EuskaraEusko Legebiltzarrarentzako urteko txostena 20112012-07-30III. ATALA. ARARTEKOAREN JARDUERAK ARRETA PUBLIKOA BEHAR DUTEN TALDEAK BABESTEKOArartekoaren lan-arloak gaikako banaketaren arabera egituratu izan dira beti. Banaketa hori osatzeko, Ararteko erakundearen jarduerak sailkatu izan diren alorretan barreiatuta dauden eta ezaugarri bereziak dituzten zenbait talderen arazoen berariazko tratamendua egiten da.Alde horretatik eta Ararteko erakundeak pertsona guztien eskubide guztiak bermatu behar dituela uste izanda, beharrezkotzat jo da beren eskubideak burutzean kalteren bat izan dezaketen talde batzuekin lehentasunez jardutea, ahultasun handiagoko balizko egoeran daude eta. Arreta publikoa behar duten taldeen gaineko arlo horiei esker, ikuspegi praktikotik begiratuta, talde horiekin zerikusia duten gaiak bila eta aurki daitezke urteko txostenean, eta ikuspegi orokorra ematen dute. Baina garrantzitsuena zera da: talde horiek dituzten arazo eta beharrei berariaz erantzuteko eta beraien arazoak ikusarazteko jarduera-esparruak sortzeko asmoz eratu zirela. Gainera, talde horien inguruan estrategia koherentea burutzen laguntzen dute, talde bakoitzari dagokion arloko jarduera-planaren barruan.Talde horiekin lehentasunez jarduteari eman nahi zaion garrantziak justifikatzen du urteko txostenean bakoitzak bere atala izatea, haien eskubideen gaineko berme-lan garrantzitsu hori balora dadin.Iragan den urte honetan beste urrats bat egin da talde horien eskubideak ikusarazteko. Horretarako, adingabeei arreta berezia emateko arloa Haur eta Nerabeentzako Bulegoa bihurtu da. Bulego horrek berezko proiekzioa izango du, eta bereizitako tokia urteko txosten honetan, izan ere, txosten orokor honi erantsitako txosten batean bilduko da 2011n burutu duen jarduera.Atal honetan, hamaika puntutan bildu dira arreta publikoko taldeez burutu diren jarduerak:

Familiak

Emakumeen berdintasuna eta osotasuna

Ezintasunen bat duten pertsonak

Gaixo kronikoak

Espetxeratuak

Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak

Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk

Etorkinak

Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak

Adinekoak

Talde terroristen biktimak

I. FamiliakI. AurrekariakBotere publikoek familiak babesteko duten betebeharrak Konstituzioko39. artikuluan du azken oinarri juridikoa. Halaber, Euskal Herriko Autonomi Estatutuak10-39. artikuluetan dio familien babesa eskumen esklusibokoa dela, estatutu-arauak "komunitate-garapen, emakume kondizioaren arazo, eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politika" gisa definitzen dituen arloen barrukoa. Familiak, zalantzarik gabe, botere publiko guztien babes berezia behar du, pertsonen garapen osorako euskarri material eta afektiboa izatearen funtzio ezinbestekoa baitu, bai eta egiteko kuantitatibo eta kualitatibo bat ere, adingabeei, adinekoei eta gaixotasunagatik edo mendekotasunagatik premia bereziak dituzten pertsonei arreta emanez betetzen duena.Arartekoak, arlo honetan, familiak babesteko politika publikoak bultzatu eta indartu daitezen sustatzen du, familia-eredu askotarikoen garrantzia kontuan hartuta. Zuzenbideak aintzatetsiak ditu familia-ereduok, eta zenbait kasutan arreta berezia behar izango dute, beren funtzioak betetzeko behar dituzten prestazio guztiak erabateko berdintasunez eskuratzeko. Halaber, familiak babesteko politika horrekin zerikusia duten herritarren kexak bideratu ditugu, bai eta haiei arreta emateko beste edozein jarduketa publikorekin zerikusia duten kexak ere, nahiz eta erakunde honen beste lan-arlo batzuetan inskribatu, hala nola ogasun publikoaren arloan, etxebizitzarenean, funtzio publikoarenean, gizartean baztertuta dauden pertsonen arloan eta abar.II. Arau- eta gizarte-testuinguruaEuskal Autonomia Erkidegoan, familiak babesteko politika publikoetarako oinarriak ezartzen dituen lege- eta arau-esparrua, lehenik eta behin, familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008Legeak eratu du; horren bidez, arlo horretan izan beharreko esku-hartze publikoaren oinarriak eta printzipioak ezarri dira. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, azken urteetan, familiei laguntzeko araudi bat egin du, eta hori da seme-alabengatiko diru-laguntzak arautzen dituen oinarria, bai eta familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko oinarria ere. Gaur egun arlo horien gainean indarrean dauden arau esanguratsuenak honako hauek dira: 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena, eta 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.Gainerakoan, gogorarazi behar dugu Euskal Autonomia Erkidegoan familiei laguntzeko politika publikoen ildoak eta norabideak familiei laguntzeko erakunde arteko planetan jasota daudela. Horien abiapuntua Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko I. Plana izan zen; izan ere, familiei laguntzeko sistema unibertsal, integral eta koordinatu bat lortzeko bidearen hasiera izan zen hori, eta horren ondoren etorri zen Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II Plana, 2006tik 2010era bitarteko aldirako programaturikoa; dena dela, 2011. urtean indarraldia luzatu zaio.Azkenik, 2011ko abenduan, Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III Plana (2011-2015)onartu du Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak, hil horretako 27an egindako bileran. Plan horrek datozen bost urteetan familiei laguntzeko politika publikoak lotuko dituen estrategia eta helburuen esparrua ezartzen du. Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzada Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskuduna familiei laguntzeko politika publiko autonomikoak zuzentzeko eta ezartzeko, eta hori izan da lan-arlo honetan izan dugun solaskide instituzional nagusia.III. Jarduera-plana2011. urterako egindako jarduketa-planaren esparruan, arlo honetan egindako jarduketa nagusien berri emango dugu. Hain zuzen ere, agerian jarriko dugu zein izan diren Arartekoarentzako arretagune nagusiak familientzako laguntzaren arloan. III.1. Bilerak elkarteekin Familia ugarien elkarteaBilera bat egin dugu HirukideEuskal Autonomia Erkidegoko familia ugarien elkartearekin. Bilera horretan, elkarteak lan-ildo nagusiak zein dituen eta botere publikoei zer eskatzen dien jakinarazi digu, eta erakunde honek hori dena jaso du, aztertu eta, hala badagokio, dagokien administrazioei helarazteko. Horien artean, familia-errenta estandarizatua deritzona arautzeko eskaera nabarmendu behar dugu bereziki; hain zuzen, eskaera horren xedea da irizpide homogeneo batzuk lortzea familiak diruz laguntzeko neurriak sustatzen dituzten administrazio guztientzat. Arartekoak uste du familia ugariek, kide asko izaten dituztenez, modu objektiboan dutela aurrera ateratzeko laguntza publiko handiago baten premia; izan ere, zailtasun gehigarriei egin behar izaten diete aurre, batez ere ekonomikoei eta denborazkoei. Erakunde publikoek, alde horretatik, jabetu behar dute familia ugarien atzean adingabe gehiago dagoela -banako gisa eskubideak dituzte, eta, ondorioz, babesa eta estaldura merezi dituzte-; beraz, beharrezkoa da estaldura kuantitatibo hori berriro kalkulatzea, familiei laguntzeko ahalegin publikoa legitimatzeko; izan ere, askotan, ahalegin ekonomiko eta dedikazio itzelarekin, garatzeko euskarria ematen diete familia horietako adingabeei, hori azkenean gizarte osoaren onerako izango baita. Erakunde honetan konpromisoa hartu dugu familia ugarien egoera zein den astiro aztertzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko familiei buruzko azterlan zabalago baten esparruan. 2012. urtean heldu asmo diogu horri, eta ondoren aipatuko dugu zertan datzan. Guraso bakarreko familien elkarteaBeste talde batzuekin egindako bilera zabalago baten esparruan, aukera izan genuen Magalaguraso bakarreko familien elkartearekin elkartzeko. Elkarteak adierazi zigun kezkatuta zeudela, halako familiarik ez delako ikusten eskuarki eskoletan erabiltzen dituzten material didaktikoetan, bai eta ikasleei errealitate horren berri ematea xede duten hezkuntza-material espezifikoak urri direlako edo are halakorik ez dagoelako ere. Elkarte horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan guraso bakarreko familien integrazio eta normalizazioari bide emango dieten ikasmaterialak heda daitezen sustatzea, eta adierazi digute zailtasun handiak izan dituztela ikastetxeetan zabaltzeko halako materialak euskaraz lortzen. Dauzkaten material gehientsuenak ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez daude, eta testu horiek euskarara itzuli behar izaten dituzte; horretarako, erakundeen laguntza bilatzen dute. Konpromisoa hartu dugu arlo honetan Eusko Jaurlaritzarenlaguntza lortzeko, eta azaldu diegu Arartekoan ere lanean ari garela, homofobiaren aurka borrokatzeko eskolan hezkuntza bidez esku hartzeko Europako proiektu batean parte hartuz (RainbowHezkuntza Sailaikasleek eta irakasleek familia-aniztasuna erabat onartu eta barnera dezaten sustatzeko inplika dadin.Horrez gain, Arartekoak bi elkarteei adierazi die prest dagoela beren lan-esparruan euskal administrazio publikoen funtzionamendu bidegabearen inguruan detektatzen dituzten kexak bideratzeko, bai eta haien egoera hobetzeko sustatzen diren prestazioak aski ez direla edo prestaziorik ez dagoela salatzeko kexak bideratzeko ere. III.2. Bilerak administrazio eta erakundeekin Bilera Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzarekin Bilera bat egin dugu Enplegu eta Gizarte Gaietako SailekoFamilia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzarekin, bi erakundeok arlo horretan egiten dugun lanari buruzko informazioa trukatzeko, bai eta erakunde honetan jasotako kexa jakin batzuekin loturiko zenbait konturi buruz dugun iritzia erkatzeko ere. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritza familien inguruan egiten ari den lanaren eduki nagusia zein den azaldu zigun Zuzendaritzak, bai eta zein diren Eusko Jaurlaritzak jarraitu edo sustatu nahi dituen politika publikoen ildo estrategikoak ere, Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III. Plan onartu berrian ezarritakoak. Alde horretatik, jakinarazi zigun plan hori testuinguru ekonomikoak baldintzatu duela, inoiz baino gehiago behartzen baitu lehentasunak ezartzera. Halaber, zuzendariak nabarmendu zuen plan horrek aldaketa kuantitatibo bat dakarrela aurrekoen aldean: zeharkakotasuna ideia gidari gisa agertzen da, eta horren xedea da ondorio eraginkorrak lortzea, Jaurlaritzako beste sail batzuen eta beste euskal administrazio publiko batzuen inplikazio eta konpromisoari dagokionez; horrez gainera, beste jarduketa-ildo batzuk ireki asmo dira, orain arte ibilitako bideez bestelakoak, familien gastuengatiko konpentsazio-politika gainditzeko eta familiei laguntzeko zerbitzu berriak eskaini ahal izateko. Arartekoak adierazi zuen bat zetorrela plan berria inspiratu duen ildo orokorrarekin eta filosofiarekin, eta gure erakundean jasotako kexa hauekin loturiko kontuak jorratu genituen:

255/2006 Dekretuanaurreikusitako seme-alabengatiko diru-laguntzen automatizazioa: Dekretu horretan jasotako zuzeneko laguntzen gaur egungo sistemari dagokionez, adierazi genuen -beste hainbatetan egin dugun bezala- laguntzak modu automatikoan ematearen alde gaudela (Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala), eta interesdunen eskaerak onartzeko prozedura hastearen aurka; hala, erraztu egingo litzateke kudeaketa, eta modu unibertsalean emango lirateke arau horretan aurreikusitako laguntzak. Halaber, planteatu genuen komenigarria litzatekeela seme-alaba eta senitarteko mendekoengatiko zuzeneko laguntza horiek koordinatzea, zerga-neurriak areagotuta. Dena dela, beharrezkotzat jotzen dugu euskal lurralde osoan familientzako zerga-hobarien irizpideak bateratzea (tokiko zergak eta tasak barne direla) eta gaur egun errentan dauden zerga-hobariak handitzea. Zuzendaritzak horri dagokionez argitu zigun, seme-alabengatiko diru-laguntzei buruzko 255/2006 Dekretuari dagokionez, haien asmoa balizko erreformari heldu aurretik itxarotea dela, harik eta zer arlo hobetu behar diren jakin arte, eta, horien bidez, aldatu beharreko alderdiak zein diren zehaztu arte. Era berean, adierazi zuen familia-errenta estandarizatuaren prozedura arautu asmo dutela, familiei era guztietako laguntzak emateko irizpideak bateratzeko.

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko 177/2010 Dekretuaeta lana eta familia bateragarri egiteko langile autonomoen eskubideak: Langile autonomoek behin eta berriz helarazten diguten kexa baten berri eman genion zuzendaritzari; izan ere, ez daude sartuta dekretu horren aplikazio-eremu subjektiboaren barruan. Uste dugu Eusko Jaurlaritzak era dezakeela sistema bat arlo horretan iruzurra kontrolatzeko, hori baita pertsona horiek halako laguntzen onuraduntzat ez hartzeko arrazoi nagusia. Jaurlaritzak horri buruz esan zuen, langile autonomoak oraindik ere laguntza horietatik kanpo geratuko badira ere, aurten jadanik %42 igo direla laguntzak, zenbatekoak (estaldura handiagoa) igo direlako eta hartzaileen unibertsoa zabaldu delako.

177/2010 Dekretuan jasotako lanaldi-murrizketek eta eszedentziek Gizarte Segurantzarako ekarpenen arloan dituzten ondorioak: Egoera horiek diruz lagun daitezke, dekretu horren arabera, baina, ondorio gisa, Gizarte Segurantzari egindako kotizazioen denbora murriztea ekar dezakete, eta laguntzen onuradun askok ez dute horren berri izaten laguntzak eskatzeko halako egoerei lotzen zaizkienean. Egia da gizonen eta emakumeen berdintasunerako 3/2007 LOk arindu egin nahi dituela seme-alabak zaintzeagatiko lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorio negatibo horiek. Nahiz eta estatu-eskumeneko arlo bat izan, uste dugu Eusko Jaurlaritzak azter ditzakeela halako laguntzen onuradunekin komunikatzeko aukerak, behintzat ondorio horiek argitzeko; izan ere, gainditu egiten dute 177/2010 Dekretuaren araupetzearen xede den arloa. Zuzendaritzak konpromisoa hartu zuen laguntzak ematean komunikazioa hobetzeko aukera hori aztertzeko.

Guraso bakarreko familientzako laguntzak areagotzea: Bi seme-alaba edo gehiago dituzten edo guraso bakarrak ezgaitasunen bat duen guraso bakarreko familientzat sortzen den arazoari berriro heltzeaz gain -familia ugaritzat hartuko direla iragarri dute, baina, ez da gauzatu estatuko legearen beharrezko erreforma baten bidez-, adierazi ere genuen oro har oso garrantzitsua dela konpentsazio-neurriak sortzea, guraso bakarreko familiei arlo guztietan lehentasuna emateko; izan ere, halako familiak ahultasun-egoera objektibo batean daude, familiei laguntzeko 13/2008 Legeakberak onartzen duen bezala.

Edonola ere, enpresa pribatuaren eremuan familia eta lana bateragarri egiteari dagokionez, Zuzendaritzak argitu zigunez, abian dira malgutasunari buruzko azterlan bat, esperientzia pilotu bat enpresa-talde txiki batekin, eta gaia gizarte-eztabaidarako mahaian sartzea. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzakerantzukizun sozial eta korporatiboari buruzko lan-ildoari lotu dio gai hori.

Zuzendaritzak, era berean, lana eta familia bateragarri egiteko 2011. urteko helburu orokorrak azaldu zizkigun; horien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: Diru-laguntzak izapidetzeko denbora %10 gutxitzea; linean izapidetzea %10 handitzea; familia-ereduen aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; lana eta familia bateragarri egitearen eta erantzukidetasunaren arloan sentsibilizatzea; gurasotasun positiboaren programak detektatzea eta ebaluatzea; gurasotasun positiboko programak diseinatzea; Familien Behatokia abian jartzea; Familien Euskal Kontseilua abian jartzea; erkidego parte-hartzaile eta kohesionatuaren eredu baterantz aurrera egingo duten esperientziak abian jartzea.

Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak gogoan hartu zituen gure planteamenduak, eta elkarri dei egin genion erakundeetako baten eskuduntzakoak gerta zitezkeen berritasunei buruz informatzeko. III.3. Familiei buruzko txosten berezia 2011. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan familiei laguntzeko politika publikoei buruzko txosten berezi bat egitea erabaki dugu. Ikusirik oso barreiaturik daudela familiei laguntzeko neurri publikoak -hainbat administraziotatik eta hainbat ikuspuntu edo heldulekutatik eratzen joan dira-, ohartu gara -nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoan jadanik badugun Familiei Laguntzeko azaroaren 12ko 13/2008 Legea, bai eta erakunde arteko hainbat plan ere, 2002. urtetik eratuz joan direnak- zehaztasun falta handia dagoela familiei laguntzeko politika publikoak eratzeko oinarri izan behar duen esparru juridiko-formalean eta politiko-kontzeptualean. Gainera, erakunde honetara etortzen diren euskal familien eskarien argitan, ikusi dugu esparru hori -nahiz eta pixkanaka hobeto zehazten ari den- oraindik ere ez dela aski garatu familien espektatibei erantzuteko; alde horretatik, nabarmendu behar dugu gure lurraldean familiei laguntzeko abiarazi diren politikak oso urrun daudela oraindik guregandik hurbil ditugun Europako herrialdeetan sustaturiko politika aurreratu eta babesleetatik.Familiei laguntzeko politika publiko horiek bultzatu eta indar daitezen sustatzeko asmoz, Arartekoak xede hartu du aipaturiko txostenaren bidez arlo horretan zer politika publiko dauden argitzeko, bai eta euskal familiek zer premia eta eskari dituzten argitzeko ere. Azterlan horrek -oinarriak 2011. urtean prestatu ditugu- 2012. urtean ikusiko du argia, eta horrek modua emango digu familiei laguntzeko gure sistema hobetzeari begira administrazioei gomendioak egiteko.III.4. Arlo horren inguruko giza eskubideak sustatzeko foroetan, jardunaldietan eta jarduketetan izandako parte-hartzeaNabarmendu nahi dugu arartekoak, 2011ko urrian, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak antolaturiko Familia Ugarien V. Biltzarrean parte hartu duela, Donostiako Kursaal jauregian. Ekitaldi horretan, arartekoak aukera izan zuen familia ugarien meritua eta balio soziala agerian jartzeko, haien ahalegin bereziarekin gure gizartearen etorkizunari laguntzen baitiote, eta, aldi berean, haien aldarrikapenak jendaurrean babestu zituen. Horrez gain, konpromisoa hartu zuen euskal familiei buruz egin asmo dugun azterlanean familia ugarien egitekoa eta eskariak bereziki kontuan hartzeko, familiak babesteko politika indartsuak garatu dituzten Europako herrialdeen batez bestekoaren parean jartzeko gure babes-maila.IV. Kexarik aipagarrienakFamiliekin lotuta jaso ditugun kexetatik gehienak lana eta familia bateragarri egiteko arloaren gainekoak izan dira. Horrek pentsarazten digu gaur egun lana eta familia bateragarri egitea, zalantzarik gabe, kezka nagusi dela familientzat. Aurreko ataletan azaldu dugu jadanik zein diren kexa horien ondoriozko arazo nagusiak. Horrez gain, batez ere familiei eragiten dieten beste kexa batzuk ere jaso ditugu, baina, ikuspegi materiala zutenez, erakunde honetako beste atal batzuetan izapidetu dira, hala nola ogasun-atalean. Horiek jarraian hartuko ditugu hizpide. IV.1. Zehaztasunik eza guraso bakarreko familiei dagozkien onura jakin batzuen irismen subjektiboanNahiz eta familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeakadministrazio publikoak behartu egiten dituen oztopoak gainditzera eta jarduketa-neurri positiboak hartzera oso egoera ahulean dauden familiei laguntzeko, hala ere, gure legediak, esate baterako Kataluniakoaz bestela, ez du definiziorik edo zedarritze-araurik guraso bakarreko familien ereduan zein familia-unitate sartzen diren zehatz samar identifikatzeko, eta, ondorioz, zalantzak sortzen dira dauden onurak aplikatzeko orduan. Arazo horixe planteatu da udal kirol-instalazioetan familientzat sorturiko tarifa hobaridunak eskuratzeko orduan. Arazoa planteatuta, tokiko erakundeak estaldura handitzearen alde agertu ohi dira, baina ordenantza fiskal berriei begira.IV.2. Familia ugariak eta Ondasun Higiezinen gaineko ZergaFamilia ugariei zerga-onurak aplikatzearen ondorioz kexak sortzen dira tokiko zergaren esparruan, batez ere Ondasun Higiezinen gaineko Zergarekin (OHZ). Zerga horren gaineko hiru foru-arauek oso modu laxoan arautzen dute familia horien aldeko hobari bat ezartzeko aukera. Hala, ahalmena ematen diete beren lurralde historikoko toki-erakundeei OHZ arautzen duten ordenantzen bitartez zerga horren kuotaren %90 ere ezartzeko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboei. Horrek esan nahi du udalerri bakoitzak bere ordenantza fiskalaren arabera zehaztuko duela onura ezarriko duen edo ez, ondasun higiezinek zer motatakoak eta zer ezaugarritakoak izan behar duten, zenbat iraungo duen, urteko zenbatekoa zein izango den, bai eta hobariaren gainerako alderdi garrantzizko eta formalak ere, beste zerga-onura batzuekin bateragarri izateko baldintzak barne direla. Ohikoena da, hobaria aplikatzea onartu bada, inguruabarrak aldatzen ez diren bitartean aplikatzen jarraitzea. Alabaina, tokiko erakunde batzuek beren ordenantza fiskaletan ezarri dute urtero egin behar dela onura aplikatzeko eskaera, onura hori aplikatu aurreko kontrol gisa; hori, ordea, are kaltegarriagoa da familia horientzat, eta bide eman dezake zergaren kuotan hobaririk ez aplikatzeko, onura aplikatzeko eskaera-epea igaro delako.IV.3. Zerga-arazoak banandutako familientzako errentanIristen zaigun kexa-kopuruarengatik, ikusten dugu jatorrizko familia-unitatea desegiten denean sortzen direla zergadunen eskariak zerga-arloan. Besteak beste, gurasoetako zeinek egingo duen aitorpena seme-alabekin batean, hari aplikatuko baitzaio murrizketa, edo nola aplikatuko den ondorengoengatiko kenkaria, edo zein baldintza bete behar diren seme-alaben urteko mantenua ordaintzearen ondoriozko kenkaria aplikatzeko, edo ezkontideari edo izatezko bikote erregistratuari konpentsazio-pentsioa ordaintzeagatiko kenkaria. PFEZren arauak izaera arautua du, eta jurisprudentziak zorroztasun erabatekoz aplikatzen du legezkotasun-printzipioa, zerga-onurak, berez berdintasun-printzipioaren aurkakoak diren neurrian, modu murriztailean aplikatu behar direla oinarritzat hartuta. Bestalde, kontuan izan behar da zerga-arloan berariaz debekaturik dagoela zerga-onurak analogiaz aplikatzea. Horrek guztiak askotariko arazoak sortzen ditu, kasuistikaren arabera baizik konpondu ezin direnak eta herritar askorentzat egoera bidegabeak ekar ditzaketenak. V. Arloan sustaturiko ofiziozko jarduketakFamilia homoparentalei eta sexu bereko bikote eta ezkontideei oztopo formalak kentzeari buruzko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 Gomendio Orokorraridagokionez, ofiziozko jarduketa bat hasi dugu Espainiako Herriaren Defendatzailearenaurrean -horren berri xeheki emango dugu kapitulu honetan LGTB pertsonen arretari eskainitako atalean-, eta hari lotzen gatzaizkio.VI. Ondorioak2011. urtean eremu honetan detektatutako arazoen artetik, honako hauek nabarmendu nahi ditugu bereziki: VI.1. Familientzako laguntza publiko gehiagoren beharra Euskal botere publikoek, oro har, jabetu behar dute garrantzitsua dela familientzako laguntzak gehitzea; izan ere, premia-egoeretan beharrezko babesa ematen dute, eta, alde horretatik, kasu askotan osatu eta ordezkatzen dituzte ongizate-estatuaren funtzioak. Herritarren kexek eta elkartegintza-sareak agertu dute familientzako laguntza publikoak ugaritzeko behar hori, batez ere zailtasun bereziak dituztenentzat, hala nola familia ugarientzat, guraso bakarreko familientzat eta beren baitan mendekotasun- edo gaixotasun-egoera bereziren bat duten kideak dituzten familientzat. Uste dugu, gaur egun dauden zuzeneko laguntzez gain, beharrezkoa dela gaur egungo zerga-sistema berrikustea, benetako tresna bihur dadin familia-egoera guztientzako laguntza publikoa egituratzeko.VI.2. Laguntzen hartzaile izango diren familia-talde ahulenen definizioaBestalde, sumatu dugu beharrezkoa dela argiago zehaztea zein diren Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeakaipatzen dituen familia ahulenak. Gaur egun talde horiek zehazturik ez egoteak, guraso bakarreko familiekin gertatzen den bezala, bide ematen dio horien babesgabetasunari, kaltetu suertatzen baitira har litzaketen prestazioei dagokienez. Espero dugu Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III. Plan onartu berria indarraldian dagoen aldian behin betiko argitzea hori eta ahulen diren familia horiei bereziki onura emateko neurriak ezartzea.VI.3. Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III. Planaren (2011-2015) garrantzia:Egokitzat jotzen dugu 2011. urtearen amaieran onartutako erakunde arteko planhonek ezarri asmo duen zeharkako ikuspegi hori, bai eta komunitate-zerbitzuen eskaintza handiago bat sortzeari begira familiei laguntzeko modu berrietarantz bideratzea ere. Nolanahi ere, beharrezkoa da arlo honetan erantzukizunen bat duten euskal erakunde guztiek beren ahaleginak koordinatzea, haien aurreikuspenak eraginkorrak izan daitezen.VI.4. Euskal Autonomia Erkidegoko familien egoerari buruzko txosten berezi bat egiteaFamiliei laguntzeko politika publikoak bultzatu eta indar daitezen sustatzeko asmoari dagokionez, Arartekoaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko familien egoerari buruzko txosten berezi bat egitea, arlo horretan dauden politika publikoen panorama zein den argitzeko, bai eta euskal familiek dituzten premiak eta eskariak zein diren argitzeko ere. Azterlan horrek -oinarriak 2011. urtean prestatu ditugu- 2012. urtean ikusiko du argia, eta horrek modua emango digu familien errealitatea, haien arazoak eta eskariak zein diren hobeto ezagutzeko, eta, ondorioz, administrazioei gomendioak egiteko, familiei laguntzeko gure sistema hobetzeari begira.2. Emakumeen berdintasuna eta osotasunaI. AurrekariakArartekoak pertsonen eskubideak defendatzeko zeregina du eta, besteak beste, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna defendatzen du, Konstituzioaren 14. artikuluan emandako sexuagatiko berdintasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioa modu errealean eta eraginkorrean gauzatzeko behar diren neurriak eratzeko eskatuz Euskadiko botere publiko guztiei. Horren ondorioz, -oinarrizko arau horren 9.2 artikuluak xedatzen duen bezala- botere publiko guztiek formalki aldarrikatutako berdintasunaren gauzatzea eragozten duten oztopoak kendu behar dituzte. Gure funtzioen helburu nagusia da, Arartekoari legez emandako eskumenen esparruan, Euskadiko herri-administrazioak kontrolatzea sexu-arrazoiagatiko berdintasunerako eta ez bereizteko eskubideen urraketari dagokionez. Hala ere, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da administrazioei berdintasun materiala lortzeko berariazko ekintzak abian jartzeko eskatzea, lehen aipatutako konstituzio-aurreikuspenak garatzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren lege arauemaile berrietan ezarri diren parametroen arabera. Genero-indarkeria erakunde horren kezka nagusia da, eta horrenbestez, arlo horretan egiten dugun lanaren zati handi bat hartzen du. Beraz, gure funtzioen artean erabateko lehentasuna dute indarkeria hori deuseztatzeko borrokak eta ahaleginak, jakinaren gainean baikaude emakumeen aurkako indarkeria gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunean oinarritzen dela. Aurten ere penatuta esan behar dugu gure gizartean oraindik emakume asko pertsonen eskubideen urraketa nagusiaren biktimak direla. 2011. urtean, Euskadin hiru emakume hil dira genero-indarkeriaren ondorioz. Arlo horretako jarduerak emakumeentzat eta gizonentzat berdintasunezko eta bidezko gizarte bat sustatzeko eta bultzatzeko asmoa du, sustatze-jardunak abian jartzearen bidez. Jardun horien bidez, herri- eta gizarte-instantzia guztiek emakumeen gizarte-protagonismoaren eta erabateko herritartasunaren alde egitea lortu nahi dugu, emakumeak gizonen aldean oraindik gutxiesten dituzten kultura- eta gizarte-gogogabetasunei aurre egiteko. Beharrezkoa da gure jardun guztiek genero-ikuspuntu bat kontuan hartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloari eragiten dioten gaiak sortzen diren esparruak eta arloak errealitatea bera bezain anitzak diren neurrian. Hori guztia horrela adierazten da, oro har, urteko txosten honen ataletan, Arartekoaren lana banatzen den arloei buruzkoetan, eskaintzen den zeharkako ikuspuntuaren bidez. Berdintasunari buruzko berariazko atal honetan, emakumeen berdintasunari nabarmen eragiten dioten beste arlo batzuetako jardueren edo kexen berri emango dugu. Horrez gainera, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, gai jakinetan hasten ditugun berariazko ekintzen berri emango dugu, berdintasunaren arloan bereziki garrantzitsuak izateagatik kaltetutako arlo materialetatik bereizita lantzen direnak, bai ofiziozko jarraipena, sustapena edo bultzatzea egiten diegun gaietan, bai herritarren kexen bidez sortzen diren gaietan.II. Arloa kopurutanAurreko urteetan gertatu izan den bezala, emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren arretarako arloa ez da nabarmentzen, beste arloekin alderatuta, herritarren kexa ugari izateagatik. Gure ustez, arazo horren arrazoia da herri-administrazioek esku hartzen duten zenbait gairen ohiko kudeaketak ez duela sortzen, hasiera batean, herritarrak ados ez egotea arrazagatik ez bereizteko printzipioa betetzeari dagokionez. Egoera horrek, berdintasun formalaren errespetuari dagokionez, administrazio jardunak oro har zuzenak direla adieraz dezakeen arren, beharrezkoa da adieraztea gaur egun herri-administrazioen erronkarik nagusiena emakumeentzat berdintasun materiala, erreala eta eraginkorra lortzea dela. Horrek berekin dakar helburu hori lortzeko berariazko neurriak abian jartzea, sarritan, ekintza positiboko neurriak. Beraz, erakunde publikoak lan-esparru askoz ere konplexuago baterantz bideratu behar dira, sarritan lanketa burutsuagoak eskatzen ditu. Lan-esparru hori ez izatea ez da oso nabaria herritarrentzat, administrazioaren aurkako salaketa bat jartzeko garaian. Ustezko kasu horiek ez betetzeagatiko egozgarritasuna konplexuagoa bilakatzen da. Horren ondorioz, Arartekoak, pertsonen eskubideak defendatzen dituen erakundea den aldetik, horren jakinaren gainean egon behar du eta errealitate horri arreta berezia jarri. Lerro batzuk atzerago azaldu dugun bezala, emakumeei bereziki eragiten dieten kexa batzuk ez zaizkio arlo honi esleitzen, materialki beste arlo batzuetan kokatzen baitira. Hori dela eta, ez dira islatzen lehen aipatutako kopurutan. Hala ere, horrek ez du ezkutatu behar kexa horietan planteatutako gaiek garrantzia dutela emakumeen egoerarentzat. Kexa horiek, sarritan, adierazten dute egun emakumeak oraindik egiturazko preterizio egoeran daudela. Esate baterako, familien arretarako arloari esleitutako kexa askoren kasua da hori, zehazki, lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko gaiari dagokionez; edo funtzio publikoko, gizarte ekintzako edo adinekoen arloei esleitutako kexen kasua. Sistematika-arrazoiak direla eta, arlo horiei buruzko epigrafeetan azalduko dugu kexa horien helmena -arlo horiei eutsiko diegu kasu horietan-, baina emakumeentzat planteatzen diren gaiek izan ditzaketen garrantzi berezia behar bezala azpimarratzen saiatuko gara.III. Testuinguru arauemailea eta sozialaEstatuko eskumen-esparruaren baitan, 2011n izan den legezko erreformarik azpimarragarriena 1620/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, Familien Etxeetan lan egiten duten langileen lan harremanak arautzen dituenak, egindako aizan da, lan-arloko emakumeen eskubideetan eragina baitu. Bestalde, Gizarte Segurantzari buruzko gaiei dagokionez, 1596/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 4koak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarria garatzen du (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuakekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bateratua jasotzen du lege orokor horrek), laneko gertakizunengatik ematen den babes-ekintza hedatu eta etxeko langileen gizarte-segurantzako araubide berezian sartutako langileak ere.Arau horiek, 2012ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko direnak, abiapuntutzat hartuta, esparru horretan gehienbat emakumeek egiten duten lan bat arautu eta duin bihurtu nahi da, eta horrek, zalantzarik gabe, Euskadin sektore horretan lan egiten zuten emakumeen egoera ezegonkorra nabarmen hobetzen lagundu beharko du.Horrez gainera, aipatu behar dugu estatuko eta Euskadiko berdintasunari buruzko legeetan jasotako aurreikuspen batzuk oraindik ez direla erabat garatu eta aplikatu.

Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legean, otsailaren 18koan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoan (hemendik aurrera Euskadiko Berdintasunaren Legea), gai batzuk oraindik garatzeko edo aplikatzeko daude. Deigarriak gertatu zaizkigunen artean hauek azpimarratu behar ditugu:- Euskadiko Berdintasunaren Legean aurreikusitako ekintza positiboko neurriak: Ikuspuntu horretatik oraindik garatzeko dauden esparru ugari dago. Erakunde honen ustez, herri-administrazioek berdintasunari buruzko legezko xedapenak betetzen diren ala ez kontrolatzeko parametro bat da ikuspuntu hori. Ildo horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna oraindik errealitate materiala eta eraginkorra ez den eremuetan, administrazioei eskatzen jarraituko diegu ekintza mota horiek sustatzen jarraitzeko, emakumeek gizonekiko paira dezaketen preterizioa amai dadin. Administrazio jarduera hori kontrolatzea oso zaila da, nahiz eta ekintza mota horiek, gure ustez, erronka nagusia izan herri administrazioentzat, batez ere gai jakinetan, hala nola emakumeen enplegua lortzeko aukeran, erabakiak hartzean ordezkaritza orekatua izatean, baterako familia-arduran, kulturan, kiroletan eta jaietan.- Euskadiko Berdintasunaren Legean aurreikusitako administrazio neurriei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren mailan abian daude guztiak, eta hori oso positiboa da, legearen betetze formalaren ikuspuntutik. Euskadiko Berdintasunaren Legean jasotako neurri asko (hala nola, inpaktu-ebaluazioak generoaren arabera) tokiko eta foru administrazioetan aplikatzeak oso egoera mota ugari ditu. Hala ere, garrantzitsua da, administrazio esparru guztietan formalizatzeaz gain, administrazio neurri horiek aurrera egitea berdintasuna lortzeko administrazio eginkizunaren aldetik. Horretarako, ezinbestekoa da jada sortuta dauden berdintasunaren administrazio unitateek eragin eraginkorra izatea administrazioen maila guztietan. - Erakunde honen ustez, azpimarragarria da ad estra eraginkortasuneko edo herritarrengan eragina duten administrazioen jarduera guztietan genero-inpaktuaren ebaluazioak aplikatzearen garrantzia. Horretarako, beharrezkoa da tokiko eta foru administrazioek ere lanabes zehatzak ezartzea, ebaluazio horiek egitera derrigortzen duten Euskadiko Berdintasunaren Legearen aginduak (18.-22. artikuluak) behar bezala garatuko dituztenak, gutxienez araudi guztietan eta eragin handiagoko zenbait administrazio egikaritzetan. - Publizitate sexista kontrolatzea: Aurten ere egiaztatu dugu Euskadiko Berdintasunaren Legearen 27. artikuluaren aurreikuspena, publizitatea kontrolatzeko eta komunikabideek emandako edukiei buruzko kode etikoak bermatzeko funtzioak ezartzen dituena, oraindik Publizitate ez-sexistaren Batzorde Aholkulariak-Begirak, 78/1998 Dekretuak, apirilaren 27koaksortutako organoak, gauzatzen duela oraindik. Erakunde honen kezka da oraindik publizitate sexista nabarmena dagoela prentsa-komunikabide pribatu askotan. Organo horrek ez ditu komunikabide horiek kontrolatzen, Euskadiko Berdintasunaren Legearen 26. artikuluan ezarritakoa dagoen moduan.- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera egiteko baliabideak: 148/2007 Dekretuak, irailaren 11koak,etxean tratu txarren biktima diren emakumeei harrera egiteko arauemaileak, jasotzen du baliabide horien araudia. Gaur egun, talde bat dauden baliabideen funtzionamendua berrikusten ari da. Talde hori etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima diren emakumeen arreta hobetzeko erakundeen arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearenbaitan sortu zen xede horretarako, eta dauden harrera-baliabideen funtzionamendua eta eraginkortasuna, eta aipatu dekretuaren aurreikuspenekin lotuta dauden egungo beharrak ebaluatzen jarduten da. Gai horri dagokionez azpimarratu behar dugu, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak lege-proiektu baten zirriborroa egin duela (emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzeko eta biktima horiek arreta eta oneratze osoa izateko legearen aurreproiektua), aurrerago berriz ere aipatuko duguna. Lege horretan, besteak beste, arazo jakin hori landu nahi da, egungo baliabideak Arreta eta Oneratzeko Osoko Sarea izenekoaren barruan integratuz. Gure ustez, gai hori gizarte- eta politika-eztabaiden xede izango da 2012. urtean.

3/2007 Lege Organikoaren, martxoaren 22koaren, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrari buruzkoaren, aplikazioari dagokionez, legezko arau honen edukiaren zati handienak estatuko Administrazio Orokorrari eragiten diola, eta horren ondorioz, erakunde honen esku hartzeko esparrutik at dagoela alde batera utzita, gauza da lege hau zeharkakoa denez, batzuetan, erakunde honen zenbait lan-arlotan lantzen diren arazoetan duela eragina, batez ere lan- eta familia-bizitza bateratzeari eta haren aplikazioari dagokienez. Gai horri dagokionez, familien arreta eta herri-administrazioen zerbitzuko langileak arloei buruzko txosten honen atalei helduko diegu.

2011. urtea, tamalez, berriz nabarmendu da genero-biolentziaren biktima diren emakume ugariren heriotzagatik. Aurreko urteetan egin dugun moduan, berri zere esan behar dugu egiaztatu dugula 1/2004 Lege Organikoaren, abenduaren 28koaren, Genero-indarkeriaren Kontrako Erabateko Babes Neurriei buruzkoaren, aplikazioak zenbait arazo planteatzen dituela ekintza judizialari dagokionez. Gure ustez, beharrezkoa da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei aplikatzen ari zaien justizia-sistemari buruzko hausnarketa sakon bat, eta azterketa objektibo eta zorrotz bat egitea, bai eta sistema horren babes eraginkorrari buruz ere. Hala ere, erakunde honek ezin ditu kontrolatu eta landu esparru horretako gai gehienak. Baina badaude euskal erakundeek lan ditzaketen gaiak ere, besteak beste: emakumeen arretarako herri-zerbitzuei dagokienez, genero-indarkeria legezko kontzeptutik datorren aplikazio subjektiboaren esparrua berriz zehaztea; adingabeak indarkeria mota horren bigarren mailako biktima gisa prebenitzeko eta babesteko berariazko neurriak abian jartzea; eta arrisku-egoeretan polizia-ekintzaren eta ekintza judizialaren arteko koordinazioaren ahalik eta eraginkortasun handiena bilatzea.- Edonola ere, autonomia-erkidegoko gure eskumen-esparruari, ezer baino lehen, emakume horiei laguntzeko zerbitzuak eta baliabideak bideratzea dagokio, edozein indarkeria matxista mota garaiz hautematea eta kasu horiei arreta ematea lortzeko moduan, indarkeria hori pairatzen duten emakumeen ahalduntzeari lagunduz, erasoen aurkako defentsa-baliabide eraginkor eta jarraitu gisa. Lehen aipatu dugun genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako legearen zirriborroak gai horiei buruzko beharrezko gizarte- eta politika-eztabaidan sakontzeko aukera eskain dezake, baldin eta uste badugu gai horren lege berri eta espezifiko baten bidezko erabilerari buruzko eztabaidak ez duela baztertu behar egungo baliabideak hobetzeko xedea eztabaidaren muin gisa. Egiatan, egungo baliabideen hobekuntzak bultzatu behar du edozein erreforma arlo horretan. Horretarako, ez da beharrezkoa legeak egitea beti, baizik eta, batzuetan, eraginkorrago aizan daiteke tresna malguagoen bidez arautzea, hala nola erregelamenduen bidez (une bakoitzean azaleratzen diren beharrei erantzun dinamikoago bat emateko aukera ematen dute). Beharrezkoa balitz, neurri berriak sartuko lirateke, jada esperimentatu diren neurrien aplikazioaren ebaluazioen emaitzei arreta jarriz. 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoaren, III. Tituluan dagoen legezko esparruaren baitan gauzatu daiteke hori guztia. Gainera, legezko esparru horrek genero-indarkeriaren aurkako borroka kontzeptualizatzea ziurtatzen du berdintasun-politiken alorrean. Edonola ere, erakunde honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan eraginkorrak edo nahikoak ez direla erakutsi duten irizpideak berrikusteko eta hobetzeko ekimenen alde egingo du. Berrikusketa horrek, gure ustez, ez du hutsaldu behar berdintasun-politiken esparruan genero-indarkeriaren aurkako borroka inkardinatzeak dakarren kontzeptuzko aurrerapena. - Bukatzeko, jakinarazi behar dugu 264/2011 Dekretuaren, abenduaren 23koaren, bidez Emakumeena urkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokia sortzeak berekin dakarrela organo horren funtzionamendua eta osaera arautzea. Aipatu dekretuaren 5.2. artikuluak jasotzen du pertsona batek Arartekoa ordezkatuko duela behatoki horretako bokal gisa. Behatokia 2012. urteko urtarrilean hasiko da funtzionatzen. Behatoki horretan parte hartzen duten erakundeei entzute-izapidetzea egin behar zitzaiela eta, Arartekoak adierazi zuen behatoki horretan parte hartzearekin bat zetorrela. Izan ere, behatoki horri esleitzen zaizkion atribuzioek bateragarri egiten dituzte Arartekoak bertan parte hartzea eta legez gure esku utzi diren erakunde-funtzioak.

IV. Jarduera-plana2011. urterako egindako jarduketa-planaren esparruan, arlo honetan egin diren jarduketa nagusien berri emango dugu, hemen adierazitako epigrafeen arabera. Arlo honetan garatutako jarduketa nabarmenenak aipatu behar ditugunez, azpimarratuko dugu, 2011. urtean, emakumeen eta gizonen berdintasunean, zein izan diren Arartekoaren gaikako arreta-gune nagusiak: IV.1. Bilerak elkarteekinEmakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean, zenbait ikuspuntutatik, lan egiten duten elkarteekin egindako bilera hauek azpimarratu behar ditugu:IV.1.1. Emakumeen alardeetan parte hartzea defendatzen duten elkarteak2011. urtean zenbait bilera egin ditugu Jaizkibel eta Joana Mugarrietakoa taldeekin, 2011. urtean Herrizaingo Sailaren ebazpen batek Hondarribiko alardeko emakumeen parte hartzean sortu duen egoera dela eta. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ebazpen bat egin zuen, non zehazten zuen desfileak noranzko jakin batean ibili zuela -elkarte horien iritziz-, eta horrela eginez gero, Jaizkibel Konpainia baztertuta geratzen zen emakumerik gabeko desfile tradizionalarekin alderatuta. Erakunde honek behin eta berriz adierazi du jai horietan emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte hartzearen alde egingo duela, eta konpromiso hori betetze aldera, Arartekoak adierazpen instituzional bat igorri zuen, botere publikoek beren jarduketa guztietan berdintasunaren printzipioa ziurtatzearen betekizuna defendituz. Adierazpen hori egin eta gero, Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Batzordean agertu behar izan zuen, adierazpen horren zergatia azaltzeko, legebiltzarkide batek eskatuta.Talde horiekin egindako bileretan, hitzeman dugu Irungo eta Hondarribiko jaietan emakumeen berdintasunezko integrazioa defendatzeko lanean jarraituko dugula eta gure eskura dauden baliabide guztiak jarriko ditugula, aurreko urteetan egin dugun bezala.IV.1.2. Genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan egiten duten elkarteakGaur egun, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, haren kontra borrokatzeko eta emakume horiei laguntzeko esparruan lan egiten duten zenbait talderekin eta elkarterekin ere harremana izan dugu. Testuinguru horretan, talde horien eskaerak eta kritikak entzun ahal izan ditugu. Eskaera eta kritika horiek, oro har, laguntza-sistema behar bezain koordinatua ez dagoela adierazten dute, sistema horretara joaten diren biktimei esperotako erantzuna ez diela ematen, hain zuzen. Elkarte horien adierazpenak erakunde honek egungo biktimei laguntza soziala, juridikoa eta ekonomikoa emateko sistemari buruz duen iritziarekin bat datoz nabarmen. Hutsune hauek hauteman dira batez ere: baliabide jakin batzuk nahikoak ez izatea; administrazio batzuen arteko koordinazio eza; administrazio batzuetan, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta ematen dieten pertsonek berariazko prestakuntza ez izatea; genero-ikuspunturik ez izatea arreta horren esparru batzuetan; eta prestazio horiek arautzen dituzten arauak oso zorrotzak izatea, araudi-aurrekontuetan sartzeko zaitasunak dituzten kasuei, baina behar adina arreta publikoa merezi dutenei arreta banakatua emateko aukera ez baitute ematen. IV.1.3. Ezgaitasuna duten emakumeen elkarteak2011. urtean, Elkartean elkarteak antolatutako lanerako bilera-tailer batean hartu dugu parte. Beste erakunde publiko eta pribatu batzuk ere parte hartu zuten bilera-tailer horretan, ezgaitasuna duten emakumeen berdintasunari eta bereizkeria-ezari buruz hitz egiteko. Topaketa horretan, askotariko gaiak landu genituen, emakume horien egoerari eta 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa, ezgaitasuna duten emakumeen bizitzako zenbait esparrutan erabat aplikatzeak duen esanahiari buruzkoak. Topaketa horren ondorioz, talde horrekin harremanetan jarraituko dugula eta talde horren aldarrikapenak jasoko ditugula hitzeman dugu, dagozkien administrazioei adierazteko bereziki bereizkeria pairatzen duten emakumeen zenbait talderen aniztasuna eta beharrak kontuan hartu behar dituztela, genero-berdintasuneko politikei heltzean. Zenbait administraziori topaketa horretan planteatutako gai batzuk jakinarazi dizkiegu, ezgaitasuna duten emakumeen aurkako genero-indarkeriaren bitxikeriei buruzkoak, gero aipatuko dugun Genero Indarkeriaren kontrako Erakundeen Arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeko eta Lan Taldeko gure partaidetzaren esparruan.IV.2. Bilerak administrazioekin eta erakundeekin Arlo horretan eragina duten esparruetan funtzioak dituzten herri-administrazioekin egindako bileretatik hauek azpimarratu nahi ditugu:IV.2.1. Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin bileraBilera izan dugu zuzendaritza horrekin, sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaren aurkako borrokari dagokionez bi erakundeek egindako jarduerei buruzko informazioa elkar trukatzeko. Bilera horretan, Arartekoaren ordezkaritzan, berdintasunaren eta etorkinen arloetako arduradunek hartu zuten parte. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako arduradunak hauek azaldu zituen: markoa, elkarteekin erabilitako metodologia eta zuzendaritza horrek Euskadiko emakumeen salerosketako kasuak eteteko hasi duen lanaren helburuak. Bilera osoan zehar, bi alderdiek agerian utzi genituen egungo erakunde- eta prestazio-egituretatik zeinek hobetu behar duten salerosketaren biktimak diren emakumeei arreta ondo emateko. Bilera horren emaitza gisa ondorioztatu genuen erakundeen artean lankidetzan jardun behar dela, atzerriko emakumeei eragiten dien gizarte-gaitz horren kontra hasitako borrokaren alde egiteko. Atzerriko emakumeak bereziki ahulak dira jarrera kriminal horien aurrean, eta hori dela eta, bereziki behar dute zerbitzu publikoek laguntza eta arreta berezia eta espezializatua ematea. Salerosketaren biktimak diren emakumeei harrera emateko berariazko baliabide bat badago jada, Askabide elkartearekin hitzartutakoa, baina oraindik abian jarri beharreko ekimen asko daude, edo hala dagokionean, baita kasuak hautemateko, eta emakumeei arreta emateko eta laguntzeko arloan hobetu beharreko ekintzak ere.IV.2.2. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Zuzendaritzarekin Bilera Duela gutxi sortu den Gipuzkoako Foru Aldundikoorgano honekin bilera bat izan dugu, eta esaten digutenaren arabera, Diputatu Nagusiaren kabineteari atxiki zaio, funtzioak zeharka gauzatu ahal izateko foru-organoaren egituraren zati diren sail guztien artean. Bileran, zuzendari berriak bere zuzendaritzan aurreikusitako jarduketaren ildo orokorren berri eman zigun, foru-erakundearen politikei zenbait esparrutatik (hala nola emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako prebentzio eta sentsibilizazio arloko jarduketak; emakumeen ahalduntzea, eta gizarte- eta politika-partaidetza errazteko jarduketak; eta Gipuzkoak berdintasun-politikak sustatzeko jarduketak oro har) eman zaien ikuspuntua zehaztuz. Bileran zehar, bi erakundeentzat interesgarriak diren beste gai batzuen artean, Arartekoari kezka berezia sortzen dioten gai batzuei buruz hitz egin genuen luze, besteak beste: Gipuzkoako jai guztietan emakumeek berdintasunez parte hartzea bultzatzen duten ekintzak egiteko beharra; eta esparru pribatutik emakumeak bereizten dituzten espazioak baztertzea, hala nola emakumeak onartzen ez dituzten gastronomia-elkarte batzuk. Era berean, zainketei eta ekonomiari buruzko politika publikoei emakumeek egindako lanaren balioari garrantzia ematen dioten diskurtsoak gehitzeko beharrari buruzko gure ikuspuntuari buruz hitz egiteko aukera ere izan genuen.IV.2.3. Arartekoaren partaidetza Etxean tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako arreta hobetzeko Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean2010. urtean, Ararteko erakundeak eskaera bat egin zuen, Etxean tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako arreta hobetzeko Erakundeen arteko II. HitzarmenarenJarraipen Batzordean parte hartzeko. Izan ere, gure posizioak eta erakunde-funtzioek interesa piztu zezakeen, gure ikuspuntua eskaintzeko modu orokorrago batean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako jarduketa publikoen multzoan sor daitezkeen hutsuneak edo zuzentzeak zuzentzeko. Gure erakundea herritarrengandik gertu dago, eta gure ustez, horri esker, sarritan, ikuspuntu kritiko bat eman dezakegu, egun erakundeek genero-indarkeriari ematen dioten erantzuna hobetzen lagun dezakeena, Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren funtsezko xedea. Hitzarmen hori sinatu zuten erakunde guztiek ondo hartu zuten eskaera hori, eta horrenbestez, 2011. urtetik aurrera, Arartekoak batzorde horren eta erakundeen arteko lan-taldearen bilera guztietan parte hartu du. Zenbait lan-bileretan, gure ikuspuntua eman dugu lantzen joan diren genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arretari buruzko zenbait alderdiren inguruan. Batez ere nabarmendu nahi dugu, bilera horien testuinguruan, Arartekoak defendatu duela beharrezkoa dela erakundeen arteko lan-metodo bat ezartzea, genero-indarkeriako delitu baten ondorioz emakume bat hiltzen den aldiro, gai horretan esku hartzeko eskumena duten edo esku hartu izan zezaketen erakunde guztiek ustezko kasu horretan garatu diren jarduketak (edo hala dagokionean, jarduketak izan ez direnean) berrikus ditzaten, gerta daitezkeen kasuetarako hobetzeko proposamenak ateratzeko moduan. Gure ustez, kasu horien larritasunak behar adina arrazoitzen du edozein modugatik kasu horiei dagozkien erakunde publikoek autokritika egiten saiatzea. Autokritika horren bidez, erakunde horiek beren betekizunen betetze formal hutsa gainditu (normalean, betetze formal hori egiazta daiteke), eta etorkizunean horren gertakari larriak eragotz ditzaketen jarduketa-jarraibide berriak asmatzeko oinarriak ateratzeko gai izango lirateke. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak batzordeko erakunde guztiek ziurtatutako proposamen hau jaso du eta oso oinarrizko metodologia bat planteatu du. Metodologia horren bidez, organo horrek kasu horietan jarraitutako jarduketen berrikusketa sustatu eta, ondoren, berrikusketa horren emaitzen berri eman beharko luke batzordean. Hala ere, gure ustez, etorkizuneko kasuetan metodologia hori nahikoa ez dela ikusten den neurrian, erakunde honek proposatuko du erakundeak berrikusketa-lan horietan eraginkortasun handiagoz inplikatuko dituen lan-metodo batean sakontzea.IV.3. Bizkaiko Foru Aldundiaren genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-baliabideak ikuskatzeko bisitakEmakumeen berdintasunaren eta osotasunaren arloan egindako ikuskaritza-bisitei dagokienez, Bizkaiko Foru Aldundikogenero-indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera emateko bi baliabidetara egin ditugun bisitak azpimarratu behar ditugu. Berdintasunaren arloko arduradunaz gain, Arartekoko Haurren Bulegoko eta etorkinen arloko arduradunak ere joan ziren bisita horietara. Bizkaiko Foru Aldundiko larrialdietarako harrera-zentroa, eta epe ertainean edo epe luzean egoteko egoitza bisitatu genituen. Bisita horietan, bi zentroen funtzionamenduaren berri izan genuen zuzenean, eta egiaztapen hauek egin genituen:Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei larrialdietarako harrera-zerbitzua betetzen duen zentroan, egiaztatu ahal izan genuen instalazioak egoera ezin hobean daudela, bai emakumeen segurtasunari dagokionez, bai atseden, janari eta higiene beharren erabateko asebetetzeari dagokionez. Halaber, ziurtatu genuen zentroak ondo funtzionatzen duela, eguneko 25 ordutako zerbitzua betetzen duten langile profesionalak dituela, eta langile horiek emakumeei nahiz haren seme-alabei arreta eskaini eta laguntzen dietela. Gure ustez, ildo horretan, zentro horri erreferentziazko baliabide bat da, arrisku-egoera batean egoteagatik, etxea utzi eta aldi baterako zentro batean babestuak izan behar duten tratu txarren biktima diren emakumeei eta haren ardurapean dauden seme-alabei edo mendeko pertsonei larrialdi-egoeretan harrera emateko helburua betetzeko.Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei epe ertainean eta epe luzean harrera emateko zerbitzua betetzen duen zentroan, ziurtatu genuen kalitatezkoa dela eta erabat egokitzen dela zerbitzuen xedeetara, bai instalazioei dagokienez, bai bertan dauden emakumeei eta adingabeei ematen zaien arretari dagokionez. Gainera, langile profesional onak izateak, eguneko 24 ordutan egoiliarrei laguntzen dietenak, baliabide hau ere erreferentziazko baliabide bihurtzen dute Euskadin. Ondorioztatu ahal izan dugu baliabide horietatik igarotzen diren emakumeek laguntza egokia jasotzen dutela administrazio instantzietan edo instantzia judizialetan. Hala, izugarri errazten zaie genero-indarkeriaren biktima izateak dakarren sufrimendua bukararazteko eta gure sistemak xede horretarako aurreikusten dituen erakunde-laguntza guztiekin bizitza autonomo bati ekiteko bide zaila. Ildo horretan, azpimarratu nahi dugu Bizkaiko Foru Aldundiak ahalegin handia egin duela, emakume erabiltzaileek eta haien seme-alabek edo ardurapeko mendeko pertsonek izan ditzaketen beharrei ondo erantzuteko moduan eratzeko zerbitzu horiek.Jakin badakigu, ordea, Euskadin genero-indarkeria pairatzen duten emakumeen gehiengoa ez dela igarotzen zerbitzu mota horietatik. Egoera horrek galdera bat sortzen du: nola ziurtatu beste emakume horiei ere beren beharrak asetzeko aukera, harrera-zentro horietatik igarotzen direnei eskaintzen zaien antzeko moduan? Gai hori sakonago aztertzea beharrezkoa da, gizarte zerbitzu arruntek artatzen dituzten emakumeen kasuak edo zerbitzu publikoek genero-indarkeriatzat aurretik hauteman ez dituzten kasuak ikusita. Edonola ere, gure ustez, aurten bisitatu ditugun harrera-baliabideetan dauden emakumeek jasotzen duten arreta parametro bat izan beharko litzateke, Euskadin, emakume guztiek jaso behar duten arreta nolakoa izan behar duen jakiteko, nahiz eta harrera baliabide batean ez eskatu, edozein herri-administraziora joaten badira genero-indarkeriako egoera bat salatzera. Bukatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumea eta Familia Zerbitzuak Bizkaiko genero-indarkeriaren behatokiasortuz hasi duen lan handia eta interesgarria aztertu nahi dugu. Behatoki horretan, bisitatu ditugun baliabideen funtzionamenduari eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko foru aldundiko beste zerbitzu batzuei buruzko datu zehatzagoak daude, oro har, Bizkaian genero-indarkeriaren gaiak urtero duen egoerari buruzko datuak. Behatoki horren dohain nabarmenena ez da soilik datu objektiboak, argiak eta gardenak eskaintzea gai horri buruz, baizik eta datu horiek alderatuz foru aldundiko zerbitzuen funtzionamenduari egiten dion etengabeko ebaluazioa. IV.4. Arartekoa berdintasunaren arloko gaiengatik legebiltzarrean agertzeaIV.4.1. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika, Lan eta Berdintasunaren Batzordean agertzea Eusko Alderdi Jeltzalea eta Aralar legebiltzarreko taldeen eskaera artatuz, Arartekoa legebiltzarreko batzorde horretan agertu zen, Berdintasunaren Defentsa Bulegoa kentzeari dagokionez, 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa, aldatzeko lege-proiektuari buruz erakundeak zer iritzi duen azaltzeko. 2002/73/EE eta 2004/113/EE (8. artikulua eta 12. artikulua, hurrenez hurren) ikusita, Arartekoak defendatu zuen garrantzitsua zela arrazagatiko berdintasunaren printzipioa betetzen dela zainduko duen eta herritarrak esparru pribatuan ere egon daitezkeen bereizkeriazko egoeretatik edo praktiketatik defendatuko dituen organo independente bat izatea. Erakunde honen ustez, organo hori egoteak ez du derrigorrez eskatzen egituraketa jakin bat, 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoen, IV. Tituluak bere egunean zehaztu zuen bezalakoa. Arartekoak defendatu zuen indarrean dagoen formularen eta erreforma-proiektuko proposamenaren artean legegileak zehaztu behar duen aukera politikoko gai bat jazotzen dela, erakunde honi gai horri buruz hitz egitea egokitu gabe, egin nahi den aldaketak herritarren eskubideak, ordura arte dagoen status quoarekiko, defendatzeko funtzioa kaltetzen ez duen bitartean.IV.4.2. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Batzordean agertzeaArartekoak Herrizaingo Sailak Hondarribiko alardearen inguruan emandako ebazpenari buruz egindako adierazpen instituzionala zela eta, Aralar legebiltzarreko taldeak eskatu zuen Arartekoa agertzea aipatu legebiltzarreko batzordean. Agertze horretan, Arartekoak defendatu zuen gure adierazpen instituzionalak, egiatan, erakunde honek emakumeek alardeetan parte hartzeari buruz duen dotrina sendoa errepikatu baino ez zuela egin. Urte askoan, 1996. urtean emakumeek Irungo eta Hondarribiko alardeetan parte hartzeko ahalegina egiten hasi zirenetik, Arartekoaren aurrean egin diren kexak direla-eta formulatu ditugun zenbait gomendiotan jasota dago doktrina hori.Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren ebazpenari dagokionez, Arartekoak legebiltzarreko batzordearen aurrean azaldu zuen, Hondarribian iazko irailean gertatutakoa ikusita, oinarrizko eskubideak bermatzen dituen erakunde honek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari gogorarazi behar ziola haren inhibizioa -alardean segurtasuna lantzean, gai horren muinak emakumeen eta gizonen berdintasunari zuzenean eragiten diola bazterrean utziz- ez datorrela bat Konstituzioaren 9.2. artikuluarekin eta Euskadiko Berdintasunaren Legearen lehen lerrokadaren 25.1. artikuluaren edukiekin. Egindako adierazpen instituzionalean jasotako erabakiak alderdi hori baino ez zuen aipatu, eta ez zuen inolako iritzirik eman herritarren segurtasunari buruzko gai tekniko bakar bati buruz, inolaz ere ez baitugu balioetsi nahi izan horrelako gairik.Arartekoak honela azaldu zuen erakunde honek alardeetako berdintasunezko partaidetzari buruz duen doktrina nola aplikatu zuen 2011. urtean Herrizaingo Sailak emandako ebazpenaren gai jakinean:

a. Euskadiko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, zuzenean eta berariaz deitzen ditu Hondarribiko Alardearen antolaketagatik modu batean edo bestean gaiarekin lotutako botere publikoak -Hondarribiko Udala, tokiko jaietan antolatutako ekintza publikoen tokiko erakunde arduradun gisa; eta Herrizaingo Saila, ekitaldi horietan herritarren segurtasuna bermatzeari dagokionez, udalerri horretako herritarren berdintasun erreala eta eraginkorra lortzen rol proaktibo bat har dezaten jaiak eratzean.

b. Herrizaingo Sailaren ebazpenak ez diru kontuan hartu gai horren oinarria eta Jaizkibelek Hondarribiko jaietan emakumeentzat eta gizonentzat berdintasunezko espazio bat eratzen egiten duen lana. Gure ustez, testuinguru horretan, ezin da onartu erakundeen isiltasuna edo inhibizioa alardean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna izateari dagokionez. Izan ere, jarrera saiheskor hori aktibo bilakatzen da, jaien ospakizunean, de facto baztertzen badituzte herriko zaindariaren jaien eraketa rol aktiboa eta protagonismoa izan nahi duten emakumeak eta asmo zilegi eta demokratiko hori lortzeko parte hartzen duten gizonak.

c. Gure ustez, berdintasuna erreala eta eraginkorra izatea eragozten duten oztopoak kentzeko betekizun konstituzionalak berekin dakar jaien antolaketarekin nola edo hala lotutako botere legalek (kasu honetan, baita Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila ere) legezko betebeharra izatea Jaizkibel konpainia jaiaren toki adierazgarrienetatik eskatutako ordutegian normal ibiliko dela bermatzeko, eta bi ekitaldien artean aurreikus daitekeen gatazkaren bat izanez gero, Jaizkibelek irautea ziurtatzeko, Hondarribian emakumeentzat eta gizonentzat berdintasunezko jaiaren adierazpen bakar gisa.

IV.5. Gomendio orokorren eta txosten berezien jarraipenaIV.5.1. "Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn" izeneko Arartekoaren txosten bereziaren jarraipena.2003. urteko "Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn" izeneko Arartekoaren txosten berezian jasotako gomendioen jarraipenari dagokionez, txosten hori egin zenetik denbora dezente igaro den arren, haren eduki batzuen balioa zehaztu behar dugula pentsatzen dugu. Oraindik indarrean dauden txosteneko enborreko gomendio multzo baten garrantziak bizirik. Arlo horrek 2011. urtean egindako jarduketa-planari buruzko atal honetan aipatzen ari garen jarduketa guztiak, genero-indarkeriari buruzkoak, aipatu txosten berezian jasotako gomendioen muinaren funtsezkoari egindako jarraipenaren zati dira. Beraz, puntu honetan, eta gauzak ez errepikatzeko, egokitzat jotzen dugu erreferentzia horiei eustea.IV.5.2. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskadiko jaietan gomendio orokorraren jarraipena(Arartekoaren 3/2010 gomendio orokorra, abenduaren 21ekoa)Jaietan, gizonek eta emakumeek berdintasunik gabe parte hartzen duten Euskadiko kasurik adierazgarrienetakoak direnez, Irungo Udaleraeta Hondarribiko Udalerajo dugu, Euskadiko udalek jaietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko egin behar duten lanari dagokionez gomendio orokor hori betetzen den jakiteko, eta ez dugu erantzunik jaso haiengandik gai horri buruz. Era berean, gai horri buruz hitz egin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun arloko Zuzendariarekin, kontuan izanda lurralde horretan sortzen direla gai horrekin lotutako kexa gehienak. Zuzendariak foru erakundeak eskura dituen baliabide guztiak aztertzeko asmo sendoa duela adierazi ditu, gai horrek kaltetutako Gipuzkoako udal guztiek bere politiketan aldaketak egitea sustatu ahal izateko, jai guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatze aldera. IV.5.3. Mendekotasunari eta emakumeei arretaAurten, erakundeak EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioaizeneko txosten berezia argitaratu du. Txosten horren edukiaren aipamen zehatzagoa dago V. kapituluan, erakundearen txosten bereziei buruzkoan. Egokitzat jotzen dugu azpimarratzea txosten horretan egindako azterketatik hau ondorioztatzen dela: EAEn mendekotasun-egoera aintzatesten zaien pertsonen %64 emakumea da. Mailaketari dagokionez, ere, ikus daiteke, neurri batean, emakumeek duten mendekotasunak larritasun handiagokoak izan ohi direla. Gainera, ohartarazi nahi dugu funtsean emakumeek hartzen dituztela beren gain zainketa-lanak (%80 inguru). Hori dela eta, txostenean gai horri buruzko gomendioak sartzen dira. Beraz, norberaren autonomia eta mendekotasun-egoeraren arreta sustatzeko edozein politika diseinatzean, kontuan izan beharko da mendekotasunaren fenomenoak eragin izugarria duela emakumeen artean. Era berean, ezinbestekoa da sektore publikoetan eta pribatuetan familia- eta lan-bizitza bateratzeko jarduketak sustatzea eta indartzea. Hauek dira xede horretarako hartzen diren neurrietako batzuk, besteak beste: familiaren aldetik arduratsuak diren enpresei laguntzea; mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zainketarekin bateragarriak diren lanaldiak ezartzea; familia- eta lan-bizitza bateratzeko laguntzak ematea; eta zainketa-lana egiten dutela behar bezala ziurtatzen duten pertsonek lantokian fisikoki ez egon behar izateko aukera emango dieten teknologiak erabiltzeko aukera izatea. IV.6. Partaidetza-foroetan, jardunaldietan eta arlo honetako giza eskubideak sustatzeko beste jarduketa batzuetan parte hartzeaArartekoko langileek, Arartekoak berak eta haren ondokoak arlo honi eragiten dioten zenbait jardunalditan eta foro publikotan hartu dute parte. Parte-hartze horiei buruz gehiago jakiteko, txosten honen VIII. kapituluari helduko diogu, non Arartekoak eta haren ondokoak egindako jarduketen berri ematen den.Edonola ere, atal honetan, labur-labur aipatu nahi ditugu parte-hartzen horietako batzuen edukirik azpimarragarriena 2011. urtean emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren arlorako.

a. 2011ko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak antolatutako mintegian, "Hirigintza barneratzailea. Kaleek badute generoa"

b. Bestalde, Arartekoaren ondokoak, 2011ko abenduan, mahai-inguru batean hartu zuen parte "Ordutegiak arrazionalizatzeko VI. Biltzarraren" baitan. Ondokoak adierazi zuen lan-ordutegiak arrazionalizatzea gizarte-behar bat dela, batez ere emakumeei eragiten diena, haiek baitira batez ere haurrak, mendekotasun-egoeran edo zaurgarritasun handiagoko egoeretan dauden (adinekoak, gaixoak, etab.) zaintzeko eta haurrei arreta emateko lanak beren gain hartzen dituztenak. Halaber, emakumeek beren gain hartzen dituzte oro har etxeko lanak esaten zaienak, biztanleria osoaren oinarrizko beharrak asetzen dituztenak, besteak beste: nutrizioa, higienea, eta pertsonen eta gure lehen mailako habitataren, etxebizitzaren, zainketa. Horretarako, ezinbestekoa da lanaren antolaketa oinarrizko giza beharretara egokitzea, pertsonen bi eremuak, lana, eta pertsonala eta familiarra, bateratzeko aukera emango duten beste formula batzuk erabakitasunez sustatuz. Izan ere, egokitzapen horren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen da, pertsonak zaintzeko eta pertsonei arreta emateko ezkutuko lan horren gizarte- eta ekonomia-balioa aitortzea errazten den neurrian, gizonek seme-alaben zaintzen, adinekoei laguntzen eta etxeko lanak beren gain hartzen laguntzea eta lan horien ardura hartzea sustatzen den bitartean.

c. Bukatzeko, Arartekoak 2011ko urrian emandako hitzaldi bat, Gizatiar emakumeen gizarte- eta kultura-elkarteak (Erromo, Getxo, Bizkaia) antolatutakoa, aipatu nahi dugu. Hitzaldi horretan, Arartekoak defendatu zuen, berdintasun formaleko legezko esparru batean, garrantzitsua dela gizonen eta emakumeen berdintasun erreal eta eraginkor baten edo berdintasun material baten alde egitea, baldi eta gaur egun oraindik dauden desberdintasun materialeko adierazpen horiek guztiak bukatzean ahi badugu: soldaten arteko desberdintasunak; erabakiak hartzean emakumeak oraindik bigarren mailan egotea; lan- eta familia-bizitza bateratzeko zailtasunak; gizonek etxean eta zainketan ardura ez hartzea; egungo gizarte-gaitz nagusiak, genero-indarkeriak, oraindik bizirik irautea; pobrezia emakumetzea; emakumeek lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak izatea, prestakuntza profesionala izan arren; emakumeek beste pertsona batzuk zaintzen hartzen duten ardura sarritan ez aintzatestea, ez eta berekin dakarren higadura fisikoa eta psikikoa ere. Halaber, defendatu zuen elkarteak oso garrantzitsuak direla emakumeen ahalduntzea lortzeko faktore gako gisa.

izenekoan. Mintegi horretan, 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde- eta hirigintza-antolaketan duen eraginari buruzko txosten bat egin genuen. Gure esku hartzean, azpimarratu genuen aipatu Euskadiko Berdintasunaren Legeak legezko esparru bat ezarri duela, Euskadiko administrazio guztiei beren jarduketa guztietan genero-ikuspuntua sartzera derrigortzen dituena. Betekizun horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko helburuaren baitan sartzen ditu lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak. Aurreikuspen horren araudiaren garapen-egoera eta lurralde- eta hirigintza-planekiko egun zer jarrera duten aztertzeak aukera hau proposatzen digu: 2012ko datorren ekitaldian gai hori sakonkiago aztertzea, hala dagokionean, erakunde honen berezko tresnen bidez, lurralde- eta hirigintza antolakuntzako lanarekin lotutako herri-administrazioei zuzendutako gomendio bat prestatzeko, legezko aurreikuspen horiek eraginkortasunez gauzatzeko baliabideak presta ditzaten.IV.7. Iritzi-artikuluak eta dibulgazio-jarduerakLerro batzuk atzerago zehaztasun handiagoz aipatu dugun Hondarribiko Alardea dela-eta egindako adierazpen instituzionalazgain, Ararteko erakundeak, 2011ko azaroaren 25ean, Emakumearen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna zela eta, adierazpen instituzionalbat egin zuen. Adierazpen horretan, emakumeen kontrako edozein indarkeria mota irmoki gaitzesten da, bai eta ekintza eta jarrera horiek babesten dituzten ideologia-oinarri sexista ere. Ideologia sexista hori errotik kentzeko modu bakarra da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politika publikoak martxan jartzea. Berdintasun hori pertsona guztien berdintasunerako eta duintasunerako eskubide besterezinen eta utziezinen defentsan oinarritzen den gizarte baterako gizarte-balio eztabaidaezin gisa sustatu behar dute politika horiek. Horretarako, herri-erakunde guztiei eskatzen diegu aktiboki inplikatzeko ideologia sexista hori adierazten duen edozein jarrera publiko edo pribatu azaltzeko eta salatzeko garaian. Halaber, erregutzen diegu gizartea berdintasunaren balioaren inguruan hezteko eta sentsibilizatzeko, eta gaur egun oraindik gure gizarte-antolaketan bizirik dirauen egiturazko desberdintasuna errotik kentzeko politikak erabakitasunez sustatzeko. Halaber, genero-indarkeriaren biktimei arreta eta laguntza emateko ardura duten erakunde publikoei eskatu genien arretaz aztertzeko emakume bat hil den kasuetan jarraitutako jarduketa guztiak, dauden arreta-protokoloei eta -tresnei buruz kritikoki hausnartzeko eta gure babes-sistema funtsean hobetzea lortzeko. V. Kexarik aipagarrienakV.1. Genero-ikuspuntua sartzea hiri-eremuen diseinuanPlentzia udalerriko herritar batzuk kexa hau egin zuten: hiri-eremuan, udalerriko historiari buruzko argazkiak eta testuak zituzten panel batzuk ezarri ziren, eta salatzen zuten panel horietan gizonek itsas gizon gisa izandako balioa aipatzen zela bakarrik, emakumeek aipatu udalerriaren historiari egindako ekarpenetan izandako balioak eta merituak aipatu ere egin gabe. Kexa hori zela eta, Arartekoaren ebazpenean, 2011ko uztailaren 15ekoan, jasotako gomendioa egin genuen. Ebazpen horretan, Plentziako Udalarigomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa ikusita, udalerri horretako Zubi Zuri zubiaren pasagunean ikusgai jarrita dauden horma-irudiak berrikusteko, genero-ikuspuntua kontuan hartuz, eta horren ondorioz, argazki eta testu horien ordez beste batzuk jartzea, emakumeen hiribilduaren gizarte-, kultura- eta ekonomia-bilakaeran izan duten presentzia esplizituki adierazten dutenak. Gure ustez, horrelako kasuetan, ez da nahikoa ustez neutroa den jarrera bati eustea, baizik eta beharrezkoa da indar publikoek ahalegin osagarri bat egitea material egokiak bilatzen eta oro har isildua izan den historiaren ikuspuntu bat adierazten duten edukiak sortzen. Zentzu horretan, beharrezkoa da ekintza positiboak abian jartzea, historiak sistematikoki ezkutatu dituen emakume horiek benetan presentzia izan dutela ohartarazteko. Emakumeak historian etengabe ezkutatu dira, eta gaur egun badakigu emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak kalte handia egiten duela gizartean. Hori dela eta, ezkutatze hori errotik desagerrarazi behar dugu. Horretarako, beharrezkoa da indar publikoek espresuki adieraztea emakumeek gure historiari zer ekarpen egin dioten. Izan ere, ekarpen horiek denbora luzean ezkutuan egon diren arren, erabakigarriak izan dira gure gizarteen garapenerako. V.2. Kiroletan emakumeak baztertzeaKexa bat azpimarratu nahi dugu, maratoi-lasterketa batean parte-hartzaileen kategorientzako sarien eraketan emakumeei bereizkeriazko tratua ematen zitzaiela salatzen zuena. Lasterketa hori antolatzen zuen udalari informazioa eskatu eta gero, jakin ahal izan genuen hasierako aurreikuspenak aldatu egin zirela, bi sexuentzako sariak parekatuz, sexu bakoitzari antzeko bost sari-kategoria ezarriz. Aditzera eman nahi dugu garrantzitsua dela kirol-jarduera horiek, pertsona asko kirola egitera bultzatzen dutenek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna behar bezala adieraztea, legezko betekizuna baita, baina batez ere emakumeen artean praktika horiek hedatzea gizartearentzat onuragarria baita, haien parte-hartzeari balio bera aitortuz, eta hala, emakumeak kiroletan baztertzeko inertzia historikoa gaindituz.V.3. Osasun-profesionala sexuaren arabera hautatzeaGure ustez, beste kexa esanguratsu bat izan da emakume musulman baten senarrak egindakoa. Senarrak uko egiten dio gizonezko mediku ginekologo batek emaztea artatzea haurdunaldian zehar eta eskatzen du emakume batek artatua izatea. Kexa horrek pizten duen oinarri konplexua aztertu eta gero, erakunde honek ezin izan du ondorioztatu pazientearen erlijio-askatasunerako eskubidearen edukia nahikoa oinarri denik mediku eta erizain profesionalak duten berdintasunerako eskubidea, Osakidetzak osotasunean errespetatu behar duena, salbuesteko. Gainera, egiaztatu ahal izan dugu sexuaren arabera osasun-langilea hautatzeari buruzko arazo hori bera, erlijio-sinesmenetan oinarritzen dena, Europako beste herrialde batzuetako osasun-sistema publikoetan ere gertatu dela, eta haietan ere, osasun-langileen berdintasunerako eskubidea babesteko joera izan dute. Baina Euskadiko osasun sistemak paziente horri emandako erantzuna zuzena izan dela uste dugun arren, erabaki dugu, sexuaren araberako profesionalen hautaketan berriz erori gabe eta paziente horren eskaera betetzera zuzenduta batez ere, beste aukera batzuk planteatzea, emakume horri eskaini diezaioketenak -esate baterako, pazientea lurraldeko beste zentro batera lekualdatuz, non tokoginekologiako zerbitzua emakume baten ardurapean dagoen- haurdunaldian eta erditzean ginekologia-arreta izatea.V.4. Emakumeak sexu-objektu hutsak balira bezala aurkezten dituzten publizitate-iragarkiakAurten gure arreta deitu duen beste gai bat izan da idatzizko prentsa-komunikabide baten prostituzio-iragarkien kontra egindako kexa bat. Idatzizko prentsa horretan, emakumeak merkataritza-objektu huts bihurtzen dira. Gai horrek ihes egiten erakunde honi legez esleitu zaion kontrol-ahalmenetik, jarduera pribatu bat baita. Hala ere, egia da aipatu iragarkiek 4/2005 Legea urra dezaketela, zehazki 26. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiena. Idatz-zati horien arabera: "Hedabideetako batek ere ezin izango du adierazi, bere jarduna Euskal Autonomia Erkidegoaren baitakoa baldin bada, pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela, ez eta objektu sexual soilak direla ere (...)". Hala, "Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duen publizitate-iragarki oro egin, eman edo erakustea, (...)". Hori dela eta, kexa hori izapidetu dugu, kexaren sustatzaileari jakinaraziz aipatu legezko xedapenak oinarri ukaezinak direla Eusko Jaurlaritzak kexan salatutako jokabideak zigortzeko duen eskumenari dagokionez. Hori dela eta, egokia da Eusko Jaurlaritzaren aurrean salaketa bat jartzea, gai horrekin lotutako prentsa-komunikabideen prostituzioari buruzko publizitate-iragarkiak direla eta. Berdintasunerako Defentsa Bulegoak gai horren inguruan 2008. urtean emandako gomendioakoinarri dira, salatutako enpresen kontrako zigortzeko espediente bati hasiera emateko behin-behinean.Edonola ere, adierazi dugu erakunde honek, pertsonen oinarrizko eskubideak sustatzeko eskumenaren esparruan, Euskadiko prostituzioaren egoerari buruzko gogoeta sakonago bat egiteko asmoa duela hemendik gutxira. Testuinguru horretan, segur aski, eztabaida bat sortuko dugu, gure lurraldeko zenbait komunikabideetako prostituzioari buruzko publizitateak pertsonen duintasunaren aurka egiten duen atentatuari buruz. V.5. Herri-administrazioen zerbitzuko langileen artean arrazagatiko bereizkeria-kasuakHerri-administrazioen zerbitzuko langileen arloan, hainbat arazo planteatu dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloarekin lotuta. Arazo horietan guztien oinarria da arrazagatiko bereizkeria edo Administrazioko zenbait kidegotan berdintasun erreala eta eraginkorrak sustatzeko behar adina ekintza ez positiboa izatea. Ustezko kasu horiek hauei egiten diete erreferentzia: emakumeak zenbait polizia-taldetan sartzea edo sustatzea; edo UPV/EHUren barruan irakasleen beharrak zehazteko erabiltzen diren zenbait tresna informatikok langileen ordainsari- edo lan-eskubideetan izan ditzaketen ondorioak, berdintasun printzipioa batez ere kaltetuz, bateratzea edo irakasleen amatasuna edo aitatasuna babesten duten eskubideetan eragiten dutenean. Arazo horiei buruzko aipamen zabalagoa eta zehatzagoa jasotzen da arlo horri buruzko txosten honen atalean. Hala ere, hemen labur-labur aipatuko ditugu gure jarduketa-esparruari eragiten dioten erabakirik garrantzitsuenak. Batetik, Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 13koa, EHUk irakaskuntza-enkarguari emandako tratamenduari buruzko jarduera amaitzen duena aipatu behar dugu. Ebazpen horren bidez, aditzera ematen dugu GAUR aplikazio informatikoa ez dela egokia ordainsari-eskubideei, sustapen profesionalari edo unibertsitateko irakasleen lan-baldintzei eragiteko. Hori dela eta, UPV/EHUri ohartarazten diogu beharrezkoa dela tresna informatiko hori egokitzea, aplikatzen denean irakasleen eskubideetan kalterik eta eraginik ez izateko moduan, batez ere arrazagatiko berdintasun printzipioari eragiten dioten eskubideetan, hala nola lan- eta familia-bizitzen bateratzea babesten duen eskubidea, eta oro har, amatasuna eta aitatasuna.Bestalde, Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoaere egin dugu. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan. Gomendio horren oinarri nagusia izan da aipatu udalak udaltzain plazak eskuratu behar zituen langileak hautatzeko erabili duen formula. Formula hori gizonentzat eta emakumeentzat neutro adela dirudien arren, emakumeak bereizten ditu, et agure ustez, zeharkako bereizkeria kasu bat da emakumeentzat. V.6. Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeek etxebizitza babesturako sarbidea izatea Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako arretarekin lotuta, egindako kexen artean urtero behin eta berriz errepikatzen da gai bat: etxebizitza babestuaren arloan ekintza positiboko neurrietara sarbidea izateko betekizunak talde horrentzako. Aurten ere jaso ditugu gai horrekin lotutako kexak. Kexa horiek arazo hau planteatzen dute: Etxebideneskaera egiteko unea baino bi urte baino gehiago lehenago emandako babes-agindu bat izatean, eta eskaera egiteko unean agindu hori indarrean dagoen arren, ez da betetzen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren Agindua, 2006ko urriaren 4koa. Hori dela eta, Etxebideren Erregistroan izena emateko unean, ezin dira igaro bi urte baino gehiago babes-agindua eman zenetik, etxebizitza arloan ekintza positiboko neurri horietara sarbidea izateko. Beste batzuetan, jada aditzera eman dugu egokia litzatekeela 2006ko urriaren 4ko Agindu horretan aldaketak egitea, arazoak planteatzen baititu, bai aplikazio-eremuari dagokionez, bai etxebizitza eskuratzeko betekizunei, etxebizitza esleitzeko betekizunei eta arau horrek sortutako etxebizitza eskuratzeko bideei dagokienez. Gaur egun, aipatu aginduan bi sarbide modu jasotzen dira: kupo berezi batean sartzeko sistema eta esleipen zuzena. Hala ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen etxebizitza eskaera izugarria asetzeko sarbide-modu horiek duten eraginkortasuna oso urria da. Beraz, agindu horren irizpideak berrikusi behar direla planteatzen dugu, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, beste erakunde batzuk (batez ere udalak eta aldian-aldian foru-aldundiak) inplikatu behar direla genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei etxebizitzaren prestazioa gauzatzeko arduran.V.7. Gizarte-murrizketak eta pobreziaren feminizazioaEtorkinei eta gizartean baztertuta dauden pertsonei buruzko ataletan, zehaztasun handiagoz jasotzen da herri-administrazioek ekonomia-krisiagatik azken garaietan abian jarri dituzten gizarte-murrizketek zer inpaktu izaten ari diren talde horietan. Murrizketa horien ondorioz, gai horrekin lotutako kexak, erakunde honetan jasotzen direnak, izugarri ugaritu dira. Beraz, gai horiei buruzko xehetasun gehiagoren berri izateko, arlo horiei buruzko txosten honen atalei helduko diegu. Arlo honetan, murrizketa horiek batez ere emakumeengan eragina dutela azpimarratzeko beharra dugu, eta emakumeen kargura egon ohi dira mendeko pertsona gehienak, krisi-egoera berrian batez ere ahula den taldea, hain zuzen. Hala, duela denbora batetik hona hauteman dugun prozesu bat larriagotzen ari da, baita gure ingurunean ere, pobreziaren feminizazioa hain zuzen ere. VI. Arloan sustatutako ofiziozko jarduketakAtal honetan azpimarratu nahi ditugu Arartekoak, 2011. urtean, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak hi diren kasuetan poliziak izandako esku-hartzea ikertzeko sustatu ditugun ofiziozko jarduketak. Suposizio horiek oinarri hartuta eman diegu hasiera ofiziozko espedienteei Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean, jarduketak egokiak izan ziren edo hobe zitezkeen argitzeko. Orain arte lortu dugun informazioa aztertu eta gero, prozedura horiek oraindik bukatutzat eman gabe, behin-behineko ondorio hau atera dugu:

Egiaztatu dugu Ertzaintzak arriskua baloratzeko jarraitu duen metodoa zorrotza eta kontrastatua bada ere, gure ustez, egindako arrisku-balorazioen eta arrisku handikotzat baloratutako kasuei esleitzen zaizkien babes neurrien artean ez dago orekarik. Izan ere, neurri horiek ez dira balorazio horiek merezi zuten bezain biziak.

Halaber, egokitzat jotzen dugu, oro har, arrisku handiko edo oso arrisku handiko egoera bat hautematen denean, biktimaren kontzientziazioan lan zorrotzagoa egitea, haren onespenarekin beharrezko babes-neurriak ezartzeko garaian. Gure ustez, alderdi hori funtsezkoa da genero-indarkeriaren biktimen babesean, eta intentsitate handiagoz aztertu behar da.

Egokia iruditzen zaigu beste ikerketa-baliabide batzuk prestatzeko aukera egon daitekeen pentsatzea, Ertzaintzako agenteek erasotzailearekin egiten duten elkarrizketaz harago, aukera emango dutenak erasotzailearen benetako borondatea eta asmoak zein diren fidagarritasun handiagoz jakiteko. Tresna psikologiko aurreratuagoei buruz ari gara, eta hala dagokionean, arlo horretan espezializatuta dagoen langileengana jotzea aldian-aldian. Langile horiek erasotzaileak egiazkotasun handiagoz zer asmo dituen jakiteko teknika espezifikoak aplikatzeko eta gertakarien zer bilakaera izan dezaketen jakiteko gai izango lirateke.

Oro har, gure ustez, Ertzaintzak kasu horietan jarraitu dituen jarduketak ezarritakoarekin bat etorri dira. Hala ere, kasu dramatikoen xehetasunak aztertzeko une egokian gaudela uste dugu. Kasu horien ebaluazioak gerta daitezkeen kasuetarako jarduketa publikoak hobetzeko aukera emango digu, zalantzarik gabe.

Halaber, pentsatzen dugu funtsezkoa dela organo judizialen posizioa, batez ere emakumeen kontrako prebentzio-neurriak zehazteko garaian, 1/2004 Lege Organikoak gaitzen duen zentzu zabalean. Ildo horretan, garrantzitsua da aurrera egitea babes-neurriak eraginkorragoak izatea lortzeko, erasotzailearen mugimendu guztien kontrol zuzenaren bidez, batez ere poliziak baloratzen badu kasuak arrisku handia duela.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari planteatu diogu beharrezkoa dela epaileen eta poliziaren arteko koordinazioa areagotzea zentzu zabalean. Koordinazio horrek, aldian-aldian, berekin ekar dezake kasuei jarraipena egiteko eta jarduketa koordinatuko protokolo berriak sortzea, eta horrek hertsiki poliziena den eskumen-esparrua gaindituko luke inolaz ere. Hori dela eta, gure ustez, Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen baitan landu beharko litzateke gai hori. Egun, Arartekoak hitzarmen horretan parte hartzen du.

Edonola ere, ofiziozko espediente horiek ikusita, planteatu dugu egokia dela erakundeen hausnarketa bateratu bat (arlo horretan ardura duten erakunde guztiekin batera) egitea gai batzuei buruz. Gai horietako batzuen berri eman diogu aipatu Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeari eta hauek dira:

agintaritza koordinatu batek salatutako genero-indarkeriako kasu bakoitzari jarraipena egitea, kasu jakin horretarako protokoloa egokia izan den ala ez aztertuz (gure ustez, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak erakunde-posizio egokia du funtzio hori betetzeko).

amaiera tamalgarria izan duten kasuak tratatzean eman diren urrats guztien azterketa eta ebaluazioa egitea, aurreiritzirik gabea, irekia eta zintzoa. Badaude Euskadin gertatutako beste genero-indarkeriako kasu batzuk (batzuetan biktima hil egin da eta beste batzuetan ez), oso ondorioz larria izan dituztenak, eta orain arte ez dira berriz aztertu eta ebaluatu -eskura dugun informazioaren arabera. Kasu horien ebaluazioak arbuiatu ezin dugun hobetzeko aukera eman diezaguke.

VII. OndorioakArartekoko emakumeen berdintasun eta osotasun arloak 2011. urtean egindako lanen artean, hauek dira azpimarragarrienak:VII.1. 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoaren, garapenari eta aplikazioari buruzko gaiakNahiz eta gure burua zorion dezakegun arrazagatiko berdintasun printzipioaren aintzatespen formala jarduketa publikoen esparruan errealitate orokortua izateagatik, gure lanean oraindik egiaztatzen dugu gure gizarteko esparru askotan oraindik desberdintasun materialak, zenbaitetan hautemateko zailagoa denak, bizirik dirauela eta botere publikoek aurre egin behar diotela ekintza positiboko neurrien bidez. Euskadiko herri-administrazioen erronka nagusia da, Euskadiko Berdintasun Legearen aurreikuspenak erabat betetzea lortzeko. 2011. urtean, hain zuzen ekintza positiboak ezartzeko beharrarekin lotuta dauden zenbait problematika lantzeko aukera izan dugu. Hala gertatzen da zaurgarritasun egoera berezian dauden emakumeen kasuan, bereizketa-egoera bikoitza pairatzen baitute, hala nola emakume etorkinek eta ezgaitasuna duten emakumeek. Emakume horien egoera bereziak ekintza positibo bereziak eta bereziki indartsuak abian jartzea eskatzen du, berdintasun materialeko kota handiagoak lortzeko. Oro har, ohartzen gara esparru batzuek agerian uzten dutela beharrezkoa dela botere publikoek politika publikoak ezartzea, egun emakumeak oraindik dauden egiturazko desberdintasunari aurre egitea lortuko duten ekintza positiboetan oinarrituta daudenak. Hauek dira esparru horietako batzuk, besteak beste: emakumeek enplegura berdintasunezko sarbidea izatea, erabakiak hartzean ordezkaritza orekatua izatea, pertsonen zainketan eta arretan baterako ardura izatea, eta kulturan, kiroletan eta jaietan emakumeek berdintasunezko partaidetza izatea.Euskadiko Berdintasunaren Legearen garapenak oraindik hutsune batzuk ditu, genero-ikuspuntua jarduketa publiko guztietan sartzea ziurtatuko duten administrazio-neurriak abian jartzeari dagokionez, generoaren arabera inpaktua ebaluatzea ziurtatzen duten tresnekin gertatzen den bezala, eta tokiko eta foru administrazioen jarduketei dagokienez. Urte honetan, arlo honetan bereziki deigarria gertatu zaigu ebaluazio horiek egitea bermatuko duten tresna zehatzak ezartzeko beharra, lurralde- eta hirigintza-antolaketako tresnei dagokienez.Eusko Jaurlaritzak 4/2005 Legea Berdintasunaren Defentsa Bulegoaren inguruan aldatzeko proiektatu duen erreformari dagokionez, Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordearen aurrean agertu da erakunde hau, sexuagatiko berdintasun printzipioa betetzen dela (baita esparru pribatuan ere) zaintzen duen organo independente bat izatea garrantzitsua dela defendatzeko, nahiz eta horrek ez dakarren berekin egituraketa jakin bat, legegileak zehaztu behar duena.VII.2. Genero-indarkeriaren aurkako borrokaErakunde honen esparru honetako lanaren berrikuntza nagusia da 2011. urtetik aurrera Etxeko tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eman beharreko arreta hobetzeko Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean sartuko dela, eta batzorde horren eta erakundeen arteko lan-taldearen bileretan parte hartuk duela. Bilera horietan, lantzen joan diren genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeen arretari buruzko zenbait alderdiren inguruan gure iritzia eman dugu, eta era berean, Arartekoak defendatu du beharrezkoa dela erakundeen arteko lan-metodo bat ezartzea, genero-indarkeriako delitu baten ondorioz emakume bat hiltzen den aldiro, gai horretan esku hartzeko eskumena duten edo esku hartu izan zezaketen erakunde guztiek ustezko kasu horretan garatu diren jarduketak (edo hala dagokionean, jarduketak izan ez direnean) berrikus ditzaten, gerta daitezkeen kasuetarako hobetzeko proposamenak ateratzeko moduan.Halaber, 2012. urtetik aurrera Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskadiko Behatokian, duela gutxi abenduaren 23ko 264/2011 Dekretuaren bidez sortuan, parte hartuko dugula aditzera eman nahi dugu.2011. urtean Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindako Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Prebenitzeko eta haren Biktimak Erabat Leheneratzeko Legearen aurreproiektuaren zirriborroari dagokionez, erakunde honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan eraginkorrak edo nahikoak ez direla erakutsi duten irizpideak berrikusteko eta hobetzeko ekimenen alde egingo du. Berrikusketa horrek, gure ustez, ez du hutsaldu behar berdintasun-politiken esparruan genero-indarkeriaren aurkako borroka inkardinatzeak dakarren kontzeptuzko aurrerapena. Horrek guztiak auzitan jartzen du 4/2005 Legean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoan, gai horri dagokionez jasotako aurreikuspenak indargabetzen dituen lege baten bidez erreforma horiek prestatzea. Horrez gainera, 2011. urtean Euskadin emakumeak hiltzea eragin duten genero-indarkeriako atentatuengatik zenbait ofiziozko espediente izapidetzen ari gara. Esku-hartze horiek oinarri hartuta egindako behin-behineko ondorioek gure uste osoa laburbiltzen dute, erakundeen arteko gogoeta bateratu bat (gai horretan ardura duten erakunde guztiekin) egitea komenigarria izatearena. Gogoeta hori gai hauei buruzko izan beharko litzateke:

agintaritza koordinatu batek salatutako genero-indarkeriako kasu bakoitzaren jarraipena egiteko beharra, eta kasu jakin horretan aplika daitekeen protokoloaren edo aplika daitezkeen protokoloen egokitasuna aztertzea.

amaiera tamalgarria izan duten kasuak tratatzean eman diren urrats guztien azterketa eta ebaluazioa egitea, aurreiritzirik gabea, irekia eta zintzoa.

Bukatzeko, 2011. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren genero-indarkeriako emakumeentzako bi harrera-baliabideak bisitatu ditugu. Bi zentroek oso balorazio positiboa jaso dute, bai instalazio materialei dagokienez, bai bertan dauden emakumeei ematen zaien laguntza profesionalari dagokionez.VII.3. Ararteko erakundean emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan sortu diren beste arazo batzuk: Berdintasuna eta jaiakArartekoaren 3/2010 gomendio orokorrari, Euskadiko jaietan Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoari, egindako jarraipenaren emaitza ez da pozgarria, ez baitugu erantzun bakar bat ere jaso gai horrekin lotura zuzena duten bi udal nagusietatik, Irundik eta Hondarribitik, hain zuzen ere. Alardeetan emakumeak berdintasunez sartzearen alde borroka egiten duten taldeekin biltzea zeta talde horiei laguntzeaz gain, jaien eta berdintasunaren gai orokorra landu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritzarekin (lurralde honetan du arazo horrek indar handiena), desberdintasuneko gizarte-egoera hori aldatzeko erakunde-estrategia bat sustatzeko. Genero-ikuspuntua sartzea lurralde- eta hirigintza-diseinuanArazo hori kasu jakin batean zehatzago aztertzeko aukera izan dugu. Horren ondorioz, gomendio bat eman behar izan dugu Plentziako Udalarentzat, genero-ikuspuntua kontuan izan ez duten instalazio batzuk alda ditzan (Arartekoaren 23/2011 Ebazpena, uztailaren 15ekoa. Horren bidez, Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita.) Hala ere, espazio guztien diseinuan genero-ikuspuntua oro har sartzea -lurralde- eta hirigintza-plangintzaren bidez egiten da batez ere- oso garrantzitsua dela ohartu garen neurrian, datorren urtean jarduketa-printzipio hori Euskadiko lurralde- eta hirigintza-antolaketa osoan orokortzea ziurtatzeko modurik onena zehazki aztertzeko asmoa dugu. Sexuagatiko bereizkeria-arazoak funtzio publikoaren esparruanEsparru horretatik gerta daitezkeen sexuagatiko bereizkeria-egoerak salatzen dituzten zenbait kexa iristen zaizkigu. Esparru honetan egindako gure jarduketen ondorioz, urte honetan emandako bi ebazpen azpimarratu behar ditugu, aditzera ematen dutenak herri-administrazioek ez dutela ahaztu behar beren jarduketek pertsonen sexuaren arabera zer inpaktu izan dezaketen. 2011ko urriaren 13ko Arartekoaren Ebazpenari (EHUk irakaskuntza-enkarguari emandako tratamenduari buruzko jarduera amaitzen duena) eta 2011ko abenduaren 1eko Arartekoaren Ebazpenari (Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan) buruz ari gara.3. Ezintasunen bat duten pertsonakI. AurrekariakArartekoak, bere egiteko nagusia gauzatzean -alegia, pertsona guztien eskubideak defendatzean-, beti eman dio garrantzi berezia berdintasunaren arloko eskubideak gauzatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonen defentsari. Zentzu horretan, ezintasunak dituzten pertsonen eskubideen defentsa beti izan da lehentasunezko helburu bat gure erakundearentzat.Beharrezkoa da onartzea pertsona horiek eskubideen benetako subjektu direla eta gainerako herritarrek dituzten aukera berberak dituztela. Desberdintasuna errespetatzen bada eta desberdintasun hori aniztasunaren eta giza izaeraren parte gisa onartzen bada lortuko da pertsona horiek bene-benetan gizarteratzea. Horregatik da denon lana, gizartearena oro har eta botere publikoena bereziki, gehiago lortu nahi izatea eta pentsamoldeak eta paradigmak aldatzearen alde egitea gure hiriak diseinatzeko orduan, gizarte-baliabideak antolatzeko orduan, aisialdia eta kirola eratzeko orduan, gure harreman pertsonalak irudikatzeko eta gauzatzeko orduan. Gizakiaren funtzionaltasun askotarikoek izan behar dute aldaketa horren gidari, errespetua eta gure gaitasun ugariekiko begirunea oinarri direla.Premisa horretatik abiatuz, gure gizartean arlo horretan gertatzen ari diren aurrerapen handiak sustatzen laguntzeko asmoz heltzen dio Arartekoak bere ardurapeko lan horri, oraindik egiteko asko dagoela jakinik. Gure lanaren lagin garrantzitsu bat kapitulu hau irakurrita ikus daiteke. Izan ere, modu bateratuan saiatu gara biltzen erakunde honek ekitaldi honetan egin duen jarduera, hala aurkeztutako banakako kexak izapidetzean lortu duen emaitzari dagokionez nola erakunde honek proposatu dituen eta botere publikoen jarduketa-esparru guztiei eragiten dieten jarduketei dagokienez.II. Araudi mailako testuinguruaII.1. 2011ko nobedadeen artean, estatu-mailan, aipatzekoa da Araudia Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmeneraegokitzeko 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa. Hitzarmenak ezintasunak tratatzeko modua aldatu zuen. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da ezintasunak giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar direla, eta horrek esan nahi du ezintasunak dituzten pertsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar. Ondorioz, aurreko arauketaren oinarri izan zen eredu medikoak edo errehabilitaziora zuzendurikoak ezintasuna pertsonaren arazo bat bezala ikusten zuen, baina eredu sozialaren ikuspuntutik, hartu behar diren neurriek ez dute pertsonari zuzendurik egon behar soilik; aitzitik, gizartera ere egon behar dute zuzenduta, bertan ikusten diren diskriminazio-egoerak gainditzen ahalegintzeko. Ikuspegi horretan oinarrituz, araudia ezintasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmenera egokitzen saiatzen den abuztuaren 1eko 26/2011 Legea onartu zen, eta pertsona horiek gizartean pairatzen dituzten desabantailak eta giza eskubideen urraketak desagerrarazten saiatzen da.Horren harira, ezintasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasunari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearenhainbat artikulu aldatu egin ziren. Egindako aldaketen artean, gailentzekoa da Hitzarmenean jasotakoaren arabera ezintasunak dituzten pertsonen legezko definizioa egokitu egin zela eta abenduaren 26ko 49/2007 Legean beste zehapen osagarri bat sartu zela (lege horrek ezintasuna duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren esparruko zehapen-araubidea ezartzen du).Osasunaren arloan, hainbat lege aldatu ziren eta ezintasuna pertsonen eta osasunaren arloko herri-administrazioen arteko harremanetan diskriminaziorik ez eragiteko arrazoi bezala jaso zen, eta informazioa pertsona guztientzat erabilerrazak eta ulergarriak diren formatuetan jasotzeko eskubidea arautu zen. Bada, aipatzekoa da aldatu egin zirela Gizarte Gaiekin lotutako Arau-hausteen eta Zehapenen Legearen Testu Bateratua, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege-dekretuarenbidez onetsia; organoak atera eta transplantatzeari buruzko urriaren 27ko 30/1979 Legea; Osasunaren arloko apirilaren 25eko 14/1986 LegeOrokorra; pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legea; lagundutako giza ugalketako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legea; Osasunaren Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, eta Osasun-arloko lanbideak antolatzen dituen azaroaren 21eko 44/2003 Legea.Irisgarritasunaren esparruan aipatzekoa da, irisgarritasun unibertsalaren eraginkortasun osoa lortzeko elementu erabakigarri gisa, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen10. artikuluko 2. idatz-zatia eta 11. artikuluko 3. idatz-zatia aldatu egin direla.Enplegu publikoaren arloan, era berean, ehuneko zazpiraino areagotu da ezintasunak dituzten pertsonentzat erreserbatutako lanpostuen kopurua (Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeandago jasota), eta ezintasun intelektuala duten pertsonentzat kuota zehatz bat sortu da, lehenengoz lege-mailarekin.Azkenik, aipatzekoa da 2008-2012 Ezintasuna duten Pertsonen Enplegurako Ekintza Estrategia Globalarenesparruan 4. Helburua betetzea sustatzen dela, hots, lan-merkatu arruntean ezintasunak dituzten pertsonen kontratazioa areagotzea sustatzea. Horretarako, Gobernuak lege-araudia eta erregelamenduak berrikusi egin behar ditu, eta, horrez gain, neurriak hartu behar ditu 50 langiletik gora dituzten enpresetan lanpostuen ehuneko bi ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatzeko kuota betetzen dela ziurtatzeko.II.2. Era berean, estatuko legeria Hitzarmenera egokitzeko, Araudia Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenera egokitzeko irailaren 16ko 1276/2011 Errege-dekretuaonartu zen. Errege-dekretuaren sarreran zehazten den bezala, aldaketak arlo hauetan egiten dira: Garraioen arloan, ezintasunak dituzten pertsonak garraiobideetara sartzeko eta garraiobideak erabiltzeko irisgarritasuna eta diskriminaziorik eza lortzeko oinarrizko baldintzak arautzen dituen azaroaren 23ko 1544/2007 Errege-dekretuanegindako aldaketaren helburua da garraioaren sektore guztietan Irisgarritasun Planak barne hartzea eta azpiegitura eta zerbitzu handiak eta txikiak zedarritzeko irizpide bat ezartzea. Ezintasunak dituzten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-hedabideekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua -azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuarenbidez onetsitakoa- Interneten irisgarritasunaren arloan Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legeanezarritakora egokitu da.Babes zibilaren esparruan egin den aldaketak ezintasunak dituzten pertsonen arreta oro har bermatzearekin, jarduera-protokolo zehatzak arautzearekin eta ezintasunak dituzten pertsonen laguntzarekin lotutako gaiak prestakuntza-ikastaroetan sartzearekin daude lotuta.Lekukotza-funtzioaren garapenari dagokionez, eta gaur egun ezintasunak dituzten pertsonak babesteko dauden neurriak ikusirik, Notarioen Antolamenduaren eta Erregimenaren Erregelamendua aldatu egin da, Hitzarmenaren 2. eta 12. artikuluetan jasotako xedapenetara egokitzeko.Osasunaren arloan egin diren aldaketak ezintasunak dituzten pertsonek informazioa jasotzeko duten eskubidea bermatzera daude zuzendurik. Horretarako, pazienteei ematen zaien informaziorako formatu egokiak erabiltzea eta ezintasunak dituzten pertsonek baimena ematean laguntzea eta babesa eskaintzea aurreikusten da.II.3. Garrantzitsua da, halaber, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeanezintasunak dituzten pertsonen aldeko politika aktiboen gaineko eragina. II.4. Azkenik, gailentzekoa da ezintasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko baldintzei buruzko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 422/2011 Errege-dekretuaonartu dela. Izan ere, erregelamendu horrek hauteskunde-lokaletarako oinarrizko irisgarritasun-baldintzak eta hauteskundeekin, hauteskunde-kanpainako ekitaldi publikoekin eta hauteskundeetako propagandarekin lotutako informazio instituzionalerako irisgarritasun-baldintzak ezartzen ditu. Era berean, ezintasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan parte hartzeko baldintzak zehazten ditu.III. Jarduera-plana- Bilerak elkarteekinAtal honetan, lehenbizi, erakunde honek EAEko esparruan lan egiten duten elkarteekin egin dituen bilerak aipatu nahi ditugu. Betidanik pentsatu dugu erakunde horiek egiten duten lanak gure zeregina aberasten duela, kolektiboaren errealitatea ezagutzera ematen duten antena gisa dihardute eta. Hori dela eta, ezinbestean eman behar dizkiegu eskerrak, erakunde honekin etengabe lankidetzan aritzen direlako.Aurreko ekitaldian hasitako jarduerekin jarraituz, Euskal Gorrak Elkartearekinbatzartu ginen, besteak beste, pertsona gorrei eta gor-itsuei zuzenduriko irisgarritasun-plan bati heltzeko jarduerak zehaztuz joateko.Horri dagokionez, aurten pertsona gorrekin komunikatzeko estrategiei buruzko prestakuntza-ikastaro bat eskaini zaie Arartekoaren erakundean zuzeneko arreta eskaintzeaz arduratzen diren langileei. Era berean, Arartekoak pertsona gorren eta gor-itsuen kolektiboarekin egin zuen bilera bati esker, lehen eskutik ezagutu ahal izan zuen erakundeak giza eskubideak sustatzeko egiten duen lanaren errealitatea, eta, horrez gain, berekin lotutako gaietan eta EAEko herri-administrazioekin lotutakoetan erakunde honetara indibidualki jotzeko dituzten aukeren berri eman genien.Bestalde, Elkarteak gomendio batzuk egin dizkigu gure bulegoetan soinuak ozenago jartzearekin eta egokitzapen bisualak egitearekin lotuta, gure egoitzetan pertsona gorren eta gor-itsuen irisgarritasun osoa bermatzeko. Zentzu horretan, laster gure zerbitzuak egokitzeko asmoa dugu. Horretarako, beharrezkoak diren begizta magnetikoak instalatu nahi ditugu, eta, horrez gain, tokien seinaleak egokitu nahi ditugu, baita eskuragarri dauden laguntza teknikoak ezarri ere.Aipatzekoak dira, era berean, Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundearekin (aurrerantzean FEVAPAS) ekitaldi honetan izan ditugun harremanak; izan ere, EAEko osasun-administrazioaren zenbait ekintza gauzatzea ekarri dute. Horri dagokionez, elkarte horrek kezkagarritzat jotzen zituen eta Haur gorreriaren detekzio goiztiarreko programarekin(HGDG) lotuta zeuden gai batzuen berri eman zigun. Zentzu horretan, programa amatasun-zerbitzuak dituzten ospitale publiko guztietan eta zerbitzu hori duten klinika pribatuetan 2003ko ekainean hasi zela jakinarazi ziguten. Helburu hauek aurreikusten ziren: gorreria umeek 3 hilabete izan baino lehen antzematea; tratamendua umeek 6 hilabete izan baino lehen ezarrita egotea, eta, gero, antzemandako kasu guztien jarraipena egitea.Elkarteak salatu du programa ia 8 urtez martxan egon den arren oraindik bere garapenean arazo larriak daudela. Besteak beste, alderdi hauek azpimarratu zituen:

langileek ez dute denbora-tarte babesturik, eta beste zaintza eta ordezkapen batzuk egin behar izaten dituzte, eta, ondorioz, ez dute programa behar bezala ezartzeko behar adina denbora izaten;

egindako proben eta antzemandako kasuen inguruan jasotako datuekin lotuta koordinazio falta dago;

maila desberdinen artean koordinazio falta dago (neonatologia eta ORL, osasun-sistemaren eta sistema sozialaren artean: otorrinolaringologo batzuek ez dakite audiofonoetarako diru-laguntzak daudela, umeak ez dituzte arreta goiztiarrera bidaltzen, etab.);

irizpide falta dago probak gauzatzearekin lotuta (lasaigarriak emateari buruz);

arazoak egoten dira diagnostikatutako kasuen behar bezalako jarraipena egiteko, eta horrek eraginkortasuna kentzen dio detekzio goiztiarrari;

entzumen-potentzial ebokatuen probak egiteko itxaronaldia sei hilabetekoa izatera iristen da batzuetan. Araban kasu batzuetan urte eta erdi igaro da diagnostiko fidagarri bat lortu duten arte;

horrez gain, programaren arduradunak bajan edo oporretan daudenean egoten diren larrialdi-egoerei eskaintzen zaien arreta eskasa dela planteatu zuten.

Bestalde, FEVAPASek jakinarazi digu osasun-administrazioak jakinarazi diela inplante koklearrak egiteko erreferentziazko zentroa Donostiako Ospitalea zela. Hala ere, osasun-zentroak jakinarazi zien ez zutela erabaki horren berririk, eta arlo horretako pertsonak Bartzelonara bidaltzen zituztela. Azkenik, inplante koklearren erabiltzaileek beren kanpoko osagarriak (kanpoko prozesadorea, mikrofonoa eta antena) berritzeko arazoak zituztela azpimarratu zuten, baina prestazio hori maiatzaren 28ko 1466/2010 OAZ Aginduarenbidez arautu zen. Bada, jakinarazi zigutenez, ez zieten informaziorik eman osagai horiek berritzeko moduari buruz, eta, ondorioz, beren baliabide propioak erabili behar zituzten.Elkarteak azaldu zizkigun gauza guztiak Osakidetzarijakinarazi ondoren, Erakunde horren Zuzendaritza Nagusiak jarduera batzuen berri eman zigun, hau da, Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan eta erreferentziazko 4 ospitaleetako (Basurto, Gurutzeta, Donostia eta Txagorritxu) ORL espezialisten parte-hartzearekin HGDG programaren hobekuntza-arloak aurkitzeko eta egoera analizatzeko aurrera eramaten ari diren ekintzak azaldu zizkigun.Horren harira jakinarazi zigun zenbait ekintza-lerrori heltzen ari zitzaiela jarduera-lerro guztiekin lotuta: bahetzea, diagnostikoa eta tratamendua. Bada, honakoaren berri eman zigun:1. Proba pilotuak egin dira Garun Enborreko Entzumen-potentzial Ebokatu automatizatuak (EPEa) bahetze-proba gisa erabiltzeko -gaur egun bahetze horretarako "gold estandartzat" jotzen da proba hori-. Proba pilotu horiek 2010aren amaieran eta 2011ko lehenengo seihilekoan egin ziren Donostiako eta Basurtoko ospitaleetan. Proba horiek ezartzeko, ezinbestekoa da analisi xeheak egitea, batik bat interferentziei eta probak egiteko denborari dagokienez. Proba horien ezarpenaren alde apustu egiteak abantaila klinikoak ekarriko ditu, baita antolamenduarekin lotutakoak ere, adibidez, egungo bahetze-prozesuaren iraupena laburtzea, eta egungo OEA probak eskatzen dituen 3 faseetatik EPEak eskatzen duen fase bakarrera igarotzea.2. Era berean, proba pilotuak egin ziren teknologia berriek barne hartzen dituzten eta umeei lasaigarriak eman gabe proba egitea ahalbidetzen duten GEEPEen diagnostikorako ekipoak ezagutzeko. Hori dela eta, haurren gortasuna diagnostikatzeko eta jarraipena egiteko erreferentziazko 4 ospitaleetan horrelako ekipoak egotea lortu nahi da.3. Halaber, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren buruzagitzapeko Jaioberriak Bahetzeko Aholku Batzordearekin egindako bileren berri eman ziguten. Bilera horiek bahetze-jarduerak adosteko eta Informazio Sistema Erkidegoko jaioberrien datu-basean sartzeko egin ziren. Datu-base horrek gaur egun jaioberrien bahetze guztien inguruko informazioa barne hartzen du (fenizetonuria, hipotiroidismoa, fibrosi kistikoa...).Inplante koklearrekin lotutako gai guztiei dagokienez, zenbait jarduera koordinatu ziren Donostiako Ospitaleko Inplante Koklearren Unitatearekin lotuta (erreferentziazkoa da sare osorako). Era berean, Osasun-aseguramenduaren eta -kontratazioaren Zuzendaritzan oinarrituta landu den 2/2011 Irizpideak Inplante Koklearraren kanpoaldeko osagarrien finantzaketa barne hartzen zuen.Azkenik, FEVAPASekin akordio bat lortu dela jakinarazi ziguten. Hau da, deskribatutako ekintzak martxan jarri direla jakinarazi ondoren, eta horien ezarpen-kronograma posiblearen berri izan ondoren, zenbait topaketa egin zituzten ekintzako jardueren jarraipena egiteko.Ezintasunekin lotutako kolektibo horren harira, era berean, azpimarratzekoa da topaketa bat egin genuela entzumen-galerak dituzten pertsonen arretarako elkarte sortu berriarekin (zentzumen guztiekin). Kanpo-belarrian edo barrukoan arazoak dituzten eta ondorioz maila handiagoko edo txikiagoko entzumen-galera duten pertsona horiei -entzumen-galerak dituzten pertsonak edo hipoakusikoak ere esaten zaie, eta batzuk soinu batzuk entzuteko gai dira eta beste batzuek ez dute ezer entzuten- zuzendutako zein ekintza gauzatzeko asmoa zuten jakinarazi nahi ziguten. Zentzu horretan, elkarteak arreta- eta orientazio-zerbitzu integrala eskaintzen du, baita komunikaziorako laguntza-zerbitzua ere: ezpainak irakurtzea eta komunikatzeko estrategia, aisialdi barne-hartzaileak eta komunikazioaren oztopoak kentzea.Bestalde, gerora sortutako entzumen-ezintasun bat duen pertsona batek EHUn medikuntza-ikasketak gauzatzeko laguntzailerik ez izatearen ondorioz dituen arazoen berri eman ziguten. Gai horren inguruan, dagokion kexa-espedientea izapidetzen ari da erakunde honetan.Bestalde, gailentzekoa da ONCEerakundeak 2010eko abenduan txosten bat egin zuela Sare Sozialen Plataformen Irisgarritasunariburuz. Txostenaren emaitzak oso kezkagarriak dira; izan ere, bertan jasotako datuak ikusirik ondorioztatzen da egungo egoera etsigarria dela, egungo sare sozialak ia erabilezinak direlako zentzumen-ezintasunak dituzten pertsonentzat. Txostenak maila teknikoan egin den azterketa eta erabiltzaileen esperientziaren ingurukoa bereizten ditu. Azken horien ebaluazioa ez da hain hertsia, baina teknikoena ez da batere optimista. Erakunde honek komunikabide ireki guztiak eta herritarren parte-hartzea erabili nahi ditu, eta gizartearen parte-hartzeari eta gizarteratzeari buruz lantzen ari garen txostena kontuan hartuz, gai honen inguruan hausnartu genuen, baita baztertzaileak ez diren ezagutza-, komunikazio- eta partaidetza-tresnak erabiltzeko beharrari buruz ere, eta, horretarako, erakunde horrekin bilera bat egitea eskatu genuen.ONCEren teknikariek jakinarazi zigutenaren arabera, sare sozialak ikusmen-ezintasunak dituzten pertsona ia guztientzat erabilezinak dira, eta, besteak beste, horien artean aipatzekoak dira Facebook eta Twitter ezagunak. Halaber, Herri-administrazioaren web orri askoren irisgarritasun urria gailendu zuten, eta A hirukoitza izan arren eta WAIren testagaindituta izan arren erabilezinak zirela jakinarazi ziguten.Qwittereta beste aplikazio batzuk gainjarri egin daitezke, eta interfase gisa joka dezakete sarerik ezagunenetako batzuekin -esaterako, Twitter-ekin-, eta parte hartzeko ahots-interfase gisa erabil daitezke.Nolanahi ere, irisgarritasunaren, erabilerraztasunaren, parte-hartzearen eta gizarteratzearen arloekin lotuta honako alderdi hauek gailendu zituzten:

Irisgarritasunak unibertsala izan behar du, eta horrek tresnen eta softwarearen hasierako diseinua barne hartzen du. Jatorritik izan behar dute irisgarriak, web orritik edo saretik, bestela beste aplikazio batzuk erabiltzera behartuta egoten baitira, eta horrek tresna erabiltzeko trebezia-maila handiagoa eskatzen du eta zailtasun handiagoak eragiten ditu. Gainera, horrek "arraila digitala" delakoa areagotzea ekartzen du.

Web orrietatik nabigatzean eta aplikazioak erabiltzean benetako erabilgarritasun-arazoak daude: edukiak antolatzeko modua, irudiak... horrek guztiak nabigazioa zailtzen du. Zentzu horretan, diseinu sinpleak erabiltzeak eta testu soilaz eta txt formatuaz baliatzeak nabigazioa errazten du.

Testu irakurria duen nabigazioa edota nabigazio-audioa oso erabilgarriak dira ikusmen-ezintasunak dituzten pertsonentzat.

Ez zeuden ados ezintasunak dituzten pertsonei bereziki zuzenduriko orrialdeak sortzearekin (esate baterako, Blindworlds orrialdea), beren ustez ez baita lagungarria gizarteratzea lortzeko.

Horrez gain jakinarazi ziguten herri-administrazioetan ez dela software irisgarri bat erabiltzen, ezta tresna horiekin lan egin behar duten eta ezgaitasunak dituzten pertsonek erabil dezaketen software bat ere, eta horrek asko zailtzen du pertsona horien laneratzea.

Arartekoak sare sozialen irisgarritasunari eta erabilerraztasunari buruz duen jarrera agertzeko eskatu zuten, kontuan hartuz gero eta gehiago erabiltzen direla bai harremanetan, bai laneratzerako eta gizarteratzerako tresna gisa.

- Ezintasunak dituzten pertsonen elkarteek antolatutako jardunaldietako parte-hartzeaAtal honetan, ezintasunak dituzten pertsonen elkarteek antolatu dituzten eta erakunde honetako kideen parte-hartzea izan duten jardunaldiak eta foroak aipatu nahi ditugu.1. FEKOOR IV. Jardunaldia: Bizimodu independentea izatearen erronka: ezintasunei buruzko politika publikoak XXI. mendean.FEKOORelkarteak urtero antolatzen duen foroaren edukia, 2011n, "pertsona guztiek libreki bizitzeko eta nola bizi nahi duten erabakitzeko duten oinarrizko eskubidea" bermatzeko sustatu behar diren ekintzen inguruan sakontzera egon da zuzenduta. Horri dagokionez, aipatzekoa da Ado-Icaruserakundearen arduradunen esku-hartzeakoso interesgarriak izan direla. Erakunde hori Belgikako bizitza independentea sustatzeko zerbitzuak eskaintzeko eratu zen, eta, beste proiektu batzuen artean, herrialde horretan ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzako laguntzak barne hartzen dituzten etxebizitzak kudeatzen dituzte. Erakunde horrek 10 proiektu ditu martxan Flandesen, eta proiektu horietan eguneroko bizitzarako 230 laguntzailek egiten dute lan.Jardunaldi horretan, Bizkaiko Foru AldundikoAzterketa eta Plangintza eta Ikuskapenen arloko zuzendariak ere parte hartu zuen. Bertan, "Bizkaian Gaigabezia Duten Pertsonen Parte-hartzerako eta Bizi Kalitaterako Plana" aurkeztu zuen. Plan horren helburua Bizkaian ezintasunak dituzten pertsonen eta horien familien arretan eta sustapenean parte hartzen duten pertsona, erakunde eta entitateen jarduna hobetzera dago bideratuta, eta, horretarako, pixkanaka parte-hartze eredura bideratzen du.Adimen Ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioak (FEVAS) ere esku hartu zuen jardunaldi horretan, eta bere hitzaldianelkarteak zerbitzuak eskaintzeko egiten duten lanaren berri eman zuen, baita kolektibo horretako pertsonek bizitza independentea izatea sustatzeko laguntza-programen berri ere.Amaitzeko, FEKOORen zuzendariak elkarteak pertsonei laguntzeko ikuspegitik jarraitzen duen esku-hartze ereduaren oinarrienberri eman zuen, eta "esku-hartze sozialean berritzea ezinbestekoa dela hartzen du abiapuntu gisa". 2. Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenari buruzko Hausnarketa- eta partaidetza-tailerrak, ELKARTEANerakundeak antolatuak. Elkarte horrek hainbat partaidetza-mahai antolatu zituen azaroa eta abendua bitartean, Hitzarmenak planteatzen dituen erronka eta aukeren inguruko eztabaida bat sustatzeko, testuinguru horretan indarrean dagoen legeria autonomikoa analizatuz, Hitzarmena eta, ondorioz, lortutako ondorioak benetan betetzen diren ebaluatzeko, eta egokiak diren proposamenak eta hobekuntza-gomendioak egiteko. Helburu horren harira, azpimarratzekoa da antolatu ziren tailerretan ELKARTEAN erakundea osatzen duten elkarteen kideek, Arartekoaren erakundeko kideek, gaiarekin lotutako administrazioen teknikariek eta arduradunek eta agente erabakigarriek ere parte hartu zutela mahaietan jorratu ziren arlo desberdinetan.Antolatu ziren tailerretako bat ezintasunak dituzten emakumeen ikusezintasunarekin eta Hitzarmenaren urraketen aurreko erantzunak aurkitzeko erronkarekin egon zen lotuta.Ezintasunak dituzten pertsonak laneratzearen gaia eztabaidatzeko antolatu zen mahaian, egindako hausnarketen ondoren egiaztatu zen, besteak beste, ezinbestekoa dela ezintasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzera bideratutako estrategia baten alde apustu egitea. Enplegu publikoaren arloan, berriz, sarrera-probak benetan egokitzea ezarri zuten helburu gisa, baita "egokitasun-ziurtagiria" delakoaren analisian sakontzea eta erreserba-kuota behin-behineko enpleguan aplikatzea ere.Osasunaren inguruko tailerrean, honako arlo hauetara bideratutako hobekuntza-ekintzak planteatu ziren: Sistema eta bere prestazioak ezintasunak dituzten pertsonen beharretara eta errealitatera egokitzera bideratutakoak; Sistemaren profesionalek ezintasunak dituzten pertsonen aurrean dituzten jarreren eta eskaintzen dieten tratuaren egokitzapena hobetzera bideratutakoak, eta pertsona guztientzako diseinuaren bidez osasun-zentroek eta ospitaleek, gailuek eta instalazioek irisgarritasun-baldintzak betetzera bideratutakoak.Eta, azkenik, irisgarritasunari buruzko tailerrean azpimarratu zen gaiarekin lotutako administrazioek nahitaez gehiago kontrolatu behar dutela esparru horretan indarrean dagoen araudia aplikatzen dela, irisgarritasun unibertsalaren eta guztientzako diseinuaren ikuspuntutik, bai hiriko esparruetan, bai eraikinetan, azpiegituretan eta garraioan.Laster, ELKARTEAN erakundeak ezagutzera emango ditu lortu dituen ondorioak, baita parte-hartze esparru horietan landu diren hobekuntza-proposamenen eta -gomendioen edukia ere. - Txosten bereziakMartxoaren 15ean eskuratu zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko ekainaren 15ean, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion1.Txostenaren helburua EAEn garraio sistema publikoak ageri dituen gabeziak eta urritasunak identifikatzea izan da, mugikortasun urriko pertsona multzoarentzat joan-etorriak seguruak eta funtzionalak izatearen baitan.Aipatu dugun mugikortasun urriaren ideia oso honen baitan, esan daiteke egun EAEn bizi den biztanleriaren % 37,3 talde horretakoa dela. Ehuneko hori areagotuz joango da, etorkizunean Euskadin zahartze tasa areagotzea proiektatu baita. Beraz, biztanleriaren zati handi bati eragin diezaiokeen arazo baten aurrean gaude.Diagnostiko azterlanak Euskadiko hiru lurralde historikoetako garraio publikoko sistemaren sare osoa hartzen du, hura izaera erregularrekoa eta erabilera orokorrekoa denean eta jatorria edota destinoa EAEn duenean. Hori dela eta, azterketak hauek hartzen ditu: 15 trenbide linea; martxan dauden bi tranbia sistemak (Bilbon eta Gasteizen); Bilboko sistema metropolitarra; hiri lineak, hiri artekoak eta ibilbide luzekoak hartzen dituen errepidetiko sistema, eta, azkenik, hiru euskal aireportuak.Bertatik bertarako lan guztia elementu grafikoen bidez (argazkiak) eta ikerketa-fitxak betez egin da, eta halaxe sartu da azterlanean. Argazki eta fitxa horiei esker, xehetasun baliotsuak eskuratu dira; izan ere, garraio-sistema bakoitzean hainbat elementu konparatzea ahalbidetzen du.Lanak agerian jartzen du zer jarduera burutu behar diren lehenbailehen geltokietako sarreretan, trenbide-pasaguneetan, nasetarako sarreretan, eta abarretan benetako arrisku egoerak saihesteko edo beste zenbait gertaera saihesteko, adibidez, Euskal Herriko udalerri batzuetan taxi egokiturik ez izatea.Txostenean ondorio zehatzen atala agertzen da, garraio-sistemen arabera bereizita. Atal hori osatzeko, bukaerako ondorio bat atera da: hain zuzen, oraindik lan asko dagoela egiteko gure autonomia erkidegoko garraio publikoan irisgarritasun unibertsala lortu nahi badugu.Egindako diagnostikoan, behar-beharrezkoa iruditu zaigu kontuan hartzea oso garrantzitsua dela joan-etorrien katea osoan irisgarritasuna bermatzea, jatorritik helmugaraino, zenbat etapa egin diren eta zer garraiobide erabili diren alde batera utzita.Oinarrizko ondorio gisa, honako hauek aipatu behar dira:

1. EAEko tren bidezko garraio sistema ia iristezina da.

2. Bilboko metro sistemak, oro har, kalifikazio ona lortu du irisgarritasunaren arloan.

3. Tranbia sistemak hiriko garraio publikoaren irisgarritasun unibertsalaren erreferenteak dira.

4. Autobusen terminal nagusien egoera kontuan hartuta, baita autonomia erkidegoko lurralde osoko geralekuena ere, errepide sistemak ez dira onak, irisgarritasun mailari dagokionez.

5. Taxi egokituen zerbitzua EAEko udalerri askotan ez da iristen biztanleria osoari erantzuteko parametroetara.

6. Airetiko garraioan, adierazi behar da ezinduen eskubideei buruzko erkidegoko araudiaren ondorioz, euskal aireportuen sarean nahitaezkoa dela ezinduari hegaldiaren zikloko aldi guztietan laguntza ematea.

Gomendioak (guztira, 18) garraio sistemen arabera antolatu dira eta, horien barruan, administrazio eskudunen edo azpiegituraren eragileen edo kudeatzaileen arabera, modu sistematikoagoan ikusteko.Datozen ekitaldietan jarraipen bat egingo dugu gaiarekin lotutako administrazioek egiten dituzten jardueren inguruan, EAEko garraio publikoko sistemaren irisgarritasun unibertsala sustatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.Azkenik, azpimarratzekoa da txostena erakunde honen egoitzan egin zen ekitaldi batean aurkeztu zitzaiela EAEko pertsona minusbaliatuen elkarteei.2. Ekitaldi honetan, era berean, erakunde honek ondorengo txostena argitaratu du: EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa (ikus txostenaren V.1.3. kap.)Ezintasunak dituzten pertsonen artean mendekotasun-egoeran daudenen kopurua garrantzitsua da, eta araudi horren aplikazioak eragin berezia du bere katalogoan jasotako zerbitzuen erabiltzaileei edota aurreikusten dituen prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonei dagokienez.Txosten horretan jasotako gomendio guztien azken helburua mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako arreta hobetzea den arren -eta, esan dugun bezala, horietako asko ezintasunak dituzten pertsonak dira-, gailentzekoak dira ezintasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta beren mendekotasun-egoeraren arretarekin modu zuzenagoan lotuta dauden batzuk:

Beharrezkoa da osasun- eta gizarte-arreta integrala, jarraitua eta koordinatua eskaintzen duten zerbitzuak sustatzea; eta, beraz, esparru soziosanitarioa delakoari buruz ari gara hitz egiten.

Laguntzaile pertsonala garatzea.

Menpekotasun-egoeren prebentzioarekin eta autonomia pertsonalaren sustapenarekin lotutako zerbitzuak bultzatu eta mantentzea, bereziki ezintasun intelektualak edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonei zuzendutakoak.

Gaixotasun mentalak dituzten adineko pertsonentzako unitate bereziak.

Gor-itsuak diren pertsonentzako arreta-zerbitzuak.

Ostatu-, gizarteratze- eta laneratze-baliabideak gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat.

Beharrezkoa da zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak bateragarri egitea (baita zerbitzuak beren artean ere).

Menpekotasun-egoera guztien behar bezalako balorazioa lortzea -eta bereziki aipatzekoak dira ezgaitasun intelektualarekin, ezgaitasun sentsorialarekin, gaixotasun mentalekin eta jokabide- eta kognizio-arazoekin lotutakoak- eta autonomia pertsonalarekin, parte-hartzearekin eta komunikazioarekin lotutako dimentsio berriak barne hartzea.

Balorazio-taldeak osatzen dituzten profesionalek ezintasun mota desberdinekin lotuta kualifikazio egokia dutela bermatzea eta diziplina arteko taldeak direla ziurtatzea.

Beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak ezintasunak dituzten pertsonen arretarako egoitza eta eguneko zentroen inguruan Autonomia Erkidegoko arauketa onestea.

IV. Kexarik aipagarrienakAtal honetan arloz arlo azaldu ditugun kexen bidez, ikuspegi orokor bat eman nahi dugu aurkeztutako kexen banaketaren inguruan -kasu gehienetan, ezintasunen bat duten pertsonek edo haien familiakoek aurkeztu dituzte-, garbi gera dadin zeharkakoak direla gure iritzipean jarri diren auziak, eta, ikus daitekeen bezala, erakunde honetako lan-arlo gehienak hartzen dituztela. Gainera, modu horretan, are nabarmenago gertatzen da ezintasunen bat edo irisgarritasun-arazoren bat duten pertsonek gaur egun oraindik era guztietako oztopoak aurkitzen dituztela, hau da, hirigintzakoak eta arkitekturakoak, sozialak, kulturalak eta kolektiboak.IV.1. Hiri-esparruko irisgarritasunaZuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabiltzeko eskubidearen edukia abiapuntu gisa hartuta, egon litezkeen oztopo arkitektonikoak kenduz ekipamendu kolektiboak eta zuzkidura publikoak fisikoki irisgarriak izatea bermatzearen gaia jorra dezakegu. Ekipamenduaren edo zuzkiduraren kontzeptu horren barruan, kontuan hartzekoak dira herritarrei askotariko zerbitzu publikoak eskaintzeko eta emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (urbanistikoak, garraiobideak, hezkuntzarekin lotutakoak, sozialak, kulturalak, osasunaren arlokoak, etab.).Arlo honetan jaso diren kexetan planteatu da erabiltzaileek, bizi diren eraikinetan oztopoak daudela-eta, zailtasunak dituztela beren etxebizitza eta hiri-ingurua behar bezala erabiltzeko. Gai hau labur jorratu da hirigintzaren arloan, eta bertan adierazitakora jo dezakegu, gauza berberak alferrik ez errepikatzeko. Bestalde, kexa bat baino gehiago jaso da osasun-zentroetako oztopo arkitektonikoekin lotuta. Adibidez, aipatzekoak dira Bilboko Novia Salcedo kalean dagoen osasun mentaleko zentro (OMZ) batean dauden irisgarritasun-arazoak. OMZ hori eraikin baten barruan dago, tarteko solairu batean, hain zuzen, eta 30 mailako eskailera batekin igo behar da, ez dago igotzeko beste modurik -ez arrapalarik, ez igogailurik- higikortasun murriztuko pertsonak beren kabuz igo daitezen. Bizkaiko osasun mentaleko sarearen zuzendari-gerenteak esan digu eraikineko jabeen erkidegoarekin berriro hasi direla hitz egiten igogailu bat instalatzeko eta adostasunik lortu ezean igogailua 2012ko aurrekontuen kargura egokitzeko lanak egingo direla.Garraioaren esparruan, zoritxarrez, gure garraiobide publikoek ezintasunak dituzten pertsonak beren kabuz moldatzeko dauden oztopoak kendu gabe jarraitzen dute. Horri dagokionez, lehenago ere esan dugun bezala, txosten berezian jasotako ondorioetan islatu da beharrezkoa dela irisgarritasuna bermatzea lekualdaketa-kate osoan, jatorritik helmugara, burututako etapen kopurua eta erabilitako garraiobideak zeinahi izanda ere. Garraiobideen irisgarritasun unibertsalak herritarrek gizartean eta ekonomian aukera berdinekin aktiboki parte hartzea ahalbidetzen du.Azkenik, erakunde honek irisgarritasuna sustatzeko gauzatu dituen ekintzei dagokienez, azpimarratzekoa da kexa askotan adierazten dela udalek ez dutela kontrolatzen lokal komertzialen jarduera berrietan edo beren erreformetan oztopo arkitektonikoak kentzeko araudia betetzen den ala ez. Erakunde honek egokitzat jo du udalen aurrean azpimarratzea beharrezkoa dela irisgarritasunari buruzko araudia betetzeko salbuespen-espedienteak izapidetzea lokal eta establezimendu publikoak berritzen diren kasuetan, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. Eranskineanhorretarako aurreikusitako baldintzetan -dekretu horren bitartez, hiri-inguru, espazio publiko, eraikuntza eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasunaren inguruko baldintzei buruzko Arau Teknikoak onesten dira-. Horrela bermatzen da horrelako jardueretan beharrezkoa den kontrola benetan gauzatzen dela.IV.2. HezkuntzaAurten ere, izapidetutako kexen errealitateak berriro agerian utzi du beharrezkoa dela ahaleginak areagotzea hezkuntza zerbitzuen arteko koordinazio handiagoa eskaintzera bideratutako jardunbide egokiak zehazteko. Horrek, aldi berean, hezkuntza premia bereziak dauzkaten adingabeei emandako hezkuntza erantzunaren jarraipen egokia eta ebaluazio aproposa eta familiekiko lankidetza handiagoa bermatuko ditu.Nolanahi ere, zerbitzuen arteko lankidetza onaren adibide ugari ere egon dira. Haur-eskola batera zihoan adingabe bati eskaintzen zitzaion hezkuntza erantzuna aztertzean egiaztatu ahal izan dugu. Bertako langileak, hezkuntza eta laguntza programaren bidez, harrera goiztiarraren eremuan lan egiten duten beste erakundeetan ohikoak diren errehabilitazio eta prestaketa ildoak indartzen saiatu dira.Bestalde, euren seme-alaben eskolatze aukerak egiaztatzera erakunde honetara jo behar izan duten familien kasuak ere izan ditugu. Horietako bat disfasia mistoa zuen adingabe bat zen, eta familiak A ereduan jarraitzea nahi zuen. Bestalde, ezgaitasun intelektuala zuen adingabe baten berri izan genuen. Familiak hezkuntza bereziko zentro itundu batean eskolatzeko aukera zehaztu nahi zuen. Ikasle taldeen eskolatze baldintzen berri ere jakin nahi izan dugu, hala nola Elgoibarreko BHIn lanen ikaskuntza ikastaroa jarraitzen duten ezgaitasun intelektualeko gazteek osatutakoa.Azkenik, adierazi behar dugu, zoritxarrez, entzumen ezgaitasunak dituzten eta zeinu hizkuntzako interpreteen laguntza behar duten ikasleen beharrei erantzuna ematen atzerapenak egon direla berriro ere.IV.3. Funtzio PublikoaArlo honetan, azpimarratzekoa da ezintasunak dituzten pertsonen interesak babesteko eratu zen elkarte batek (ASINSOC) aurkeztutako kexa. Erakundearen ordezkariak adierazi zuenaren arabera, Gernika-Lumoko UdalarenKultura Etxea erakunde autonomorako administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko hautaketa-proben deialdiak ez zuen betetzen ezintasunak dituzten pertsonak enplegu publikora sartzeari buruzko araudia.Kexa baloratzeko, hau da, deialdiak ezintasunak dituzten pertsonak enplegu publikora sartzeari buruzko araudia betetzen zuen ala ez ikusteko, abiapuntutzat hartzen dugu, jakina, legeak erreserba-betebehar orokor bat ezartzen duela lanpostu publikoen eskaintzekin lotuta, eta horiek zehaztu behar dute, hain zuzen ere, zuzenean edo beste administrazio-ekintza orokor batean ordezkatuta, erreserbek zein baldintzaren araberakoak izan behar duten egiten diren deialdietan.Hori dela eta, udalera jo genuen kexan aipatutako deialdiari zegokion lan publikoaren eskaintzan jasotako lanpostuen kopurua zenbatekoa zen galdetzeko, eta eskaintza horretan ezintasunak dituzten pertsonentzat zenbat lanpostu erreserbatu ziren ere galdetu genuen.Bere erantzunean, tokiko erakundeak jakinarazi zigun lan publikoaren eskaintzak udaletxean lan egiteko bost funtzionario-lanpostu, Kirolen Udal Patronatua erakunde autonomorako langile-lanpostu bat eta Kultura Etxea Fundazioa erakunderako beste bat barne hartzen zituela. Horrez gain azaldu zigun lan publikoko eskaintza horretan ez zela inolako lanposturik erreserbatu ezintasunak dituzten pertsonentzat.Beste kasu batzuetan adierazi dugun bezala, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legeaonartzean, berriro ere, legeen bidez pertsona minusbaliatuak enplegu publikora sartzearen aldeko neurri bat barne hartzen saiatu zen, eta, kasu honetan aipatzen ari garen deialdia egin zen unean, 59. artikuluan (abuztuaren 1eko 26/2011 Legeakgero aldatu zuen) xedatzen zuenaren arabera, lan publikoko eskaintzetan hutsik dauden lanpostuen ehuneko bost, gutxienez, ezintasunak dituzten pertsonentzat erreserbatu behar ziren.Kasu honetan, lan-eskaintzak zazpi lanpostu barne hartzen zituen, eta ez zuen inolako erreserbarik aurreikusten ezintasunak dituzten pertsonentzat; baina, egia esan -eta horixe jakinarazi genion elkarteari-, ikuspuntu juridikotik ez zegoen lanpostuak erreserbatzeko betebeharrik, betebehar hori egon dadin lan publikoaren eskaintzak hogei lanpostu barne hartu baititu, gutxienez.Hala ere, artikuluan jasotakoa ez denez aginduzkoa, gure ustez legeek ez dute galarazten ezarritakoa baino ehuneko altuago bat erreserbatzea, aginduak hitzez hitz adierazten baitu kuotak ezin duela ehuneko bostekoa baino txikiagoa izan, baina ez du esaten ezin denik ehuneko hori baino altuagoa izan. Hau da, kasu honetan aipatzen ari garen lan publikoaren eskaintzan ez da beharrezkoa erreserba hori egitea, baina horrek ez du esan nahi ezin denik egin.Hori dela eta, tokiko erakundeari gogorarazi genion Administrazioaren eskumena dela lan publikora sartzearekin lotuta ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasuna bultzatzen duten ekintza positiboak sustatzea, eta ikuspuntu horretatik aurreko paragrafoan aipatu dugun hausnarketa lan publikoaren etorkizuneko eskaintzetan kontuan har zedila iradoki genion.IV.4. OgasunaDuela gutxi, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Ezintasunak eragiten duen konparazio bidegabeari buruzko Azterlanbat egiten lagundu du. Bertan ezintasunak dituzten pertsonek eta beren familiek ezintasun horrekin lotutako beharrei erantzuteko egin behar dituzten ahalegin gehigarriak analizatzen eta kuantifikatzen dira. Ikerlan horretan adierazten da pertsona horiek ondasun eta zerbitzu arruntak eskuratzeko egin behar dituzten gastu osagarriak handiak direla, ezintasunekin espezifikoki lotuta dauden ondasun eta zerbitzuez gain -laguntza teknikoak, laguntza pertsonala, tratamendu medikoak, terapeutikoak, gaikuntzarekin eta errehabilitazioarekin lotutakoak, medikamenduak-. Gainera, ahalmen ekonomiko txikiagoarekin egin behar dute; izan ere, ezintasunak dituzten pertsonak bizi diren etxeek urtero lortzen dituzten batez besteko diru-sarrerak gainerakoenak baino %25 txikiagoak dira, gutxi gorabehera.Zergen arloko araudiak onura fiskal batzuk barne hartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...), eta, horien bidez, batetik, ezintasunak dituen pertsona bat duten familien gastu handiago hori konpentsatu nahi da, eta, bestetik, familia horien ahalmen ekonomiko txikiagoari erantzun nahi zaio.Onura horiek zehaztean, normalean, zergen arloko araudiak ezintasunari egiten dio erreferentzia. Hala ere, batzuetan, menpekotasunari, ezgaitasun judizialari, lanerako ezintasunari, etab. ere egiten die erreferentzia, eta horrek herritarrak nahasi ohi ditu, kasu jakin batzuetan egoera horiek ezaugarri komun eta antzeko batzuk izaten baitituzte, baina ez dira berdinak, eta, ondorioz, ezin dira automatikoki baliokidetzat jo.Zerga batzuetan -PFEZan, adibidez-, oso modu egokian daude ezarrita -azpimarratzekoa da- menpekotasunaren eta ezintasunaren arteko pasabide edo homologazio batzuk; baina horrek ez du argitu beste hobari fiskal batzuk aplikatzerakoan sortzen diren eta 2011n herritarrek helarazi dizkiguten zalantzak.TMIZk salbuespen bat jasotzen du ezintasunak dituzten pertsonentzat, salbuespen hori 2009aren bukaeran aldatu zen, eta horren ondorioz kexa ugari jaso genituen -kexa horien edukia 2010eko ekitaldiari buruzko txostenarenIV.4. idatz-zatian jorratu genuen-. IV.5. HerrizaingoaAtal honetan, ezgaitasun-txartelaren titular diren mugikortasun urriko pertsona batzuek aurkeztutako kexak aipatu behar ditugu. Hain zuzen ere, salatu dute zailtasunak izaten dituztela ibilgailua aparkatzeko, bai haientzat gordetako aparkalekuak aski ez direlako, bai hainbat erabiltzailek bidegabeki erabiltzen dituztelako leku horiek, eta are aparkatzeko txartelak ere.IV.6. OsasunaArlo honetan, lehenago aipatu diren eta FEVAPASek inplante koklearren erabiltzaileek beren kanpoko osagaiak berritzeari buruz planteatu dituen gaiez gain, paziente hipoakusikoen entzumenarekin lotutako diru-laguntzen kasua aipatu nahi dugu. Laguntza horiek zero eta sei urte arteko adingabeentzat daude aurreikusita, zehazki, hipoakusia bilateral neurosentsoriala eta entzumen-galera jakin bat dutenentzat (1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa eta eguneratze-prozedura ezartzen dituena, VI. Eranskina. 7.idatz-zatia). Hori ume hipoakusikoen tratamendurako eta gizarteratzeko beharrezko elementu bat delako da horrela, hizkuntza bereganatzeko aukera ematen baitie, eta hizkuntzaren errehabilitazioarekin eta umearen hezkuntzarekin bateratu behar dute. Horrenbestez, gaur egun egiten den bereizketa hori, adinaren araberakoa, justifikaturik dago. Hala ere, ezintasunak dituzten pertsonen integrazioaren ikuspuntutik, adin horren ostean onartzeko eskaerak oinarriak ditu. Muga hori atzeratzeko eskaera hori ere 2008-2010 Gizarteratzerako Ekintza Plan Nazionalaren V. eranskinean jaso da, plana lantzerakoan GKEek kontsultak egiteari eta parte-hartzeari buruzkoan, hain zuzen. Osasunaren arloko balorazioari buruzko 5.1 idatz-zatian, Osasunaren Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroko zerbitzu ortoprotesikoen zorroa eguneratzea proposatzen da -audiofonoetarako prestazioaren estaldurak 16 urtetik gorako pertsonak barne har ditzan-, baita prestazioaren kopurua areagotzea ere.Hori kontuan hartuta, Osasun eta Kontsumo Sailari adin-bereizketarik gabeko luzapena egiteko eskaera hori helarazi genion, aintzakotzat har dezan, Prestazioen, Aseguratze eta Finantzaketa Batzordean -Autonomia Erkidegoen ordezkaritza du- parte hartzen duen Administrazio gisa.IV.7. Gizarte zerbitzuakLehenengo eta behin, atal honetan, ekitaldi honetan izapidetutako ofiziozko bi espedienteri egin nahi diegu erreferentzia. Partikularrek aurkeztutako zenbait salaketaren kudeaketan antzemandako arazoengatik ireki ziren.Bada, ezintasunak dituzten pertsonentzako arreta-zerbitzuek (egoitza-zentroak, eguneko zentroak eta okupazio-zentroak) bete behar dituzten baldintza materialak, funtzionalak eta langileriarenak arautu gabe egoteak zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak egiteko arazo handiak eragiten dituela ikusi dugu, baita zerbitzuak eskaintzeko ezarritako printzipioak, helburuak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak egiteko ere. Dagokion eskaera egin ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarenerantzuna eskaeraren aldekoa izan da, eta, horri dagokionez, lan horri 2012an ekingo diola adierazi zigun.Halaber, Arartekoak Sail horri beste eskaera bat egin zion Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen9.2.a) artikuluarekin lotuta. Ekimen horretan, %65etik gorako ezintasun-maila duten 18 urtetik gorako pertsonak, Gizarte Segurantzako "ardurapean duen ume bakoitzeko diru-kopurua" prestazio ekonomikoa jasotzea dagokienak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotuta pentsioduntzat jo ahal izatea eskatu genuen; hau da, artikulu horretan jaso daitezela eskatzen genuen, bai ezintasuna duen pertsonak jarduteko gaitasun osoa mantentzen duenean, bai gaitasun hori aldatuta duenean. Kasu honetan, sailak baietz erantzun zion proposamenari, eta neurri hori gauzatzeko 1. Zirkularra egin zuen: Pentsiodunen unitate bereziak, 2011ko maiatzaren 30ekoa, prestazio hori pentsioen zerrendan sartzen duena.Bestalde, azpimarratzekoa da ama batek aurkeztu zigun kexa bat. Kexa hori Osakidetzan bere semeari arreta eskaintzean justifikaziorik gabe berandutu omen zirelako aurkeztu zuen. Bere semeak heltze-atzerapen orokor bat du (motorra eta hizkuntzarekin lotutakoa). Atzerapen horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiaren(BFA) arreta goiztiarrerako zerbitzuetara bidali zutenerako, umeak hiru urte zituen, eta, une hartan, indarreko Dekretuaren arabera -abenduaren 15eko 157/2010 Foru Dekretua, 2011. urtean estimulazio goiztiarrerako banako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartzen dituena- arreta hori ez zen eskaintzen.Umea Haurren Neurologia Zerbitzura (Neuropediatriara) bidali zutenerako 2 urte eta 10 hilabete zituela egiaztatu genuen -6 hilabete zituenetik aldizka egin zizkioten berrikuspenetan gutxieneko garapen-adierazleetara iristen ez zen arren-. Haurren garapen-nahasteak lehenengo adierazleak agertzen diren unean bertan antzeman behar dira. Arazoa antzeman ondoren, diagnostiko prozesua eta esku-hartze terapeutikoa hasi behar dira.Atzerapen horren ondorioz, izatez, ezin izan du BFAk 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat ematen dituen arreta goiztiarraren zerbitzuez baliatu.Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren 2011ko otsailaren 28ko Erabakiak, EAErako Arreta Goiztiarraren Eredu berria onesten duenak, gure administrazioen tresna juridikoak egokitzea exijitzen du, besteak beste, 6 urtera arteko luzapenari dagokionez, eta, kexa hori izapidetu zen unean, Bizkaian ez zen baldintza hori betetzea bultzatu.Osakidetzak onartu du kasu honetan umea Neuropediatriara lehenago bidaltzeko adierazleak zeudela eta horri esker BFAren Arreta Goiztiarrerako Programan parte hartzeko aukera izango zuela.Hori onartzen duela eta, Osakidetzak umeak bi eta hiru urteen artean jaso ahal zuen laguntzari dagokion zenbatekoa bere gain hartzeko konpromisoa hartu du. Ama kalte-ordain horrekin ados agertu da.Espediente hori izapidetzeak Bizkaiko Foru Aldundiak Arreta Goiztiarraren Programan parte hartzeko adinaren muga aldatzeko konpromisoa hartzea sustatu zuen. Konpromiso hori Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 19ko 150/2011 Foru Dekretuarenonespenaren bidez gauzatu da. Foru Dekretu horrek abenduaren 15eko 157/2010 Foru Dekretua aldatzen du eta arreta goiztiarra 6 urtera arte luzatzen du.Halaber, Arabako lurralde historikoan ere arreta goiztiarra eskaintzerakoan egon diren atzerapenei buruzko kexa batzuk jaso ditugu. Horregatik, eta lehenago aipatu dugun Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren 2011ko otsailaren 28ko erabakia gauzatzearen eta pisu txikiarekin edo ezintasunak izateko arriskuarekin jaiotako umeekin lotutako koordinazio soziosanitarioaren inguruko kezka direla eta, duela gutxi ofiziozko espediente bat ireki genuen EAE osoan arreta goiztiarra hobetzeari buruz. Aurten ezintasunak dituzten pertsonek Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasun egoeran dauden Pertsonen Zaintzarako abenduaren 14ko 39/2006 Legearenaplikazioarekin lotuta aurkeztu dituzten kexei dagokienez, gailentzekoa da menpekotasun-egoera onartzeko prozeduraren barruko atzerapenekin lotutakoek -aurreko urteetan kexa ugari aurkeztu dira gai honen inguruan- nabarmen egin dutela behera; izatez, erregistratu den kexa bakarra izapidetzean ikusi da ez zela irregulartasunik egon administrazio-jardueran, ez baitziren igaro araudian aurreikusten diren legezko epeak.Hala eta guztiz ere, berriz azpimarra dezakegu menpekotasunaren arloko araudiaren ezarpenak prozedura konplexu bat barne hartzen duela, eta, sarritan, prozedura bat baino gehiago gauzatzen direla aldi berean (menpekotasunaren gradua eta maila zehaztea, Banakako Arreta-plana lantzea eta zerbitzua edo prestazioa esleitzea); horrek behar baino atzerapen handiagoa eragiten du menpekotasunaren arloan, esparru honetan arretaren erantzun azkarra funtsezkoa den arren. Guk proposatzen duguna da egungo prozesuaren hiru faseak prozedura bakarrean jasotzea.Gure ustez, APSLk Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJ eta APE) azaroaren 26ko 30/1992 Legera bidaltzen duen esparruan, ez litzateke hiru hilabeteko epea gainditu beharko eskaera aurkezten denetik (interesduna menpekotasun-egoeran dagoela eta sistemako prestazioak jasotzeko eskubidea duela onartzeko eskaera) kasuan kasuko zerbitzua edo prestazioa esleitzeko ebazpena xedatzen den arte. Bestalde, kontuan hartzekoa da zerbitzu batzuk eskaintzeko ezinbestekoa dela toki libreak egotea, eta behar beste toki ez egotearen ondorioz atzeratu egin daitekeela. Nolanahi ere, menpekotasun-egoera onartzen denetik BAPa egiten den arte igarotzen den denborak ez luke, inola ere, 15 egun baliodunekoa baino gehiagokoa izan behar, interesdunari egotz dakizkiokeen atzerapenak baldin badaude izan ezik. Azaldutakoa ikusirik ondorioztatzen da egokia litzatekeela gehienezko epe horiek kasuan kasuko araudietan zehaztea, prozedura argitzeko nahiz segurtasun juridikoa bermatzeko. Familiaren barruko zaintzarako prestazio ekonomikoa ordaintzen hasteko ezarri behar den hasiera-datarekin lotutako kexek, ordea, gora egin dute, baita foru erakundeek behar ez bezala jasotako prestazioen ondorioz eskatzen dituzten zenbatekoen erreklamazioekiko desadostasunarekin lotutakoek ere. Espediente horiek tramitazio-fasean daude.Ezintasuna duen eta menpekotasun handia duen pertsona batek -familiaren barruko zaintzarako prestazio ekonomikoa (FBZPE) jasotzen du bere lan-jardueran aritzeko kontratatuta dagoenean izan ezik, eta aldi horietan laguntza pertsonala behar izaten du- planteatu zigun urtero hiru edo lau hilabetez inolako diru-laguntzarik gabe egoten zela nahiz eta etengabe jasotzen zuen amaren laguntza, edo amarena eta laguntzaile pertsonalarena. Hori horrela da lanean hasten zen bakoitzean (hiru edo sei hilabetez, normalean) bere FBZPEa ezeztaturik geratzen zelako; orduan, lanean zegoenean laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) ematen zioten; eta bere lan-jarduera bukatzen zenean, azken prestazio hori ezeztaturik geratzen zen, eta, ondorioz, berriro eskatu behar zuen FBZPEa eman ziezaiotela.Bizkaiko Foru Aldundiari gaia planteatu genion, indarrean dagoen araudian jasotako irtenbideren bat aurkitzeko helburuarekin, eta zenbait gestio egin ondoren jakinarazi ziguten irailaren 29tik aurrera FBZPEa ezeztatu beharrean eten egingo ziotela eta horrek, zalantzarik gabe, aurreko egoera konponduko zuela, eta erabakia ontzat jo genuen. Zalantzarik gabe, administrazioaren jarduna hobetu egin da menpekotasun handia duten eta aldizka lan-jarduera bat gauzatzen duten pertsonen kasuan.IV.8. EtxebizitzaAurten aztertu ditugun hiru kexa-espedientetan, ezintasuna duten pertsona batzuek salatzen zuten egokitu zitzaizkien babes ofizialeko etxebizitzek ez zituztela betetzen irisgarritasun-baldintzak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarieskatu ziotela beren etxebizitzek behar zituzten egokitzapen-lanak egiteko, baina ez zutela beren eskaeren aldeko erabakia lortu. Kasu horietako bitan esku hartu genuen, eta sailak interesdunek erreklamatzen zituzten egokitzapen-lanak gauzatzea erabaki zuen. Hirugarren kasua alokairu-erregimenean lagatako etxebizitza baten ingurukoa zen, eta sailak jakinarazi zigun Alokabidekkexa aurkeztu zuen interesdunekin adostu zuela etxebizitzan konponketa-lanak egitea, eta alokairu-kontratuari zegozkion ordainketak egiteko betebeharra eteteko prest agertu zen, baina azken horretarako ezinbestekoa zen erreklamaziogileak ezin zuela etxebizitza erabili ziurtatzea.V. OndorioakV.1. Ezintasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenakezintasunak tratatzeko modua aldatu zuen. Azpimarratzekoa da hitzarmena onetsi zenetik ezintasunak giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar direla, eta horrek esan nahi du ezintasunak dituzten pertsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar.Ondorioz, aurreko arauketaren oinarri izan zen eredu medikoak edo errehabilitaziora zuzendurikoak ezintasuna pertsonaren arazo bat bezala ikusten zuen, eta eredu sozialaren ikuspuntutik, hartu behar diren neurriek ez dute pertsonari zuzendurik egon behar soilik; aitzitik, gizartera ere egon behar dute zuzenduta, bertan ikusten diren diskriminazio-egoerak gainditzen ahalegintzeko. Ikuspegi horretan oinarrituz, araudia ezintasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmenera egokitzen saiatzen den abuztuaren 1eko 26/2011 Legeaonartu zen, eta pertsona horiek gizartean pairatzen dituzten desabantailak eta giza eskubideen urraketak desagerrarazten saiatzen da. Lege horren hitzaurrean zehazten den bezala, ezintasunaren eredu sozialean sakondu nahi da, eta, aldi berean, "pertsona horiek dituzten eskubideak babesteko bultzada berritzaile bat ematen du beren bizitzarekin -pertsonalarekin nahiz kolektiboarekin- lotutako erabakiak hartzea errazteko, autonomia pertsonal desinstituzionalizaturantz aurrera egiteko, gizartea osoki barne-hartzailea izateko eta bertan ez dutela diskriminaziorik jasaten bermatzeko".Testuinguru horretan, gure ustez egokia da, era berean, ezintasunak dituzten pertsonen eskubideen arloko araudi autonomikoan sakontzea, egokitzapen eta aldaketa batzuk egiteko, araudi horien aplikazioarekin lotutako kontraesanak ekiditeko eta Hitzarmenak jasotzen dituen eskubideak benetan gauzatzen direla bermatu ahal izateko. Adibide gisa, aipatzekoa da ezintasunaren arloan ikuspuntu desberdinetatik lan egiten duten elkarteekin egindako bileretan elkarte guztiek gehien aipatu duten gauzetako bat dela beharrezkoa dela irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeaeta hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaberrikustea. Sarritan egiaztatu dugu EAEko herri-administrazioek modu murriztailean interpretatu dituztela eta aipatutako Hitzarmenean ezarritako oinarrizko eta funtsezko printzipioetatik urruntzen diren ekintzak gauzatu dituztela. Adibide argia dira, besteak beste, gure Erkidegoko udalerri askotan irisgarritasuna errazteko elementu gisa instalatu diren eskailera mekanikoak. Izan ere, instalazio horiek ez dira egokiak ezintasunak dituzten pertsonentzat.Egiten diren eraikin berriei eta berrikuntza-lanak egiten dituztenei buruz ere gauza bera esan dezakegu, izan ere, ezintasunak dituzten pertsonentzako sarrera bereiziak izan ohi dituzte, eta, normalean, eraikinen atzeko aldean egoten dira.Herritar guztiek berdintasun-baldintzetan erabil ditzaketen instalazioak lehenetsi behar dira, ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak gauzatzeko.V.2. EAEko garraiobideen sistema publikoaren irisgarritasunariburuz ekitaldi honetan aurkeztu den txosten berezian jasotako diagnostikoa ikusirik ondorioztatzen da gaur egun oso gabezia garrantzitsuak daudela eta horrek garraiobideen erabilpen unibertsala baldintzatzen duela:

1. Tren bidezko garraio-sistema ia erabilezina da ezintasunak dituzten pertsonentzat. Azken urteotan esku-hartze ugari egin dira, eta orain prestatzen ari diren ekintzak ere asko dira. Hala eta guztiz ere, gai honekin lotutako administrazioek zerbitzu horien erabilpen unibertsala bermatzeko beharrezkoak diren inbertsioak sustatzen jarraitu behar dute.

2. Errepide bidezko sistemen irisgarritasunari dagokionez, azpimarratzekoa da autobus-geltoki nagusien egoera ez dela behar bezalakoa, ezta Autonomia Erkidego osoko geltokiena ere. Era berean, herrien edo hirien arteko ibilbideetarako eta ibilbide luzeetarako erabiltzen diren autobus guztietan ez da irisgarritasun osoa lortu. Horren harira, erabakigarria izango da 2012rako errepide bidezko bidaiarien lineen emakidak berrituz joan bitartean operadoreei ezartzen zaizkien baldintzak teknikoak betetzea.

3. Komunikazioan irisgarritasuna bermatzeko neurri teknikoak hartzea Autonomia Erkidegoko garraio-sistema osoan burutu gabe dagoen egiteko bat da, baita irisgarritasun fisikoaren ikuspuntutik emaitza positiboagoa duten sistemen kasuan ere (adibidez, metroa eta tranbia). Garraio sistemetan ez dagoenez informazioa lortzeko eta komunikazioa bermatzeko elementurik, ikusmen- eta entzumen-ezintasunak dituzten pertsonek ezin dituzte garraiobide publikoak modu autonomoan erabili.

4. Azkenik, berriro adierazi nahi dugu nahitaezkoa dela tokiko administrazioek oinezkoen ibilbideetan eta garraio-azpiegituretarako sarreren arloan esku hartzea, seguruak eta irisgarriak izan daitezen. Beharrezkoa da irisgarritasuna bermatzea lekualdaketa-kate osoan, jatorritik helmugara, burututako etapen kopurua eta erabilitako garraiobideak zeinahi izanda ere.

V.3. Azkenik, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioakduela gutxi Ezintasunak eragiten duen konparazio bidegabeari buruz egin duenAzterlanean adierazitakoaren arabera ezintasunak dituzten pertsonek eta beren familiek ezintasun horrekin lotutako beharrei erantzuteko egin behar dituzten ahalegin gehigarriak ikusirik, gure ustez, une honetan krisi ekonomiko batean gaudela kontuan hartuz, agintaritza publikoek aurrerapenak egin behar dituzte dauden hobari fiskalak babes-neurri gisa tratatzeko eta desberdintasunezko egoerak murrizteko.V.4. Ezintasunak dituzten pertsonek arazoak dituzte berdintasun-baldintzetan bizitzeko aukera ematen dieten prestazioak eta baliabide sozialak eskuratzeko. Ekitaldi honetako jarraipen-jarduerak ikusirik azaldu dugu gaur egun ere araudian aurreikusten ez diren egoerak ikusten direla; kolektiboaren behar espezifikoei behar bezala erantzuteko gizarte-baliabideen urritasunak edo dauden baliabideetarako egokitzapen falta ikusten dira. Euskal Gizarte Zerbitzuen Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretua onesteak EAEko gizarte-politika aldatu beharko luke.V.5. Ukaezina da lan publikora berdintasun-baldintzetan sartzeko eskubidea bereziki garrantzitsua dela ezintasunak dituzten pertsonen kasuan; hori dela eta, egungo ordenamendu juridikoak pertsona horien sarrera-baldintzak sustatzera bideratutako arauak eta xedapenak barne hartzen ditu.Horrenbestez, enplegatzaile publikoak lanpostuetarako ezarritako erreserba-kupoa betetzen dela bermatu behar du, hau da, lehentasun jakin batzuk izan behar ditu lanpostuen helmugen edo lanpostua eta haren ingurua lanean arituko den pertsonaren beharretarako egokia izatearen gaineko erabakia hartzeko fasean.V.6. Azkenik, aurten ere azpimarratu nahi dugu Euskal Autonomia Erkidegoak gauzatzeke duen zeregin bat dela komunikazioekin lotutako irisgarritasuna bermatzeko neurri teknikoak hartzea. Eta horixe egiaztatu dugu garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin dugun azterlanean; bertan egiaztatu baita ez dela hartzen inolako neurririk komunikatzeko arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko. Era berean, hezkuntza-baliabideei, osasunaren arlokoei eta sozialei dagokienez, eraikin publikoetan arreta-guneak dauden tokietan ez dagoela informazioa eta komunikazioa errazteko baliabide teknikorik baieztatu dugu. Hori dela eta, gure ustez erabakigarria da agintaritza publikoen ekintzak komunikazioarekin lotutako irisgarritasun-baldintzak ezartzera bideratzea, ikusmen- eta entzumen-ezintasunak dituzten pertsonak benetan ez direla diskriminatzen eta aukera berak dituztela ziurtatzeko.1 Agerraldiaren testu osoaeskura daiteke Arartekoaren web orrialdean.4. Gaixo kronikoakI. AurrekariakGaixo kronikoek berariazko premiak izaten dituzte, eta horiek euskal herri-administrazioek artatu behar dituzte ezinbestean. Iraupen luzeko gaixotasunak direnez eta, oro har, motel egiten dutenez aurrera, sendagarriak direnak ez bezalako tratamendu edo zaintzetan oinarritutako arreta behar izaten dute batez ere, pertsona horien bizi kalitatea bermatzen duen arreta soziosanitarioan oinarritutakoak gehienbat, autonomia eta zaintza sustatuz, narriadura prebenituz eta tratuen eta aukeren berdintasuna eskainiz.II. Testuinguru arauemaileri eta sozialari buruzko gai nagusiakII.1. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko EstrategiaIaz Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiatresna onartu zela jakinarazi genizuen. Osasun eta Kontsumo Sailarentresna honen xedea da pertsona hauei eskainitako arreta hobetzea, bertako 14 proiektu estrategikoen bidez. Adierazi genuen bezala, Sailaren ustez "proposatutako helburuak lortzeko planteatu zen egiturazko eraldaketa egiteko 2-5 urte inguru beharko ziren", eta erakunde hau 2012ko ekitaldian hasiko zen proiektu estrategiko hauen jarraipena egiten.Baina Sailak eskainitako aurreikuspenak betetzerakoan aurrerapen txikiak ikusten ditugu. Adibidez, historia kliniko bateratua ezarri nahi zen toki guztietan, eta 2011 amaierarako aurreikusita zegoen arren, txosten hau itxi denean ezartzeko zegoen.Erizaintzako eskumen aurreratu berrien garapenari dagokionez -ekimena oso positiboa eta beharrezkoa iruditzen zaigu-, aurten erizaintzako hiru rol berriren pilotajea hasi da: Eskumen aurreratuen erizain kudeatzailea (KAEK), jarraikortasunaren erizain kudeatzailea (JEK), ospitale-lotuneko erizain kudeatzailea (OLEK). Lehenengo rolaren zeregina da patologia kronikoa duten gaixoei ekidin daitekeen ospitaleratze kopurua murriztea, gorabeherak agertzea saihestea, autonomia eta norbere buruaren zaintza sustatzea, osasun eta gizarte baliabideetarako sarrera erraztea eta zaintzak etxera gerturatzea. Bigarrenaren zeregina da zerikusia duten eragileen arteko arreta integralaren koordinazioa sustatzea (lehen arreta, arreta berezia, gizarte zerbitzuak, etab.), zaintzen jarraipena bermatzea eta laguntza eremu desberdinetako osasun arloko profesionalen artean prozesuak koordinatzea eta homogeneizatzea sustatzea eta zaintza pertsonalizatuen plana ziurtatzea. Hirugarren rolaren xedea da ospitalean alta eman ondoren etxerako trantsizioan zaintzen jarraipena hobetzea eta ospitaleko egonaldian arreta integralaren koordinazioa sustatzea. Helburu hauek bat datoz Osasunaren Mundu Erakundeakproposatzen dituen gaixotasun kronikoen arreta ereduarekin. Gaixoen elkarteei eskaini beharreko babesari dagokionez, aurten iaz baino kopuru handiagoak eman zaizkie gaixoen eta hauen familien bizimodua hobetzeko erakundeei. Laguntza hauen deialdia Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Agindubidez egin zen eta Osasuneko sailburuordearen 2011ko azaroaren 30ekoebazpen bidez erabaki zen ematea. Esan beharra daukagu urteko deialdiak ebatzi eta ordainketak urtea oso aurreratuta egitea (kasu batzuetan txosten hau itxi denean ordainketak egin gabe zeuden) oso praktika administratiboa txarra dela eta hori gainditu beharra dagoela. Gauza bera gertatu zaie HIESAren arloan lanean aritzen diren elkarteen laguntzei ere. Horrek kalte egiten die elkarteek eskainitako programak edo zerbitzuak mantentzeari, nahiz eta balio ikaragarria izan gaixotasun kronikoak dituztenen bizi-kalitaterako. Zerbitzu eta programa horien egonkortasuna eta jarraitutasuna dagokion Sailak bermatu behar du deialdiak urteko lehenengo hilabeteetan argitaratuaz eta ebatziaz eta laguntzarako eta lankidetzarako bideak sustatuaz. Bide hauek aurrekontu urtearen denbora marko murritza gainditu eta segurtasun handiagoa eskaini behar dute (urte anitzeko konpromiso kredituak, epe ertaineko hitzarmenak, etab.). Hori bat etorriko da Sailak gaixoen elkarteak babesteko duen borondatearekin.Pazienteak bere burua zaintzeko eta hezteko neurriei dagokienez -buruzagiak trebatuta eta trebatzeko pazienteak hartuta-, aurten paziente aktiboak (bihotz-gutxiegitasun kongestiboa, biriken butxaketazko gaixotasun kronikoa, diabetesa, bihotza estimulatzeko dispositiboen kontrola eta ahoko terapia antikoagulantea) trebatzeko ikastaroak jarri dira abian. Gainera, Batzorde Estrategikoa eratu da pazienteen elkarteek, elkargoek eta elkarte profesionalek aurrerapenak eta kezkak parteka ditzaten eta kronikotasunaren estrategiaren garapenean modu aktiboan sartu daitezen. Ekimen horiek hasten baino ez dira ari, beraz, oraindik ezin dugu egiazko eraginaren ebaluaziorik egin.Pacientes Crónicos-Kronikoen Sarea euskal komunitatea ere sortu da. Sare sozial bat da eta gaixotasun kronikoren batekin bizi diren pertsonak eta hauei lagun egiten dietenak eta zaintzen dituztenak daude bertan, denen bizi-kalitatea hobetu asmoz. Parte hartzeko modu erraz eta azkarra nahi da, ahalduntzea, elkarrekin ikastea, emozioen kudeaketa eta afinitatean oinarritutako interakzioa bultzatzeko. Oso proiektu interesgarria iruditzen zaigu eta bere eragina ebaluatzea komeniko da.II.2. Gizarte-osasun arretaArreta soziosanitarioaren arretaren eremuan bereziki jaso dezaketen taldeetako bat dira gaixo kronikoak, hain zuzen Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeanzehazturiko arreta: osasun arazo larriak edo muga funtzioak edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudela-eta aldi baterako osasun eta gizarte arreta behar duten pertsonentzat dira, arreta koordinatua eta egonkorra behar dutenentzat, arretari jarraipena ematearen printzipioari lotua.2009an eta 2010ean kezkatuta geundela esan genuen Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren jarduera ezagatik. 2011ko otsailaren 28an Euskal Autonomia Erkidegorako Arreta Goiztiarraren Ereduari buruzko agiria eta EAEko arreta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentuaonartu ditu. Arreta goiztiarrari dagokionez, onartutako eredua garrantzi handiko dokumentua da alor honetan; izan ere, zerikusia duten sistemek -hezkuntza, osasuna eta gizartea- eta dagokien erakundeek jarduera koordinatua egiteko ildoak finkatzen ditu. EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioatxosten bereziko 3.12.0.3 atalean eredu berriaren deskripzio laburra dago. Txosten hori erakunde honek argitaratu zuen 2011ko ekainean. Txosten horretako 11.22 gomendioak agiri horretako proposamenak eta aurreikuspenak egia bihurtzeko behar diren neurriak abian jartzeko beharra dagoela azpimarratzen du. Horrek esan nahi du dagozkion gailuak sortu eta egokitu beharko direla; gizarte, osasun eta hezkuntza sistemen artean koordinazioa egoteko bide egokiak sortu; arreta 6 urtera arte luzatuko dela bermatzeko behar diren bitartekoak eman; Araba eta Gipuzkoaren kasuan berariazko araudia onartu eta Bizkaian dagoena egokitu. Hori guztia erasandako haurrek ahalik eta garapen fisiko, mental eta sozial handiena izan dezaten, ezintasunen arriskuen detekzio goiztiarra egin dadin eta prebenitzeko.Arreta 6 urtera arte luzatzeari dagokionez, aurten Bizkaiko Foru Aldundiakbere dekretua aldatu egin du zentzu horretan, heldutasun atzerapen globala (motora eta hizkuntzarena) duen haur baten amak aurkeztutako kexa tramitatzeko testuinguruan. Kexa horren berri txosten honetako ezgaitasun bat duten pertsonen atalean dago.Onartutako bigarren agiriak (bere zirriborroa aipatzen genuen iazko txostenean) hazten ari den gizarte eta osasun arloko eskariari erantzuteko planteatzen diren lanerako ildoak aurkezten ditu, bi sistemen berrantolaketaren eta koordinazioaren bidez, bien sinergiak eta baliabideak aprobetxatuta, gizarte eta osasun arloko eredu garatua, koherentea eta iraunkorrak lortzeko xedearekin, eta horko jokalari nagusia erabiltzailea izanda bera bizi den ohiko inguruan.Bereziki aipatu beharra dago apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena, Kontseilu horren funtzioak, osaera eta funtzionatzeko oinarrizko jarraibideak arautzen baititu. Kontseilu hori da Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua eta EAEko Osasun Sistema koordinatzeko eta elkarren arteko lankidetza artikulatzeko organo gorena, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen, 46.6 artikulua ezarriaz eta garatuaz.2009ko txostenean adierazten genuen arreta soziosanitarioko sistemaren garapena ez zela berdina hiru lurralde historikoetan eta oso alde nabarmenak zeudela Eusko Jaurlaritza, Osakidetzaeta aldundien arteko lankidetza hitzarmenetan zerbitzu soziosanitarioen eskaintza eta finantzazioa erregulatzeko. 2011n hitzarmena sinatu dute Arabako Foru AldundikoGizarte Zerbitzuen Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak, Arabako Lurralde Historikoko arreta soziosanitarioa hobetzeko. Bertan osasun sistemak gizarte sistemari egin beharreko ekarpenak ezartzen dira, egoitzetako eta unitate soziosanitarioetako osasun arloko gastua konpentsatzeko. Zalantzarik gabe, aipatzen genituen lurralde mailako desorekak gainditzeko urratsa da. Aurten Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa sortu da eta bertan daude Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo saila eta Enplegu eta Gizarte Gaietakoa. Zahartzaroaren, gaixotasun kronikoen, ezgaitasunen eta mendekotasunen ezagutza, ikerketa, garapena eta berrikuntzaren kudeaketa ekimenak koordinatu eta sustatu nahi dira eremu soziosanitarioan elkarri eraginda, kalitate eta eraginkortasun handiagoko zerbitzuak eskaintzeko modeloak definitzeko eta pertsonak beraien ohiko ingurura bideratzeko. III. Jarduera-planaJarraian erakundeak 2011n garatutako jarduera nagusiak deskribatuko ditugu:III.1. Lehenengo eta bigarren mailako linfedemak dituzten pertsonakIazko txosteneanatal zabal bat eskaini genien linfedema zuten pertsonei, beraien arazoari eta Osakidetzak eskaintzen zien arretarekiko zituzten errebindikazio nagusiei. Erakundeak gaiari buruz egindako azterketaren ondoren hobetu zitezkeen arloak hauteman genituen, horiei buruzko informazioa eskatu genion Osakidetzari eta erantzunaren berri ematen genuen aipaturiko atalean.Erakunde honen lanean ohikoa denez, jasotako erantzunak aztertu ondoren berriro ere erasandako pertsonen gizarte erakundeekin harremanetan jarri ginen, guri eskainitako informazioaren berri eman eta kontrastatzeko.Erasandako pertsonen taldeak jakinarazi zigunez, eman ziguten informazioa eta beraien eguneroko esperientzia ez zetozen bat eta osasun-administrazioaren erantzuna kontuan izanda, azterketa bat egitea erabaki zuten erasandako 140 pertsonari galdera batzuk eginda. Galdera-sortan Osakidetzak igorritako informazioan zeuden hainbat gai aipatzen ziren, horrela balorazioa zorrotzagoa izango zelakoan.Aurten talde horrek egindako azterlanaren emaitzak ezagutu ahal izan ditugu:

Inkestatutakoen %75ek inoiz ez du linfedemari buruz norbere burua zaintzeko oinarrizko ezagutzarik jaso.

%80k ez du ebakuntza ondorengo prebentzioan inolako gidarik jaso eta %20k prebentzioari buruzko oinarrizko ezagutzak jaso ditu, baina taldearen ikuspegitik kaltegarriak dira (kristalak garbitzea errehabilitaziorako ariketa gisa).

%70ak inoiz ez du zaintza prebentiboari buruzko informaziorik jaso. Gainerako %30ari fisioterapeutak eman dio horren berri.

Elkarteko kideen %30 diagnostikorik egin gabe dago.

Inkestatutako %30 urtebeteko epean diagnostikatu dira. Gainerakoek, %67ak, 10-20 urte egon behar izan dute; diagnostikoa luzatzeak eta ondorengo tratamendurik ez edukitzeak nabarmen kaltetzen du erasandakoen bizi-kalitatea eta elefantiasia izan dezakete.

Diagnostikatu gabeko pertsonarik gehienek lehenengo mailako linfedema dute; gehienetan haurtzaroan garatzen da eta, kasurik onenetan, helduaroan diagnostikatzen da.

%20ak ez du inolako tratamendurik jasotzen. Gainerako %80ak jasotzen duen tratamendua urtean 15-20 saiora mugatzen da eta saio bakoitza 20-30 minutukoa izaten da. Kasurik onenetan urtero errepikatzen da; paziente batzuek ez dute bi urte pasa arte tratamendurik errepikatzen.

Inkestatutako gehienek esku bidezko drainatze linfatikoa eta ondoren bendak jasotzen dituzte, baina drainatzea egiten zaien %50i ondoren ez zaie bendarik jartzen.

Pertsona gutxik hartzen duten presoterapia, teknika hori aurrez erabili eta gorabeherak izan dituztelako (edema eskrotora joan, zakilera, baginako ezpainetara, bizkarrera...). Pazienteek ez dute hartu nahi.

Lehenengo aldian baino ez da bendatzeko materiala ematen, inoiz ere ez urtero, eta paziente gehienek beraien bendak eraman behar dituzte tratamendurako.

Inkestatutako %46k ez du inolako laguntza ekonomikorik jasotzen. Gainerakoek urtean 100-150 euro jasotzen dituzte edo bendatzeko eta estutzeko materiala.

Inkestatutako gehienek tratamenduaren erdian profesionalak aldatzeari lotutako arazoak planteatzen dituzte; osasun langileek gaixotasunez duten ezjakintasuna, zergatiak, eboluzioa, sintomak eta konplikazioak; pazienteek presoterapia ez egin nahi izatearen ondorioz jasaten dituzten arreta gabeziak; kasuen jarraipen falta eta tratamenduekin jarraitzeko zailtasunak; itxaron zerrenda luzeak edo jarduteko protokoloen gabezia.

Paziente batzuei ez zaie terapia egiteko baimenik eman edo ospitalea uztera gonbidatu izan dituzte saturatuta daudelako edo problematikaren berri ez dutelako.

Erasandako pertsonek egindako balorazio-txostenean Osakidetzak emandako informazioan ez zeuden zenbait gabezia aipatzen direnez, erakunde honi igorri dizkiogu taldeak egindako balorazioak, bertako zuzendaritzak erasandako pertsonek jasotzen duten arretaz zer uste duten jakin dezan, beraien antolakuntzako aurreikuspenen ezarpen praktikoa aztertu dadin eta dagozkien neurriak har ditzaten. III.2. Sortzetiko metabolismoko gaixotasunak dituzten pertsonak2011n arreta berezia eskaini diegu prebalentzia txikiko gaixotasunak (gaixotasun arraro izenarekin ezagunagoak) dituzten pertsonei oro har -hurrengo azpi taldean arituko gara hauei buruz- eta sortzetiko metabolismoko gaixotasunak dituztenen azpitaldeari bereziki.Azpitalde honetako gaixotasunei dagokienez, hauteman (jaioberrien baheketa eginda) eta erasandako jaioberriak tratatuta (dieta zorrotzean oinarritua batez ere), kalte neurologikoa ekidin daiteke eta gaixotasun hauei lotutako erikortasuna, hilkortasuna eta balizko ezgaitasunak murriztu. Euskadiko PKU Elkartea eta metabolismoko beste akats batzukelkartearekin egindako bileretatik, pazienteen familiakoekin eta medikuekin izandako elkarrizketetatik eta legebiltzarreko egoitzan gaiari buruz egindako lanaren azterketatik Osakidetzak pertsona hauei eskaintzen zien arretan gabezia batzuk hautematen ziren:

Infradiagnostiko arazoak eta Osakidetzak duen teknologiaren infraerabilera (masen espektometroa tandemean, batez ere). Jaioberrien baheketen programan patologia berriak sartzeko beharra.

Osakidetzak alor honetan eskaintzen duen arreta bikaina pediatria zerbitzuan garatzen da, batez ere. Eredu honek azpiegitura gabezia sortzen du pazientea adin pediatrikotik helduarora igarotzen denean.

Paziente hauen arretaz arduratzen diren gaixotasun metabolikoetan espezializatutako fakultatiboek zailtasunak dituzte pazienteak modu esklusiboan artatzeko, Pediatria Zerbitzuan sortzen diren beste behar batzuen interferentziarik gabe eta, ondorioz, ezar daitezkeen teknikak, dauden baliabideak eta osasungintzako bide egokiak hobeto ezagutzeko eta espezializatzeko oztopoak dituzte.

Psikologoek eta dietistek ez dute "babestutako denborarik" (paziente hauek artatzeko baino ez den denborarik).

Espezialisten arteko koordinazioa eta helburu komunak planteatzeko aukera eskaintzen duen sistema integraturik ez dago.

Erasandako haurren amei eta aitei eta paziente helduei arreta psikologikoa eskaintzeko beharra.

Pediatriako pazienteen kasuan, beste espezialistei alerta informatikoa emateko funtzionamendu txarra.

Azkeneko gai honi dagokionez, Osabide Global proiektua -aurten Espainian pazienteen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko osasungintzako esperientzia onenaren saria lortu du asistentzia-kalitatearen espainiar elkartearen (SECA) eskutik- orokortu den heinean, alerta informatikoari buruzko arazoak desagertuz joan dira.Osakidetzari informazioa eskatu genion eta bertan gaixotasun hauen diagnosi egoeraz interesatu ginen; eremu pediatrikoaren barruan eta kanpoan paziente hauek artatzeko egokitutako azpiegitura; gaixotasun metabolikoak prebenitu, hauteman eta tratatzeko gaur egun dauden espezialistak eta pazienteek behar dituzten laguntza psikologikoan eta dietetikoan aritzen direnak; lehen arretaren eta espezializatuaren arteko koordinazio mekanismoak eta espezialisten artean daudenak; haurren babes psikologikoa, gaixotasun hauetakoren batekiko seme-alaba duten gurasoen babes psikologikoa eta paziente helduen babes psikologikoa; eta trebakuntzari, profesionalen espezializazioari eta ikerketari lotutako beste gai batzuk. Osakidetzaren erantzunean talde hau artatzeko baliabide egokiekiko egoera aurkezten zitzaigun Gurutzetako Ospitalean: "sortzetiko metabolismoko akatsetan lanaldi osoan aritzen diren hiru pediatra, nutrizio eta dietetikako aditu bat eta dauden baliabideekin haurren psikologo bat eta zentroko psikiatra izateko aukera, haurra eta familia tratatzeko; zentroko neonatologoen, intentsibisten, neurologoen eta abarren inplikazioa eta aurten parte hartze akordio bat jarri da abian Barne-medikuntza Zerbitzuarekin, paziente helduen arreta hobetzeko".Osakidetzaren erantzuna elkartearekin, pazienteen familiakoekin eta osasungintzako profesionalekin kontrastatu ondoren lortutako informazioarekin ezin izan dugu jarraitu espediente hau itxi denean eta 2012an zehar luzatu beharko da tramitazioa.Jaioberriak bahetzeari dagokionez, Osasun Publikoko oinarrizko programa prebentibo-asistentzialetako bat da; jaioberriei jaio eta 48 ordura odola ateratzen zaie ("orpoko froga") eta ondoren laborategian aztertzen da odol hori. Jaioberrien bahetze programak Espainian: jarduerak eta etorkizunerako proposamenakadostutako agiria kontuan izanda eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta, programan beste 19 gaixotasun sartzeko aukera iradoki genion Osakidetzari. Gaixotasun horiek guztiak tratatu egin daitezke, hautemateko emaitza fidagarriak dituzte eta Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako programetan eta gure inguruko Europar herrialde batzuetan (Alemanian, Danimarkan, Belgikan, Holandan, Austrian, etab.) sartu dira. Osakidetzak eman zigun erantzunean ezgaitasun edo heriotza goiztiarra, gaindiagnostikoa eta gaintratamendua bezalako terminoetan aurreikusitako eragina ebaluatzeko beharra aipatzen zuen; balizko ondorio kaltegarriei buruzko balorazioa egiteko egokitasuna; sartzeko parekidetasunarekin, autonomiaren errespetuarekin eta isilpekotasunarekin lotutako gaiak edo ikuspegi kliniko sozial eta etikotik zuen egokitasuna, programan gaixotasun berri bat sartzea adosteko. Jakinarazi zigutenez, 1982az geroztik Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordeak garatzen du, 2011n zelula faltziformeen gaixotasuna sartu da eta datozen urteetan beste bost sartzeko gomendatu du (Erresuma Batuko ereduari jarraituaz):

Homozistinuria,

Astigar-jarabe gaixotasuna (MSUD),

1 motako aziduria glutamikoa (GAI),

Azidemia isobalerikoa (IVA),

Katea luzeko gantz-azidoen Acil COA deshidrogenatuaren gabezia (LCHADD).

Bost gaixotasun hauek Administrazioari proposatzen genion zerrendan zeuden, gainera, 1982an programa abian jarri zenetik aldi honetan jaiotako 531.673 jaioberriri egindako frogetan hautemandako kasuen datuak ere bazeuden:PATOLOGIAHAUTEMANDAKO KASUAKERAMAILEAKFenilalaninemia (1982an sartua)34 (1/14.460)--Sortzetiko hipotiroidismoa (1982an sartua)135 (1/3.642)--MCADD (2007an sartua)2 (1/32.500)3 (1/21.666)Fibrosi kistikoa (2010ean sartua)2 (1/14.000)11 (1/1.740)Zelula faltziformeen g. (2011n pilotua)4 (1/2.432)36 (1/277)Egungo zerbitzuak erreferentziazko unitate kliniko izateko zituen aukerez eta xede horretarako egin zitezkeen jarduerez galdetu genion Osasun arloko administrazioari, Legebiltzarreko aurrekariak kontuan izanda. Adierazten zigunez "gaur egun Gurutzeta ospitaleko pediatrek Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren lan-talde batean parte hartzen ari dira, CSUR araudiaren arabera Metabolopatia Hereditarioen Erreferentziazko Unitateentzako gomendioak ezartzeko". Gure iritziz, mota honetako unitate bat finkatuko balitz, erasandako pertsonak behar bezala artatuko lirateke, diagnostikoa errazago lortuko litzateke eta arreta terapeutiko psikologikoko eta gizarte laguntzako estrategia ere errazago definituko litzateke; arreta protokoloak sortu eta hedatuko lirateke; jaioberrien bahetze unitateekin eta diagnostiko biokimiko eta genetikoko unitateekin artikulatuko litzateke; arretan zerikusia duten fakultatibo guztien koordinazioa errazago egingo litzateke; adin pediatrikoan ez dauden pazienteen arreta egokia litzateke; ikerketa lanak koordinatuko lirateke eta zaintza epidemiologikoan parte hartu; osasungintzako profesionalentzako trebakuntza eta informazio ekintzetan parte hartuko litzateke; osasungintzako zaintzak eta zaintza mediku-sozialak hornitzen dituzten sareen kudeaketa eta koordinazioa egingo litzateke; eremu desberdinetako osasungintzako agintariekin eta pertsona gaixoen elkarteekin elkarrizketak egongo lirateke; profesionalen orientazioa; pazienteen familien trebakuntza; arreta egokia larrialdi egoeretan; diziplina anitzeko ikuspegiaren bermea legoke, oso beharrezkoa baita prebalentzia txikiko, metodologia diagnostikoko eta maneiu konplexuko gaixotasun hauei aurre egiteko, kronikoak eta irismen multiorganikokoak eta alerta informatikoaren kudeaketa egokia legoke.III.3. Prebalentzia txikiko gaixotasunekiko pertsonak (ez ohikoak edo gaixotasun arraroak esaten zaienekikoak)Gaixotasuna hauek ez dituzte izaten 10.000 pertsonatik bostek baino gehiagok. Gaur egun, europar biztanleriaren % 6-8k du horietakoren bat bizitzako uneren batean. EAEn 100.000 pertsona baino gehiago direla uste da. Gehienetan kronikoak eta ezgaitasun handia sortzen dutenak dira eta gaixotasuna dutenek arreta edo zaintza espezializatuak eta luzeak behar izaten dituzte.Aurreko atalean aipaturiko jarduerekin bat, aurten Arartekoaren erakundeak EHUko udako ikastaroetan jardunaldi bat antolatu du: "Gaixotasun arraroak: arreta publikoa behar duen errealitate baten argi-itzalak". Erakundeen arteko erlazioei buruzko kapituluan, jardunaldiaren deskripzioa dago. Arartekoak inaugurazio hitzaldianpertsona hauek artatzeko egungo arazoei, gaian egondako aurrerapenei eta gaixotasun hauekiko pertsona guztiei gizarte, hezkuntza eta osasun arloko tresnak berdintasunezko baldintzetan eskuratzeko duten eskubidea errespetatzeko administrazioek planteatutako erronkei buruz erakundeak duen ikuspegia eskaini zen. Otsailaren 28an Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna zela eta, erakunde honek iritzi-artikulubat prestatu zuen, gaixotasun hauekiko pertsona guztiei eta familian eta gizartean inguruan dituztelako eragin zuzena jasaten duten guztiei gure elkartasuna eta enpatia adierazteko. Osasun arloan erakunde honek parte hartu zuen mota honetako gaixotasun bat zuen pertsona baten kasua zela eta; zehatz esateko, Hunter sindromea zuen eta arazo horren ondorioz egin zen Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 18koa; ebazpen horretan osasun arloko administrazioari gomendatzen genion tratamendu berezietara sartzeko eskariei irteera emateko prozedura bizkorragoren bat sustatu zezala. Botika umezurtza zenez -onartzeko berariazko prozedurak behar izaten direnez- nolabaiteko atzerapena arrazoituta zegoen. Baina igarotako denborak eta pazienteak botika hau eskuratzeko egindako eskariaren tramitazioari buruz izandako informazio gabeziak argi utzi zuten gaizki funtzionatu zela eta informatua izateko eskubidea urratu zitzaiola. Legebiltzarrean Osasun eta Kontsumo sailburuari egindako galderaren erantzunaren arabera, Osakidetzak aurrekoa baino prozedura bizkorrago eta eraginkorrago bat jarri du abian, Farmaziako Batzorde Korporatibo berria sortuta. Aurreikuspen honen jarraipena egin beharko da.Aurten Osasun eta Kontsumo sailak EAEko Gaixotasun Arraroen Estrategiako Ekintza Plana agirian hartu nahi den neurri multzo bat sartu du, EAEn gaixotasun arraroak hobeto ezagutzeko, artatzeko eta koordinatzeko. Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun ministerioak aurkeztutako 2011/2012 laneko planean oinarritzen da agiria eta plan hori Osasuneko Sistema Nazionalaren gaixotasun arraroen estrategiarilotuta dago. Bere lerro estrategikoen artean jada egindako genetika plana onartu eta garatzea dago, baita profesionalak trebatzea, ikerketa, pazienteen elkarteekin lankidetza, hauen behar sozio-sanitarioen azterketa eta prebentzioko, diagnostiko goiztiarreko eta bahetzeko programak zabaltzea ere.Gaixotasun Arraroen Erregistroari dagokionez, gaixotasun arraroen kasuak identifikatzea planteatzen da jaiotzako anomalien, metabolopatien eta ospitaleetako alten erregistroetan; gainera, anbulatorio erregimenean artatutako pazienteen gaixotasunak ere kodifikatu nahi dira legealdi honetan. Hori guztia EAEn gaixotasun arraroek duten magnitudea baloratu nahi delako eta gaixotasun hauen eragina eta baldintzak hobeto ezagutu nahi direlako.Xede hauek lortzeko diseinatu den ibilbidean jarduera hauek daude, besteak beste: EAErako erregistro bat diseinatzea, San Carlos III.a Institutuko gaixotasun arraroak ikertzeko institutuarekin (IIER) lankidetza-hitzarmena sinatzea, Osasun eta Kontsumo Sailaren aginduz erregistro hori erregularizatzea eta Euskadiko gaixotasun arraroen errealitatea ezagutzeko datuak ustiatzea.Beste lerro estrategikoetako bat da Osasun Sistema Nazionaleko Zentro, Zerbitzu eta Unitateen Sistema sustatzea eta lankidetzan aritzea. Erreferentziazko zentro, zerbitzu eta unitateek (CSUR) gaixotasun arraroekiko bete beharreko irizpideak ezartzen direnean, Osakidetzako unitateak CSUR bezala kreditatzeko proposamenak proposatuko direla aurreikusten da, euskal osasungintzak esperientzia profesional eta kliniko zabala baitu patologia hauetako batzuetan.III.4. Agenesia duten adingabeakIaz Osakidetzak pertsona hauek artatzeari lotutako konpromiso batzuk hartu zituela esan genuen eta jarduera batzuk egin zituela. 2011n, AUPIko(Haurren Protesiak Erabiltzen dituztenen Elkartea) eta Osakidetzako ordezkariekin bildu ginen berriro, hartutako neurrien jarraipena egiteko. Oraingoz Osakidetza arretarako protokoloa egiten ari da eta elkarteari eta Arartekoaren erakundeari horren berri emango die, amaitu bezain laster. Protokolo honetan egon daitezkeen kasu berriak (urtean 4-5 uste da) artatzeko jarraibideak egongo dira eta haurren errehabilitazio sarean jarraipena egingo da, behar dituzten ortoprotesietan interesatuta dauden establezimenduekin.III.5. Fibromialgia, neke kronikoa, sentikortasun kimiko anitza eta elektrohipersentikortasuna duten pertsonakLau gaixotasun horiek ezaugarri komun batzuk dituzte:

Sentsibilizazio zentralari lotutako gaitz kronikoak dira.

Inguruko faktoreekin lotura dute.

Era askotako zailtasunak daude gaitz horiek diagnostikatzeko, nahiz eta diagnostiko horren irizpideak nazioartean dagoeneko ezarrita dauden.

Laneko gaitasuna, norberaren autonomia eta gizarte-bizitza aldatzen dituzte.

Ez dute sendabiderik. Horregatik, gaixoaren bizi-kalitatea bermatuko duen ikuspegi soziosanitarioan oinarritutako zainketak behar dituzte.

Egiaztatu dugunez, gaitz horiek denek min eta sufrimendu handia dakartzate berekin, eta gaixoek, oro har, gizartearen eta osasun, gizarte, hezkuntza eta beste arlo batzuetako instantzien izugarrizko ulertu ezinari egin behar diote aurre. Sarritan, gaixoak lau gaitz horietako bi, hiru edo lau ere pairatzen ditu. Badirudi lotura argia dagoela gaixotasun horiek ugaritzearen eta ekintza hauek burutzearen artean: atmosferara nahiz uretara substantzia toxikoak isurtzea, janarietan, garbiketa eta higiene produktuetan, eraikinetan, eta abarretan produktu kimikoak erabiltzea, produktu horiek kaltegarriak ez direla egiaztatu gabe. Eragindako administrazioek erabateko arreta eskaini behar diete pertsona horiei osasun eta gizarte arloetan; prestakuntza bermatu behar diete osasun arloko profesionalei, justizia epaitegietakoei eta, oro har, zuzenean kasu egiteko zerbitzu publikoetakoei; prebentzioa txertatu behar dute hezkuntza curriculumean; ikertu egin behar dituzte gaixotasun horien etiologia eta tratamendua; ingurumena babestea eta hobetzea ahalbidetu behar dute eta, beren jardueretan aintzat hartu behar dituzte zuhurtasunaren, gardentasunaren eta ingurumenari buruzko informazioaren printzipioak, beste neurri batzuen artean. Maiatzaren 12an gaixotasun hauen nazioarteko eguna zen eta Arartekoaren erakundeak iritzi-artikulubat prestatu zuen, prentsan argitaratzeko.Aurten ofiziozko espediente bat jarri dugu abian, helburu hauek bete daitezen. Horretarako, lankidetza dinamika hasi dugu elkarte hauekin, beraien ekarpenei esker ezinbesteko hobekuntzak behar dituzten alderdiak hautematen baititugu:

AFAN, Goi Nerbioiko Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren elkartea.

ASAFIMA, Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Arabar Elkartea.

AVAFAS, Fibromialgiaren eta Astenia Kronikoren Euskal Elkartea.

DEFIBEL, Fibromialgiaren eta Astenia Kronikoaren Debabarreneko Elkartea.

EKEUKO-COVACE, Eremu Elektromagnetikoek Erasandakoen Euskal Koordinadora.

EMAN ESKUA, Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Bizkaiko Elkartea.

BIZI-BIDE, Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Gipuzkoako Elkartea.

GAIXOEN AHOTSA, Fibromialgia dibulgatzeko euskal Elkartea.

Dagoeneko 24 neurri erregistratu ditugu guztira eta horiek ezarriz gero, pertsona hauek arreta egokia izan dezakete eta beraien bizi-kalitatea hobetu:

1. Osasungintzako profesionalak trebatu/informatu honako alderdiei buruz:a. Gaixotasunaren ezagutza.b. Pazienteari sinetsi.c. Tratu egokia.d. Arreta berezia patologiak gainjarriz gero.e. Ez deribatu sistematikoki psikiatriara.f. Tratamendu egokiak (baita errehabilitazioa ere).g. Diagnostikatzeko irizpide berriak ezagutu.h. Ez ezarri CIE-9 zaharkitua, baizik eta CIE-10 (-G93.3/M79.7-).i. Prebenitzeko ohiturak ezagutu (bereziki EHS eta SKA kasuetan).j. Zein espezialistengana bideratu jakin.k. Erizainen inplikazioa.l. Lehen arretako sendagileen ikastaroak berriro hasi, eten diren kasuetan. m. Lehen arretako sendagileek Lehen arretan fibromialgia erabiltzeko agiria ezagutu. Agiri hori ezarri. Agiri hori aurkikuntza berriei eta egungo ebidentzia zientifikoari ezarri.

2. Galdakaoko ospitaleko azterketaren ondorioz egindakoak bezalako tratamenduak abian jarri eta azterketa horren ondorioak ezarri.

3. "Paziente aditua" bezalako ekimenak jarri abian.

4. Diagnostiko azkarrak. Itxaron zerrenda luzeak (bereziki erreumatologian) eta jarraipen gabezia gainditu.

5. Banako/familiako psikoterapia beharrak.

6. Lehen arreta eta espezializatua koordinatu.

7. Erreferentziazko espezialistak izendatu edo diziplina anitzeko unitate espezializatuak jarri abian (erreumatologia, endokrinologia, traumatologia eta psikologia).Izendatuko espezialistek elkarteekin komunikazio ona edukitzeko beharra (FM, NKS, SKA eta EHS eta horien ondorioak hobeto ezagutzeko, protokoloak egokitzeko, etab.).

8. Osakidetzako zentroetan eta ikastetxe publikoetan WiFi sistemak eta DECT haririk gabeak ezartzeko moratoria (hari bidezkoez ordezkatu).

9. Gela eta eremu "zuriak" edo kutsadura elektromagnetikorik/kimikorik gabeak egon ospitaleetan.

10. SKA eta EHSri berariazko kodea izendatu CIE10 eta ondorengo jardueretan.

11. FM, NKS, SKA eta EHS sartu Osakidetzako Gaixo Kronikoen Arretarako Estrategian.

12. Zuzkidura ekonomiko handiagoak etiologia eta tratamenduei buruzko ikerketetarako.

13. Gizarte sentsibilizazioa (baztertzea gainditu, jasaten duenari sinetsi...) eta botere publikoaren kontzientziazioa (arriskuei buruz).

14. Gizartean integratzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko neurriak. Ezintasun, mendekotasun eta ezgaitasun egoerak baloratu eta aitortu (informazio gehiago administrazioei, baloratzaileak trebatu, baremoak egokitu, etab.).

15. Genero gaiei lotutako arrisku faktoreak zuzendu.

16. Lanpostuak egokitu edo lanpostuetan aldaketak egoteko aukerak, OSALANek bultzatutako neurri zuzentzaileak, FM, NKS, SKA eta EHSri laneko arretarako protokolo bat egin.

17. Laneko arriskuak prebenitzeko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko (estatukoa) 25. artikulua ezarri "Arrisku batzuei bereziki sentikorrak diren langileak babesteari buruz", EHS eta SKA aitortzen ez den heinean.

18. Laguntza ekonomikoa/diru laguntzak:a) Udalek edo erakunde publikoek eskainitako aisiako eta osasunerako jarduera batzuk egiteko.b) Elkarteei jarduerak garatzeko eta zerbitzuak eskaintzeko (terapiak etab.).

19. Elkarteen lanak erasandako pertsonen osasuna hobetzean duen eragina aitortu eta baloratu.

20. Babesteko produktuak erosteko laguntzak egiaz eman.

21. Kutsadura elektromagnetikoari pantaila egiteko neurriak eta etxebizitzak babestekoak ezarri edo "etxebizitza zuriak" birkokatu (behar den kasuetan) EHS dutenentzat (laguntza ekonomikoak, etab.).Etxebidek eta Bizigunek erasandako pertsonak artatu egokitutako etxebizitza taldeak eraikitzerakoan neurriak hartuta, etxebizitza egokiak esleituta eta dauden etxebizitzak egokituta.

22. Espazio eta komunikabide publiko jakinetan eskuko telefonoak eta haririk gabeak erabiltzea arautu.

23. Gizartean eztabaida sustatu, WiFi teknologien arriskuei buruz, eskuko telefonoak, etab.

24. Ardura printzipioa ezarri ingurumen kontuetan.

Neurri hauek 2012an zehar kontrastatuko dira dagozkien administrazioekin.III.6. Gaixotasun neuromuskularrekiko pertsonakAurten ARENErekin (Arabako Gaixo Neuromuskularren Elkartearekin) lankidetzarako espazioa ireki dugu. Elkarte hau FENEUME Federazioan dago BENE (Bizkaia) eta GENE (Gipuzkoa) elkarteekin batera. FENEUMEk1.685 pertsona bazkide ditu eta horietatik 393 erasandakoak dira. Gaixotasun neuromuskularrak (GNM) 150 gaixotasun neurologiko baino gehiago dira, batzuk hereditarioak eta beste batzuk gero hartutakoak, eta muskuluei eta nerbio sistemari eragiten diete.Gaixotasun arraroen taldekoak dira eta oso gutxi ezagutzen diren gaixotasunak dira. Bizitzako edozein etapatan ager daitezke, bai jaiotzean bai nerabezaroan edo helduaroan. Familia bateko lerro genetikoen bidez igorri daiteke gaixotasuna eta kasu batzuetan erasandako zenbait pertsona egoten dira familia berean. Beste kasu batzuetan ez da inolako historial familiarrik egoten eta gaixotasuna bat-bateko mutazio genetiko baten ondorioa da, erantzun immune anormala edo zergati ezezaguna (hartutakoa). Gorabehera neuromuskularretako batzuk hauek dira: alboko esklerosi amiotrofikoa, esklerosi anitza, muskulu distrofia , miastenia larria edo muskulu-atrofia espinala. Gaur egun GNEM hereditario gehienak ezin dira sendatu. Hartutakoen kasuan, egoera desberdina da eta sendatu ere egin daitezke, zergatia identifikatu eta tratatuta. Kasu askotan ez dago sendatzeko botikarik, baina tratatu egin daitezke eta sintomak arindu, gorabeherak murriztu eta aurrea hartu, pertsonaren autonomia hobetu, hau da, bizi-kalitatea hobetu.Taldearen errebindikazio nagusiak hauek dira:

Zuzkidura ekonomiko handiagoak etiologia eta tratamenduak ikertzeko (sintomak arintzeko eta sendatu ahal izateko).

Erakundeen babesa izaten jarraitzeko beharra, hiru elkarteei eta Federazioari diru laguntzak emanda jarduerak gara ditzaten eta zerbitzuak eskaini (fisioterapia, hidroterapia, zuzeneko arreta, babes psikologikoko taldeak, jarduera ludiko terapeutikoak, aisiakoak eta denbora librekoak, dibulgaziokoak eta gizartea sentsibilizatzekoak, terapiak, etab.).

III.7. Buruko osasun arazoak dituzten pertsonakIII.7.1. Aurreko paragrafoetan aipatu dugun norberaren autonomia eta mendetasunari emandako arretari buruzko araudia aplikatzeari buruzko azterketaegin du aurten Arartekoaren erakundeak eta ikusi dugunez, buruko osasun arazoak dituzten pertsonen taldea da araudi berriak eta honen garapenak gutxien mesedetzen duenetakoa. Arretan ere gabezia larriak hauteman ditugu, batez ere, gizarteratzeari dagozkionak. Horren ondorioz, txostenean aipaturiko zenbait gomendiok pertsona talde hau aipatzen du.III.7.2. Erakunde honek FEDEAFESekin, Euskadiko eri psikiko eta senide elkarteen Federakuntzarekin, duen harremanaren ondorioz, talde honen gaur egungo kezka nagusien berri izan dugu, baita gure administrazio publikoek talde honi eskaintzen dioten arretan hautemandako gabezien eta hutsuneen berri ere:

Arazoa da buruko gaixotasuna duen pertsona bat laneko zentro batean baldin badabil zentro horretako plaza galtzea, ospitalean ingresatu dutelako edo laneko aldi bateko kontratua egin diotelako.

Federazioa kezkatuta dago Karguko Dekretua eztabaidatzen ari baitira eta buruko gaixotasuna izan arren mendekotasun egoera aitortu gabeko pertsonak bere babesetik kanpo gera baitaitezke.

Kezkatuta daude Zamudioko Ospitale Psikiatrikoan buruko gaixotasuna duten pertsonek eta droga-mendetasunen bat dutenek dependentzia berak erabiltzen dituztelako.

Azpiegitura batzuk behar dira Arabako Zentro Psikiatrikoan.

Protokoloak ezarri beharra dago buruko gaixotasuna duen pertsona erabat aurka dagoenean borondatearen aurkako ospitaleratze egoeretarako (kasuren batean segurtasuneko zaintzaileengana joan behar izan da eta behar baino indar gehiago erabili ere bai).

Eusteko, bakartzeko, etab. egoeretan ezartzen diren kontrol-neurriak ezagutzeko beharra.

Mugako nortasun-nahasmendua duten pertsonei ematen zaien arretagatik kezkatuta daude (ez dago medikaziorik, eskizofreniarako dagoen bezala; krisi akutuetan ez da gehienetan ingresatzen; baliabide gabezia -EAErako ESM2010ean zegoen 30 pertsonentzako anbulatorio aurreikuspena ez da bete-, familiek Galiziako zentro batera jo dute; ospitale psikiatrikoa ez da egokia profil honentzat; diagnostiko arazoak; psikoterapia beharrak; eragina gazteengan eta lotura estua beren buruaz beste egiteekin eta kartzelatzeekin).

Arreta soziosanitarioko arazoak patologia duala duten pertsonekin (Buruko Osasun Zentrora (BOZ) edo modulura igortzen dira eta beraien iritziz arazoak bi ikuspegiak hartzen dituen arreta behar du, buruko gaixotasunarena eta droga-mendetasunarena).

Ospitaleetako eta ospitaleez kanpoko buruko osasunaren erakundeetako plan estrategikoak egiterakoan familiakoak eta elkarteak sartzen jarraitzeko beharra.

Preso dagoen buruko gaixotasunarekiko pertsona diziplinazko prozeduren mende jartzearen ondoriozko arazoak, kasu hauetan ikuspegi terapeutikotik bermatu behar den arren parte hartzea.

Erakundeen babes beharra, buruko gaixotasunarekiko pertsona kartzelatuekin parte hartzeko diru laguntzak emanda.

Buruko gaixotasunekiko pertsonak artatzeko erkidegoko eredua egia bihurtzeko bitarteko baliabideak ez dira oraindik ere nahikoa (gaixo psikiatrikoak birkokatu, familiei arnasa hartzen utzi, etab.).

Gai hauek eta partikularrek aurkeztutako kexak tramitatzean ikusitakoak gogoan izanda, buruko osasunaren arretari buruzko aurreko txosten bereziei jarraipena emateko, informazio-eskaera zabala egin genion Osakidetzari.III.7.3. Jarraian aurreko paragrafoan aipaturiko eskariari erantzunez Osakidetzak emandako informazioko gai nagusiak daude:III.7.3.1. Buruko osasun arloan osasun sareko baliabideen egoera 2011 amaieran:*(1)BOZHGBOZOLUHGOLUEOHGEOEEUPIUEULUPG2011 *(2)4186 (246)3 (20)22 (821)5 (50)6 (286)1 (14)5 (207)3 (230)3 (109)Iturria: Osakidetza.*(1) Helduen Buruko Osasun Zentroak (BOZ) eta Haur eta Gazteen Buruko Osasun Zentroak (HGBOZ) hauetan toxikomaniez gain taldeek Elikadurarekiko Jokaera Arazoak artatzen dituzte berariaz eta Lehenengo Agerraldi Psikotikoak ere bai.Helduen eguneko ospitaleak (EO)Haur eta gazteen eguneko ospitaleak (HGEO).Ospitalizazio laburreko unitateak, bai ospitale nagusikoak bai ospitale psikiatrikokoak (OLU) eta haur eta gazteenak (HGOLU).Egonaldi ertaineko eta subakutuen unitateak (EEU) (Gipuzkoan kontzertatuak dira).Psikosi Immune Unitatea (PIU).Errehabilitazio Unitateak (EU).Egonaldi luzeko unitateak (LU) (izen desberdinekin) (Gipuzkoan kontzertatuak dira).Psikogeriatrikoak (PG) (Gipuzkoaren kasuan kontzertatuak dira).*(2) Parentesi artean, plaza kopurua.III.7.3.2. Buruko gaixotasuna duten pertsonen desinstituzionalizazioak garrantzi berezia izan du Bizkaian, buruko osasun sarea sortu da, ospitaleetako oheak nabarmen gutxitu dira (512 ohe 2009an eta 436 ohe 2011n) eta gaixo geriatrikoen desinstituzionalizazio planarekin jarraitu da Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) koordinazioan. Plan hau duela 8 urte hasi zen. Adierazi digutenez, azken urteetan Bermeo, Zaldibar eta Zamudioko ospitale psikiatrikoetako ohe kopuruak behera egin du modu iraunkorrean deinstituzionalizazio politika eta erkidegoko baliabideak garatzekoa jarraituta. Aipaturiko ohi gutxitze horren ondorioz Zaldibarko ospitaleko unitate erresidentzial bat eta Bermeoko beste bat itxi dira eta pazienteak pixkanaka desinstituzionalizatu direlako gertatu da, oro har, psikogeriatrikoak ziren eta adinekoen egoitza normalizatuetara eraman dira. BFAko pertsona nagusien zerbitzuarekin elkarlanean egin da. 2012ko abendurako aurreikuspenean 411 ohe daude guztira. 2009az geroztik akutuen oheak mantendu egin dira eta errehabilitaziorakoak 42 izatetik 122 izatera igaro dira. Egoitzazko oheak, egonaldi luzeetakoak eta psikogeriatrikoak, 337 izatetik 172 izatera igaro dira, desinstituzionalizazio horri jarraituaz.III.7.3.3. Ospitaleetakoak ez diren egoitzazko egiturei dagokienez, 2009an Osakidetzak emandako informazioaren arabera EAEn 280 plaza zeuden pisu tutelatuetan eta 37 gainbegiratutako pisuetan. 2011ko datuen arabera, guztira 468 plaza dira, tutelatuak eta gainbegiratuak batera hartuta. 2009an 160 plaza zeuden miniegoitzetan eta etxeetan; 2011n 90 plaza zeuden miniegoitzetan. 2009an babestutako ostatu eta pentsioetako plaza kopurua bagenuen: 135. 2011n ez daukagu datu hori. Adierazi zaigunez, erkidego terapeutikoetan 30 plaza daude.III.7.3.4. Asertibotasunerako erkidegoko tratamenduak ezartzeari dagokionez, Bizkaiak bost talde dituela jakinarazi digute (Bilbo, etxerik gabeko pertsonen buru-nahasmendu larria-Bilbo, Uribe, Barnealdea eta Ezkerraldea) eta horietako bakoitzean buru-nahasmendu larri (BNL) konplikatuko 25 paziente artatzen dituzte. Bere iritziz biztanleriarekin alderatuta dauden baliabideen dimentsioa zuzena da eta etekin bikainari esker desinstituzionalizazioa egin ahal izan da eta egonaldi luzeko ospitaleetako oheak itxi. Araban aipatzen digutenez "erkidegoko errehabilitazio zerbitzuak BNLdun biztanleria artatzen du asertibotasunerako erkidegoko egitura estandarrik gabe, baina antzeko eraginkortasun eta jarraipen mailarekin, etxeko dimentsioa eta paziente konplikatuen gertuko jarraipen dimentsioak ere estaltzen dira". Gipuzkoan ez da horrelako egiturarik garatu. III.7.3.5. Berrikuntzarik aipagarrienen artean, breakthrough series (BTS) metodologiarekin lankidetza proiektu bat hasi dutela adierazi digute buruko osasun taldeen eta lehen arretakoen artean, patologia afektiboari (depresioari) multzoan heltzeko; 2012an garatuko da. Aita Menni ospitalean unitate soziosanitario bat jarri dela ere aipatzen dute; patologia psikiatrikoari lotutako ezintasun intelektual larriari osoan heltzeko izango da. III.7.3.6. Arabako ospitale psikiatrikoan aire librean dimentsio egokiekiko espazio berdea sortzeko burutu diren jarduerei dagokienez, 2000. urteaz geroztik gai honi lotuta burututako tramiteen sekuentzia erakutsi digu Osakidetzak. Adierazi digunez, gaur egun Udalaren erantzunaren zain daude, lursailaren muga zehatzei buruzko zalantza batzuk galdetu baitzizkion.III.7.3.7. 2009ko martxoaren 31n sinatu zen Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzaren eta Osakidetzako buruko osasun arloaren arteko protokoloa Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan internamendu psikiatrikoko segurtasun neurriak betetzeko agiria oinarri hartuta burututako jarduerei dagokienez, gaur egun ez dagoela indarrean adierazi du Osakidetzak. Hauxe adierazi digute, hitzez hitz: "en los últimos años, se ha ido creando una cultura de conocimiento y coordinación entre las partes que ha facilitado la génesis de la situación actual, descentralizada y con una relación directa con los centros, orientada a buscar la mejor solución para el cumplimiento de dichas medidas; la situación en los territorios de Bizkaia y Álava es estable y coordinada y en el territorio de Gipuzkoa, al no contar con hospitales públicos, la interlocución es a través de la dirección territorial de sanidad que determina el destino y la financiación del cumplimiento en centros concertados".III.7.4. Aurten lankidetza dinamika ezarri da OME- Osasun Mentalaren Elkartearekin(Osasun Mentalaren Elkartea-Asociación de Salud Mental y Psiquiatría Comunitaria), guk arlo honetan egin beharreko lanerako ezinbestekoa baita psikiatriako profesional hauen kokapenaren berri izatea, beraien profesionaltasuna eta buruko arazoak dituzten pertsonen eskubideen aldeko jarrera azpimarragarriak baitira. Gainera, Osakidetzako Buruko Osasun Sarean lanean ari diren profesionalak direnez, taldeari eskaintzen zaion arretaren ezagutza hobea eskaintzen digute. Jarraian daude planteatu dizkiegun gai batzuei buruz duten ikuspegia:

Haur eta gazteen buruko osasun zentroetan eskaintzen den arreta egokia dela dirudi. Elikadurarekiko jokaera arazoa ongi artatzen dela uste dute eta ACABErekin (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Euskadiko Elkartearekin) harreman handia dute.

Psikosi immunearen unitatean eskaintzen den arreta egokia da.

Urtarrilaz geroztik asertibotasunerako erkidegoko tratamenduen (AET) eskualdeko programak jarri dira abian Bizkaian eguneko ospitaleei lotuta. Talde bakoitzak 30 paziente inguru artatzen ditu (lanaldi erdiko psikiatra bat, erizain bat eta klinika-laguntzaile bat daude taldean). Bere iritziz, ongi hornitutako talde batean baliabide gehiago behar litzateke.

Araban, AET eta gizarte-errehabilitazioko programak, 200 pertsona inguruko taldeari zuzendutakoak, gutxi gorabehera 10 urte daramatza martxan.

Erkidegoko errehabilitazio unitateak (anbulatorioa): AET + eguneko ospitaleko plazak + plaza soziosanitarioak (AVIFES, BIZITEGI, ARGIA). Azken hauek ez direla nahikoa adierazi dute. Ospitaleetako errehabilitazioari dagokionez, egonaldia denboran mugatu beharra azpimarratzen dute, ez dadila 360 egun baino luzeagoa izan eta aurrez erkidegoko errehabilitazioa egiteko aukera egon dadila.

Ostatatze soziosanitarioko plazak ez dira nahikoa, nabarmen ikusten da hori, bereziki patologia psikotikoa duten adinekoenak bezalako talde berezien kasuan eta mendetasun handia edo moderatua baloratu behar denetan (ez oso mendekoak), hauen arreta ez baitute adinekoen zerbitzuek hartzen; patologia dualeko pertsonak edo jokaerako zenbait nahasmendu dituztenak edo narriadura handiagoko patologia psikikoa dutenak. Era berean, irteera gabezia dago erkidegoko errehabilitazio psikosozialetik adinekoen beste dispositibo soziosanitarioetara, psikikoki egonkortuta egon arren laguntzeko beharra dutenean eguneroko bizitzako trebeziak egiteko modu jarraituan.

Gaur egun mugako nortasun-nahasmenduek duten arreta ez da nahikoa. Profesionalak hobeto trebatu behar dira eta baliabideen zuzkidura hazi (aurreikusitako unitatea abian jartzeko beharra).

Lehenengo aldi psikotikoetarako programa bat jarri da abian, LEHENAK (14 urtetik aurrerako arreta) familiari laguntzeko taldeak, tratamendu farmakologikoa eta psikologikoa ditu. Eskualde bakoitzeko taldean lanaldi osoko psikiatra bat eta lanaldi erdiko psikologo bat, erizain bat eta gizarte langile bat daude.

Haur-gazteen psikiatria espezialitatea gehiago luzatu gabe sortzeko beharra (Estatuaren eskumenekoa da hori).

Derrigorrezko tratamendu anbulatorioari dagokionez, gai hau arautzearen aurka daude. Mota honetako araudia onartuz gero, legearen arloan atzera egingo litzatekeela uste dute; eskubideak murriztuko lirateke eta tratamenduaren oinarrizko ardatza Aliantza Terapeutikoa dela azpimarratzen dute.Beraien ikuspegitik, tratamendu mota honek egiazko elementu garrantzitsuen arreta distraituko luke eta beraien tratamenduan buru-nahasmendu larriekiko pertsonak inplikatuko lirateke, hau da, aliantza terapeutikoko lanaz gain, erkidegoan asertibotasunez aritzen diren zerbitzuak eta tratamenduko ekipoak eskura izatea.

Gipuzkoan egiten den borondatearen aurkako tratamendu anbulatorioaren funtzionamendua egokia dela uste dute eta legea aldatu beharrik ez dagoela adierazten du horrek, botere judiziala sar dadin buru nahasmendu larria duten pertsonen arretan.

Gipuzkoan ospitalizazio psikiatriko ertain eta luzea kontzertatua da eta ez dirudi sistemaren koherentzia mesedetzen duenik oro har.

Oro har, buruko osasun zentroen eta akutuen unitateen artean komunikazio/koordinazio handiagoa eta hobea behar da, baita horien eta Lehen Arretaren artean ere.

III.7.5. Aurten albiste batzuek alarma piztu zuten gizartean. Komenigarria litzateke komunikabideek albiste horiek ematean buruko gaixotasunekiko pertsonek jasaten duten estigma errotik kentzeko tonuan ematea, eta dauden gezurrezko estereotipoak ez elikatzea. Koherenteagoa litzateke pertsona hauen duintasuna errespetatzeko eta justiziako printzipioekin bat etortzeko, ekintza horiek pertsona hauek behar duten arreta emateko beharraren arabera aztertzea eta gizartean behar bezala integratzea. III.7.6. Kexa espedienteakIII.7.6.1. Beste mota bateko kexak erregistratzen ere jarraitu dugu, izan ere, buruko osasun arazoak dituzten pertsona batzuk ez daude ados emandako tratamendu farmakologikoarekin. Gai tekniko-medikoak dira, eta duten izaeraren ondorioz, ez dagokio erakunde honi baloratzea. Baina horrek ez du esan nahi paziente bezala dituzten eskubideak tratamenduan zehar errespetatzen direla -eta kasu guztietan baieztatu da- egiaztatu ezin dugunik edo bigarren iritzi medikoa eskatzeko aukera dutela jakinarazi diezaiekegunik. Pertsona tutelatuak direnez, kasu hauetan Institutu edo Fundazio Tutelarrarekin ere jarri gara harremanetan.Esan beharra daukagu egindako kudeaketen ondorioz (bai erakunde tutelarretan bai bere osasun arretaren arduradunekin egindakoetan) pertsonarekiko kezka handia ondorioztatzen dela, sareko lana dago bere egoera hobetu asmoz eta oso jarrera harkorra erakunde honen iradokizunekiko. Mota hauetako egoerek agerian jartzen dute oso baliagarriak direla buru-osasunaren arloan sorospenezko etika batzordeen gomendioak eta praktika klinikoko gidenerabilgarritasun handia eta informatutako baimenaren garrantzia, baita Buruko Osasunaren 2010eko Estrategiako 4.14 berariazko helburuko aurreikuspena gauzatzeko beharra ere. Borondatearen aurkako edozein parte hartze motatan praktika asistentziala erabiltzearen alderdi etiko eta legalei buruzko praktika onen gaineko gida orokor bat egitea zen helburua. III.7.6.2. Agerraldi psikotiko baten ondorioz borondatearen aurka ingresatutako pertsona bat ez zegoen ados internamenduarekin, hartzera derrigortzen zuten medikazioarekin eta ezartzen zitzaizkion bakartzeko neurri batzuekin.Normalean horrelako kasuetan osasun zentroari Epaitegirako jakinarazpenen kopia eskatzen diogu, baita agintari judizialaren internatzeko neurriaren berrespena ere, legezkotasuna bete dela ziurtatzeko (763 artikulua) eta bete zen. Agerraldi psikotikoa gaindituta, altako lasaitasunean, interesatuak esaten zuen talde medikoak familiaren baimenarekin hartutako erabakiak ez zituela bere egiten (behaketan mantendu, patiora eta tailerretara irteten ez utzi, bere borondatearen aurka medikatu, etab.), baina erabaki horiek uneoro bere integritatea zaintzeko kezka zutelako hartu zirela. Gainera, agerraldia igaro ondoren fakultatiboek emandako tratu ona azpimarratzen zuen.Gai honi dagokionez, beharrezkoa da 2010eko Buruko Osasunaren Estrategietako 4.15 berariazko helburuaren ildotik proposatutako ekintzak abian jartzea: "Borondatearen aurka trasladatu eta ospitaleratzeko protokoloa definitu" baita 4.16 berariazko helburuan daudenak ere: "Protokoloen bidez euste fisikorako prozedurak, ospitaleratutako pazienteen borondatearen aurkako tratamendua eta askatasuna kentzen duen beste edozein neurri arautu".III.7.6.3. Gure erkidegoko bi ospitaletako unitate psikiatrikoetan buruko osasun arazoak dituen batek jasotako tratuagatik familiakoek jarritako kexak tramitatzen ari gara.Espediente hauek tramitatu ondoren atera ditzakegun ondorioak dena delakoak izanda ere, nabarmendu beharra dago osasungintzako langileek buruko osasun arazoak dituen pertsona -oso zaurgarria- ongi tratatu behar dutela eta hori zaindu beharra dagoela. Dirudienez hau da ohiko praktika.III.7.6.4. Buruko osasun arazoak dituen batek adierazten zigun ez zegoela ados zentro psikiatrikoan egotearekin, egonaldi luzeko erregimenean baitzegoen. Bitarteko formula batzuk ikusteko aukera iradoki genuen, tutelatutako etxebizitzak, eguneko zentroa, etab. hau da, osasun arloko eremu batean egin zezala egonaldia, baina babesarekin. Formula horiek kontuan izan omen zituzten, baina ospitalean 20 pertsona zeuden baliabide horietan sartzeko zain, behar adina plaza ez zegoelako.Kudeaketa batzuk egin ondoren, itxaron zerrenda bi urte ingurukoa zela jakin ahal izan genuen. Honek argi uzten du, berriro ere, buruko osasun arloan bitarteko egiturei erakundeek ematen dieten babes txikia edo babesik eza: Ospitaleei edo eguneko zentroei, tailerrei, prebentzio programei, osasuna sustatzeari eta errehabilitazioari, komunitate terapeutikoei, babestutako pisuei, laneko zentroei, taldeei... Behin eta berriro adierazi izan dugun bezala, ospitale psikiatrikoetan dauden edo egon diren pertsonen desinstituzionalizazio prozesuak garatzeko eta buruko osasun zentroetan edo egonaldi laburreko ospitalizazio unitateetan egindako parte hartzeak osatzeko ezinbesteko tresnak dira. III.7.6.5. Buruko osasun arazoak zituen adineko pertsona batek adierazi zigun ez zegoela ados hurrengo hauteskunde orokorretan botoa ematea galarazi izanarekin. Egiaztatu ahal izan genuenez, oinarrizko eskubide hori mugatu egin zen ezintasunari buruzko epaiarekin. Erakunde honek ez du epailearen ebazpenen edukiak baloratzeko eskumenik, baina herritarrari bere ezintasunaren irismena aldatzeko zituen eskubideen berri eman genion.Ezgaitasunarekiko pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioko 29. artikuluan dago ezgaitasuna duten pertsonek botoa emateko duten eskubidearen babesa eta espainiar Estatuan 2008ko maiatzaren 3an sartu zen indarrean.IV. OndorioakAurten EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioaizeneko txosten berezia amaitzea izan da arloko lanaren ardatza; linfedema, metabolismoko sortzetiko gaixotasunak, fibromialgia, neke kronikoa, sentikortasun kimiko anitza eta elektrohipersentikortasuna dituzten pertsonei emandako arretaren azterketa dagozkien ofiziozko espedienteen bidez; Gaixotasun arraroak: arreta publikoa behar uden errealitate baten argi-itzalak Udako ikastaroa antolatzeko lankidetza teknikoa; eta gaixotasun kronikoekiko pertsonen eta erasandako beste pertsona talde batzuen eskubideen alde lanean aritzen diren elkarte zenbaitekin lankidetza dinamikak jarri abian. Aurreko urteetan bezala, aurten ere buruko osasun arazoak dituztenez ere arduratu gara.Kronikotasunaren estrategiaren garapenean aurrerapenak daude. Baina beharrezkoa da erakundeek babes handiagoa ematea pazienteen elkarteei, gaixotasun kronikoa duten pertsonen elkarteei eta pertsona hauen eskubideen alde lanean aritzen diren gizarte erakundeei, eskaintzen dituzten programen eta zerbitzuen egonkortasuna bermatzeko, gaixotasun kronikoa duten pertsonentzako zein erabilgarriak diren argi geratu baita.Aurreko urteetan Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren jarduera eza aipatu izan dugu, baina gabezia hori amaitu da eta mota honetako arreta ezarri eta hobetzeko garrantzi handiko agiriak onartu dira, ezinbestekoak eskuartean dugun talde honen arazoei heltzeko. Oro har, linfedema, sortzetiko metabolismoko gaixotasunak eta prebalentzia txikiko beste gaixotasunen bat duten pertsonek eskaintzen zaien arretaz duten ikuspegia eta Osakidetzak emandako informazioa ez datoz bat. Oso tresna erabilgarria da osasun administrazioak bere antolakuntzazko aurreikuspenen ezarpen praktikoa azter dezan eta zuzentzeko neurri egokiak hartu ditzan.Fibromialgia, neke kronikoa, sentikortasun kimiko anitza eta elektrohipersentikortasuna duten pertsonen taldeekin lankidetza dinamika ezarri dugu eta horri esker, pertsona hauei eman beharreko arretan eta herritar bezala dituzten eskubideen errespetuan hobetu daitezkeen arlo batzuk hauteman ditugu. Beraien arazoak -larriak, ezintasuna sortzen dutenak askotan eta justifikaziorik gabe ezezaguna- azaleratu egin behar dira, hausnarketarako espazioak sortzeko eta dagozkien neurriak hartzeko. Buruko Osasunaren Estrategiak pazientearen gaixotasuna mugatzeko neurrien protokoloa egin eta onartzeko proposatutako ekintzak ahalik eta lasterren ezartzea komeni litzateke (4.14, 4.15 eta 4.16 berariazko helburuak).Gizarte eta osasun sistemek premiazko jarduerak egin beharra daukate buruko osasunaren alorrean, bitarteko egiturak ez direlako nahikoa eta hori konpondu beharra dagoelako. Ez dirudi egokia pertsonek zentro psikiatrikoetan jarraitzea ezgaitasunarekin edo mendekotasunarekin alderdi mediko-psikiatrikoekin baino zerikusi handiagoa duten arazoengatik.Borondatearen aurkako tratamendu anbulatorioaren abordatze erabat normatiboak egiaz garrantzitsuak diren elementuetatik arreta kendu egin dezake buru nahasmendu larriekiko pertsonak bertako tratamenduan sartzeko: Aliantza terapeutikoaren lana, zerbitzuak eskura izatea eta erkidegoan asertibotasuna landuko duten tratamendu ekipoak eskura izatea.Asertibotasunerako erkidegoko tratamenduen programen aldeko apustua egin da babesteko izan daitezken eta segurtasunezko bermeak dituzten zerikusia duten alde guztientzat, Osakidetzako Buruko Osasun Sareak egin du eta oso baliozkoa iruditzen zaigu.5. EspetxeratuakI. AurrekariakErakunde honentzat lehentasuneko arreta behar duten taldeen artean, kartzelatutako pertsonek osatzen dutenak berezitasun bat dauka: gainontzeko kasuetan, ematen diren bazterkeria edo desberdintasun egoeren arrazoiak gizarte, ekonomia edo ideologiakoak dira, eta arrazoi horiek euren eskubideak erabiltzea galarazten diete hiritar sektore batzuei. Eta Arartekoaren esku-hartzearen xedea haiek gainditzera bideratutako politika publikoak -edo, batzuetan, halakorik ez egotea- dira. Preso dauden pertsonekin, Arartekoak esku hartzen duen ahultasuna zigor-betearazpenaren eremuan agertzen diren inguruabarrek larriagotzen dute Izan ere, neurri handi batean, espetxean egoteak berak sortzen dituen aurreiritziak arindu nahi ditu gure esku-hartzeak.Ondorio paradoxikoa da, kontuan hartzen bada askatasuna kentzeko zigorra, hain zuzen ere, birgizarteratzera bideratu behar dela. Konstituzioak horrela aldarrikatu arren, ordea, agerikoa da, gai honetan beste askotan baino areago, teoriaren eta praktikaren artean dagoen aldea. Alde horrek gure kartzelei funtsean delitua zigortu eta prebenitzeko emandako eginkizunak erakusten ditu, eta haren erroa, azken buruan, kontraesan gaindiezin batean dago: gure espetxe sistemak duen birgaitzeari buruzko erretorikaren eta presoa bere familia, gizarte eta lan erreferentzietatik urruntzeak dakarren desgizarteratzearen artean dagoena; erreferentzia haien gabeziak gizarte bazterkeria, txirotasuna eta, ez kasualitatez, gure kartzelak betetzen dituen delinkuentzia mota sortzen den bereizkeria dakartza. Kontraesan horren aurrean sortzen da Arartekoaren esku-hartzea: bere xede nagusien artean gizarte-egoera ahuleko taldeei erakundeen arreta bultzatzea duen erakundea izanda, ezin dio ezikusiarena egin zigor-betearazpenak, haien bazterkeria arindu beharrean, kroniko bihurtzeari. Horrela, presoen eskubideen defentsa desgizarteratze horren aurkako borroka bihurtzen da, eta honako ildo estrategikoek definitzen dute:

Gure ustez, Arartekoaren lan bazterrezina da politika kriminalari eta espetxe ereduari buruzko hausnarketa gizarteari helaraztea, legearen interpretazioa gizatasuneko, gatazkak baketzeko, berdintasuneko, elkartasuneko, kaltea konpontzeko eta zigor legearen pisu gehiena jausten den biztanleriaren gizarte eta hezkuntza gabeziei erabateko erantzuna emateko irizpideetan oinarrituz.

Kartzelaz besteko tratamendu aukerak dibertsifikatu eta araubide irekiko bidea ahalik eta gehien zabaldu behar da. Horretarako, elkarte sarearen lanaren alde egin dugu, gaur egun zigorra bestela betetzeko modu gehienak errazten dituen esparru gisa. Espetxe eta justizia administrazioaren aurrean haien lana ikusarazten saiatzen gara, eta hura zaildu lezaketen oztopoak edo errezeloak gainditzen laguntzen ere bai.

Arestiko puntuari lotuta, preso batek birgizarteratzeko aukerak izateko haren lan eta kultura jarduera indartu behar da. Kartzelaren desgizarteratzeko ondorioa maila bietako gabezia argiei dago zuzenean lotuta. Horregatik, haiek arintzen ahalegintzen gara, espetxeetan zein espetxetik irten ondoren lana bilatzen esku hartzen duten gizarte ekimeneko erakundeei lagunduz.

Espetxeek irekiagoak izan behar dute, lotura handiagoa izan behar dute gizarte osoarekin. Seguruenik, azken urteetan euskal espetxeetan puntu horretan ikusi dira aurrerapenik handienak. Meritua, batez ere, gizarte zibilak bilbatutako elkartasun sare aberatsari aitortu behar zaio, baina hura ez zen posible izango espetxeetako zuzendaritzak haien alde agertu ez balira.

Parte hartze sistemak garatu eta bultzatu behar dira. Zentzu horretan, erronka, oraindik ere, tratamendu taldeen eta elkarteen artean dagoeneko egiten diren bileren garrantzia indartzea da, lehenengoek informazioa hartze hutsetik harago joan ahal izateko, hausnarketa esparru bateratuak izan ahal izateko, eta horrela premia eta eskaera berriei aurre hartu ahal izateko.

II. Gure esku-hartzearen lege eta gizarte testuinguruaII.1. Esku-hartzeak kasu jakinen aurreanEz diogu garrantzitsua iritzi espetxean dauden pertsonengandik hartutako kexen estatistika atala sartzeari; izan ere, gehienak Estatuko gure kideari helarazi behar izan zaizkio, Eusko Jaurlaritzari transferitu ez zaizkion gaiak izanda, hala nola lekualdaketak, zehapenak, helmugak, gradu atzerapenak, espetxe onurak eta senideen bisitak ukatzea, eta beste autonomia erkidegoetako espetxeetako osasun egoerari lotutako arazoak. Hala ere, Arartekoaren irizpidea honakoa da: eskuduntza mugek erreklamazio bat formalki izapidetzen utzi zen ez, haren oinarria baiesten dugun guztietan gure esku dagoen laguntza guztia eman behar diogu hura agertzen duenari. Aurten ere horrela egin dugu, honako maila bietan burutu ditugun borondate oneko gestioen bitartez:

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri-administrazio Sailarenaurrean, Zigor-betearazpeneko zerbitzuen bitartez.

Bestetik, zerikusia duten espetxeetako zuzendaritzen aurrean, eta Barne Ministerioaren mendeko Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiarenaurrean.

Zentzu horretan egindako esku-hartze guztiak -kexa aipagarrien atalean haien adibide bi jaso dira- lehen puntuan aipatu ildo estrategikoetatik abiatu dira, erreklamaziogilea kondenatzeko delitua gorabehera. Horren barruan izaera terroristakoak sartzen dira; haiei dagokienez, erakunde honek zigorrak Euskal Herriko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletan betetzea eskatu du aurten, berriz ere. Era berean, publiko egin dugu zigorrak betetze hori, baimenak, baldintzapeko askatasuna, espetxe onuren zenbaketa edo gaitz larri edo sendaezinak dituztenak kartzelatik ateratzea bezalako gaietan, irizpide orokorren arabera arautzearen alde dugun jarrera. Hori dena, legearen interpretazioa birgizarteratzeko irizpideetan oinarrituta, indartu egin da, gure iritziz, ETAk bere jarduera kriminala behin betiko amaitu duela iragarri zuen unetik. Jarraian, arestian aipatu ildo estrategikoen harira, 2011ko berrikuntza nagusiak aztertuko ditugu. Azpiegiturei dagokienez, urteko gertakizun nagusia Arabako espetxe berria abiatzea izan da. 116 milioi euro baino gehiago balio izan du eta 1.800 lagun hartzeko lekua dauka. 2011ko irailaren 12koaginduz sortu zen, eta Langraizko presoak abenduan eraman ziren hara. Antolakuntzako eta araudiko berrikuntzei dagokienez, funtsezko erreferentzia bi dira:

Martxoaren 25eko 419/2011 Errege Dekretuaren bidez egindako Espetxe Arautegiaren aldaketa

Uztailean Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri-administrazio Sailaren eta Espetxe Erakundeen Idazkaritza nagusiaren artean sinatutako hitzarmenak.

II.2. Espetxe berriari dagokion zigor-betearazpen ereduaEspetxe politika azken urteetan, delituak ugaltzeari erantzun barik, gure kartzeletako biztanleria esponentzialki handiarazi duen politika kriminalaren testuinguruan baino ez da ulertzen. Horrela, Espainia kriminalitate tasarik txikiena duten Europako herrietako bat izanik (45 delitu 1000 biztanleko, Europako 69,1eko batez bestekoaren aurrean), biztanleko preso gehien duen herria da (160 preso 100.000 biztanleko, Europan batez beste 121 izanik). Paradoxa hori, funtsean, hiru eragilek azaltzen dute:

Jendeak orokorrean uste duenaren kontra, gero eta gehiago erabiltzen da kartzela krimenari erantzuteko, eta hura betearazteko irizpideak gero eta hurbilago daude ordainketa eta prebentzio orokorretik birgizarteratzeko eta zigorrak leuntzeko oinarrietatik baino.

Espetxe zigorra gero eta gogorragoa da, eta iraupena beste ordenamenduetan baino luzeagoa da; halaber, zigor horrekin zigortutako delitu figura berriak sortzen dira etengabe.

Indarrean dagoen 1995eko Zigor Kodearekin, lanaren bidez zigorretik libratzeko aukera desagertu denez, Kodean xedatutako zigor nominala murriztu barik, eta hirugarren graduan kalifikatzeko eta baldintzapeko askatasuna lortzeko betekizun mugatzaileak ezarri direnez, askatasuna kentzeko zigorretara kondenatutako pertsona gehienek -%80 inguruk- osorik betetzen dituzte espetxe barruan.

Horren guztiaren ondorioz, azken hiru hamarkadetan laukoiztu egin da Espainiako espetxeetako biztanleria, eta hazkunde horrek ez dauka batere proportziorik biztanleria osoak aldi berean izandako %22ko hazkundearekin. Azken hamar urteotan, eta espetxe administrazioak erregimen erdi askeetan betetzeko modalitateak bultzatzeko ahalegina egin badu ere, 45.000 preso inguru izatetik 2011ko azaroan 71.387 izatera igaro gara, txosten hau ixterakoan Barne Ministerioak argitaratutako azken estatistika hura izanik. Haietatik %20 baino gehiago behin-behineko espetxealdian zeuden. Gure iritziz, Arabako espetxea eraikitzea eredu horren esparruan ulertu behar da; haren zerbitzura, Ministro Kontseiluak, 2005ean, 2006 eta 2012 artean 11 kartzela berri eraikitzeko plana onartu zuen, 1.647 milioi euroko plana, hain zuzen ere. Espetxe berria irekitzeari buruz egin dezakegun balorazioa urtez urte erakunde honek adierazi duen jarrerari lotu behar diogu: herritarrek eta erakundeek barneratu behar dituzte kartzelak sortzen dituen kalteez, haren giza eta gizarte kostuaz eta, ondorioz, bestelako zigor erantzunak abiarazi beharraz, norberaren erantzukizuna eta birgizarteratzea errazteko, hori dena, delituen biktimen interesak eta eskubideak ahaztu barik.II.3. Euskal Autonomia Erkidegoak espetxeei buruzko eskuduntzak bere egiteaII.3.1. Irizpide orokorrakErakunde honen ibilbide osoan, etengabe errepikatu dugu espetxeei buruzko eskuduntzak oraindik transferitu gabe egoteak, gure ustez komeni litzatekeen bezala, ez duela galarazi behar euskal administrazioek, euren eskumenen esparruan, kudeatzen dituzten zerbitzuen sare normalizatua presoei hedatzeko ahal duten guztia egitea. Horregatik, ondo deritzogu Justizia eta Herri-administrazio Sailak gaiari buruzko eskumen esparrua, osatzen duen arlo bakoitzeko lan zehatzaren bitartez, ahalik eta gehien bultzatzeko erakutsi duen interesari.2011n Sail horrek Barne Ministerioarekin horretarako sinatu zituen lankidetza hitzarmenei dagokienez, gure ustez, gure azken txostenetan, gai horretako eskumenak pixkanaka hartzea, Estatu mailako politika kriminalaren esparruan ere, presoen eskubideak benetan hobetu ahal duen eredu propio bihurtu dadin bultzatu ditugun irizpideekin alderatu behar dira haiek. Hobekuntza ez dagokio bakarrik euskal erakundeak eta haiek mugiarazi ditzaketen baliabide publikoak hurbilago egoteari; aitzitik, eskumenen transferentzia, zelan burutzen den, gure gizarte sarearen ahalmen osoa birgizarteratzearen alde baliatzeko aukera ere bada; zentzu horretan, Arartekoak urtez urte baloratu ditu haren gaitasunak eta engaiamendua Legebiltzarraren aurrean. Aipatu irizpideak honela laburbil daitezke: eskumenen transferentziak gaitasuna eman behar dio EAEri eremu handi bitan erabakiak hartzeko; izan ere, gure ustez, eremu horiek gai honetan politika koherentea autonomiaz garatzeko aukerak baldintzatzen ditu. Honakoak dira:

Alde batetik, sailkapenei, helmugei eta espetxeen barne araubideari dagokiena. Laguntza zerbitzua ez bada ere, esperientziak erakusten duenez, haren eragina erabakigarria da presoak zigorra bete bitartean duen ibilbidean, baita birgizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan laguntza eraginkorra jasotzeko posibilitateetan ere.

Bestetik, prozesuak arrakasta izateko ezinbesteko laguntza eman behar duten hiru alderdiren arteko lankidetza esparruari dagokiona: gizarte zibiletik harekin lan egiten duten ekimenak, espetxeetako gizarte zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzaren zigor-betearazpenari eta birgizarteratzeari laguntzeko zerbitzuak.

II.3.2. Aurrerapenak eta egitekoakPuntu bi horietatik lehenengoari dagokionez, aipatu hitzarmenek ez dute aintzat hartu gure herri-botereen protagonismoa handitzea. Horrek haien esku-hartze osoaren eraginkortasuna baldintzatzen duen heinean, eskumenak pixkanaka hartzearen baitan, ahalik eta lasterren, zentzu horretako aurrerapenak ere sartu beharra azpimarratu behar dugu. Bigarren puntuari dagokionez, aldiz, aurrerapenak gertatu dira; izan ere, sinatutako hitzarmenetako batek birgizarteratzeari lotutako gizarte erakunde laguntzaileek betetako eginkizuna indartzen du, eta gainera sail berezi bat gorde da aurrekontuetan horretarako. Horretaz egiten dugun balorazio ona, ordea, ezin zaio zabaldu Atxilotuari Gizarte Laguntza eta Orientabidea emateko (AGLOZ) eta Birgizarteratzeko (ZBLZ) zerbitzuei emandako eginkizunari: Barne Ministerioarekin sinatutako hitzarmenen testuinguruan, Justizia eta Herri-administrazio Sailak ulertu du zerbitzu horiek burutzen ari ziren lanak euren eskumenak gainditzen zituela eta, beraz, hura murriztea erabaki du. Erakunde hau ez dator bat erabaki horrekin; izan ere, gure gomendioa, hain zuzen ere, hura zabaltzea zen, jarraian laburbilduko ditugun arrazoiengatik. II.3.3. Justizia Administrazioari Laguntzeko Zerbitzuen eginkizunaUrtez urte errepikatzen dugu zerbitzu horiek justizia administrazioaren erabiltzaile eta langileentzako erreferentzia sendoa baino gehiago direla: delituaren aurrean, hura egiten duenaren desgizarteratzea areagotu beharrean, euskal administrazioak haren birgizarteratzea errazten duten moduen sustapenean gero eta gehiago inplikatzeko aukera ere badira. Abiapuntua legeak justizia erakundeei zentzu horretan ematen dien eginkizun garrantzitsua da, zigor-betearazpenaren esparruan ez ezik, inguruabarren -toxikomaniak, gaixotasun mentalak, etab.- balorazioan ere bai, egokia denean, egozgarritasuna murriztu eta, horren ondorioz, segurtasun neurri egokiak erabakitzeko. Eginkizun hori betetzeko hartzen dituzten erabakietan, halabeharrez, erabakigarria da interno baten ibilbideari edo iragarpenari buruz duten informazioa. Informazio hori eguneratua, diziplina artekoa eta osoa izateko baliabideak eta erakundeen estaldura dauden neurrian, errazagoa izango da epaileek, pertsona batek egindako delituaren ondorioak agertzerakoan, hark izan dezakeen arazoa osorik aintzat hartzea; horrek derrigorrez ekarri behar du ezarriko zaizkion zigorren edo neurrien birgaitzeko eraginkortasun handiagoa. Horrexegatik, eta zerbitzu horiek lan hori burutzen duten modua zuzenean egiaztatu dugulako, transferentzien testuinguruan, Eusko Jaurlaritzaren eta Justizia Ministerioaren artean 1994ko apirilean haren jarduketa arautzeko sinatu zen hitzarmenak ematen dizkion eginkizunei balioa ematearen alde egin dugu beti. Azken urtean, lau arlotan egiaztatu ahal izan ditugu eginkizun horiek gauzatu diren lanak: Justizia erakundeei dagokienez:AGLOZek eta ZBLZk epaitutako pertsonaren familia, gizarte, lan eta osasun egoeraren eta egoera pertsonalaren berri eman die epaitegi eta auzitegiei, bai epaiketaren zain haren egoerari buruz har daitezkeen erabakiei begira, bai zigorrak betearazteari eta segurtasun neurriei dagokienez. Askatasuna kendu gabeko zigorra aplikatzeko proposamenak aurkeztu dituzte, pertsona bakoitzaren zigor eta espetxe egoera osoa bilduz. Puntu horri dagokionez, behin-behineko espetxean dauden pertsonak kartzelatik ateratzeko gizarte baliabideen eta berrerortzea prebenitzen laguntzeko eta behin-behineko askatasuneko gizarteratze planak hasi ahal izateko kontrol neurrien berri eman diete epaitegiei. Izapidetze fasean gizarte txostenak egin dituzte, behin-behineko kartzelaratzea ebazteari edo hari eusteari buruzko erabakiak hartzeari begira, eta etenduretan eta segurtasun neurrietan justizia erakunde eskudunak ezarritako betekizunen betetzearen jarraipenean. Azkenik, berariaz lagundu diote erakunde honi EAE barruan eta kanpoan kausak eta prozedurak bilatzen, eta zigor aurrekarien deuseztapena izapidetzen. Auzipetuei dagokienez:Ziegetan, espetxean edo laguntza zerbitzuen bulegoetan abegiari buruzko motibatzeko elkarrizketaren ondoren, jarduketa batez ere plan pertsonalak egitera eta, dagokionean, birgizarteratze prozesuan pertsonari laguntza ematen dioten gizarte zibileko erakundeekin koordinatzera zuzendu da. Zentzu horretan, garrantzi handia dauka, prozesuan dagoen pertsonari laguntza emateko, familiei laguntza eta informazioa emateko lanak. Bisita asko espetxean gertatu dira, bertan hasi behar baitu esku-hartzeak, funtsezko kontuak, hala nola erantzukizunak hartzea eta delitua gertatzeko arrazoietan sakontzea, sartzeko abiapuntu. Baliabide sozisanitarioei dagokienez: Interesatuaren berariazko baimena izanda, koordinazio iraunkorra izan dute pertsonek harremana duten tratamendu programekin eta zerbitzuekin, aldian aldikoa behar den kasuetan, hilekoa, eta orokorrean. Halaber, eremu soziosanitarioaren eta judizialaren arteko bitartekaritza egiten da. Abokatuei dagokienez:Bukatzeko, zerbitzu horiek lantzen ari diren kausen ardura duten abokatuekin burutzen duten koordinazioaren garrantzia berretsi dugu. Ofizioz eskatzen zaizkien kontuei behar den arreta ez emateagatik baino gehiago -aurten esku hartu dugun kasu guztietan, abokatuen laguntza bikaina izan da-, auzi jakin baten emaitzatik harago, atxilotuek amaitzeke izan ohi dituzten kontuen kopurua eta sakabanaketa direla-eta, zaila izaten delako birgizarteratzeari begira eraginkortasunez esku hartzeko behar den ikuspegi osotik kasu bakoitzari heldu ahal izatea. Justizia eta Herri-administrazio Sailak, ordea, ez die puntu honetan Arartekoaren gomendioei jarraitu. Aitzitik, zerbitzu horiei emandako baliabideak eta eginkizunak murriztu ditu, eta azaldu ditugun eginkizun guztiak burutzetik, 2012ko urtarrilaz geroztik, "Askatasuna kendu gabeko zigorrak kudeatzeko eta justizia erakundeei etendura betearazleen eta askatasuna kentzeko zigorren ordezpenaren, eta haiek direla-eta zigortuei ezarritako tratamenduen eta jokabide arauen jarraipen eta kontrolean laguntzeko zerbitzua" izatera igaro dira. Horrela adierazi zuen Sailak, gure gomendioak aintzat hartzeko moduaren berri emateko egin genion eskaerari erantzunez, komunitatearen onerako lan zigorrak eta zigor-betearazpenaren ordezko formak benetan betetzeko Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiarekin uztailean sinatu zituen hitzarmenen ondoren sortutako zereginak berrezartzeko testuinguruan.Erabaki horrek, adierazi dugunez, ez dakar aurrerapenik euskal herri-botereek zigor-betearazpenean inplikazio gero eta handiagoa izateko Arartekoak egokiena deritzon noranzkoan. Horrela adierazi arren, ez dugu baztertzen, erakunde honek bultzatzen duen ereduarekin funtsean bat etorrita ere, Sailak, uneko faktore zehazgaitzak, batez ekonomikoak, ikusita, neurria egokitu nahi izana.Edonola ere, erabakia oinarritzeko, zerbitzu horiek betetako eginkizunari buruz Sailaren erantzunak daukan balorazioa azpimarratu behar da: zalantzan jartzen du haien zereginetik onura argi eta ukigarria ateratzen denik zigor prozeduran sartutako pertsonarentzat; dioenez, epaileen, fiskalen, gizarte zerbitzuen, espetxe erakundeen eta abokatuen eskumenak inbaditu dituzte etengabe; eta aditzera ematen du, euren eginkizunak egiten zuten bezala burutzen jarraituz gero, zalantzan jarriko luketela arlo horietako guztietako profesionalen lan ona.Arartekoaren ikuspuntutik ezinezkoa da adierazpen horrekin bat etortzea, ez gure eskarmentu zuzenaren arabera, ez horri buruz Euskal Herri osoan justizia eta gizarte langileengandik bildu ahal izan dugun iritziaren arabera; Sailaren balorazioarekin duten desadostasuna faktikoa izan ez ezik, kontzeptu eta arauaren interpretazio alderdietara ere zabaltzen da:

Gure zigor eta espetxe sistemaren bezero gehienek duten ahultasuneko egoera dela-eta -deserrotzeak, txirotasunak, atzerritartasunak, gizarte bazterkeriak, toxikomaniak, gaixotasun mentalak, abokatu zuzendaritza bakarrik eta justiziarekin amaitzeke dituzten kontu guztietarako konfiantzarik ezak, e.a.ek eraginda-, herri-botereek gai honetan duten esku-hartzea, kasu askotan, zatikakoa, deskoordinatua eta, azken buruan, birgizarteratzeari dagokionez disfuntzionala da. Hori dela-eta, justiziako euskal operadoreek baloratu egin dute zerbitzu horiek alde kognitiboa, enpatikoa eta esperientziazkoa batzeko duten gaitasuna, pertsona baten arazoari osorik heltzerakoan, lehen unetik, delitua egitera eraman zuten eragileetan benetan eragiten duen birgizarteratze eta laneratzeko ibilbidea lantzeko moduan egoteko xedez.

Salatutako arazoek egiturazko arrazoiak dauzkate, eta neurriren batean justizia administrazioaren profesionalen jarduteko aukerak gainditzen dituzte. Herri-botereek ZBLZ eta AGOLZ bezalako berariazko zerbitzuen bidez aurre egin nahi izateak ez du inondik inora zalantzan jartzen epaileen, fiskalen, abokatuen eta gizarte langileen profesionaltasuna; aitzitik, haien lana erraztu eta eraginkorrago bihurtzen duten sinergiak sortzen ditu.

Eskumenei dagokienez, gogorarazi behar dugu guztiz onargarria dela epaileak espetxe administraziotik kanpoko iturrietara jotzea txostenak lortzeko, Botere Judizialaren Lege Organikoko508. artikuluak xedatzen duenaren ildo berean. Zentzu berean arrazoitzen du Madrilgo Espetxe Zaintzaren 3. Epaitegiaren 2004ko urtarrilaren 14ko autoak. Eusko Legebiltzarrarentzako aurreko txostenean kopiatu genuen hura, gure iritziz, zerbitzu horiek aztertzen ari garen gaian jurisdikzio eginkizunari eman diezaioketen laguntzari ematen dion eginkizunak daukan interesagatik.

II.3.4. Arau aldaketak2011n onartutako erreforma dela-eta, Espetxe Arautegiak izan dituen aldaketek honako alderdietan eragin dute batez ere:

Segurtasun prozedurak arautu dira internoen balizko arrisku mailari egokitzeko, batez ere delitu jarduera erakunde baten esparruan burutu dutenei dagokienez. Horretarako, espetxeetan delitu jarduerei jarraitzeko balizko saiakeren aurreko zaintza, kontrol eta esku-hartzeari buruzko antolakuntza arauak onartu dira.

Beste helburu bat segimendu bereziko internoen fitxategiei (FIES) lege babesa ematea da. Zalantza barik, erreformaren alderik eztabaidagarriena da. Espetxean lan egiten duten gizarte ekimeneko zenbait erakundek hari deritzotena helarazi ziguten; hartan FIESen legeztatzea ikusi zuten, Auzitegi Gorenak, forma akatsetan oinarrituta, eta mamian sartu barik, "zuzenbide osoz deusez" jo zituenetik bi urtera.

Hirugarrenik, Errege Dekretu horrekin Espetxe Lege Orokorreko 10. artikuluan araututako bizi erregimen itxiari heldu zaio. Nolabait, FIESen legeztatzea orekatzen da talde horrengan esku-hartze zuzen eta biziagoa eginez, berariazko programen eta programa espezializatuen bidez.

Azkenik, Tratamendu Batzordeen eta Zuzendaritza Batzordeen osaketa aldatu da, Gizarteratze Zentroak sortu direnetik sortutako antolakuntza errealitate berrira egokitzeko.

Espetxe administrazioak isolamenduko preso kopurua murriztu eta haien bizi baldintzak arintzeko egindako ahalegina. Zentzu horretan, Erregimen Itxiko Internoekin Esku Hartzeko Programa aipatu behar da; sistema biguntzeko eta pertsona erregimen arruntean txertatzen aurrera egiteko ahalegin bat. Hala ere, 2011ko arau aldaketak FIESi lege babesa ematearen eta fitxategietan sartutako pertsonaren bizi erregimena mugatzearen alde egiten du. Haien xedea interno talde jakin batzuei buruzko informazio zabala izatea litzateke, haien loturak ezagutu eta "erregimen kudeaketa" egokia egin ahal izateko. Baina datu horiek (espetxekoak, gorabeherak, kanpoko komunikazioak...) lortzeak, nahi eta nahi ez, zenbait kontrol tresna eta praktika egotea eskatzen du, eta gutxienez gure kezka adierazi behar dugu, haiek direla-eta, pertsonen oinarrizko eskubideei eragin diezaieketen neurrian. Horrela jaso dute, esaterako Espetxe pastoralarenJustizia Arloak 2011n egindako Lege Proposamenek:

Fitxategian sartzeak intimitatea, denbora eta tokia erabat ukatzen dien administrazio kontrolaren pean jartzen ditu pertsonak, gela aldaketa sistematikoa, miaketa eta araketa etengabeak, orduroko kontrolak edo 21 orduko inkomunikazioa bezalako praktikak erabilita.

Lehen graduaren ondoren ikusi ohi diren gaitz mentalei buruz, erreklamaziogileek zaintza epaile baten honako hitzak helarazten zizkiguten: "Horrela kiribil batean sartzen gara: txarto portatzen direnez, baldintza horietan ixten ditugu; baldintza horietan ixten baditugu, txarto amaituko dira".

Egungo lege eraketan, iraupena mugagabea izanda, formalki tratamendurako, fitxategi horiek erregimen materialki zigortzailea ezkutatzen dute, eta hori bateraezina da pertsonaren duintasunarekin. Portaera batzuk zein gatazkatsuak ere diren, haien egileen giza eskubideak gutxieneko alienaezinak dira. Ikuspegi horretatik ezin da onartu egun indarrean dagoen lehen graduko eredua. Espetxe isolamenduaren baldintzak hain dira gogorrak eta gizartekoitasunaren uko hain erabatekoa dira ezen isolamenduak azken neurria izan behar bailuke, ezinbestekoa den denborarik laburrenean, xede neurgarri jakin bati lotua eta gehienezko denbora muga gaindiezin baten mende. Horregatik, inkongruentzia da, zigor gisa, muga 42 egunekoa izatea, eta ustezko tratamendu arrazoiengatik (internoa sailkatzen den erregimena) mugarik ez egotea. Horrela, legeak bidea ematen du pertsona bat kondena osoan, zein 40 urte eta gehiagokoa izan baitaiteke, isolamenduan egotea.

Kontrol tresna horiek guztiak formalki konstituzio eta espetxe legediaren araberakoak izateko, orain arautegiak honakoa xedatzen du: "FIES datuak administratiboak baino ez dira". Halaber, honako dei zehatza egiten da: "FIESen sartzeak ez du inolaz ere aurretik juzgatzen, tratamendurako eskubideari betorik jartzen, edo bestelako bizi erregimenik ekartzen". Egia, ordea, beste bat da: nahi eta nahi ez eragiten die sailkapenari, baimenei eta bizi erregimenari, araudiak kontrakoa xedatu arren.

III. Arloko jarduera-planean aurreikusitako beste jarduera batzukIII.1. Bilerak elkarteekinHiru lurraldeetan bilerak egin ditugu presoen birgizarteratzean lan egiten duten gizarte ekimeneko erakundeekin eta abokatu elkargo bakoitzeko Espetxe Laguntzako Txandaren ardura duten abokatuekin.Urtero dauzkagun topaketa horien bitartez, burutzen ditugun jardueren berri elkarri emateko esparru egonkorra izan nahi dugu, urte osoan gure esku-hartzea eskatzen den kasu jakinei buruz daukagun harremanaz gain. Bestalde, adierazten dizkiguten kezkarako arrazoiei esker, gure espetxeetako egoeraren bilakaera ezagutzen dugu lehen eskutik. Txosten honetan aipatutakoak ez ezik, aurten honakoak azpimarratu behar dira:

Atzerritarrak: espetxe administrazioak azkarrago eta arreta handiagoz jokatu behar du haiek erroldatzeko eta haien agiriak (pasaportea, bizileku edo lan baimena) berritzeko. Pertsona askok, espetxean egonda haiek egiterik ez daukatenez, oso mugatuta ikusten dituzte prestakuntza eta gizarteratze eta laneratze programetan sartzeko aukerak, arrazoi hori dela-eta.

Osasun mentala: halako arazoak pairatzen dituzten pertsonekin lan egiten duten erakundeek salatzen dutenez, maiz ez dago diagnostikorik edo txarto eginda daude, eta horrek haiekin egin beharreko lana atzeratu edo zailtzen du. Gai honi buruz, aurten txosten berezi bat argitaratuko dugu, erabateko erantzuna emateko behar diren ekimen ofizialak eta sozialak sustatu nahi duena.

Ospitale publikoetako espetxe unitateak: haietan ingresatutako pertsonen bizi erregimenak ezi du izan behar pertsona horiek espetxean dauzkaten mugak baino gehiagorik eta, beraz, dagokion zentroaren zuzendaritzak ezarri behar ditu ordutegiei eta bisitei buruzko irizpideak. GKEek, ordea, salatu dute, praktikan, haien zaintzaz arduratzen den Ertzaintzaren patruilaren mendean dagoela, eta haren irizpideak, gehienetan mugatzaileagoak izateaz gain, txanda bakoitzeko ertzainen arabera aldatzen dira.

Arabako espetxe berrirako garraioa: Funtzionamenduan hasi orduko, han lan egiten duten GKEen kexak jasotzen hasi ginen, horren karietara. Agertzen ziren disfuntzioak eta aurreikuspenik ezaren adibidea izan daiteke Sestaoko 80 urteko andre bati gertatutakoa: hitzordua zeukan bere semea bisitatzeko, 2012ko urtarrilaren hasierako ostegun batean, 17:00etan. Haren egoera ekonomikoa gure espetxeren batean senideak dauzkaten pertsona gehienenaren antzekoa zen, eta autobusaren mende zegoen Zaballako espetxe berrira iristeko. Bilboraino joan ondoren, Gasteizerainoko autobusa hartu zuen, eta 14:00etan iritsi zen hara. Geralekuko informazio bulegoan esan zioten ez zegoela autobusik espetxe berrira, eta ez ziotela esan jarriko zenik. Ezin zuenez taxi bat ordaindu, azkenean Gasteizko Hiesaren aurkako Elkartearekin kontaktatu ahal izan zuen, eta haren boluntarioek euren autoz eramatea eskaini zioten. 16:40an iritsi zen zentrora. Prestakuntzak egin ahal izateko bisitek ordu erdi lehenago bertaratu behar dutenez, funtzionarioak esan zion bere txanda pasatua zela, eta 19:00ak arte itxaron behar zuela. Alferrekoak izan ziren emakumeak eta boluntarioek haren bidaiari buruz eta, halako egoeran, hurrengo txandari itxaroteak sortuko zizkion arazoei buruz eman zizkioten azalpenak. Egoera ikusita, une hartan irteten zuen boluntario batek bere burua eskaini zuen bisita amaitu arte itxaron eta bere autoz Gasteiza eramateko, han Bilborako autobusa hartu ahal izateko. Horrela, 20:00etan jaistea lortu zuen, eta 23:00 baino beranduago iritsi zen bere herrira.

III.2. Bilerak administrazioekinIII.2.1. FiskaltzaFiskaltza Nagusiarekin eta Probintziako Buruzagitzekin bildu gara, arestian aipatu ditugun erakunde honen jarduketen berri emateko, eta praktikan zigorrak betetzeko modalitateak eta legedian xedatutako segurtasun neurriak aplikatzeko moduak egiaztatzeko eta haiei buruz hausnartzeko. Osasun mentalari espetxe eremuan emandako arretaren arazoak arreta berezia izan zuen.III.2.2. Eusko JaurlaritzaJustizia sailburuordearekin -besteak beste- zigor-betearazpenari buruz urte osoan daukagun harreman etengabea ez ezik, Osasun eta Kontsumo SailekoDroga-mendekotasunen Zuzendaritzak deitutako Justizia eta Espetxe Batzordean parte hartu dugu. IV. Kexarik aipagarrienakIV.1. Genero indarkeriaren biktima bati bere erasotzailearen tratamenduaren eta espetxe onuren berri emateaSalatutako egoeraEmakume batek Arartekoagana jo zuen gertakari bati buruz zeukan kezka azaltzeko: haren bikotekide ohiak kondena betetzen zuen hura hiltzen saiatzeagatik, eta espetxe baimenak zeuzkan. Haren ustez, horrek bere biktima eskubideak urratzen zituen, bai zekarkion segurtasun ezagatik, bai erasoaren ondorioz ezarritako erantzukizun zibila ordaintzeko ahaleginik egin ez zuelako, espetxean lan ordaindua izan arren. Arartekoaren esku-hartzeaArartekoak ulertu zuen erreklamaziogileak eskubidea zeukala bere erasotzaileari emandako onurari buruzko informazio osoagoa izateko. Espetxe administrazioari eskatu arren, irteteko baimena zuen eguna baino ez zioten esan. Datu hori baino ez zuela, eta erantzukizun zibila betetzeke egonda, ez generitzon arraroa egoera, aldi berean. mehatxu eta biktima izaerarekiko begirune faltatzat jotzea.Horren ondorioz, herritar horrek gertatzen ari zitzaionaren ezagutza izatea lortzea bilatu zuen gure lehen jarduketak. Eusko Jaurlaritzaren zigor-betearazpenari eta birgizarteratzeari laguntzeko zerbitzuen bitartez, horri buruzko datu garrantzitsu biren berri izan genuen: alde batetik, zigor eta espetxe araudiak horretarako daukan gutxieneko denbora igarotakoan eman zitzaiola baimena, berariazko tratamendu baten esparruan: internoak aprobetxamenduz egin zituen ikastaroak eta terapiak, eta haien arduradunek, euren ebaluazioan, haren damua eta haren nortasunaren bilakaera ona ikusi zituzten. Testuinguru horretan, legeak bilakaera horri laguntzeko daukan tresna bat ziren baimenak. Hori bermatzeko, hasiera batean egun batekoa izango ziren, eta denbora guztian presoa erakunde espezializatu bateko -Loiola Etxea- langileek lagunduta egongo zen; bestetik, presoak hilabete bi eman zituen espetxean jasotzen zuen soldatatik 200na euro sartzen, erantzukizun zibila ordaintzen joateko.Azken alderdi horri dagokionez, gestioak egin genituen epaia eman zuen auzitegiaren eta zigor-betearazpenen epaitegiaren aurrean, eta haien ondorioz, ordainketa aginduen kobrantza geldiarazita zegoen puntua aurkitu zen, eta berehala sartu ziren erreklamaziogilearen kontuan. Baina, biktimaren segurtasunari eta jabekuntzari dagokienez, askoz garrantzitsuagoa iritzi genion bere erasotzaileari emandako baimenaren zentzuari, edukiari eta garapenari buruz eman genion informazioari esker burutu zen prozesuari. Puntu horretan, Loiola Etxeak emandako laguntzaren garrantzia azpimarratu behar dugu: pertsona horrekin jarraitutako lan ildoaren berri eman ondoren, erreklamaziogileari zuzenean azaltzeko egin genion proposamena onartu zuen. Eta profesionaltasunez eta xamurtasunez egin zuen; harekin harremanetan egon zen presoarekin baimenez ateratzen zirenean egingo zituzten mugimendu guztien berri emateko, eta haren esanetara jarri zen ahal zuten guztietan laguntzeko. EmaitzaErreklamaziogileak arazoari emandako ikuspegi hori onartu eta eskertu zuen, gure eskarmentuaren arabera, begirunez eta hurbiltasunez tratatzen dituztenean biktimek erakutsi ohi dituzten adorez eta eskuzabaltasunez. Gure ustez, gertatutakoak erakusten du biktimarenganako arretak informazio objektibo eta osoa eta gizatasuna uztartu behar ditu, arazoei osotasunean helduz:

Erasotzaileari begira, tratamendu lanaren jarraipena erraztu zuen, batez ere, honakoa barneratzeari dagokionez: eragindako kalteari zegokion erantzukizun ekonomikotik harago, biktimari ez zaio ordaintzen jasandako zigorraren bidez, kalte morala konponduz baizik, kasu honetan hori oso garrantzitsua baita.

Biktimari begira, haren erasotzailearen espetxe baimenak kudeatzen zituen erakundearekin izandako harremanak balio izan zion hark jakinarazteko noraino zen gizon hura eragindako kaltearen jakitun, eta ez zela harentzako arriskua izango. Horrela, birgizarteratzeko lana, haren segurtasunarentzako mehatxu sentitzetik, hura konfiantza eta, azken batean, bere bizitzaren gaineko kontrola berreskuratzeko prozesuan protagonista sentitzeko aukera bihurtu zen.

IV.2. Espetxean dauden atzerritarrek ezkontzeko edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko behar diren agiriak lortzeaSalatutako egoeraDonostiako emakume batek, preso zegoen frantses nazionalitateko pertsona baten bikotea izanda, urte eta erdiz ahalegindu zen harekin Izatezko Bikoteen Erregistroan alta ematen. Ez zuen lortzen, horretarako espetxean zegoen pertsonaren egoera zibilaren ziurtagiria eskatzen ziotelako, eta hori haren jatorrizko herriko erregistro zibilak eman behar zuen. Frantzian, ordea, agintariek ziotenez, pertsona hori zenbait urtez bere herritik kanpo bizitzeak ziurtagiria ematea galarazten zuen.Arartekoaren esku-hartzeaHorri buruzko gestioei ekin genien Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuarenaurrean, hura aipatu zerbitzuaren kudeaketaren arduradun hierarkikoa izanda. Azaldu genion pertsona horrek Frantziatik kanpo emandako denbora Espainian preso egondako berbera zela eta, beraz, eskatutako ziurtagiriaren bidez frogatu nahi zen datua -hots, bikotekide biak ezkongabeak izatea-, gure iritziz, agiri bi uztartuz froga zitekeela: alde batetik, espetxe agintarien ziurtagiria, tarte horretan ezkondu ez izanari dagokionez; bestetik, baietsi genuenez, Frantziako agintariek eman zezaketen "extrait dacte de naissance integral" delakoa. EmaitzaSailburuordea ados agertu zen, eta jarraibideak eman zituen inskribatzeko eskabidea onar zezaten eta, aurrerantzean, erregistroaren irizpideak azaldutako zentzuan zuzendu zitzaten. Erreklamaziogileak aipatu agiriak lortu zituenean, haiek aurkezteak bikotea Erregistroan inskribatzeko balio izan zuen. V. Ondorioak

Espetxe eskumenak oraindik Estatuarenak baino ez izan arren, haren kudeaketaren alderdi batzuen transferentzia prozesuak aurrera jarraitu du. Hezkuntza eta osasun arloetan hasita, aurten Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri-administrazio Sailaren eta Barne Ministerioaren artean sinatutako hitzarmen berrien bidez bultzatu da. Gai honi buruzko eskuduntza esparrua ahal den guztia bultzatzera deitu nahi dugu Saila, euskal administrazioek, euren eskumenen esparruan, kudeatzen dituzten zerbitzuen sare normalizatua presoei hedatzeko ahal duten guztia egitea lortzeko erakunde honek egin dituen gomendioen ildotik.

Hitzarmen horiek alderdi onetako bat, birgizarteratze gaietan diharduten gizarte erakunde laguntzaileek burutzen duten eginkizuna bultzatzea izan da, horretarako aurrekontu-sail berezi bat bideratuz. Hala ere, haien kualifikazioa ahalik eta gehien baliatzeari begira, gomendatu behar dugu bultzada horrek zenbait irizpide aintzat hartzea. Izan ere, erakunde horiek, haiekin izan ditugun bilera guztietan, gizarteratze eta laneratze ibilbideak diseinatzen eta garatzen duten eskarmentuan oinarrituta, honako irizpideak azpimarratu dituzte:o Erakunde horiek espetxe eremuko klasifikazioari eta tratamenduari buruzko erabakiak hartzen dituzten espetxe erakundeekin hitz egitea.o Eskatzen duten erakundeei zentzu horretako eginkizunak emateko prozesuan gardentasuna.o Programaren diseinua eta jarraipena banakakoa izatea; izan ere, zigor-betearazpenaren pean dauden pertsona guztiek ez dauzkate gizarte bazterkeria maila berberak eta ez dute laguntza maila bera hari aurre egitea funtsezkoa den arloetan.o Ibilbide horretan pertsona bati emandako laguntzak, eraginkorra izateko, kontuan izan behar du ematen zaion laguntza -lan aukerak, prestakuntza, terapia...- espetxe testuinguru batean gertatzen dela, eta hartan pertsonak jasaten dituen baldintzak ez direla askatasunean izango lituzkeen berberak. Horregatik, lanaren eraginkortasuna, besteak beste, honako eragileek hartzen duten garrantziaren araberakoa izango da:- Esku-hartzea espetxean bertan hasi behar da, askatasuna kendu zaien pertsonen eta presoek jotzen duten erakundeen arteko lotura sortzeko, hura izango baita abiapuntua funtsezko kontuak sartzeko, hala nola erantzukizunak hartzea eta delitua gertatzeko arrazoietan sakontzea. Halaber, migrazio egoeratik datozen arazoak (paperik gabe, lanik gabe) ere aintzat hartu behar dira.- Presoak prozesuaren benetako protagonistak izateko, berez onuragarri sentitu behar dute, hobetzeko aukera aske batetik, eta zigorra askatasun handiagoko baldintzetan bete ahal izatea gorabehera. Horren ondorioz, ibilbideak pertsonen prozesuko une egokian proposatu behar dira, alegia, laneko kontuetan laguntzeko alderdi pertsonalean oinarriek ondo jarrita egon behar dute. Bestela, laguntza orok oinarri behar dituen autonomia eta kongruentzia arriskuan jartzen dira.

Arestiko guztia kaltetu barik, oraindik ere beharrezkoa da espetxe eskumenak guztiz transferitzea. Eta hori zati batean baino posible ez den bitartean, gure gomendioa berretsi behar dugu: prozesuak klasifikazioari, helmugei eta espetxeetako barne erregimenari buruzko erabaki eremuak jaso behar ditu, gai horiek beste guztiak benetako autonomiaz kudeatzeko gaitasuna baldintzatzen dituztelako. Orain arte administrazio zentralarekin sinatutako hitzarmenek, ordea, ez dute zentzu horretako aurrerapenik jaso, haren eragina erabakigarria izan arren presoak zigorra bete bitartean duen ibilbidean, baita gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan laguntza eraginkorra jasotzeko posibilitateetan ere.

Barne Ministerioarekin hitzarmenak sinatu direnetik Atxilotuari Gizarte Laguntza eta Orientabidea emateko (AGLOZ) eta Birgizarteratzeko (ZBLZ) zerbitzuek euren baliabide eta eginkizunetan jasan duten murrizketa ere Arartekoaren gomendioetatik aldentzen da. Zerbitzu horien lanak erraztu izan du, gure eskarmentuaren arabera, elkarri eraginez, zigor eta espetxe sisteman sartzen diren pertsona asko dauden egoera eratzen duten inguruabar ugariei osotasunean heltzea. Horrela, herri-botereak egoera hobean daude aipatu egoerak dauzkaten eskubide eta bermeetan eragiten duen modua ulertzeko. baita, ulermen horren bidez, hari buruzko balizko esku-hartze eremuak identifikatzeko ere, epaiketa aurreko lanetik laneratze eta gizarteratzeko ibilbideen banakako jarraipeneraino. Ikuspegi hori Euskadirako nahi dugun zigor-betearazpen ereduaren funtsezko alderdia izanda, uste dugu gai horretan ere gero eta eskumen gehiago bereganatu behar direla. Horrexegatik, gomendatu behar dugu transferentzia prozesuarekin batera ez dela AGLOZek eta ZBLZk zentzu horretan burutzen duten eginkizuna murriztu behar; aitzitik, irmotasunez hura indartzearen alde egin behar da, bai maila materialean bai eskumenei dagokienez.

ETAko presoekiko erabili den espetxe politika, bai legeak ezartzerakoan bai haiek interpretatu eta aplikatzerakoan, terrorismoaren aurkako borrokak erabaki eta baldintzatu du azken hamarkadetan. Gure aburuz, ETAk esplizituki eta behin betiko bere jarduera kriminala utzi izanak ahalbidetzen du, erakunde honek beti aholkatu duenez, birgizarteratze irizpideetatik, haren presoei zigorrak betetzeko araubide orokorra aplikatu ahal izateko interpretatzea legea. Beraz, berretsi behar dugu komenigarria dela espetxe politika zentzu horretan aldatzea, Euskadiko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletara aldatzeari, baimenen aplikazioari, baldintzapeko askatasunei, espetxe onuren zenbaketari edo gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituztenak kartzelatik ateratzeari dagokienez.

Erakunde honen ustez, Arabako eta Langraiz Okako espetxeek autobus geralekuak izan behar lituzketela Gasteiz hiriari lotzeko.o Irizpide orokor gisa, gure ustez kontuan izan behar da, poliziak daramatzanean alde batera utzita, espetxe batean bertaratzeko agindua hartzen duten pertsonek ez dutela harako garraioa behar euren interes partikularra asetzeko, ez baitoaz ez askatasunez ez zerbitzu bat jasotzera: agindu hertsatzaile baten ondorioz egin behar dute, eta hura urratzea delitua izan daiteke; behar hori administrazioak ezartzen die legeak ematen dizkion zigor-betearazpeneko eginkizunak betez. o Espetxeari buruzko eskuduntza oraindik transferitu ez bada ere, euskal administrazioek laguntza eman behar dute betearazpen horren baldintzek birgizarteratzeko xedeak erraz ditzaten, xede horiek Konstituzioak emandakoak izanda. Ildo horretan sartzen dira baimenak, lanerako eta terapiarako irteerak, aldian-aldian aurkeztu beharraren mendeko askatasun egoerak, senideen eta gizarte ekimeneko erakundeen bisitak, eta, oro har, internoek, bai familia eremuan, bai gizartean eta lanean, kanpotik birgizarteratzen -edo espetxeak eragiten duen desgizarteratzea arintzen- lagundu behar duen laguntzarekin kontaktua izatera zuzendutako jarduera guztiak. Horrek guztiak garraio premiak sortzen ditu eta, herri-botereen jarduketa batetik -zigor-betearazpena- sortzen diren eta legeak hari ematen dion xedeari -presoen birgizarteratzea- erantzuten dioten heinean, zerbitzu publiko eraginkor baten bidez erantzun behar zaie.

6. Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonakI. AurrekariakUrteko txostenaren atal honetan baztertze-prozesuak nozitzen dituzten pertsonen inguruko jarduerak jasotzen dira. Prozesu horien kausak, besteak beste, desberdintasun sozial eta ekonomikoak dira. Enpleguaren suntsipena (Estatuan langabeziaren tasa %21 da; eta EAEn, %12) krisiarekin batera heldu da, eta gizartean baztertuak geratzeko arriskuan dauden pertsonen kopurua gehitu du.Behar bezala dimentsionaturiko gizarte politika batzuek pertsonen zailtasunak eta pertsona horiek jasan ditzaketen ahultasun egoerak kontuan hartzen ez dituen finantza eta ekonomia sistema baten ondorioak mugatzen dituzte, adina, generoa, osasuna edo lan merkatuan sartzeko bereizkeria jasatea -edo, besterik gabe, enplegurik ez egotea edo oso prekarioa izatea- izan daitezkeelarik ahultasun egoera horren kausa.Hain zuzen ere, Europako estatu askotan -eta gure herrialdean bereziki- halabeharrezkotzat ezarri diren murrizketa-politikak gizartearen aldetik kostu nabarmena sortzen ari dira. Austeritate neurriek gastu publikoa mugatzen dute, eta, ondorioz, larriki eragiten diete gizartean baztertuak geratzeko arriskuan edo baztertuak dauden pertsonei. Horrez gain, neurri horiek estatuen krisia gastu publikoarekin lotzera bultzatzen dute, krisiaren kausa gastu publikoaren gehikuntza izan ez denean (bestalde, eurogunean mugak jarri zaizkio beti), espekulazioko finantza politikak baizik, behar bezala gainbegiratu ez direlako.Egungo testuinguru ekonomikoan, diru sarrerak bermatzeko gizarte politikak are beharrezkoagoak dira. Hain zuzen ere, 2011. urtean premia oinarrizkoenei ere aurre egiteko diru sarrerarik ez duten pertsonen gehikuntza gertatu da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak gehikuntza horri erantzuteko aurrekontu saila handitu behar izan du.Erakunde honek hainbatetan adierazi du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema gizarte kohesiorako eta gizarte babeserako funtsezko faktore adela, eta beharrezko baliabideak eta tresnak eman behar zaizkiola bere zeregin garrantzitsua bete dezan, alegia, baztertuta geratzeko arriskua prebenitzea, arlo pertsonaleko, gizarteko zein laneko bazterketa egoerak arintzea, eta gizarteratze zein laneratzea ahalbidetzea herritar eskubideak egitez erabiltzeko nahikoa baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko ez dutenei. Garrantzitsua da, era berean, beste baliabide eta prestazio batzuk egon daitezen ahultasun egoera batzuetan eta besteetan laguntzeko, hala nola gizarte eta osasun baliabideak edo etxerik gabeko pertsonentzako baliabideak, eta baztertze prozesuek dituzten faseak kontuan izan ditzaten. Askotariko baliabideak egonik, ekimen publikokoak zein ekimen pribatukoak, baztertze egoera larrienetan dauden pertsonek gizarteratzeko ibilbideak aurki ditzakete, eta haien premiez espezifikoki arduratzea.Europa 2020 Estrategiak agregazio-adierazle berri bat zehazten du gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonei buruz: gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonatzat hartzen dira diru sarrera txikiekin bizi direnak eta/edo gabezia material larria nozitzen dituztenak (Europa osorako aukeratu diren 9 itemetatik, 4 beren ahalbideetatik kanpo daudela adierazten duten etxeetan bizi diren pertsonak. Itemak honako hauek dira: alokairua edo letra bat ordaintzea; etxea behar bezain bero edukitzea; ustekabeko gastuei aurre egitea; okela, oilaskoa edo arraina -edo pareko begetarianoak- daukan otordu bat, astean gutxienez hiru aldiz; oporrak ordaintzea, urtean astebete gutxienez; automobil bat; ikuzmakina bat; koloretako telebista bat; telefono bat (finkoa edo mugikorra). Red de Lucha contra la pobreza y la exclusión social delakoaren txostenean(EAPN, Madril: "Txirotasunari eta gizarte bazterketari aurre egiteko sarea"), 2011 argitaraturik 2009ko datuen gainean, aipatutako adierazlea kontuan hartzen badugu, txirotasunean edo gizartean baztertuta egoteko pertsonen multzoa %12,6 zen EAEn. Estatuko batez bestekoa %23,4 zen (Espainiak 11. tokia du 27en Europan txirotasun handiena dutenen artean). (Adierazle horiek Eusko Jaurlaritzak txirotasunari eta gizarte desberdintasunari buruzko inkestan erabilitakoen desberdinak dira; azken horiek 2008ko datuak aztertzen zituzten, eta beste urteko txosten batean aipatu ditugu dagoeneko).Laburbilduz, aurrean dugun egoerak zalantza handiak sortzen ditu, egin diren zein egiten ari den murrizketengatik, halakoek aztergai dugun gizarte taldeari larri eragiten baitiote. Talde horren barrukoak zain daude oraindik ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeagaratzeko, antzeko funtsezko tresna estrategiko batzuk noiz onetsiko, hala nola zerbitzuen eta prestazioen kartera, gizarteratzeko hitzarmenak arautzeko araua, edo lege horretako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan jasotakoen artean doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantzaketan erabiltzaileek zer partaidetza ekonomikoa izango duten arautzea. Beste batzuk, Lanbide edo Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza abian jartzea, aurrera eraman dira pixkanaka, lege testuinguruari buruzko atalean jasotzen dugunez.II. Arloa kopurutanAurten, kexa kopuru gehiena inolako diru sarrerarik ez dutela adierazten duten pertsonenak izan dira; kopuru hori handitu egin da beste urte batzuetako datuen aldean.Hain zuzen ere, arlo horretako kexa kopuruak izan duen gorakadak %500eko gehikuntza ekarri du, aurreko urteko kopuruen aldean. Zehazki, 2010. urtean 78 izatetik, 2011. urtean 329 izatera igaro dira. Kexa horien artean, gizarte prestazioak eten izanari buruzkoak ziren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, preseski. Ondoren, bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko eskaerei buruzko kexak ageri dira (kontuan izan behar da prestazioak eteteagatik aurkeztutako kexa askotan, Araban batez ere, bidegabe jasotakoen eskaera ere sartzen dela), eta azken horien atzetik prestazio eta laguntzak ukatzeari zein halakoen kudeaketan gertaturiko atzerapenei buruzko kexak datoz.Beste alderdi batzuk oinarri zuten kexak ere jaso dira, hala nola langabeziako sorospena (estatuaren prestazioa) eta laguntzazko beste prestazio batzuk aldi berean kobratzearen ondoriozko arazoak, azken horiek zenbateko jakin bat gainditzen dutenean, prestazio ekonomikoak kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak, edo erabiltzaileentzako gizarte laguntza.III. Lege testuingurua eta politika publikoakAtal honetan, indarrean sartu diren arau berrietako batzuk eta arloari doazkion jarduera publika batzuk aipatuko ditugu.2011. urtean arauen aldetik izan diren berritasunen artean, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena, onetsi izana nabarmendu behar da; hain zuzen, urte berean sartu zen indarrean: abenduaren 13an. Aldaketa horren helburua da lotura estuagoa ezartzea Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzearen eta enpleguaren bitartez era aktiboan gizarteratzearen artean, enpleguko politika aktiboak eskualdatu direla eta. Azken horiek, hain zuzen, iaz hartu zituen bere gain gure autonomia-erkidegoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortzea ekarri zuten, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailariatxikirik.Lege berriarekin, Lanbidek rol nagusi bat hartzen du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman; izan ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) kudeaketa hartzen baitu bere hain, hau da, bai eskaera eta izapideak (orain arte udalek bideratzen zituzten horiek), bai ebazpenak (foru-aldundiak ematen zituzten lehen). Bestalde, honako hau dago legearen xedeen artean: "lan-merkaturako sarbidea bermatzea diru-sarrerak bermatzeko prestazioa jasotzen duten pertsona enplegagarriei". Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak eginkizun hau hartzen du bere gain: "Sistemaren prestazioak jasotzen dituzten pertsonen lan-aktibazioa". Horretarako, garrantzi handia hartzen du "gizarteratze aktiborako hitzarmena" deritzonak (lehen "gizarteratzeko hitzarmena" deitzen zitzaion). Hura Lanbideren eta dagozkien pertsonen artean izenpetuko da, eta bi hilabetean behin ebaluatuko da.Legearen aldaketa horren inguruan aipatu behar dira, era berean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari -eta, ondorioz, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari ere- eragiten dieten zenbait alderdi. Nabarmendu beharreko alderdi horietako bat da errenta (DSBE) lortzeko betekizunetako bat gogortu izana, hau da, EAEn erroldatuta eta bertan benetan bizitzen egoteko epea. Hala, bada, legea aldatu aurretik, eskabidea egin baino urtebete lehenagotik erroldatuta egoteko eta EAEn benetan bizitzeko eskatzen zen. Lege berriak hiru urte eskatzen ditu, eta hori betetzen ez bada, gutxienez bost urteko lan-jarduera ordaindua egiaztatu beharko da (pentsiodunak eta genero indarkeriaren biktimak salbuetsita daude azken kasuan). Berdin utzi da -aurrekoa betetzen ez den kasuetarako- EAEn bost urtez jarraian erroldatuta egoteko eta bertan benetan bizitzeko eskatzea eskabidea egin aurreko hamar urteen barruan.Eskakizun berri horrek beste zailtasun bat gehitzen dio gure erkidegora iritsitako pertsona asko laguntza horiek jaso ahal izateko, eta, gainera, lan ordaindu bat erdiesteko oso garai gaitzean gertatzen da. Horrek ekar dezake premia egoeran, bai eta gizarte bazterketako egoeran ere, dauden pertsona batzuk gure babes sistemaren estalduratik kanpo geldi daitezen. Horregatik, erne egon beharko da neurri horiek gure gizartean eta, bereziki, gizarteko talde ahulenetan sor ditzaketen ondorioei.Arau berriarekin Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta hiru hilean behin berraztertuko da, eta haren onuradunak (bizikidetza-unitate osoa, salbuespen batzuekin) gizartearentzat lan egitera behartuta egongo dira, besteak beste. Errenta (DSBE) azkentzeko kausen artean, hirutik bira jaitsi dira egon beharreko ez betetzeagatiko prestazio eteteak, errentaren indarraldiaren bi urteetan. Era berean, kausa justifikaturik gabe egokia den enplegu bati edo lan-baldintzen hobekuntza bati uko egin zaion aldiak hirutik batera murriztu dira. Azkenik, aipatu behar da egintza berriak gehitu direla arau-hauste larria sortzen dutenei: prestazioa bere helbururako ez erabiltzea; eskale ibiltzea edo bizikidetza unitateko beste kide batzuei eskale ibiltzen uztea edo haiek ibiltzera behartzea; bidegabe jasotako kopuruak ez itzultzea.18/2008 Legearen aldaketa garrantzitsu horrek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzeko arautegia egokitzera behartzen du.Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ez ditu aldatzen 4/2011 Legeak, sei hilean behin betekizunak betetzen jarraitzen dela berraztertzea bakar-bakarrik. Lehenago, ez zegoen epe zehatzik ezarririk. Alderdi horrek urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuarieragiten dio, berak arautzen baititu laguntza horiek. Ikusten denez, hura ere aurten onetsi da Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea garatzeko. Gehitu dituen berritasunen artean, laguntza horiek kobratu ahal izateko ondare muga bat dago (ondareak 8.000 baino gutxiago izan behar du, aurreko arauan 40.000 zela, aldiz). Urtero argitaratzen da Gizarte Behar Larrietarako Laguntzetan jasotako gastu bakoitzerako gehieneko zenbatekoak ezartzen dituen eta laguntzak estaltzeko izendatutako kredituak banatzeko irizpideak ematen dituen nahiz aurrekontu muga finkatzen duen araudia.Aipatzen ari garen 4/2011 Legeari eginiko aldaketa horrek eraginda, Bizkaiko Foru Aldundiak, bere aldetik, gizarteratzeko bere laguntza berezia, martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuarenbidez arautua, aldatu du.Laguntza hori da hainbat arrazoi direla kausa (adina, errolda...), premia egoeran egon arren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ezin eskura dezaketen pertsonentzat. Laguntza hori lortu ahal izateko, pertsona titularrarekin laguntzeko eta esku hartzeko banakako plan bat ezarri behar da, hari gizarteratzen eta/edo laneratzen laguntzeko. Foru dekretu horren aldaketa abenduaren 13ko 207/2011 Foru Dekretuaren bidezgauzatu zen, eta eskatzen diren betekizunak gogortu zituen (aurrez igaro beharreko epea bizikidetza unitatea eratu zenetik, eskatzailea Bizkaian erroldatu zenetik, ...), baina laguntza behar duten eta errentaren (DSBE) babesetik kanpo geratzen diren hainbat pertsona barne hartzen ditu oraindik.Antzeko laguntza bat du Gipuzkoako Foru Aldundiak (uztailaren 28ko 29/2009 Foru Dekretua), beste txosten batzuetan aipatu duguna eta aldatu ez dutena.Bestalde, Arabako Foru Aldundiak aurten ere gizarteratze ibilbideetan parte hartzen duten 25 urtetik gorako pertsonentzako diru laguntzendeialdia egin du, pertsona horientzat prestakuntzaren ondorioz sortzen diren gastuak estaltzeko.Beste berritasun bat Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia sortu izana da, urriaren 26ko 225/2011 Dekretuaren bitartez. Behatokiaren xedea da gizarte zerbitzuak bermatzeko eta beraien kalitatea hobetzeko behar diren neurriak sustatzea. Behatoki hori Ikuspegiak deritzon behatoki sarean kokatuko da, Familiaren Behatokiarekin, Haur eta Nerabeen Behatokiarekin eta Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin batera. Helburua da errealitatearekin bat datorren zerbitzu-mapa bat izatea, mendekotasunaren, ezgaitasunaren edo gizarte bazterketaren irudi bat emango duena. Behatokiaren helburuen artean dago, halaber, laguntza ematen ez zaion eskariari buruzko informazioa biltzea.Aurten, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2011-2014ere onetsi da.Beste alde batetik, esan behar da baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsona askok aldi berean gizarte laguntza eta osasun laguntza behar dutela. Horregatik, sarritan aldeztu dugu alor soziosanitarioa garatzen aurrerapenak egitea beharrezkoa dela. Horri dagokionez, aurten beste pauso bat eman da apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena, onetsirik. Organo hori Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean xedatuta zegoen (46.6 artikulua), eta haren helburua, oro har, alor soziosanitarioan politikaren, arauen, ekonomiaren, antolakuntzaren eta laguntza ematearen aldetik hartzen diren erabakiak orientatzea zein haien jarraipena egitea Era berean, 2011. urtean arreta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentuaonetsi da. Kontseiluaren jarduerei dagokienez, gaixo kronikoen inguruko atalari lotzen gatzaizkio, han zehatzago azaltzen baitira.Aurten, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren EAEko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko txostena, 2011ko urtarrilekoa, ere argitaratu zen.Txosten horretan, besteak beste, gizarte zerbitzuei buruzko balorazio bat jasotzen da, eta gizarte zerbitzuen sareak izaniko garapena aztertzen da. Zati horretan, krisiaren inpaktuaz aritzen da, eskariaren handitzea eta eskuragarri dauden baliabide ekonomikoen gutxiagotzea, kasu batzuetan, direla eta (dena dela, hain testuinguru zailean sistemak, kasu askotan, bere horretan jarraitzeko, bai eta handitzeko ere, izan duen ahalmena nabarmentzen da).Arloari doazkionetan, nabarmentzen dugu, txostenak dioenaren arabera, EAEko txirotasunaren eta gizarte bazterketaren arloan egoitzako plazak nahiz eguneko arretarako zentroetako plazak gehitu zirela, eta hiru lurralde historikoetan garapena oso desberdina izan zela, bai eta txirotasunaren eta baztertzearen aurkako politiken gastu gehiena prestazio ekonomikoetarako erabiltzen dela ere. Azken gorabehera hori hausnarketarako eta eztabaidarako gai bat da; izan ere, oro har, gizarte zerbitzuen sistema gero eta oinarrituago dago prestazio ekonomikoetan, oraindik zerbitzu asko garatzeke daudelarik.Azkenik, Europako Parlamentuak etxegabetasunari aurre egiteko europar estrategia bat egoteko beharra atzera ere aldarrikatu izana nabarmentzen dugu: Europako Parlamentuaren ebazpena, etxerik gabeko pertsonentzako EBren estrategia bati buruzkoa (B7-0475/2011). Ebazpen horretan, arazo hau premiazkoa dela adierazten da, eta Europar Batasuna heldu egin behar diola. Halaber, estrategiak zer eduki eta norainoko izan beharko lituzkeen adierazten du, hala nola herrialde eta eskualde mailako etxerik gabeko pertsonentzako estrategia eraginkor batzuk garatzeko eta sostengatzeko neurri pakete bat xedatzea, txirotasunaren eta gizarte bazterketaren aurkako jardueraren esparruan dagokion eremu politikoan txertatuko dena, edo etxebizitzari dagozkion ekimenetan arreta berezia jartzea, Txirotasunaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Europako Plataformako gizarte berrikuntzaren esparruan.IV. Jarduera-planaIV.1. BilerakAurten, gizarteratzearen alorrean, gizartean baztertze prozesuak nozitzen dituztenen eskubideen defentsan, lan egiten duten zenbait elkarterekin bildu gara.Zehazki, elkarte hauekin bildu gara: IzangaiArgilaneta Sos Arrazakeria Bizkaia.Elkarteok Bizkaian dihardute, eta aztertu ziren gaiak, horrenbestez, lurralde historiko horri zihoazkion. Jakinarazi egin dizkigute pertsona asko izaten ari diren zailtasunak, Diru Sarrerak Bermatzeko Sisteman sartzeko eta/edo han geratzeko, bai eta prestazio ekonomikoen eskaerak ebazteko atzerapenak eta prestazio horien murrizketak ere (urtearen bukaeran atzerapena ez da hain handia izan).Era berean, azaldu dute diru sarrerarik gabeko pertsonei ematez zaizkien prestazio ekonomikoak ez direla aski eta murrizketak jasaten ari direla. Murrizketa nagusia izan da etxebizitza bakoitzean bizikidetza unitateak bira murriztea; era berean, Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak kobratzeko eskatzen diren baldintza berriak, edo beste prestazio batzuetan jartzen ari diren mugak, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak kudeaturiko Gizarte Laguntzetan.Aditzera eman dituzte, halaber, araudian atzeman dituzten zenbait kontraesan, hala nola, hiru bizikidetza unitate daudenean, Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzura bideratzeko xedapena. Arazoa da zerbitzu horrek eskatzen duela etxebizitza baten onuradun izango diren pertsonek diru sarrerak izan ditzatela.Azpimarratu dute, etete prozeduretan, kasu guztietan ez dela bete alegazioen izapidea. Betetzen hasi da, ordea, enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik etetea gertatu den kasuetan. Prestazioa eteteko kausa enplegu eskaera aktibo ez edukitzea denean baino ez da betetzen oinarrizko gizarte zerbitzuko gizarte-langileari jakinarazteko prozesua. Beste kasu batzuetan, ez da betetzen, eta hori larria dela deritzote prestazioa azkentzen denean edo, etete ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu, eta ebatzi ez denean. Badiote administrazio publikoek ez dutela behar bezalako ahalmenik pertsonek aurkezturiko alegazioak edo aldakuntzak arrazoizko epe batean aztertzeko, eta edozein aztarna dagoenean prestazioa eteten dutela, halere, muntazko arrazoi bat egon zein ez.Azkenik, prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko jarduerak ekarri zituzten hizpidera, kexarik aipagarrienen atalean aipatzen ditugun berberak.Hainbat bilera izan ditugu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin, eta haietan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioari dagozkion kexak izapidetzen ikusten ari garen arazoak aztertu ditugu. Gai gehiago izan ziren aztergai, baina prestazioa enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik eteteari dagokiona nabarmendu nahi dugu, 2011. urtean izan zuen garrantzia dela medio; izan ere, horrek erabiltzaileak nabarmen asaldatu zituen eta sistema osoari eragin zion. Bileran, sailak aditzera eman zigun etete horien jatorria Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemako (SISPE) datuak ezagutzeko aukeran zetzala. Informazio horrek foru aldundiekin adostutako prozedura berri bat ekarri du. Esan zigutenez, datu horiek hilero jakinaraziko zaizkiola, eta azken horiek, erabiltzaileei; gero alegazioak egiteko epe bat irekiko zen, ebazpena eman baino lehen. Aurreratu zuten lan baimen administratiboa lortzen duten atzerritarren gaineko informazioa ezagutu ahalko zutela, gobernuaren ordezkaritzaordetzekin datu-gurutzaketa eginik.2011. urtean sail berarekin egin zen beste bilera batean, besteak beste, erakunde honen kezka aditzera eman diogu 147/2010 Dekretuaren aplikazioaren inguruan; hain zuzen ere, aplikazio horren ondorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteten edo azkentzen zitzaien diru sarrerarik ez zuten edo ageriki nahikoak ez ziren diru sarrera batzuk zituzten hainbat pertsonari.Era berean, Bilboko Udalarekinbildu gara, prestazio ekonomikoak ikuskatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen zuten prozedura zela eta. Bilera horretan adierazi genion zein garrantzitsua den, eteteko proposamena bidali aurretik, eragindako pertsonari entzunaldi izapide bat ematea, gertaeren berri izan dezan eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.IV.2. Gomendio orokorrakIV.2.1. Udal erroldan inskribatzeaEAEko udalei gomendio bat helarazi diegu etxerik gabeko pertsonak eta foru aldundien tutoretzapeko adingabeak udal errolda inskribatzearen inguruan: Udalen beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko beharra (Arartekoaren gomendio orokorra 5/2011, urriaren 17koa).IV.2.2. Prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea eteteaKexek gora egin dutenez gero, eta tartean diren administrazioen jardunbide irregular jakin batzuk badaudela egiaztatu denez, Arartekoaren 9/2011 gomendio orokorra, azaroaren 29koaeman zen: Gizarte prestazioak jasotzeko eskubidea bertan behera uztearen eta horretarako erabilitako moduen ondorioak. Diru sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria.Gomendio horren bitartez, Arartekoak bere kezka adierazi du jardunbide jakin batzuen inguruan, bereziki Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea eteteari dagokionez. Aurkitu diren akats nagusiak hauek dira: prestazioak eteteko eta azkentzeko prozeduretan, ez dago epe bat eragindako pertsonek, ebazpenaren aurretik, alegazioak aurkezteko; eta prestazioa berriz jasotzen hasteko arazoak, behin etetea eragin duten kausak bertan behera geratu eta gero. Era berean, legegileek eskubideak bermatzeko asmo argiz sortu dituzten tresna jakin batzuk, hala nola zuhurtasunezko etetea eta zehapen prozedura; horri dagokionez, Arartekoak ez du berririk izan legeak ezarritako zehapen araubidea aplikatu izanaz, eta ohiko jardunbidea, 2011. urtean zehar, prestazioak etetea eta azkentzea izan da. Aipatutako tresna horien artean, bidegabe jasotzeko zenbatekoak eskatzeko, espedienteak irekitzea gehitu beharko litzateke; hain zuzen, Araban prozedura ez da batere erabiltzen.V. Kexarik aipagarrienakV.1. Diru Sarrerak Bermatzeko SistemaV.1.1. Langabeziako sorospenaren titularra eta, aldi berean, laguntzazko beste prestazio batzuen titular ere izatearen ondoriozko arazoak, azken horiek lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino gehiago direneanIazko txostenean arazo hau aipatu genuen, orduantxe hasi berria zen eta. Hala ere, 2011. urtean zehar, kexa ugari jaso dugu (46) langabezia sorospenaren (langabeziako prestazioa bukatu ondoren, zenbait kasutan, jasotzen den estatuaren prestazio bat) titular ziren eta hura Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DSBE) -prestazio horren mugaraino- osatzen zuten hainbat pertsonarengandik. Zenbaitetan, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO) ere jasotzen zuten, alokairua ordaintzeko.Autonomia erkidegoaren prestazio batengatik edo biengatik jasotzen zen zenbatekoak, guztira, muga jakin bat gainditzen zuenez -lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) %75, hileka zenbaturik, aparteko ordainsariak kontuan hartu gabe (2011. urtean, 481,05 euro)-, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE) langabeziako sorospena azkendu zien, eta, gainera, haren ustez bidegabe jaso zituzten zenbateko batzuk itzul zitzatela eskatu zien. Ematen zen arrazoia zen aipaturiko mugatik gorako errentak zituztela, hura sorospena jasotzeko ezarritako muga delarik, hain zuzen (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategineko 215.1 artikulua). Erakunde hau ez dator bat irizpide horrekin, autonomia erkidegoko bi prestazio horiek familiarentzat direla, eta ez pertsonarentzat, aintzat hartzen ez duelako; horrenbestez, titularrari ez litzaioke konputatu behar laguntzen kopuru osoa. Hala bada, Arartekoak 2/2011 Gomendio orokorra, abuztuaren 8koaeman zuen: Beste gizarte prestazio batzuen titularrak diren pertsonei langabeziagatiko subsidioaren etetearen ondorioz jazotako egoerei erantzun bat emateko beharra.Bai DSBE errenta bai EGPO prestazio osagarria bizikidetza unitate osoarentzako laguntzazko prestazioak dira, haien titularra edo hartzailea nor den gorabehera. Ez dira, horrenbestez, diru sarrera pertsonal bat, jasotzen duenaren diru sarrera propioa, familia-errenta bat baizik. Horri dagokionez, titularra edo hartzailea familiaren ordezkari bat edo prestazioaren administratzaile bat baino ez da, seme edo alabaren umezurtz pentsioa jasotzen duen amaren pare, halakoa ondorio hauetarako konputagarria ez delarik (Auzitegi Gorenaren 1997ko urriaren 20ko epaia).Hori dela eta, gure ustez, langabeziako sorospenaren ondorioetarako errentak konputatzen direnean, familia edo bizikidetza unitatea (azken hori pertsona bakarrekoa denean izan ezik) osatzen duten kideen kopurua kontuan hartu behar da.Esan behar da ia kexa horiek guztiak Arabatik etorri direla, eta Gasteiztik bereziki (%83). Gipuzkoatik bakarra etorri da, eta Bizkaitik bat ere ez. Kasu gehienetan, kide bat baino gehiago dituen familia unitate bat ordezkatzen du titularrak, adingabeko ume eta guzti. Itzultzeko eskatzen zaizkien zenbatekoak handiak dira oso (1.270 eurotik 10.000 euro baino gehiagora arte), batez ere baliabiderik gabeko pertsona batzuentzat; gainera, zor horrek etorkizuna baldintzatzen die.Erakunde honetan ulertu zen, alde batetik, ez zela zilegi Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria konputatzea, haren helburua aintzat harturik eta araudiaren zien Auzitegi Gorenaren erabaki jakin batzuen arabera. SPEE delakoari (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) ere helarazi zitzaion gomendioa, eta hark horrelaxe iritzi zion (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorreko215.3.2. artikulua eta apirilaren 2ko 625/1985 Errege Dekretuko7.1.c).3. artikulua).Horrekin bat, zentzu horretako jarraibide bat eman zuen 2011ko urriaren 24an, eta bere probintziako ordezkaritzetara igorri zuen. Hala eta guztiz ere, ez zituen ofizioz berraztertu -guk proposatu genuen bezala- ordura arte emandako ebazpenak, prestazio hori kontuan hartzeak eragindako pertsonari kalte egin zion kasuetarako. Araua aplikatzeko irizpidearen aldaketa bat zela argudiatu zuten, eta ez arau aldakuntza bat.DSBE errentari dagokionez, bestalde, pentsatu genuen, konputatzekotan, pertsona bati -titularrari- zegokion proportziozko zatia konputatu behar zela (familia errenten zenbatekoa hura osatzen duten kide kopuruaz zatiturik), prestazioaren helburua familiari dagokiola aintzat harturik. Are gehiago, gure aburuz, prestazio hori ez zen zenbatu behar langabeziako sorospenaren ondorioetarako, gure autonomia erkidegoak ematen baitu prestazioa, bere eskumenak erabiliz eta bere funtsen kontura, estatuaren funtsetara jo gabe. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE), ostera, ez du irizpidea aldatu horren inguruan.Aurrekoaren ondorioz, behin Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria errenten zenbaketatik aterata, baina DSBE errenta osoa titularrarentzat konputatuta, SPEE delakoaren irizpidearen arabera, honako hau da emaitza: pertsona batek edo bik osatzen dituzten bizikidetza unitateentzako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ez du ezarritako baliabide muga gainditzen, eta, beraz, langabeziako sorospena jasotzeko aukera dute. Alabaina, 3 kide edo gehiago dauzkaten unitateetan, DSBE delako errentaren zenbatekoa handiagoa da, eta, horren ondorioz, muga hori gainditzen da (28,33 eurogatik) eta sorospena eteten zaie. Hau da, kide gehien dituzten familiak edo bizikidetza unitateak gertatzen dira kalteturik. Gainera, jarraibide hori onartu baino lehen Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria zenbatu zitzaien familia asko zorpetuta geratu dira, erreklamatu dizkieten bidegabeki jasotako kopuruengatik. Laguntza eten eta gero, autonomia erkidegoak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa gehitu die kaltetutako familiei; beraz, bere gain hartzen ari da ordaindu gabeko laguntzen zenbatekoa.Arazo hori ez da gertatuko 2012an jasoko diren kopuruetan, %7 gutxitu baita Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa (abenduaren 23ko 6/2011 Legearenzortzigarren xedapen gehigarria. Lege horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak). Horrela, gehienezko zenbatekoa -hiru edo kide gehiago dituzten familiak- ez da iritsiko lanbide arteko gutxienezko soldataren %75era.V.1.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa etetea araudian ez dauden arrazoiengatikDiru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren prestazioak eten dizkieten zenbait pertsonen kexak izapidetu ditugu. Kasu batean, pertsonaren espediente administratiboan ez zegoen jasota alokairua ordaindu izanaren ordainagiriak aurkeztu zuenik, nahiz eta pertsona horrek ordainagiriak bazeuzkan; ondorioz, prestazioaren abonua eten zuten, eta jasotako zenbatekoak itzultzeko eskatu zioten. Ez zen egon entzunaldi izapiderik; aitzitik, prestazioa automatikoki utzi zuten bertan behera. Araudian ez dago xedaturik, eteteko arrazoien artean, alokairuaren gastua frogatzen duten ordainagiriak lehen sei hilabeteetan aurkezteko betebeharra; horretarako arrazoia da, ordea, alokairu gastuak ez justifikatzea. (Arartekoaren ebazpena, maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio pertsona bati etxebizitzako prestazio osagarriari dagokionez jaso ez duen zenbateko bat kobratzeko daukan eskubidea onar diezaion, etetea bertan behera utzi dezan eta modu okerrean jasotako prestazioak itzultzeko prozedura baliogabetu dezan.)V.1.3. Araudian ezarritako betekizunak betetzeko zailtasunakJaso ditugun kexa askoren gaia izan da Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa onuradun izateko ezarrita dauden betekizunak betetzeko zailtasuna. Pertsona askok ezin ordain dezakete etxebizitza baten alokairuari dagokion gastua, eta ez dute frogatzen, ondorioz, bizileku independentea dutenik, edo ezin dute egiaztatu eskubidez dauzkaten eskubide eta pentsioen erreklamazioa, edo bizikidetza unitateko kideren bat bi ondasun higiezin dauzka, edo ezin froga dezakete etxebizitzako erroldako inskribapena. Administrazio publikoek oso zorrotzak izan dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa arautzen duen araudia aplikatzen, eta, ondorioz, diru sarrerarik gabe eta premia egoeran dauden pertsona askok ez dute prestazio hori jaso.V.1.4. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzeaKexa bat izapidetu dugu, DSBE bat ukatzeari dagokiona. Pertsona bat beste bizikidetza unitate batekin batera bizi zen, eta, une jakin batean, premia egoera gertatu zen, eta laguntza hori eskatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ukatu egin zion, bizikidetza unitate bat ez eratzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuko2. artikuluko 1. paragrafoan ez 5. artikuluan jasotakoetatik. Auzi hori aztertu zen erakunde honetan, eta ulertu genuen kasu hori aipaturiko artikuluko 3. paragrafoan sar zitekeela; hain zuzen, familiako harrera bizikidetza unitatetzat jasotzen da han. Erakunde honek iritzi zion interesdunak horretarako betekizunak betetzen zituela, baina Administrazioak ez zuen hala ulertzen, arauan denbora zenbatzeko hasierako egunari buruz interpretazio murriztailea egiten zuelako. Dekretuko 5. artikuluko 3. paragrafoak honela dio bizikidetza unitate mota horretaz: "...bizikidetza-unitate izaerari gehienez ere hamabi hilabetez eutsi ahal izango zaio, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da, harrera-egoera ahalbidetu zuten baldintzek jarraitzen badute, aldez aurretik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek txostena egin ondoren". Foru Aldundiak aldi hori bizikidetzaren hasieratik konputatzen zuen, eta ez DSBE prestazioa jasotzeko eskubidearen egunetik, erakunde honek zioenez.Azkenik, 2011ko ekainaren 22ko Ebazpenaeman zen. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailari gomendatzen zaio kontuan har dezan interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu zuenean bizikidetza unitate bat osatzen zuela eta prestazio hori lortzeko baldintzak betetzen zituela. Ebazpena onartu zuten, eta eragindako pertsonari DSBE onartu zitzaion.V.1.5. Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatzeaAurten kexa batzuk jaso ditugu Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatu izanaren inguruan, eskatzaileek araudi aplikagarrian ezarri baino ondare handiagoa zutela argudiaturik; hori berritasuna izan da, arau berria aplikatzearen ondorioz.V.2. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozeduraAurten izapidetu ditugun kexak hiru lurralde historikokoak dira, baina neurri handiagoan Arabatik eta Bizkaitik datoz.V.2.1. Prestazioa eteteko ebazpen berean bidegabe jasotako prestazioak itzuli behar direla jakinarazteaAurten ere nabarmentzen dugu Arabako Foru Aldundiarenjardunbidea; izan ere, ebazpen berean jakinarazten du DSBE errentaren etetea eta bidegabe jasotakoak direla irizten dien zenbatekoen itzuli beharra. Araudiaren arabera, bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko betebeharrerako berezko administrazio prozedura bat izapidetu behar da. Horretan, behar bezala eman behar zaio eragindako pertsonari gertaeren berri, entzunaldi izapidea eman behar zaio, eta behar bezala arrazoitutako ebazpen bat eman behar da (147/2010 Dekretuko56. artikulua eta hurrengoak). Horixe bera gogorarazi zaio Administrazioari.V.2.2. Atzerapenak prozedurak izapidetzeanOraindik ere ikusten dugu administrazioren bat gehiegi atzeratzen dela eskaerak izapidetzen eta DSBE prestazioa eteteagatik aurkezturiko errekurtsoan ebazten. Nahiz eta administrazio prozedurari buruzko legeak isilbidez ezesteko eta auzibidera jotzeko epeak adierazten dituen arren, berariazko ebazpen bat emateko betebeharra ere ezartzen du, eta garrantzitsua da hori epe egokia gertatzea.V.2.3. Foru aldundiek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eteteko erabakien ebazpenetan erabiltzen duten administrazio prozeduraArrazoi horri loturiko kexak gehitu egin dira. Hona hemen, funtsean, aurkitu diren gabeziak:

Entzunaldirako izapidea ez da betetzen.

Ez dira modu egokian azaltzen zer arrazoik eragiten duten prestazioak etetea eta azkentzea.

Ez da betetzen bidegabe jasotako zenbatekoak itzul daitezela eskatzeko ezarririk dagoen prozedura (hori Arabari dagokio).

Prestazioen hartzaile izateko betebehar edo betekizun bat bete ez delako edozein aztarnaren aurrean, eteteko prozedurari ekiten zaio. Hori egiten da familiaren premia egoerari edo haustearen larritasun-mailari begiratu gabe.

Onuradunek betekizunak betetzen dituztela kontrolatzeko abian jarri diren jarduera protokolo batzuek ez dituzte kontuan izaten araudi aplikagarrian xedaturik dauden bermeak.

Ez da aplikatzen araudian ezarritako zehapen prozedura; hura aplikatuz gero, prestazioa etetea saihestuko litzateke, kasu askotan.

V.2.4. Prestazioen kontrola eta ikuskapenaAurten Bilboko Udalakabian jarri duen kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak onartutako prestazio ekonomikoak etetea eragiten du, Udaltzaingoaren parte-hartzea izaten duen txosten bat osatu eta gero. Kexa baten egileek, arrazoi hori zela medio, jakinarazi zizkiguten gabezien artean hauek zeuden: entzunaldiaren printzipioa ez betetzea; egindako jardueren gaineko txostena edo etetea eragin duen txostenaren kopia ez ematea; eta jarduera protokoloetan ezarrita egotea 6 hilabete igaro arte prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko bulegoari atxikitako poliziak beste bisita bat egin ez dezan. Azkenik, polizia-txosten horiek aintzat hartzen dira DSBE prestazioaren eskaera berrian, nahiz eta daitekeena izan pertsonaren egoera aldatu izana. Foru aldundiak, Udalak bidalitako txostena ikusita, prestazioa eteten zuen.Udal horri esan diogu kontrolatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna administrazio publikoek egin beharreko lan garrantzitsu bat dela, administrazio horrekin harremana duten pertsona guztientzat onarturiko berme guztiak gordez aurrera eraman behar eta ahal dena. Araudiak entzunaldirako izapidea ezartzen du etete prozeduran. Kexan aipatutako protokoloek, aldiz, ez zuten aurreikusten prozeduraren hasieraren eta hura oinarritzeko zioen berri emateko jakinarazpenik. Udalak egindako txostenaren ondorioz, pertsonei onartutako prestazioak eten egingo zaizkie, baina gertakari berriak hartuko dira aintzat espedientea ebaztean. Horregatik, ezinbestekoa da entzuteko izapidea betetzea.Prozedura udalak hasi badu eta berak baldin badu espedientea bideratzeko eskumena, berak bete behar du 147/2010 Dekretuko 53. artikuluan xedatutako entzuteko izapidea. Halaber, Aldundiari prozedura hasi duela jakinarazi behar dio, eta Foru Aldundiak ere, hala balegokio, holako edozein prozedura hasi duela jakinarazi behar dio udalari. Pertsonen inguruabar pertsonal eta sozialei buruzko informazioa jasotzen duten txostenak egitea ez da udaltzaingoaren ohiko jarduketa. Gizarte diagnostikoa gizarte langileei dagokie eta, beraz, erakunde honen iritziz, poliziak gizarte esku-hartzean duten partaidetzaren edukia lehenago ezarri eta alderdi objektiboetara mugatu behar da, baloraziorik gabe, hori ez baita dagokion eginkizuna. Bestalde, udaltzaingoa etxebizitza batean egoteko arrazoia, herritarren segurtasunari lotuta ez diharduenean, behar bezala azaldu behar da eta bizilekuan bizi den pertsonak onartu behar du. Jendeak bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidea daukate (EK-ko 18. art.) eta, beraz, delitu goria izan edo agindu judiziala egon ezean, eta ez da kasua, pertsonaren baimena behar da. Pertsonari, beraz, bisitaren helburuaren, prestazioa eten, aldatu edo amaitzeko espedientea egotearen eta agenteari sartzen ez uzteko daukan eskubidearen berri eman behar zaio, baita espedientearen ebazpenean horrek ekar ditzakeen ondorioen berri ere.Txosten horiek froga balio betea izateko modu jakin batean egin behar dira. Froga beteko izaera hori herri-administrazioak dauzkan datuak edo funtzionarioak "in situ" egiaztatutako egitate objektiboak daudela islatzen duten agirietarako mugatuta geratu behar da. Horren ondorioz, udalak egiaztatuta dauzkan datuak eta, halakorik balego, funtzionarioak berak bisitan egiaztatu dituen beste egitate objektiboak baino ez ditu txostenak jaso behar. Txostenak beste edukirik baleuka txostenean jaso duen uste osoa izanarazi edo ondorioa aterarazi dioten frogak edo elementuak agertu behar lirateke.Pertsonak prestazioa aldatu, eten edo amaitzeko prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzea eskatuko balu, informazio hori helarazi behar litzaioke. Era berean, prozeduran dagoen txosten baten kopia eskatzen badu hura lortzeko eskubidea dauka. Kontuan izan behar da pertsonek edonoiz daukala prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzeko eta bertan dauden agirien kopiak lortzeko eskubidea daukatela, AJ-APELeko 35 a) art.Eskabideak ezesteak lege xedapenak bete behar ditu. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeakez du eperik xedatzen prestazioak berriz ezin eskatu ahal izateko, eta horrek zentzua dauka, gizarte bazterketako egoerei aurre egiteko jarduerak baitira.Bilboko Udalak erantzun zigun gure gogoetak kontuan izango zituela, eta, horrenbestez, espediente horretan esku hartzeari utzi genion. Hala eta guztiz ere, prozedura horren inguruko kexa batzuk jaso ditugu oraindik, eta haiek izapidetan daude.Aipatzekoa da, halaber, gizarte prestazio bat eteteari dagokion kexa bat, gomendio bat sorrarazi zuena. Etetearen arrazoia polizia-txosten batean oinarritzen zen, eta, txostenaren arabera auzokide batek adierazi zuen erreklamaziogilea gizon batekin bizi zela, gizarte langileari horren berri eman gabe. Ondorio hori auzokidearen adierazpenetik atera zen, erreklamaziogileak etengabe jasaniko tratu txarren lekuko ere omen zelarik. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio araudiak ezartzen dituen berme guztiak aplikatu ditzala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarri eta gutxieneko bermerako laguntza prestazio bat atzeraeraginezko ondorioekin eten den kasu batean).V.2.5. Udal gizarte zerbitzuek erabiltzaileei emandako gizarte arretaAurten, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile bati emandako arretaren edukiaz eta moduaz eginiko kexa bat izapidetu dugu, eta hura ebaluatzeko eskatu dugu. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 19koa. Horren bidez Orioko Udalari gomendatzen zaio burutu duen gizarte esku-hartzea ebalua dezan eta, beharrezkoa balitz, ondare erantzukizunezko prozedura ofizioz has dezan eta beharrezkoak diren neurriak abian jar ditzan pertsona batek dagozkion eskubideak erabiltzeko eta gizarte arreta egokia jasotzeko aukera izan dezan).Ebazpenean aditzera eman genuen Arartekoak ezin duela egindako gizarte esku-hartzea balioztatu, ez eta gizarte txostenaren edukia ere. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da ezberdintzea, alde batetik, gizarte arreta eta esku-hartzea, eta bestetik, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen eskubide diren prestazioak izapidetzea, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren babesean. Era berean, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile gisako eskubideak eta oinarrizko eskubideak errespetatu behar dira, besteak beste, EK-ko 19. artikulua bizileku askatasunerako eskubidea) EK-ko 18. artikulua (intimitaterako eskubidea (eta EK-ko 14. artikulua (berdintasunarekiko eskubidea). Gainera, administrazioak legeari eta zuzenbideari men eginez jardun behar du (EK-ko 103.1. artikulua). Aditzera ematen genuen, halaber, gizarte arretak lagun-egite pertsonala dakarrela berekin elkarrizketa edo itzultzea bitarteko gisa duena; hau da, ahozko komunikazioan oinarritzen da, oinarrizkoa baita ezartzen den harreman pertsonala. Hala eta guztiz ere, zenbait jarduera idatziz jakinarazi behar dira, sinesgarriro ager daitezen, hala nola, eskaerak ez onartzeari edo aurkeztutako eskaerak zuzentzeko eskakizunari dagozkionak. Amaitzeko, azaldu genuen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak pertsona horrekin izandako gizarte esku-hartzea ebaluatu behar zuela Udalak, prestazio ekonomikoak izapidetzen gertatu zen atzerapenaren arrazoiak ezagutzeko, pertsona horren eskubideak errespetatu ziren baloratzeko eta egindako gizarte esku-hartzea gizarte ekintza zuzentzen duten printzipioetara egokitu zen jakiteko. Azkenik, esan genuen, baldin Administrazioaren funtzionamenduak pertsona horri kalteak eragin dizkiola ondorioztatzen bazen, ondare erantzukizuneko prozedura ofizioz has zedila kalte hori indemnizatzeko Udalak ez zuen igorritako gomendioa onartu.V.2.6. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideei dagozkien jarduerakEtxerik gabekoentzako baliabide batetik pertsona bat egotzi izana aztertu dugu; zehazki, aztertu dugu ea pertsonarentzako bermeak bete ziren, gure ustez zehapen prozedura batek barne hartzen dituen berme berberak dira eta. Ildo horretan, egozteko zuhurtasunezko neurria har daiteke, baina berme egokiekin (beste berme batzuen artean: prozedurari jarraipena eman behar zaio; egozteko proposamena jakinarazi behar da, harekin batera ezar daitekeen zehapenarekin batera; arau-haustea osatzen duten egintzak zehaztu behar dira; eta jakinarazpenaren inguruan ezarririko xedapenak bete behar dira).Nolanahi ere, udal zentro batean hartuta zegoen pertsona batek azaldu zigun gaueko txandan lanean hasi zela (22:30etik 5:00etara); zentrora sartzen uzten ziotela lanetik irtendakoan, baina goizeko 7:45ean jaiki behar zuela, eta, horregatik, ezin zuela atsedena behar bezala hartu. Horri dagokionez, udalak esan zigun zentro hori gauekoa dela, eta egunez itxi egiten dela, eta ez zegoela plaza hutsik eguneko arreta ere ematen duten beste zentro batzuetan. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzuetan kasua beste bide normalizatuago batean konpontzen saiatzen ari ziren, hau da, ohiko bizileku batean, horri lotutako laguntzen bitartez.V.2.7. Taldeari doazkion eta txosteneko beste atal batzuetan aztertzen diren beste kexa batzukAtzeman ditugun egoera batzuk kezkagarriak dira. Hain zuzen ere, egoera horietan, adineko pertsonak babesik gabe eta gizartean baztertuak gelditzeko arriskuan daude, halako pertsonek behar duten gizarte esku-hartzea zuzentzeko familia-ehun trinko bat ez dutelako, funtsean. Halako kasuetan, gure aburuz, ezinbestekoa da oinarrizko gizarte zerbitzuek zein zerbitzu espezializatuek premiaz eta era koordinatuan esku har dezaten. Adinekoei buruzko atalean zehatzago garatzen ditugu gai horiek.VI. Ofiziozko jarduerakVI.1. Enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri eteteaArartekoa ofiziozko jarduera bat abiarazi zuen, enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri eten zitzaiolako informazioaren inguruan.Zirudienez, Bizkaiko zenbati pertsonari dagoeneko jakinarazia zioten prestazioaren etetea, baina aurretik entzunaldirik izan gabe, eta espedientea bideratu zuen oinarrizko gizarte zerbitzuari aldez aurretik erabakiaren berri eman gabe. Gizarte elkarte batzuek, halaber, erabaki horren iragarpenaren gaineko kezka aditzera eman ziguten.Geure espedientean bermeak ahalik eta gehiena zaintzeko garrantzia nabarmendu genuen (entzunaldia, arrazoiak, jakinarazpenak, ...), Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa pertsonaren bati eteteko prozedura aplikatzean, arreta berezia jarririk entzunaldiaren printzipioan, pertsonarentzako banakako informazioan, eta pertsona horri laguntzen dioten oinarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo enplegu zerbitzuari aldez aurretik jakinarazpena eta informazioa helarazten. Etete horri egokia izan liteke dena delako pertsonak enplegu eskaera aktibo edukitzeko betebeharra balu, bakar-bakarrik. Ordainketa bertan behera utzi ahal izango da prestazioa jasotzeko eskubidea eteten duen ebazpena modu egokian jakinarazi eta gero, ebazpena ematen den egunaren ondorengo hilearen lehen egunaz geroztik, hain zuzen. Etendako prestazio hori berriro ere sortu behar da dena delako pertsonak enplegu eskaera aktibo daukala egiaztatzen duen egunaren biharamunaz geroztik, gainerako betekizunak ere betetzen badira, eta hilabete baino ezin dezake iraun, lehenengo aldia bada.Ebazpen hartan dagoeneko aurreratu genuen araudi berria aplikatzeak kudeaketaren aldetik eskatzen dituen doikuntzek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua abian jartzeak prestazio ekonomikoen hartzaileei edozein kalte sortzea saihestu behar dutela, halakoak ahultasuneko egoeran daude eta. Gogoeta horrek indarrean dirau, kudeaketan gertatzen ari diren aldaketak direla bide. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 23koa. Horren bidez amaitu da iragarpen honen inguruko esku-hartzea: enplegu-eskari aktiboa mantentzen ez zuten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea).VI.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuan ezarririko betekizunak ez betetzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio ugari azkentzeaArartekoak aurten kexa ugari jaso du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio asko azkendu direlako, 18/2008 Legean xedatutako betekizunak ez betetzeagatik, zehazki, etxebizitza berean jaso daitezkeen gehieneko kopuruari dagokion muga eta inongo ondasun higiezinik ez izateko betekizun berria, ohiko etxebizitza izan ezik. Egin genuen azterketan, ikusi genuen foru aldundiak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzeko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko Lehen Xedapen Iragankorra aplikatzen ari zirela. Xedapen horretan, Administrazioak prestazioak ofizioz berraztertzeko duten betebeharra ezartzen da. Ez du xedatzen aldez aurreko entzunaldirik, beraz, baizik eta dena delako pertsonari berrazterketa jakinaraztea, eta, ondorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra izateko betekizun berrien aplikazioa. Bizkaian, zehazki, foru aldundiak prestazioaren hartzaile zenbaiti idatzi bat igorri zien 2010ean, jakinaraziz aurreko araudiaren arabera onarturiko prestazioak betekizunak betetzen ez zituztenei -aldundian zekitenez- berraztertu behar zizkietela. Jakinarazpen hori jaso zen kasuetan, erakunde honen aburuz, ez zen defentsa-gabeziarik gertatu. Hala eta guztiz ere, uste dugu prestazioa azkentzeko (edo eteteko) ebazpenak eduki gehiago eduki beharko luke, eta pertsona horientzat ulergarriagoa izan; izan ere, ez dira aipatzen aurkezturiko alegazioak -halakorik aurkeztu bada-, ez dira azaltzen pertsona bakoitzari doazkion arrazoiak, eta, ordea, testu orokor eta laburtu bat ematen da, araudi aplikagarria daukana.Bizkaiko Foru Araudiak prestazioak azkentzea erabakitzeko erabili zituen ebazpenak ez ziren banakakoak, eta, aitzitik, azkentzearen arrazoia eta araudi aplikagarria modu laburtuan jasotzen zituzten. Ildo horretan, prestazioa eteteko erabakia jasotzen duten foru aldundiaren ebazpenek akats bera dute. Akats bera atzeman dugu Arabako Foru Aldundiari dagozkion kexak izapidetzean. Ebazpenen izapideak arintzen dituzten eredu batzuk erabiltzen dira, behar bezala aintzat hartu gabe ebazpen horrek eragiten duela pertsona bat edo familia bat, behar bada ardurapean seme-alabak dauzkana, bere beharrizan oinarrizkoenak estaltzeko diru sarrera batzuk gabe gera dadin. Egia da, oro har, errekurtsoaren ebazpena xehe azaltzen dituela errekurtsoa onartzeko edo ez onartzeko arrazoiak, baina eragindako pertsonak arrazoi horiek jakitea atzeratu egiten du horrek, aurkeztutako errekurtsoaren gaineko ebazpena jasotzen duen egunera arte, hain zuzen ere. Erakunde honen aburuz, ebazpenek informazio gehiago izan behar dute. Horrek, kudeaketari gardentasun handiagoa emateaz gain, ahalbidetzen du dagokion pertsonak lehen unetik eta argiro jakin dezan prestazioa eteteko edo azkentzeko arrazoiak zein diren. Horrela aplikatzeak, ziurrenik, administrazioko beste atal batzuetan lana metatzea eragotziko luke (jendeari kasu egitea, administrazio baliabideetako atala, oinarrizko gizarte zerbitzuak, eta abar). (Arartekoaren ebazpena, azaroaren 14koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea edo iraungitzea erabakitzen duen ebazpenetan arrazoiak behar bezala eta hizkuntza ulergarrian azaldu eta arrazoitu ditzan, testu laburtuak erabili gabe).VI.3. Pentsiodun batek osaturiko bizikidetza unitate batean diru sarrerak zenbatzeaIaz jarduera hori aipatu genuen. Pentsiodun batek, ezkontideak eta semeak osaturiko familia bat zen. Aita pentsiodunak eta amak bizikidetza unitate bat eratzen zuten (18/2008 Legeko9.2.a artikulua), eta pentsio-osagarria jasotzen zuten. Semea lanean ibilia zen, eta, hortaz, lanaren ondoriozko diru sarrera batzuk jasotzen zituen orduan, eta ez zen bizikidetza unitatekoa.Semeak lan egiteari utzi eta langabeziagatiko subsidioa -DBE baino txikiagoa- jaso zuenean, ulertu zen ekonomikoki gurasoen mendekoa zela eta, beraz, elkarbizitza unitate bera osatzen zuela. Horrela, baliabideen zenbaketan pentsioa eta subsidioa hartzen ziren aintzat, eta bien baturak gainditu egiten zuen hiru kideko bizikidetza-unitaterako ezarrita zegoen baliabide-muga. Horren ondorioz, gurasoek pentsio osagarriengatik jasotako zenbatekoak ez zituztela jaso behar ebatzi zen, eta itzuli egin behar izan zituzten. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Sailariadierazi genion ez daukala zentzurik, pentsiodunen elkarbizitza unitate batean, seme-alabak lanagatik diru-sarrerak jasotzen baditu -zenbatekoa edozein izanik ere- haiek ez zenbatzeak, seme-alabak ez duelako gurasoen elkarbizitza unitatea osatzen; seme-alaba horrek beste edozein jatorritako DBE baino diru-sarrera handiagoak jasotzen baditu haiek ere ez zenbatzeak. Eta seme-alaba berberak langabezia subsidioa -lan egin izanari eta egoera horregatik kotizatu izanari lotuta dago- jasotzen badu, diru-sarrera horiek zenbatzeak, DBE baino txikiagoak izateagatik gurasoen elkarbizitza unitatea osatzen dutelako. Eusko Jaurlaritzari honako proposamena helarazi genion: halako egoeretan elkarbizitza unitatetzat jotzen jarraitzea, baina elkarbizitza unitate horren baliabideak zenbatzean seme-alabaren diru-sarrerak aintzat ez hartzea.Azkenean adierazi genuen ez zela zentzuzkoa bizikidetza unitate berezi horrek, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren azpiko diru sarrerak dituen pertsona batekin bizi denean, pentsio-osagarria jaso ezin izatea, baina errenta horren gaineko diru sarrerak jasotzen dituen norbaitekin batera bizi denean, aldiz, osagarri hori jasotzea.Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bidali zuen erantzunean, egungo araudian jasotzen den enplegurako aktibazioaren garrantzia aipatzen da. Hala ere, gure gogoetak pentsio baten onuradun ziren pertsona batzuei zegozkien, eta, horrenbestez, eman zitzaigun erantzuna ez da aplikatzekoa. Beste desberdintasun batzuen artean, 18/2008 Legeko 15. artikuluan espresuki xedatuta dago pentsiodunek osatutako bizikidetza unitateak ez daudela halabeharrez beharturik gizarteratze hitzarmen bat egitera (147/2010 Dekretuko 12. 2 a) artikulua). Gerta daiteke, beraz, kasu honetan bezala, prestazioaren titularrari lan orientabideko inongo neurririk aplikatzea egokia ez izatea, hau da, pentsio-osagarriaren onuradunari.VI.4. Pentsioduntzat jotzea %65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako seme edo alaba baten ardura izatearen ondoriozko diru sariaren kausatzailea, pentsio-osagarria kobratzearen ondorioetarakoIaz aditzera eman genuen, ezintasunen bat duten pertsonen inguruko atalean, Eusko Jaurlaritzari zer proposamen egin genion, -%65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako- "ardurapeko seme edo alabagatiko diru saria" deritzon prestazio ekonomikoaren pertsona kausatzaileak pentsioduntzat jo ahal izateko, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren ondorioetarako. Hau da, proposatzen zen sartu ahal zitezela Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 9.2.a) artikuluan. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saiak ondo hartu du proposamena. Informazio zabalagoa ematen dugu ezintasunen bat duten pertsonei buruzko atalean.VI.5. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezinak edukitzeagatik azkentzeaBere garaian 147/2010 Dekretuak, 18/2008 Legea garatzean, sartu zituen berritasunetako bat izan zen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eskubidea onartzea bateraezin egitea ohiko etxebizitza ez diren beste ondasun higiezin batzuk edukitzearekin.Xedapen horren azpian datzan logika argi dago: halako ondasun batzuen jabe den pertsonak -ohiko eran erabiltzen ez dituenean, hau da, haietan bizitzeko- badauzka mozkin ekonomiko bat eskuratzeko baliabide batzuk, ondasun horiek alokatuz edo salduz, konparazio baterako. Arazoa da ondasun higiezin horiek merkatuan oso balio txikia dutenean, edo haiek diru bihurtzea oso zaila denean, eta hori askotan gertatzen da gaur egungo gizarte eta ekonomia testuinguruan. Horri dagokionez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile izan, eta prestazioa jasotzeko eskubidea azkendu dieten hainbat pertsonaren kexak iritsi zaizkigu, ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezin batzuen titular izateagatik, ondasun horiek guztiek ezaugarri hori bera dutenean: ez dute mozkin ekonomikorik ematen. Halakoak, zehazki, landu ezinezko landa lurzatiak, zaharberritu beharreko lokal utziak, eta abar izaten dira. Gehienetan, gainera, kasu gehienetan ondasun higiezin horiek testamentu xedapenez eskuratu direla, eta horrek aipatutako pertsonak prestazioa galtzeko zorian jartzen ditu, mortis causa eskualdaturiko ondasun higiezinari uko eginez gero, eskubide ekonomiko bat ez baliatzeagatik (18/2008 Legeko 19.1.b artikulua) edo, era berean, ohiko etxebizitza ez den ondasun higiezin bat edukitzeagatik (147/2010 Dekretuko 9.3.b artikulua).Eginiko informazio eskaeretan behin eta berriro nabarmendu da araudiak berak oztopo hori gainditzeko interpretaziorako ematen duen aukera, baina hiru foru aldundiek eman duten erantzuna, arrazoia falta ez zaiolarik, izan da arau bat aplikatu besterik ez dutela egiten, horri buruz, behintzat, oso argia den arau bat, hain zuzen. Nahiz eta kopuruaren aldetik kasu horiek oso ugariak ez diren, gure ustez, ordea, badira bereziki larriak, azken ondorioa baita pertsona baten egoera oker dadin arau jakin batzuk aplikatzeagatik, hasiera batean zer eta kontrakoa lortzekoak diren arau batzuk, hain zuzen. Kezka hori Eusko Jaurlaritzari, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, aditzera eman zaio; bat etorri dira kasu horiek modu berezi batean hartzeko beharrezkoa delako ideiarekin, eta arazoa aztertuko dutela agindu dute.VI.6. Arabako Foru Aldundiak Bizitza Berria elkartearen Betoño Etxeko erabiltzaileei Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzeaGasteizko Betoño Etxean gizartean bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko lan egiten da, eta Arartekoak hara egindako bisitaren ondoren, egiaztatu zen hango pertsonetako batek ere ez zuela jasotzen DSBE deritzon errenta, partaidetza publikoa duen baliabide hori erabiltzea prestazioa jasotzearen parekotzat jo zitekeela ulertzen zelako; hain zuzen, egoera hori 147/2010 Dekretuko 9.5 artikuluan jasota dago. Hala ere, erabiltzaileek adierazi ziguten batzuetan eskean ibili behar izaten zutela, eguneroko gutxieneko gastuetarako eskudirurik ez zutelako.Arabako Foru Aldundiaren erantzuna positiboa izan zen, eta aditzera eman zuen ez zuela ikusten inolako bateraezintasunik DSBE jasotzearen eta baliabide horren erabiltzaile izatearen artean, baldin eta egoiliar-egoera iraunkorra ez balitz.VI.7. Baztertuak dauden pertsonei laguntzeko zentro bat irekitzearen kontrako jarreraAurten jarraipena egin diogu Bilboko Udalaren eta gizarte elkarteen artean lortutako akordioari, etxerik gabeko pertsonen inguruko neurri batzuk hartzeko. Alderdiek Onartu zentroa Txurdinaga auzora ez lekualdatzea erabaki zuten, eta etorkizunean gatazkak saihesteko jarduera protokolo bat atontzeko konpromisoa zegoen. Azkenean, talde tekniko bat lanean hasi dela jakinarazi zuten, etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko hausnarketari heltzeko. Udalak adierazi digu lanean jarraitzen dutela aurrera eramateko jarduera zehatzak proposatzearren. Neurri osagarriei dagokienez, kaleko hezitzaileen lana areagotu dute, eta gizarte talde horrentzako beste zerbitzu batzuetan hobekuntzak egin dituzte, hala nola Elexabarri aterpetxeko gaixondo aldietarako zentroan, bai eta beste hobekuntza batzuk ere Mazarredoko eskakizun baxuko aterpetxean eta negukoan.VII. Ondorioak

1. Gizarte gastua murrizteko neurriek modu larrian eragiten diete baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei, eta aditzera ematen dute gastu publikoak eta, zehazki, gizarte politiketarako gastuak sortu duela gaur egun dagoen defiziteko egoera. Egia da, ordea, defizita dela finantza erakunde jakin batzuen jardunaren nahiz eskumena zuten administrazio publikoek behar bezala gainbegiratu eta kontrolatu ez dituzten espekulazio mugimendu batzuen ondorioetako bat.

2. Lehentasunezkoa da ebaluazioak egin daitezen gizarte politikek komunitateari dakarzkion onuren gainean, eta haien emaitzak heda daitezen. Gizarte gastuari ematen zaion tratamendua ez dator bat errealitatearekin. Gastua baino gehiago, gizarte politikak inbertsioa dira; enpleguaren sorreran eta ondasunen eskarian laguntzeaz gain eta prebentziozko izaeraz gain (bestela egin beharko liratekeen beste gastu batzuei dagokienez: osasun zerbitzuak, segurtasuna...), sorkuntza iturri izan daitezkeen pertsona batzuen garapenenean eta sustapenean inbertitzea eragiten dutelako, hori funtsezkoa izaki gizartearen aurrerapen eta kohesiorako.

3. Gogoeta egin behar da Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteteko erabiltzen den prozeduraz, beste diru sarrerarik, gehienetan, ez dituzten pertsonen bizitzan dituen ondorioak direla eta. Administrazio publikoek zerbait betetzen ez den kasuetan uzten diote prestazioa ordaintzeari, bereizi gabe betebeharren bat ez zen konplitzen, betekizunen bat ez zen betetzen, edo iruzurrez jokatzen zen, jokabide horietako bati edo besteari egin beharreko gaitzespenak oso desberdinak direlarik. Zehapen prozedurara joko balitz, kasu guztietan prestazioa eten barik, era justuago batean egokitu ahalko litzaioke jokabidea zehapenari, eta ez lirateke utziko familiak batere diru sarrerarik gabe, gehienetan haien egoera ekonomikoan inolako eraginik ez duten betebehar batzuk ez betetzeagatik (hala nola jakinarazpen bat 15 egun igaro eta gero egitea, eta abar). Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak prestazioa kudeatzea aukera bat da izapidetzea eta prozedura horiek barne hartu behar dituzten bermeak hobetzeko.Garrantzitsua da, era berean, erabaki guztietan administrazio prozedura gordetzea; gure ordenamendu juridikoak pertsonei aitortzen dizkien eskubideak errespetatzea, hala nola defentsarako eskubidea izatea doakien prozedura orotan. Horregatik, entzunaldiaren izapidea eskaini behar da beti, eta ebazpenak behar bezala arrazoitu, beste berme batzuen artean.

4. Diru sarrerarik ez dituzten familien aldetik prestazio ekonomikoen eskaria gehitzeak lotura zuzena du familietako kideen enplegu faltarekin. Funtsezkoa da administrazio publikoek arazo larri hori konpontzeko egiten duten lana, enplegua sortzen duten ekonomia jarduerak sustatzen laguntzeko neurriak ezarriz. Aldi berean, prestakuntza eskaini behar da lanpostuak har ditzaketen alorretan. Funtsezko edo berrikuntzazko sektoreetarako prestakuntza ere izango litzateke lagungarria enpleguaren sorrera bultzatzeko premiazko betebehar horretan.

5. Jasotako kexak aztertzean, ikusi dugu administrazio publikoek zorrotz jokatzen dutela prestazio ekonomikoak ematen dizkieten pertsonen betekizunak gainbegiratzean. Garrantzitsua da gizarte zerbitzuetako profesionalek aurrera eramaten duten jarduna behar bezala haren balio sozialagatik, engaiamenduagatik eta profesionaltasunagatik lauda dadin eta aitor dadin. Ezinbestekoa da, era berean, prestazio ekonomikoak jasotzen dituztenak ez laidoztatzea. Ez da ahantzi behar haiek ez direla erantzuleak eliteek gero eta mozkin gehiago izatea bultzatzen duen eta elkartasunaren, zailtasunekiko ulerkortasunaren eta pertsonarenganako errukitasunaren giza balioak gutxiesten dituen sistema batean.

6. Etxerik gabeko pertsonentzako arreta ezin da geratu ia esklusiboki hiru hiriburuetako gizarte larrialdiko udal zerbitzuen gain. Jarraitu behar da pertsonak baztertuta eta etxerik gabe geratzera eramaten duten kausak sakonago aztertzen, egoera horiek aurre egiteko neurriak hobeto egokituz joateko. Halaber, kontuan izan behar dira pertsona horien beharrizanak, aipatutako zerbitzu horiek estali behar dituztenak (badira gazteak eta adinekoak; batzuek ezgaitasunen bat eta/edo mendetasun mailaren bat dute; hainbat jatorritakoak dira; genero batekoak eta bestekoak, droga-mendetasuneko arazoak dituztenak, ...). Horretarako, udalek, aldundiek zein Eusko Jaurlaritzak engaiatu behar dira, beste administrazio zein erakunde batzuen artean.

7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzukI. AurrekariakAtal honetan Arartekoan 2011. urtean Arartekoak ijitoei eragiten dizkien kontuen inguruan aurrera eraman dituen jarduerak ditugu hizpide. Gutxiengo kultural honek mendeetan zehar jazarpena eta arbuioa jasan ditu, azken hamarkadetan bakarrik jarri dira abian haien premiei erantzuna emango dizkieten politika publikoak baina argi dago ez direla nahikoak izan.Pairatzen duten estigmatizazioa oraindik haien gizarte, ekonomia eta kultura arloko sustapena eragozten duen traba bat da. Zailtasun eta traba horiek gainditu dituzten eta ikasteko aukera eta lan duina edukitzeko aukera izan duten ijitoak badauden aurren, oraindik ijito asko bizi dira biziraupen zaileko baldintzetan, alegia, behar bezalako etxebizitzarik, urik, argirik gabe, beste gabezia batzuen artean. Analfabetismo indizeak eta bizi-itxaropen txikiagoa biztanleria hori desberdintzen jarraitzen duten faktoreak dira, arteen arloan egindako ekarpenagatik eta familia-elkartasunaren balioak mantentzeagatik gailentzen bada ere.Gizarte murrizketek eta finantza-krisiaren ziozko gizarte politiken gastu publikoa txikiagotzeak, enplegua suntsitzeak eta ez sortzeak, batez ere, desberdintasun eta gizarte desabantaila egoera handiagoan dauden pertsonei -adibidez, ijitoei, eragiten diete.Ijito gehienek estatu kide bateko herritartasuna dute. Hortaz, kasu honetan paradoxa bat planteatzen da. Alegia, joan-etorri askerako eta egoitza eskubidea dute eta eskubide zibil eta politikoen eta erkidegoko pertsonentzako xedatutako zerbitzu eta prestazio publikoak jasotzeko eskubideen titularrak dira. Horrez gain, hainbat herri-administraziok arreta ematen diete, baita Europar Batasuneko administrazioak ere. Hala ere, pobrezia, bazterkeria eta desberdintasuna pairatzen jarraitzen dute.Joan den urtean aipatu genuen zenbait estatu kidek -horien artean Frantzia eta Italia- hizpide izan zituztela Europar Batasunak oinarri dituen funtsak zalantzan jartzen zituzten zenbait jarduera, horien artean, egoitza askatasunari edo taldeko kanporatzeen debekatzeari eta gizarte premiei erantzuna emateko gaitasunari buruzkoak. Frantziari buruzkoak diskriminatzailetzat jo dira etnia arrazoiengatik Europako Kontseiluaren Gizarte Eskubideen Europako Batzordeak egindako 2011ko ekainaren 28ko txostenbatean. Txostenaren arabera, etxebizitza utzarazteko neurria modu jakin batean egin behar da, hau da, pertsonen eskubideak eta prozeduraren bermeak errespetatuz, baita eragindakoen duintasuna ere. Horrez gain, berriro bizilekua emateko eta hori baliatu ahal izateko laguntzak emateko urratsak eman behar dira. Batzordeak ez du uste Frantziak utzarazteko prozesuak duintasuna errespetatzen duten baldintzetan burutu dituenik, ezta beste etxebizitza bat eskaini zaienik ere. Kanporatzeari dagokionez, haren ustez, ez ziren bete taldeko kanporatzeak bidera ezin daitezkeela jasotzen duten legezko xedapenak; kanporatzeak ebazten dituzten prozedurek banakakoak izan behar dute eta pertsona bakoitzaren egoera pertsonala hartu behar dute kontuan.Italian, Estatu Kontseiluak, herrialdeko goreneko administrazio instantzia judizialak, asentamendu nomaden inguruan larrialdi egoera ezarri zuen 2008ko dekretua ilegaltzat eta funsgabekotzat jo du. Larrialdi egoerak berekin ekarri zituen helduak eta adingabeak asentamenduetan erroldatzea, agiriak eskatzea eta egoera irregularrean zeuden pertsonen kanporatzea, baita nahitaezko utzaraztea ere. "Segurtasun publikoaren gaineko mehatxu" gisa kalifikatu zen eta, horregatik, kanpamentuetan isolatzen zitzaien, inolako arretarik eman gabe.Haien egoerari dagokionez, Aditu Askeen Europako Sareak gizarteratzearen inguruan aurten argitaratu duen txostenaaipatu dugu, ijitoek Europan bizitzen duten egoera aztertuta. Txosten horrek esparru politikoak eta dauden gobernuaren esparruak aztertzen ditu, ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategietan kontuan hartu beharko liratekeen oinarrizko elementuak azpimarratzen ditu eraginkorrak izan daitezen eta ijitoak gizarteratze aldera estatu mailan eta Europan lan egiteko zenbait iradokizun barne hartzen ditu.Hizpide izan dugun beste txostenbat da Europako Batzordeak arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egindakoa Espainiari buruzko laugarren txostenean. ECRIk onartzen ditu Ijitoen garapenerako plana (2010-2012), Ijitoen Estatu Kontseilua edo Ijito Kulturaren Institutua abian jartzeak ekarri dituen hobekuntzak, ijito askok oraindik desberdintasuna, bazterkeria eta bereizkeria jasaten dutela egiaztatu bada ere. Horregatik, hobekuntzekin jarrai dadin animatzen du.Giza Eskubideen arloan lan egiten duten nazioarteko erakundeek -adibidez, Nazio Batuak eta Europako Kontseiluak- horiek babestu, sustatzeko konpromisoak xedatu dituzte, baita bereizkeriaren aurka borroka egiteko ere (besteak beste, Europako Kontseiluaren gutxiengo nazionalak babesteko esparru hitzarmena, arrazagatiko bereizkeria desagerrarazteko Nazio Batuen Batzordearen 27. zenbakiko Gomendio Orokorra). Horrez gain, ijitoak gizarteratzeko hamarkada ere gailendu behar dugu, xedea ijitoen gizarteratzea eta gizarte eta ekonomia arloko egoera hobetzea dela kontuan hartuta. Zeregin horretan hainbat estatuk hartzen dute parte ijitoak gizarteratzeko Europako plataforma abian jartze aldera 2009ko apirilean.Halaber, Europar Batasunak 2020. urtera arte ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparru bat landu du eta urte honetan geroago aipatuko ditugun esparruetan pairatzen dituzten zailtasunei aurre egiteko estatuko estrategiak prestatu daitezen bultzatu du. Beraz, ijitoen gizarteratzea sustatuko duten neurriak abian jartzea babesten duen lege estaldura egon badago. Hala ere, neurri horiek betearazteaz arduratzen diren herri-administrazioek ez dituzte neurriok gain hartzen.Ijitoek pairatzen dituzten arazoen eta zailtasunen artean gizarteak haiekiko duen gaitzespena dago. Gaitzespen horrek eragin dezake herri-administrazioek lehentasuntzat ez edukitzea ijitoak gizarteratu eta laneratzeak dakartzan premiei erantzuna modu integralean emateko berariazko neurriak abian jartzea. Kultura arteko komunikazioa, gizarte arloko partaidetza, sentsibilizazioa eta komunikaziorako eta elkarren arteko harremanetarako eremuak funtsezkoak dira ijitoak gizarteratzeko borrokan.Oso distantzia handia antzeman dugu legezko xedapenen, kide izandako nazioarteko erakundeetan gain hartutako konpromisoen eta errealitatearen artean. Egia da, oro har, gure estatuan zerbitzu eta prestazio publikoak modu berean eskuratzen dituztela baina neurri horiek ez dira nahikoak, ezta egokiak ere, laneratu eta gizarteratu daitezen. Izan ere, ez dituzte kontuan hartzen marjinazioari eta gizarte bazterkeriari aurre egiten urteak eta urteak daramatzan herri horren berezitasuna eta premiak. Zehazki Euskal Autonomia Erkidegoan, Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Euskal Plana 2004. urtean onartu zenetik bakarrik -duela 7 urte-, ijitoen elkarteen partaidetzarekin hartutako neurrien plangintza serioa egon da. Ebaluazioan neurri asko bete ez zirela agerian jarri bazen ere. Joera hori gainditu beharrean mantendu egin da, II. Euskal Plana 2011n amaitu baita eta jakina baita neurri gehienak ez direla bete, planaren ebaluazioak islatuko duen moduan. Ijitoak edo ijito herria, hainbat talde barne hartzen dituen eta 1971. urtean lehenengo nazioarteko kongresu batean hautatu zen izendapena, "hauteskunde-indarrik" ez duen herrialde askotan zehar dagoen eta gaitzespena eta bereizkeria pairatzen duen sakabanatutako gutxiengoa da. Hortaz, arduradun politiko eta publikoen konpromiso irmoak susta dezake aldaketa.Azkenik, langabezia tasa hain altua duen lan merkatuak eta eskulana aukeratzeko lehentasunek ijitoak marjinatzen jarraituko dute. Beraz, austeritate neurriek, gizarte politikan bideratutako murrizketek ez dute iragartzen pertsona horien duintasunaren alde borrokatzen aurrera egin daitekeenik edo ijitoek tamalez belaunaldiz belaunaldi jazotzen den pobrezia eta bazterkeria zikloarekin eten ahal izango dutenik. Dagoeneko esan dugun moduan, sistema agerian ari da jartzen zaurkortasun egoerak alde batera ari dela uzten eta gizarte desberdintasunari ez zaiola ari aurre egiten, horrek gizarte kohesiorako dakarren arriskuarekin. Gogora dezagun gizarteak haren kide guztien ongizatea bermatzeko duen gaitasuna dela, desberdintasunak minimizatuz eta bazterkeria saihestuz.II. Arloa kopurutanAurten jaso ditugun kexek, batez ere, etxebizitza bat edukitzeko zailtasunari eta erroldan izena emanda edukitzeko zailtasunari lotuta daude.Urte honetan aztertutako hainbat kexek babes ofizialeko etxebizitza batetik kaleratu izana dute hizpide.Bizikidetasun zailtasunen eta auzo batzuen hirigintza-narriaduraren gaiak jorratzen zituzten kexak ere jaso ditugu. Kapitulu honen V. idatz-zatian aurten izapidetutako kexa esanguratsuenetako batzuk zehatz-mehatz aztertzen dira.III. Araudi-testuingurua eta politika publikoakEuropako Parlamentuak ijitoak gizarteratzeko 2011ko martxoaren 9ko ebazpenaegin zuen. Ebazpen horrek alderdi asko biltzen ditu eta batzordeari eta estatuei proposamenak egiten dizkie ijitoen egoera aldatzeko bidea emango duten neurriak abian jar ditzaten.Geroago, Europar Batasunak 2020. urtera arte ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparru bat gauzatu du.Batzordeak, Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Lantalde Ekonomiko eta Sozialari eta Eskualdeetako Lantaldeari 2020ra arte ijitoak gizarteratzeko estrategia nazionalen esparruari buruz 2011ko apirilaren 5ean egindako jakinarazpena. COM (2011) 173 final Europako Batzordeak haren web orrialdean ijitoak gizarteratzeko 15 estatu kideen estatuko estrategiakargitaratu zituen, 2011ko abenduaren 31n aurkeztutakoak (Espainiako estrategia onartzeko kontsulta bidean da, gobernu aldaketagatik atzeratu baita).Hortaz, alde batetik, estatu bakoitzak estatu, eskualde eta tokiko mailan ijitoei eragiten dizkien politikak garatu behar ditu, baita ijitoen gizarteratzea bermatzeko eskuragarri dauden funtsen behar bezalako erabilera egiten duela ziurtatu ere. Horregatik, estatuek ijitoen gizarteratzea lortzeko egiten diren ahaleginak babestea xedatu du (Europako Gizarte Funtsa, Eskualdeko Garapen Funtsa eta Tokiko Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa, Progress programa). Horri esker, etxebizitza moduko azpiegituretan eragina duten neurriak har daitezke, baita beste eremuetan eragina dutenak ere, hala nola, osasunean, hezkuntzan eta enpleguan. Horren guztiaren ondorioz, estatu kideek ijitoak hezkuntzan, osasunean, enpleguan eta etxebizitzan gaineratzeko jarduerak abian jarri behar dituzte. Aurten arrazakeriaren eta intolerantziaren kontrako Europako Batzordearen 13.zk.ko gomendioaazpimarratu nahi dugu (ECRI), anti-ijitotasunaren eta ijitoek pairatzen duten bereizkeriaren aurkakoa. Idazki horretan hainbat alderditan -adibidez, hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta osasuna- horri guztiari aurre egiteko neurriak gomendatzen dira. Baita delitu arrazisten jazarpenari dagokionez ere. Gomendio horrek espazio publikoetan anti-ijitotasunari aurre egiteko garatu beharreko jarduera kopuru esanguratsua barne hartzen du, besteak beste, administrazioarekin harremanetan egotean, zerbitzu eta prestazio publikoak baliatzean, komunikazio baliabideetan eta informazioaren teknologiak ahalbidetzen dituen eduki arrazisten zabalkundean.IV. Jarduera-planaEusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekineta Abantoko Udalarekinbildu gara. Bilera horietan, besteak beste, ijitoei eragiten dizkien kontuak jorratu ditugu. Geroago, arazook aztertuko ditugu gailendutako kexen atalean.Vista Alegre ikastetxera hurbildu gara etxebizitzarik ez duten eta ikastetxe horretara joan ohi diren seme-alabak dituzten ijito familia batzuen egoera ezagutzeko. Familia horiei ez zitzaien berriro bizilekurik eman Sestaoko gizarte eta hirigintza arloko biziberritze planaren ondorioz. Bileran Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean, 3. epigrafean, hezkuntza arloari eragiten dioten hainbat alderdi jorratu ziren.Aurten gizarte erakundeek esan digute kezkatuta daudela ijitoek etxebizitzaren inguruan dituzten zailtasunengatik. Horrez gain, kezkatuta daude gizarte zaurkortasun larria pairatzen ari direla egiaztatzen duten gizarte txostenak dituzten familiei etxebizitza bat esleitzeko prozedura berezietan erabiltzen ari diren irizpide murriztaileengatik. Baita Europa ekialdeko ijitoen asentamenduengatik eta errealitate berri honi erantzunik ez emateagatik ere.Arartekoak horren harira gomendio orokor bat egin du: Arartekoaren urriaren 5eko 3/2011 Gomendio orokorra. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren erkidegoko ijitoen asentamenduetan esku hartzeko jarduera protokoloak garatzeko premia. Bertan, ijitoek EAEn dituzten asentamenduen egoera eta haien premiarik oinarrizkoenei erantzuna emateko gabezia aztertzen dira. Halaber, aplikatzen den lege esparrua eta EBn ijitoen sustapenerako gain hartutako konpromisoak aztertzen dira. Aipatzen diren gogoeten artean dago ez dela uste neurri egokia denik nahitaezko utzaraztea. Pertsonen beharrentzat eta auzokideen harremanentzat egokia den gizarte eta komunitate mailako esku-hartzea Europar Batasuneko esparruan babesa duen prebentzio-neurria da eta nahitaezkoa da Europar Batasuneko herritar gisa eskubideen titular izanagatik. Esku-hartze faltak arazoa beste leku batera, beste herri batera, bideratzen du ez ditu betetzen Giza Eskubideen eta gutxiengoen babesaren alorrean hartutako konpromisoak eta galdutako aukera da. Gomendioak behin eta berriro azpimarratzen du ijitoek eskubideak dituztela. Asentamendu bat utzarazteak lur edo eraikin baten erabileraren gaineko ikuspegia eta hori arautzen duten legezko xedapenak bakarrik hartzen ditu aintzat. Eskubide humanitarioak pertsonen eskubideak hartzen ditu kontuan eta botere publikoak interpelatzen ditu aintzat har daitezen eta ijitoak duin bizi daitezen beharrezko neurriak abian jar daitezen.Zehazki, hasierako urrats moduan gomendatzen zen erkidegoko ijitoen finkapenetan esku hartzeko jarduera-protokolo bat egin zedin, bertan gizarte eskubideak eskuratzeko aukera, haien betebeharren konplitzea eta bizilekuaren bortxaezintasunaren eskubidea bermatuz. Horrez gain, ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparrua kontuan har zezaten eta, zehazki, Europako funtsak erabiltzeko aukera, ijitoak gizarteratzeko prozesuaren hasierako fase honi erantzuna emateko. V. Kexarik aipagarrienakV.1. Udal erroldan izena emateaUdal erroldan izena emanda edukitzeak eskubideak baliatzeko eta udalerriko herritarra izateko aukera ematen du. Oinarrizko eskubideen erabilera ukitzeaz gain, funtsezko betekizuna da zerbitzu eta prestazio publikoen eskaeran. Eskubideak erabiltzeko eskaerak arautzen dituen arautegiak erroldan inskribatuta egoteari buruzko ziurtagiria (edo errolda-agiria) ezarri du aurkeztu beharreko agirien artean, esate baterako osasunerako, doako justiziarako, beketarako eta gizarte babeserako eskubideei dagozkienak. Ijitoek beste pertsonek baino traba gehiago dituzte udal erroldan izena emateko, ez bakarrik etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan edukitzeko zailtasunagatik, baita haien jokabidearen eta auzotar-harremanen gainean aurreiritziak eta beldurrak daudelako ere, eta, ondorioz, trabak jartzen dizkiete izena eman ahal izateko. Horregatik, izapide ditugun kexa-espedienteek elementu desberdinak eta zailtasun osagarriak dituzte ijitoei eragiten dietenean, segur aski auzotar ijito berriak edukitzeko errezeloari lotuta.V.1.2. Erroldan izena emateko eta herritar izateko zailtasunaAurten udalak erroldan izena eman nahi izan ez dion familia baten kexa jaso dugu, herri horretan bizi bada ere. Familia hori gurasoek eta lau seme-alaba adingabek osatzen dute. Honakoak dira erroldan izena ez emateko udalak baliatutako arrazoiak: etxebizitzaren titulartasunaren gainean eztabaidak daude, horregatik alegatzen du herritar guztiei berdintasunezko tratamendua eman nahi diela. Etxebizitza hori ez dago Jabetza Erregistroan jasota eta, ondorioz, hainbat bertsioa daude higiezin horren titulartasunaren inguruan eta etxebizitzaren erosketa iruzurra medio zela egin ote zen pentsatzen da, horrelakorik jazo izan bazen. Hala ere, etxebizitzaren titulartasunari buruzko eztabaida juridikoak alde batera utzita, erroldan izena emateko xedatzen den lege araubidea aplikatu behar da. Udal erroldan izena emateko gaia erregulatzen duen araudiak ez dauka zerikusirik dagokion prozedura judizialean argitu beharko diren eztabaida juridikoekin. Lege araubideak (zehazkiago Tokiko Araubidearen Oinarrien Legea, Populazio eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia eta Estatistika Erakunde Nazionalaren ebazpenak) bereizi egiten ditu erroldan inskribatzea eta higiezina hartzea legezkoa edo legez kontrakoa izatea. Erroldaren araudiak erroldan izena ematea benetako egoitzarekin lotzen du. Ez dago legezko arrazoirik udalak erroldan izen-ematea ukatzeko baina 2007. urtetik behin eta berriro ukatu zaie, udalerrian bizi badira ere eta seme-alabak ikastetxera joaten badira ere, eta udalak hori guztia jakin badakien arren.Arartekoak udalari gomendio bat helarazi zion familia horri erroldan izena eman ziezaion baina txosten hau ixtera goazenean ere ez du erantzunik jaso: 2011ko abenduaren 15eko Arartekoaren ebazpena. Horren bidez, Abantoko Udalari gomendatzen zaio erroldan inskriba dezan Santa Juliana auzoan bizi den familia bat.V.1.3. Erroldan baja ematea atzeraeraginezko ondorioekin eta eragina babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenean Atzeraeraginezko ondorioekin udal erroldan baja ematea erabaki duen udal baten kexa mahaigaineratu digute.Eusko Jaurlaritzari erabaki horren berri eman zitzaion eta, horrenbestez, familia horri esleitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitza baten ematea bertan behera utzi zen.Arartekoak erroldan baja emateko prozedura aztertu zuen eta horren harira udalari gomendio bat helarazi zion: Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 6koa. Horren bidez, Sestaoko Udalari gomendatzen zaio familia bat udal erroldan ofizioz bajan ematen duen ebazpena bertan behera utz dezala, familia udal erroldan mantendu dezala eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi diezaiola familia horrek erroldaren baldintza betetzen duela, esleitu dioten babes ofizialeko etxebizitza berehala eman diezaioten.Familia hori epai bidez kaleratu zen eta, ondorioz, ez zuen etxebizitzarik. Etxebizitzarik ez zutenez, senideen etxeetan bizitzen egon ziren. Hala ere, senide horiek ere kaleratu egin ziren (kasu horretan kaleratze administratiboa izan zen), hortaz, horiei ere etxebizitza uztera behartu zieten. Lau seme-alaba adingabe dituen familia bat da eta etxebizitzarik gabe egoteak oso egoera zaurgarrian utzi zituen.Familia horrek udalari eskatu zion erroldan izena emateko gizarte zerbitzuen helbidean edo ikastetxearen helbidean, jakin bazekiten-eta Sestaon etxebizitza bat esleitu zietela. Erroldan baja ematearen ondorioz, ahulezia egoeran zeuden prestazio ekonomikoak jasotzen baitzituzten. Udalak etxebizitza bat esleitu zietela jakin zuenean, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi zion erroldan izena emateko izapideari baja ematea ebatzi zuela atzeraeraginezko izaerarekin. Era berean, udaleko gizarte zerbitzuek foru aldundiari eskatu zioten espediente bat premiatu zezan, adingabeak babesik gabeko egoeran zeudela ulertzeagatik, hain zuzen, behar bezalako etxebizitzarik ez edukitzeagatik, eta, horrez gain, foru aldundiari jakinarazi zion diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokion espedientean dagoeneko jasota zegoen helbidean ez zirela bizi. Foru aldundiak adierazi zuen helbidean bizi ez zirela jakin zuenean diru-sarrerak bermatzeko prestazioa eten ziela eta bidegabe jasotako kopurua itzultzeko eskatu diela. Udalak erroldan izena emateko izapideari baja atzeraeraginezko ondorioekin emateko aintzat hartu zituen arrazoiek zerikusia zuten errentamendu kontratuaren irregulartasunen salaketarekin. Irregulartasun horiek ez ziren epai judizialaren bitartez egiazkotzat jo. Halaber, polizia-aurrekariak ere alegatu ziren. Udalak ez zuen Arartekoaren gomendioa onartu, nahiz eta ezin izan zuen erroldan izen-emateko izapideari baja eman atzeraeraginezko izaerarekin, baja emateko data geroago izan baitzen, Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostenaren ostean, alegia, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitza bat alokairuan esleitu eta gero. Erroldan baja emateko Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostena behar da eta ez zegoen txosten hori atzeraeraginezko ondorioei zegokienez.Ondorioz, Etxebizitza eta Herri Lan Sailak, Etxebizitzaren arloan aztertzen den moduan, familia horri etxebizitza eman zion. Garrantzitsua da azpimarratzea etxebizitza gainontzeko esleipendunei baino urtebete beranduago eman zitzaiela. V.2. Babes ofizialeko etxebizitzen utzarazpen administratiboakBabes ofizialeko etxebizitza bat zuten ijito familien zenbait kexa-espediente izapidetu ditugu. Kasu batean etxebizitza, prekario erregimenean, Eusko Jaurlaritzarena zen eta beste kasu batean, aldiz, udal batena eta erregimena alokairukoa. Herri-administrazioek utzarazpen administratiboari ekin zioten. Arrazoiak etxebizitzaren egoera kaskarra eta auzotarren artean arazoak egotea ziren.Bi kasuetan familiek etxebizitza herri-administrazioari eman zioten, baldintza duinetan bizitzeko behar bezalako beste etxebizitza bat ez bazuten ere. Ez dugu antzeman jarduera okerrik egon denik. Izan ere, herri-administrazioek babes ofizialeko etxebizitzen errentamendu kontratuak ebatz ditzakete, xedatutako kausak jazotzen badira. Hala ere, gure ustez garrantzitsua da azpimarratzea ijitoek zailtasun asko dituztela behar bezalako etxebizitza bat edukitzeko. Horregatik, esku-hartze publikoa funtsezkoa da egoera hori hobetzeko. Kasu horietan etxebizitza erabiltzen ez jarraitzeko baliatu diren arrazoiek zerikusia dute etxebizitzaren "erabilera desegokiarekin" eta auzoko harremanekin. Horren ildotik, ondoriozta daiteke ijitoak direla etxebizitza galdu izanaren erantzule bakarrak. Erakunde honen ustez, zorroztasun gehiagorekin aztertu beharko lirateke egoera horiek guztiak eta hartutako neurrien gaineko azterketa egin beharko litzateke. Etxebizitza baten esleipenari honako hau gehitu beharko litzaioke: familiaren egoera eta ezaugarriak, hezkuntza eta prestakuntza premiak, kultura arteko komunikazioan aurreiritziak eta zailtasunak aintzat hartzen dituzten beste neurri batzuk, hain zuzen, emaitza hori saihesteko. Familia gizarte bazterkeria egoeran gera dadin zerk eragin duen (faktore guztiak) aztertu beharko lirateke, baita horien gizarteratzea ahalbidetzeko neurri egokiak abian jarri ere. Neurri horiek komunitateari, tartean den familiari eragin behar diete eta gizarte eragile publikoen lankidetza behar da.V.3. Etxebizitza beharraBaldintza duinetan etxebizitza bat eskuratu ahal izateko aukera azken hamarkadetan ijito askok baliatu duten eskubide bat izan da. Hala ere, oraindik egon badaude etxebizitza duin bat ez duten pertsonak edo edukitzeari utzi diotenak. Arartekoaren funtzioen artean eskubideen betetzean -adibidez, behar bezalako etxebizitza bat edukitzeko eskubidea- antzematen diren gabezien inguruan arreta deitzea dago. Ildo horretan, azken urte honetan ugaritu egin dira ijitoei eragiten dieten kexak eta agian egoitza-egoera okerrera egiten ari dela agerian jartzen ari da.Gai horren inguruan egindako txostenek (besteak beste, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren txostena, "Ijitoen eta travelleren etxebizitza baldintzak, txosten konparatiboa 2009ko urria", baita Europako herrialde batzuetan etxebizitza baldintzei buruzko txostena ere: Standards Do Not Apply: Inadequate Housing in Romani Communities, Europa Roma Rights Centre) agerian jartzen dute ijitoek bereizkeria pairatzen dutela etxebizitza bat eskuratzerakoan eta gehiagotan bizi direla azpietxebizitzaren baldintzen oinarrizko azpiegiturarik gabe eta haien etxebizitzak legeztatzeko edo etxebizitza kalitatea hobetzeko aukerarik gabe. Haien estandarrak ez dira herritar gehienenak. Behar bezalako etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunaren inguruan antzeman ditugun arazoak honako hauek dira:

Ezin dute etxebizitzarik alokatu higiezinen merkatuan (osasungarritasun baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzak edo lokalak ez badira). Alokairuko etxebizitzen prezio altuaz gain, jabeek eta auzotarrek ez dute nahi izaten etxebizitza ijitoei alokatu, prestazio ekonomikoen onuradunak diren edo ez alde batera utzita -gizarte bazterkeria egoeran dauden beste talde batzuengandik desberdintzen dien ezaugarria, prestazio ekonomikoen onuraduna izateak etxebizitza baten alokairurako aukera ematen baitie-.

Oro har, merkatu pribatuan eskura ditzaketen etxebizitza bakarrak jabetza erregimenean dira. Etxebizitza horiek bizigarritasunaren baldintza kaskarrean daude edo, bestela, ez dituzte jabetza eskriturak edo hirigintza plangintzatik kanpo daude eta, horregatik, arrazoizko prezioa dute. Hirigintza eta oinarrizko azpiegituretako ekipamendu urrietako guneetan kokaturik daude eta gizarte bazterkeria egoeran eta langabezian dauden edo biziraupenerako jarduerak egiten dituzten pertsona asko daude. Hainbat gizarte arazo metatzen direnez, ezkutuko gizarte gatazka izaten da halako auzoetan, eta tirabira maila ezberdinak agertu ohi dira. Gizarte arazo eta zailtasun horiek guztiak modu integralean jorratu behar dira.

V.4. Taldeari eragiten dioten beste arlo batzuetan izapidetutako kexak, zehazki, hirigintza arloan. Jarduerak auzo degradatuenetan:(ikusi txosten honetako II.15 kap.)Erandioko Altzaga auzoaArartekoak izapidetu duen erreklamazio batean Erandioko pertsona talde batek euren bizimoduaren osasungarritasun eta segurtasun baldintza eskasak helarazten zizkiguten. Kexa izapidetzeko hainbat jarduera egin ondoren, 2011ko apirilaren 1eko Arartekoaren ebazpenaeman genuen. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatu genion Altzagako auzoaren hiri birsorkuntzarako ahaleginekin jarrai zezala lehentasunez. Gomendioari erantzunez, udalaren ofizio bat jaso dugu eta bertan azaltzen digutenez, ostatu ematea posible egingo duten etxebizitza libre zein babestuentzat aurreikusitako etxebizitza blokeak eraikitzeko lanekin hasiko dira.Abantoko Santa Juliana auzoaArartekoak 2010. urtean gomendio bat egin zuen. Aurten jarraipen bat egin du, auzora gerturatu da eta 2011ko urriaren 9an bilera bat egin du: Abantoko Santa Juliana auzuneak gizarte eta hirigintzaren aldetik duen egoera eskasa agerian jarriz auzokide talde batek aurkeztuta erreklamazioa amaitutzat ematen duen 2010eko irailaren 20ko Arartekoaren ebazpena. Sestaoko Txabarri, Urbinaga, Rivas-Simondrogas eta Los Baños auzoakArartekoak udalerria biziberritzeko prozesuaren gainean ebazpen bat egin zuen (2006ko azaroaren 6ko Arartekoaren ebazpena). Aurten gomendioaren inguruan egin dugun jarraipena kexen bitartez burutu dugu. Ildo horretan, berriro ere jakin ahal izan dugu zenbait familia etxebizitzarik gabe geratu direla, Los Baños auzoko gizarte etxebizitzatik kaleratu zen familia adibidez.VI. OndorioakVI.1. Ijitoen kasuan gizarte desberdintasunak oso handiak dira eta, horregatik, hainbat eremuetan neurri egokiak behar dira. Aurten Ijito Herriaren Sustapenerako eta Partaidetzarako II. Euskal Planaren (2009-2011) iraunaldia amaitu da. Plan horren betetzeaz arduratzen diren herri-administrazioek burutu dituzten neurri urriak aintzat hartuta, kontu horiek guztiak zergatik bete ez diren argitzeko azterketa eta hausnarketa bat egin beharko litzateke eta, edozelan ere, plana bete dadin beharrezko neurriak lehenbailehen abian jarri. Herri-administrazioen eta ijito elkarteen arteko komunikazio bideak (eta elkarrenganako ulermen aukerak) ireki dituen partaidetza-prozesu batean aurretik hausnartu, eztabaidatu eta xedatu diren jarduerak biltzen ditu planak. Xedatutakoa betetzea tartean dauden herri-administrazioen lehentasun bat izan beharko litzateke. VI.2. Eragin dezaketen elementuen eta neurri eraginkorrak abian jartzea eragozten duten neurrien artean dago gizarte gaitzespenari lotutakoa, batez ere, ijitoek auzokide berak partekatzeren inguruko gaitzespena, baita auzotarrek tokiko autoritateei eskatzen dietela saihets ditzatela ijito auzokide berriak. Hori horrela, arduradun publikoek ordenamendu juridikoa bete behar dute auzokideen presioa alde batera utzita. Nolanahi ere, ijitoen sustapen eta gizarteratze eta laneratzerako bidea emango duten neurriek aipatu gaitzespena gutxitzen lagun dezakete. Bereizkeriaren aurkako borroka bereizkeriaren aurkako borrokaren funtsezko oinarri bat da, bakarra ez izan arren eta biak lehentasunezkoak dira gizarte kohesioa lortzeko, xede hori ongizate estatuarekiko konsubstantziala da.VI.3. Etxebizitza ijito familia askok ez duten oinarrizko premia bat da. Emakume, haur edo adineko... asko bizitza duina izateko eskubidea errespetatzen ez den baldintzetan bizi dira eta ezin dute belaunaldiz belaunaldi murgilduta dauden bazterkeriaren gurpila apurtu. Behar bezalako etxebizitza gizarteratzeko edozein proposamenek saihestu ezin dezakeen baldintza bat da. Ijito familia askoren etxebizitza motaren eta herritar ia gehienen etxebizitzaren arteko aldea sekulakoa da. Ildo horretan, premiazkoa da ijitoei etxebizitza emateko neurriak eta haien egoera pertsonala eta kulturala aintzat hartuko dituzten beste neurri batzuk abian jartzea; neurri horiek haien partaidetza eta inplikazioarekin har daitezen eta baterako ardurak eta gizarteratzeko prozesuan aurre egitea lortzeko asmoak barne har ditzaten.VI.4. Europako herrietan eta bideetan bizi den gutxiengo kulturala da. Aurten konpromiso bat hartu da, Europako estrategia eta nazionalak, Europako funtsekin batera aurkeztutakoa. Estatuek neurriak hartu behar dituzte eta laguntza teknikoaren eta lankidetzaren xedapenak daude. Pairatutako jazarpenaren ziozko kaltea arintzeko aukera bat da eta oraindik ijito askok jasaten duten gizarte bazterkeria egoera azaltzen du.VI.5. Herri-administrazioaren esku-hartzea funtsezkoa da egungo gizarte eta ekonomia arloko testuinguruan behar bezalako etxebizitza bat eskuratu ahal izateko. Horrek esku-hartze integrala izan behar du, familiaren egoera eta bertako kideek dituzten premiak aintzat hartuko dituena, baita familiak auzoan duen kokapena eta auzokideen harremanak ere. Hartzen diren neurri askok ez dituzte kontuan hartzen kultura arloko elementuak. Horregatik, ez dute kultura arteko komunikazioa eta betebeharren ulermena laguntzen. Gizarte esku-hartzeak ijitoen partaidetza behar du eta ijito familiek ardurak gain hartzea. Ijitoei eragiten dizkieten neurriek herriaren kultura ezaugarriak eta familien egoerak hartu behar dituzte aintzat.8. EtorkinakI. AurrekariakAtal honetan etorkin atzerritarrei eragiten dieten jarduerarik esanguratsuenak aipatuko ditugu.Arartekoak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztien eskubideak defendatzen ditu erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legean ezarritako mugak kontuan hartuta. Jarduera publikoak kontrastatzeko funtzioak biztanleria gizarteratzera eta dibertsitatea kudeatzera bideratutako zerbitzu publikoen kudeaketaz arduratzen diren euskal Administrazio Publikoei bakarrik eragiten die. Atzerritarren sarrerari, egoitza-baimenari eta lan-baimenari buruzko immigrazio-politikak Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoak dira, beraz, Arartekoak ezin ditu herritarrek jarduera-eremu horren inguruan dituzten kexak artatu eta Herriaren defendatzailearen Bulegora bideratzen ditu halakoak.Migrazio-mugimenduak, hots, pertsonak beren jatorrizko herrialdetik beste batzuetara joatea, faktore askoko fenomeno globala dira, eta horrenbestez, giza eskubideak errespetatzen dituzten eta nazioartean berdintasunik eza eragiten duten zioak kontuan hartzen dituzten politika publikoak eskatzen dituzte.Atzerritarren sarrera, egoitza eta lana arautzen dituen lege-erregimenak eta araudia aplikatzearen ondoriozko jarduerek garrantzi itzela dute atzerritarren integrazio-prozesuan, beren eskubideei eta hartzen dituzten gizartearekiko harremanari eragiten baitie.Migrazio-prozesuei esker, gure artean jatorri ezberdineko pertsonak bizi dira, beraz, gero eta garrantzi handiagoa dute bertakotzera eta dibertsitatea kudeatzera zuzendutako politika publikoek.Espainian egoitza-baimena duten atzerritarrak 5.100.000tik gora dira. 2011. urtean 5.751.487 atzerritar bizi ziren Espainian, eta horietako %80k egoitza-baimena zuen. Horietako askok epe luzerako baimena zuten.Estatistikako Institutu Nazionaleko datuen arabera, gaur egun 145.256 atzerritar daude Euskadin erroldatuta, hau da, biztanleria guztiaren %6,6. Portzentaje hori are handiagoa da Espainiako nazionalitatea lortu duten herritarrak ere kontuan hartuz gero. Ezin da ukatu jatorri-aniztasuna gure gizartearen ezaugarrietako bat denik. Hala ere, portzentaje hori beste autonomia erkidego batzuetakoa edo estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da, horietan atzerritarrak biztanleria osoaren %12,2 baitira. Euskadin, biztanleriaren guztirako kopurua immigrazioari esker mantendu ahal izan da, bestela murriztu egingo baitzen.2011n, gure erkidegoan, atzerritarren kopuruak estatuko beste autonomia erkidego batzuetan baino hazkunde handiagoa izan du kopuru erlatiboetan. Talde horretako pertsonek lan-merkatuan sartzeko gehien erabiltzen dituzten sektoreak etxeko lanena eta pertsonen zaintza dira.Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren 2010eko Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinen gaineko inkestaren (AEI 2010) arabera, talde horretako pertsona gehienak gazteak dira eta administrazio-baimena dute (%82,2), eta taldearen heren batek epe luzerako egoitza-baimena du.Datu garrantzitsua da atzerritarren helburu nagusia lana bilatzea dela. Atzerritarren %7,1ek bakarrik aitortzen du emigratzeko arrazoietako bat gizarte-laguntzak izan zirela. Hitz batez, gizarte-laguntzak ez dira faktore erabakigarria migrazio-proiektuan, pertsona gehienek duintasunez bizitzea ahalbidetuko dien lana eduki nahi baitute. Zenbaitetan etorkinen kolektibo osoari aplikatzen zaio kasu bakan batzuetan gertatutakoa, baina inolaz ere ez dira joera orokorrak.Ikuspegiren azken barometroko ondorioek erakusten dutenez, Euskadiko biztanleriak uste du immigrazioak onurak ekartzen dizkiola ekonomiari, baina zalantzak ere erakusten ditu zenbait zerbitzu publikotan zein langileen eskubideengan dituzten ondorioen inguruan. Barometroak ondorioztatu du euskal gizartearen tolerantzia-maila zertxobait jaitsi dela, baina ez omen dago muturreko planteamenduen zantzurik.Azkenik, Etorkinak gizarteratzeko foroaren txostenetan jasotakoa aintzat hartuta, esan beharra dago finantza-krisia, enpleguaren suntsipena eta enplegua sortzeko ekimenik eza kalte handia eragiten ari zaizkiela Europar Batasuneko etorkinei.II. Arloa kopurutanJasotzen ditugun kexak arlo ezberdinetakoak izaten dira, etorkinek Administrazio Publiko desberdinekin baitituzte harremanak, gainerako herritarrek bezalaxe. Aurten gizarte arloko diru-laguntzak kendu izanagatiko kexek gora egin dute, izan ere, kontu horrek biztanleria osoari eragin dio, eta bereziki, atzerritarrei. Beste arlo batzuetan izapidetutako kexen artean nabarmentzekoak dira Herrizaingo Sailean eta Ingurumen Sailean kultu islamikorako zentroak irekitzeko lizentzien inguruan bideratutakoak.III. Araudi-testuingurua eta politika publikoakHizpide dugun arloan esku hartzen duten erakunde publikoek hainbat arau prestatu dituzte eta jarduera berriak jarri dituzte abian, ohikoa den legez. Goiburuko honetan horietako batzuk aipatuko ditugu, izan ere, gehiago sakontzea luzeegia gertatuko litzateke eta hori ez da txostenaren helburua. Neurri horiek etorkinen sarreraren kontrolari, beren estatutu juridikoari eta Administrazio Publikoek gauzatzen dituzten integrazio-politikei eragiten diete. Politika horiek bi uren artean mugitzen dira, izan ere, alde batetik migrazio-fluxuak kudeatu eta pertsonen sarrera eta egoitza irregularra kontrolatu behar dute eta, bestetik, giza eskubideak, pluraltasuna eta aniztasuna errespetatu behar dituzte, baina askotan bateraezinak izaten dira edo ez datoz bat erabaki-maila guztietan.Europar BatasunaEuropar Batasunak eskumen-muga esanguratsuak ditu hizpide dugun gaiaren inguruan, baina gero eta eragin handiagoa izaten ari da immigrazio eta asilo politiketan. Aurten garatu dituen jardueretako bat immigrazioak Europari dakarzkion onura ekonomiko, sozial eta kulturalak areagotzera zuzendutako Gainerako Herrialdeetako Nazionalen Integraziorako Europako Agenda izan da. Agenda horren arabera, ezinbestekoa da etorkinek bizitza kolektiboko arlo guztietan modu aktiboan parte hartzea, eta nabarmendu egiten du tokiko agintariek zeregin horretan duten funtsezko eginkizuna. Gainera, hainbat zuzentarau eman dira, adibidez, Batasunetik kanpoko herritarrei Estatu kide bateko lurraldean bizitzeko eta lan egiteko baimena ematen dien baimen bakarra eskatzeko prozedura bakarra ezartzen duena edo gizakien salerosketa prebenitu eta haren kontra borrokatzeko zein biktimak babesteko emandakoa.Kontseiluak aldatu egin du Europar Batasuneko Estatu kideen kanpoko mugetan lankidetza eraginkorra kudeatzeko Europako Agentzia (FRONTEX) sortzen duen araudia, erakundeari botere eta eskumen gehiago emateko (bere gaitasun operatiboa indartze aldera) eta giza eskubideak betetzen direla bermatzeko egin ere.Europako Parlamentuak hainbat ebazpen eman ditu, besteak beste, ezegonkortasunaren ondoriozko migrazio-fluxuei eta EBko kanpo-politikaren eginkizunari buruzkoa, Schengenen gaineko aldaketei buruzkoa edota Bulgaria eta Errumania Schengen esparruan sartzeari buruzkoa. Horietan EBko politikan garrantzi itzela duten gai horiei buruz duen iritzia adierazten du.Batzordeak hainbat komunikazio egin ditu, hala nola, migrazioenganako eta mugikortasunarenganako hurbilketa globalari buruzkoa, Immigrazioari eta Asiloari buruzko urteko txostenari buruzkoa, Schengenen gobernantzari buruzkoa -Barne-mugetako muga-kontrolik gabeko espazioa sendotzea-, edo Europar Batasunak jendea berriz hartzearen gainean egindako hitzarmenen ebaluazioari buruzkoa.EstatuaEstatuak aurten onartu dituen arauei dagokionez, honakoak aipatu behar dira: lehenik eta behin 2/2009 Lege Organikoak aldatu ondoren atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei zein beren gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Araudia onartzen duen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretua, eta ondoren, Europar Batasuneko Estatu kideetako zein Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duten gainerako Estatuetako herritarrak Espainian sartu, libreki zirkulatu eta bizitzeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua aldatzen duen azaroaren 18ko 1710/2011 Errege Dekretua.Atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei zein beren gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31 bis eta 59 bis artikuluak aldatzen dituen uztailaren 27ko 10/2011 Lege Organikoa ere aipatuko dugu. Aldaketa horren bidez areagotu egiten dira tratu txarrak ematen dizkieten edo esplotatu egiten dituzten pertsonak salatzea erabakitzen duten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak zein gizakien salerosketaren biktima diren pertsonak babesteko neurriak. Etxeko zerbitzuaren lan-harremana arautzen duen azaroaren 14ko 1620/2011 Errege Dekretuak ere eragin handia du langile atzerritar askorengan.Halaber, atzerritarren itzulera arautzen duten, genero-indarkeria zein gizakien salerosketa jasan duten emakume atzerritarrei aplikatu beharreko prozedura ezartzen duten edota jatorri errumaniarra duten pertsonek inoren kontura lan egin ahal izateko administrazio-baimenak jasotzen dituzten jarraibideak eta zirkularrak egin dira. Estatuko Fiskaltza Nagusiak Fiskaltzak atzerritarren eta immigrazioaren arloan egiten dituen jarduera espezializatuetan batasuna lortzeko irizpideei buruzko zirkularra prestatu du.Aurten honako hauek onartu dira: Herritarrei eta Gizarteratzeari buruzko 2011-2014 Plan Estrategikoa; arrazakeriaren, arrazagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzia moten kontrako estrategia integrala; eta arrazakeriari eta xenofobiari loturiko gertaerak jakinarazteko sistemen gaineko jarduera-protokoloa, arrazakeriari lotutako arau-hausteak ikertu ahal izateko. Protokoloak gertaera arrazistak salatzera bultzatu nahi ditu biktimak eta lekukoak, Europako Kontseiluaren arrazakeriaren eta intolerantziaren kontrako Europako Batzordearen gomendioari jarraiki, eta arrazakeriari eta xenofobiari lotutako jazoeren zerrenda zehatzagoa egiteko asmoa du.Euskal Autonomia ErkidegoaEusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Euskadiko gutxiengoen eskubideen defentsari buruzko Legez besteko proposamena onartu zuen 2011ko abenduaren 15ean.Aurten Inmigrazioaren aldeko Itun Soziala jarri du abian Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, eta gogoeta bultzatzea helburu duen agiri bat prestatu du. Itunak biztanleria plural eta inklusiboaren ideia azpimarratzen du. Funtsezko askatasunak, eskubideak eta betebeharrak praktikan jartzeko orduan pertsona bertokoa edo atzerritarra den albo batera utzi eta berton bizi dela bakarrik kontuan hartzea esan nahi du horrek, eta ideia horrek eragin handia izango du politika publikoak egin eta aplikatzeko orduan, beraz, garrantzitsua izango da betetzen direla egiaztatzeko segimendua egitea.Itunak aurreiritzietan eta gehiegizko orokortzeetan oinarrituta immigrazioa laidoztatzen duten diskurtso guztiak baztertzeko konpromisoak eta dibertsitateak duten garrantzia ere jasotzen du, eta arrazakeria edo xenofobia mota ireki zein zoliei aurre egiteko eta zigorgabetasun-esparru ezberdinei gogor egiteko eta salatzeko deia egiten die herritarrei. Batasunerako deia ere egiten du, immigrazio eta integrazio politikak ez daitezen hauteskundeen edo legebiltzarreko gehiengoen araberakoak izan.Berdintasuna, giza eskubideak, kultura-aniztasuna, genero-ikuspegia edo normalizazioa eta unibertsalizazioa bezalako printzipioak barne hartzen dituen Immigrazioaren, Herritarren eta Kultura arteko Bizikidetasunaren III. Plana ere onartu da. Planak biztanleriari eta immigrazioari buruzko euskal politika laneratzea, eskola-arrakasta, dibertsitatearen kudeaketa, partaidetza zein diskriminazioaren aurkako borroka bezalako helburuak lortzeko moduan eratzeko proiektuak ere aurreikusten ditu.Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak zenbait jarduera egin ditu gizakien salerosketaren biktima izan diren emakumeen inguruan. Sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeei (adin txikikoei barne) laguntza psikologikoa eta judiziala emateko koordinazio-protokoloa egin da, gaiaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina egin da eta hainbat baliabide-gida prestatu dira. Jarduerok oso garrantzitsuak dira, izan ere, fenomeno hori oraindik ere gertatzen da gure gizartean nahiz eta emakumeen eta neskatoen eskubideak urratu, talde hori zaurgarri utzi eta salerosten dituzten erakundeek antolamendu juridikoa hautsi.IV. Jarduera-planaIV.1. BilerakAurten hainbat aldiz izan ditugu batzarrak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin.Bilera horietan atzerritarrei arreta juridikoa emateko zerbitzu berriaren funtzionamenduari buruzko jakin-mina erakutsi genien zenbait gabezia antzeman genituelako. Gabetasun horiek arazoak Heldura bideratzeko jarduera-protokoloa duten talde zaurgarrien arretan edo zerbitzu hori eredutzat duten pertsonen arretan (laguntzarik gabeko adingabe atzerritarrak, prostituzioan diharduten emakumeak edo bestelako genero-indarkeria jasaten duten emakumeak) aurkitu genituen bereziki.Halaber, babesik gabeko adingabe atzerritarren arloan duten eskumenari buruzko kezkak ere helarazi genizkien, hala nola, adingabe atzerritarrak hartzeko protokoloa egiteko premia edo haurrak babesteko zentroetako erregistro pertsonalei zein beren defentsa-eskubideari eragiten dien araudia hobetzeko premia.Bileretan gizakien salerosketa prebenitzeko, haren kontra borrokatzeko eta biktimak babesteko jarduera publikoak martxan jartzeak duen garrantzia ere planteatu genuen.Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ematea arautzen duten arauei buruzko kontuak ere planteatu ziren, eragin handia baitute atzerritarrengan.Jakinarazi zigutenez, aurrerantzean Eusko Jaurlaritzak egingo ditu etxebizitzen egokitasunari eta gizarte errotzeari buruzko txostenak. Mota horretako txostenak derrigorrezkoak dira familia berriz elkartzeko eskaria eta egoitza-baimena izapidetzeko, hurrenez hurren. Gizarteratzeko ahaleginari buruzko txostenak ere egiten ditu. Txosten horiek egoitza-baimena berriztatzeko eskakizunak betetzen ez dituzten atzerritarren kasuan egiten dira. Eusko Jaurlaritzaren eginkizun berriok eragina izango dute pertsonen dokumentazioa erregularizatzeko eta familiak berriz elkartzeko prozesuetan.Langabezian dauden atzerritarrek beren oinarrizko premiak betetzeko gastuei aurre egiterakoan dituzten arazoak azpimarratu nahi izan dituzte aurten ikusi ditugun gizarte-erakundeek, izan ere, eskakizunak gogortu dituztenez, etorkinek ez dute diru-laguntzarik lortzeko aukerarik.Aurten Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei laguntzeko Zuzendaritzarekin ere bildu gara. Erakunde hori mota guztietako genero-indarkerien biktimak artatzeko politikak zuzentzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da; ez du bere lana etxeko tratu txarretara eta sexu-erasoetara mugatzen, beraz, derrigortutako prostituzioaz eta emakumeen zein neskatoen salerosketaz ere arduratzen da, eta indarkeria mota horiek, zoritxarrez, emakume atzerritarrei eragiten diete.IV.2. Jardunaldietan eta mintegietan parte hartzeaArartekoak atzerritarren inguruko jardunaldi eta mintegi askotan hartu du parte, besteak beste, Herriaren defendatzailearen Bulegoak Espainian gertatzen den gizakien salerosketari buruz antolatu zuenean. Bertan giza eskubideak kontuan hartzeak eta salerosketaren biktimak identifikatu eta behar bezala tratatzeak (emakume atzerritarren egoitza-baldintzen kontrolari buruzko jarduerak eta krimen antolatuaren kontrako borroka alde batera utzita) duten garrantzia azpimarratu zen. Hori lortzeko ezinbestekoa da sexu-esplotaziorako salerosten diren emakumeak antzemateko eta identifikatzeko zein datuak biltzeko zereginetan aritzen diren eragile publikoei eta sozialei behar bezalako prestakuntza ematea. Eusko Jaurlaritzak ere diskriminazioaren kontrako borrokari eta Euskadin bizi diren etorkinen gizarteratzeari buruzko hainbat jardunaldi antolatu ditu eta gu bertan izan gara.Euskal Herriko Unibertsitateak arrazakeriaren, xenofobiaren eta gorroto-delituen gainean antolatutako jardunaldia ere nabarmendu nahi dugu. Bertan ikuspuntu penaletik aztertu ziren delituok, ezartzen zaizkien zigor eskasak eta horiek jazartzeko dauden zailtasunak nabarmendu ziren eta adierazpen askatasunerako eskubidearekiko talka agerian utzi zen. Gainera, Kataluniako fiskaltza espezializatuaren praktika aztertu zen.IV.3. Egindako bisitakGenero-indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko baliabide bat bisitatu dugu. Bisita horri buruzko informazioa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko atalean jasotzen da. Arlo horri buruzko kontuetan itzulpen-zerbitzua zutela egiaztatu ahal izan genuen. Jaso genuen informazioaren arabera, jarduera-protokoloa Eusko Jaurlaritzak atzerritarrak juridikoki artatzeko ezarritako eredu berrira moldatzen ari ziren.IV.4. Iritzi-artikuluakArartekoak aurten egindako iritzi-artikuluen artean arrazagatiko diskriminazioaren kontrako nazioarteko egunean (martxoak 21) argitaratutakoa aipa dezakegu; bertan egun dauden desberdintasunei buruzko eta diskriminazioak pobreziaren gorakadan, indarkeria sortzeko orduan zein pertsonen gaitasunen garapena ekiditeko orduan izan dezakeen eraginari buruzko gogoeta egiten zen.Planteatzen zen, baita ere, desberdintasunak eta aniztasuna kontuan izan behar direla pertsona guztiek justizia lortzeko, bakean eta aske bizitzeko eta berdintasuna izateko duten desioa betetzeko aukera izan dezaten.Gainera adierazpen instituzionala ere egin da tolerantziaren nazioarteko eguna dela-eta. Agirian azpimarratzen zen erlijio arteko eta erlijio barruko komunikazioa oso garrantzitsua dela erlijioagatiko tolerantziarik ezaren kontra borrokatzeko, eta botere publikoei Euskal Herrian haziz doan erlijio-dibertsitatea onartuz eta aintzat hartuz aurrera egiteko beharrezko neurriak har ditzatela eskatzen zien erakunde honek.IV.5. Ikerketa-lanakAurten bi ikerketa-lan argitaratu dira."Etorkinek zerbitzu eta prestazioetara duten sarbidea, euskal autonomia erkidegoan" izeneko lana Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Mugak ikerketa-taldeak egin du. Azterlan horrek garrantzi handia du gizartearentzat, izan ere, gehiengoak uste du etorkinek asko edo gehiegi erabiltzen dituztela gizarte-zerbitzuak. Azterlanak erakutsi du justu kontrakoa gertatzen dela, etorkinek zailtasunak eta mugak dituztela prestazio sozialak lortzeko, bereziki beren egoera administratiboa irregularra bada.2010eko urteko txostenean adierazi genuen legez, ezinbestekoa da etorkinek zerbitzu eta prestazio publiko gehiago erabiltzen dituzten ideia hori azterlan eta ikerketen bidez gezurtatzea, ez baita egia. Ildo beretik jarraituta, La Caixa Fundazioaren "Immigrazioa eta Ongizate-estatua Espainian" azterlana ere aipatu nahi dugu.Bertan planteatzen diren ondorioetako bat zera da, "dei efektua" existitu existitzen dela, baina ez diela harrera-herrialdeko gizarte-programei erantzuten, eskulanaren benetako eskariari baizik. Eskaria lurralde jakin batzuetan kontzentratzeak etorkinek zerbitzu eta prestazio publikoak gehiago erabiltzen dituzten ideia hori indartzen duela ere ondorioztatzen du azterlanak. Beste ondorio bat ere ateratzen du hizpide dugun lanak, izan ere, gure ongizate erregimenaren egitura-ahuleziak nabarmentzen dizkigu haren puntu sendoak eta ahulak erakutsita.Mota horretako azterlanak egin arren, etorkinek zerbitzu publikoak eta diru-laguntzak gehiegi erabiltzen dituztela dioten mezuak barru-barrura sartu dira gizartearen sektore guztietan, atzerritar talde batzuek zergarik ordaintzen ez dutela ere zabaldu da, eta gure ustez hori kezkagarria da gizartearen kohesioari eta diskriminazioaren kontrako borrokari begira, mezu horiek ez baitatoz datu objektiboekin bat.Azpimarratu egin behar dugu zerbitzu publikoak jasotzeko baldintza berak bete behar dituztela etorkinek eta bertokoek, eta hein berean ordaintzen dituzte zergak. Dena den, eta azterlanak ondorioztatzen duenari jarraiki, etorkinek zailtasun handiagoak izan ohi dituzte araudiak eskatzen dituen eskakizunak betetzeko (egoitza independentea, aldez aurretik toki batean aldi batez bizi izana edo epe jakin batez udal-erroldan izen emanda egon izana egiaztatzea), eta beren egoera juridikoaren arabera ez dute prestazio eta zerbitzu publiko jakin batzuk jasotzeko eskubiderik.Ez da ahaztu behar zaurgarritasun-egoerak eta langabeziak diru-laguntzen eskaria areagotu duela, bai bertokoen artean, bai etorkinen artean.Azkenik, azterlanak planteatzen du etorkinen ikuspuntu ekonomiko edo utilitarista kontuan hartu beharrean bizirauteko borrokan dituzten benetako zailtasunak direla aztertu eta gogoan hartu behar direnak, adibidez, egoera administratibo irregularra, errenta-kontraturik lortu ezina, edo jatorrizko herrialdean familiak duen egoerari heltzerakoan nazioarteko zuzenbide pribatuaren arloan sortzen diren arazoak, horien erruz etorkinek zailtasun handiak baitituzte diru-laguntzak lortzeko.Arartekoak ikertzaile ezberdinek egindako "Adingabeak edo atzerritarrak? Esku hartzeko politiken azterketa, lagundu gabeko adingabe atzerritarren gainekoa" azterlanean ere lagundu du, eta lan horren laburpena Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean aurki daiteke.V. Kexarik aipagarrienakV.1. Atzerritarren estatutu juridikoari buruz hartutako kexakMota horretako kexak Herriaren defendatzaileari igortzen zaizkio. Turista edo ikasle izateko bisa ukatu izanari buruzkoak izaten dira. Atzerritarrekin ezkonduta dauden Batasuneko pertsonei familia elkartzeko eskaria ukatu izanaren ondoriozkoak ere izan daitezke. Beste arrazoi bategatiko kexak ere egoten dira, kanporatze-zigorra ezarri zaien pertsonei gizarte errotzeagatiko egoitza-baimen berezia lortzeko eskaria onartu ez izanagatik alegia. Azken kasu horretan, ezarritako araudi berriak argitu egin du irizpideak bateratzerakoan jarraitu beharreko prozedura. Nazionalitatea lortzeari, jatorrizko herrialdera bueltatzeari eta etorkinen estatutu juridikoarengan eragina duen araudiaren aplikazioarekin lotura duten alderdi ezberdinei buruzko kontsultak ere jaso dira.2011n zehar Herriaren defendatzaileak Atzerritarren eta Mugen arloko Komisariotza Nagusiaren urtarrilaren 25eko 1/2010 zirkularraren inguruko esku-hartzearekin jarraitu du, eta jarduera hori aipatu egin nahi dugu garrantzitsua delako. Hainbat kexa aurkeztu ziren zirkular horren ondorioz, izan ere, egoera irregularrean egote hutsagatik, pasaportearekin behar bezala identifikatuta egon arren, atzerritarrak atxilotu zitezkeela ematen zuen ulertzera.Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiek jakinarazi zuten zirkular horrek ez zuela identifikazio-kontrolak sistematikoki jarriko zirenik esan nahi, eta ez zegoela kolektibo jakin bati zuzenduta (egoera irregularrean dauden atzerritarrak, kasurako).Arrazagatiko diskriminazioa deuseztatzeko Batzordeak ere zirkular horri buruzko iritzia eman zuen Espainiari buruz egindako azken gogoeten bidez; agiri horretan erakundearen 31. (2005) eta 13. (1993) gomendio orokorrak gogorarazten dira.Errumaniar jatorriko pertsona batek lan egiteko administrazio-baimena galtzeaInteresduna Espainian bizi zen eta uztailean txartela zigilatu behar zuen enplegu-eskatzaile gisa, baina ez zuen halakorik egin eta errumaniar jatorridun pertsonei eragiten dien araudi berria aplikatu zitzaion. Horrenbestez, Espainian lan egiteko administrazio-baimena iraungi zitzaion, araudi berria 2011ko uztailaren 22a baino lehen lan-eskatzaile gisa izen eman ez zutenei aplikatu baitzitzaien. Iraungipena ez zitzaion administrazio-ebazpen bidez jakinarazi, Lanbiden kontsulta bat egiterakoan baizik. Honako hau araudi berriak errumaniarren eskubideei eragin dien atzera pausuak dakartzan ondorioen adibidea da.Lagundu gabeko adingabe eta gazte atzerritarrakTalde horien inguruan egin ditugun jarduerak hizpide izan dugun Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean aztertu ditugu. Jarduera horiek hainbat elementurengan dute eragina, besteak beste: babeserako erakundeek ematen duten arretari buruzko datuen urteroko jarraipena, premiazko harrerarako protokoloa prestatzeko egindako jarduerak, egoitzarako harrera-zentroetan artatutako adingabeek eskatutako dokumentazioa ez ematea, Fiskaltzak adina zehazteko dekretu bat eman izanagatik tutoretza etetea, defentsa-eskubidea, emantzipazio-prozesuaren zaurgarritasun-egoera eta jarraipena egiteko premia...V.2. Euskal administrazio publikoen jardueren inguruan jasotako kexakV.2.1. Udal-erroldan izen emateko zailtasunakAtzerritarrek mota horretako arazoak izaten dituzte indarrean dagoen pasaporterik ez badute. Ez da ohikoena izaten beren jatorrizko herrialdeetako agintariek normaltasunez ematen baitituzte, beraz, horren inguruan jasotzen ditugun kexak kasu zeharo bereziak izaten dira. Aurten jaso dugun kexa bat ezkontzaz kanpoko harreman batean alaba bat izan duen jatorri marokoardun ama batek igorri digu, umearen aitaren laguntzarik ez duenez pasaportea lortzeko arazoak baititu. Erakunde honen ustetan, halako egoerak aztertzerakoan umearen interesak hartu behar dira kontuan, bereziki pasaportea ez emateko arrazoia Kontsulatu baten funtzionamenduari eta Espainian eta Europan indarrean dauden balore konstituzionalak errespetatzen ez dituen antolamendu juridiko baten aplikazioari edo interpretazioari lotuta dagoenean (kasu honetan Marokokoa).Besteak beste, atzerritarrek udal-erroldan izena emateko dituzten zailtasunak hizpide dituen gomendio orokorra prestatu dugu aurten: Arartekoaren urriaren 17ko 5/2011 gomendio orokorra. Udalek beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko betebeharra.V.2.2. Desberdintasunak atzerritarren arloko berariazko ofiziozko txanda betetzerakoanAtzerritarren arloko berariazko ofiziozko txandak bere gain hartzen ditu pertsona bati sarrera ukatzea, bere herrira itzultzea edo Espainiako lurraldetik kanporatzea ekar dezaketen prozedura administratiboak eta nazioarteko babesaren inguruko prozedura guztiak. Atzerritarrak botatzea ekar dezaketen prozedurak modu ezberdinean artatzen dira hiru lurralde historikoetan. Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen araudiaren arabera, pertsona atxilotu eta kanporatzeko administrazio-espedienteari hasiera ematen zaio, baina Araban ez dago atzerritarrak soilik artatzeko guardiarik. Gabezia hori konpentsatzeko xedez, guardian dagoen abokatuak polizia-bulegoan eta epaitegian dauden edo kanporatze-agindua duten atzerritarrak artatzen ditu, eta 48 orduko alegaziorik egonez gero, artatu dituen abokatuak berak egiten ditu atxilotuaren guardiako artapenaren barruan.Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzak onartu du jarduera ezberdina dela, beraz, harremanetan jarri da Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Justizia Sailburuordetzarekin, horixe baita atzerritarrek hiru lurralde historikoetan jasotzen duten arreta juridikoa indarrean dagoen legediarekin bat etortzeko beharrezko neurriak garatzeko eskumena duen organoa. Arartekoaren erakunde hau ere jarriko da Sail horrekin harremanetan hizpide dugun gaiaz jarduteko.V.2.3. Familia berriz elkartzeko egoitza-prozeduretarako etxebizitzaren egokitasunari buruzko txostenaEtxebizitzen egokitasunari buruzko txostenak egiteko zuzentarauak aldatu dituen udalerri bati eragiten dion kexa bat bideratu dugu. Zuzentarau berri horiek familia-unitate bakarra onartzen zuten etxebizitza bakoitzeko, eta lehen mailako familia izan behar zen, beraz, neba-arrebak beste familia-unitate bat lirateke. Udalerriak aldaketak egin zituen zenbait espedientetan irregulartasunak aurkitu zituelako, izan ere, interesdunari aldeko txostena eman ondoren aldatu egiten zen etxebizitzan bizi ziren eta bertan erroldatuta zeuden pertsonen kopurua. Nolanahi ere, irizpide hori aplikatzeak etxebizitzaren egokitasunari buruzko txostenak lortzea zaildu zuen, etorkinek zailtasunak izaten baitituzte eurek bakarrik etxebizitza baten alokairua ordaindu ahal izateko.Familia berriz elkartzeko egoitza-prozeduretan etxebizitza egokia dagoela egiaztatzeari buruz Lan eta Immigrazio Ministerioak 2011ko ekainaren 28an emandako DGI/SGRJ/4/2011 Jarraibideak familia-unitate bat baino gehiago elkarrekin bizi daitekeela aurreikusten du, beraz, berrezarri egin ziren aurreko jarduera-irizpideak.V.2.4. Ezintasun-gradua aitortzeko eskabidea bideratzea ukatzeaHonako espediente honen kasuan, Foru Aldundiak ez zuen ezintasun-gradua aitortzeko eskabidea izapidetu. Ezintasun-gradua aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak arautzen du ezintasun-graduaren aitorpena.Araudiak ez du inolako salbuespenik xedatzen atzerritarrek egindako eskariak bideratzeko orduan, eta ez du eskariok ez onartzerik aurreikusten. Foru Aldundiak azkenean hartu zuen eskabidea, baina aurreratu zuen ezezkoa emango diola uste baitu egoera administratibo irregularrean dauden pertsonek oinarrizko gizarte-zerbitzuak hartzeko eskubidea dutela, baina ez gizarte-zerbitzu espezializatuak hartzekoa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei zein beren gizarteratzeari buruzko Lege Organikoaren 14.3 artikuluan eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 3. artikuluan xedatutakoari jarraiki.Kasu honetan kontuan hartu beharreko hainbat elementu daude. Alde batetik, eskabideak bideratu eta ebazpena beste edozein administrazio-ebazpenek izan behar duen edukiarekin emateko betebeharra, eta bestetik, egoera irregularrean dagoen atzerritarrak bere ezintasun-gradua aitortzeko prozedura izapidetzeko duen eskubidea. Oinarrizkotzat jotzen diren zerbitzu eta prestazio sozialek ez dute "toki komunik" araudian ezta hura Administrazio Publiko ezberdinek aplikatzeko prozesuan ere, batez ere kontuan hartuz gero Autonomia Erkidego bakoitzak duela gizarte-laguntzarako arloko eskumena. Gainera, balorazioa egiterako orduan aplikagarriak diren beste araudi batzuk ere hartu behar dira kontuan, besteak beste, pertsona orok duen duintasunerako eskubidea edo Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa eta haren Eskumeneko Protokoloa.Nolanahi ere, gogoetarako elementu garrantzitsua da aipatutako araudian ez dagoela ezintasuna aitortzeko debekurik, eta aitorpen horrek eragin garrantzitsua duela bestelako eskubideengan (etxebizitza, lana, zergak...). Seme-alabak bere ardurapean dituen emakume bat da hizpide dugun kasuaren protagonista. 2003az geroztik bizi da EAEn, eta ezin izan du bere egoera administratiboa legeztatu ez duelako lan-eskaintzarik lortu. Ezintasuna aitortu izan balitzaio babestutako lanaren baitan aurkitu ahal izango zuen lan-eskaintzaren bat. Azkenik, gogoratu behar dugu ezintasunen bat duten emakume atzerritarrek gizarte-bizitzaren esparru ezberdinetan bazterkeria pairatzeko faktore gehiago dituztela eta hainbat diskriminazio jasaten dituztela. Hizpide dugun kexak planteatzen duen arazoak izugarrizko garrantzia duela uste dugu pertsona hori guztiz zaurgarri geratzen delako, beraz, jarduera ezberdinak abian jartzea erabaki dugu eta laster emango dugu horien berri.V.2.5. Bestelako jarduerakAurten gora egin dute generiko deritzegun kexek; horietan bertoko pertsonek etorkinek zerbitzu eta prestazio publikoak gehiegi erabiltzen dituztela eta Administrazio Publikoek lehentasunezko tratua ematen dietela salatzen dute, Islamaren itzala handiagoa izateak gizartean izan dezakeen eraginari buruzko beldurra adierazten dute, edota atzerritarrek delitu gehiago egiten dituztela eta botere publikoek ez dituztela behar bezala jazartzen salatzen dute.Kasu horietan guztietan Arartekoak erantzun egiten du, uste baitugu garrantzitsua dela erakunde honetara jotzen duten pertsonei jakinaraztea beren datuak eta "egiatzat" dituzten uste horiek ez datozela bat immigrazioaren fenomenoaren inguruan egin diren azterketa zorrotzen datuekin eta gizartean inolako oinarririk gabe zabaldu diren aurreiritzien ondorio direla. Horrela gizarte-politiken defentsaren eta giza eskubideekiko zein gizarte demokratikoaren balioekiko (pluraltasunerako eta aniztasunerako eskubidea) errespetuaren aldeko ikuspuntua helarazi nahi diegu eta, era berean, beren usteak gezurtatuko dituzten azterlan eta ikerketen ondorioen berri eman nahi diegu. Arlo horretan faltan botatzen dira gizarte-politikek pertsonen ongizatean, gizartean eta ekonomian dituzten eraginak (kohesio handiagoak eta elkarbizitza hobetzeak gizarteari ekarriko lizkiokeen onurak, etorkizunean ekidingo liratekeen gastuen aurreikuspena, sor daitezkeen ekarpenen aurreikuspena...) neurtuko dituzten ikerketak eta ebaluazioak.V.2.6. Txostenaren beste atal batzuetan aztertzen diren kexakTxostenaren beste atal batzuetan etorkinei eragiten dieten jarduerak jasotzen dira, beraz, arlo horietara joko dugu: etorkinek identifikazio-saioetan parte hartzea (ikus II.5. Justizia kapitulua); atzerritar adingabeei osasun-laguntza fakturatzea (ikus II.12 Osasuna kapitulua); atzerritarrei eragiten dieten polizia-jarduerak (ikus II.4 Herrizaingoa kapitulua); kulturako zentro berriak irekitzea (ikus II.6 Ingurumena kapitulua); udalerrian erroldatu ahal izateko atzerritarrei dokumentazio gehigarria eskatzea (ikus II.11 Administrazio publikoen erregimen juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak kapitulua).VI. Ofiziozko jarduerakVI.1. Saharako herritarrek Espainiako nazionalitatea eskatzeaJoan den urtean, 2010eko urteko txosteneko etorkinei buruzko atalean, Mendebaldeko Saharako pertsonek Espainiako nazionalitatea eskatzeko egindako eskariak tartean hartzen zituen eta Herriaren defendatzailearen bulegora bideratu genuen administrazioaren kabuzko jarduera bat aipatu genuen.Talde horren inguruan egiten diren jarduerak oso ezberdinak izaten dira eta ez dago herri horrek eta bertako herritarrek bizi duten egoera berezian aplikatzeko egokia den araudirik, beraz, hizpide dugun jarduera profitatuta gai horren inguruan dugun iritziaren berri eman genuen. Oroigarri bat igorri dugu Herriaren defendatzaileak gaiaren inguruan jarduerarik egin duen edo halakorik egiteko asmorik duen jakiteko.VI.2. Atzerritarrak juridikoki artatzeko eredu berriaren jarraipenaAdministrazioaren kabuzko jarduera bat hasi genuen eredu berriaren funtzionamenduaren berri izateko, bereziki honako kasuetan: Koordinazio eta Laguntzarako Unitatearen (EKLU) arreta-eskariak hartzeko eta bideratzeko prozedura, datu pertsonalen tratamendua, zerbitzu berriaren egungo egoera, 2011ko lehen hiruhilekoan egindako artapen-kopurua, eta Zerbitzua eskatzen duten pertsonen profil nagusiak. Jarduera hori etorkinei arreta juridiko-soziala eskaintzeko Heldu programa kentzearen inguruan izandako esku-hartzea amaitzen duen Arartekoaren 2010eko urriaren 1eko ebazpenari jarraipena egiteko asmoz egin genuen.Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeaketa Zuzendaritzak artapen-eskariak hartu eta Koordinazio eta Laguntzarako Unitatearen bidez bideratzeko jarraitzen duen prozeduraren berri eta planteatutako gainerako gaien berri eman digu Eusko Jaurlaritzak. Jaso dugun informazioa kontuan hartuta, esan daiteke Zerbitzua bete-betean ari dela funtzionatzen. Horrenbestez, erakunde honek hizpide dugun espedientea itxi du, baina zerbitzuaren gaineko beste kexarik jasoz gero berriro irekiko du.VI.3. Etorkinak bakarrik bizi direnean, eta beren ezkontidea edo ezkontzakoaren antzeko beste harreman iraunkorren baten bidez lotuta dagoen pertsona estatuko lurraldean bizi ez denean, bizikidetzako unitate ekonomiko independentea eratzeari buruzko araudiaren desegokitasuna (Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 5.1 a) artikulua).Administrazioaren kabuzko jarduera bat hasi dugu, eta horren bidez araudi hori aldatzeko premia adierazten duten hainbat gogoeta helarazi ditugu.Pertsona horien sarrera eta bizitzea erregulatzen duen araudia hauxe da: abenduaren 11ko 2/2009 Lege organikoaren bidez egindako erreformaren eta gero, Espainian bizi diren atzerritarrek dituzten eskubide eta betebeharrei eta haien gizarteratzeari buruzko lege organikoa eta garatzeko araudia, 557/2011 EDak onartu zuena. Araudi hori dela-eta, atzerritarrek Estatuko Administrazio Orokorrari Espainian sartzeko, bizitzeko, lan egiteko edo jatorrizko herrialdean bizi den bikotekidearekin elkartzeko baimena eskatu behar diote.Baimen horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzak sailak dira lortzen. Oro har bikotekideetako bat Espainian bizi bada eta bestea jatorrizko herrialdean bizi bada ez da biek bananduta bizi nahi dutelako. Orokorrean, lehen aipatu dugun araudiarekin zerikusia dauka, oso murriztailea baita. Espainian bizi den bikotekideak familia berriro elkartzeko duen aukera honen menpe dago: bi bikotekideek zenbait baldintza bete behar dituzte eta Estatuko Administrazio Orokorrak berriro elkartzeko baimena eman behar die.Araudi hori oinarritzat hartuta, Espainian bizi den atzerritarrak, jatorrizko herrialdean bizi den bikotekidearekin berriro elkartzeko baimena lortzeko, ohiko administrazio egoera eduki behar du eta familia mantentzeko eta behar bezalako ostatua edukitzeko nahikoak diren diru-sarrerak dituela egiaztatu behar du (lehen aipatutako araudiaren 52. artikulua eta hurrengoak). Baldintza horiek betetzea zaila da. Hori dela eta, beste bikotekidearekin berriro elkartzeko baimena eskatu duten bikotekide askok ez dute lortu. Familia berriro elkartzeko eskatzen duten pertsonak langabezian baldin badaude edo laguntzen titularrak baldin badira ez dituzte berriro elkartzeko bete beharreko baldintzak betetzen, azken kasu horretan, gizarte laguntza sistematik datozen diru-sarrerak ez direlako aintzakotzat hartzen.Diru-sarrerak bermatzeko errenta arautzeko dekretu berrian agertzen den xedapenak Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistematik kanpo utziko ditu pertsona asko eta asko, kasurik gehienetan bete ezin den baldintza bat eskatzen duelako: bi bikotekideak elkarrekin bizi izatea.Adingabeak tartean dauden kasuetan araudi hori zentzu hertsian aplikatzea oso kezkagarria da. Adingabe horiek beharbada Espainian jaio dira eta, nolanahi ere, gurasoek baloratu dute euren interes gorena Espainian bizi daitezen dela. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren iraungipenak haur asko babesik gabe utz ditzake. Xedapen horrek, adingabeak daudenean, Haurraren Eskubideen Hitzarmenaren eta Haur eta Nerabeen Babes eta Arretarako Euskal Legearen aurkakoa da.Atzerritarrek ezingo dute bete bi bikotekideak elkarrekin bizitzeko eskakizuna; horregatik, pertsona askori iraungi egin zaie eta egingo zaie diru-sarrerak bermatzeko errenta.Eredu aldaketa hori, haurrak daudenean, oso kezkagarria da eta adingabe horien bizitzan ondorio oso larriak sortzeaz gain, babeserako erakundeen (foru aldundiak) esku-hartzea eragin dezake. Hobe da (eta jasangarriagoa) haur horiek euren gurasoekin bizitzea.Umeen egoera aztertzen duten txostenek, esaterako Unicefek eta Pere Tarrés Fundazioak 2011ko urrian egin berri duten "Leihoak zabalduz: gizarte-arriskuan dauden umeak, nerabeak eta familia etorkinak" txostenak, umeen pobreziaren gorakadari buruzko datu kezkagarriak uzten dituzte agerian.Horrenbestez, uste dugu araudi hori berrikusi eta, izapide egokiak egin ondoren, bertan behera utzi beharko litzatekeela. Gainera, uste dugu mendeko umeak tartean daudenean interpretazio mesedegarriagoa egin beharko litzatekeela. Halako kasuetan 147/2010 Dekretuaren 5.2 c) artikulua aplika liteke.Eusko Jaurlaritzak erantzun digu gure gogoetak kontuan izango dituela 147/2010 Dekretuaren hurrengo aldaketa egiterakoan.Epeei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko Plangintza eta Berrikuntza arloko zuzendariarekin eta Lanbideko Prestakuntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zuzendariarekin egindako bileran jakinarazi ziguten zenbaketa 147/2010 Dekretua indarrean jarri zen egunetik aurrera egin behar dela, hau da, 2010eko ekainaren 18tik aurrera, beraz, prestazioak gutxienez 2012ko ekainera arte egon beharko liratekeela indarrean.VII. Ondorioak1. Eusko Legebiltzarrak Euskadiko gutxiengoen eskubideen defentsari buruzko Legez besteko proposamena onartu du. Immigrazioari buruzko III. Euskal Plana ere onartu da, eta immigrazio arloan itun soziala lortzeko jarduera ezberdinak ere jarri dira abian. Mota horretako lanabesak oso beharrezkoak dira eurek ezartzen baitituzte euskal politika publikoen oinarri izan behar diren parametroak, esaterako, atzerritartasuna alde batera utzi eta egoiliarra izatea kontuan hartzen duen, immigrazioa xede alderdikoiak lortzeko erabiltzea ekiditeko konpromiso partekatua duen, edo praktikan aniztasuna, normalizazioa eta unibertsalizazioa defendatzen dituen herritartasun pluralaren eta inklusiboaren printzipioa. Politika horien oinarrizko printzipioak Administrazio Publiko guztietan eta arduradun politiko zein publikoen adierazpenetan aplikatu beharko lirateke.2. Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei (adibidez, etorkinei) eragiten dieten zerbitzuak eta prestazioak murriztu eta moztu dira. Gainera, Administrazio Publikoek gizarte-erakundeei eta esku-hartze eremu horren inguruko programei laguntzeko ildoak kendu dituzte. Baliabide pertsonalak eta kulturalak ekarriko dituzten pertsona ekintzaile gehiago dituen gizarte kohesionatua izango badugu, integrazio-prozesuak artatzeak lehentasuna izan behar du Administrazio Publikoentzat. Zaurgarritasun-egoerei jaramonik ez egiteak atzerapausoa dakarkie politika publikoei, eta horrek gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen kopurua areagotzea ekar dezake.3. Gastu publikoaren murrizketak eta aldaketa demografikoetara moldatzen ez den sistemaren zurruntasunak prestazio eta zerbitzu publikoak lortzeko lehia handiagoa dakarte, eta horrek erraztu egiten du ardura zaurgarrien diren taldeei egoztea, esaterako, etorkinei.4. Gure gizartea gero eta pluralagoa eta anitzagoa da, beraz, kontuan hartu behar da pertsonek beren nortasun kulturala eta erlijio-askatasuna izateko duten eskubidea, beti ere bestelako oinarrizko eskubideekin bateragarria baldin bada. Erlijio-askatasunerako eskubidearen gaineko edozein araudi eginez gero, ezingo da eskubidea erabiltzea ekidin. Administrazio Publikoek indarrean dagoen legea bete behar dute, eta kultu islamikorako tokiak irekitzea legezko arrazoirik gabe ekidin dezaten auzokideek egin ditzaketen mobilizazioek ezin dute erabakian eraginik izan.5. Garrantzitsua da giza eskubideen arloko nazioarteko konpromisoak kontuan hartzea, besteak beste, adigabeei buruzkoak, sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeei buruzkoak, lan-esplotazioaren biktima direnei buruzkoak, ezintasunak dituzten pertsonei buruzkoak edo jatorrizko herrialdeetan jazarpena pairatzen duten pertsonei buruzkoak. Atzerritarrei eragiten dieten erabakietan kontuan hartu behar da pertsona bakoitzaren egoera pertsonala, eta egoera hori behar bezala haztatu behar da migrazio-fluxuak kontrolatzeko neurriak aplikatzerakoan. Eragile publiko eta sozial guztiek giza eskubideak betetzea eta errespetatzea gizarte bati aurrera egitea ahalbidetzen dion funtsezko oinarria da.6. Jatorri ezberdina duten pertsonenganako aurreiritziek eta beren jarrerei, jokabideei zein prestazio eta zerbitzu publikoez egiten duten erabilerari buruzko informazio zehatza ez erabiltzeak zaildu egiten dituzte bizikidetza eta diskriminazioaren zein gizarteko ezberdintasunen kontrako borroka. Garrantzitsua litzateke talde jakinen kontrako diskriminazio -eta gaitzespen-jarreren zergatia aztertzen duten diziplina anitzeko ikerketak egitea.9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualakI. AurrekariakArartekoak arlo honetan egiten duen lanak Konstituzioaren 14. artikuluan du oinarria; izan ere, pertsona guztiak berdinak direlako printzipioa ezartzen du, eta bereizkeria debekatzen du Ezin da inolako bereizkeriarik egin sexu-orientazioa edo genero-identitatea aintzat hartuta, eta euskal botere publikoak behartuta daude, Konstituzioko 9.2 artikuluak oro har ezartzen duenez, pertsona guztien berdintasuna benetakoa eta eragingarria izatea eragozten duten oztopoak kentzera. Arlo honetan, lesbianen, gayen, bisexualen eta transgenero eta transexualen eskubideak defendatzeko aritzen gara lanean. Horrez gain, sustapen-lana egiten dugu, euskal administrazio publikoek beharrezko neurriak eta jarduketak gara ditzaten eskubide horiek berdintasun-baldintzetan baliatu ahal izateko. Auzi honekin loturiko gure jarduketa guztien xedea hiru helburu hauetan laburbiltzen da:

euskal administrazio publikoek beren jarduera guztietan berdintasuna erabat errespeta dezaten eta sexu-joeraren eta genero-identitatearen ondoriozko bereizkeriarik egin ez dezaten lortzea.

euskal gizartean bereizkeriarik ez egiteko eta sexu-joerari eta genero-identitateari dagokienez aniztasuna erabat errespetatzeko kultura sustatzea.

homofobia edo transfobia ororen aurka borrokatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan homosexualen eta transexual edo transgeneroen egoeraren berri zabalduta.

Gai honekin loturiko kexak izapidetzeaz gain, hainbat jarduera egin ditugu, euskal administrazioek talde horren eskubideak erabat integratzeari dagokionez hobeto funtziona dezaten bultzatu eta sustatzeko.II. Arau- eta gizarte-testuinguruaTalde honi eragiten dion esparru juridikoa aldatu egin da azken urteetan, pertsona horien eskubide zibilak erabat parekatzeko asmoz, hala sexu bereko pertsonak ezkontzeko aukerari dagokionez, nola transexualen edo transgeneroen genero-identitatea sentitzen duten sexura legez egokitzeko ahalari dagokionez. Hala, lehen-lehenik, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legeaegin zen Euskal Autonomia Erkidegoan; ondoren, ezkontzeko eskubidearen arloan Kode Zibila aldarazteko uztailaren 1eko 13/2005 Legea, eta, azkenik, martxoaren 15eko 3/2007 Legea, pertsonen sexuari buruzko erregistro-aipamenaren zuzenketa arautzen duena; beraz, arau-multzo hori da LGTBen taldearentzako eskubideen eredu berria ezartzeko lege-oinarria. Dena dela, nahiz eta jadanik arrazoizko denbora-tarte bat igaro den, aipaturiko erreformek oraindik hutsuneak eta gabeziak dituzte aplikazio aldetik. Berrikiago, 2011. urtean, Eusko Jaurlaritzak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektua" egin du. Horren bidez, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen arretarekin loturiko alderdi garrantzitsuenak jorratu dira.2011. urtean, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzakhartu ditu, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarenbarruan, LGTBen taldeari arreta ematearekin zerikusia duten gobernu-funtzioak. Zuzendaritza horrexeri atxiki zaio, halaber, Eusko Jaurlaritzako Gay, Lesbiana eta Transexualentzako Arretarako Zerbitzua, Berdinduizenekoa. Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, aipaturiko funtzio horiek baliatuz, "Aniztasun Afektibo-Sexualaren Kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" deritzon dokumentua egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean. Dokumentu horretan, aldi horretan garatu beharreko helburuak eta estrategiak zehaztu dira. Kontuan hartuta dokumentu hori 2011. urtekoa dela, oraindik ezin ditugu ebaluatu aurreikusitako lanaren emaitzak; izan ere, 2012. urtean hasiko dira garatzen; beraz, ordutik aurrera baloratu ahalko dugu dokumentua nola garatzen ari den. Nolanahi ere, geure burua zoriondu behar dugu ekimen horrengatik; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengoz, ekintza publikoko estrategia sistematizatu bat programatu da, Eusko Jaurlaritzak modu zeharkakoan bideratua, LGTBen eskubideak defendatzen dituzten taldeek arazotsuen jotzen dituzten alderdiak hobetzeko.Transexualen osasun-laguntzari buruzko aldarrikapenei dagokienez, jadanik 2010. urtean Euskal Osasun Sistemak bere gain hartu zuen transexualen osasun-laguntza osoa, hau da, sexu berresleipenerako kirurgia ere barne hartzen duena; hori lehen ez zen sartzen Osakidetzarenosasun-prestazioen barruan, eta gaur egun Gurutzetako Ospitaleanxede horrekin sorturiko unitate espezializatuak ematen du. Horrek aurrerapen eztabaidaezina ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoko transexualentzat; izan ere, ez dute EAEtik kanpora joan beharrik sexua aldatzeko interbentzioak egiteko. Hala ere, transexualen taldeak zerbitzu horren funtzionamenduari loturiko hainbat aldarrikapen egiten jarraitzen du oraindik ere. Badakigu, hala adierazi baitigu Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, aldarrikapen horiek Osasun Sailaren eta Osakidetzaren barruko zuzeneko arduradunei helarazi dizkietela, eta gaur egun aztertzen ari direla. Alabaina, erakunde honetan 2011. urtean ez dugu jaso horren inguruko kexarik, aurreko urteetan ez bezala.Oro har, ikusi dugu urri izan direla, eta gainera ez oso esanguratsuak, erakunde honetan 2011. urtean LGTBen eskubideei dagokienez jaso ditugun kexak, iragandako urteetan ez bezala. Horregatik, atal honetan ez dugu horietatik bat ere nabarmenduko. Nolanahi ere, eremu horretan lan egiten duten taldeekin harremanetan gaudenez gero, badugu modua gaur egun elkarte horiek bereziki kezkatzen dituzten arazoetako zenbait ezagutzeko, eta gehienak alderdi hauekin lotuta daude: beharrezkoa dela administrazio-doikuntzak egitea LGTBei herritarren eskubideak aitortuko dizkien lege-esparru berria finkatu ahal izan dadin, eta, horrez gain, beharrezkoa dela gizartea kontzientziatzea eta adin goiztiarretatik heztea, sexu-joeren eta genero-identitateen aniztasuna erabat onartzen laguntzeko. Hain justu, uste osoa baitugu homosexualen eta transexualen eskubideen aldeko kultura zabaltzeko eta gizarteak berori onartzeko bidean aurrera egingo bada haurtzarotik ezinbestean landu behar dela, erabakitasunez eta ohartuki landu ere, errealitate horren gaineko hezkuntza, aurten bereziki ahalegindu gara lan-mekanismoak garatzen, gaur egun oraindik sexu-joerak edo genero-identitateak dakartzan bazterketa edo zailtasunak pairatzen ari diren haurrak, nerabeak eta gazteak laguntzeko.III. Jarduera-plana2011. urterako egin dugun jarduketa-planaren esparruan, arloan nagusiki zer jarduketa egin ditugun azalduko dugu. Hain zuzen, agerian jarriko dugu zein izan diren Arartekoarentzat arretagune nagusiak LGTBen eskubideen defentsaren arloan. III.1. Bilerak elkarteekina. Arartekoak LGTBen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko transexualen eta transgeneroen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin egindako bilera orokorra2011ko ekainean, LGTBen eskubideen esparruan lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko talde guztiei dei egin genien Arartekoarekin bilera bat egiteko, Arartekoaren jarduerei eta lan-proiektuei buruz eta elkarteen ikuspegitik LGTBen taldeari gaur egun eragiten dieten eskari, aldarrikapen eta kezka nagusiei buruz informazioa trukatzeko asmoz. Bilera horretara elkarte hauek etorri ziren: MAGALAEHGAM BIZKAIABIZIGAYERRESPETUZGEHITUALDARTEGAZTEHGAMEHGAM GIPUZKOA, LESBITORIA-GAYSTEIZ.Bileran, Arartekoak LGTBen eskubideak defendatzeko erakundearen lan-ildoak zein diren azaldu zuen. Horretarako, bertan bildutako elkarte guztiei dosierbat banatu genien: Arartekoak esparru horretan egindako jarduketa nagusiak biltzen dituzten dokumentuen laburpena jasotzen du txosten horrek. Bertaratutako elkarteei jarduketa horietako batzuk interesatu zitzaizkien batez ere, hala nola familia homoparentalei administrazio-oztopoak kentzeko Arartekoaren gomendio orokorra, emakumeen arteko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben erregistro-inskripzioaren inguruko kontuak argitzeko emandakoa (Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 gomendio orokorra, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzekoa), "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziko gomendioak, eta eskola-esparrurako LGTB adingabeei buruz emandako gomendioak, Arartekoaren "Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak" txosten berezian jasotakoa.Bestalde, Rainbow proiektuareneduki nagusia azaldu genuen. Hezkuntzan esku hartzeko eta eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko programa bat da, eta gaur egun gure erakundea proiektu horretan sartuta dago -aurrerago xehekiago jardungo dugu horretaz-. Adierazi genuen Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sarearen laguntza lortu nahi genuela, gure hezkuntza-sisteman proiektu horren ondorioz sortzen diren tresna didaktiko eta ludikoak aplikatzeko.Horretaz gain, bilerara bildutako elkarteek aukera izan zuten gaur egun nagusiki zer eskatzen duten eta zer kezka dituzten azaltzeko. Horien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu:

Emakume transexualak genero-indarkeriatik babestea: Azaldu zuten genero-indarkeria pairatzen duten emakume transexualak babesik gabe geratzen direla, emakume direla egiaztatzen duen legezko genero-identitaterik ez badute. Kontu horri jadanik heldu dio Eusko Jaurlaritzak Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuarenzirriborroan. Izan ere, euskal prestazioen ondorioetarako, bakoitzak sentitzen duen genero-identitatea aintzatestea planteatzen du, nahiz eta burutu gabe egon jaiotzako sexuari dagokion erregistroko inskripzioa aldatzeko lege-prozesua. Erakunde honek lege-proiektuaren zirriborroan jasotako aurreikuspenek zer bilakaera duten aztertuko du.

Genero-barruko indarkeria kontuan hartzea: Aldarte elkarteak adierazi zuen beharrezkoa dela erakundeak sexu bereko bikotekideen arteko indarkeria kontuan hartzen hastea. Arartekoak nabarmendu zuen garrantzitsua dela kontzeptualizazio juridiko bat izatea gizonak emakumearen gaineko nagusitasunaren adierazpen gisa egiten duen indarkeria, edo indarkeria matxista edo generokoa, babesteko, eta iradoki genuen eztabaidaren ardatz ez zedila bihurtu nozio juridikoak aldatu beharra, baizik eta beste egoera batzuk kontuan hartu beharko liratekeela indarkeria-egoerak gainditzen laguntzeko gizarte-prestazioen onuradun berri gisa.

Erregistroan transexualen sexuari dagokion oharra aldatzea eta prozesua hasten denetik lege-aldaketa burutzen den arte legez igaro beharreko bi urteko aldi horretan erakundeek pertsona horiek sentitzen duten sexua ez aitortzearen arazoa Errespetuz elkarteak mahaigaineratu zuen transexual-taldeen aldarrikapen hori (izatekotan, estatuko lege-erreforma bat ekarriko luke). Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun horri buruzko beste planteamendu bat dago; hain zuzen, Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuaren zirriborroan jasota geratu da hori. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan sexua egiaztatzeko aukera alternatibo bat sortu da, sentitzen den sexua legez finkatu aurreko aldi horretan balioko duena. Beraz, uste dugu arazoaren konponbidea bideratua dagoela eta beharrezkoa izango dela lege-aurreikuspen horiek etorkizun hurbilean izango duten aplikazioa kontuan izatea.

Osasun-sistema publikoek emakume lesbianei lagundutako ugalketarako ematen dieten osasun-laguntza: Magala elkarteak adierazi du emakume-bikote batzuei, dirudienez, Osakidetzako mediku batek ukatu egin diela eskaera hori Geroztik ez dugu izan halako beste ezein kasu zehatzen berri, baina elkarte horri adierazi diogu erakunde hau guztiz prest dagoela kexa-espediente bat izapidetzeko, gertatzen ari den hori egiaztatzen duen kasu konkretu bat ekartzen badigu.

Gurutzetako Genero Berdintasunerako Unitatearen funtzionamendua hobetzeko beharra: Errespetuz elkarteak nabarmendu du beharrezkoa dela arretaren kalitatea zaintzea transexualei sexua berresleitzeko zerbitzua ematen dien unitate horretan, bereziki, baina ez soilik, psikiatria-zerbitzuari dagokionez. Guk auzi horren inguruko kexa konkretuak izapidetzeko prest geundela adierazi genien, eta haiek adierazi ziguten ez zitzaiela egokia iruditzen. Lerro batzuk atzerago adierazi dugun bezala, badakigu jadanik eskari asko helarazi zaizkiela Osakidetzako eta Osasun Saileko arduradunei eta gaur egun aztertzen ari direla aipaturiko zerbitzua nola hobetu, elkarte horrek adierazitako zentzuan.

Berdindu zerbitzuaren funtzionamendua: Ehgam elkarteak adierazi du Berdindu zerbitzuak ez duela eskaintzen LGTBen talde osoari arreta osoa emango dion Euskal Autonomia Erkidego osorako zerbitzu publiko orokor bat. Nolanahi ere, horren aurka esan behar da Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori elkarteen bidez ematea hautatu duela. Hain zuzen, gaur egun kontratu bat du haiekin, hau da, zeharkako kudeaketa-sistema hautatu du, eta horrek badu Euskal Autonomia Erkidego osorako ezarpena. Nolanahi ere, agerian jarri da diruz lagundutako jarduera oso eskasa dela LGTBei arreta osoa emateko; izan ere, soilik hasierako aholkularitza eta arreta ematen ditu, eta berariaz baztertzen ditu arreta psikologikoa eta kasuen jarraipen eta orientazio sakonagoa. Geroago, eskari hori Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzari azaldu genion, eta hark erantzun zigun gaur egun aurrekontuetan egin diren murrizketekin ezin direla, oraingoz, aipaturiko diru-laguntzak handitu.

Bilboko espazio publiko eta pribatuei buruzko udal ordenantza eta horrek sortzen dituen alderdi gatazkatsuenak: Ehgam Bizkaia, Gaztehgam eta Bizigay elkarteek adierazi dute ez daudela ados ordenantza horretan agertzen den pertsonen sexu-askatasunei buruzko araupetze murriztailearekin. Bereziki nabarmendu dute ordenantzako manu jakin bat polizia-kontrolerako oinarri izan daitekeela, sexu bereko pertsonek jendaurrean afektua adierazten badute edo sexu-harremanik badute; izan ere -kaleko prostituzioa debekatzeko asmoz-, manu horrek zabalkiago eta definizio anbiguoegi batekin debekatzen du pertsonen arteko sexu-adierazpena den egintza intimo oro, baldin eta espazio publikoan egiten bada. Nolanahi ere, kontu hori gaur egun epaitegietan dagoenez, ebazpen judizialaren zain egon behar dugu, eta erakunde honek ezin du auzi horretan esku hartu. Hala, erabaki genuen auzi horrek auzitegietan egiten duen bideari erreparatzea.

Lotura juridikorik ez duten adineko bikote homosexualak: Adierazi da pertsona horiek oso egoera ahulean daudela; izan ere, izatezko ezkontidea hiltzen zaienean ez dute oinordetzarako eskubiderik, edo ezkontidea larri gaixotzen bada, ezin dute beren lotura baliarazi gaixoari laguntzeko lehentasuna izateko. Arartekoak nabarmendu zuen garrantzitsua dela adineko gay eta lesbiana guztiak informatzea oinordetzarako eskubideak bermatzeko dauden aukeren inguruan (izatezko bikoteen erregistroa, ezkontza), bai eta bikotekideari dagokionez dauzkaten beste eskubide batzuen inguruan ere. Aldarte elkarteak 2011. urtean argitaratutako materiala oso ekimen interesgarria izan daiteke, erakundeek bultzatu beharrekoa.

Familia homoparentalen integrazioa eta normalizazioa errazteko ikasmaterialak: Magalako ordezkari batek azaldu du zailtasunak izaten dituztela euskarazko materialak lortzeko, ikastetxeetan zabaltzeko. Dauzkaten materialak, gehientsuenak, ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez daude, eta testu horiek euskarara itzuli behar izaten dituzte; horretarako, erakundeen laguntza bilatzen dute. Arartekoak konpromisoa hartu du arlo horretan Eusko Jaurlaritzaren laguntza lortzeko.

b. Eskolako jazarpen homofobikoari buruzko bilera, Gehitu elkarteak eskaturikoaElkarte horrek bilera bat eskatu zigun, adierazteko kezkatuta zeudela haien ustez eskola-ingurunean sexu-joerari edo genero-identitateari dagokionez bestelako portaera duten haurrak askotan babesik gabe geratzen direlako. Jazarpen homofobikoa pairatzen zuten adingabe batzuen gurasoek elkartean bertan egindako salaketaren ondorioz, elkarte horretako arduradunak lanean hasi ziren arazo horren inguruan, eta Arartekoari esku har zezan proposatu zioten, protokoloak hobetzeko, bai eta ikastetxeetako irakasleak eta zuzendariak horren inguruan kontzientziatzeko ere. Auzi horren gaineko gure esku-hartzea Rainbowproiektuarenbidez planteatu genuen -hain zuzen eskolan homofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egiteko sortu da-; izan ere, gaur egun Arartekoa horretan proiektu horretan sartuta dago, eta jarraian xehekiago jardungo dugu horretaz. Edonola ere, aurrerago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Zuzendaritzarekinegin genuen bilera batean -hain justu Hezkuntza Saila Rainbow proiektuaren garapenean inplikatzeko-, kezka horren berri eman genion, eta adierazi genion beharrezkoa zela iniziatiba izatea eta neurriak hartzea irakasleek arazo horren berri zenbateraino duten jakiteko, bai eta eskola-jazarpenari aurre egiteko dauden protokoloen aplikazioa hobetzeko ere, jazarpenaren aldagai konkretu hori kontuan hartuta, askotan oharkabean pasatzen baitzaie helduei.III.2. Bilerak administrazio eta erakundeekina. Bilera Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko ZuzendaritzarekinBilera bat egin dugu zuzendaritza horrekin, eta, bertan, LGTBei dagokienez zer funtzio eta proiektu dituen azaldu zigun. Zuzendaritza horrek Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean egindako dokumentua nabarmendu nahi dugu, "Aniztasun afektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa. Bertan, xeheki azaltzen dira aldi horretarako ezarritako helburuak eta estrategiak. Bestalde, 2011. urtean zuzendaritza horrek berak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektua" landu du. Bertan, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen arretaren inguruko alderdi garrantzitsuenak jorratzen dira.Bestalde, bilera horretan, erakunde honen txosten berezietan LGTBen taldeari buruz jasotako gomendioetan ezarritako helburuak nola bete eztabaidatzen jardun genuen zuzendaritza horrekin. Hain zuzen, gomendio horiek "Arartekoak LGTB arloan egin dituen jarduera nagusiei buruzko dosierra" izeneko dokumentuan laburbildu ditugu. Horrez gain, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzeko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 Gomendio Orokorrabetetzeko moduaz hitz egin genuen. Horri buruz hurrengo epigrafean jardungo dugu. Azkenik, Europako Rainbow proiektuaren esparruan zer lan egin dugun azaldu genion zuzendaritza horri, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean laguntza eskatu genion, ikastetxeetan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko neurriak har zitzan.b. Bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berrikuntza ZuzendaritzarekinBilera horren helburua zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Europako Rainbow proiektuan egiten dugun lanaren berri ematea eta haren laguntza lortzea, proiektuaren emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ezartzeko. Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da -eta horretan ahaleginduko gara 2012. urtean- hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta adingabeei sexu-joera eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hala helarazi genion zuzendaritza horretako arduradunari, eta bera gure kolaborazio-proposamenaren alde agertu zen. Bilera horren ondotik, jakin dugu Hezkuntza Sailak abian jarritako eskolako bullyingaren aurkako protokoloan jazarpen homofobikoa detektatzeko tresnak gehitzea proposatu duela Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egin duen planean -lerro batzuk atzerago aipatu dugu-. Horrez gain, irakasleekin lan egitea ere proposatu du, ikasgeletan izan daitezkeen kasuak detektatzeko gai izan daitezen. III.3. Gomendio orokorren eta txosten berezien jarraipenaa. 2009. urtean egindako "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziaren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak adierazi digunez, Eusko Jaurlaritzak berriki egindako Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuankontuan hartu ditu txosten horretan jasotako gomendioak, eta xeheki garatu ditu proiektu horretan. Ondorioz, proiektu horrek lege gisa argia ikusten duenean, parametro berriak izango dira euskal administrazio publikoek transexualentzako arretari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko. Arartekoak azken urteotan behin eta berriz adierazi du komenigarria dela transexualen eta transgeneroen aurkako bereizkeria erauzteko tresna espezifikoak bilduko dituen bereizkeriaren aurkako legeria bat izatea. Bada, baiezta dezakegu lege-proiektu horrek horretarako oinarriak ezarriko dituela.b. Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzeko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 gomendio orokorraren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Sailari gomendio orokor horretan jasotako bi gomendio nagusiak betetzeko laguntza eskatu diogu. Hala, administrazio-oztopo formalak kentzeari dagokionez, gaur arte ezin izan dugu egiaztatu Jaurlaritzako sail guztietan zeharka jorratu ote den eskabide, inprimaki eta bestelako agirien egoera berrikusteko ekimenik, oraindik ere bai baitira, ikusi ahal izan dugunez, oztopo formalak familia homoparentalentzat eta bikote eta senar-emazte homosexualentzat. Bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa bidez jaiotako haurren seme-alabatasuna legez zehazteko arazoari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzaren bidez, jakinarazpen bat bidali die lagundutako ugalketa-teknikak aplikatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro publiko eta pribatu guztiei; horren bidez, jakinarazi die ama lesbianek lege-egoera anbiguoa dutela, eta laguntza eskatu die, eragindako guztiei (teknika horien bidez seme-alabak izan nahi dituzten emakume-bikoteei) adieraz diezaieten beharrezkoa dela Erregistro Zibilaz arduratzen den epaileari haur jaioberria semetzat edo alabatzat hartu nahi dutela adieraztea. Hala, uste dugu Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun badela aski informazio etorkizunean halako egoera anbiguo eta kaltegarririk izan ez dadin lagundutako ugalketa-tekniken bidez seme-alabak izan nahi dituzten bikote lesbianentzat.III.4. Arloak sustaturiko ofiziozko jarduketakHain zuzen, azken kontu horri dagokionez, hots, ezkondutako bi emakumeren ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa-tekniken bidez jaiotako semearen edo alabaren ama ez-biologikoaren amatasuna legez zehazteari dagokionez, bere garaian egoki iritzi genion jarduketa bat egiteari, erregistroko gaur egungo jardunbideak berrikus zitezen sustatzeko; izan ere, lagunduriko giza ugalketari buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legeanauzi hori modu anbiguoan taxutu dela eta, jardunbide horiek ez dira uniformeak, eta zenbait kasutan, gure iritziz, bereizkeria-egoerak sor ditzakete bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan. Hala, eskumen-arrazoiengatik, 2010. urtearen amaieran, Espainiako Herriaren Defendatzailearenesku utzi genuen oro har detektatutako arazo hori, organo horrek lege-interpretazioa argitzeko bidezkotzat jotzen zituen jarduketak has zitzan, eta horren bidez ziurta zedin erregistro zibilen jardunbidea, azaldutako inguruabarretan jaiotako umeen seme-alabatasuna erregistroan inskribatzeari dagokionez, homogeneoa izango dela eta guztiz bat etorriko dela Konstituzioan jasotako berdintasun-printzipioarekin. 2011ko azaroan, Herriaren Defendatzailearen erantzuna jaso dugu, eta, horren bidez, arlo horretan zer jarduketa egin dituen jakinarazi digu. Hala, adierazi digu Justiziako Estatu Idazkaritzari eta Berdintasunerako Estatu Idazkaritzari helarazi diotela auzia. Azken idazkaritza horren erantzunik ez dute jaso, baina bai lehenarena. Erantzun horrekin bat etorriz, legeak ezartzen du amaren ezkontideak semea edo alaba jaio aurretik adierazi beharko duela bere adostasuna. Baina, horrez gain, adierazi digute, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Orokorrak besteak beste 2008ko apirilaren 17ko, maiatzaren 22ko eta azaroaren 24ko ebazpenetan azaldu duenez, baliozkotzat eta nahikotzat jotzen dela ama ez-biologikoak umea jaio ondoren, umea inskribatzean, adierazitako adostasuna ere.Kontuan hartuta zein garrantzitsua den Justiziako Estatu Idazkaritzaren azalpen hori, uste dugu komenigarria dela Herriaren Defendatzaileak emandako erantzuna Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailarihelaraztea, hark erantzunaren edukia Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro zibilez arduratzen diren epaileen artean zabal dezan.III.5. Arlo horren inguruko giza eskubideak sustatzeko foroetan, jardunaldietan eta jarduketetan izandako parte-hartzeaa. Foro eta jardunaldietan izandako parte-hartzea2011. urtean, LGTBen eskubideekin loturiko jarduerak edo jardunaldiak antolatu dituzten hainbat forotan parte hartu du arartekoak. Horren guztiaren berri zehatzagoa emango dugu txosten honetako (VIII) kapituluan, erakunde honetako titularraren jarduerei buruzkoan.b. Eskubideak sustatzeko beste jarduketa batzuk Erakunde honek lortutako informazioaren argitan, bai eta Arartekoaren "Adingabekoei balioak transmititzea" txosten bereziaren emaitzak ikusita ere, Arartekoa jabetu zen premiazkoa zela irmoki lan egitea hezkuntzaren esparruan bestelako sexu-joera edo genero-identitatea duten haurrei, nerabeei eta gazteei erabat garatzen laguntzeko, bai eta, oro har, haurtzarotik LGTBen eskubideen erabateko errespetuan eta gizarte-integrazioan oinarritutako herritarren kultura bat eratzeko ere. Testuinguru horretan, 2011. urtean, Europako zazpi herrialdetako beste bederatzi erakunderekin batera, Europako Batzordeak(Justizia, Elkartasun eta Segurtasunerako Zuzendaritza Orokorreko Oinarrizko Eskubideen eta Herritartasunaren aldeko Zuzendaritza) sustaturiko Rainbowproiektuan parte hartzen hasi ginen (proiektuaren zentzuaren ingelesezko siglak jasotzen ditu: Rights Against IntoleraNce: Building an Open-minded World/ Intolerantziaren aurkako eskubideak: aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikiz). Horren xedea da haurren, nerabeen, gazteen eta irakasleen artean homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko testuak eta ikus-entzunezko materialak sortzea eta zabaltzea, eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta aitortuko dituen kultura bat sustatzea. Aipaturiko proiektua gauzatzeko aldia (bi urtekoa) 2011n hasi da, eta aurten jadanik Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-umeen eta irakasleen artean gai horren inguruan dauden estereotipoei buruzko ikerketa bat egin dugu, aurrera egin dugu eskoletan halako estereotipoen aurka borrokatzeko tresna didaktiko gisa balioko duten hezkuntza-materialen sorkuntzan (material horiek aurki ebaluatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Europako beste hiru herrialdetan ere), eta, azkenik, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek homofobiaren eta transfobiaren aurkako film laburren nazioarteko lehiaketa batean parte har dezaten sustatu dugu. Europako beste herrialde batzuekin elkarlanean egin dugun proiektu hau -2012. urtea bukatzeaz bat amaituko da- guztiz aberasgarria izaten ari da, eta erakunde honek espero du emaitzak zabaltzea -Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin- baliagarria izango dela bizikidetza-eredu berri baten oinarriak ezartzeko, non adin goiztiarretatik aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa guztiz onarturik eta integraturik egongo diren. III.6. Iritzi-artikuluak eta zabalkunde-jarduerakEkainaren 28an LGTBen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, erakunde honek erakunde-adierazpenbat egin zuen, eta, horren bidez, gogorarazi genuen, lege aldetik egindako aurrerapen izugarriak egin diren arren, oraindik ere bizirik dirautela joera sexualagatik eta genero-identitateagatik egiten diren diskriminaziozko eta giza eskubideak urratzeko egoerek. Era berean, ohartarazi genuen gure gizartean homofobiak eta transfobiak forma ezkutukoak hartzen dituztela, eta beharrezkoa dela hori antzematea eta deuseztatzea. Halaber, adierazpen horretan adierazi genuen gaur egun homofobia eta transfobia pairatzen ari diren gazteei eta nerabeei lagundu behar zaiela, horretarako ikastetxeetan gure ikasleei nortasuna askatasun osoz eta bete-betean garatzen utziko dien sistema bat ezarrita.IV. Ondorioak2011. urtean arlo honetan egindako lanaren alderdirik nabarmenena honako hau izan da:1. LGTBen elkarteen salaketak abiapuntutzat hartuta detektatutako arazo nagusiak Oro har, ikusi dugu arlo honetan jasotako herritarren kexak nabarmenki urriak izan direla eta ez direla oso garrantzizkoak izan; hori ez dator bat Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sare sendoak adierazi dizkigun aldarrikapen argiekin. Herritarrek arlo honetan euskal administrazio publikoei ez ezer egoztea honela interpreta liteke: gure sisteman ziurtatuta dagoela berdintasun formala, behintzat jarduketa publikoei dagokienez; baina horrek, noski, ez du esan nahi homofobia eta heteronormatibitatea erauzi direnik, gure gizartean bai baitira oraindik, nahiz eta modu sotil eta ezkutuagoan agertu. Nolanahi ere, horrek pentsarazten digu batez ere aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa erabat onartzeko gizartea gehiago sentsibilizatuta egingo dela aurrera LGTBen eskubideen arloan; hori, gure iritziz, erakunde publikoek sustatu behar dute, batez ere gure adingabeen hezkuntzan eraginez, hau da, beharrezko ekintzak sustatuz berdintasuna haurtzarotik benetakoa eta eragingarria izan dadin. LGTBen elkarteek salatutako arazo nagusien artean, honako hau nabarmendu behar dugu: beharrezkoa dela adineko gay eta lesbianei beren eskubideen berri ematea, bikotekidea hiltzen denean babesik gabe gera ez daitezen; beharrezkoa dela neurriak hartzea ikastetxeak familia homoparentalen ikuspegi integratzaile eta normalizatu bat emango duten material didaktikoz hornitzeko; beharrezkoa dela eskola-jazarpenaren aurkako borroka orokorrean jazarpen homofobikoaren aldagaia kontuan hartzea; beharrezkoa dela genero-barruko indarkeriaren ondoriozko arazoei heltzea; kezka dagoela sexu-askatasuna muga lezaketen udal arauen inguruan, hala nola espazio publikoen erabilerari buruzko Bilboko ordenantzaren inguruan; komeni dela Berdindu eta halako zerbitzuen finantza-zuzkidura areagotzea, eta abar. Aldarrikapen horiei eta beste batzuei dagokienez, adierazi behar dugu oso positibotzat jotzen dugula Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak egindako agiria, "Aniztasun afektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa; izan ere, funtsezko erakunde-ekimena da helburuak eta lehentasunak ezartzeko, bai eta helburu horiek lortzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak LGTBen eskubideen esparruan egiten ari diren eskaerei erantzungo dieten neurri zehatzak ezartzeko ere.2. Transexualei eragiten dieten arazo nagusiak Transexualek ematen zaien arreta hobetzeko eskatzen dute oraindik ere, sexua aldatzeko osasun- eta lege-prozesuen ondorioz talde horri sortzen zaizkion arazoak salatzen dituztenean. Arartekoak azken urteetan behin eta berriz adierazi du komeni dela bereizkeriaren aurkako legeria bat izatea. Lege horrek transexualen eta transgeneroen aurkako bereizkeria erauzteko tresna egokiak izan behar ditu, eta talde horrentzako arreta publikoaren oinarriak ezarri behar ditu; hain zuzen, arreta horrek askotariko prestazioak ekarri behar ditu, talde horri erabat gizarteratzen eta eskubide-berdintasuna lortzen laguntzeko. Agerian jarri nahi dugu Eusko Jaurlaritzak Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuan kontuan hartu dituela 2009an egin genuen "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten berezian jasotako gogoeta eta gomendioetako asko. Proiektu horrek lege gisa argia ikusten duenean, gure iritziz, parametro berriak izango dira euskal administrazio publikoek transexualentzako arretari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko. 3. Herriaren defendatzailearen aurrean egindako jarduketa, emakume lesbianen arteko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben semetasuna edo alabatasuna Erregistro Zibilean inskribatzearen ingurukoaEskumen-arrazoiengatik lesbianen arteko ezkontzaren barruan jaiotako seme-alabak erregistroan inskribatzearen inguruan detektatutako arazoa Herriaren Defendatzaileari azaltzeko gure jarduketaren emaitza gisa, jakin dugu Justiziako Estatu Idazkaritzaren ustez jaio ondoren ere adieraz daitekeela seme-alabatasuna onartzeko nahia -ama biologikoaren ezkontideari legez eskatzen zaio-; beraz, horrek gure 4/2010 gomendio orokorrean azaldutako arazoa konponduko luke. Uste dugu komenigarria dela informazio hori Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari helaraztea, informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro zibilez arduratzen diren epaileen artean zabaltzeko.4. Arartekoak eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko egin duen lana Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da -eta horretan ahaleginduko gara 2012. urtean- hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta adingabeei joera sexuala eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hain zuzen ere, eskolako jazarpen homofobikoaren edo transfobikoaren aurkako borrokan hezkuntza aldetik esku hartzeko tresnak sortzeko ari gara lanean Europako Rainbow proiektuan. Lan-esparru horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila inplikatzeko ere ari gara lanean, aniztasunaren integratzaile izango den eskolako bizikidetza-eredu bakezale bat zehazteko orduan aldagai hori kontuan hartuko duten neurriak eta estrategiak sor ditzan.10. AdinekoakI. AurrekariakArartekoak arreta berezia jartzen du gero eta ugariagoa den 65 urtetik gorako pertsonen talde heterogeneoarengan.Talde horren %80 inguru bizitza modu autonomoan gara dezaketen pertsonek osatzen dute, eta gehienak 80 urtetik beherakoak dira. Gainontzeko %20a eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza behar duten pertsonek osatzen dute, eta horiek gehienetan emakumeak eta 80 urtetik gorakoak izaten dira.Pertsona bakoitzaren premiak desberdinak dira, beren osasun-egoeraren (zentzurik zabalenean hartuta), menpekotasun-mailaren eta gaitasun ekonomikoaren araberakoak izaten baitira. Familiarengandik zein gizartearengandik jasotzen duten laguntzak eta bizi diren inguruko ezaugarriek (irisgarritasuna, eta abar) eragin zuzena izango dute beren bizi-kalitatearengan.Adinekoek gizarteari hainbat alorretan egindako ekarpen garrantzitsua, hala nola, ezagutza eta esperientziaren igorpena, trebakuntza, sormena, etab., baita senideak zaintzen eta laguntzen burutzen duten egiteko ukaezina ere, adineko horien parte hartzea ahalbidetzen duten eta zahartzaroa ahalmenenez edo gaitasunez beteriko bizi etapa gisa agerian jartzen duten politika publikoen garapenean jaso behar dira; gizarte aldaketarako bidea eman duten eta adinekoei merezi duten gizarte esku-hartzerako eta solaserako protagonismoa eta gaitasuna ematen dieten politikak.Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Sailakburututako ikerketa batek adierazi duenaren arabera, adinekoen % 45 inguruk laguntza informala eskaintzen du (bai osasun egoeragatik hala behar duten senideei, bai iloben zaintzan) eta % 23k besterik ez du jasotzen. Beraz, herritarraren balantzeak adierazi duenez, adinekoek, gizartean dauden estereotipoen aurrean, zaintzak jaso baino, zaintzak eskaintzen dituen taldea osatzen dute bereziki.II. Arloa kopurutan2011n 41 kexa berri jaso ziren adineko pertsonen esparruan, aurreko urtean bideratutakoak baino %37 gehiago. Kexak bideratzeko lan hori Jarduera Planari buruzko kapitulu honetako IV. atalean azaltzen ditugun jarduerekin osatzen da.III. Araudi- eta gizarte-testuingurua. Arartekoaren balorazioaIII.1. Zahartze aktiboaJoan den urtean hizpide izan genuen politika publikoak sortzerakoan gure administrazioek kontuan hartu beharreko funtsezko ikusmolde eta paradigma hori. Ikusmolde horren oinarria adineko pertsonen giza eskubideak eta independentzia, partaidetza, duintasun, laguntza zein autoerrealizazio printzipioak onartzea da. Helburu nagusia zera da, pertsona orok bere ongizate fisikoaren, sozialaren eta psikoafektiboaren potentziala bizitza osoan zehar gauzatzea eta gizartean parte hartzea bere premiak, nahiak eta gaitasunak aintzat hartuta, behar duenean babesa, segurtasuna eta behar bezalako zaintza jasotzen dituelarik. Hori lortzeak programa eta proiektu interesgarriak ekarri ditu, besteak beste, OMEren Zahartzea eta Bizitza-zikloa programa eta Adinekoentzako egokiak diren hiri globalak proiektua. Modu aktiboan zahartzeak lan-merkatuan jarraitzeko eta norberaren esperientzia partekatzeko aukera ematen du hala nahi izanez gero, eta baita gizartean eginkizun aktiboa izaten jarraitzeko eta bizitza ahalik eta osasuntsuen eta pozen bizitzeko aukera ere.2011ko azaroan Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Zahartze Aktiboaren Liburu Zuriaargitaratu zuen; ezbairik gabe, agiri horrek adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko politikak gidatuko ditu, eta adineko pertsonen partaidetza, babes juridikoa, osasuna, hezkuntza, komunikabideetako irudia, ingurunea eta bestelakoak biltzen dituen gai-zerrenda zabala zein gai horiek hobetzeko proposamenak lantzeko tresna izango da.EAEn, aurten, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Zahartzen ari direnen ongizatean eta tratu onean aurrera egiteko ehun proposamen: Ekintza Plan baterako oinarriakagiria argitaratu du.Proposamen horietako asko zahartze aktiboari, menpeko pertsonen arreta koordinatu eta hobetzeari zein adineko pertsonak ongi tratatzea sustatzeari buruzkoak dira. Espero dugu neurri horietako asko presazkoak izateak eta datorren 2012 urtea Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren aldeko Europako urtea izendatu izanak gogoetatik haraindi joatera eta emaitza nabarmenak lortzera bultzatuko dituela gure administrazioak.III.2. Adineko pertsonen oinarrizko eskubideak babesteaJoan den urtean azpimarratu egin genuen adineko pertsonen kontrako tratu txarrak prebenitu eta antzemango dituzten zein mota horretako egoeren aurrean esku-hartze eta babes egokiak bermatuko dituzten neurriak bultzatzeko premia.Pertsona nagusien bizitzaren, segurtasun ekonomikoaren, segurtasun fisikoaren zein askatasunaren kontrako edo beren pertsonalitatearen garapenari oztopo larriak jartzen dizkien ekintza edo utzikeria oro adineko pertsonen kontrako tratu txartzat ulertzen da, eta esan daiteke gure garaiko gizartearen gaitzik handienetako bat dela.Halaber, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 2011n argitaratutako Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterlanakazaldutako datuen arabera, litekeena gure erkidegoan 60 urtetik gorako 13.249 pertsona tratu txarrak pairatzen egotea. Adineko pertsonek gehien sufritzen duten tratu txarra psikologikoa izaten da, eta ondoren utzikeria.Aurten, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak adineko pertsonen kontrako tratu txarrak prebenitzeko eta agerian jartzeko kanpaina jarri du abian markesinetan kartelak jarrita eta irratian zein telebistan iragarkiak jarrita. "Ez horrelakorik onartu" lelopean kanpainak aurpegia eta ahotsa jartzen die biktimei, eta gainera, gizarteak onargarritzat jo izan dituen zenbait egoera ere salatzen ditu: adinekoak infantilizatzea, beren erabakiak hartzen ez uztea, beren autoestimuari kalte egitea, eta abar.Gure ustez, adinekoen kontrako tratu txarren aurkako borrokan oso baliagarria den ekimena da.Kanpainaren baitan doako telefono bat ere jarri da abian (900855001), eta bertan 24 orduko arreta emango zaie bai biktima posibleei, baita tratu txarren edozein kasu edo susmo salatu nahi dutenei ere.Zuzenean tratu txarrak salatzeko izan ez arren antzeko gaiei buruzkoak diren kexak bideratzerakoan egiaztatu ahal izan dugunez, telefono bidez ematen den arretaren zereginik behinena interesdunak kasu bakoitzean egokien diren zerbitzuetara edo bulegoetara bideratzea da. Gure ustez, zerbitzu hori erabil lezaketen pertsonek duten profila (larritasunak edo beldurrak jotako adinekoak edo kasua salatzeko gizarte zerbitzuen bulegora joan nahi ez duten auzokideak eta lagunak) eta zerbitzu horrek ematen duen anonimotasuna kontuan hartuta, komenigarria litzateke ematen den arreta berrikustea kasuetan inplikazio handiagoa lortu eta informazioa dagokien zerbitzu eta bulegoei helarazteko orduan paper aktiboa bete ahal izateko.Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak makaltasun- edo mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko zentro eta zerbitzuetan esku-hartze profesionala gauzatzeko gida bat argitaratu du 2011n, "Pertsonarengan oinarritutako arreta gerontologikoa" hain zuzen.Bertan proposatzen den arreta-eredua guztiz baliagarritzat jotzen du Arartekoaren erakunde honek, ereduak garrantzi berezia ematen baitio zerbitzuon erabiltzaile diren adineko pertsonen autodeterminazioari. Pertsona bakoitzean eta bere bizi-proiektuan oinarritzen dira arreta bera eta baita arreta horri lotutako antolakuntza eta prozesuak ere. Pertsona bakoitza izaki bakarra da, beraz, pertsonaren duintasuna, bere eskubideak eta bere lehentasunak errespetatzea eta ongizate pertsonala bilatzea hizpide dugun arreta-ereduaren funtsezko balioak dira, baita pertsonak narriadura kognitiboa badu ere.Printzipio horiek aplikatu ahal izateko sentsibilizazioa eta prestakuntza ezinbestekoak dira; halaber, rol profesional berriak sortu behar dira, zenbait antolakuntza-sistema berrikusi behar dira eta ikuspuntu berri horrekin bat datozen esku-hartzeak diseinatu behar dira. Gidak eredua inspiratzen duten ideiak eta baloreak aurkezten ditu, eta baita esku-hartzerako estrategiak eta horiek abian jartzeko lanabesak ere; gainera, eredutik urruntzea ekar dezaketen arrisku nagusiak (egunerokotasunaren ondoriozkoak, gehienetan) zeintzuk diren ere azaltzen du.Arloko Jarduera Planari buruzko atalean arreta-zentroetan adineko pertsonei aplikatzen zaizkien lotura murriztaileei buruz arituko gara, izan ere, adineko pertsonen oinarrizko eskubideei eragin diezaiekeen errealitatea da.III.3. Autonomia pertsonala sustatzea eta menpekotasun egoera artatzeaMendetasun Egoerako Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea(MAAL) eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 LegeaEAEn garatu eta ezartzerakoan 2011n gertatu diren berrikuntza nagusiak eta berrikuntza horien gaineko zenbait balorazio azalduko ditugu jarraian:A.- 2011ko urtarrilaren 1ean mailarik larrienean (I. gradua, 2. maila) sartu ziren mendekotasun moderatua duten pertsonak, aipatutako legean jasotako prestazioen onuradun izan daitezen.B.- Defizit publikoa zuzentzeko aurrekontuen, zergen eta finantzen arloan hartu beharreko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Dekretu-legearenhamalaugarren xedapenak aldatu egiten du mendetasunagatiko prestazioak jasotzeko eskubidearen betearazpenari buruzko MAALaren lehenengo azken xedapeneko lehen atala, era honetan aldatu ere:

2012an I. graduko 2. mailari dagokion mendekotasuna aitortzen zaien pertsonek ez dute arretarik jasoko 2013ko urtarrilaren 1eraino (urtebeteko luzamendua).

I. graduko 1. mailari dagokion mendekotasun moderatua aitortzen zaien pertsonek urte bete itxaron beharko dute, eta beren eskubidea 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera beteko da.

III. eta II. graduetako mendekotasuna duten pertsonek (mendekotasun handia eta mendekotasun larria) ez dute aldaketarik jasango arretarako eskubidean, eta gauza bera gertatuko zaie I. graduko 2. mailako mendekotasun moderatua duten pertsonei ere baldin eta 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen baloratu badituzte.Gure ustez honako hau atzerapauso tamalgarria da mendetasun egoerako pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeari buruzko araudian, eta espero dugu euskal administrazio publikoek egoera hori konpondu egingo dutela babes gehigarria ezartzeko duten ahalmena baliatuta.C.- Otsailaren 11ko 175/2011 Errege Dekretuakaldatu egiten du zerbitzuen babesaren intentsitatea eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa zehazteko irizpideei eta Gizarte Segurantzari eta zaintzaileei buruzko araudi zaharra. Aldaketa hori araudia moldatu eta I. gradua sartzeko egin da bereziki.Apirilaren 20ko 570/2011 Errege Dekretuarenbidez Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) ordez Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) ezarri da Autonomiarako eta Mendetasunari Laguntzeko Sistemako prestazio ekonomikoen zenbatekoa urtero eguneratzeko irizpide gisa.D.- Balorazioari dagokionez, Mendetasun Egoerako Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendetasun-egoerarako ezarritako balorazio-baremoa onartzen duen otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuaonetsi da eta 2012ko otsailaren 18an jarriko da indarrean, eta gainera, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Alzheimerra edo bestelako dementziak dituzten pertsonen, itsuak diren zein ikusmen-urritasun larria duten pertsonen, gor-itsuak diren pertsonen nahiz buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonen menpekotasun egoera arauz baloratzeko orientazio-gidak argitaratu ditu.E.- Prestakuntzari dagokionez, Mendetasun Egoeran dauden Pertsonen Arretarako teknikari titulua xedatzen duen eta horretarako gutxieneko irakaspenak finkatzen dituen azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuaonetsi da. F.- Ezinduen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena arauz moldatzen duen abuztuaren 1eko 26/2011 Legearenzortzigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, etxebizitza sustatzeko politika ofizialen barruan, Estatuko Administrazio Orokorrak jabeen komunitateei zuzendutako laguntza-ildoak ezarriko ditu ezintasunak dituzten pertsonen eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako jarduerak eta irisgarritasun-lanak egin ahal izateko. Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Giza Eskubideen aldeko Bartolomé de las Casas Institutuak hitzarmen horrek MAALarengan duen eragina aztertu du CERMI- Ezindutako Pertsonen ordezkarien Espainiako Batzordeak eskatuta egindako azterlaninteresgarrian.G.- Bi urte eta erdi igaro dira Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea EAEn indarrean jarri zenetik, eta aurten gauzatu da 40.3 artikuluan jasotako xedapena. Bertan Eusko Jaurlaritzari esleitu zitzaizkion telelaguntza-zerbitzuaren zuzkidura eta kudeaketa.Ekainaren 28ko 144/2011 dekretuberriak zerbitzua arautzen du eta bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsona guztiei zuzentzen die, eta baita mendekotasun-egoera aitortu zaien zein mendekotasun-arriskua duten 65 urtetik gorako pertsonei ere. Pertsona bat mendekotasun-arriskuan egongo da mendekotasunaren balorazio-baremoa aplikatzerakoan gutxienez 23 puntu lortzen baditu I. graduko mendekotasuna dagoela onartzeko ezarritako gutxieneko 25 puntuetara iritsi gabe. Zerbitzuaren onuradun izan ahalko dute, baita ere, buruko gaixotasunen bat zein ezintasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala duten mendeko pertsonek.Ebazpena jakinarazteko epea bi hilabetekoa izango da, eskaria Gizarte Zerbitzuez arduratzen den Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzan jasotzen denetik zenbatuta, eta telelaguntza-ekipoa instalatzeko epea, aldiz, 15 egun naturalekoa izango da jakinarazpena jasotzen denetik zenbatuta.Presazko prozedura bat ere jarri da abian, eta bertan epeak laburragoak dira: hilabete eta 3 lanegun, hurrenez hurren.Segurtasun juridikoa bermatze aldera, komenigarria litzateke gogoeta egitea, epeak administratuak eskabidea aurkezten duen egunetik aurrera zenbatu beharrean eskabide hori organo jakin batera iristen denetik aurrera zenbatzea komeni den jakiteko, izan ere, orain arteko metodoak zerikusi handiagoa du Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari (HAAJ eta APE) buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeangaiari buruz jasotako preskripzioekin, nahiz eta araudi horrek isiltasunari ematen dion izaera positiboa izan.Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko ekainaren 30eko Aginduakzerbitzu horren prezio publikoa hilean 4 eurokoa dela zehazten du, aplika daitezkeen salbuespenak xedatzen ditu eta diru-sarrerak kalkulatzen ditu.H.- Arabako Foru Aldundiakmendekotasun moderatua (I. gradua, 2. maila) duten pertsonen familia barruko zainketetarako laguntza ekonomikoa arautzen duen araudia (FBZLE) onetsi du martxoaren 22ko 20/2011 Foru Dekretuarenbidez. Horren bidez mendekotasun hori aitortzen zaienek FBZLE jaso ahal izateko bete beharko dituzten baldintza berriak ezarri dira. I.- Abenduaren 9an Bizkaiko Foru AldundiakFBZLE arautzen duen eta aurreko araudia indargabetzen duen dekretu berria argitaratu du. Azaroaren 29ko 179/2011 dekretua2012ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.Labur-labur azpimarratuko ditugu bertan jasota dauden eta erakunde honek aurten argitaratutako EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioaizeneko txosten berezian egindako gomendioak betetzea ekarriko duten zenbait berrikuntza:

FBZLEk zerbitzu-mota jakin batekin duen bateragarritasun-erregimena zabaltzea.

Onuraduna adingabea den kasuetan, aldez aurretik estatuan bizi beharreko gutxieneko epea bete beharrik ez izatea.

Zaintzaileari eskatzen zaion ahaidetasun-eskakizunari lotutako zenbait alderdi malgutzea (harrera-kasuak; erlijio-ordenetakoak diren mendeko pertsonak; 10 urtetik gorako harremana eta elkarbizitza).

Prozedura guztiei entzunaldiaren izapidea aplikatzea.

Bestalde, Dekretuak garrantzi handiko beste gai batzuk ere aipatzen ditu, eta uste dugu gai horiek eragin nabarmena izango dutela, beraz, datorren urtean zehar baloratu egin beharko da eragin hori:

Areagotu egingo dira mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak FBZLE jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak eta zaintzaile ez profesional izateko bete beharrekoak.

Elkarren segidan txandakatzen diren zaintzaileen kasuetarako araudia ezarriko da.

Urteko diru-sarrera mailaren araberako murrizketa-koefiziente bat aplikatuko da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa zehazteko.

Ordainketa kautelaz etetea edo laguntza jasotzeko eskubidea aldi baterako etetea bezalako behin-behineko neurriak ezarriko dira.

Laguntza jasotzeko eskubidea galtzeko zio berriak.

Onuraduna hil delako sortu baina kobratu ez diren hilekoen ordainketari buruzko araudia ezarriko da.

Zaintzaren kalitatearen jarraipena egiteko neurri berriak.

J.- Gipuzkoako Foru Aldundiak Mendekoak artatzeko sistemetako laguntza ekonomikoak eta bestelako banakako esleipen ekonomikorako formulak: nazioarteko panorama konparatiboaizeneko azterlana argitaratu du. Mendekoen artapenaren esparruan ematen diren laguntza ekonomikoak kontrolatzeko, ikuskatzeko eta horien kalitatea bermatzeko neurriak hobetzeko hainbat proposamen jasotzen dira bertan.Bestalde, lurralde historikoan zerbitzu onaren paradigma izan den arren, Aldundiak taxi bono zerbitzua kendu du urte amaieran (2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondoreak). Egiteko garrantzitsua betetzen zuen bereziki zaurgarria den talde baten mesedetan: mugikortasun-arazo larriak dituzten eta garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak; sakabanatutako baserrialdeetan bizi diren adineko pertsonak eta pertsona ezinduak; beren ohiko eremutik kanpo daudenean garraio arrunta erabiltzeko arazoa duten ikusmen arazo larridun pertsonak, eta ikusmen arazoak ez ezik entzumen arazoak ere badituzten pertsonak.Aurki administrazioaren kabuz gaiaren inguruko espedientea zabaltzeko proposamena luzatu nahi du erakunde honek.IV. Jarduera-planaIV.1. 2011n arlo horretan egindako lanaren zati handi bat EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten berezia amaitzeko izan da. Txosten honetako V. kapituluko 1.3 atalean (txosten bereziei buruzko atala) azterlanari buruzko laburpen txikia egiten da. Ekainaren 28an txostena Eusko Legebiltzarreko lehendakariari helarazi zitzaion, eta azaroaren 2an, aldiz, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordearen aurrean aurkeztuzen.Txostenean jasotakoaren arabera, mendekotasuna bizitzako fase guztietan eman daiteke, hasi haurtzaroan eta zahartzarora arte, baina azken etapa horretan ematen da gehienbat. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aitortutako mendekotasun-kasu guztien %80 inguru 65 urtetik gorako pertsonak izaten dira; are gehiago, aitortutakoen %50 eta %60 bitartean 80 urtetik gorako pertsonak dira. Gauzak horrela, txosten berezi honek garrantzi handia du erakunde honek adineko pertsonen inguruan egiten duen lanari dagokionez.IV.2. EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten bereziaren segimenduaTxosten berezian jasotako datuak aurreko urteetakoak izan dira (2007, 2008, 2009 eta 2010). Aurten 2011ko datuei buruzko informazioa eskatzerakoan egin dugun eskaria ez da horren sakona izan.Txosten berezian behin eta berriro azpimarratu genuen legez, oraindik ere arazoak ditugu mendetasuna artatzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko arloan azterketa kuantitatibo fidagarria egin ahal izateko. Horrexegatik gomendatu genuen txosten horretan aldi oro indarrean dagoen informaziorako sistema integratua sortzeko urratsak eman behar zirela.Eskuragarri ditugun iturri ezberdinek -IMSERSOren menpeko Autonomiarako eta Mendetasunari Laguntzeko Sistemaren informazio-sistema (AMLSIS), Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia- eman dizkiguten datuak ez datoz bat. Horrek berriz ere zehaztasunik ez edukitzera garamatza, eta ondorioz, kasu bakoitzean fidagarrien gerta daitezkeen datuak erabili behar ditugu edo, bestela, iturri bakoitzak ematen dien tratamendua kontuan hartuta gai honen inguruan gertatzen den bilakaerari buruzko ondorioak ateratzen lagunduko digutenak.IV.2.1. Foru Aldundiek 2007ko urtarrilaren 1etik 2011ko azaroaren 1era bitartean emandako datuen arabera, EAEn guztira 158.870 eskari jaso dira 123.008 eskatzaileren mendetasun-egoera aitortzeko. Hona hemen datu horien lurraldekako banaketa:Mendetasun-egoera aitortzeko eskariakArabaBizkaiaGipuzkoa19.77169.80669.293GUZTIRA: 158.870Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.Mendetasun-egoera aitortzeko eskariak egin dituzten pertsonak (2007-01-01etik 2011-11-01era)ArabaBizkaiaGipuzkoa19.08257.53446.392GUZTIRA: 123.00Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.Hona hemen kasu bakoitza baloratu ondoren mendetasun-egoera bakoitzari ematen zaion sailkapena (0 graduan sartzen dira autonomotzat jotzen diren pertsonak).2011-11-01a bitartean baloratutako pertsonakARABABIZKAIAGIPUZKOAgizonakemakumeakGUZTIRAgizonakemakumeakGUZTIRAgizonakemakumeakGUZTIRA0 GRADUA1.2262.0003.2263.2415.8739.1142.4513.5806.0311 GRADUA1.2081.7482.9564.6018.27612.8772.9284.8037.7312 GRADUA1.7302.4574.1874.9968.30013.2963.3845.7179.1013 GRADUA1.1802.3323.5125.78911.56817.3572.7825.9768.758GUZTIRA5.3448.53713.88118.62734.01752.64411.54520.07631.621Iturria: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.Gauzak horrela, 2011ko azaroaren 1ean 79.775 pertsona daude, ofizialki, mendetasun-egoeran, aurreko urtean baino 2.423 gehiago. Hori euskal biztanleriaren %3,65 da.Lurraldeka, Bizkaian batzen dira mendetasun-egoera aitortua duten pertsonen %54,56, Gipuzkoan %32,08 eta Araban %13,36. Lurralde bakoitzeko biztanleriarekiko konparaketa eginez gero, Bizkaian mendetasun-egoera aitortu zaien pertsonen tasa 1.000 biztanletik 37,66koa da. Tasa hori 36,06koa da Gipuzkoan eta 33,38koa Araban.Mendetasun-egoeran dauden pertsonen sexukako banaketari dagokionez, EAE osoan gehiengoa emakumeak dira, izan ere, mendetasun-egoera aitortu zaien pertsonen %64,15 emakumeak dira.Mendeko biztanleriaren mailaketari dagokionez, nabarmendu behar dugu %37,14 mendeko handiak (III. gradua) direla, %33,32k mendekotasun larria (II. gradua) dutela, eta gainerako %29,54ak mendekotasun moderatua (I. gradua) duela.Mailaketa eta sexua biak kontuan hartuz gero, ondoriozta daiteke emakumeen taldean mendeko handien -egoerarik larriena- ehunekoak gizonen taldekoa gainditzen duela lau puntu baino gehiagoan.IV.2.2. IMSERSOk eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako datuei esker 2010 urtearekiko egon den bilakaerari buruzko zenbait ondorio atera daitezke.EspedienteakIrizpenak*Prestazioak jasotzeko eskubidedun pertsonakOnuradunak (prestazioak esleituta dizutenak)Esleitutako prestazioakOnuradun bakoitzaren prestazioen ratioaAraba10.74110.0678.5077.0199.0341,29Bizkaia39.92937.88822.60618.29620.1641,1Gipuzkoa31.43130.87220.42018.16122.4921,24EAEn GUZTIRA82.10178.82751.53343.47651.6901,19Iturria: AMLSIS eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.* Administrazioak eskatzailearen mendekotasunaren balorazioaren gainean emandako irizpena, hura autonomotzat jotzen duena edo, bestela, bere mendekotasunaren gradua eta maila zehazten dituena.Areagotu egin da beste prestazioren bat jasotzen duten eta prestazio honetarako eskubidea duten pertsonen ehunekoa. 2010ean portzentajea %80,99koa zen, eta 2011n, aldiz, %84,37koa izan da. Beste hitz batzuez esateko, prestazioa jasotzeko eskubidea eduki eta arreta itxaroten ari diren pertsonen portzentajea %19,01etik %15,63ra jaitsi da.Bizkaian hazi egin da 1.000 biztanleko izapidetutako espedienteen kopurua (%32,77 2010ean eta %34,55 2011n), Araban murriztu egin da (%37,48 izatetik %33,65 izatera), eta Gipuzkoan mantendu egin da; azken lurralde horrek, bere biztanleriarekiko proportzioan, lan-bolumenik handiena erregistratzen jarraitzen du.Oro har, ebazpen-maila (irizpenen eta espediente-kopuruaren arteko proportzioa) hobetu egin da. Gauzak horrela, irizpenen tasa, hasitako espedienteekin alderatuta, %92,40koa izan zen 2010ean eta %96,01ekoa 2011n.Aurreko urtearekin alderatuta, hazi egin da 1.000 biztanleko prestazioa hartzeko eskubidea duten pertsonen tasa. Gipuzkoan eta Bizkaian antzeko hazkundea erregistratu da, bietan ere Araban baino handiagoa. Tasarik altuena Gipuzkoak du oraindik ere.EAE osoan onuradun bakoitzagatiko prestazioen ratioa ere hobetu da (1,15 2010ean eta 1,19 2011n). Lurraldeka, Gipuzkoak 7 hamarreneko hazkundea izan du, Bizkaiak 5ekoa eta Arabak 6 hamarreneko beherakada izan du. Hala ere, azken lurralde horrek du ratiorik onena.IV.2.3. Prestazio-motari eta horien banaketari dagokienez, jasotako datuekin ezinezkoa da ustiapen egokirik edo erreferentzia sistematikorik aurkeztea. Beraz, balioespenak erabili beharko ditugula argi utzita, honakoa aipatuko dugu:

Familia barruko zainketak (FBZLE) nagusitzen dira: prestazioen %47 inguru dira. Gainera, portzentaje hori aurreko urtean erregistratutakoa (% 43 inguru) baino handiagoa da.

Etxeko arretak prestazioen %16 inguru hartzen du. Proportzio hori aurreko urtekoa (% 20) baino nabarmen txikiagoa da.

Telelaguntzak %12 inguru hartzen du. Bi puntu inguru hazi da aurreko urtearekin alderatuta.

Eguneko zentroetako arretaren eta etxean hartzen den arretaren (ELZ) portzentajeak antzekoak dira, biak ere %11 inguru. 2010ean portzentajeak antzekoak izan ziren.

Zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa %2 baino gehiago da (2010eko balioa baino zertxobait altuagoa).

Arreta pertsonalerako prestazio ekonomikoa %1 baino gehixeago da (hau da, joan den urtean baino gutxiago), eta oso eragin txikia du Bizkaian eta Araban.

IV.3. Joan den urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna zela-eta, erakunde honek prentsan argitaratzeko iritzi-artikulubat prestatu zuen adinekoen inguruan dauden estereotipoak gainditzen laguntzeko asmoz. Artikuluak administrazio publikoek zahartze aktiboari lotutako ekimenetan lan egiten jarraitzeak duen garrantzia azpimarratzen zuen.IV.4. Aurten Cuidados Dignos Fundazioarekinbatu gara, fundazio horrek egoitzetan bizi diren adinekoekin lotura murriztaileak erabiltzeko praktikak baztertzeko prestakuntza eta sentsibilizazioa ematera zuzendutako lan interesgarria garatzen baitu. Fundazioko lehendakariak jakinarazi digunez, eskuragarri dituzten datuen arabera, Estatuan adineko pertsonentzako egoitzetan bizi diren pertsonen %17,5 eta %23 bitartean nolabaiteko lotura murriztaileren bat (fisikoa edo farmakologikoa) edukitzera behartuta dago, eta gure ustez portzentaje hori altuegia da.Fundazioak Libera-Ger Arauasortu du zentroetako profesionalei loturen erabilera erabat mugatzen duen lan-metodologia eskaini ahal izateko. Metodologia hori hainbat alderdiren hobekuntzan oinarrituta dago, besteak beste: erabiltzaileen osasuna, senitartekoen poztasuna, zentroaren irudia, langileen motibazioa eta gogobetetasuna eta ematen den zerbitzuaren kalitatea. Gainera, metodo hori ezartzeak ez du kostu gehigarririk eskatzen, helburuarekiko eta lanarekiko konpromiso sakona baizik. Ahalik eta zentro gehien sentsibilizatzea eta "lan egiteko beste modu bat" zilegi dela erakustea du xede.Fundazio horretan uste dute enpresako kulturaren kontua dela eta loturak deuseztatzeko helburua lortu nahi bada ezinbestekoa dela kultura hori, kudeaketa-sistema eta prozesuak aldatzea. Horrek pertsonarengan zentratutako arretan oinarrituta lan egitea eskatzen du (bizitza-historia eta historia klinikoa banan-banan baloratzea; familiarekin lan egitea; ohea lurrean jartzea, aldakak eta sorbaldak babestea, sentsoreak, eskumuturrekoak eta aulki baxuak ezartzea bezalako bitartekoak erabiltzea; zaintza areagotzea; arrisku-uneak antzematea eta une horietarako errutinak aldatzea; tolerantzia lantzea; emozioak artatzea; eta abar).Fundazioak, Aragoiko Justiciarekin batera, loturen erabilera egokiari buruzko gidaeta horiek ez erabiltzeko ordezko aukeren gida prestatu du (gizarte- eta osasun-arloko profesionalentzat eta mendeko pertsonen senitartekoentzat).Erakunde honek EAEn pertsona nagusiei emandako arretariburuz 2004an argitaratu zuen txosten berezian eman zituen gomendioekin bat dator filosofia hori.Gure ustez, ezinbestekoa da pertsona horien oinarrizko eskubideak eta beren duintasunarekiko errespetua sustatzen dituzten zaintza-metodo berriak ikertzea, sortzea eta zabaltzea, eta printzipio horiek gure inguruan zaintza eskaintzen duten erakundeetan sartzen joatea.IV.5. Aurten Arartekoak Euskal Herriko Unibertsitateko Adinekoen gizarte-partaidetza gizarteko erronka handien aurrean udako ikastaroan parte hartu du Administrazioak eta gizarte zibilak erronkei emandako erantzunak hitzaldia emanda.IV.6. Joan den urteko txostenean adierazi genuen abenduan amaitu zela Gasteizko Ariznabarra egoitzan egondako lan-greba luzea (zentroak foru-titulartasuna zuen, baina kudeaketa pribatua zen). Egoitza kudeatzen zuen erakundea aldatu eta lan-hitzarmen berria sinatu zen. Denbora bat igaro ondoren, zentrora bisita egin dugu aurten segimendua egite aldera, eta ikusi ahal izan dugu normaltasun-egoera dela nagusi bertan.V. Kexa-espedienteen analisiaV.1. Adineko pertsonen oinarrizko eskubideak babesteaV.1.1. Adineko emakume batek jakinarazi zigun hauteskunde orokorretan botoa emateko eskubidea urratu nahi ziotela. Pertsona hori epai judizial bidez ezgaituta zegoen eta, hain zuzen, epai horrek eskubide hori kentzen zion buruko gaitzak zituelako. Espediente horri buruzko ondorioak burutik gaixo dauden pertsonei buruzko kapituluaren III.7 atalean jasotzen dira.V.1.2. Kexa bi bideratu genituenez, aurten senitartekoen tratu txarra jaso zezaketen adinekoen kasuak helarazi dizkigute. Halakoetan, pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen zirelakoan, udal gizarte zerbitzuak jakinaren gainean jarri ditugu kasuok baloratu eta esku har zezaten. Gizarte zerbitzuek abian jarri dituzte jarduera egokiak.V.1.3. Adinekoentzako egoitza batean zegoen adineko pertsona tutelatu baten semeari ez zioten ama bisitatzen uzten. Litekeena da neurri zorrotz horrek bien familia-intimitaterako eskubidea eta familia babesteko eskubidea urratzea. Tutoretza Erakundeak emandako informazioaren arabera, semeak zenbait gatazka izan zituen zentroko langileekin, eta beraz, arazo larriagorik ekidite aldera, zuzendaritzak erabaki hori hartu zuen daukan ahalmena baliatuta.Bizkaiko Tutoretza Erakundeak Arartekoaren erakunde honi jakinarazi dionez, bere garaian hartutako neurria oso neketsua gertatzen zitzaien ama-semeei, beraz, egoitzarekin bitarteko lanak egiteko prest zegoen bisitak berriz hasteko eskatu eta gomendatzeko. Adineko emakumearen semeari jakinarazi genion zentroko arauak zehatz-mehatz betetzeko konpromiso irmoa izan behar zuela. Ezinbestekoa izango zen elkarrenganako errespetuan, tolerantzian eta laguntzan oinarritutako jokabidea erakustea, eta horrek, ezbairik gabe, onurak ekarriko zizkion amari, berari eta egunero egoitzan bizi diren pertsona guztien arteko giroari.Adineko pertsonentzako etxeko gizarte zerbitzuei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretuaren 6. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onetsi zituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuak (15-20 artikuluak) erabiltzaileek eta beren laguntzaileek derrigor bete beharreko zenbait betekizun xedatzen dituzte; betebehar horiek etxeko gizarte zerbitzuaren antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituzten arauak betetzearekin zerikusia dute, eta elkarbizitzari zor zaion errespetua gordetzen dute.Bizkaiko Foru Aldundiaren Tutoretza Erakundeak lehenengo bisitetan laguntza eskainiaz izandako jarduera eredugarria izan da.V.2. Etxeko arreta: telelaguntza, etxeko laguntza zerbitzua, laguntzarako produktuak, familia barruko zainketetarako diru-laguntzak, eta zaintzaileentzako laguntzaEusko Jaurlaritzak 60 urtetik gorako pertsonek EAEn dituzten bizi-baldintzeiburuz egin berri duen azterlanak gure administrazioek ongi ezagutzen zuten errealitatea berretsi du: mendekotasunari aurre egiteko bizitzeko moduari eta baliabideei buruzko lehentasun argiak ditu jendeak: ohiko bizilekuan gelditzea eta artapen-prozesuan inplikatutako agente guztien laguntza jasotzea (familiak eta zerbitzu publiko zein pribatuak).Adineko pertsona bere etxean mantentzea ahalbidetzen duten zerbitzuen inguruan jasotako kexen gorakada eta horien emaitzak ikusita, gure administrazioek arreta berezia jarri beharko lukete zerbitzu horiek egokiro funtzionatzen dutela egiaztatzeko eta horiek lortu ahal izateko baldintzak malguagoak direla egiaztatzeko.V.2.1. Telelaguntza zerbitzuari dagokionez, urteko lehen zatian jasotako kexak (denak ere Araban erregistratu ziren) bi gairi buruzkoak ziren batez ere:

Atzeratuta esleitzea. Kasu horietan, administrazioari kaltetutako pertsonak adinekoak zirela eta makal zeudela jakinarazi ondoren, arazoa konpontzen zuten zerbitzua aktibatuta.

I. graduko 1. mailako mendekotasuna duten pertsonen eskariari ezezkoa eman zien Aldundiak, mailaketa hori ez datorrelako MAALen jasotako kronogramarekin bat; eta Gasteizko Udalak ere ezezkoa eman zien mendeko pertsonak izateagatik (hau da, autonomoak ez izateagatik). Honako gai hau eta erakunde honen iritzia joan den urteko ohiko txostenean jaso ziren, eta baita ekainean argitaratutako autonomia pertsonalari eta mendekotasunari buruzko txosten berezian ere.

Arauketa-dekretu berria indarrean jarri aurretik ustezko arreta gabezia kasu bat eman zen, eta orduko hartan Foru Aldundiak argudiatu zuen Eusko Jaurlaritzari zegokiola zerbitzua kudeatzea. Kasu hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzak aktibatu egin zuen eskatutako zerbitzua, erakunde honek premiazko prozedura bidez esleitu behar zela jakinarazi ondoren.EAEko telelaguntza zerbitzua arautzen duen ekainaren 28ko 144/2011 Dekretua indarrean jarri zenetik konpondu egin dira I. graduko 1. mailan sartzen diren mendekotasun moderatudun pertsonei zerbitzua esleitzerakoan sortzen ziren arazoak, izan ere, gure ustez, zerbitzua areagotu egin zen aurreko atalean azaldu dugun gisan.Urteko bigarren zatian kexa-mota aldatu egin zen, eta Eusko Jaurlaritzari zuzenduak izaten ziren. Gai ezberdinei buruzkoak ziren, hona hemen horietako bi:

Bizkaiko Foru Aldundiak onuradunen etxeetako giltzak gordetzen zituen, baina zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren eskuetara igarotzean hori egiteari utzi zitzaion, eta horrek atzerakuntzak ekar ditzake pertsonak artatzeko orduan, izan ere, sartzeko sarraila behartu beharko dute edo balkoitik sartu (aukera hori bideratzen ari dira).

Onuradun bat hiltzerakoan zerbitzua kentzen da, eta harekin bizi zirenei (onuradun izan ez arren, osasun arazodun adineko pertsonak) ez zaie zerbitzuaren titulartasuna aldatu eta hura erabiltzen jarraitzeko aukerarik ematen. Gutxienez hilabeteko epea balute aldaketak jakinarazteko, ez lukete horrenbeste itxaron beharko zerbitzua berriro abian jarri arte.Guk esku hartu ondoren, premiazko prozeduraz bideratu eta aktibatu zen hildako onuradunekin bizi zirenentzako zerbitzua.Jakin dugunez, gainera, hobekuntzak egin dira eta jarduera-protokolo bat onartu da halako kasuetarako.

V.2.2. Etxeko laguntza zerbitzuari buruzko kexak Arabako Foru Aldundiaren jarduerei buruzkoak dira, eta honako gaiei buruzkoak izaten dira:

Etxeko laguntza zerbitzua jasotzen duten mendetasun-egoeran dauden pertsonei ez zaie Gasteizko Udalak pertsona autonomoentzat ematen duen Etxez-etxeko Janari Programa sartzen jasotzen duten zerbitzuan.

Zerbitzua esleitzerakoan atzerapenak egoten dira eta, beraz, interesduna baliabideak berriro esleitzeko zerrendan sartzen da (itxaro-zerrendan, alegia).

V.2.3. Familia barruko zainketetarako laguntza ekonomikoari (FBZLE) dagokionez, laguntza ordaintzeko ezarritako datarekin ados ez dauden edo laguntza behar ez den zenbatekoan jaso izanagatiko erreklamazioarekin ados ez dauden pertsonek jarritako hainbat kexa bideratzen ari gara.Azken horien artean kexa bat nabarmendu dezakegu, izan ere, hura bideratzerakoan konturatu ginen interesdunaren mendekotasun-egoera aldatu egin zela ez jakinarazteagatik eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren zerbitzu ezberdinen arteko informazio-truke informatikoa atzerapenez egin izanagatik, FBZLE ez zela bertan behera utzi une egokian. Ondorioz, FBZLEren behar baino hamar ordainketa gehiago egin zitzaizkien hiru pertsonari, eta azkenean zenbateko horiek erreklamatu egin ziren.Menpekotzat hartzeko orduan edo prestazioa emateko orduan kontuan hartutako egoera nolabait aldatuz gero, diru-laguntzaren onuradunak aldaketa horren berri eman behar du gertatzen denetik zenbatzen hasita 30 eguneko epean. Hala ere, ezinbestekoa da informazio-truke informatikoetako atzerapen horiek albait azkarren konpontzea eta interesdunei behar ez bezala jasotako zenbatekoak itzultzeko ordainketak zatikatzeko erraztasunak ematea.V.3. Etxeko arretaV.3.1. Jaso ditugun hainbat kexatan jakinarazi digute adineko pertsonak orain arteko zentro pribatuan jarraitu Bizkaiko foru-sareko hitzartutako plaza esleipenaren bidez plaza publikorako eskaria onartu arren. Halako kasuetan horretarako ezarritako araudira jo dugu; bertan plaza esleitu ahal izateko kontuan hartu beharreko antzinatasunari lotutako zenbait irizpide eta hainbat baldintza tekniko ezartzen dira, eta zentro-aldaketa egiteko dauden itxaro-zerrendak kontuan hartu behar direla ere adierazten da.Beste kasu batean, pertsona bat Donostiako Udalak adineko autonomoentzat dituen etxebizitzetako batean sartzeko itxaro-zerrendan zegoen. Pertsona horrek konpartitu gabeko banako apartamentua nahi zuen, apartamentu konpartituan bizi diren beste hainbat pertsonak bezalaxe. Logikoa denez, aurretik eskatuta zutenek lehentasuna dute sarera sartu berri den pertsonaren gainetik, eta halaxe xedatzen du gaiari buruzko Ordenantzak. Horrenbestez, nahi zuena lortzeko modurik egokiena apartamentu konpartituan sartu eta ondoren banakako batera pasatzeko eskatzea izango litzateke.V.3.2. Bizkaiko foru-sareko egoitzetan dauden adinekoen senitartekoek igorritako hainbat kexa jaso ditugu, izan ere, ez daude ezarritako prezio publikoarekin ados altuegia dela uste baitute. Kasu horietan, gaiaz arduratzen den foru-sailari informazioa eskatu eta kasua aztertu ondoren, ez dugu irregulartasunik aurkitu, indarrean dagoen araudia aplikatuta ezarri baitira prezio horiek.

Bizkaiko Foru Aldundiaren otsailaren 24ko 30/2009 Foru Dekretua, egoitzen foru zerbitzu publikoan egonaldi iraunkorragatiko prezio publikoa aplikatzeari eta horretarako arauak ezartzeari buruzkoa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 27ko 8/2009 Foru Dekretua, menpeko adinekoentzako egoitza-plazen prezioa (egonaldi iraunkorra) 2009rako eguneratzen duena.

Prezio hori kalkulatzeko pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen guztirako baliabide ekonomikoak eta egoitza-zerbitzuaren kostua (edo gehienezko prezio publikoa) baloratu behar dira. Interesdunak 3.000 eurotik gorako ondare higigarri likidoa edo likidagarria badu (berea edo bizikidetza-unitatearena, per capita), eta halaxe zen aztertutako kasu guztietan, zerbitzuaren kostuaren (72,92 euro eguneko) %90 ordaindu behar du (65,63 euro eguneko) bere ondarea 3.000 eurora jaitsi arte. Une horretatik aurrera bere gastu-gaitasunaren araberako prezio publikoa ordaindu behar du hilean.Bideratutako kasuetan irregulartasunik ez dagoen arren, kexetatik ondoriozta dezakegu bizkaitarrak ez daudela pozik hizpide dugun arloan lurralde batetik bestera ematen diren ezberdintasunekin (behin baino gehiagotan adierazi dugu desberdintasun horiek alde batera utzi behar direla), baina ondoriozta dezakegu, baita ere, ez direla ohartzen administrazioari zer-nolako kostua eragiten dion foru-plaza bakoitza mantentzeak eta ondarea dutenek beren buruak mantentzeko ekarpena egin behar dutela.V.3.3. Pertsona batek erreklamazioa aurkeztu zuen Arabako Foru Aldundiaren aurrean, bere ustez senarrari arreta eskasa eman baitzioten egoitza batean eman zituen egunetan. Aldundiak ez zuela inolako irregulartasunik aurkitu jakinarazi zion igorritako erantzunean. Erreklamatzailea ez zen aburu berekoa, izan ere, azaldu zigunaren arabera, adinekoa zentroan sartu eta egun gutxira senitartekoek lesio bat zuela ikusi zuten, eta zentroko langileek jakinarazi zieten pare bat egun lehenago erori egin zelako gertatu zitzaiola.Erakunde honek gertakaria aztertu zuenean zera egiaztatu ahal izan zuen: aipatutakoak baino erorketa gehiago egon ziren (hiru bat), familiak ez zuen gertatutakoaren berri jaso, egoiliarrak ez zuen behar bezalako arretarik jaso, zentroko langileen artean koordinazioa falta zen eta gertakarien egiaztapena hobetu egin daiteke.Litekeena da adineko pertsona zentrora sartu zenean behar bezala baloratu ez izana eta horregatik beharrezko neurriak ezarri ez izana, baina begi bistakoa zen zentroak neurriak hartu behar zituela halako gertakaririk berriro jazo ez zedin.V.3.4. Herritar baten ama erori egin zen Bizkaiko foru-sareko egoitza batean, eta bere haserrea helarazi zigun, izan ere, bere ustez zentroak arinkeriaz hartu zuen gertakaria eta, gainera, berak ezin izan zuenez amarekin osasun-zentrora joan, kobratu egin zioten ama lagundu zuen zaintzailearen zerbitzu-kostua.Lehenengo kontuari dagokionez, zentroko langileek adierazi zuten ez gertatzeko neurri guztiak hartu arren egoiliarrak erori egin daitezkeela eta horrek larritasuna kentzen diola gertatutakoari. Jakinarazi ziguten, gainera, erreklamatzailearen amak ez zuela erorketen edo arrisku faktoreen aurrekaririk, eta horregatik ez zitzaiola eusteko elementurik jarri. Egoki deritzogu horri, izan ere, erakunde honen ustetan, murrizketa fisikoak jasaten dituzten adinekoek autonomia, duintasuna eta autoestimua galtzen dituzte, beraz, halako neurriak hartu aurretik irizpide objektibo eta egiaztatuak aplikatu behar dira, baimen informatua lortu behar da, medikuaren agindua jaso behar da eta pertsonaren eskubideak babestuko dituzten zenbait berme errespetatu behar dira. Aurretik ezarritako gainerako neurri guztiek porrot egin dutela egiaztatu ondoren erabiltzeko azken baliabidetzat hartu behar dira mota horretako neurriak. Zentroko langileek jakinarazi ziguten emakumea erori ondoren behar bezalako euste-elementuak jarri zizkiotela.Bigarren gaiari dagokionez, besteren laguntza behar duten adinekoentzako egoitzen foru sareko zentroen barne erregimeneko araudiaren eredua onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren abuztuaren 23ko 138/2006 Foru Dekretuaren8.1 artikuluaren azken paragrafoa, 8.3 artikulua eta 9.i) artikulua aztertu ondoren ondoriozta daiteke egoitza-zentroak ez duela aipatutako gastua bere gain hartu behar. Horrenbestez, zentzu hertsian, administrazioaren jarduera ezingo litzateke irregulartzat jo eta, beraz, ez litzateke egokia izango Arartekoak diru kopuru hori itzultzeko eskatzerik.Hala ere, mota horretako kexak hartzeak Administrazioarekin harremanetan jarri eta kasu jakin honi buruz uste duguna helarazteko beta ematen digu, aukera paregabea baita arauaren egokitasuna neurtzeko, egoera bereziak aztertzeko duen gaitasuna ikusteko eta gure gizarte zerbitzuen erabiltzaileei ematen zaien arretan praktika onak mantentzeko duen birtualtasuna aztertzeko.Horrenbestez, uste dugu egokia dela foru Administrazioari honako proposamena luzatzea: komenigarria litzateke araudia berrikustea, egoiliarrak erori eta ospitalera presaz eraman behar direnetan (erorketa eurei zuzenean egotzi ezin bazaie) zentroak berak har ditzan bere gain joan-etorriaren eta laguntzaile-zerbitzuaren gastuak (beti ere senitartekoek behar bezala justifikatzen badute eurek ezin dutela joan).VI. Administrazioaren kabuzko jarduerakVI.1. Urte amaieran administrazioaren kabuzko jarduera bat hasi genuen osasun-arazo larriak dituzten eta oso nagusiak diren menpeko pertsona biren egoera dela-eta, izan ere, euren egoerak kezkatu egiten gintuen zaurgarriak zirelako (une batzuetan ez zuten etxebizitzarik) eta irailetik aurrera babesgabe eta gizarte-arriskuan egon zitezkeelako familia egoera txarrean zegoelako eta Arabako Foru Aldundiak arazoak izan zituelako beren espedientea bideratzerakoan.Kasuaren premia eta ezagutzen genituen aurrekariak kontuan hartuta, aldundira jo genuen pertsona horiei berehala etxebizitza bermatuko zien presazko tramitazioa hastea ezinbestekotzat jotzen genuela adierazteko. Sailak laster asko jakinarazi zigun pertsona biak egoitza batean sartu dituztela eta beren kasua kudeatzen ari direla.Honelako kasuek argi erakusten dute premiazko egoeretan izapideak azkartu egin behar direla, autonomia erkidego ezberdinen artean espedienteak trukatzerakoan aurkitu diren arazoak gainditu behar direla, eta foru-administrazioak egokiro erantzun behar diela premiazko udal-zerbitzuek egiten duten lanari eta ematen dituzten balorazioei.VI.2. Menpeko pertsonak hartzen dituzten eguneko zentroak ixten direnean, hau da, oporretan zaintzaileek izaten dituzten arazoez arduratzeko espedientea zabaldu da aurten administrazioaren kabuz. Egoki ikusten dugu halako egoeretarako formulak sortzea: garai horretan etxeko laguntza-zerbitzua indartzea, aurretiaz onartzea aldi baterako egonaldia familia oporretan dagoen epealdirako, edo urte-sasoi horretan urtero egonaldia eskatzen duten interesdunei plazak gordetzea.VII. Ondorioak65 urtetik gorako pertsonek oso talde heterogeneoa osatzen dute, beren bizi-proiektua modu autonomoan garatzen duten pertsonak (% 80) zein mendekoak diren eta, beraz, arreta behar duten pertsonak (% 20) aurki baititzakegu bere baitan.Ukaezina da adineko pertsonek gizarteari egiten dioten ekarpena, eta estereotipoak gorabehera, zaintza ematen duen taldea da.Zahartze aktiboa lortzera bideratutako urratsak ematen jarraitzen dugu. Dagoeneko markatuta daude bultzatu beharko liratekeen neurriak (gutxienez plano teorikoan), beraz, gure administrazioek abian jarri behar dituzte.Adineko pertsonek pairatzen dituzten tratu txarren errealitatea azaleratu ondoren, behar-beharrezkoak diren hainbat ekimen jarri dira abian, baina ez dira nahikoa gizartearen gaitz horri aurre egiteko.Erakunde honen ustez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bultzatzen duen eguneroko esku-hartzeen testuinguruan pertsonengan zentratutako arreta-eredua guztiz baliagarria da.Murrizketa fisikoak jasaten dituzten adinekoek autonomia, duintasuna eta autoestimua galtzen dituzte, eta horrek kasu horiek arautzera eta protokoloak ezartzera behartzen gaitu, murrizketa horiek azkenengo baliabide gisa baino erabil ez daitezen, beti ere behar bezala baloratutako kasuetan eta berme egokiak emanda.EAEn aitortuta dauden mendekotasun-kasuen %80 65 urtetik gorako pertsonak dira, eta horregatik dute horrenbesteko eragina adineko pertsonengan estatuko, autonomietako eta foru aldundietako mendekotasun-araudiek.Estatuan onartu berri diren aldaketek atzerapausoa ekarriko dute mendetasun egoerako pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeari buruzko araudiaren ezarpenean, baina espero dugu euskal administrazio publikoek egoera hori konpondu egingo dutela babes gehigarria ezartzeko duen ahalmena baliatuta.Horrenbeste itxaron ostean, Eusko Jaurlaritzak azkenik hartu du bere gain telelaguntza zerbitzua, eta horrek orain arte antzemandako hainbat arazo amaitzea ekarriko du, izan ere, zerbitzua jaso ahal izateko eskakizunak malguagoak izango dira eta zerbitzua hobetzeko ahalegina ere egingo da.Bizkaian familia barruko zainketarako laguntza arautzen duen dekretu berriak ekarriko dituen zenbait berrikuntzak EAEn MAAL aplikatzeari buruz Arartekoak 2011n argitaratu zuen txosten berezian jasotako zenbait gomendio betetzea ekarriko dute.Urtean zehar bideratutako espedienteek erakutsi digute beharrezkoa dela pertsonak euren etxeetan bertan mantentzeko neurri guztiak (telelaguntza zerbitzua, etxez etxeko laguntza, laguntzarako produktuak, etxebizitza moldatzea, eguneko zentroak, aldi baterako eta asteburuetako egonaldiak egoitzetan eta eguneko zentroetan, taxi bono zerbitzua, laguntzaileentzako atsedenaldi eta laguntza programak...) indartzea, horixe baita adineko pertsona gehienek mendekotasuna bizitzeko gogokoen duten aukera.Jasotako zenbait kexatan egoitzetako plazen prezio publikoa ez dela egokia adierazi digute, eta horren harira agerian geratu da, beste behin ere, desberdintasunak daudela foru aldundi bakoitzak adineko pertsonen egoitzetako plazei jartzen dizkieten prezio publikoen artean. Espero dugu EAEn Gizarte Zerbitzuen Legea garatzeko gai honen inguruan onartuko den legeak desoreka horiek zuzentzen lagunduko duela. Oraindik ere zenbait gabezia daude egoitzetako arretari dagokionez.Aurreko urtearekin alderatuta, autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasun egoera artatzeko prestazioak jasotzen dituzten pertsonen ratioa hazi egin da EAEn, eta nabarmen murriztu da itxaron zerrendetan zeuden pertsonen portzentajea. Garrantzitsua da hobekuntzarako joera horrek aurrera jarraitzea.Guztirako diru-laguntzei begiratuz gero, familia barruko zainketarako laguntza ekonomikoa areagotzen ari da eta egoitzetako arreta, aldiz, murrizten. Horrek argi uzten du lehen aipatzen genuen lehentasuna, hau da, mendeko adinekoek nahiago dutela etxean jarraitzea, baina eredu horrek zaintzaren kalitateari arreta berezia jartzea eta zaintza hori zerbitzu publiko egokiekin osatzea ere eskatzen du.Oro har, uste dugu administrazio publikoek jarrera ona erakutsi dutela adineko pertsonen arretari buruz egin dizkiegun proposamenen eta iradokizunen aurrean.11. Talde terroristen biktimakI. AurrekariakEuskal Herrian, indarkeria terroristarekin loturiko ekintzek larriki urratu dituzte, urteetan, giza eskubide oinarrizkoenak, hala nola bizitzarako eskubidea, osotasun fisikorako eskubidea eta askatasunerako eskubidea, hilketen, estortsioaren eta mehatxuaren bidez. Arartekoak beti agertu nahi izan du terrorismoaren biktimengandik hurbil dagoela eta indarkeria terroristarekin loturiko egintza guztien aurka dagoela erabat.2011. urtean, pozik egoteko bi arrazoi izan ditugu. Batetik, adierazi behar dugu, zorionez, ez dela izan ekintza terroristen ondoriozko hilketarik. Bestalde, geure burua zoriondu behar dugu ETA erakunde terroristak "jarduera armatua behin betiko uztea" deitu duena iragarri duelako. Komunikatu horrek terrorismoa bukatzeko eta euskal gizartean hainbeste urtean pairatu diren giza eskubideen urratze larriak eteteko itxaropena sortu du.II. Arloa kopurutanAurreko urteetan gertatu den bezala, oso kexa gutxi jaso ditugu terrorismoaren biktimen esparruan: hiru baizik ez.Urteko txostena idazten amaitu genuen egunean kexa guztiak amaituta zeuden.Horrez gainera, ofiziozko jarduketa bat egin dugu.III. Arau-testuingurua eta politika publikoaIII.1. Terrorismoaren biktimen ordain osorako eskubideaTerrorismoaren biktimen elkarteek zabalkiro sentitu dute biktimen eskubideak berriro arautu behar direla, eta hala aldarrikatu dute. Azkenik, pozik egoteko moduan gaude, Gorte Nagusiek Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei Osoko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legea onartu baitute.Bereziki aipagarria da onartutako arau hori Gorte Nagusietako talde parlamentario guztiek (sozialista, popularra, katalana -Convergencia i Unió-, euskalduna -EAJ-PNV-, Esquerra Republicana-Izquierda Unida, Iniciativa per Catalunya, Berdeak eta Mistoa) adostutako lege-proposamen baten ondorio dela. Lege berriak zenbait berrikuntza dakartza arau aldetik, eta lehendik zeuden hainbat aurreikuspen indartzen ditu. Lehenengo tituluan, honako hau nabarmendu behar da:- Legearen helburua eta xedea, terrorismoaren biktimei osoko babesa emateko ikuspegitik zehaztu baita.- Memoria, duintasun, justizia eta egiaren printzipioen defentsa hartu da kontuan.- Legea 1960ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ekintza terrorista guztiei aplikatuko zaie.- Mehatxatuak ere hartu ditu kontuan.Bigarren tituluan, mehatxu terroristarik izanez gero zer neurri hartu behar diren zehazten du:- Laguntzei, kalte-ordainei eta gainerako prestazioei buruzko informazio orokorra eta espezifikoa.- Laguntza psikologiko eta psikiatrikoa.- Premiazko osasun-laguntza.Hirugarren titulua eskubide eta prestazioei buruzkoa da, eta legearen berrikuntza nagusiak jasotzen ditu:- Batu egin dira aurreko arauetan bereiz arautzen ziren prestazioak.- Areagotu egin da prestazioen zenbatekoa.- Salbuespenez, epaian ezarritako erantzukizun zibila Estatuak ordainduko duela ezarri du, legean ezarritako zenbatekoen taula kontuan hartuta.- Atzerrian ekintzarik pairatuz gero salbuespenezko laguntzak emango direla aurreikusi da.- Etxebizitzetan, merkataritzarako eta industriarako establezimenduetan, alderdi politikoen, sindikatuen eta gizarte-erakundeen egoitzetan eta ibilgailuetan izan daitezkeen kalte materialak arautu dira.- Berariaz arautu da atzerrian pairatutako kalteengatiko salbuespenezko laguntzetarako kalte-ordainen sistema.Laugarren tituluak terrorismoaren biktimei babes soziala emateko araubidea arautzen du, hainbat eremutan:- Osasun-laguntza.- Lan-eskubideak.- Euskal administrazio publikoen zerbitzupeko langileen eskubideak.- Jarduketak etxebizitzaren arloan.- Jarduketak hezkuntzaren esparruan.- Terrorismoaren biktima diren atzerritarren eskubide espezifikoak.Bosgarren tituluan, biktimek prozesu judizialetan dituzten eskubideak arautu dira:- Doako justiziarako eskubidea.- Informazio espezializaturako eskubidea.- Terrorismoaren Biktimei Informazioa eta Laguntza emateko Bulegoaren funtzionamendua.Seigarren tituluak aintzatespenak eta kondekorazioak arautzen ditu. Bereziki garrantzitsua da terrorismoaren biktimen memoriarako eskubidea aitortu izana. Horri dagokionez, honako hau aurreikusten du:- Botere publikoen neurri aktiboak, terrorismoaren biktimak gogoratu eta aintzatetsiko direla ziurtatzeko.- Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazional bat sortzea, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izango duela.Zazpigarren tituluan, terrorismoaren biktimen tutoretza instituzionala arautzen da -Estatuko Administrazio Orokorreko organo baten bidez egingo da-, bai eta elkarte eta fundazioen mugimendua sustatzen ere.Uste dugu testu on bat dela, terrorismoaren biktimen eskubideak eta bermeak indartuko dituena.III.2. Terrorismoaren biktimek parte hartzeko duten eskubideaTerrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legeak 6. artikuluan Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzea aurreikusten du. Hain zuzen, ezartzen du modu parekidean osatu beharko dela: batetik, euskal administrazio publikoak; eta, bestetik, terrorismoaren biktimen euskal elkarte eta fundazioak eta bakearen aldeko elkarteak.Azkenik, iaz onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzeko otsailaren 23ko 55/2010 Dekretua. Horren helburua honako hau da: "Terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea haiei eragiten dieten gai guztietan, bai eta administrazio publikoei arlo honetako politika zehatzak abiaraz ditzatela proposatzea ere".2010eko apirilaren 14an, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua eratu zen. Organo horretako burua Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria da, eta administrazio publikoetako kide gisa honako hauek daude: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria, zuzendaritza honetako aholkulari-ondokoa, eta Barakaldo eta Santurtziko alkateak, Eudelen ordezkaritzan. Gizarte zibilaren ordezkari, kide bana dago terrorismoaren biktimen hiru elkartetatik -Covite, Zaitu eta ACFSEVT-, Fernando Buesa Fundazioko ordezkari bat -terrorismoaren biktima baten inguruan sortutako euskal fundazioen ordezkari- eta Gesto por la Paz erakundeko pertsona bat, bakearen aldeko euskal elkarteen ordezkari.2011. urtean, kontseilua hainbat okasiotan bildu da, eta, hala, foro garrantzitsua bihurtu da terrorismoaren biktimei eragiten dieten gaietan parte hartzeko eta eztabaidatzeko.Nabarmendu behar da parte hartzeko eskubidea oso garrantzitsua dela terrorismoaren biktimen eskubide guztiekin lotuta dagoen zeharkako eskubide gisa.III.3. Memoriarako eskubideaTerrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legeak honela dio 8.1 artikuluan: "Euskal botere publikoek bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa ?nka dadin sustatuko dute".Horregatik, oso pozgarri gertatu zitzaigun euskal erakundeek 2010ean Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako I. Eguna ezarri izana. Hautatutako egunak -azaroaren 10a- karga sinboliko handia du; izan ere, terrorismoaren ondorioz hildakorik edo zauriturik izan ez den urteko egun bakarra da.Oroimenerako Egunean, 2011ko azaroaren 10ean, oroimenezko hainbat ekitaldi instituzional egin ziren, besteak beste Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek antolatutakoak.III.4. Memoriarako eskubidea udal esparruanHainbat alditan adierazi dugu batez ere udal esparruan baliatu behar dela terrorismoaren biktimen oroimenerako eskubidea, hori baita herritarrengandik gertuen dagoen erakundea.Euskadin Terrorismoaren Biktimei Erakundeek Emandako Arreta txostenean jaso genituen gomendioetako batean, hauxe adierazi genuen oroimenerako eskubidearen inguruan: "Modu negatiboan baloratu beharra dago atentatu terroristarik izan ez duten edo herritarren artean terrorismoaren biktimarik ez daukaten udalerri askotan horiek omentzeko ekimenik egitea beharrezkotzat jo ez izana. Udal korporazioen konpromisoaren indar sinbolikoak, zalantza izpirik gabe, lagunduko luke terrorismoaren gaitzespen sozial eta politikoa lortzen".Txosten horretan, hau gomendatu genuen: "Udalerri guztietan, eta, halabeharrez, biktimizazio terrorista bizi izan dutenetan, terrorismoaren biktimen memoriarako kale edo instalazio publikoak egotea sustatzea, pertsonalizatuta eta biktimaren parte-hartzearekin. Halaber, urtero, harekin zerikusia duen hezkuntza jardueraren bat antolatzea".Zoritxarrez, txosten hau idatzi genuen garaian hamabost bat udalerritan baizik ez ziren antolatu terrorismoaren biktimak omentzeko eta aintzatesteko ekitaldiak. Hori bereziki da kritikagarria, hildakoak eragin dituzten atentatuak Euskal Herriko udalerri asko eta askotan egin direla kontuan hartuz gero.Hainbatetan aipatu dugu, oso balorazio onarekin, Memoriaren Mapa izeneko ekimena, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindakoa; hain zuzen, horri esker, azken urte hauetan Euskal Herriko hainbat herri hasi dira beren udal barrutietan biktimei omenaldiak egiten.2010. urtean, ordena kronologikoan, Lasarte, Zumarraga, Markina, Getxo, Zumaia, Erandio, Orio, Burgelu eta Beasaingo udalek egindako ekimenak aipatu ahal izan genituen, baina adierazi behar dugu 2011n azken lau horiek ez zutela egin azaroaren 10ean, Memoriaren Egun hautatu berrian, Memoriaren Mapari gehitzeko beste ekimenik. Soilik lehendik egiten ziren omenaldien urteko jarraipen gisa egiten diren ekimen batzuk nabarmendu daitezke, hala nola Getxon eta Lasarten egiten direnak.Horrez gain, biktima banako batzuei ere egin zaizkie omenaldiak, familiak, lagunek edo erakunde edo alderdi politikoetako ordezkariek antolatuta, Euskal Herriko hainbat herritan.Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak Legebiltzarrean egindako agerraldi batean, honako hau adierazi zuen Memoriaren Mapari buruz: "Udala prest agertu arren eta udal akordioren bat hartu arren, familiek berariaz hala nahi izan dutenez, erabaki dugu ez aurrera eramatea egin asmo genuen omenaldia. Esate baterako, Amurrion, Laudion, Sestaon eta Ordizian".Zuzendaritza honek, berriki izan diren udal hauteskundeen ondoren udalak berriro eratu ostean, berriro heldu die udal erakundeekiko elkarrizketei, Memoriaren Mapa osatzen jarraitzeko. Horretarako, interesgarria da Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eman digun informazio hau:HILDAKOAK ERAGIN DITUZTEN ATENTATU TERRORISTAK GERTATU DIREN UDALERRIAKARABAUdalerriaHildakoakBiztanleakAmurrio310.095Elburgo/Burgelu3596Legutiano21.623Llodio218.446Ayala-Aiara12.771Agurain-Salvatierra44.887Vitoria-Gasteiz32237.150GUZTIRA47275.568BIZKAIAUdalerriaHildakoakBiztanleakAbanto-Zierbena19.722Alonsotegi52.838Amorebieta517.750Areatza/Villaro31.135Arrigorriaga312.183Barakaldo1099.074Basauri1042.542Berango16.790Bermeo316.913Bilbao68353.296Durango928.640Elorrio27.250Erandio224.185Ermua16.170Galdakao1029.194Gernika-Lumo816.114Getxo1580.418Iurreta13.776Ispaster7666Izurtza2271Lemoa53.238Lemoiz31.037Lekeitio37.410Munguia316.368Markina-Xemein74.890Ondarroa48.815Ortuella18.408Plentzia14.387Portugalete1147.739Santurtzi1046.810Sestao428.970Sondika24.473Sopelana112.049Trapagaran312.262Zaratamo11.720Zalla--8.155GUZTIRA224985.658GIPUZKOAUdalerriaHildakoakBiztanleakAduna1425Alegia11.731Andoain614.743Antzuola22.170Arrasate-Mondragón1021.833Aretxabaleta16.680Astigarraga14.696Ataun31.660Azpeitia1014.245Azkoitia611.471Beasain713.569Bergara314.625Villabona35.720Deba25.346Donostia-San Sebastián103182.094Eibar1227.201Elgoibar511.225Errenteria1938.738Eskoriaza14.055Getaria12.651Hernani1019.308Hondarribia216.308Ibarra14.307Itsasondo2653Irun2660.076Lasarte-Oria518.015Leaburu1389Legazpi28.660Legorreta1.489Lezo46.017Lizarza1656Oiartzun99.940Olaberria1931Oñati910.875Orio55.143Ordizia89.533Pasaia1116.042Solaluze23.941Tolosa1917.932Urnieta36.074Urretxu36.889Usurbil25.989Zarautz1322.470Zegama11.517Zestoa13.520Zizurkil12.741Zumaia29.261Zumarraga29.866GUZTIRA343663.420OMENALDIAK EGIN DIREN UDALERRIAKARABAUdalerriaHildakoakBiztanleakVitoria-Gasteiz32237.150Elburgo/Burgelu3596GUZTIRA35237.746BIZKAIAUdalerriaHildakoakBiztanleakBilbao68353.296Arrigorriaga312.183Barakaldo1099.074Basauri1042.542Durango928.640Erandio224.185Ermua16.170Galdakao1029.194Getxo1580.418Markina-Xemein74.890Ortuella18.408Portugalete1147.739Santurtzi1046.810Zalla--8.155GUZTIRA156801.704GIPUZKOAUdalerriaHildakoakBiztanleakAndoain614.743Azkoitia611.471Beasain713.569Donostia-San Sebastián103182.094Eibar1227.201Elgoibar511.225Errenteria1938.738Irun2660.076Lasarte-Oria518.015Legorreta1.489Orio55.143Tolosa1917.932Zarautz1322.470Zumaia29.261Zumarraga29.866GUZTIRA230443.293DATUAKARABA

275.568 biztanle (Atentatu terroristen ondorioz hildakoak izan diren herrietako biztanleak)

237.746 biztanle (Omenaldiak egin diren herrietako biztanleak)Ehunekoa: %86,27

BIZKAIA

985.658 biztanle (Atentatu terroristen ondorioz hildakoak izan diren herrietako biztanleak)

801.704 biztanle (Omenaldiak egin diren herrietako biztanleak)Ehunekoa: %81,33

GIPUZKOAN

663.420 biztanle (Atentatu terroristen ondorioz hildakoak izan diren herrietako biztanleak)

443.293 biztanle (Omenaldiak egin diren herrietako biztanleak)Ehunekoa: %66,81

EHUNEKOAK GUZTIRAAraba (275.568 biztanle) + Bizkaia (985.658 biztanle) + Gipuzkoa (663.420 biztanle)= 1.924.646 biztanleAraba (237.746 biztanle) + Bizkaia (801.704 biztanle) + Gipuzkoa (443.293 biztanle)= 1.482.779 biztanleEHUNEKOA GUZTIRA= %77,04Hildakoak: Araba (47) + Bizkaia (224) + Gipuzkoa (343) = 614Omenduak: Araba (35) + Bizkaia (156) + Gipuzkoa (230) = 421OMENDUEN EHUNEKOA GUZTIRA: %68,56* Biztanleriari buruzko datu ofizialak, Eustat, 2009. urtea.Herriko biktimei omenaldiak egin dizkieten udalerrietako biztanleen ikuspegitik, ikusi dugu oso handia dela biktimen memoria ohoratu duten herrietan bizi diren euskal herritarren ehunekoa.Nolanahi ere, Memoriaren Mapako 2012rako ekimenak dinamizatzeko lan garrantzitsuarekin jarrai dezan animatzen dugu Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza; izan ere, ETAk indarkeria utzi ondoren sortu den egoera berria eraikitzeko oinarrietako bat izan behar du terrorismoaren biktimen memoriak.III.5. Bakean eta aske bizitzeko eskubidea: komunikabideen eta terrorismoa prebenitzeko hezkuntzaren bidez terrorismoa deslegitimatzeko biktimen interesaBakerako, askatasunerako eta bizikidetzarako eskubidea 4/2008 Legeko 9. artikuluan aintzatesten da, eta terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoaren ideiari loturik ageri da.4/2008 Legeak berak, 9.3 artikuluko b) eta d) idatz-zatietan, botere publikoei agintzen die bultza dezatela "hezkuntza-sistemaren maila guztietan bakearen eta giza eskubideen aldeko heziketa eta balio demokratikoen sustapena".Halaber, botere publikoei eskatzen die jar ditzatela martxan "terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikorako neurri aktiboak (...), Zuzenbide Estatu demokratikoaren zilegitasuna gizartean sustatuz eta, gure askatasunen eta bakezko elkarbizitzaren berme gisa, elkarbizitza integratzailerako arauetan antolatuz".Aurreko legealdian, bakearen kultura sustatzeko asmoz, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako 2008-2011 aldirako Euskal Plana onartu zen, eta, otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren bidez, Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortu zen.2010. urtean, Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa (2010-2011) plana onartu zen, eta, horren bidez, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Plana birformulatu zen.Planak berak dio xedea herritarren jarrera aldatzeko bidean aurrera egitea dela, sistema demokratikoa elkarrekin aske bizitzeko berme gisa onar dadin. Gainera, bakerako hezkuntzan lehenago izandako ekimenek jarraipena izateko eta ekimen horiek sistematizatzeko borondatea adierazi da. Kontuan hartzen ditu nazioarteko organismoek estatuko testuinguruarekin bat etorriz egindako gomendioak. Gobernuak berak arlo horretan egiten dituen ekintza guztiak sailen artean egiten ditu, eta are erakundeen artean ere, eta izaera horixe dago planaren oinarrian.Urtarrilaren 11ko 1/2011 Dekretuak aldatu egiten du Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko otsailaren 10eko 31/2009 Dekretua, eta Bizikidetza Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordea sortzen du. Aholku Batzorde horrek askotariko kideak ditu; izan ere, administrazio publiko hauetako ordezkariek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzako hainbat kide, foru aldundietako kide bana eta euskal udalerrien hiru ordezkari; bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntzan lanean diharduten elkarte eta erakundeetako lau ordezkari; Euskadiko Eskola Kontseiluko lau ordezkari; pertsona bat UPV/EHUren ordezkaritzan; kide bat EITBren ordezkaritzan; eta Arartekoko ordezkari bat. Beraz, Arartekoak parte hartu du Kontseilu horrek 2011n egin dituen hiru bileretan. Kontseiluaren xedea da bizikidetza demokratikoarekin eta indarkeriaren deslegitimazioarekin zerikusia duten kontuei buruz eztabaidatzeko topagune izatea; beraz, egiteko esanguratsua du une hauetan.IV. Talde terroristen biktimek aurkeztutako kexakJadanik adierazi dugu terrorismoaren biktimek oso kexa gutxi jarri dituztela. 2011n, hiru kexa baizik ez ditugu jaso.IV.1. 2010. urtean, Frantziako marka bateko automobilen kontzesionario baten jabeak jarritako kexa aipatu behar dugu. Hain zuzen, ETAk "frantziar interesak" deituriko kanpainaren ondorioz, bost atentatu jasan zituen joan den mendeko 80ko hamarkadaren bukaeratik 1995era bitartean.Gertaera horiekin lotuta, Arartekoak Frantziako Médiateur erakundean izapidetu zuen aurkeztutako kexa, eta haren iritzipean jarri zuen eraso horiek kaltetuari ekarri zioten bidegabeko egoera.IV.2. Beste kexa batean adierazi zen 1994. urtetik 1997. urtera bitartean ETAren jazarpena jasan zuen pertsona batek Euskal Autonomia Erkidegoa utzi behar izan zuela, segurtasun-arrazoiengatik. 2011n, Euskal Herrira itzuli zen, oso egoera ezegonkorrean, baina ezin izan zituen eskuratu ematen diren laguntzak, ez zuelako betetzen era horretako prestazioak emateko eskatzen zen gutxieneko erroldatze-aldia.Pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara igorri genuen, haiek modu pertsonalizatuan ebaluatu eta zehaztu ahal izan zezaten zer neurri eta laguntza jasotzeko eskubidea zuen, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen esparruan.IV.3. Gipuzkoako udal bateko zinegotzi batek erakunde honi azaldu zion alkatetzak debekatu egin ziela mehatxutako zinegotziaren bizkartzainei udal eraikinetan sartzea, eta bazitekeela horrek mehatxatua segurtasunik gabe uztea.Azkenik, bi alderdiak ados jarri ziren sortutako gatazka hori konpontzeko; beraz, kexaren xedea desagertu zenez, Arartekoak bere esku-hartzea amaitu zuen.IV.4. Azkenik, adierazi behar da ofiziozko jarduketa bat egin dugula, Vitoria-Gasteizko hirian terrorismoaren biktimen omenezko eskultura baten egoera dela eta.Hain zuzen, terrorismoaren biktimekin egindako bilera batean COVITEko ordezkariak adierazi zigun kezkatuta zeudela terrorismoaren biktimen omenezko obra horren egoerarekin; zehazki, muinotxo bat da, eta plaka batzuk ditu terrorismoaren biktimen izenekin. Obra hori hondatu egin da, eta izen horietako batzuk ezabatu egin dira; beraz, horrek indargabetu egiten du "terrorismoren biktima guzti-guztiek beren izen-abizenekin duten berezitasun ordezkaezinaren" karga sinbolikoa.Gasteizko Udalari galdetu genion ba al daukan ezer aurreikusirik monumentu horren inguruan. Txosten hau amaitu genuen egunean ez genuen jaso oraindik Udalaren erantzunik.V. Jarduera-planean aurreikusitako jarduerakV.1. Elkarte eta fundazioekiko harremanakBai terrorismoaren biktimen elkarteen jarduketak, bai terrorismoaren biktimak gogoratzeko egindako fundazioen jarduketak, bai eta bakearen aldeko elkartearen jarduketak ere, zalantzarik gabe lagungarri izan dira terrorismoaren biktimak ikusarazteko eta zer egoeratan dauden eta zer aldarrikatzen duten jakiteko.Bilera bat egin dugu COVITE terrorismoaren biktimen elkartearekin. Bilera horretan, terrorismoaren biktimen egoerari eragiten dioten gaiei buruz jardun genuen oro har.Gainera, COVITEk adierazi zuen ez zeudela ados gaur egungo arau-esparruaren zenbait alderdirekin, eta beharrezkoa zela, haien hitzetan, terrorismoaren biktimen eskubideak arautzen dituzten arauak aldatzea. Batetik, uste dute Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legea eta berori garatzen duen 290/2010 Dekretua bost esparrutan aldatu beharko liratekeela, haien ustez beste ikuspegi batetik jorra baitaitezke, arlo horri buruzko beste arau autonomiko batzuetan egin den bezala:a) Kalte pertsonaletarako erreparazioa eta kalte-ordaina.b) Mendekotasun egoeren kalte-ordaina.c) Zerga-onurak.d) Ohorezko goraipamenak.e) Elkarte-mugimendua.Era berean, uste dute Gorte Nagusiek berriki onartutako Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta Osoko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legeak ez diela erantzuten terrorismoaren biktimen elkarteak planteatutako aldarrikapenei.Arartekoak konpromisoa hartu du elkarte horrekin bilera gehiago egiteko, terrorismoaren biktimen eskubideei eragiten dieten kontuez hitz egiteko.Horrez gain, bilera bat egin dugu Gesto por la Paz erakundearekin. Bilera horretan, ETAk indarkeria behin betiko utziko zuela iragarri ondoren sortu den prozesuari buruz hitz egin genuen. Egiaztatu genuen beharrezkoa dela indarkeria terroristak sistematikoki mehatxatu eta urraturiko oinarrizko eskubide funtsezkoenak (eskubiderako, osotasun fisiko eta moralerako, askatasunerako eskubidea) errespetatzeko kultura eta etika defendatzen eta sustatzen jarraitzea. Halaber, egiaztatu genuen beharrezkoa dela lanean jarraitzea Terrorismoaren Biktimei Aintzatespena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legea garatzeko eta aplikatzeko.Horrez gain, harremanetan egon gara zenbait fundaziorekin, hala nola Fernando Buesa Fundazioarekin, eta hainbat elkartek eta fundaziok antolatutako ekitaldi batzuetan izan gara.V.2. Bilerak administrazio publikoekin2011. urtean, hainbat topagune eta komunikazio izan dira Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin, terrorismoaren biktimen eskubideekin eta bakearen eta bizikidetza demokratikoaren balioekin zerikusia duten kontuez hitz egiteko.V.3. Ikerketa aplikaturako beka2010eko txostenean adierazi genuen bezala, Arartekoak ikerketa aplikaturako beka bat adjudikatu zion Asun Merinero Sierrari, "EAEko terrorismoaren biktimen memoria eta aitorpen sozialerako eskubideak" izenburupean. Lana ia amaituta dago, eta laster argitaratuko dugu.VI. OndorioakV.I.1. Arauen ikuspegitik, oso positiboa iruditzen zaigu Gorte Nagusiek Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta Osoko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Lege onartu izana -Lege horren ekarpen batzuk aipatu ditugu jadanik-, eta espero dugu hori aplikatuta eta araudia garatuta terrorismoaren biktimen egoera hobetuko dela.VI.2. ETAk "indarkeria behin betiko utziko" duela adierazi izanak hobetu egin du milaka pertsona mehatxatu eta jazarriren bizitza, eta euskal gizarte osoari etorkizunean bakea eta askatasuna izango direlako itxaropena piztu dio.Hasi den aro berri honetan, indarrean jarraituko dute terrorismoaren biktimen eskubide gisa onarturiko memoria, egia eta justiziaren printzipioek, eta horiek kontuan hartu beharko dira bidezko bake iraunkor bat lortzeko.