Ararteko

  • RSS
  • Contactar
  • Buscador
  • Mapa Web
CASTELLANO
  • A
  • A
  • A

Liburuaren aurkibidea

  • Aurkezpena
  • + I. Atala.  Arau- eta antolaketa-testuingurua
    • 1.    2010-2014 Jarduera-esparrua
    • 2.    Arau- eta eskumen-esparrua
  • + II. Atala.  Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
    • 1.    Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
    • + 2.    Aztertutako gaiak:
      • 2.1.  Hezkuntza
      • 2.2.  Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako gizarte zerbitzuak
      • 2.3.   Familiak
      • 2.4.   Osasuna
      • 2.5.   Justizia
      • 2.6.   Mendeko adingabeak
      • 2.7.   Kultur jarduerak eta kirola
      • 2.8.   Beste batzuk: “lapurtutako jaioberriak”; atzerritarren seme-alabak
  • III. Atala.  Azterlana: Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea
  • IV. Atala.  Gure haur eta nerabeen ahotsa: Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua
  • + V. Atala.  Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko beste jarduera batzuk
    • 1.    Gizarte-eragileekiko lankidetza
    • 2.    Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
    • 3.    Ekitaldietako parte-hartzea
    • 4.    Material didaktikoak eta ikastetxeekiko kolaborazioa
    • 5.    Adingabeentzako web gunea
  • VI. Atala.   Haur eta nerabeen eskubideen egoera baloratzea
  • + VII. Atala.  Eranskinak
    • Grafikoak
    • Taulak
    • Arloko araudia
    • Arartekoaren argitalpenak

Txostenen bilatzailea

Erakundeen aurkibidea

  • Ir a p;gina inicial
  • Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostena 2012
  • II. Atala.  Eskubideak urratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
  • 2.    Aztertutako gaiak:
  • 2.8.   Beste batzuk: “lapurtutako jaioberriak”; atzerritarren seme-alabak
Deskargatu formatu librean:
  • RTF
  • XML

2.8.   Beste batzuk: “lapurtutako jaioberriak”; atzerritarren seme-alabak

2.8.1. “Lapurtutako jaioberriak”


2011n bulegoak egin zuen txostenean jaso genuen moduan. urte horretako uztailean 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jaioberriak beren ama biologikoengandik bidegabe banandu edo ebatsi zireneko egintzak argitzen lagunduko duten neurrien premiari buruzko Arartekoaren 1/2011 Gomendio orokorra jendaurrean aurkeztu zen. Gomendioa iraganeko egitateei begira egin da, argitzeko asmoz (abian dauden prozedura judizialak alde batera utzita), bai eta etorkizunari begira ere, halakorik berriro gertatu ez dadila, ordutik jarri diren eta gaur egun indarrean dauden kautelazko neurrien bitartez.


2012. urtean zehar, zenbait kexa heldu dira gai horri lotuta baina askoz gutxiago izan dira. Bestalde, hainbat erakundek jarduerak abian jarri dituzte gure gomendioan jasotako ildoarekin bat eginez. Horiek guztiak interes handiarekin aztertu ditugu eta jarraian laburtuko ditugu.


Urte hasieran Herriaren Defendatzaileak Justizia Ministerioaren eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean burututako kudeaketei lotuta helarazi zigun informazioa ikusita, hauxe nabarmendu nahi dugu “probak (DNA) egite aldera jarduteko protokolo bat egin da eta Toxikologiako Institutu Nazionalean datu-base bat ezarri da. Hori guztia Zerga Ministerioaren eta Epaitegien eta Auzitegien esku jarri da, erabilgarri izan dezaten, eragindako pertsonen artean datuak gurutzatzen direnean eta haiek hala erabakita pertsona jakin batzuen laginak ateratzen dituztenean”.


Otsailaren 16an, EAEn, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran ez-legezko proposamen bat aho batez onetsi zen 1960. eta 1970. hamarkadetan lapurtutako jaioberrien kasua argitzeko beharrari lotutakoa. Horretarako, legebiltzarrean batzorde bat eratzea erabaki zen “adopzio espedienteetan erreferentziazkoa eta aplikagarria den araudi guztia xehetasunez aztertzeko eta ikertzeko eta gertakariak argitzeko eta etorkizunen horrelako gertakariak jazotzeko aukera eman dezakeen edozein legezko abagune saihesteko lagungarriak diren legeriaren aldaketak proposatzeko helburuarekin”. Legebiltzarreko Batzordea 2012ko martxoan eratu zen baina benetan apirilaren amaieran funtzionatzen hasi zen, bi astetan behin. Plangintzarekin bat eginez (erakundeak, adituak eta kontsultatu beharreko beste eragileak) abenduan amaituko zutela aurreikusi zuten, legegintzaldiaren amaierarekin batera, baina hauteskundeen deialdia aurreratu egin zenez (urrian) eta legebiltzarra desegin zenez, batzordearen lana amaitu gabe geratu zen.


Batzordeko presidentea izan zenak azaldu zuen, emaitza zehatz gisa, zenbait kontsulta-bide ireki zirela pertson/familia interesdunen esku jartzeko eta fitxategi jakin batzuk berreskuratzeko helburuarekin. Halaber, adituen (hilerrietako auzitegiko eta arduradunak) testigantzak ere aipatu ditu, batzuetan bat ez datozenak, eta ematen du argi geratu dela ez dela erraza izango kasuen ebidentzia argiak egiaztatzea edo topatzea.


Legebiltzarreko jarduerarekin batera, Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Zuzendaritzari 2012. urtearen hasieran xede horrekin sortu zen Sailen Arteko Batzordearen buru izateko ardura esleitu zion. Horrez gain, batzordearen eta eragindako pertsonen elkarteen arteko lotura ere izan behar zen.


Sailen Arteko Batzordeak sustatutako jarduerei dagokienez, zera dakigu:

  1. 1. Erakunde eskatzaileen esku jarri da (2011. urtean jarri zen) Biktimarentzako Laguntza Zerbitzua (BLZ) izenekoa. Baliabide hori oso egokia da alderdi juridikoen gaineko orientazioaren aldagaia barne hartzen duten egoeretan, baita arreta psikologikoaren aldagaia hizpide duten horietan ere. Izan ere, antsietate handiarekin jo ohi duten haiengana. BZLn artatutako kasuak (deiak, aurrez aurreko arreta, laguntzak...) 315 izan ziren maiatzaren 31n (zuzendaritzak eskuragarri duen azken txostenaren datan): 103 Barakaldon, 128 Bilbon, 76 Donostian eta 8 Gasteizen (kuriosoa da baina Gipuzkoan salaketa gehien jaso zituen tokia izan arren, BZLren esku-hartzea bertan Bizkaian burututakoa baino txikiagoa izan da zenbaketa osoari erreparatuta).

  2. 2. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak (AMEI) 5 gorpu hobitik atera ditu epaileak hala aginduta.

  3. 3. DNA bankuari dagokionez, uda eta gero berezko laborategi bat martxan jarri zen, Auzitegi Unitate Genetikoa (AUG) izenekoa. Goian aipatutako Justizia Ministerioaren Toxikologiako Institutu Nazionalak lan hori burutzeko bermea eman zion. Unitate hori Donostiako Justizia Jauregian kokatuta dago, Auzitegi Medikuntzako Institutuak Gipuzkoan duen zuzendariordetzan hain zuzen ere.

  4. 4. Lekualdaketak direla-eta, 1975. urtea baino lehenagoko zenbait paper-sorta deagertu direla aitortu da. Lekualdaketetan paper-sortak galdu izanari buruzko Euskal Herriko Unibertsitatearen (Paco Etxebarriaren) txosten bat dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideen Zuzendaritzari hala eskatuta egindakoa.

  5. 5. Osakidetzak 687 eskaera jaso zituen. Horietatik, 519k erantzuna jaso zuten, dokumentazioarekin batera. Eskaera gehien jaso zituen zentroa Donostiako ospitalea izan zen, 428 eskaera hain zuzen ere (342 eman ziren). Osakidetzan bideratutako eta erantzunik jaso ez duten informazio eskaeren % 25 (178) horri dagokionez (horien artean, erdia Donostiako ospitaleari lotuta daude), osasun arloko aginpideek adierazi dute lokalizatzea oso zaila dela. Izan ere, historia klinikoa –gaur egun ulertzen dugun moduan- 80. hamarkadan jaio zen eta 1989. urtera arte ez zen osasun arloko dokumentazioaren zaintza araudian jorratu.

  6. 6. Ertzaintzari dagokionez, 2011. urtean 70 ikerketa abian jarri zituzten (28 Araban, 42 Gipuzkoan eta 0 Bizkaian). Horiei gehitu behar zaizkie 2012ko urtarrila eta maiatza bitartean hasitako beste 37 ikerketa (7 Araban, 2 Bizkaian eta 28 Gipuzkoan). Ez da inolako eredurik antzeman, ezta mafia nazional edo nazioarteko mafiaren zantzurik ere. Hortaz, ez dago argudio nahikorik atzean “azpilana” zegoela ondorioztatzeko.

 

2.8.2. Atzerritarren seme-alabak

Atal horretan bi kexa jaso ditugu, atzerritarren seme-alabak izateagatik aurkitu dituzten zailtasunak hizpide dituztenak. Batzuetan atzerritar horiek administrazio egoera irregularrean egon ohi dira.


Horietako lehenengoa honi buruzkoa da: pasaporterik ez duen adingabe bati erroldatzea ukatu zioten. Familia beste udalerri batera lekualdatu zen eta bertako udalak bi ahizpa txikiak familia-liburuan erregistratu zituen. Hala ere, hirugarrenari izen-ematea ukatu zion 16 urte baino gehiago zituelako eta ez zuelako identifikazio ahalbidetzen zuen pasaporterik. Erakunde honen ustez, adingabearen interes gorenaren printzipioa eta bazterkeriarik eza hizpide duen printzipioa aplikatuz, adin txikiko pertsona guztiak erroldatu behar dira, idazkariordetzaren 1997ko uztailaren 21eko ebazpenaren 2. aginduarekin bat eginez. Horren bidez, udalei udal errolda eguneratzeari buruzko jarraibide teknikoak eman dizkien Estatistika Institutu Nazionalaren presidentearen eta Lurraldeen arteko Lankidetzaren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko ebazpena argitaratzea erabaki zen. Azkenik eta izen-emateko zedula eman ostean, erroldatu ahal izan zen.


Bigarrena adingabe batek federazio-lizentzia lortzeko zailtasunak ezarri dizkion dokumentazioaren eskaerak eragin zuen. Adingabe bati federazio-lizentzia emateko, Bizkaiko Futbol Federazioak eskatu zion berak eta bere gurasoak bizileku baimena daukatela egiazta zezan. Eskaera hori ez da Euskal Futbol Federazioaren Araudi Orokorrean jaso, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan ere.


Gure iritziz, bizileku baimena edo gurasoen laneko baimena edo lan-kontratua aurkezteko beharrak eragozten du legez kontrako egoera administratiboan dauden adingabe atzerritarrek federazio-lizentzia lor dezaten. Horrek gizarteratzeari eta kirola egiteak haur eta gazteentzat esan nahi duen gainontzeko guztiari eragiten dio. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzara eta Bizkaiko Foru Aldundira jo genuen gure gogoeten berri emate aldera. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zigun gure iritziarekin bat zetorrela eta antzerako egoerak errepikatu ez daitezen burutu zuen jardueraren berri eman zigun.

 

2.8.3. LGTB haurrak eta nerabeak

Erakunde honek askotan adierazi du joera homosexuala (gay eta lesbianak) edo bisexuala edo transgenero edo transexual identitatea (aurrerantzean, lgtb) duten nerabe askoren egoeraren gaineko kezka; izan ere, egunero bizi dituzte familian, eskolan edo gizartean beren errealitatea ez onartzeari eta, areago, arbuiatzeari loturiko egoerak.


Aurten auzi honen inguruan banakako kexak jaso ditugun arren, erakundeak lgtb pertsonen eskubideak defendatzeko lanean diharduten taldeekin eta Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuko arduradunekin duen harremanak bide ematen digu gaur egungo arazo kezkagarrienetako batzuk ezagutzeko.


Horren haritik, beharrezkoa iruditzen zaigu hauxe azpimarratzea: gabezia nabarmena antzeman dugu hezkuntza sisteman, aniztasun afektibo-sexualerako eta genero-aniztasunerako eskubideen erabateko errespetua integratzeari, bistaratzeari eta sustatzeari dagokionez. Hori guztia honetan antzeman daiteke: ez dago irakasleak prestatzeko eta sentsibilizatzeko plan edo programarik, ikasgelan ez dira kontu horiek modu sistematikoan eta antolatuan jorratzen, ez dago sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzko material zehatzik eta egun erabiltzen diren material didaktikoetan ez dira bizikidetza eredu berriak islatzen. Halaber, egiaztatu dugu ez dagoela jazarpen homofoboa berariaz jorratzen duen mekanismorik -gero eta ikerketa gehiagok argi utzi duten arren ikastetxeetan jazarpen mota hori askotan gertatzen dela eta ondorio larriak dituela-. Hala eta guztiz ere, ematen du zehaztasun hori ez dela behar bezala aintzat hartu eskolako jazarpenari erantzuteko protokoloan. Zentzu horretan, irakasleek antzeman dute hezkuntza sistemak ez diela inolako laguntzarik eskaintzen gai horiek behar bezala jorratu ahal izateko. Hala adierazi da Euskadin egindako landa-lanean, Rainbow Europako testuinguruan, geroago aipatuko dugunez.


Ararteko erakundearen iritziz, haurrekin eta gazteekin ikastetxearen eremuan eta elkarteen eremuan lan egitea funtsezkoa da, sexu-orientazioan eta genero-identitatean dagoen aniztasuna erabat onartzearen aldeko hezkuntza eratuz gazte-gazteak direnetik. Zentzu horretan, haurtzarotik errealitate hori kontuan hartzen duen hezkuntzaren garapena irmotasunez jorratzea ezinbestekoa da:

  • beharbada bazterkeria pairatzen duten haur, nerabe eta gazteei laguntza eta konpainia eman ahal izateko. Izan ere, oraindik gaur egun sexu-orientazio edo genero-identitate desberdinak zailtasunak eragiten ditu adingabeen gizarteratzean.

  • gazte-gaztetik errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako balioak irakastea, aniztasun afektibo-sexualaren aurkako aurreiritziak eta eginkizunak eta genero-identitateak zalantzan jartzen dituzten ideiak behin betiko gainditu ahal izateko.

  • modu horretan, ikastetxea toki seguru bilakatuko da, adingabeen eta nerabeen garapen pertsonal zoriontsua bermatuko duena eta aniztasuna barne hartzen duena.


Bestalde, beste gai hau ere jorratu behar da: familiei, irakasleei eta zentroei nola eman aholkuak eta informazioa eta nola lagundu, ikastetxeetan haur eta nerabeen identitate aniztasunari eta genero-rolei dagozkien egoerak edo portaerak sortzen direnean. Halako egoerak, jakin ahal izan dugunez, oso adin txikietan ere gertatzen dira. Erakunde honek gai horri heldu dio Eusko Jaurlaritzaren Berdindu-n LGTBen eskubideak babesten diharduten elkarteekin, eta gai horren bilakaera aztertzen jarraitzeko asmoa du 2013. urtean barrena.

Creative Commons lizentziako
Lan hau Creative Commons-en Attribution 3.0 Unported lizentziapean dago.

XHTML 1.0 Strict
Nivel Doble-A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0)