4.5. Azterketaren prozesua
Bildutakoaren gaineko bi interpretazio mota egin dira. Bata ohikoena da: esanahi-nukleoak ateratzea, hots, errepikatzen diren eta asmo subjektibo berean ugariak diren diskurtsoko eremuak. “Unitate semantiko” mota horiek errepikatzeak balio erkagarria ematen dio diskurtsoari, neutraltasunetik urruntzen baitu. Asmo subjektibo argia duten era horretako mezuak an
tzematera bideraturiko azterketaren bidez egiten da ikerketa. Halaber, askotariko konnotazioarekin kokatzen da asmo hori taldearen diskurtsoan, askotan kontrakoa. Horrek tonu ideologikoa eta dialektikoa ematen dio taldearen diskurtsoari.
Ikerketa lanean, lehenik eta behin, esperientziak utzi duen eragin subjektiboa azaltzearen gaineko ikerketa arloa proposatu besterik ez du egiten ikerlariak, kasu honetan EAEko espetxeetako presoen buruko osasunaren egoera. Nahikoa helburu irmoa dela ematen du, nahikoa esperientzia dagoen gaia proposatu baita, edo, batzuetan, ikerketaren arloarekin diskurtso koherentea sortzeko moduan komentatua.
Bigarrenik, esanahi-nukleoak identifikatzeko lana dago, taldean sortutako diskurtsoaren hitzez hitzeko azterketan oinarrituta. Azterketa hori egiten da berbazko eta ez berbazko elementuak zein diren jakinda (taldeko gidari gisa parte hartzea), pertsonen arteko lana egin ondoren, talde bakoitzaren “tenperatura”, asmo edo tesi zehatzaren alderdi nabarmenenei buruz.
Azterketaren emaitzak baliagarriak dira, zenbait faktore adierazten baitute:
Talde bakoitzaren kezkarik nagusienak.
Iritzien asmoa.
Esanahi-eremuetan taldekatzea.
Errepikatzen diren diskurtsoak.
Gero eta maizago egiten diren diskurtsoak.
Taldearen tesi hori lagungarria da arlo tematiko eta diskurtsiboen matrizea ezartzeko, non esanahi-nukleoak kokatzen diren, baita nukleoen kalifikazioa ere “kolorearen” aldetik: hotza ala beroa, positiboa ala negatiboa, indargune edo ahulezi instituzional gisa. Hala ezarri ziren azterketaren emaitzak sailkatzeko hiru arlo tematiko hauek:
ARLO KLINIKO TEKNIKOA: Arlo honetan, aurkikuntza klinikoaren esanahia taldekatzen da, hots, buruko gaixotasuna an
tzematea eta presentzia espetxeen eremuan, haren sintomak eta adierazleak eta hainbat eremutatik gaixotasunari ematen zaion erantzuna ere: klinikoa, administratiboa, juridikoa, erregimenekoa, etab.
Arlo nagusia eta esanahi handienekoa da, haren esanahi-nukleoak egoera zehatzei dagozkielako.
KULTUR ARLOA: Arlo honetan, taldeek buruko osasunaren arloan, buruko gaixotasuna duten pertsonen eta euren buruaren aldetik nagusi diren kultur balioen aurrean duten jarrera bildu da. Jarduketa, ekimen eta inertzia instituzionalak dakartzaten balioak ere deskribatzen dira, positiboak edo negatiboak.
ANTOLAKUNTZA ARLOA: Buruko gaixotasunak funtzionamendu instituzionalean maila guztietan duen eraginarekin lotutako esanahi-nukleoak taldekatzen dira arlo honetan, beste erakunde batzuekiko harremanetan nahiz barne mailako funtzionamenduan eta prozeduretan.
Guztira 12 indargune eta 10 ahulezi identifikatu dira, ondoko taulan zehaztuko diren arlo tematikoen arabera banatuak.
KLINIKO TEKNIKOA | KULTURAKOA | ANTOLAKUNTZAKOA | |
INDARGUNEAK | 8 | 3 | 1 |
---|---|---|---|
AHULEZIAK | 4 | 2 | 4 |