Ararteko

  • RSS
  • Contactar
  • Buscador
  • Mapa Web
CASTELLANO
  • A
  • A
  • A

Liburuaren aurkibidea

  • Aurkezpena
  • + I. Atala.  Arau- eta antolaketa-testuingurua
    • 1.    2010-2014 Jarduera-esparrua
    • 2.    Arau- eta eskumen-esparrua
  • + II. Atala.  Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
    • 1.    Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
    • + 2.    Aztertutako gaiak:
      • 2.1.  Hezkuntza
      • 2.2.  Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako gizarte zerbitzuak
      • 2.3.   Familiak
      • 2.4.   Osasuna
      • 2.5.   Justizia
      • 2.6.   Mendeko adingabeak
      • 2.7.   Kultur jarduerak eta kirola
      • 2.8.   Beste batzuk: “lapurtutako jaioberriak”; atzerritarren seme-alabak
  • III. Atala.  Azterlana: Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea
  • IV. Atala.  Gure haur eta nerabeen ahotsa: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
  • + V. Atala.  Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko beste jarduera batzuk
    • 1.    Gizarte-eragileekiko lankidetza
    • 2.    Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
    • 3.    Ekitaldietako parte-hartzea
    • 4.    Material didaktikoak eta ikastetxeekiko kolaborazioa
    • 5.    Adingabeentzako web gunea
  • VI. Atala.   Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
  • + VII. Atala.  Eranskinak
    • Grafikoak
    • Taulak
    • Arloko araudia
    • Arartekoaren argitalpenak

Txostenen bilatzailea

Erakundeen aurkibidea

  • Ir a p;gina inicial
  • Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 2012
  • II. Atala.  Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
  • 2.    Aztertutako gaiak:
  • 2.5.   Justizia
Deskargatu formatu librean:
  • RTF
  • XML

2.5.   Justizia

2011. urtearen hasieran, Eusko Legebiltzarrean “Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak” izeneko txostena aurkeztu zen. Txosten horrek Ararteko erakundeak haurren inguruan ordura arte argitaratutako txosten guztiak, baita atalen batean haurrak hizpide dituzten txostenak eta urtez urte horietako bakoitzaren inguruan egindako jarraipenak ere, barne hartzen ditu. Bertan jorratu diren alorren artean, nerabe arau-hausleen arazoa dago. Gai horren jatorria 1998ko “Adin txikiko lege-hausleak” izeneko txostena da. 2010. urtera arte txosten horren jarraipena egin zen. Txostena eta hori amaitzeko emandako gomendioak argitaratu zirenetik ia bi urte pasa ostean, egokitzat jo zen horien betetze mailari buruzko jarraipena egitea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailari funtsezko datu eta informazioa eskatu genizkion.


Gauzatutako neurrien eboluzioaren gaineko datu nagusiak aztertzeak aplikazio maila handiagoa edo txikiagoaren berri edukitzeko aukera ematen du, baita joera orokorrak ezagutzeko ere. Hori guztia “3/2005 Legeak eta 80/2009 Legeak ezarritako araudiaren testuingurua erabat aplikatzeko beharra” aipatzen duen txostenaren gomendioa baloratu ahal izateko funtsezko informazioa baita. Datu orokor horiek honen berri ematen digute:

 

(2. taula)
EAEn buruturiko neurrien kopurua (2009-2012)

Neurria 2009 2010 2011 2012
Komunitatearen onurarako        
prestazioak 314 347 285 229
Zaintzapeko askatasun irmoa 310 327 376 297
Tratamendu anbulatorioa 22 10 13 8
Gizarte- eta hezkuntza-lanak 186 146 137 101
Barneratze finkoa 116 209 169 120
Asteburuetan geratzea 152 128 102 121
Heziketa taldearekin elkarbizitza 5 11 8 7
Eguneko zentro batera joatea 34 26 37 29
Behin betikoak 1.139 1.204 1.127 912
Zaintzapeko kautelazko  askatasuna 30 39 37 36
Kautelazko barneratzea 67 59 52 41
Kautelazko elkarbizitza 3 4 7 3
Kautelarrak 100 102 96 80
NEURRIAK GUZTIRA 1.239 1.306 1.223 992
Bariazioa 196 67 -83 -231
% Hazkundea 18.8 5.4 -6.3 -18.9

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila

 

 

2009. eta 2010. urteek erakutsi dute neurrien kopuruak gora egin duela, nahiko modu nabarmenean horietako lehenengoan (% 19). 2011. urtean joera aldatu egin zen eta neurri kopurua % 6,3 gutxitu zen. Gutxitze hori handiagoa izan zen 2012. urtean (% 19) eta, ondorioz, 2004. urtekoa bezalako eskari mailan kokatuta gaude.


Ezarritako neurrien gutxitzea hiru lurraldeetako adingabeentzako epaitegietan gertatu da: % 12,8 Bilbokoan, % 18,2 Donostiakoan eta % 34,5 Gasteizkoan.


Delituei dagokienez, neurrien kopuruak oro har behera egin badu ere, familia barruko indarkeriari lotutako delituek eta bikotekideen aurkako erasoek gora egiten jarraitu dute, nahiz eta oso bistakoa ez izan. Kautelazko neurrien % 37,5 eta neurri irmoen % 10 eragiten dute.

 

(13. grafikoa)
EAEn gauzatutako behin betiko eta kautelazko neurrien kopurua (2009-2012)

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila

 

 

2012. urtean ezarritako neurrien % 8 kautelazkoak izan dira. Ez da aldaketa adierazgarririk antzeman zaintzapeko askatasunetan eta barneratzeen kopurua eta iraupena murriztu dira. Kautelazko neurri gisa, heziketa talde batekin batera bizitzeari dagokionez (2012. urtean 3 izan dira), sailak helarazi zuen hausnarketarekin bat gatoz: “neurri hori ez da oso egokia, haren izaera eta legezko arautzea kontuan hartuta; izan ere, neurri hori gauzatzeko kautelazko izaerak ahalbidetzen ez duen lana, pausatzea eta arreta beharrezkoak dira”.

 

(14. grafikoa)
EAEn gauzatutako kautelazko neurrien kopurua, modalitatearen arabera (2009-2012)

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila

 

 

2012. urtean gauzatutako neurrien % 92 irmoak dira eta kasu gehienetan (% 72,8) bitarteko irekian burutzen dira. Dena den, % 27,2 zentroetan gauzatzen dira (barneratzeak, bizikidetzak eta asteburuko egonaldiak). Aurreko urteekin alderatuz, 2012. urtean aldaketa esanguratsu jakin batzuk gertatu ziren behin betiko neurri nagusietan:

 

(15. grafikoa)
EAEn gauzatutako neurri irmoen kopurua, modalitatearen arabera (2009-2012)

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Adminis­trazio Saila

 

 

  • Komunitatearen onurarako prestazioek behera egin zuten ondoz ondoko bi urtetan. 2008. urtean egondako jaitsieraren ostean eta 2009. eta 2010. urteetan hazkuntzak erregistratu baziren ere, aurreko urteetatik urrun gaude, lehen 400 kasuen muga erraz gainditzen baitzen.

  • Zaintzapeko askatasunak 2009. urtean erregistratutakoaren antzerako mailan daude.

  • Gizarte- eta hezkuntza-lanak egiteari lotutako neurriak modu nabarmenean behera egin du eta 2007. urtekoa baino kota txikiagoan kokatuta dago.

  • 2010. urtean barneratzeek % 80,2 gora egin zuten eta iraupena ere nabarmen luzatu zen. Azken bi urteetan joera beheranzkoa izan da eta 2012. urtean, 2009. urtean jasotakoen antza duten zifrak lortu ziren. Dena den, iraupena mantendu zen.

  • Asteburuko egonaldia hazi den neurri bakarra da, 2011. urtearekin alderatuz.

Neurrien aplikazio errealak burutzeko faktore erabakigarri bat bitartekoen eta baliabideen eskuragarritasun handiagoa edo txikiagoa izan ohi da.

 

(3. taula)
Gazteen justizia sistemaren heziketa zentroen sarea

I. maila   Plazak: 39
IBAIONDO heziketa zentroa Zumarraga 39 mutil   5 heziketa talde
II. maila   Plazak: 55
URGOZO heziketa zentroa Zugastieta 1 mutil
TXEMA FÍNEZ heziketa zentroa Aramaio 2 mutil
URIBARRI heziketa zentroa Arrazua-Ubarrundia 16 mutil
ANDOIU/GORBEIA heziketa zentroa Vitoria-Gasteiz 19 neska
III. maila   Plazak: 10
Autonomia egoitza Bilbao 6 Mistoa
Autonomia egoitza Donostia-San Sebastián 4 mutil
Plaza eskuragarriak guztira   Plazak: 104

 

Neurrien murrizketarekin zuzeneko lotura duenez, gazteen justiziaren arloko zentroen sareko batez besteko okupazio tasak ere behera egin du 2012. urtean zehar eta % 70 eta % 80 bitartean kokatu da. Horregatik urtearen hasieran bi autonomia egoitza eta asteburuko egonaldiei lotutako neurriak betetzeko zentro zehatza itxi zuten. Guztira, 18 plaza.


Sistema bitarteko irekien sarearen bidez osatzen da, lurralde historiko bakoitzean ekipoak mantentzen dituena eta eguneko zentroak sendotzen dituena. Guztira, 36 plaza eskaintzen dira, biztanleria aintzat hartuta, proportzionalki banatuak.


Hala ere, beharrezkoa eta egokia den baliabideen eskuragarritasun kuantitatibotik harago, gorago aipatutako araudian jasotako beste alderdien inguruan zalantzak eduki ditzakegu, hezkuntzari dagokionez esku-hartzeen egokitasun handiagoa edo txikiagoaren ingurukoak hain zuzen ere. Hala, egokitzat jotzen denean Banakako Hezkuntza Proiektuetan lan-arlo zehatza ezartzeko gomendioa ezarri duen eta betetze fasean kontziliazioa hizpide duen zirkular bat dagoela jakinarazi diguten arren, gurekin hizketan egon diren zenbait profesionalen iritziz, aukera hori ez da nahikoa erabili. Aipatutako lan-arlo zehatz horrek, jokabidearen arduratik, haren ondorioetatik, beste pertsonen inplikaziotik eta abarretik abiatuta, bitartekotza/kontziliazio prozesu bat abian jartzeko aukera jorratu beharko luke.


Arrisku egoera berezian dauden haurren gaineko txostenaren 3. gomendioari dagokionez, “adingabeentzako poliziaren bulego eta erregistro zehatzak ezartzeko beharra” aipatzen duena; ohiko txostenean, Herrizaingoari dagokion alorrean, xedatu da Ertzaintzaren atxiloketa-zentroetan oraindik ez direla adingabeentzako berariazko bulegoak egin, beraz, ez da urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak ezarri duena bete (17.3. artikulua). Halaber, erakunde honek Bilboko Udaltzaingoaren instalazio berrietan bisitaldiak burutu ditu eta, bertan, berariazko gela hori badago, hobetzeko zenbait proposamen egin diren arren. Izan ere, ez da guztiz bete exijitzen den bereizketaren printzipioa (horren xedea adingabeek atxilotutako helduekin harremanik ez edukitzea da), erabilera komuneko beste gela eta esparruen ondoan baitago. Gainera, bertara heltzeko guztientzat komunak diren lekuetatik pasa behar da.


4. gomendioak abokatuen ofiziozko txandak eskainitako zerbitzua eta horien prestakuntza zehatza dauka hizpide. Adingabeentzako txanda zehatza sortzeak esan nahi du abokatuek bertan sartzeko prestakuntza zehatza jaso beharko dutela. Hori aurrerapen garrantzitsua da legeriaren nahiari dagokionez. Hori bai, zuzenean jaso ditugun testigantza batzuen arabera, oraindik ere espezializatu gabeko zenbait praktika burutzen dira, batez ere, helduen jurisdikzioari lotutako lan egiteko moduarekin zerikusia daukatenak. Hortaz, ematen du oraindik ere aurrerapausoak eman behar direla helduen ofiziozko txandako abokatuen prestakuntza zehatzaren arloan.


Gazteen justiziako zerbitzuen eta babesik gabe dauden haurrentzako gizarte zerbitzuen arteko koordinazioan hobekuntzak egin dira, aipatutako txostenaren 5. gomendioan esan bezala. Izan ere, iaz aditzera eman zen bi sistemak koordinatzeko jarduteko protokoloa onetsi zela eta sistema horien arduradunek berresteaz gain, bisitaldietan eta kexen izapidetzean zehar egiaztatu ahal izan dugu asebetetze maila eta eraginkortasunari dagokionez egon den aurrerapena begi bistakoak direla.


Espezializatutako literaturak eta profesionalek dioten moduan, egoerarik zaurgarrienetan dauden haurrek aukera gehiago dituzte euren bizitzen hainbat alorretan zailtasunak edukitzeko. Zenbait nerabeen kasuan ere hori horrela da, zehazki, babesgabetasun mailaren batean dauden eta, ondorioz, haurrak babesteko gizarte zerbitzuen eskutik arreta jasotzen duten eta legea urratuz sistema judizialarekin harremanetan jartzen dituen delituren bat burutzen duten nerabeen kasuan. Azken urteetan bi sistemen eskutik arreta jaso duten bost kolektiboen barruan, deigarria da euren senideei edo bikotekideei erasotzen dieten eta, ondorioz, euren ingurutik separatu behar dituzten nerabeen kopuruak etengabe gora egiten jarraitzen duela (portzentajeei jarraiki, neskak gehiago). Halaber, adierazgarria da 2011. eta 2012. urteetan bakarrik dauden adingabe atzerritarren kopurua murriztu dela. Bestalde, horrek islatzen du denboraldi horretan neskato eta mutiko gutxiago heldu direla gure lurraldera.


Osasun arretan egon diren aurrerapenen eta osasun sistemarekiko lankidetzaren inguruan (6. gomendioa) bakarrik jakin dugu 2012. urtearen hasieran Zumarragako BOZeko psikiatra aldian behin bisitaldiak egiten hasi zela Ibaiondo heziketa zentroan. Aurreko txostenetan azaldu dugun moduan, zerbitzu publikoek buruko osasunari lotutako arreta behar duten nerabeei eskaintzen dieten arretak gabezi garrantzitsuak ditu, are gehiago eragindako pertsonen kopuruak handitzen jarraitzen duela kontuan hartuta. Edonola ere, arretan antzeman daitekeen ahultasunak ez die bakarrik kolektibo horiei eragiten. Txostenean, osasunari buruzko atalean hain zuzen, azaldu den moduan, EAEn buruko osasunari erantzuna emateko gaur egun dauden gabezi eta mugak ere barne hartzen baititu.

Creative Commons lizentziako
Lan hau Creative Commons-en Attribution 3.0 Unported lizentziapean dago.

XHTML 1.0 Strict
Nivel Doble-A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0)