5.1. Baliabidearen deskribapena: elkarrizketa
Azterlanaren bigarren fase honetan, metodologia kualitatiboarekin jarraitu zen, betiere kuantifikazioa saihestuz eta azalpen datuen bidez ezagutza espezifikoa lortzeko eta azaltzeko xedearekin aztertzen diren gertaerak erregistroetan idatziz. Informazioa bildu zen, helburuaren ezaugarriak landuz, ar
lo kuantitatiboa edo kantitateak neurtu barik.
Hala ere, ikerketaren bigarren une honetan elkarrizketa izan zen erabilitako funtsezko baliabidea. Horren bidez, fasea parte hartzen duten eragileen bizipen pertsonalei buruzko informazio ar
gia eta espezifikoa bil daiteke, baita eguneroko lana eta Euskadiko presoen buruko osasunaren ar
reta soziosanitarioaren errealitateari buruzko gogoetak ere.
Testuinguru guztietan gizakiari buruzko informazioa biltzeko metodorik zaharrena izan daiteke elkarrizketa, gizakiaren antzinako gaitasunean eta eboluzio eskuraketan oinarritzen baita: hizkera. Teknikotzat jotzen dugu elkarrizketa, pertsona batengana eta haren kontaketara hurbiltzeko era zientifikotzat, zertarako-eta informazio jakin bat lortzeko aurrez ezarritako osagaien ar
abera.
Ondoren, azterlan kualitatibo honetan egin dugun bigarren faseko etapak aurkeztuko ditugu:
1. etapa: metodologia kualitatiboa DISEINATZEA, azterlaneko aldagaiak identifikatuz eta elkarrizketa gidoi bat sortuz.
Azterlan honen oinarriak ezartzeko ar
loak zehaztuko dira fase honetan; izan ere, EAEko espetxeetako presoen buruko osasunaren ar
reta zein den jakiteko funtsezko aldagaiak dira. Horrexegatik, hona hemen informazio bilketa horren gaineko ar
loak:
a) Espetxean dauden pertsonen buruko gaixotasunerako ar
retarako protokoloa.
b) Eskumenak Osakidetzari 2011n transferitu ondoren osasunaren ar
retan antzemandako aldaketak.
c) Espetxeetan Buruko Gaixoei Ar
reta Integrala Emateko Esparru Programa (PAIEM) aplikazio maila zein den jakitea.
d) Presoei buruko osasunaren ar
loko ar
reta ematen dieten profesionalen beharrak eta proposamenak.
Azterlaneko ar
loak ezarri ondoren, ikerketa-talde bakoitzak jarraitutako elkarrizketa-gidoia egin zen (eranskina), betiere laneko metodologia bateratuz.
2. etapa: metodologia GARATZEA. Fase honetan, elkarrizketa erdi egituratuak egin ziren. Horrelako elkarrizketako dira ohikoenak, eta galdera-sortaren ordena zorrozki ez jarraitzea da ezaugarri nagusia. Alabaina, elkarrizketa eta informazio-bilketa ordenatzen eta zentratzen duen eskema bat dauka.
Azterlanak EAE osoa hartzea planteatu zen eta, horrexegatik, baimena eskatu zitzaion Barne Ministerioari hiru lurralde historiko bakoitzean dauden hiru espetxeek parte har zezaten: Basauriko Espetxea (Bizkaia), Langraiz Okako Espetxea (Araba) eta Martuteneko Espetxea (Gipuzkoa). Espetxeen funtzionamenduaren egitura dela-eta, informazioa biltzeko lau talde homogeneo identifikatu ziren:
i. Espetxe bakoitzeko talde teknikoa.
ii. Oinarrizko ar
retako unitateko buruak (hemendik aurrera, OAUB).
iii. Espetxe bakoitzeko psikiatra aholku-emaileak.
iv. Toxikomanietan esku hartzeko taldeak espetxe bakoitzean.
Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak Martuteneko eta Ar
abako espetxeetako talde teknikoekin topaketak egiteko baimena ukatu duela-eta, ezinezkoa izan da azterketa zabalagoa egitea, espetxean lan egiten duten profesionalen ikuspuntua biltzeko. Basauriko (Bizkaia) espetxeko talde teknikoaren partaidetza izan dugu, ordea.
Bi elkarrizketagilek osatu zuten lan-taldea, elkarrizketaturiko eragile bakoitzak adierazitako ahalik eta ar
gibide gehien aztertzeko. Gainera, lau pertsonako talde bat ere izan da, azterlanaren bigarren fase honetan bildutako informazioa aztertzeko eta sistematizatzeko.
Jarraian, espetxe bakoitzeko eta profesional talde bakoitzeko egindako elkarrizketak zehaztuko dira. Isilekotasuna eta haien izena inon ez zela agertuko ziurtatu zitzaion elkarrizketaturiko pertsona bakoitzari erabilitako ikerketa prozeduraren euskarri gisa.
Basauriko espetxea (5 elkarrizketa):
Talde teknikoa (Tratamenduko zuzendariordea, gizarte langilea, psikologoa).
OAUB.
Psikiatra aholkularia.
Osakidetzako psikiatra, sustantzien erabilerak eragindako nahasmendua duten pertsonei ar
reta emateko ar
dura duena.
Zaballako espetxea (4 elkarrizketa):
OAUB.
PAIEMen parte hartzen duen medikua.
Psikiatra aholkularia.
Toxikomanietan esku hartzeko taldea: Luz-Gizen.
Martuteneko espetxea (elkarrizketa 1):
OAUB.
Psikiatra aholkularia.
Erdi egituraturiko hamar elkarrizketei esker, hauexek ahalbidetu ziren:
Azterlaneko aldagai bakoitzari buruzko datu zehatzak lortzea.
Elkarrizketaturiko profesional bakoitzaren narrazioan sortu diren zenbait gai garrantzitsu sakontzea.
Buruko gaixotasuna duten presoen ar
retan parte hartzen duten profesionalen talde bakoitzaren irudipen espezifikoak lortzea.
Gizarte harremanak aztertzea eta errealitatea deskribatzea profesionalek bizi duten moduan.
Banaka hurbiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan buruko gaixotasuna duten pertsonen ar
retan parte hartzen duen profesional talde bakoitzarengana.
3. etapa: lorturiko informazioaren AZTERKETA. Bi une izan zituen datuak aztertzeko prozesuak. Hasierakoan, elkarrizketa egin zuten elkarrizketagile-taldearen eskutik: kontaketarako tresna bakoitzaren transkripzioa egin eta ondorengo eztabaida-lana burutu zuten txosten hau egiteko ar
dura izan duen taldeko gainerako kideekin. Ondorengo azterketa prozesua, nukleo esanguratsu konpartituak eta errepikatuak ateratzeko, zertarako-eta buruko gaixotasuna duten presoen ar
retan egiten denari eta egin beharko litzatekeenari buruzko kezka nagusiak osatzeko.