4.8. Indarguneak edo esanahi-nukleoak
Talde fokalen iritzietan, ikerketaren xedearen ingurukoetan, indarguneei buruz bideraturiko diskurtsoa ematen da; izan, alde kualitatibotik garrantzizkoak diren ezaugarriak sustengatzen dituzte, askotan eta intentsitate handiz agertzen direlako. Adostasunaren eta bat etortzearen emaitza den diskurtso hori esanahi-nukleo hauetan laburbil daiteke:
Buruko osasuna edota gaixotasuna garrantzi handiko ar
azoa da espetxe erakundeetan, maiztasunagatik, erabilitako baliabideengatik eta kudeaketaren ondoriozko ar
azoen intentsitateagatik.
Kultura klinikoa eta eredu biopsikosozialak sustengatzen dute, talde guztietan, buruko gaixotasunaren ulermena.
Gune komunitarioa etsaitzat eta baztertzailetzat jotzen da buruko gaixotasuna duten presoentzat espetxe erakundeetan.
Seguruagotzat jotzen dira konponbide instituzionalak (espetxea), eta erka daitekeen hobekuntza bermatzen dute buruko gaixotasuna duen presoaren kasuan. Giza baliabide profesionalak eta esku-hartze terapeutiko, sendagarri, psikologiko eta farmakologikorako banakako plana ematen dute.
Ongintza eta justiziaren elementu etikoak lehenesten dira autonomiaren aurretik, eta loturako ar
reta, hurbila eta paternalista estiloa ematen da.
Erakundeen ar
teko koordinazioa (justizia, osasuna, gizarte ekintza...) urria da forman eta mamian.
Koordinazio informalaren mailak operatiboak dira, eta koordinaziorik gehiena maila horien ar
abera ebazten da.
Koordinazio eta informaziorik ezak eragin erabakigarria du, maila juridikoan nahiz klinikoan, presioaren pronostiko klinikoan eta hari dagozkion lege eskubideak erabiltzeko bere gaitasunean.
Adingabeekin, batez ere emantzipazio prozesuan, babesik eza gerta daiteke batere malguak ez diren administrazio prozesuetan.
Ona da segurtasun neurriak betetzeko osasun laguntza publikoaren estaldura.
Buruko nahasmenduen maila ezberdinak daude larritasunaren eta laguntzarako lehentasunen ar
abera: buruko nahasmendu larria (arretarik eta lehentasunik handiena) eta ohiko buruko nahasmendua (konplexutasunik handiena eta lehentasun ertaina).
Nortasunaren nahasmenduek ez dute adostasun klinikorik ez instituzionalik, konplexuak direlako.
Substantziekiko mendetasunak estereotipo moraletik urruntzat hartzen dira, baina buruko gaixotasunetik ere bai.
Alkohola delitu berriekin eta egoera klinika berriekin lotutako substantzia gisa ageri da.
Pertsona berarengan hainbat egoera kliniko bateratzen dituzten askotariko diagnostikoak (buruko nahasmendua, desgaitasun intelektuala, substantziekiko mendetasuna…) gero eta garrantzi handiagokoak dira ar
lo klinikoan, eta prestakuntza eta baliabide espezifikoak behar dituen pazientearen profil berria dute.
Bi aldetatik dago estigmatizatuta buruko gaixotasuna duen presoa gune komunitarioarekiko harremanetan.
Buruko gaixotasuna duen pertsona espetxeen barruan normalizatzeko eta integratzeko asmo proaktiboa dago, presoaren gaitasunaren eta autonomia edota mendetasun mailaren inguruan bideratuta.
Partaidetza maila handia dago buruko gaixotasuna duen presoari laguntzeko eginkizunean talde guztietan, betiere haien gaixotasuna ulertuta eta balizko eragile terapeutiko eta normalizatzaile izateko asmoa izanda.
Lehentasunezkoa izan behar du buruko osasunaren ar
loak lanbide curriculumetan.
Agerikoak dira erakundeen barruko tirabirak lanbide taldeen ar
teko harremanetan. Adostasun teorikoa badago ere, eguneroko lanari buruz baterako guneak ezarri behar dira koordinazioa ahalbidetzeko.
Buruko gaixotasuna duen presoaren erantzukizuna duen lan terapeutikoa errehabilitaziorako osagaia da espetxe guztietan, presoak egozgarritasunaren aldetik duen egoera edozein delarik ere.
Iritzi iraingarria antzematen da espetxeek duten estigmaren inguruan, hots, errehabilitaziorako gune barik zigortzeko gunea izatearen gainean. Irudipen horrek beste bat dakar, eginiko lanaren profesionaltasuna gutxiesten eta ikusezintasuna ar
eagotzen duena, profesionalen aldetik nahiz gizartearen aldetik.
Kezka handia dago presoa espetxetik irten ondoren duen egoerari buruz.
EAEko espetxeak ez daude espetxeetan agertzen diren gizarte aldaketetatik eta erritmoetatik aparte, betiere beren lana eratzeko baldintza itxiak eta bereziak eta lanaren xedea gorabehera; proportzio eta intentsitate berezia du, baina ez da partziala alde kualitatibotik. Gizarteak gero eta gehiago ulertzen ditu eta gutxiago estigmatizatzen ditu buruko gaixotasunak, eta norabide aldaketa hori, era berean, taldeen pentsamendu sozialaren eta profesionalaren bilakaeran ageri da, seguru asko jakintza zehatzagatik eta ildo horretan pribilegiatua izateagatik, hain zuzen ere buruko gaixotasuna duen presoarekiko eguneroko tratu hurbilaren ondorioz.
Zenbait elementu komun bildu dira ondorioetan, gizartearen ulermenik ezak eta bakartzeak eraginda: presoaren eta presoa tratatzen duen profesionalaren estigmatizazioa, espetxeko errealitatearen mitifikazio negatiboa…, baina elementu garrantzitsuak ere ugariak dira hala nola profesionalak eguneratzea, rol profesionalak sortzea oro har presoei buruz, eta buruko gaixotasuna duten presoei bereziki; normalizazioa, laguntza eta erregimen politika gisa... Beti agertzen diren eta oinarrizkoak diren bi elementuen bidez konpontzen da buruko gaixotasunak eguneroko bizitzan duen presentzia:
Gaixoa ingurune instituzional kontrolatuan eta itxian hobetzea.
Gune komunitarioa etsaitzat hartzea, ar
lo askotan islatua:
- Koordinaziorik eza laguntzarako bitarteko publikoekin.
- Moteltasuna edo komunikaziorik eza bitarteko juridikoekin.
- Errezelo ulertezinak pertsonen estalduran; erakundeen estigmatizazioa ezkutatzen dute...
Bi errealitate horiek direla-eta, ongintza estilo paternalista du erakundeak, eta hainbat modutan eta batzuetan kontraesanekin jardun dezake. Horregatik, ñabardurez beteriko eremu fresko eta aberats horretan egiteko dagoen eta gehien nabarmentzen den eginkizuna, seguru asko, erakundea kanpora zabaltzea da, baita gizartearekiko eta erakundeekiko koordinazioan aurrera egitea ere.