V. Atala. Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko beste jarduera batzuk
1. Gizarte-eragileekiko lankidetza
Arartekoak eta, dagozkion kontuetan, Haur eta Nerabeen Bulegoak, bere jarduera-ildoen artean argi eusten dio haurren eta nerabeen esparruan lanean diharduten gizarte-eragileekin elkarlanean aritzeko aukerari, bai haien eskubideak jendarteratuz edo defendatuz, eta bai, askotan, batez ere egoera arazotsuetan dauden adingabeen sektoreentzat diren baliabide jakin batzuk kudeatuz.
Lankidetza-harreman horri dagokionez, urtero zehazten da, eta hainbat formatutan egiten da: bilerak, bisitak, kolaborazioak dokumentu edo proposamenetan, informazio-eskaerak eta abar. Horrela, bilerak egin ditugu eta parte hartu dugu UNICEF, Save the Children eta Haurren Erakundeen Plataformaren foroetan edota topaketa publikoetan. Horiek guztiek haurren eta nerabeen errealitatearen inguruan elkar aberastea dakar, baita lankidetzarako ildoak, arloak eta proiektu zehatzak aztertzea ere.
Ezintasunen bat duten pertsonen arloan, ezintasun, mendekotasun, buru-osasun eta gaixotasun kronikoen arloetako aholkulari koordinatzaileek, Haur eta Nerabeentzako Bulegoko Aholkulari Batzordeko partaideak baitira, aldizka harremanak izaten dituzte sektore-erakundeekin. Horrela, aurten hainbat bilera egin dira ONCE, Elkartean, FEVAPAS, FEVAS, Euskal Gorrak, APSE, FEDEAFES, O
ME, Síndrome de Dravet fundazioarekin eta APREVASekin. Aztertutako egoera edo arazoren bat haur eta nerabeengan bereziki agertzen bada edo haiengan eragin berezia badu, elkarlanean aritzen gara, arazoen konponbideari haurren ikuspegia gehituz.
Jakina denez, Eusko Jaurlaritzak proposatu du adin txikikoen adopzio kasuetan foru aldundiek erabili beharreko prozedura arautzen duen dekretua aldatze. Proposamen horrek harremanetan jarrarazi gaitu Ume alaia familia adoptatzaileen elkartearekin. Horren antzera, 131/2008 Dekretuan ezarritakoari jarraiki babesik gabe dauden adin txikikoentzako egoitza-baliabideetan baldintza materialak eta funtzionalak egokitzeko aldi iragankorra bukatu izanak bide eman digu Euskadiko Gizarte Hezitzaileen Elkargoarekin harremanetan hasteko.
Azkenik, iaz bezala, aurreko kapituluan aipatu dugun Haur eta Nerabeen Kontseilua berritzeko prozesuaren o
ndorioz, berritzeguneekin, zuzendaritzekin, irakasleekin eta gurasoekin ditugun harremanak berritu edo ezarri behar izan ditugu; modu berean, foroetan, jardunaldietan eta biltzarretan parte hartzearen o
ndorioz, harremanetan egon gara haurren arloko beste erakunde batzuekin, hala nola Vivir sin Drogas fundazioarekin edo FAPMIrekin.
2. Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
Modu berean, askotarikoak dira erakunde instituzional eta/edo baliabide publikoetako o
rdezkari politiko eta teknikoekin lankidetzan aritzeko espazioak eta uneak. Solaskideetako batzuk honako hauek izan dira:
Bilera horietako batzuen esparruan edo hain zuzen ere horien o
ndorioz, Arartekoak lehen eskutik ezagutu ahal izan ditu politika publikoak eraginkor bihurtzeko plan, protokolo, estrategia eta bestelakoen proposamenak; horrez gainera, erakunde eskudunei iritzia eskatu ahal izan die egoera kezkagarri jakin batzuen inguruan —arretaren premia duten behar gisa azaldu zaizkie—, eta esku hartzean ezinbesteko eskubideak bermatu behar direla zehaztu.
Politika publikoetan herritarren eskubideak hobeto babestu eta zaintzeko lankidetza-ildo horretan, Haur eta Nerabeentzako Bulegoa Eskolako Bizikidetasunerako Behatokiko kide da (horrek partaidetza egonkorra dakar berekin), eta adin txikikoek sarean segurtasuna eta konfiantza izateko kulturarekin konprometituta dauden eragile publiko eta pribatuen Sareko kide ere bai. Etengabe parte hartzen du, Aholku Batzordeko partaide gisa, ikerketa-proiektu honetan: Euskal Autonomia Erkidegoan babesik gabeko haurrekin jarduten duten eskola- eta gizarte-hezkuntzako profesionalen arteko harremanak ulertzeko modua. EHUko Didaktika eta Eskola Antolaketa Sailak zuzenduta, bertan parte hartzen dute Euskal Herriko Gizarte Hezitzaileen Elkargoak eta Gipuzkoako O
sabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Partzuergoak.
Aurreko urteetako ildotik, o
so harreman o
na dugu herriaren beste defentsa-bulego batzuetako haur eta nerabeen sailekin, batez ere Kataluniako Síndic de Greugesekoekin eta Andaluziako Herriaren Defendatzailekoekin. Horiekin maiz trukatzen ditugu informazioa, irizpideak eta iritziak.
3. Ekitaldietako parte-hartzea
Hala elkarte eta erakundeekin izandako elkarlanaren esparruan, nola Arartekoak berak gidatu dituelako, Arartekoak berak edo erakundeko langileek adingabeen gaineko foro eta topaketetan esku hartu dute, bai gure erkidegoan eta bai gure erkidegotik kanpo. 2012n izandako parte-hartze esanguratsuenak, dokumentu honetan o
rain arte aipatu gabeak, honako hauek izan dira:
oinarrituz Palestinako lurralde
okupatuetako biztanleria zaurgarrienari zuzendutako begirada. Jardunaldia, Bilbao.
oinarrizko mekanismo gisa, Madril.
Oviedo.
Oharrak egin eta bi urtera egindako balorazioa, Madril.
4. Material didaktikoak eta ikastetxeekiko kolaborazioa
Erakunde hau, sortu zenez geroztiko hogei urte luze hauetan, etengabe aritu da haurrak beren eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko material didaktikoak egiten eta zabaltzen.
Neska-mutikoak izan dira, berriz ere, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna o
spatzeko jardueretako mezuaren hartzaile nagusi. Aurten bat egin nahi izan dugu haurren pobrezia, baita gure neska-mutilena ere, dezente hazi dela o
hartarazten dabiltzan ahots guztiekin. “Begiratu zure inguruan…” lemarekin, neska-mutilei gonbita luzatu nahi izan diegu beren inguruan begiratzeko, arretaz so egiteko, errealitate bidegabe batekiko sentikor bihurtzeko, agian beraien kideetako batzuk errealitate hori bizitzen arituko dira-eta. Baina “Zure eskubideak, bere eskubideak” adierazten dugunean zerbait egiteko gonbita ere bada; horrela aldarrikatzen dugu guztiok bizimodu duina izateko dugun eskubidea eta, bidenabar, elkarri laguntzen diogu eta elkartasunez partekatzen dugu daukaguna eta garena.
Kartelekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek jaso dute “Eskubideen uhartea” webarekin harremanetan jartzen dituen o
rri-markagailu ezaguna. Hor aurkitzen dituzte, o
hiko edukiak ez ezik (haurren eskubideak sustatu eta defendatzeko jokoak, bideoak, ipuinak, loturak…), parte hartzeko berariazko gune bat ere, haurrek adieraz diezaguten zer eta nola ikusten duten pobrezia beraien inguruan, krisia beraiengan nola eragiten ari den, beren ustez zer gauza o
n sortzen ari den, beraiek zer egin dezaketen…
Jakina denez, Rainbow proiektuan (ingelesezko sigla: Rights Against IntoleraNce: Building an O
pen-minded World/ Intolerantziaren aurkako eskubideak: aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikitzen) parte hartzen ari gara iaztik, Europako zazpi herrialdetako 9 erakunde publiko eta pribatuekin batera. Proiektu horren emaitza gisa, 2012an argitaratu dira proposamen horretan aurreikusitako material didaktikoak, homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta aitortuko dituen kultura bat sustatzeko. Film laburrak dira, adin ezberdinetarako sailkatuak, gida didaktikoa eta guzti. Gida horrek film bakoitzaren helburuak, ezaugarriak eta edukia azaltzen dizkio erabiliko duen hezitzaileari, eta, aldi berean, jarduera o
sagarriak eta sakontzeko jarduerak proposatzen ditu. Material horien guztien jendaurreko aurkezpena eta zabalkundea 2013ko lehen seihilekoan egiteko asmoa dugu.
Rainbow proiektuaren barruan, 2011. urtea bukatzeko, urte amaieran, film laburren lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu genituen bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta heziketa-ziklo artistikoetako ikastetxeak. Lehiaketan Europako 15 eta 19 urte bitarteko nerabe eta gazteek egindako film laburrak aurkeztu ziren, LGTB gaiaren inguruan. Pozik adierazten dugu gazte basauriar batek irabazi zuela lehiaketa, Love izenburuko film laburrarekin, eta Milango Mix jaialdian jaso ahal izan zuela saria, familia o
soa aldean zuela.
Gogoratuko duzuenez, Rainbow proiektuak bi urte iraun zuen eta 2013. urtetik aurrera Rainbow HAS izenekoan izango du jarraipena (Eskubideak aliantzen bitartez: etxean eta eskolan berritzen eta sareak sortzen), izan ere, proiektu horrek berriro Europako Batzordearen Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren konfiantza merezi izan du. Aurrekoak bezalaxe, haurtzarotik hasita sexu-aniztasunera irekitako hezkuntza lortzea du helburu proiektu berri honek, sexu-joeragatik edo genero-identitateagatik bereizkeria pairatzeko modu guztiak prebenitu eta haiei aurka egin ahal izateko.
Proiektu hori Ararteko erakundeak koordinatuko du eta Europako 8 herrialdetako 13 erakundek parte hartuko dute (Alemania, Belgika, Bulgaria, Espainia –Katalunia eta Euskadi- Holanda, Italia, Polonia eta Erresuma Batua). 2013-2014 biurtekoan zehar garatuko da eta alderdi hau azpimarratu nahi du: sexu-aniztasunari dagokionez (sexu-orientazioari eta genero-identitateari lotutako aniztasuna), haurren eta nerabeen eskubideen egoeraren azterketa eta hobekuntza hezkuntza eremuan, zentzu zabalean, hau da, hezkuntza erakundeak, irakasleak zein mota guztietako familien elkarteak barne hartuz. Xedea haurtzarotik aniztasun sexualarekiko hezkuntza irekia jasotzea da, sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen o
ndoriozko bazterkeria edo jazarpena (edozein formatan, hau da, jarrera homofobo edo transfoboak) saihesteko eta horren aurka egiteko gai dena.
Proiektu hori abian jartzeko, Ararteko erakundeak herrialde parte hartzaileetako erakunde parte hartzaileak (unibertsitateak, ikerketa soziologiko eta pedagogikoak burutzen dituzten taldeak, udalak, haur hezkuntza sustatzeko elkarteak, LGTB pertsonen eskubideen aldeko elkarteak eta guraso bakarreko familien elkarteak) koordinatuko ditu batera lan egin dezaten bi urtetan zehar, o
ndorengo lan ildoak jarraituz honako xede hauek lortze aldera:
onenak aztertzea.
ondorengo aplikazioan ustezko eragina izan dezaten.
Proiektu hori amaitzen denean eta aipatutako lan ildoekin bat eginez, laburbilduz, hauek izango dira lortu nahi diren emaitza nagusiak:
onenak jasotzen dituztenak ere. Halaber, alor zehatz horretan dauden baliabideen Europako mapa gaineratzea espero dugu.
Laburbilduz, 2013. urtean Euskadin egingo den talde o
soaren lehenengo bileraren bitartez abian jarriko den proiektu horren garapenaren o
inarria gizarte aliantza sendoak ezartzean datza eta xedea herritarren eskubideen alorrean aurrerapausoak ematea da: elkarteen, erakundeen eta hezkuntzaren inguru formalaren arteko aliantzak, gehiengoaren interesak o
rdezkatzen dituzten elkarteen (ikasleen familien edo gurasoen elkarteak) eta gutxiengoen eskubideak defendatzen dituzten elkarteen (guraso bakarreko familien elkarteak eta LGTB pertsonen eskubideen babeserako elkarteak) arteko aliantzak. Erakunde honentzat erronka bat izateaz gain, Europa mailan aliantzen prozesu baten buru izateko aukera ezin hobea da. Horri esker, beste herrialde batzuen parean aurrera egingo dugu eta gure elkarteen eta erakundeen sareak konektatuko ditugu haurren, nerabeen eta gazteen aniztasun afektibo-sexualerako eskubideen defentsaren alde.
5. Adingabeentzako web gunea
2011ko o
tsailean jendaurrean aurkeztu genuen Eskubideen uhartea web gunea.
Lehen Hezkuntzako haurrentzako web atari bat da (6 eta 12 urte bitartekoentzat). Bi helburu ditu: batetik, haurrak erakundera gerturatu nahi ditugu, giza eskubideen eta haurren eskubideen inguruko erreferente gisa ezagut dezaten —modu hurbilago eta eskuragarriago batean—; eta, bestetik, haurrak eurak beren eskubideen gainean sentsibilizatu nahi ditugu eta eskubide horien berri zabaldu.
2012an hezkuntza-eduki berriak gehitu zaizkie web o
rrialdean genituen atalei: Itsasargia, neska-mutilek beren eskubideak ezagutzeko tokia; botila, haurren eskubideen mapa daukana, ipuin bizidunekin eta e-bookekin; zurezko upela edo SOS gunea, non haurrek informazio interesgarria aurki dezaketen, laguntza behar baldin badute; arrainontzia, parte-hartzera animatzeko tokia; estekak eta jokoak; eta itsaspekoa, gurasoei eta hezkuntzako profesionalei bereziki zuzendutako o
rrialdeko gune bakarra. Gune horretan atal berri bat jarri da abian, udalerriek partaidetza eta haurren eskubideen kultura susta dezaten.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0ko Eskola Bakegune web o
rrialderako esteka sartu zuen iaz; horregatik, EAEko lehen hezkuntzako ikasle guztiek eskuragarri dute o
raindik ere.
Alabaina, aurten o
rrialdea ez dute Euskadiko herritarrek bakarrik bisitatu, bisita ugari jaso baitira beste autonomia erkidego eta herrialde batzuetatik. O
rrialdera egindako bisiten erdia, gutxi gorabehera, Espainiatik kanpokoak izan dira eta Kolonbia nagusitzen da beste herrialde batzuen artean (Txile, Argentina, Mexiko eta Peru). Egiaz, Bogotatik bisitatu da gehien o
rrialdea, eta horren o
ndoren, Bilbo, Madril, Bartzelona, Txileko Santiago, Coruña, Sevilla eta Donostiatik.
2012ko martxotik, 14.446 erabiltzaile sartu dira web o
rrialdean, eta horietatik %27 berriro ere o
rria bisitatu dute beste zenbaitetan. Bisitari gehieneko egunak azaroaren 20aren, hau da, Haurren Eskubideen Hitzarmena o
nartu zen egunaren urtemugaren ingurukoak izan ziren.
Gehien bisitatu diren edukiei dagokienez, jokoekin eta estekekin lotutakoak izan direla esan dezakegu, baita haurren eskubideei buruzko informazio zehatza ematen duten atalak ere: eskubide zehatzekin zerikusia dutenak ‑historia bizien bitartez‑ eta Hitzarmenarekin lotutakoak.