Ararteko

  • RSS
  • Contactar
  • Buscador
  • Mapa Web
CASTELLANO
  • A
  • A
  • A

Liburuaren aurkibidea

  • Aurkezpena
  • + I. Atala.  Arau- eta antolaketa-testuingurua
    • 1.    2010-2014 Jarduera-esparrua
    • 2.    Arau- eta eskumen-esparrua
  • + II. Atala.  Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
    • 1.    Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
    • + 2.    Aztertutako gaiak:
      • 2.1.  Hezkuntza
      • 2.2.  Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako gizarte zerbitzuak
      • 2.3.   Familiak
      • 2.4.   Osasuna
      • 2.5.   Justizia
      • 2.6.   Mendeko adingabeak
      • 2.7.   Kultur jarduerak eta kirola
      • 2.8.   Beste batzuk: “lapurtutako jaioberriak”; atzerritarren seme-alabak
  • III. Atala.  Azterlana: Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea
  • IV. Atala.  Gure haur eta nerabeen ahotsa: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
  • + V. Atala.  Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko beste jarduera batzuk
    • 1.    Gizarte-eragileekiko lankidetza
    • 2.    Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
    • 3.    Ekitaldietako parte-hartzea
    • 4.    Material didaktikoak eta ikastetxeekiko kolaborazioa
    • 5.    Adingabeentzako web gunea
  • VI. Atala.   Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
  • + VII. Atala.  Eranskinak
    • Grafikoak
    • Taulak
    • Arloko araudia
    • Arartekoaren argitalpenak

Txostenen bilatzailea

Erakundeen aurkibidea

  • Ir a p;gina inicial
  • Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 2012
  • II. Atala.  Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
  • 2.    Aztertutako gaiak:
  • 2.7.   Kultur jarduerak eta kirola
Deskargatu formatu librean:
  • RTF
  • XML

2.7.   Kultur jarduerak eta kirola

Aurreko urteetan bezala, alor horretan azpimarragarria dena eskolako kirolari lotuta dago, baita haren izaera parte-hartzaile eta hezitzailearekin ere. Zentzu horretan, emakume batek aurkeztu zuen kexa adierazgarria da. Bertan, azaltzen zen futbol elkarte batek urte batean Eskolako Kirola programan parte hartu zuten 17 ume kaleratu zituela. Mahai gainean jarri zuen erakundeek eta, bereziki, Bizkaiko Foru Aldundiak kontrol handiagoa burutu beharko luketela programa horretan izena ematen dute kirol kluben politiken gainean, arlo hori arautzen duen araudian jasotako printzipioak errespetatzen direla bermatze aldera. Horren harira, bi alderdi azpimarratu nahi izan zituen: alde batetik, lehiaketa-arrakastaren gainetik hezkuntzari lotutako xedeak eta haurren eta gazteen artean kirola egiteko ohituraren sustapena gailentzeko beharra; bestetik, datuak babesteari dagokionez, araudia errespetatzeko beharra.


Gertatutakoaren azterketa amaitzeko, gomendioa egin zen. Horren bidez, aditzera eman genuen aldundiak hobekuntzak gaineratu behar dituela salatutako gertakarien eta antzerako gertakarien gaineko ikerketaren eremuan. Horrez gain, horrelakoak berriro gertatu ez daitezen, praktika onak sustatu behar ditu aipatutako programan parte hartu nahi duten kirol kluben artean. Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde honek egindako gomendioak onartu zituen eta gaiari lotuta hartutako neurrien inguruko informazioa helarazi zigun.


Hala, azpimarratu nahi dugu berriro ere adin horietan, kirola egiten denean, espiritu parte-hartzailea eta hezitzailea gailendu behar dela eta hori modu arduratsuan eta proaktiboan sustatu behar dela. Horretarako, egokiak diren neurriak eta tresnak artikulatu beharko dira. Erakunde honen ustez, kirol zentroek eta klubek zentzu horretan praktika oneko kode bat sinatzea norabide zuzenean doan urratsa da.

Creative Commons lizentziako
Lan hau Creative Commons-en Attribution 3.0 Unported lizentziapean dago.

XHTML 1.0 Strict
Nivel Doble-A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0)