaroaren 1ean 79.775 pertsona daude, ofizialki, mendetasun-egoeran, aurreko urtean baino 2.423 gehiago. Hori euskal biztanleriaren %3,65 da.
Lurraldeka, Bizkaian batzen dira mendetasun-egoera aitortua duten pertsonen %54,56, Gipuzkoan %32,08 eta Ar
aban %13,36. Lurralde bakoitzeko biztanleriarekiko konparaketa eginez gero, Bizkaian mendetasun-egoera aitortu zaien pertsonen tasa 1.000 biztanletik 37,66koa da. Tasa hori 36,06koa da Gipuzkoan eta 33,38koa Ar
aban.
Mendetasun-egoeran dauden pertsonen sexukako banaketari dagokionez, EAE osoan gehiengoa emakumeak dira, izan ere, mendetasun-egoera aitortu zaien pertsonen %64,15 emakumeak dira.
Mendeko biztanleriaren mailaketari dagokionez, nabarmendu behar dugu %37,14 mendeko handiak (III. gradua) direla, %33,32k mendekotasun larria (II. gradua) dutela, eta gainerako %29,54ak mendekotasun moderatua (I. gradua) duela.
Mailaketa eta sexua biak kontuan hartuz gero, ondoriozta daiteke emakumeen taldean mendeko handien –egoerarik larriena– ehunekoak gizonen taldekoa gainditzen duela lau puntu baino gehiagoan.
IV.2.2. IMSERSOk eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako datuei esker 2010 urtearekiko egon den bilakaerari buruzko zenbait ondorio atera daitezke.
Espedienteak | Irizpenak* | Prestazioak jasotzeko eskubidedun pertsonak | Onuradunak (prestazioak esleituta dizutenak) | Esleitutako prestazioak | Onuradun bakoitzaren prestazioen ratioa | |
Araba | 10.741 | 10.067 | 8.507 | 7.019 | 9.034 | 1,29 |
Bizkaia | 39.929 | 37.888 | 22.606 | 18.296 | 20.164 | 1,1 |
Gipuzkoa | 31.431 | 30.872 | 20.420 | 18.161 | 22.492 | 1,24 |
EAEn GUZTIRA | 82.101 | 78.827 | 51.533 | 43.476 | 51.690 | 1,19 |
Iturria: AMLSIS eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
* Administrazioak eskatzailearen mendekotasunaren balorazioaren gainean emandako irizpena, hura autonomotzat jotzen duena edo, bestela, bere mendekotasunaren gradua eta maila zehazten dituena.
Areagotu egin da beste prestazioren bat jasotzen duten eta prestazio honetarako eskubidea duten pertsonen ehunekoa. 2010ean portzentajea %80,99koa zen, eta 2011n, aldiz, %84,37koa izan da. Beste hitz batzuez esateko, prestazioa jasotzeko eskubidea eduki eta ar
reta itxaroten ar
i diren pertsonen portzentajea %19,01etik %15,63ra jaitsi da.
Bizkaian hazi egin da 1.000 biztanleko izapidetutako espedienteen kopurua (%32,77 2010ean eta %34,55 2011n), Ar
aban murriztu egin da (%37,48 izatetik %33,65 izatera), eta Gipuzkoan mantendu egin da; azken lurralde horrek, bere biztanleriarekiko proportzioan, lan-bolumenik handiena erregistratzen jarraitzen du.
Oro har, ebazpen-maila (irizpenen eta espediente-kopuruaren ar
teko proportzioa) hobetu egin da. Gauzak horrela, irizpenen tasa, hasitako espedienteekin alderatuta, %92,40koa izan zen 2010ean eta %96,01ekoa 2011n.
Aurreko urtearekin alderatuta, hazi egin da 1.000 biztanleko prestazioa hartzeko eskubidea duten pertsonen tasa. Gipuzkoan eta Bizkaian antzeko hazkundea erregistratu da, bietan ere Ar
aban baino handiagoa. Tasarik altuena Gipuzkoak du oraindik ere.
EAE osoan onuradun bakoitzagatiko prestazioen ratioa ere hobetu da (1,15 2010ean eta 1,19 2011n). Lurraldeka, Gipuzkoak 7 hamarreneko hazkundea izan du, Bizkaiak 5ekoa eta Ar
abak 6 hamarreneko beherakada izan du. Hala ere, azken lurralde horrek du ratiorik onena.
IV.2.3. Prestazio-motari eta horien banaketari dagokienez, jasotako datuekin ezinezkoa da ustiapen egokirik edo erreferentzia sistematikorik aurkeztea. Beraz, balioespenak erabili beharko ditugula ar
gi utzita, honakoa aipatuko dugu:
arretak prestazioen %16 inguru hartzen du. Proportzio hori aurreko urtekoa (% 20) baino nabarmen txikiagoa da.
arretaren eta etxean hartzen den
arretaren (ELZ) portzentajeak antzekoak dira, biak ere %11 inguru. 2010ean portzentajeak antzekoak izan ziren.
Arreta pertsonalerako prestazio ekonomikoa %1 baino gehixeago da (hau da, joan den urtean baino gutxiago), eta oso eragin txikia du Bizkaian eta
Araban.
IV.3. Joan den urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna zela-eta, erakunde honek prentsan ar
gitaratzeko iritzi-artikulu bat prestatu zuen adinekoen inguruan dauden estereotipoak gainditzen laguntzeko asmoz. Ar
tikuluak administrazio publikoek zahartze aktiboari lotutako ekimenetan lan egiten jarraitzeak duen garrantzia azpimarratzen zuen.
IV.4. Aurten Cuidados Dignos Fundazioarekin batu gara, fundazio horrek egoitzetan bizi diren adinekoekin lotura murriztaileak erabiltzeko praktikak baztertzeko prestakuntza eta sentsibilizazioa ematera zuzendutako lan interesgarria garatzen baitu. Fundazioko lehendakariak jakinarazi digunez, eskuragarri dituzten datuen ar
abera, Estatuan adineko pertsonentzako egoitzetan bizi diren pertsonen %17,5 eta %23 bitartean nolabaiteko lotura murriztaileren bat (fisikoa edo farmakologikoa) edukitzera behartuta dago, eta gure ustez portzentaje hori altuegia da.
Fundazioak Libera-Ger Ar
aua sortu du zentroetako profesionalei loturen erabilera erabat mugatzen duen lan-metodologia eskaini ahal izateko. Metodologia hori hainbat alderdiren hobekuntzan oinarrituta dago, besteak beste: erabiltzaileen osasuna, senitartekoen poztasuna, zentroaren irudia, langileen motibazioa eta gogobetetasuna eta ematen den zerbitzuaren kalitatea. Gainera, metodo hori ezartzeak ez du kostu gehigarririk eskatzen, helburuarekiko eta lanarekiko konpromiso sakona baizik. Ahalik eta zentro gehien sentsibilizatzea eta "lan egiteko beste modu bat" zilegi dela erakustea du xede.
Fundazio horretan uste dute enpresako kulturaren kontua dela eta loturak deuseztatzeko helburua lortu nahi bada ezinbestekoa dela kultura hori, kudeaketa-sistema eta prozesuak aldatzea. Horrek pertsonarengan zentratutako ar
retan oinarrituta lan egitea eskatzen du (bizitza-historia eta historia klinikoa banan-banan baloratzea; familiarekin lan egitea; ohea lurrean jartzea, aldakak eta sorbaldak babestea, sentsoreak, eskumuturrekoak eta aulki baxuak ezartzea bezalako bitartekoak erabiltzea; zaintza ar
eagotzea; ar
risku-uneak antzematea eta une horietarako errutinak aldatzea; tolerantzia lantzea; emozioak ar
tatzea; eta abar).
Fundazioak, Ar
agoiko Justiciarekin batera, loturen erabilera egokiari buruzko gida eta horiek ez erabiltzeko ordezko aukeren gida prestatu du (gizarte– eta osasun-arloko profesionalentzat eta mendeko pertsonen senitartekoentzat).
Erakunde honek EAEn pertsona nagusiei emandako ar
retari buruz 2004an ar
gitaratu zuen txosten berezian eman zituen gomendioekin bat dator filosofia hori.
Gure ustez, ezinbestekoa da pertsona horien oinarrizko eskubideak eta beren duintasunarekiko errespetua sustatzen dituzten zaintza-metodo berriak ikertzea, sortzea eta zabaltzea, eta printzipio horiek gure inguruan zaintza eskaintzen duten erakundeetan sartzen joatea.
IV.5. Aurten Ar
artekoak Euskal Herriko Unibertsitateko Adinekoen gizarte-partaidetza gizarteko erronka handien aurrean udako ikastaroan parte hartu du Administrazioak eta gizarte zibilak erronkei emandako erantzunak hitzaldia emanda.
IV.6. Joan den urteko txostenean adierazi genuen abenduan amaitu zela Gasteizko Ar
iznabarra egoitzan egondako lan-greba luzea (zentroak foru-titulartasuna zuen, baina kudeaketa pribatua zen). Egoitza kudeatzen zuen erakundea aldatu eta lan-hitzarmen berria sinatu zen. Denbora bat igaro ondoren, zentrora bisita egin dugu aurten segimendua egite aldera, eta ikusi ahal izan dugu normaltasun-egoera dela nagusi bertan.
V. Kexa-espedienteen analisia
V.1. Adineko pertsonen oinarrizko eskubideak babestea
V.1.1. Adineko emakume batek jakinarazi zigun hauteskunde orokorretan botoa emateko eskubidea urratu nahi ziotela. Pertsona hori epai judizial bidez ezgaituta zegoen eta, hain zuzen, epai horrek eskubide hori kentzen zion buruko gaitzak zituelako. Espediente horri buruzko ondorioak burutik gaixo dauden pertsonei buruzko kapituluaren III.7 atalean jasotzen dira.
V.1.2. Kexa bi bideratu genituenez, aurten senitartekoen tratu txarra jaso zezaketen adinekoen kasuak helarazi dizkigute. Halakoetan, pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen zirelakoan, udal gizarte zerbitzuak jakinaren gainean jarri ditugu kasuok baloratu eta esku har zezaten. Gizarte zerbitzuek abian jarri dituzte jarduera egokiak.
V.1.3. Adinekoentzako egoitza batean zegoen adineko pertsona tutelatu baten semeari ez zioten ama bisitatzen uzten. Litekeena da neurri zorrotz horrek bien familia-intimitaterako eskubidea eta familia babesteko eskubidea urratzea. Tutoretza Erakundeak emandako informazioaren ar
abera, semeak zenbait gatazka izan zituen zentroko langileekin, eta beraz, ar
azo larriagorik ekidite aldera, zuzendaritzak erabaki hori hartu zuen daukan ahalmena baliatuta.
Bizkaiko Tutoretza Erakundeak Ar
artekoaren erakunde honi jakinarazi dionez, bere garaian hartutako neurria oso neketsua gertatzen zitzaien ama-semeei, beraz, egoitzarekin bitarteko lanak egiteko prest zegoen bisitak berriz hasteko eskatu eta gomendatzeko. Adineko emakumearen semeari jakinarazi genion zentroko ar
auak zehatz-mehatz betetzeko konpromiso irmoa izan behar zuela. Ezinbestekoa izango zen elkarrenganako errespetuan, tolerantzian eta laguntzan oinarritutako jokabidea erakustea, eta horrek, ezbairik gabe, onurak ekarriko zizkion amari, berari eta egunero egoitzan bizi diren pertsona guztien ar
teko giroari.
Adineko pertsonentzako etxeko gizarte zerbitzuei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren 6. ar
tikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen ar
aubidea onetsi zituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuak (15-20 ar
tikuluak) erabiltzaileek eta beren laguntzaileek derrigor bete beharreko zenbait betekizun xedatzen dituzte; betebehar horiek etxeko gizarte zerbitzuaren antolakuntza eta funtzionamendua ar
autzen dituzten ar
auak betetzearekin zerikusia dute, eta elkarbizitzari zor zaion errespetua gordetzen dute.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Tutoretza Erakundeak lehenengo bisitetan laguntza eskainiaz izandako jarduera eredugarria izan da.
V.2. Etxeko ar
reta: telelaguntza, etxeko laguntza zerbitzua, laguntzarako produktuak, familia barruko zainketetarako diru-laguntzak, eta zaintzaileentzako laguntza
Eusko Jaurlaritzak 60 urtetik gorako pertsonek EAEn dituzten bizi-baldintzei buruz egin berri duen azterlanak gure administrazioek ongi ezagutzen zuten errealitatea berretsi du: mendekotasunari aurre egiteko bizitzeko moduari eta baliabideei buruzko lehentasun ar
giak ditu jendeak: ohiko bizilekuan gelditzea eta ar
tapen-prozesuan inplikatutako agente guztien laguntza jasotzea (familiak eta zerbitzu publiko zein pribatuak).
Adineko pertsona bere etxean mantentzea ahalbidetzen duten zerbitzuen inguruan jasotako kexen gorakada eta horien emaitzak ikusita, gure administrazioek ar
reta berezia jarri beharko lukete zerbitzu horiek egokiro funtzionatzen dutela egiaztatzeko eta horiek lortu ahal izateko baldintzak malguagoak direla egiaztatzeko.
V.2.1. Telelaguntza zerbitzuari dagokionez, urteko lehen zatian jasotako kexak (denak ere Ar
aban erregistratu ziren) bi gairi buruzkoak ziren batez ere:
arazoa konpontzen zuten zerbitzua aktibatuta.
argitaratutako autonomia pertsonalari eta mendekotasunari buruzko txosten berezian ere.
Arauketa-dekretu berria indarrean jarri aurretik ustezko ar
reta gabezia kasu bat eman zen, eta orduko hartan Foru Aldundiak ar
gudiatu zuen Eusko Jaurlaritzari zegokiola zerbitzua kudeatzea. Kasu hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzak aktibatu egin zuen eskatutako zerbitzua, erakunde honek premiazko prozedura bidez esleitu behar zela jakinarazi ondoren.
EAEko telelaguntza zerbitzua ar
autzen duen ekainaren 28ko 144/2011 Dekretua indarrean jarri zenetik konpondu egin dira I. graduko 1. mailan sartzen diren mendekotasun moderatudun pertsonei zerbitzua esleitzerakoan sortzen ziren ar
azoak, izan ere, gure ustez, zerbitzua ar
eagotu egin zen aurreko atalean azaldu dugun gisan.
Urteko bigarren zatian kexa-mota aldatu egin zen, eta Eusko Jaurlaritzari zuzenduak izaten ziren. Gai ezberdinei buruzkoak ziren, hona hemen horietako bi:
artatzeko orduan, izan ere, sartzeko sarraila behartu beharko dute edo balkoitik sartu (aukera hori bideratzen
ari dira).
arren, osasun
arazodun adineko pertsonak) ez zaie zerbitzuaren titulartasuna aldatu eta hura erabiltzen jarraitzeko aukerarik ematen. Gutxienez hilabeteko epea balute aldaketak jakinarazteko, ez lukete horrenbeste itxaron beharko zerbitzua berriro abian jarri
arte.
V.2.2. Etxeko laguntza zerbitzuari buruzko kexak Ar
abako Foru Aldundiaren jarduerei buruzkoak dira, eta honako gaiei buruzkoak izaten dira:
V.2.3. Familia barruko zainketetarako laguntza ekonomikoari (FBZLE) dagokionez, laguntza ordaintzeko ezarritako datarekin ados ez dauden edo laguntza behar ez den zenbatekoan jaso izanagatiko erreklamazioarekin ados ez dauden pertsonek jarritako hainbat kexa bideratzen ar
i gara.
Azken horien ar
tean kexa bat nabarmendu dezakegu, izan ere, hura bideratzerakoan konturatu ginen interesdunaren mendekotasun-egoera aldatu egin zela ez jakinarazteagatik eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren zerbitzu ezberdinen ar
teko informazio-truke informatikoa atzerapenez egin izanagatik, FBZLE ez zela bertan behera utzi une egokian. Ondorioz, FBZLEren behar baino hamar ordainketa gehiago egin zitzaizkien hiru pertsonari, eta azkenean zenbateko horiek erreklamatu egin ziren.
Menpekotzat hartzeko orduan edo prestazioa emateko orduan kontuan hartutako egoera nolabait aldatuz gero, diru-laguntzaren onuradunak aldaketa horren berri eman behar du gertatzen denetik zenbatzen hasita 30 eguneko epean. Hala ere, ezinbestekoa da informazio-truke informatikoetako atzerapen horiek albait azkarren konpontzea eta interesdunei behar ez bezala jasotako zenbatekoak itzultzeko ordainketak zatikatzeko erraztasunak ematea.
V.3. Etxeko ar
reta
V.3.1. Jaso ditugun hainbat kexatan jakinarazi digute adineko pertsonak orain ar
teko zentro pribatuan jarraitu Bizkaiko foru-sareko hitzartutako plaza esleipenaren bidez plaza publikorako eskaria onartu ar
ren. Halako kasuetan horretarako ezarritako ar
audira jo dugu; bertan plaza esleitu ahal izateko kontuan hartu beharreko antzinatasunari lotutako zenbait irizpide eta hainbat baldintza tekniko ezartzen dira, eta zentro-aldaketa egiteko dauden itxaro-zerrendak kontuan hartu behar direla ere adierazten da.
Beste kasu batean, pertsona bat Donostiako Udalak adineko autonomoentzat dituen etxebizitzetako batean sartzeko itxaro-zerrendan zegoen. Pertsona horrek konpartitu gabeko banako apartamentua nahi zuen, apartamentu konpartituan bizi diren beste hainbat pertsonak bezalaxe. Logikoa denez, aurretik eskatuta zutenek lehentasuna dute sarera sartu berri den pertsonaren gainetik, eta halaxe xedatzen du gaiari buruzko Ordenantzak. Horrenbestez, nahi zuena lortzeko modurik egokiena apartamentu konpartituan sartu eta ondoren banakako batera pasatzeko eskatzea izango litzateke.
V.3.2. Bizkaiko foru-sareko egoitzetan dauden adinekoen senitartekoek igorritako hainbat kexa jaso ditugu, izan ere, ez daude ezarritako prezio publikoarekin ados altuegia dela uste baitute. Kasu horietan, gaiaz ar
duratzen den foru-sailari informazioa eskatu eta kasua aztertu ondoren, ez dugu irregulartasunik aurkitu, indarrean dagoen ar
audia aplikatuta ezarri baitira prezio horiek.
arauak ezartzeari buruzkoa.
Prezio hori kalkulatzeko pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen guztirako baliabide ekonomikoak eta egoitza-zerbitzuaren kostua (edo gehienezko prezio publikoa) baloratu behar dira. Interesdunak 3.000 eurotik gorako ondare higigarri likidoa edo likidagarria badu (berea edo bizikidetza-unitatearena, per capita), eta halaxe zen aztertutako kasu guztietan, zerbitzuaren kostuaren (72,92 euro eguneko) %90 ordaindu behar du (65,63 euro eguneko) bere ondarea 3.000 eurora jaitsi ar
te. Une horretatik aurrera bere gastu-gaitasunaren ar
aberako prezio publikoa ordaindu behar du hilean.
Bideratutako kasuetan irregulartasunik ez dagoen ar
ren, kexetatik ondoriozta dezakegu bizkaitarrak ez daudela pozik hizpide dugun ar
loan lurralde batetik bestera ematen diren ezberdintasunekin (behin baino gehiagotan adierazi dugu desberdintasun horiek alde batera utzi behar direla), baina ondoriozta dezakegu, baita ere, ez direla ohartzen administrazioari zer-nolako kostua eragiten dion foru-plaza bakoitza mantentzeak eta ondarea dutenek beren buruak mantentzeko ekarpena egin behar dutela.
V.3.3. Pertsona batek erreklamazioa aurkeztu zuen Ar
abako Foru Aldundiaren aurrean, bere ustez senarrari arreta eskasa eman baitzioten egoitza batean eman zituen egunetan. Aldundiak ez zuela inolako irregulartasunik aurkitu jakinarazi zion igorritako erantzunean. Erreklamatzailea ez zen aburu berekoa, izan ere, azaldu zigunaren ar
abera, adinekoa zentroan sartu eta egun gutxira senitartekoek lesio bat zuela ikusi zuten, eta zentroko langileek jakinarazi zieten pare bat egun lehenago erori egin zelako gertatu zitzaiola.
Erakunde honek gertakaria aztertu zuenean zera egiaztatu ahal izan zuen: aipatutakoak baino erorketa gehiago egon ziren (hiru bat), familiak ez zuen gertatutakoaren berri jaso, egoiliarrak ez zuen behar bezalako ar
retarik jaso, zentroko langileen ar
tean koordinazioa falta zen eta gertakarien egiaztapena hobetu egin daiteke.
Litekeena da adineko pertsona zentrora sartu zenean behar bezala baloratu ez izana eta horregatik beharrezko neurriak ezarri ez izana, baina begi bistakoa zen zentroak neurriak hartu behar zituela halako gertakaririk berriro jazo ez zedin.
V.3.4. Herritar baten ama erori egin zen Bizkaiko foru-sareko egoitza batean, eta bere haserrea helarazi zigun, izan ere, bere ustez zentroak ar
inkeriaz hartu zuen gertakaria eta, gainera, berak ezin izan zuenez amarekin osasun-zentrora joan, kobratu egin zioten ama lagundu zuen zaintzailearen zerbitzu-kostua.
Lehenengo kontuari dagokionez, zentroko langileek adierazi zuten ez gertatzeko neurri guztiak hartu ar
ren egoiliarrak erori egin daitezkeela eta horrek larritasuna kentzen diola gertatutakoari. Jakinarazi ziguten, gainera, erreklamatzailearen amak ez zuela erorketen edo ar
risku faktoreen aurrekaririk, eta horregatik ez zitzaiola eusteko elementurik jarri. Egoki deritzogu horri, izan ere, erakunde honen ustetan, murrizketa fisikoak jasaten dituzten adinekoek autonomia, duintasuna eta autoestimua galtzen dituzte, beraz, halako neurriak hartu aurretik irizpide objektibo eta egiaztatuak aplikatu behar dira, baimen informatua lortu behar da, medikuaren agindua jaso behar da eta pertsonaren eskubideak babestuko dituzten zenbait berme errespetatu behar dira. Aurretik ezarritako gainerako neurri guztiek porrot egin dutela egiaztatu ondoren erabiltzeko azken baliabidetzat hartu behar dira mota horretako neurriak. Zentroko langileek jakinarazi ziguten emakumea erori ondoren behar bezalako euste-elementuak jarri zizkiotela.
Bigarren gaiari dagokionez, besteren laguntza behar duten adinekoentzako egoitzen foru sareko zentroen barne erregimeneko ar
audiaren eredua onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren abuztuaren 23ko 138/2006 Foru Dekretuaren 8.1 ar
tikuluaren azken paragrafoa, 8.3 ar
tikulua eta 9.i) ar
tikulua aztertu ondoren ondoriozta daiteke egoitza-zentroak ez duela aipatutako gastua bere gain hartu behar. Horrenbestez, zentzu hertsian, administrazioaren jarduera ezingo litzateke irregulartzat jo eta, beraz, ez litzateke egokia izango Ar
artekoak diru kopuru hori itzultzeko eskatzerik.
Hala ere, mota horretako kexak hartzeak Administrazioarekin harremanetan jarri eta kasu jakin honi buruz uste duguna helarazteko beta ematen digu, aukera paregabea baita ar
auaren egokitasuna neurtzeko, egoera bereziak aztertzeko duen gaitasuna ikusteko eta gure gizarte zerbitzuen erabiltzaileei ematen zaien ar
retan praktika onak mantentzeko duen birtualtasuna aztertzeko.
Horrenbestez, uste dugu egokia dela foru Administrazioari honako proposamena luzatzea: komenigarria litzateke ar
audia berrikustea, egoiliarrak erori eta ospitalera presaz eraman behar direnetan (erorketa eurei zuzenean egotzi ezin bazaie) zentroak berak har ditzan bere gain joan-etorriaren eta laguntzaile-zerbitzuaren gastuak (beti ere senitartekoek behar bezala justifikatzen badute eurek ezin dutela joan).
VI. Administrazioaren kabuzko jarduerak
VI.1. Urte amaieran administrazioaren kabuzko jarduera bat hasi genuen osasun-arazo larriak dituzten eta oso nagusiak diren menpeko pertsona biren egoera dela-eta, izan ere, euren egoerak kezkatu egiten gintuen zaurgarriak zirelako (une batzuetan ez zuten etxebizitzarik) eta irailetik aurrera babesgabe eta gizarte-arriskuan egon zitezkeelako familia egoera txarrean zegoelako eta Ar
abako Foru Aldundiak ar
azoak izan zituelako beren espedientea bideratzerakoan.
Kasuaren premia eta ezagutzen genituen aurrekariak kontuan hartuta, aldundira jo genuen pertsona horiei berehala etxebizitza bermatuko zien presazko tramitazioa hastea ezinbestekotzat jotzen genuela adierazteko. Sailak laster asko jakinarazi zigun pertsona biak egoitza batean sartu dituztela eta beren kasua kudeatzen ar
i direla.
Honelako kasuek ar
gi erakusten dute premiazko egoeretan izapideak azkartu egin behar direla, autonomia erkidego ezberdinen ar
tean espedienteak trukatzerakoan aurkitu diren ar
azoak gainditu behar direla, eta foru-administrazioak egokiro erantzun behar diela premiazko udal-zerbitzuek egiten duten lanari eta ematen dituzten balorazioei.
VI.2. Menpeko pertsonak hartzen dituzten eguneko zentroak ixten direnean, hau da, oporretan zaintzaileek izaten dituzten ar
azoez ar
duratzeko espedientea zabaldu da aurten administrazioaren kabuz. Egoki ikusten dugu halako egoeretarako formulak sortzea: garai horretan etxeko laguntza-zerbitzua indartzea, aurretiaz onartzea aldi baterako egonaldia familia oporretan dagoen epealdirako, edo urte-sasoi horretan urtero egonaldia eskatzen duten interesdunei plazak gordetzea.
VII. Ondorioak
65 urtetik gorako pertsonek oso talde heterogeneoa osatzen dute, beren bizi-proiektua modu autonomoan garatzen duten pertsonak (% 80) zein mendekoak diren eta, beraz, ar
reta behar duten pertsonak (% 20) aurki baititzakegu bere baitan.
Ukaezina da adineko pertsonek gizarteari egiten dioten ekarpena, eta estereotipoak gorabehera, zaintza ematen duen taldea da.
Zahartze aktiboa lortzera bideratutako urratsak ematen jarraitzen dugu. Dagoeneko markatuta daude bultzatu beharko liratekeen neurriak (gutxienez plano teorikoan), beraz, gure administrazioek abian jarri behar dituzte.
Adineko pertsonek pairatzen dituzten tratu txarren errealitatea azaleratu ondoren, behar-beharrezkoak diren hainbat ekimen jarri dira abian, baina ez dira nahikoa gizartearen gaitz horri aurre egiteko.
Erakunde honen ustez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bultzatzen duen eguneroko esku-hartzeen testuinguruan pertsonengan zentratutako ar
reta-eredua guztiz baliagarria da.
Murrizketa fisikoak jasaten dituzten adinekoek autonomia, duintasuna eta autoestimua galtzen dituzte, eta horrek kasu horiek ar
autzera eta protokoloak ezartzera behartzen gaitu, murrizketa horiek azkenengo baliabide gisa baino erabil ez daitezen, beti ere behar bezala baloratutako kasuetan eta berme egokiak emanda.
EAEn aitortuta dauden mendekotasun-kasuen %80 65 urtetik gorako pertsonak dira, eta horregatik dute horrenbesteko eragina adineko pertsonengan estatuko, autonomietako eta foru aldundietako mendekotasun-araudiek.
Estatuan onartu berri diren aldaketek atzerapausoa ekarriko dute mendetasun egoerako pertsonen autonomia pertsonala eta ar
reta sustatzeari buruzko ar
audiaren ezarpenean, baina espero dugu euskal administrazio publikoek egoera hori konpondu egingo dutela babes gehigarria ezartzeko duen ahalmena baliatuta.
Horrenbeste itxaron ostean, Eusko Jaurlaritzak azkenik hartu du bere gain telelaguntza zerbitzua, eta horrek orain ar
te antzemandako hainbat ar
azo amaitzea ekarriko du, izan ere, zerbitzua jaso ahal izateko eskakizunak malguagoak izango dira eta zerbitzua hobetzeko ahalegina ere egingo da.
Bizkaian familia barruko zainketarako laguntza ar
autzen duen dekretu berriak ekarriko dituen zenbait berrikuntzak EAEn MAAL aplikatzeari buruz Ar
artekoak 2011n ar
gitaratu zuen txosten berezian jasotako zenbait gomendio betetzea ekarriko dute.
Urtean zehar bideratutako espedienteek erakutsi digute beharrezkoa dela pertsonak euren etxeetan bertan mantentzeko neurri guztiak (telelaguntza zerbitzua, etxez etxeko laguntza, laguntzarako produktuak, etxebizitza moldatzea, eguneko zentroak, aldi baterako eta asteburuetako egonaldiak egoitzetan eta eguneko zentroetan, taxi bono zerbitzua, laguntzaileentzako atsedenaldi eta laguntza programak...) indartzea, horixe baita adineko pertsona gehienek mendekotasuna bizitzeko gogokoen duten aukera.
Jasotako zenbait kexatan egoitzetako plazen prezio publikoa ez dela egokia adierazi digute, eta horren harira agerian geratu da, beste behin ere, desberdintasunak daudela foru aldundi bakoitzak adineko pertsonen egoitzetako plazei jartzen dizkieten prezio publikoen ar
tean. Espero dugu EAEn Gizarte Zerbitzuen Legea garatzeko gai honen inguruan onartuko den legeak desoreka horiek zuzentzen lagunduko duela.
Oraindik ere zenbait gabezia daude egoitzetako ar
retari dagokionez.
Aurreko urtearekin alderatuta, autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasun egoera ar
tatzeko prestazioak jasotzen dituzten pertsonen ratioa hazi egin da EAEn, eta nabarmen murriztu da itxaron zerrendetan zeuden pertsonen portzentajea. Garrantzitsua da hobekuntzarako joera horrek aurrera jarraitzea.
Guztirako diru-laguntzei begiratuz gero, familia barruko zainketarako laguntza ekonomikoa ar
eagotzen ar
i da eta egoitzetako ar
reta, aldiz, murrizten. Horrek ar
gi uzten du lehen aipatzen genuen lehentasuna, hau da, mendeko adinekoek nahiago dutela etxean jarraitzea, baina eredu horrek zaintzaren kalitateari ar
reta berezia jartzea eta zaintza hori zerbitzu publiko egokiekin osatzea ere eskatzen du.
Oro har, uste dugu administrazio publikoek jarrera ona erakutsi dutela adineko pertsonen ar
retari buruz egin dizkiegun proposamenen eta iradokizunen aurrean.
11. Talde terroristen biktimak
I. Aurrekariak
Euskal Herrian, indarkeria terroristarekin loturiko ekintzek larriki urratu dituzte, urteetan, giza eskubide oinarrizkoenak, hala nola bizitzarako eskubidea, osotasun fisikorako eskubidea eta askatasunerako eskubidea, hilketen, estortsioaren eta mehatxuaren bidez. Ar
artekoak beti agertu nahi izan du terrorismoaren biktimengandik hurbil dagoela eta indarkeria terroristarekin loturiko egintza guztien aurka dagoela erabat.
2011. urtean, pozik egoteko bi ar
razoi izan ditugu. Batetik, adierazi behar dugu, zorionez, ez dela izan ekintza terroristen ondoriozko hilketarik. Bestalde, geure burua zoriondu behar dugu ETA erakunde terroristak "jarduera ar
matua behin betiko uztea" deitu duena iragarri duelako. Komunikatu horrek terrorismoa bukatzeko eta euskal gizartean hainbeste urtean pairatu diren giza eskubideen urratze larriak eteteko itxaropena sortu du.
II. Arloa kopurutan
Aurreko urteetan gertatu den bezala, oso kexa gutxi jaso ditugu terrorismoaren biktimen esparruan: hiru baizik ez.
Urteko txostena idazten amaitu genuen egunean kexa guztiak amaituta zeuden.
Horrez gainera, ofiziozko jarduketa bat egin dugu.
III. Arau-testuingurua eta politika publikoa
III.1. Terrorismoaren biktimen ordain osorako eskubidea
Terrorismoaren biktimen elkarteek zabalkiro sentitu dute biktimen eskubideak berriro ar
autu behar direla, eta hala aldarrikatu dute. Azkenik, pozik egoteko moduan gaude, Gorte Nagusiek Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei Osoko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legea onartu baitute.
Bereziki aipagarria da onartutako ar
au hori Gorte Nagusietako talde parlamentario guztiek (sozialista, popularra, katalana –Convergencia i Unió–, euskalduna –EAJ-PNV–, Esquerra Republicana-Izquierda Unida, Iniciativa per Catalunya, Berdeak eta Mistoa) adostutako lege-proposamen baten ondorio dela. Lege berriak zenbait berrikuntza dakartza ar
au aldetik, eta lehendik zeuden hainbat aurreikuspen indartzen ditu. Lehenengo tituluan, honako hau nabarmendu behar da:
– Legearen helburua eta xedea, terrorismoaren biktimei osoko babesa emateko ikuspegitik zehaztu baita.
– Memoria, duintasun, justizia eta egiaren printzipioen defentsa hartu da kontuan.
– Legea 1960ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ekintza terrorista guztiei aplikatuko zaie.
– Mehatxatuak ere hartu ditu kontuan.
Bigarren tituluan, mehatxu terroristarik izanez gero zer neurri hartu behar diren zehazten du:
– Laguntzei, kalte-ordainei eta gainerako prestazioei buruzko informazio orokorra eta espezifikoa.
– Laguntza psikologiko eta psikiatrikoa.
– Premiazko osasun-laguntza.
Hirugarren titulua eskubide eta prestazioei buruzkoa da, eta legearen berrikuntza nagusiak jasotzen ditu:
– Batu egin dira aurreko ar
auetan bereiz ar
autzen ziren prestazioak.
– Areagotu egin da prestazioen zenbatekoa.
– Salbuespenez, epaian ezarritako erantzukizun zibila Estatuak ordainduko duela ezarri du, legean ezarritako zenbatekoen taula kontuan hartuta.
– Atzerrian ekintzarik pairatuz gero salbuespenezko laguntzak emango direla aurreikusi da.
– Etxebizitzetan, merkataritzarako eta industriarako establezimenduetan, alderdi politikoen, sindikatuen eta gizarte-erakundeen egoitzetan eta ibilgailuetan izan daitezkeen kalte materialak ar
autu dira.
– Berariaz ar
autu da atzerrian pairatutako kalteengatiko salbuespenezko laguntzetarako kalte-ordainen sistema.
Laugarren tituluak terrorismoaren biktimei babes soziala emateko ar
aubidea ar
autzen du, hainbat eremutan:
– Osasun-laguntza.
– Lan-eskubideak.
– Euskal administrazio publikoen zerbitzupeko langileen eskubideak.
– Jarduketak etxebizitzaren ar
loan.
– Jarduketak hezkuntzaren esparruan.
– Terrorismoaren biktima diren atzerritarren eskubide espezifikoak.
Bosgarren tituluan, biktimek prozesu judizialetan dituzten eskubideak ar
autu dira:
– Doako justiziarako eskubidea.
– Informazio espezializaturako eskubidea.
– Terrorismoaren Biktimei Informazioa eta Laguntza emateko Bulegoaren funtzionamendua.
Seigarren tituluak aintzatespenak eta kondekorazioak ar
autzen ditu. Bereziki garrantzitsua da terrorismoaren biktimen memoriarako eskubidea aitortu izana. Horri dagokionez, honako hau aurreikusten du:
– Botere publikoen neurri aktiboak, terrorismoaren biktimak gogoratu eta aintzatetsiko direla ziurtatzeko.
– Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazional bat sortzea, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izango duela.
Zazpigarren tituluan, terrorismoaren biktimen tutoretza instituzionala ar
autzen da –Estatuko Administrazio Orokorreko organo baten bidez egingo da–, bai eta elkarte eta fundazioen mugimendua sustatzen ere.
Uste dugu testu on bat dela, terrorismoaren biktimen eskubideak eta bermeak indartuko dituena.
III.2. Terrorismoaren biktimek parte hartzeko duten eskubidea
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legeak 6. ar
tikuluan Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzea aurreikusten du. Hain zuzen, ezartzen du modu parekidean osatu beharko dela: batetik, euskal administrazio publikoak; eta, bestetik, terrorismoaren biktimen euskal elkarte eta fundazioak eta bakearen aldeko elkarteak.
Azkenik, iaz onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzeko otsailaren 23ko 55/2010 Dekretua. Horren helburua honako hau da: "Terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea haiei eragiten dieten gai guztietan, bai eta administrazio publikoei ar
lo honetako politika zehatzak abiaraz ditzatela proposatzea ere".
2010eko apirilaren 14an, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua eratu zen. Organo horretako burua Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria da, eta administrazio publikoetako kide gisa honako hauek daude: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria, zuzendaritza honetako aholkulari-ondokoa, eta Barakaldo eta Santurtziko alkateak, Eudelen ordezkaritzan. Gizarte zibilaren ordezkari, kide bana dago terrorismoaren biktimen hiru elkartetatik –Covite, Zaitu eta
ACFSEVT–, Fernando Buesa Fundazioko ordezkari bat –terrorismoaren biktima baten inguruan sortutako euskal fundazioen ordezkari– eta Gesto por la Paz erakundeko pertsona bat, bakearen aldeko euskal elkarteen ordezkari.
2011. urtean, kontseilua hainbat okasiotan bildu da, eta, hala, foro garrantzitsua bihurtu da terrorismoaren biktimei eragiten dieten gaietan parte hartzeko eta eztabaidatzeko.
Nabarmendu behar da parte hartzeko eskubidea oso garrantzitsua dela terrorismoaren biktimen eskubide guztiekin lotuta dagoen zeharkako eskubide gisa.
III.3. Memoriarako eskubidea
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legeak honela dio 8.1 ar
tikuluan: "Euskal botere publikoek bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa ?nka dadin sustatuko dute".Horregatik, oso pozgarri gertatu zitzaigun euskal erakundeek 2010ean Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako I. Eguna ezarri izana. Hautatutako egunak –azaroaren 10a– karga sinboliko handia du; izan ere, terrorismoaren ondorioz hildakorik edo zauriturik izan ez den urteko egun bakarra da.
Oroimenerako Egunean, 2011ko azaroaren 10ean, oroimenezko hainbat ekitaldi instituzional egin ziren, besteak beste Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, Ar
aba eta Bizkaiko foru aldundiek eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek antolatutakoak.
III.4. Memoriarako eskubidea udal esparruan
Hainbat alditan adierazi dugu batez ere udal esparruan baliatu behar dela terrorismoaren biktimen oroimenerako eskubidea, hori baita herritarrengandik gertuen dagoen erakundea.
Euskadin Terrorismoaren Biktimei Erakundeek Emandako Ar
reta txostenean jaso genituen gomendioetako batean, hauxe adierazi genuen oroimenerako eskubidearen inguruan: "Modu negatiboan baloratu beharra dago atentatu terroristarik izan ez duten edo herritarren ar
tean terrorismoaren biktimarik ez daukaten udalerri askotan horiek omentzeko ekimenik egitea beharrezkotzat jo ez izana. Udal korporazioen konpromisoaren indar sinbolikoak, zalantza izpirik gabe, lagunduko luke terrorismoaren gaitzespen sozial eta politikoa lortzen".
Txosten horretan, hau gomendatu genuen: "Udalerri guztietan, eta, halabeharrez, biktimizazio terrorista bizi izan dutenetan, terrorismoaren biktimen memoriarako kale edo instalazio publikoak egotea sustatzea, pertsonalizatuta eta biktimaren parte-hartzearekin. Halaber, urtero, harekin zerikusia duen hezkuntza jardueraren bat antolatzea".
Zoritxarrez, txosten hau idatzi genuen garaian hamabost bat udalerritan baizik ez ziren antolatu terrorismoaren biktimak omentzeko eta aintzatesteko ekitaldiak. Hori bereziki da kritikagarria, hildakoak eragin dituzten atentatuak Euskal Herriko udalerri asko eta askotan egin direla kontuan hartuz gero.
Hainbatetan aipatu dugu, oso balorazio onarekin, Memoriaren Mapa izeneko ekimena, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindakoa; hain zuzen, horri esker, azken urte hauetan Euskal Herriko hainbat herri hasi dira beren udal barrutietan biktimei omenaldiak egiten.
2010. urtean, ordena kronologikoan, Lasarte, Zumarraga, Markina, Getxo, Zumaia, Erandio, Orio, Burgelu eta Beasaingo udalek egindako ekimenak aipatu ahal izan genituen, baina adierazi behar dugu 2011n azken lau horiek ez zutela egin azaroaren 10ean, Memoriaren Egun hautatu berrian, Memoriaren Mapari gehitzeko beste ekimenik. Soilik lehendik egiten ziren omenaldien urteko jarraipen gisa egiten diren ekimen batzuk nabarmendu daitezke, hala nola Getxon eta Lasarten egiten direnak.
Horrez gain, biktima banako batzuei ere egin zaizkie omenaldiak, familiak, lagunek edo erakunde edo alderdi politikoetako ordezkariek antolatuta, Euskal Herriko hainbat herritan.
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak Legebiltzarrean egindako agerraldi batean, honako hau adierazi zuen Memoriaren Mapari buruz: "Udala prest agertu ar
ren eta udal akordioren bat hartu ar
ren, familiek berariaz hala nahi izan dutenez, erabaki dugu ez aurrera eramatea egin asmo genuen omenaldia. Esate baterako, Amurrion, Laudion, Sestaon eta Ordizian".
Zuzendaritza honek, berriki izan diren udal hauteskundeen ondoren udalak berriro eratu ostean, berriro heldu die udal erakundeekiko elkarrizketei, Memoriaren Mapa osatzen jarraitzeko. Horretarako, interesgarria da Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eman digun informazio hau:
HILDAKOAK ERAGIN DITUZTEN ATENTATU TERRORISTAK GERTATU DIREN UDALERRIAK
ARABA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Amurrio | 3 | 10.095 |
Elburgo/Burgelu | 3 | 596 |
Legutiano | 2 | 1.623 |
Llodio | 2 | 18.446 |
Ayala-Aiara | 1 | 2.771 |
Agurain-Salvatierra | 4 | 4.887 |
Vitoria-Gasteiz | 32 | 237.150 |
GUZTIRA | 47 | 275.568 |
BIZKAIA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Abanto-Zierbena | 1 | 9.722 |
Alonsotegi | 5 | 2.838 |
Amorebieta | 5 | 17.750 |
Areatza/Villaro | 3 | 1.135 |
Arrigorriaga | 3 | 12.183 |
Barakaldo | 10 | 99.074 |
Basauri | 10 | 42.542 |
Berango | 1 | 6.790 |
Bermeo | 3 | 16.913 |
Bilbao | 68 | 353.296 |
Durango | 9 | 28.640 |
Elorrio | 2 | 7.250 |
Erandio | 2 | 24.185 |
Ermua | 16.170 | |
Galdakao | 10 | 29.194 |
Gernika-Lumo | 8 | 16.114 |
Getxo | 15 | 80.418 |
Iurreta | 1 | 3.776 |
Ispaster | 7 | 666 |
Izurtza | 2 | 271 |
Lemoa | 5 | 3.238 |
Lemoiz | 3 | 1.037 |
Lekeitio | 3 | 7.410 |
Munguia | 3 | 16.368 |
Markina-Xemein | 7 | 4.890 |
Ondarroa | 4 | 8.815 |
Ortuella | 1 | 8.408 |
Plentzia | 1 | 4.387 |
Portugalete | 11 | 47.739 |
Santurtzi | 10 | 46.810 |
Sestao | 4 | 28.970 |
Sondika | 2 | 4.473 |
Sopelana | 1 | 12.049 |
Trapagaran | 3 | 12.262 |
Zaratamo | 1 | 1.720 |
Zalla | -- | 8.155 |
GUZTIRA | 224 | 985.658 |
GIPUZKOA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Aduna | 1 | 425 |
Alegia | 1 | 1.731 |
Andoain | 6 | 14.743 |
Antzuola | 2 | 2.170 |
Arrasate-Mondragón | 10 | 21.833 |
Aretxabaleta | 1 | 6.680 |
Astigarraga | 1 | 4.696 |
Ataun | 3 | 1.660 |
Azpeitia | 10 | 14.245 |
Azkoitia | 6 | 11.471 |
Beasain | 7 | 13.569 |
Bergara | 3 | 14.625 |
Villabona | 3 | 5.720 |
Deba | 2 | 5.346 |
Donostia-San Sebastián | 103 | 182.094 |
Eibar | 12 | 27.201 |
Elgoibar | 5 | 11.225 |
Errenteria | 19 | 38.738 |
Eskoriaza | 1 | 4.055 |
Getaria | 1 | 2.651 |
Hernani | 10 | 19.308 |
Hondarribia | 2 | 16.308 |
Ibarra | 1 | 4.307 |
Itsasondo | 2 | 653 |
Irun | 26 | 60.076 |
Lasarte-Oria | 5 | 18.015 |
Leaburu | 1 | 389 |
Legazpi | 2 | 8.660 |
Legorreta | 1.489 | |
Lezo | 4 | 6.017 |
Lizarza | 1 | 656 |
Oiartzun | 9 | 9.940 |
Olaberria | 1 | 931 |
Oñati | 9 | 10.875 |
Orio | 5 | 5.143 |
Ordizia | 8 | 9.533 |
Pasaia | 11 | 16.042 |
Solaluze | 2 | 3.941 |
Tolosa | 19 | 17.932 |
Urnieta | 3 | 6.074 |
Urretxu | 3 | 6.889 |
Usurbil | 2 | 5.989 |
Zarautz | 13 | 22.470 |
Zegama | 1 | 1.517 |
Zestoa | 1 | 3.520 |
Zizurkil | 1 | 2.741 |
Zumaia | 2 | 9.261 |
Zumarraga | 2 | 9.866 |
GUZTIRA | 343 | 663.420 |
OMENALDIAK EGIN DIREN UDALERRIAK
ARABA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Vitoria-Gasteiz | 32 | 237.150 |
Elburgo/Burgelu | 3 | 596 |
GUZTIRA | 35 | 237.746 |
BIZKAIA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Bilbao | 68 | 353.296 |
Arrigorriaga | 3 | 12.183 |
Barakaldo | 10 | 99.074 |
Basauri | 10 | 42.542 |
Durango | 9 | 28.640 |
Erandio | 2 | 24.185 |
Ermua | 16.170 | |
Galdakao | 10 | 29.194 |
Getxo | 15 | 80.418 |
Markina-Xemein | 7 | 4.890 |
Ortuella | 1 | 8.408 |
Portugalete | 11 | 47.739 |
Santurtzi | 10 | 46.810 |
Zalla | -- | 8.155 |
GUZTIRA | 156 | 801.704 |
GIPUZKOA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Andoain | 6 | 14.743 |
Azkoitia | 6 | 11.471 |
Beasain | 7 | 13.569 |
Donostia-San Sebastián | 103 | 182.094 |
Eibar | 12 | 27.201 |
Elgoibar | 5 | 11.225 |
Errenteria | 19 | 38.738 |
Irun | 26 | 60.076 |
Lasarte-Oria | 5 | 18.015 |
Legorreta | 1.489 | |
Orio | 5 | 5.143 |
Tolosa | 19 | 17.932 |
Zarautz | 13 | 22.470 |
Zumaia | 2 | 9.261 |
Zumarraga | 2 | 9.866 |
GUZTIRA | 230 | 443.293 |
DATUAK
ARABA
BIZKAIA
GIPUZKOAN
EHUNEKOAK GUZTIRA
Araba (275.568 biztanle) + Bizkaia (985.658 biztanle) + Gipuzkoa (663.420 biztanle)= 1.924.646 biztanle
Araba (237.746 biztanle) + Bizkaia (801.704 biztanle) + Gipuzkoa (443.293 biztanle)= 1.482.779 biztanle
EHUNEKOA GUZTIRA= % 77,04
Hildakoak: Ar
aba (47) + Bizkaia (224) + Gipuzkoa (343) = 614
Omenduak: Ar
aba (35) + Bizkaia (156) + Gipuzkoa (230) = 421
OMENDUEN EHUNEKOA GUZTIRA: % 68,56
* Biztanleriari buruzko datu ofizialak, Eustat, 2009. urtea.
Herriko biktimei omenaldiak egin dizkieten udalerrietako biztanleen ikuspegitik, ikusi dugu oso handia dela biktimen memoria ohoratu duten herrietan bizi diren euskal herritarren ehunekoa.
Nolanahi ere, Memoriaren Mapako 2012rako ekimenak dinamizatzeko lan garrantzitsuarekin jarrai dezan animatzen dugu Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza; izan ere, ETAk indarkeria utzi ondoren sortu den egoera berria eraikitzeko oinarrietako bat izan behar du terrorismoaren biktimen memoriak.
III.5. Bakean eta aske bizitzeko eskubidea: komunikabideen eta terrorismoa prebenitzeko hezkuntzaren bidez terrorismoa deslegitimatzeko biktimen interesa
Bakerako, askatasunerako eta bizikidetzarako eskubidea 4/2008 Legeko 9. ar
tikuluan aintzatesten da, eta terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoaren ideiari loturik ageri da.
4/2008 Legeak berak, 9.3 ar
tikuluko b) eta d) idatz-zatietan, botere publikoei agintzen die bultza dezatela "hezkuntza-sistemaren maila guztietan bakearen eta giza eskubideen aldeko heziketa eta balio demokratikoen sustapena".
Halaber, botere publikoei eskatzen die jar ditzatela martxan "terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikorako neurri aktiboak (…), Zuzenbide Estatu demokratikoaren zilegitasuna gizartean sustatuz eta, gure askatasunen eta bakezko elkarbizitzaren berme gisa, elkarbizitza integratzailerako ar
auetan antolatuz".
Aurreko legealdian, bakearen kultura sustatzeko asmoz, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako 2008-2011 aldirako Euskal Plana onartu zen, eta, otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren bidez, Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortu zen.
2010. urtean, Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa (2010-2011) plana onartu zen, eta, horren bidez, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Plana birformulatu zen.
Planak berak dio xedea herritarren jarrera aldatzeko bidean aurrera egitea dela, sistema demokratikoa elkarrekin aske bizitzeko berme gisa onar dadin. Gainera, bakerako hezkuntzan lehenago izandako ekimenek jarraipena izateko eta ekimen horiek sistematizatzeko borondatea adierazi da. Kontuan hartzen ditu nazioarteko organismoek estatuko testuinguruarekin bat etorriz egindako gomendioak. Gobernuak berak ar
lo horretan egiten dituen ekintza guztiak sailen ar
tean egiten ditu, eta ar
e erakundeen ar
tean ere, eta izaera horixe dago planaren oinarrian.
Urtarrilaren 11ko 1/2011 Dekretuak aldatu egiten du Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortzeko eta ar
autzeko otsailaren 10eko 31/2009 Dekretua, eta Bizikidetza Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordea sortzen du. Aholku Batzorde horrek askotariko kideak ditu; izan ere, administrazio publiko hauetako ordezkariek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzako hainbat kide, foru aldundietako kide bana eta euskal udalerrien hiru ordezkari; bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntzan lanean diharduten elkarte eta erakundeetako lau ordezkari; Euskadiko Eskola Kontseiluko lau ordezkari; pertsona bat UPV/EHUren ordezkaritzan; kide bat EITBren ordezkaritzan; eta Ar
artekoko ordezkari bat. Beraz, Ar
artekoak parte hartu du Kontseilu horrek 2011n egin dituen hiru bileretan. Kontseiluaren xedea da bizikidetza demokratikoarekin eta indarkeriaren deslegitimazioarekin zerikusia duten kontuei buruz eztabaidatzeko topagune izatea; beraz, egiteko esanguratsua du une hauetan.
IV. Talde terroristen biktimek aurkeztutako kexak
Jadanik adierazi dugu terrorismoaren biktimek oso kexa gutxi jarri dituztela. 2011n, hiru kexa baizik ez ditugu jaso.
IV.1. 2010. urtean, Frantziako marka bateko automobilen kontzesionario baten jabeak jarritako kexa aipatu behar dugu. Hain zuzen, ETAk "frantziar interesak" deituriko kanpainaren ondorioz, bost atentatu jasan zituen joan den mendeko 80ko hamarkadaren bukaeratik 1995era bitartean.
Gertaera horiekin lotuta, Ar
artekoak Frantziako Médiateur erakundean izapidetu zuen aurkeztutako kexa, eta haren iritzipean jarri zuen eraso horiek kaltetuari ekarri zioten bidegabeko egoera.
IV.2. Beste kexa batean adierazi zen 1994. urtetik 1997. urtera bitartean ETAren jazarpena jasan zuen pertsona batek Euskal Autonomia Erkidegoa utzi behar izan zuela, segurtasun-arrazoiengatik. 2011n, Euskal Herrira itzuli zen, oso egoera ezegonkorrean, baina ezin izan zituen eskuratu ematen diren laguntzak, ez zuelako betetzen era horretako prestazioak emateko eskatzen zen gutxieneko erroldatze-aldia.
Pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara igorri genuen, haiek modu pertsonalizatuan ebaluatu eta zehaztu ahal izan zezaten zer neurri eta laguntza jasotzeko eskubidea zuen, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen esparruan.
IV.3. Gipuzkoako udal bateko zinegotzi batek erakunde honi azaldu zion alkatetzak debekatu egin ziela mehatxutako zinegotziaren bizkartzainei udal eraikinetan sartzea, eta bazitekeela horrek mehatxatua segurtasunik gabe uztea.
Azkenik, bi alderdiak ados jarri ziren sortutako gatazka hori konpontzeko; beraz, kexaren xedea desagertu zenez, Ar
artekoak bere esku-hartzea amaitu zuen.
IV.4. Azkenik, adierazi behar da ofiziozko jarduketa bat egin dugula, Vitoria-Gasteizko hirian terrorismoaren biktimen omenezko eskultura baten egoera dela eta.
Hain zuzen, terrorismoaren biktimekin egindako bilera batean COVITEko ordezkariak adierazi zigun kezkatuta zeudela terrorismoaren biktimen omenezko obra horren egoerarekin; zehazki, muinotxo bat da, eta plaka batzuk ditu terrorismoaren biktimen izenekin. Obra hori hondatu egin da, eta izen horietako batzuk ezabatu egin dira; beraz, horrek indargabetu egiten du "terrorismoren biktima guzti-guztiek beren izen-abizenekin duten berezitasun ordezkaezinaren" karga sinbolikoa.
Gasteizko Udalari galdetu genion ba al daukan ezer aurreikusirik monumentu horren inguruan. Txosten hau amaitu genuen egunean ez genuen jaso oraindik Udalaren erantzunik.
V. Jarduera-planean aurreikusitako jarduerak
V.1. Elkarte eta fundazioekiko harremanak
Bai terrorismoaren biktimen elkarteen jarduketak, bai terrorismoaren biktimak gogoratzeko egindako fundazioen jarduketak, bai eta bakearen aldeko elkartearen jarduketak ere, zalantzarik gabe lagungarri izan dira terrorismoaren biktimak ikusarazteko eta zer egoeratan dauden eta zer aldarrikatzen duten jakiteko.
Bilera bat egin dugu COVITE terrorismoaren biktimen elkartearekin. Bilera horretan, terrorismoaren biktimen egoerari eragiten dioten gaiei buruz jardun genuen oro har.
Gainera, COVITEk adierazi zuen ez zeudela ados gaur egungo ar
au-esparruaren zenbait alderdirekin, eta beharrezkoa zela, haien hitzetan, terrorismoaren biktimen eskubideak ar
autzen dituzten ar
auak aldatzea. Batetik, uste dute Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legea eta berori garatzen duen 290/2010 Dekretua bost esparrutan aldatu beharko liratekeela, haien ustez beste ikuspegi batetik jorra baitaitezke, ar
lo horri buruzko beste ar
au autonomiko batzuetan egin den bezala:
a) Kalte pertsonaletarako erreparazioa eta kalte-ordaina.
b) Mendekotasun egoeren kalte-ordaina.
c) Zerga-onurak.
d) Ohorezko goraipamenak.
e) Elkarte-mugimendua.
Era berean, uste dute Gorte Nagusiek berriki onartutako Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta Osoko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legeak ez diela erantzuten terrorismoaren biktimen elkarteak planteatutako aldarrikapenei.
Arartekoak konpromisoa hartu du elkarte horrekin bilera gehiago egiteko, terrorismoaren biktimen eskubideei eragiten dieten kontuez hitz egiteko.
Horrez gain, bilera bat egin dugu Gesto por la Paz erakundearekin. Bilera horretan, ETAk indarkeria behin betiko utziko zuela iragarri ondoren sortu den prozesuari buruz hitz egin genuen. Egiaztatu genuen beharrezkoa dela indarkeria terroristak sistematikoki mehatxatu eta urraturiko oinarrizko eskubide funtsezkoenak (eskubiderako, osotasun fisiko eta moralerako, askatasunerako eskubidea) errespetatzeko kultura eta etika defendatzen eta sustatzen jarraitzea. Halaber, egiaztatu genuen beharrezkoa dela lanean jarraitzea Terrorismoaren Biktimei Aintzatespena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legea garatzeko eta aplikatzeko.
Horrez gain, harremanetan egon gara zenbait fundaziorekin, hala nola Fernando Buesa Fundazioarekin, eta hainbat elkartek eta fundaziok antolatutako ekitaldi batzuetan izan gara.
V.2. Bilerak administrazio publikoekin
2011. urtean, hainbat topagune eta komunikazio izan dira Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin, terrorismoaren biktimen eskubideekin eta bakearen eta bizikidetza demokratikoaren balioekin zerikusia duten kontuez hitz egiteko.
V.3. Ikerketa aplikaturako beka
2010eko txostenean adierazi genuen bezala, Ar
artekoak ikerketa aplikaturako beka bat adjudikatu zion Asun Merinero Sierrari, "EAEko terrorismoaren biktimen memoria eta aitorpen sozialerako eskubideak" izenburupean. Lana ia amaituta dago, eta laster ar
gitaratuko dugu.
VI. Ondorioak
V.I.1. Ar
auen ikuspegitik, oso positiboa iruditzen zaigu Gorte Nagusiek Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta Osoko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Lege onartu izana –Lege horren ekarpen batzuk aipatu ditugu jadanik–, eta espero dugu hori aplikatuta eta ar
audia garatuta terrorismoaren biktimen egoera hobetuko dela.
VI.2. ETAk "indarkeria behin betiko utziko" duela adierazi izanak hobetu egin du milaka pertsona mehatxatu eta jazarriren bizitza, eta euskal gizarte osoari etorkizunean bakea eta askatasuna izango direlako itxaropena piztu dio.
Hasi den ar
o berri honetan, indarrean jarraituko dute terrorismoaren biktimen eskubide gisa onarturiko memoria, egia eta justiziaren printzipioek, eta horiek kontuan hartu beharko dira bidezko bake iraunkor bat lortzeko.