1. Arloa kopurutan
Aurten 62 kexa-espediente kudeatu dira sail honetan eta honakoa izan da eragindako administrazioen araberako banaketa:
• Foru administrazioa ................................................................................................22
•Tokiko administrazioa ..............................................................................................21
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ............6
Azpiarloen araberako banaketari erreparatuz gero, honela sailkatuko litzateke:
• Garraioak ..............................................................................................................30
• Herri lanak eta az
piegiturak ..................................................................................12
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa ....................10
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio erantzukizuna .........................5
• Nahitaezko desjabetzea ........................................................................................4
• Obrak egitea ..........................................................................................................1
Ekitaldiaren itxieran, sailean jasotako kexen estatistika-informazioa ondorengoa litzateke:
Zertzelada bakarrean, ekitaldi honetan kexa gehiago jaso dira. Gutxi gorabehera ehuneko berrogeita hamarra garraio publikoaren az
pieremuari dagokio eta gainerakoa beste az
pieremuei. Ohikoa izaten den legez, herri lanen blokea nabarmendu dezakegu horien artetik. Jaso ditugun kexen izapidetze-egoera zentzuzkoa da, jasotako guztien bi heren ingurutan gure jarduketa burutu baitugu. Batez ere laugarren hiruhilekoko kexen kasuan, jarduketa-fase desberdinetan gelditu gara, eta beste kexa batzuen kasuan ez dugu administrazioaren erantzunik jaso edo jaso dugun arren ez ditugu baloratu oraindik. Kopuru absolutuetan, jarduketa okerren bat hauteman dugun kasuetan, tartean zeuden herri-administrazioek emandako erantzuna zentzuduna izan da eta helarazi dizkiegun gogoetei jaramon egin diete. Bestalde, izapidetu ditugun eta herritarrei aholkularitza eta informazioa eskaintzea helburu duten jarduketak ere az
pimarratu behar dira. Atal honetan horietatik guztiz desberdinak diren gaiak jorratzen dira. Kaltetutako pertsonek gai baten lege-erregulazioari buruzko informazioa eskatzen digute, administrazioak emandako ebazpenen batekiko eta jarraitutako prozedurarekiko desadostasuna adierazten digute edo herri-administrazioen aurreragoko jarduketekiko aldea az
altzen digute, kaltetuta sentitzen direlako eta hartutako erabakiak egokiak direla egiaztatu nahi dutelako. Beste batzuetan, haien ustez administrazioak gauzatu beharreko jarduketa bat falta denean, horren inguruko informazioa eskatzen dute. Az
ken batean, informazio eta aholku gehiago jaso nahi izaten dute, erakunde publikoen aurrean dagozkien eskubideak erabili ahal izateko.
2. Kexarik aipagarrienak
Izapidetu ditugun kexa az
pimarragarrienen laburpen bat jaso dugu atal honetan, urtean zehar egindako lanaren erakusgarri. Gomendioren bat edo az
keneko idatzi bat egin zaien kexei erreparatu diegu bereziki eta dagozkien az
pieremu materialetan multzokatu ditugu, jarraian zehaztutako epigrafeen arabera.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Ez dago honen inguruko berritasunik eta kexatzeko arrazoi nagusia ez da aldatu: ez zaie erantzuten erreklamaziogileek herri-administrazioetan aurkeztutako eskaerei. Horrenbestez, berriro diogu dagokion ebazpena emateko eta jakinarazteko betebeharra errespetatu behar dela beti, kexa hasteko erabilitako bidea edozein izanda ere. Isiltasuna prozedura amaitzeko modu onartezina da. Lege-erreformek gero eta gehiago mugatzen dute isiltasun negatiboa erabiltzeko aukera eta erantzun faltak efektu hori izan dezan, lege baten pareko arau batek hala xedatzeko eskatzen dute, guztion intereserako arrazoi premiatsuak daudelako edo erkidego zuzenbideko arau batek hala xedatzen duelako. Ildo horretatik, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Lege berriaren arabera (2016-10-2an sartuko da indarrean), prozeduraren xedea jardueretarako sarbidea izatea edo horiek gauzatzea denean, legeak isiltasunak ezespen izaera izateko, guztion intereseko arrazoi premiatsuak egon beharko dira.
Azken batean, herri-administrazioak arduratsuak izan behar dira jasotzen dituzten eskaerak ebazteko orduan eta gainera, ebazpen horiek behar bezala arrazoituta egon behar dira, Administrazioak erabaki jakin bat zergatik hartu duen jakiteko. Batzuetan interesdunak administrazioaren jardunaz kexatzen dira ez dakitelako zer egin behar duten, erabakietan eta ebazpenetan ez delako agertzen horiek zein legetan oinarrituta hartu diren edo ez delako erabaki eta ebazpen horien edukia arrazoitzen.
Lege berria indarrean sartzearen harira, az
ken xedapenetatik bosgarrenaren garrantzia az
pimarratu nahi genuke. Legea indarrean sartu eta urtebeteko epean, hots, 2017ko urriaren 2ra bitartean, estatuko, autonomi erkidegoko eta tokiko arauak, Lege honetan xedatutakoarekin bat ez datozen prozedura arautzaileei buruzkoak direnak, Legera egokitu beharko direla dio. Segurtasun juridikoa egoteko eta legaltasuna betetzeko, beharrezkoa da prozedurak berrikustea, denborarekin araudian egoki diren egokitzapenak egiteko, legeak horretarako ezarritako epeak agortu gabe.
Aurten jasotako beste hainbat kexatan planteatu den beste gauza bat herri-administrazio desberdinak beren artean koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko beharrizana litzateke, gai beraren inguruan baterako eskumenak eta/edo eskumen partekatuak dituztenean. Batzuetan, datozen epigrafeetan gailenduko dugun izapidetutako kexaren batean ikusi ahalko duzuenez, kaltetutako pertsonek beren kabuz egin behar diote aurre erakunde sarearen konplexutasunari eta zaila izaten da emaitza zehatz bat lortzea, administrazio bakoitzak gaiaren zenbait aspektu bakarrik jorratzen dituenean. Egoera horren aurrean, esku hartu duten administrazioak herritarrek egindako eskaerari erantzun egokia ematen ahalegindu behar dira eta horretarako haien esku dauden baliabide juridikoak erabili behar dituzte, esate baterako, lankidetza-hitzarmenak, kudeaketa aginduak edo lankidetzarako formula erabakigarriak.
2.2. Herri lanak eta az
piegiturak
Aurreko epigrafean adierazitakoaren harira, aurten bukatutzat eman dugu Enekuri gainetik Ibarrekolandara (Bilbo) bitartean bizikletaz ibiltzeko dagoen bidea oinezkoentzako arriskutsua zela salatzen zuen kexa baten inguruko esku-hartzea. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere esku hartu zuten. Kexan planteatutakoaren arabera, bidearen tarte batean erabilera bakoitzerako (oinez ibiltzeko eta bizikletan ibiltzeko) espazioak ez zeuden bereizita eta beraz, arriskutsua zen oinezkoentzako. Bidea ez zegoen behar beste seinaleztatuta, erabilera mota desberdinak egon arren, bidetik oinez doazen pertsona batzuk zaurgarriak izan arren (ikastegi bateko ikasleak eta adineko pertsonak, esaterako) eta tarte batek duen aldaparen ondorioz bizikletek baimendutako abiadura gainditu dezaketen arren.
Gure erakundeak esku hartu zuenean segurtasunerako zeuden irizpide desberdinak az
pimarratu zituen, kexan adierazitako tartearen zati batean eta bestean erabilera bereizteko eskatzen den gutxieneko zabalerari dagokionez, irizpide horiek aplikatzen zituen administrazioaren arabera. Izan ere, Foru Aldundiak 3,50 metroko zabalera izan behar zuela esan zigun az
kenean eta hori ez da betetzen Udalak bereizitako tartean. Foru informazioaren arabera, tarte horren zabalera 3,40 metrokoa da. Gure ustez, aipatutako desadostasun horiek agerian uzten dute erabilerak bereizi ahal izateko eskatzen den segurtasunerako zabalera zein den argitu beharra dagoela eta irizpide hori arrazoitu beharra dagoela. Era berean, bide-segurtasuna hobeen bermatzen duen konponbide teknikoa eman behar da, Bizkaiko bizikleta-bideei buruzko ekainaren 27ko 10/2014 Foru Arauan xedatutakoari jarraituz.
Bestalde, argi dago bi administrazioak ez zirela modu koordinatuan aritu kexan planteatutako arazoei konponbide bat emateko, hasieran hala egin zutela adierazi bazuten ere. Horri dagokionez, aipatutako arauan ageri den elkarri informazioa emateko, lankidetzan aritzeko, koordinatzeko eta bakoitzaren eskumeneko eremuak errespetatzeko beharra (6. art.) gogorarazten du gure ebazpenak.
Segurtasunari buruzko arazo berarekin baina kasu honetan errepideei dagokienez, hainbat kexa izapidetu ditugu. Bilboko Santo Domingo gainean istripuak gertatzeko dagoen arriskuari buruzko ofiziozko esku-hartzea ere burutu dugu, trafiko-istripuek kaltetutako pertsonen elkarte batek bere kezka agertu ostean. Aurrekontu-arazoak zirela-eta, Bizkaiko Errepideen Lurralde Planaren baitan galtzada erdibitzeko aurreikusten ziren lanak ez zirela epe laburrean egingo jakin genuen eta informazioa eskatu genuen, planifikatutako proiektua burutu bitartean eremu hartako arriskua eta istripuak murrizteko ezarriko ziren neurrien berri izateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak BI-631 errepidean eta zehazki Santo Domingo gainean istripuak egoteko arriskua murrizteko gauzatutako eta aurreikusitako jarduketen berri eman zigun. Nolanahi ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/96/EE Zuzentarauaren arabera, 2008ko az
aroaren 19koa dena eta bide-azpiegituretako segurtasunaren kudeaketari buruzkoa dena, errepide zerbitzuko segurtasun maila igo beharra dago, espezifikoki istripu gehien gertatzen diren tarteetan inbertituz edo gehiago murrizten saiatuz.
Zuzentarau hori Europa barneko errepideen sarea osatzen duten errepideei aplikatzen bazaie ere, Batasuneko kide diren estatuek Zuzentarauaren xedapenak errepide bidezko garraiorako az
piegitura nazionalean aplikatu ahalko dituztela dio, jokamolde egoki modura. Beraz, ebaluazio bat egitea eta kasu honetan BI-631 errepidean ezarritako neurriez gain beste batzuk ezartzea komeniko litzaiokeela esan genion Bizkaiko Foru Aldundiari, istripuak ekiditeko. Beharrezkoa izango balitz, seinale egokiak jartzea izango litzateke neurri osagarri horietako bat, erabiltzaileei istripu asko egoten diren tarteak daudela iragartzeko.
Aurrekoarekin batera, seinalizazioaren aldetik ere planteatu da errepideen segurtasunari buruzko auzia. Adibide gisa, behin GI-2132 errepidearen seinalizazioa eskuinera zein ezkerrera maniobra arriskutsuak egiten dituzten tona askoko kamioi asko igarotzen diren errepide batentzako desegokia iruditzen zitzaiola salatu zuen pertsona batek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako Sailburuordetzaren Trafiko Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Az
piegituretarako Departamentuak, bide mota kontuan hartuta, ez zuten hutsunerik aurkitu bideko seinalizazioari dagokionez. Edonola ere, Gipuzkoako errepide eta bideen araubide juridikoa erregulatzen duen Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko Foru Arauaren Testu Bategina onesten duen ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arautzaileari jarraituz, errepideen zaintzarako planek istripuak egoteko arrisku gehien dagoen tarteetan bide-segurtasuna hobetzen duten jarduketa guztiei arreta berezia eskaintzea aurreikusi beharko luketela az
pimarratu nahi dugu (35. artikulua).
Azkenik, Elkartu Elkarteak aurkeztutako kexari egingo diogu erreferentzia. Elkarte horren esanetan, Donostian egiten ari diren autobus geltoki berria ez da irisgarria mugikortasun urritua duten pertsonentzat. Arartekoak 2015eko az
aroaren 25ean emandako ebazpenean, izapidetze bidean dagoen autobus geltoki berriaren arkitekturaren eta jardueraren proiektua berrikusteko eskatzen zitzaion udalari, nasetarako aurreikusitako diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma zezan. Laburbilduz, eraikuntzak eta hiriko espazioak barne hartzen dituzten autobus geltoki berrien elementu guztiek aipatutako araudian zehazten diren baldintza tekniko guztiak bete behar dituzte. Horrek esan nahi du irisgarritasun unibertsala bermatzeko oinezkoentzako ibilbideak jarri behar dituztela, aurreikusitako baliabide guztiak pertsona guztiek erabili ahal izateko, berdintasunez. Ezgaitasunen bat duten pertsonen alorrari helduko diogu, bertan sakonago az
tertzen baita gomendio hori.
2.3. Ondarea
Jabari publikoari dagokionez, herri-administrazioen titulartasuneko jabari publikoa behar beste zainduta ez dagoela planteatzen duten kexak izapidetzen jarraitzen dugu. Ohikoa den legez, landa-guneko bideen egoerari buruzko kexak heltzen zaizkigu, bide horiek zaintzea toki erakundeen erantzukizuna izanik. Beste arazo batzuei buruzko kexak ere heltzen zaizkigu, ubide publikoen eta horien ertzen garbiketari eta mantentzeari buruzkoak, esaterako.
Zentzu horretan, hainbat pertsonak beren kezka agertu digute, hain ustez beharrezkoak diren mantentze-lanak ez dira behar bezala egiten eta horrek eragina izan dezake ibaien ubidearen edukieran, euri asko egiten duenerako. Esku hartzeko irizpideei dagokienez, Uraren Euskal Agentziak (URA) honakoa adierazi du: “mantenimendurako zerbitzuak ezinbestekoak diren bi helbururekin gauzatzen ditu bere lanak: ibaien ubideetan eta ertzetan ingurumena kontserbatu eta hobetzea eta horien edukiera hidraulikoa mantentzea”.
Edukiera hidraulikoa hobetzeko, lanak ubidearen edukiera hidraulikoa mantentzeko direla adierazi dute, horrela uholde-arriskua prebenitu eta murrizteko, arazoak egon daitezkeen puntu zehatz batzuetan ibaiari asko hazten utzi gabe. Kasu horietan, puntu kritikoetan bolumen handiko objektuak pilatzea ekiditea da lehentasuna, obturaziorik ez sortzeko (obturazioak zubi-begietan, presa txikien goraguneetan...) eta uren isuri askea ekiditeko. Ingurumenaren kontserbazioari eta hobekuntzari dagokienez, ibai ekosistemen gainbehera moteltzea helburu duen Europako, estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiari jarraituz ur masen egoera babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko, lehentasun osoz haltzadi kantauriar garrantzitsua (ekosistemarentzako betetzen dituen funtzio guztiengatik da garrantzitsua, higaduraren aurrean ibaiertzak babesten baititu) berreskuratzeko eta kontserbatzeko lanean ari direla diote.
Azkenik, epigrafe honetan az
aldu beharra dago pertsona batek murru bat mantentzeko eta premiaz konpontzeko eskatu zuela eta ez zuela erantzunik jaso, ezta ezer egin ere. Horren harira aurkeztu zuen kexan izandako esku-hartzea bukatutzat eman dugu. Batzuetan benetan zaila izaten da ondasun publiko baten erantzukizuna duen administrazioa zein den zehaztea.
Gatzaga Buradongo harresia kontserbatzearen arduraren inguruan planteatutako kexan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako harresi guztiak euskal ondare publikoarenak direla ondorioztatu dugu, Estatuarenak direnak edo jabe pribatuen aldeko okupazioa edo jabetza legitimatzen duten tituluak dituztenak izan ezik. Az
keneko baldintza hori ez zegoen frogatuta helarazitako informazioan. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak Arabako Lurralde Historikoari kulturaren alorrean eskualdatutako eskumenak erabiltzeko, egoki diren ondasunen eta bereziki harresien titulartasuna ere egozten ote zaion argitu behar da. Aurrekoa gorabehera, Arabako Foru Aldundia da Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden ondare historikoaren ondasunak kontserbatzeko, mantentzeko eta zaintzeko funtsezko ahalmena baliatzeko administrazio eskuduna. Az
kenik, Labastidako Udalari, hirigintzaren alorrean dagozkion eskumenez gain, premiazkoa izanez gero bere udalerrian dauden interes kulturaleko ondasunak zaintzeko eta bermatzeko beharrezkoak diren kautelazko neurriak hartzeko eskumena ere dagokio.
2.4. Garraioak
Garraioen az
pieremu honetan, 2015. urtean batez ere bidaiariak errepide bidez garraiatzeko zerbitzuen eskaintzari buruzkoak diren arazoak planteatu dira, hiri barruko zein hiriarteko zerbitzuei dagokienez. Zentzu horretan, gai horren inguruko kexa kopurua hazi dela adierazi behar dugu. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan hiriarteko lineen garraio erregularraren emakidak berritu izanaren ondorioz egon ahal izan diren disfuntzioen harira egindako kexak izan dira batez ere.
Erakunde honetan hainbat idatzi jaso ditugu, Debabarrenako hiriarteko garraio linearen funtzionamenduan izandako zailtasunak salatuz. Egindako alegazioak bildu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentura jo genuen, az
aldutako oharren inguruan behar beste informazio helarazteko eskatuz.
Laburpen modura, esan dezakegu kexak ondorengoei buruzkoak zirela: ez zirela ezarritako ordutegi berriak errespetatzen, Zarautzen geraleku berri bat jarri zela eta horrek zerbitzua atzeratzen zuela, autobidetik ibiltzeko egokiak ez ziren ibilgailuak erabiltzen zirela eta Ermua-Eibar Donostiarekin batzen duten zerbitzu guztiak Ermuan hasten eta amaitzen zirela.
Azaldutako gaiei erantzuteko, arestian aipatutako foru sailak txosten bat bidali zigun. Bertan modu zehatzean az
altzen eta arrazoitzen ziren zerbitzu berria martxan jartzean gertatutakoak. Txostenean zioenetik abiatuta, az
ken hilabeteotan zerbitzu berriak martxan jarri izanaren ondorioz gertatutako disfuntzioak berregokitzen saiatu zirela egiaztatu ahal izan genuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko beharrezkoak liratekeen aldaketa guztiak sartzen joateko konpromisoa hartu zuenez, amaitutzat eman genuen gai horretan izandako esku-hartzea.
Bestalde, Arabako Lurralde Historikoan Gasteiz-Boveda linearen erabiltzaileek egindako alegazioak aipatu behar ditugu, emakida berriaren ordutegiak eta ibilbideak aldatzeko eskatu baitzuten. Gure eskaerari erantzuteko, linea hori martxan jartzen ari zirela jakinarazi zigun Arabako Foru Aldundiak, eta ordutegien inguruan egindako lehenengo eskaerari dagokionez, emakida arautzen duten pleguen parte den proiektuan sartu direla. Ibilbidearen inguruan proposatutako aldaketei dagokienez, Garraio Zerbitzuek aldaketa egiteko kontuan hartu beharreko aldagai guztiekin batera az
tertuko zituztela jakinarazi zigun, behin garraio emakida berria martxan jarritakoan, erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko.
Bizkaian polemikoa izan zen Etxebarriko Udalak hartutako erabakia, Galdakaoren eta Etxebarriko metro geralekuaren arteko lotura egiteko balio behar zuen hiriarteko autobusa metro geralekuan bertan egindako nasara heltzea eragotzi baitzuen.
Alkatetzak jarritako ibilbide berriak 700 metro baino gehiago oinez egitera behartzen zituen autobus horren erabiltzaileak, gehienbat Galdakaoko bizilagunak direnak. Industriagune batetik pasatu behar ziren eta ia ez zebilen inor bertatik. Segurtasun falta hark emakumeentzako “gune beltza” bilakatzen zuen ibilbidea. Jasotako kexetan salatutakoaren arabera, ibilbidearen tarte batzuetan hainbat oztopo daude hirigintzaren aldetik eta beraz, mugikortasun urritua duten pertsonentzako ezinezkoa da ibilbidea egitea. Espaloiek mailak dituzte, beheratzeak gaizki eginda daude eta Lezama eta Legizamon kaleen arteko pasabidera sartzeko eremuan ez dago barandarik.
Jasotako erreklamazioak ikusita, Etxebarriko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailarekin harremanetan jarri ginen, egindako oharrei buruzko informazioa eman ziezaguten.
Hasitako izapidetzean jakin dugu gaia auzitegietara eraman zela. Arrazoi hori dela bide, Arartekoa sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeko 13.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, erakunde honek bertan behera utzi zituen izapidetzen ari zen espedienteak.
Horretaz aparte, gogora ekarri nahi ditugu 2014. urteari dagokion ekitaldian, irailetik abendura bitartean, AP-1/AP-8 autobideak erabiltzeagatik ezarritako deskontuak eta kenkariak ez aplikatzeagatik jaso genituen kexak. Horietan adierazitakoaren arabera, erreklamazioak aurkeztu ziren eta erantzun modura, BIDEGIren koordinatzaile nagusiak, deskontuen eta kenkarien planera atxikitako pertsonei zerbitzu hobea eskaintzeko, finantza-entitate kolaboratzaileek erabiltzaileei informazioa eta bete beharreko dokumentazioa bidaliko zizkietela adostu zela erantzun zien, az
ken hori datu pertsonalak eguneratzeko eta lagatzeko kanpaina baten barruan. Hala ere, kexa-egileek esan zuten ez zutela bere finantza-entitatearen jakinarazpenik jaso eta deskontuak aplikatu ez zitzaizkiela egiaztatu ahal izan zutela, beren kontu-korrontean izandako mugimenduak berrikusi ostean.
Horregatik jo genuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Az
piegituretako Departamentura, adierazitakoaren inguruko informazio eske. Gure eskaerari erantzuteko, Bidegik informazioa kudeatzen zituen az
piegituren erabiltzaile guztiengana heltzeko esfortzu handia egin zutela eta komunikazio bide guztiak erabili zituztela adierazi zuen: web orria, prentsa idatzia, irratia eta telebista. Gehiago zehazteko eskatu genienean eman ziguten bigarren erantzunean, ondorengoa bidali ziguten: www.bidegi.net web orrian argitaratutako bannerren kopia bat, Bidegiren web orrian erabiltzaileen eskura jarritako eta finantza-entitate guztiek bidalitako idatzien kopia, Bidegik finantza-entitateei arestian aipatutako dokumentuak bidaltzeko ordaindutako fakturen kopia eta deskribatutako kanpainaren inguruan argitaratu diren albisteen kopia. Hori guztia ikusita, Bidegik zabaldutako informaziora sarbidea izateko baliabide egokiak erabili zituela kontuan hartuta, amaitutzat eman genuen gure esku-hartzea.
Errepide bidezko garraioaren inguruko kexak nagusi diren arren, trenaren eta metroaren erabiltzaileen erreklamazioak jasotzen jarraitzen dugu. Gure eskumen eremua kontuan hartuta, Euskotren zerbitzuaren edo hiriko garraio sistemaren (Metro Bilbao) ingurukoak lirateke kexa horiek. Az
ken horri dagokionez, esan beharra dugu hainbat kexa jaso ditugula Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz linea eteteak ekarritako arazoengatik eta metroa autobusengatik aldatu izanagatik Plentzia-Sopela ibilbidea egiteko.
Kontakturik gabeko txartelen bidezko garraio publikoa erabiltzeko sistemei ere egin nahi genieke erreferentzia (MUGI Gipuzkoan, BAT Gasteizen eta BARIK Bizkaian). Sistema horiek jada ezarrita daudenez eta beren erabilera Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko guztietan orokortuta dagoenez, zerbitzu horien erabiltzaileek planteatzen dizkiguten disfuntzioak ere gutxituz doaz. Sendotze horretan, garraiorako txartel bakarra ezartzeko elkarreragingarritasunean egindako aurrerapen guztiak aipatu behar ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko garraiobide publiko guztietan kontakturik gabeko edozein txartel erabili ahal izateko egindakoak, alegia.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta funtzionamenduaren alorrean, aurreko ekitaldietan bezala, egiten zaizkien eskaerei erantzuten ez zaielako aurkezten dira kexa gehienak. Kexak jaso dituzten administrazioen arabera, isiltasuna nahikoa da eskaera bat ezetsi dela ulertzeko, behin erantzuteko epea igaro ondoren. Jarrera hori ez dator bat legaltasunarekin. Alde batetik, pertsonek Administrazioari aurkezten dizkioten eskariei behar bezala arrazoitutako erantzuna emateko eskubidea dutelako, eta bestetik, kasu guztietan isiltasuna ez delako negatiboa izaten. Gainera, isiltasunaren izaera positiboari edo negatiboari dagokionez, herri-administrazioek askotan ez dituzte betetzen bere antolaeran indarrean dauden prozedurei buruzko informazio eguneratua izateko legezko betebeharra, bakoitzak ebazpenak emateko ezarrita duen epea eta kasua bada, isiltasunaren zentzua. Ondorioz, Administrazioaren jardute ezari alor horretan zuzemen faltak dakarren babesgabetasunagatiko gaitzespena gehitu behar zaio.
Horrez gain, errepikakorra bada ere, berriro diogu Administrazioak prozedura guztietan ebazpena emateko eta jakinarazteko betebeharra duela (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikulua). Aurrekoari kalterik eragin gabe, gehieneko epea (hiru hilabete, besterik ezarrita ez badago) ebazpena jakinarazi gabe igarotzen bada, egoki diren errekurtsoak aurkezteko legitimatuta egongo da.
Administrazio prozeduraren eta araubide juridikoaren inguruan az
pimarratu beharreko beste alderdi bat litzateke izaera juridiko propioa duten erakunde publikoen funtzionamendutik eratorritako arazoa, sektore publiko instituzionalaren funtzionamendutik eratorritakoa, alegia. Batzuetan erakunde horiek, herri-administrazioei lotuta egon arren, araudi propioa izaten dute eta araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea aplikatzea saihestu nahi izaten dute, horretarako arrazoirik eman gabe. Nolanahi ere, az
pimarratu beharra dago administrazioaren ahalak gauzatzen dituzten guztietan 30/1992 Legea errespetatu behar dutela, beren jardute-eremuagatik araudiak beste prozedura arautu batzuk ezartzen ez baditu behintzat. Erakunde publiko horiek beren araubide juridikoa argitzeko esfortzua egin behar dute eta zehaztu egin behar dute zein egoeratan jardun behar duten aipatutako administrazio araudiaren arabera eta zein egoeratan arau propioen arabera, horri jarraituz jarduteko.
Herri lanen arloan aurkezten diren kexak azpiegituren proiektuak jendartean erakusteko epearen barruan izandako alegazioei emandako erantzunarekin ados ez daudelako izaten dira. Alde batetik, proiektuaren izapidetze-egoerari buruzko informazio falta salatzen dute, denbora luzea pasatzen baita espedientea izapidetzen duen administrazioaren berririk izan gabe. Espediente horien konplexutasunaren eta izapidetzean egondako aldagaien eta intzidentzien ondorioz, batzuetan onesteko eta martxan jartzeko prozesua luzatu egiten da eta horrela, zuzenean eragingo dien pertsonen (proiektuak beren jabetzei eragiten dielako edo proiektua gauzatzeagatik beste kalte batzuk pairatuko dituztela aurreikusten dutelako) ziurgabetasuna ere luzatzen da.
Beste alde batetik, oro har herri lanen proiektu horiek kaltetutako pertsonek behin eta berriro planteatzen dute egoki den administrazioari aurkeztutako alegazioak ez direla kontuan hartzen. Izapidetzea legezko formalismo hutsa bihurtzen dela diote, edukirik gabea eta erreklamaziogileek zentzuzkotzat jotzen dituzten eskaerei erantzuteko nahirik gabea. Horri dagokionez, kaltetuentzat ulertzea zaila bada ere, ezin dira egokitasunaren arrazoiak zalantzan jarri, organo eskudunei dagokielako erabakiak hartzea.Administrazioaren diskrezionalitate horrek ez du uzten aukeratutako irizpidea beste batengatik aldatzen, ahalmenaren desbideraketa gertatzen den balizko jakin batzuetan izan ezik.
Aurten jasotako beste hainbat kexatan planteatutako gaia litzateke herri-administrazioen arteko harremana. 30/1992 Legeko 4. artikuluak herri-administrazioen arteko harreman horiek jarraitu beharreko printzipioak arautzen ditu eta leialtasun instituzionalaren printzipioari jarraituz, beste administrazioen eskumenak errespetatu behar dituztela adierazten du. Alabaina, batzuetan arazoak ez du zerikusirik izaten eskumenekin eta alderdi bakarrak ere ez duela dagokion erantzukizuna bere gain hartzen izaten da arazoa. Kasu horietan administrazio bakoitzak ondasunarekiko edo jarduerarekiko duen eskumena zehazteko konplexutasuna aprobetxatzen da. Beste batzuetan, herri-administrazio desberdinek eskumenak badituzte osotasun modura funtzionatu beharko lukeen ondasun publiko bakar bati dagokionez, disfuntzionaltasunak gertatzen dira eta erreklamaziogileak agerian jartzen dituzte. Koordinaziorako eta lankidetzarako mekanismorik gabe, zaila da arazo horiek konpontzea.
Ondore horietarako, herritarren eskaerak modu eraginkorrean kudeatzeko, disfuntzioak identifikatu bezain pronto, horrelako zerbait planteatu zaion administrazioa beharrezko informazioa biltzeaz eta espresuki horretarako dauden legezko mekanismoak erabiliz, planteatutako arazoa behar bezala konpontzea ahalbidetuko duten neurriak hartzeaz arduratu behar da, herritarrak leku batetik bestera joaten ibili beharrean, erantzun argirik edo bidezko emaitzarik lortu gabe.
Garraioei dagokienez, horri buruzko epigrafean adierazi dugun moduan, aurten Euskadin Txartel Bakarra ezartzeko aurrerapenak egin dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sustatutako helburua da, Euskadiko Garraio Agintaritzaren bitartez. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetan txartel bakarra ezartzea errealitatea da jada, martxan dagoelako edo lurralde historikoetako foru erakundeen menpeko garraiobide guztietan ezartzeko fase aurreratuan dagoelako, eta baita garraio publikoaren sare propioa duten udalerrien menpeko garraiobideetan ere.
Horretaz aparte, Eusko Jaurlaritzak eta Euskotren Sozietate Publikoak kontakturik gabeko txartel guztian elkarreragingarritasuna lizitatu dute, 2016ko lehenengo seihilekoan ezartzeko, Bilbo-Donostia-Hendaia tren zerbitzuan eta Amorebieta-Bermeo adarkaduran erabiltzeko. Sistema hori martxan dago jada Bilboko tranbian, Larreinetako funikularrean, Gasteizko tranbian eta Bilbo-Donostia-Hendaia tartearen Ermua-Elgoibar tartean. Jarduteko ildo horretan, 2016an zehar kontakturik gabeko txartelak Dbusen erabili ahal izatea ere espero da, hots, Donostiako udal garraio konpainian.
Neurri horiek guztiak garraio publikoa hobetzeko dira eta zentzu horretan garraioaren alorreko lurralde agintaritzek baterako esfortzua egiten jarraitu behar dute, haien artean eta Euskadiko Garraio Agintaritzarekin koordinatuz eta lankidetzan arituz, herritarren mugikortasunerako mesedegarria den sistema integratu bat lortzeko. Lurralde historiko bakoitzeko txartel bakarrak gainerakoetan integratu eta erabiltzeko lan horretan, tarifak bateratu behar dira oraindik; izan ere, oraindik gauzatu ez den beste operatiba desberdin bati dagokio gai hau. Garraio publikoaren erabilera bateraturako balio duen jarduketa orok mugikortasun jasangarria lortzen lagunduko du.
Garraioen gaiarekin jarraituz, jaso ditugun kexetako batean garraio lineetan ezartzen diren ibilbide berriak eta enpresa emakidadunen batek zerbitzua emateko duen modua eztabaidatu dira. Kexa konkretu horri dagokionez, kontuan izan behar dugu garraio agintaritzek ahalmen diskrezionala dutela linea zein trazatu zehatzetatik igaroko den erabakitzeko orduan. Linearen ibilbidea zehazteko planteatu daitezkeen aukera desberdinen artean, foru erakundeek edozein aukeratzeko ahalmena dutela esan nahi du horrek. Horrela, az
kenean aukeratzen den ibilbidea aukerazko arrazoietan eta Administrazioak haztatutako irizpide tekniko eta ekonomikoetan oinarrituko da. Aldi berean, enpresa emakidadunak bere gain hartu beharko du zerbitzuaren kudeaketa eta kontratuan ezarritako baldintzak hertsi-hertsian betez eta adierazitako epeak betez antolatu eta eskaini beharko du zerbitzua. Nolanahi ere, zerbitzuek ondo dihardutela bermatzeko beharrezko polizia-ahalmenak gordeko ditu administrazioak beretzat.