*Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Azken urteotan ohikoa denez, lurraldez lurralde aurkeztutako espediente idatziak aztertzen ba
ditugu, herritarrei arreta emateko bulegoetako aurrez aurreko kexekin gertatu bezala, Arabako lurraldea neurriz gain ordezkatuta dago guztizko kopuruan, ziur aski bertan dagoelako Arartekoaren egoitza nagusia, ba
ita erkidegoko erakunde komunen –besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren egoitza ere.
Erreklamazioak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
Lurralde historikoen arabera erregistratu diren erreklamazio idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde ba
koitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde ba
koitzetik 10.000 biztanleko multzo ba
koitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, egiaztatu dugu Araba Lurralde Historikoan egin direla kexa idatzi gehien, hain zuzen, beste bi lurraldeetan halako bi, nahiz eta biztanle gutxien hartu bere ba
itan.
* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri ba
tzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen ba
naketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik %90 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
8. taula.
Kexen ba
naketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
Araba / Álava |
|
% |
Vitoria-Gasteiz |
549 |
90,3 |
59 |
9,7 |
|
Guztira | 608 | 100 |
Bizkaia |
|
% |
Bilbao |
440 |
41,35 |
624 |
58,64 |
|
Guztira | 1.064 | 100 |
Gipuzkoa |
|
% |
Donostia-San Sebastián |
314 |
48,38 |
335 |
51,62 |
|
Guztira | 649 | 100 |
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
Urtean zehar, beste autonomia erkidego ba
tzuetatik eta beste estatu ba
tzuetatik etorritako 33 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.