Hirugarren eranskina: Erakundeek galdeketei emandako erantzunak (2011)
ARABA
ADAP
1. Erakundearen eginkizuna
1991n sortu zuen ADAP elkartea, askatasun-galera zuten pertsonen egoeraz kezkatutako lagun-talde batek. Funtsean, Langraiz Okako Espetxeko emakumeengana zuzentzen du bere jarduna eta laguntza pertsonala eta aholkularitza juridikoa eta soziala eskaintzen die.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Preso dauden emakumeei giza laguntza eta laguntza pertsonala ematea espetxean dauden bitartean.
Ahalduntzea eta gizarteratze positiborako gaitasunak indartzea, emakume horiei gizartean erabat txertatzen laguntzeko.
Kultur jarduerak eta jarduera terapeutikoak antolatzea espetxearen barruan.
Preso dauden pertsonen giza eskubideek eta eskubide juridikoek aurrera egiteko borrokatzea.
3. Esku hartzen duen espetxea
Langraiz Okako espetxea (Araba).
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1991an hasi zen esku-hartzea.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Gaur egun bost pertsonak bakarrik parte hartu dezakete aktiboki. Parte hartzeko interesa duten boluntario gehiago daude, baina espetxera sartzeko baimenik lortu ez denez oraindik, ezinezkoa da.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Guztira bi orduko esku-hartzea egiten da, astean behin. Horrez gain, noizean behin hainbat jarduera antolatzen dira, hala nola kontzertuak, kontakizun laburren txapelketak, Gasteizen Gabonetako opari-banaketa eta festak emakumeentzat eta abar.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Iazko komunikazioetan 200 lagun ingururi eskaini zitzaion ar
reta.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Ez dugu daturik.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Gure ustez, ez dute ar
retarik jasotzen, edo tratamendu psikofarmakologikoa ematen zaie bakarrik. Oso eskasa da egiten den banakako jarraipena eta jarraipen terapeutikoa, edo ez da horrelakorik egiten.
2010eko azaroan Gizakia Fundazioak antolatu zituen “Asaldura mentala eta droga-mendetasunak” jardunaldietan, Lur Gizen elkarteko profesional batek, Langraizeko espetxean a priori toxikomanien esparruan lan egiten duenak, aurkeztu zuen txostenean adierazi zuenez, nabarmenki ar
eagotzen ar
i zen patologia duala edo komorbilitatea zuten espetxeratuen kopurua, eta, ondorioz, gero eta ar
reta gutxiago ematen zitzaien eta gero eta bitarteko material zein giza bitarteko gutxiago zegoen erabilgarri.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Gure ustez, ar
reta indibidualizatuago bat eskaini beharko litzateke, medikazioarekin hasi aurretik diagnostiko on bat egin beharko litzateke, eta medikazioa erabaki eta gero, etengabeko jarraipena egin beharko litzateke, baita kontrol egoki bat ere, psikofarmakoak ondo emateko eta ondo erabiltzen direla ziurtatzeko.
Bestalde, ar
reta medikoarekin eta tratamendu psikofarmakologikoarekin batera, ar
reta psikoterapeutikoa eskaini beharko litzatekeela uste dugu.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Gure ustez, egokiena izango litzateke gaixo psikiatrikoei sare psikiatrikoko unitate egokietan ematea ar
reta, bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartuta. Baina, kontuan hartuta horretarako dauden zailtasunak, espetxearen barruan unitate psikiatriko bat martxan jartzea egokia izango litzatekeela uste dugu, barneratuta dauden pertsonek banakako ar
reta eta ar
reta psikoterapeutikoa jasotzeko eta, ondorioz, bizi duten egoera hobetzeko.
ASAFES
1. Erakundearen eginkizuna
ASAFESen eginkizuna da burutik gaixo dauden pertsonentzako bizitza-proiektu integral eta banakako bat bideragarri egitea. Helburutzat du etorkizunean pertsona horien gizarteratzea eta normalkuntza lortzea, eta modu horretara, bizi-kalitatea hobetzea. Senideek, boluntarioek eta langileek batera lan egiten dute talde honen ongizatea lortzeko eta errealitate hau ezagutzera emateko sentsibilizazio- eta aldarrikapen-kanpainak egiteko.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Ez dugu proiektu zehatzik.
3. Esku hartzen duen espetxea
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
ASAFESen zigorren bat bete duten 8 pertsonari (guk dakigula) eman diegu ar
reta:
ERKIDEGOAREN ALDEKO LANAK: 4 pertsona. Betetzeke zituzten zigor legalak ASAFESen EALengatik kommutatu ahal izan dituzten pertsonak dira. Lehentasuna ematen diegu burutik gaixo dauden pertsonei. Elkartean telefono bidezko ar
reta, harrera eta mantentze-lanak eskaintzen dira. Burutik gaixo dauden pertsonei EAL ASAFESen egitea lagungarria egiten zaie, gaixotasunaz hobeto ohartzeko eta, ondorioz, medikazioa hartzeko eta osasun-zentroan ar
reta jasotzeko.
BURUTIK GAIXO DAUDEN ETA ESPETXE BATEAN EGON DIREN PERTSONAK. Behar bada ez ditugu ondo ezagutzen, baina 3 edo 4 edo urte gehiagoko zigorra bete duten kasuak daude, baina horri buruz ez da beraiekin zuzenean hitz egiten.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Diabetesa duen pertsona batek ar
reta egokia jasotzen al du espetxean? Eskaintzen den ar
reta ez da osasun-zentro batean eskaintzen dena bezain espezifikoa, ezta gutxiago ere, eta, horrez gain, kontuan hartu behar da inguru estresagarri batean edo segurua ez den inguru batean egotea, gaixotasun mental larri bat duten pertsonengan krisialdiak eta berriz gaixotzeak eragiten dituen faktore bat dela. Eskizofrenia, asaldura bipolarra eta nortasunaren beste asaldura batzuk, ondo emandako medikazioaz gain. Bizi-baldintza egokiak behar dira, gaixotasunaren pronostiko onari lagunduko diotenak, eta espetxeetan oso zaila da baldintza horiek eskaintzea.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Gaixotasun mentalen bilakaerari erreparatuz, ohikoa da diagnostikoa eginda duten pertsonek, eta askotan diagnostikorik ez dutenek, delituak egitea, kontzienteki zein inkontzienteki. Ohikoa da bizilagunek kexak eta salaketak jartzea garrasiak, portaera harrigarriak, heteroagresibitatea, drogen kontsumoa eta abar gisako ar
razoiengatik.
Erakunde-baliabide askotan (eta erakunde-mailakoak ez direnetan) informazio, prestakuntza eta sentsibilizazio eskasa egon ohi da, eta, ondorioz, burutik gaixo dauden pertsonei ematen zaien tratua ez da egokia izaten. Eta horrela gertatzen da espetxeetan ere. Zaila da bereiztea gaixo baten jarrera noiz eragiten duen gaixotasun mental batek eta noiz ez, bai eta jarrera desegokia agertzen denean nor bere onean dagoen ala ez jakitea ere. Funtsezkoa da gaixotasun mental bat edukitzeak zer esan nahi duen ulertzea, baita gaixotasun horrek duen eragina, ondorioak eta gaixotasuna nola hobe daitekeen ezagutzea ere.
Zigorra espetxe batean bete behar ote den legeak erabaki behar du, baina pertsonak gaixotasun mentalei buruz sentsibilizatuta eta informatuta egotea lagungarria izan daiteke hartuko diren erabakiak justiziarekin eta pertsonaren osasun mentalarekin ahalik eta bateragarrien izateko.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Agresibitatea gaixotasun mentalen berezko ezaugarri bat ez dela jakin behar da. Gaixo batzuk espetxeetan bete behar dituzte zigorrak, baina badaude ERKIDEGOAREN ALDEKO LANAK edo TRATAMENDU ANBULATORIO INBOLUNTARIOA egitea gehiago komeni zaien gaixoak.
HIESAren AURKAKO BATZORDEA, AR
ABA
1. Erakundearen eginkizuna
Arabako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordea gizarte-ekintza garatzen duen irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da eta honako alderdi hauek lantzen ditu:
Herritarrei GIB-Hiesari buruzko informazioa eta heziketa ematea.
Gaixotasunaren hedapena prebenitzea.
GIBak kutsatutako pertsonei, etxerik ez dutenei, preso daudenei, prostituzioan lan egiten dutenei eta/edo gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonei gizarteratzen laguntzea eta erraztea, ar
reta, laguntza eta akonpainamendua eskaintzen duten gizarte- eta hezkuntza-programen bitartez.
Gizarte-errealitate bidegabeak aldatzea.
Ekintza-ildoak:
GIB-Hiesari buruzko prebentzioa, informazioa eta heziketa.
GIB-Hiesa duten pertsonentzako ar
reta.
Gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonentzako, etxerik ez dutenentzako edo askatasunik ez dutenentzako egoitza-proiektuak eta lanerako zentroak kudeatzea.
Arreta ematen diegun pertsonentzako orientazioa, aholkularitza, jarraipena, akonpainamendua eta hezkuntza-laguntza.
Gizarte-bidegabekeriei buruzko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa.
Gizarte-eskubideen aldarrikapena.
Arabako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordearen ekintza guztiek akonpainamendua, autonomia, kontzientzia kritikoa, berdintasuna eta parte-hartzea gisako balioak jarraitzen dituzte. Pertsona da gure gizarte-ekintzaren ardatza: pertsona bakoitzaren garapen integrala sustatzen dugu, errespetua, hurbiltasuna eta ar
retaren kalitatea oinarrian hartuta.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Bost ekintza-esparru garatzen ditugu:
1) Harrera-baliabideen kudeaketa (4 abegi-etxe), askatasunik ez duten pertsonentzat. Esparru honen helburu orokorrak hauek dira:
a) Espetxean egonik harrera jasotzeko aukerarik ez duten gizonezkoei, ohiko bizilekutik urrun daudelako (beste probintzia edo herrialde batekoak direlako) edo senideekin harremanik ez dutelako edo desegituratuta daudelako, HARRERA AHALBIDETZEA.
b) Askatasunik ez duten pertsonei PIXKANAKA GIZARTERATZEN LAGUNTZEA, gizabanakoaren gizarte-gaitasuna sustatzea bilatzen duen hezkuntza-ekintza baten bitartez.
2) Askatasunik ez duten eta GIB-Hiesa duten pertsonei ar
reta integrala ematea eta espetxetik ateratzen laguntzea, “Besarkada Etxea” baliabidean harrera egiteko. Probintziako baliabide soziosanitarioen sarearen barruan dago. Baliabide espezifiko bat da, GIBak kutsatu dituen eta gaixotasuna oso aurreratuta duten pertsonentzat eta/edo gizartearen eta familiaren babesik ez duten eta bizitza autonomo bat egiteko diru-baliabiderik ez duten zein familian ar
reta jasotzeko aukerarik ez duten pertsonentzat. Helburu nagusia da pertsona horiek dituzten behar fisiko eta biologikoei, kognitiboei, emozionalei eta sozialei erantzungo dien testuinguru bat eskaintzea, eta horretarako, berregituratze eta oreka pertsonala eta soziala sustatzen da, eta ahal denean, gizartean zein lan-munduan txertatzen laguntzen zaie. 14 plaza ditu eta horietako hiru gaixotasun-egoera larria edukitzeagatik Langraiz Okako kartzelatik ateratako pertsonentzat dira.
3) Langraiz Okako espetxean (Araba) boluntarioekin hainbat ekintza garatzea, laguntza-taldearen bitartez. Esparru honen helburu orokorrak hauek dira:
a) Askatasun-galeraren zigorra betetzen ar
i diren pertsonekin zuzenean elkartzea, erkidegoarekin eta baliabideekin harremanak mantentzen laguntzeko eta harreman horiek indartzeko.
b) Preso dauden pertsonek egindako eskaeretarako esku-hartze egokienari buruz informatzea, aholkularitza ematea eta esku-hartzea bideratzea eta espetxearen barruan egoera txarrenean dauden presoei ar
reta ematea (GIB-Hiesa edo beste patologia batzuk dituzten pertsonak, drogen mendekoak, atzerritarrak, kanpo-laguntzako baliabiderik ez duten emakumeak eta pertsonak).
4) Askatasunik ez duten pertsonei lan-munduan txertatzen laguntzea, akonpainamendu- eta tutorizazio-programa espezifikoen bitartez.
5) Gai penaletan eta espetxeekin erlazionatutako gaietan aholkularitza ematea, Akonpainamendu Juridikorako Programaren bitartez. Programa horren helburuak dira:
a) Arabako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordearen proiektuetan parte hartzen duten pertsonei laguntza eta aholkularitza juridikoa ematea gai penaletan eta espetxearekin erlazionatutako gaietan, bereziki “Langraiz Okako espetxean barneratuta dauden pertsonen laguntza, topagune eta esku-hartzerako taldeko” programetan eta “Presoentzako Abegi Etxeetan” dauden pertsonei.
b) Aipatutako erabiltzaileei gizarteratzen eta diziplina anitzeko ar
reta eskaintzen laguntzea, eta horretarako, proiektu desberdinen eguneroko jardunean elkarteko profesionalekin eta boluntario-taldeekin batera lan egitea eta beharrezkoa den orientazio legala eskaintzea; azken finean, pertsona guztien giza eskubideen sustapena eta errespetua lortu nahi dira.
3. Esku hartzen duen espetxea
Langraiz Okako espetxea (Araba).
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1993.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
20 profesional (hezitzaileak, gizarte-langileak eta abar) eta
25 boluntario.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Urte osoan egunero eskaintzen da harrera-baliabideen ar
reta. Boluntarioei dagokienez, astean 4 ordu eskaintzen ditu boluntario bakoitzak, batez beste.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Harrera-baliabideetan, askatasunik ez duten 200 pertsona, eta beste 400 pertsona, boluntarioen bitartez.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Harrera-baliabideetan, 50 (toxikomanien eta alkoholismoaren ar
reta barne hartuta) eta boluntarioei dagokienez, Barne Ministerioak tratamendu psikiatrikoa eta/edo toxikomaniak dituzten gaixoei buruz emandako datuak ditugu1.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Argi eta garbi EZ. Espetxean askatasunik gabe dauden eta burutik gaixo dauden pertsonen portzentajea oso altua da (barneratuen %25,6k diagnostiko psikiatriko bat edo gehiago dituzte jasota beren historia klinikoan; %3,2k espetxean sartu aurretik psikiatrikoetan sartu izanaren aurrekariak dituzte), eta pertsona horien patologiak eta beharrak kontuan hartuta, ez lirateke espetxe batean egon beharko, baizik eta erkidegoan baliabide egoki batean sartuta egon beharko lirateke eta bertan jaso beharko lukete ar
reta, laguntza soziala eta terapeutikoak eskainiz. Hala ere, horrelako baliabide komunitario gutxi egoteak dakarren errealitate larriari erantzun politikoa, soziala, medikua eta kriminologikoa eman beharko litzaioke. Ondorioz, gaixotasun mental kronikoa eta larria duten preso askok kartzelan jarraitzen dute eta egoera horrek urratu egiten ditu Konstituzioaren printzipioak eta giza eskubideak.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Behar bada erantzun bakar bat dago: erkidegoan harrera-baliabideen sorrera sustatzea, preso dauden eta burutik gaixo dauden pertsonentzako.
Funtsean, esku-hartze penalak gizarteratzeko dakartzan zailtasunak edo efektu estigmatizatzailea saihestu behar da, eta horretarako, presoa-erkidegoa harreman aktiboa sustatu behar da, askatasunik ez duen pertsona gizarteratuz eta barneratuta dagoen pertsonaren gizarte-harremanak birgaituz. Kartzelak ez du pertsona “kaltetu” behar, ez du erkidegotik isolatu behar, edo gizartetik kanpora utzi eta dituen beharrak erantzun gabe utzi behar, erabat ikusezin bihurtzen dituen pareten barruan. Irizpide horien ildotik, preso dagoen eta burutik gaixo dagoen pertsonari esparru ireki batean eman behar zaio ar
reta, erkidegoak dituen gizarte-baliabideen eta osasun-baliabideen bitartez.
Arabako lurraldearen errealitatea aztertzen badugu, honako ondorio hauek atera ditzakegu:
Araban dago Langraiz Okako espetxea; 650 gizon eta 60 emakume inguru daude bertan espetxeratuta. 80ko hamarkadatik harrera-baliabideak sortu dira, talde horrek dituen harrera-beharrei eta gizarteratzeko beharrei erantzuteko. Gaur egun, sei abegi-etxe daude martxan. Harrera eta hezkuntza-programa bat eskaintzen zaie espetxetik egunero irteteko erregimena edo baldintzapeko askatasuna lortzen duten presoei2. Hala ere, baliabideen ezaugarriak direla-eta (ez dute osasun-bitarteko espezializaturik), ez dira bertan sartzen gaixotasun mental larri bat duten presoak.
2011n Ar
abako espetxe berria eraikita egotea aurreikusi da. Hain zuzen ere, Langraiz Okatik 3 kilometroa egongo da. 1.000 pertsona barneratzeko edukiera edukiko du eta gaur egungo egoerak okerrera ez egitea espero behar da, izan ere, erkidegoan ez dira harrera-baliabide berriak sortzen, batez ere gaixotasun fisiko eta mental larriak dituzten pertsona barneratuentzako.
Elkarte eta erakunde ugarik salatu dute egoera (Arabako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordea, Pastoral Penitenciaria edo Salhaketa) eta, era berean, egoera oso ahaztuta dute eskumeneko erakundeek, izan ere, estigmatizazioa pairatzeko ar
risku handia duen eta ikusezin bihurtu den talde batez ar
i gara, preso dauden pertsonei buruz, hain zuzen ere, eta hori kontuan hartuta, 10 urte igaro dira jada gizarte-esparruan eta osasun-esparruan eskumena duten erakundeei (Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) patologia fisiko eta mental larriak edukitzeagatik espetxetik atera behar diren pertsona barneratuei ar
reta eskaintzeko zentro espezializatu bat egiteko eskatzen ar
i zaiela. Gizarte-eskaera hori erantzuteko, 2008ko martxoaren 31n Ar
abako Batzar Orokorretako talde politiko guztiek mozio bat (6/2008) onartu zuten. Horren ar
abera, “gaixotasun oso larriak eta sendaezinak zituzten eta barneratuta zeuden pertsonei harrera egiteko zentro espezializatu bat eskatzen zen”. Zehazki, testu horretan honako hau eskatzen zuten Batzar Orokorrek: “Arabako Foru Aldundiari eskatzen diote, Bizkai eta Gipuzkoako Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailarekin batera, serioski aztertzeko Langraizeko espetxean dauden eta espetxe-onurak hartu ditzaketen gaixotasun oso larri eta sendaezinak dituzten zigortuentzako Harrera Zentro Espezializatu bat sortzeko aukera”, eta zentro horren inguruan erabaki bat hartu bitartean, “pertsona horien aldeko ar
razoi gizatiarrak eta duintasuna kontuan hartuta, gaur egungo gizarte-baliabideak ugaritu beharko lirateke, Langraizen dauden eta duten gaixotasun terminala kontuan hartuta gaur egungo gizarte-baliabideak egokiak ez zaizkien pertsona barneratuak bertara bideratzeko”. Gaur egun ez da ezer egin eskaera horren inguruan.
Galdera bistakoa da: Zenbat denbora itxaron beharko da gaixotasun mental edo fisiko larri bat duten pertsonei erkidegoan behar den bezalako ar
reta emateko?
Neuropsikiatriako Espainiako Elkartearen XX. Biltzarraren (2003, 64) ondorioak eta gomendioak biltzen dituen dokumentuaren ar
abera, espetxean dauden eta burutik gaixo dauden pertsonen kopurua ugaritzearekin batera, “erkidegoko sare normalizatuan erabilgarri dauden osasun mentaleko baliabideak ez dira ez egokiak ez nahikoa, eta, ondorioz, ar
riskua dago delituak egin dituzten eta asaldura mental larriak dituzten pertsonen kasuan, zoroetxeetako laguntza-azpikultura baztertzailea garatzeko berriro, baina oraingoan esparru judizialetik”. Gure azterketaren ar
abera, ar
azoa erkidegoaren gizarte- eta osasun-esparruan ere kokatu behar da, ez bakarrik esparru judizialean. Gizarte Ongizateko Sailek ez dituzte sortzen horrelako gaixoei ar
reta emateko baliabide egokiak, eta bestalde, osasun-esparrutik badirudi nahita ahazten dituztela paziente jakin batzuk, bai osasun-sistema ar
runtaren ikuspegitik erosoak ez direlako (gogoratu nortasunaren asaldurak, patologia dualak edo droga-mendetasuna duten gaixoak direla3), bai esparru soziosanitariotik ezinezkoa delako, aurrekontu-mailako ar
azoak daudelako edo koordinazio egoki eta eraginkor bat egiteagatiko interesik ez dagoelako.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Paziente hauei erkidegoko baliabide EGOKIEKIN ETA PRESTATUEKIN ar
reta ematearen alde lan egin behar da, ZALANTZARIK GABE.
1. Erakundearen eginkizuna
Espetxeetako bizi-baldintzen salaketa publikoa eta juridikoa, askatasunik gabe dauden pertsonentzako baliabide erabilgarriak sustatzea eta/edo egituratzea…
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Hasiera batean, elkarteak ezin du espetxera sartu bere jarduerak garatzera, baina Salhaketa-Arabako kideak espetxeetara sartzen dira bisitak egitera, aholkularitza juridikoa emateko batzuetan, eta akonpainamendua eta/edo elkartasunezko laguntza eskaintzera beste batzuetan. Azken horien helburua izango litzateke aholkularitza soziala eta juridikoa eskaintzea, gizarte-arretarekin eta espetxeetako zuzenbidearekin erlazionatutako gaiei buruz. Halaber, postaz eta/edo telefonoz eskaintzen da aholkularitza.
3. Esku hartzen duen espetxea
Langraiz Oka funtsean.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1990etik etengabe eskaini da aholkularitza.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Prestakuntza juridikoa duen pertsona bat, lanaldi erdiko kontratuarekin, eta 5 boluntario.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Abokatua hilean behin joaten da espetxera eta 3 edo 4 ordu egoten da mintzategian eta hainbat preso bisitatzen ditu. Bi boluntario hilean behin joaten dira mintzategietara bisitak egitera. Postaz eta/edo telefonoz eskaintzen den ar
reta astelehenik ostiralera egiten da, goizez, elkarteko lokaletatik.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
11 pertsona inguru, Langraiz Okako espetxera (Araba) egindako bisitetan.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Patologia diagnostikatua duten 3 pertsona.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Ez, izan ere, espetxera joaten den Osakidetzako psikiatrak ez du denbora nahikoa, ezta beharrezkoak diren bitartekoak ere, gaixotasun psikiatrikoa eta beharra duten preso guztiei ar
reta emateko.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Askotan ez dago diagnostikorik: begi bistara ikusten da pertsona horri zerbait gertatzen zaiola, baina ez dago horrelako zerbait baieztatzen duen txosten bat.
Diagnostiko bat duten pertsonei dagokienez, ez dago ar
reta pertsonalizaturik, ez eta beharrezkoa den jarraipenik ere, pertsona horien tratamendu klinikoa egiteko.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Gure ustez, sare psikiatriko publikoaren bitartez eskaini beharko litzateke ar
reta, izan ere, nahiz eta legeriaren ar
abera, espetxeetan eskaintzen den ar
reta medikuak esparru ar
runtean eskaintzen denaren berdina izan behar duen, ez da horrela izaten. Horrez gain, espetxean garrantzi handiagoa ematen zaie espetxearekin erlazionatutako alderdiei, osasun-esparrukoei baino, hortaz, sare ar
runtaren bitartez eskainiko balitz ar
reta, ar
reta terapeutikoa indartuko litzateke, beste parametro batzuen ordez.
BIZKAIA
ADSIS BESTALDE
1. Erakundearen eginkizuna
Gure eginkizuna da gizarte zuzenago eta solidarioago bat eraikitzea, eta horretarako, pertsona eta talde pobretuen eta baztertuen sustapen integrala indartzen dugu. Xede horrekin, banakako zein taldeko garapen-prozesuak lantzen ditugu, hurbileko harremanak, akonpainamendua eta zerbitzu eraginkorra oinarrian hartuta.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Askatasunik ez duten eta eduki ez duten pertsonei erantzun nahi diegu, baita bizi dituzten ar
azoei ere, eta bereziki erantzun behar zaie “gizarteratze erreala eragozten” duten ar
razoiei. Programa honen bitartez, gizarteratzeko oztopoak minimizatu nahi ditugu.
3. Esku hartzen duen espetxea
Langraiz eta Basauri.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1992.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
2 pertsona:
Elkarrizketa 1.
Talde 1.
7 boluntario.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
43 ordu. Asteazkenetan Langraizen; astelehen eta ostegunetan Basaurin; larunbatetan, hamabostean behin, Langraizen zein Basaurin.
Jarraipen pertsonala, taldekoa, irteera terapeutikoak, bileren prestaketa, bilerak familiekin, abokatuak, tratamendu-batzordea eta abarri dagozkien orduak barne hartu dira.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Gizonezkoak | 125 | %91,24 |
---|---|---|
Emakumezkoak | 12 | %8,75 |
GUZTIRA | 137 | 100 |
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Ez.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Arreta handiagoa langileen aldetik.
Patologiarako egokia den plan pertsonalizatu bat edukitzea eta jarraipen egokia egitea.
Behaketa handiagoa patologien bilakaeraren gainean.
Irteera terapeutikoak egitean, kontuan hartzea alkohola, izan ere, pertsona hauek duten medikazioa dela-eta, beren gaixotasuna larriagotzeko ar
riskua dago.
Parteak patologia kontuan hartuta baloratzea, oso erlazionatuta egoten baitira.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Gure ustez, sare psikiatrikoan eman beharko litzaieke ar
reta, beren patologietarako eta ar
riskugarritasunerako egokiak diren unitateetan, izan ere, espetxeetan larriagotu egiten dira patologiak, ez baitzaie ar
retarik eskaintzen, pertsona horiek ez dutelako askatasunik, drogak eskura ditzaketelako eta medikazioa hartzen dutelako. Eta, azken finean, patologiarik ez duten pertsonen kasuan espetxean egotean patologiak sortzen badira, ar
e gehiago gaixotasun psikiatrikoak dituzten pertsonen kasuan.
BIDESARI
1. Erakundearen eginkizuna
Preso dauden pertsonen behar aldakorrei erantzutea, pertsona horien heziketa eta gizarteratzea landuz.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Bidesarik espetxean garatzen diren lau esku hartzeko proiektu ditu:
Pertsona droga-mendekoekin esku-hartzea.
Atzerritik etorritako etorkinekin esku-hartzea.
Animazio soziokulturala.
Asteburuko irteera programatuak.
Guztiek helburu komun bat dute: aldatzeko prozesuan sartzen laguntzea eta gizarteratzen laguntzeko ibilbideak diseinatzea, eta ibilbide horiek espetxetik kanpora ere garatzea.
Espetxetik kanpo Bidesarik hiru etxebizitza ditu espetxetik irtendako pertsonei harrera egiteko eta gizarteratzen laguntzeko. Bestalde, Topaleku izeneko zentro bat ere badu, bertan elkartzeko.
3. Esku hartzen duen espetxea
Basauriko espetxea eta Langraiz Okako espetxea.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1995.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Espetxearen barruan 7 pertsona kontratatuk osatutako talde batek lan egiten du (dedikazio desberdinekin), eta 15 boluntariok ere lan egiten dute.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Proiektuaren ar
abera aldatu egiten da espetxean eskaintzen den esku-hartzearen iraupena, baina, oro har, egunero joaten dira espetxera eta astean 35 ordu eskaintzen dira.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Pertsona droga-mendekoekin esku-hartzea: 207 pertsona.
Atzerritik etorritako etorkinekin esku-hartzea: 39 pertsona.
Irteera programatuak: 16 pertsona.
Animazio soziokulturala: 361 pertsona.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Ez da erraza patologia mental bat duten pertsonen kopuru zehatza ezagutzea, izan ere, asaldura adaptatiboen eta aldartearen asalduren testuinguru indartzaile batean (espetxean) daude, baita asaldura mental larriak (nortasunaren asaldurak, asaldura psikotikoak) dituzten pertsonak eta substantzien erabilerak eragindako asaldurak dituzten pertsonak dauden espazio batean ere. Horregatik, zaila da kopuru zehatz bat kuantifikatzea. Dena den, gure esku-hartze psiko-hezkuntzakoa eskaintzen diegun pertsonen ar
tetik %80k mugako nortasun-egitura edo nortasun-egitura psikotikoa dutela baiezta dezakegu eta neurosiaren espektroak agerpen eskasa du ar
reta eskaintzen dugun taldean eta gure esku-hartzea garatzen dugun testuinguruan.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Ez. Gaixo psikiatriko askoren kasuan, azken baliabidea da espetxea, hau da, gainerako baliabideek porrot egin ondoren iristen dira espetxera. Pertsona batentzat baliabide gehiago ez dagoenean, espetxera bidaltzen da, eta nahiz eta pertsona horrek duen patologia kontuan hartuta, espetxeak ez diren espazio egoki bat, bertara bidaltzen dira, ez baitago baliabide gehiago. Pertsona hori gaizki egongo da espetxean, baina gutxienez ez du ar
azorik eragingo espetxetik kanpo. Ondorio horretara iritsi gara espetxean dauden pertsona askorekin hitz egin eta gero. Pertsona hori iristen den espazioak bere sintomak aktibatu egingo ditu; deskonpentsatu egingo da eta jarrera disruptiboak agertuko ditu, eta espetxean ez zaio erantzun terapeutikorik emango, baizik eta diziplinazko zigorrak jasoko ditu. Sintomak kanporatzean zigorrak jasotzen dituzte, baina sintoma horiek barnean gordetzean depresioa eta antsietatea agertzen dira. Horregatik ugaritzen dira jarrera autolitikoak, baita bere buruaz beste egiteko ar
riskua ere. Espetxea ez da patologia psikiatrikoak dituzten pertsonentzako espaziorik egokiena. Kontrako inguru bat da, estresa eta oldarkortasuna sortzen ditu eta elkarbizitza ez da erraza izaten eta, ondorioz, zaila da gaixorik dauden pertsonek egonkortasuna lortzea. Horrelako ingurune batean, non bitarteko terapeutiko gutxi dagoen, non alderdi hezitzailea eta tratamenduzkoa segurtasunaren eta diziplinaren atzetik dagoen, ia ezinezkoa da itun terapeutikoak ezartzea eta, ondorioz, ezinezkoa da kalitatezko ar
reta terapeutikoa eta hezkuntzakoa eskaintzea.
Bestalde, burutik gaixo egonda espetxera iristen diren pertsonen ar
tetik zenbaitek ez dakite burutik gaixo daudenik, edo ez dute beren gaixotasunaren diagnostiko garbi bat eta, ondorioz, kasu horietan ere ezinezkoa da ar
reta ona ematea. Balorazio diagnostiko gutxi egiten dira espetxeetan, eta egiten direnean, ez dira egokiak izaten, mesfidantzatik eginak baitira, gaixoek “epaile” gisa ikusten duten pertsona baten edo “kaltetuko” dituen pertsona baten hiperzaintzapean daudela sentitzen baitute eta, ondorioz, ezinezkoa da gaixoen egoera mentalaren balorazio errealak egitea eta eragotzi egiten da ondorengo tratamendua erraztuko duen itun terapeutikoa. Bestalde, kontuan hartu behar da pertsona horiek baztertuta eta ar
retarik gabe bizi direla eta ez dagoela pertsona horien tratamendurako behar den giza baliabide espezializaturik.
Kasu askotan, pertsona horiek medikazio farmakologiko gehiegi hartzen dutela azpimarratu nahi dugu, eta pertsona horiek eduki ditzaketen gertaera desberdinen aurrean espetxean ez dela egokitzapen farmakologikorik egiten.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Profesional espezializatuak behar dira. Gehienetan oso profesional gutxi dago berehalako ar
reta psikiatrikoa eta psikologikoa behar duten pertsonen kopuru altuari erantzuteko.
Diagnostiko bat edo diagnostiko-hipotesi bat egin behar da, ez etiketak jartzeko, baizik eta banan-banako tratamendu-plan bat egin ahal izateko.
Jarraipen espezializatuak eta jarraituak behar dira. Krisietan ar
reta emateaz gain, pertsonaren bilakaera jarraitu behar da, modu horretara, diagnostiko-hipotesia berrikusi ahal izateko eta diagnostikoak/tratamenduak banan-banan egokitzeko.
Pertsona hauek espetxetik irteteko beharra dute, edo espetxea saihestekoa, eta osasun publikoaren sarera bideratu beharko lirateke.
Osasun-saretik/sare komunitariotik baliabide espezifikoak sortu beharko lirateke eta pertsona hauei erantzun espezifikoak eman, izan ere, erabat ahaztuta ditugu.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Gure ustez, espetxeko sistema ez da inguru egokia burutik gaixo dauden pertsonek segurtasun-neurriak betetzeko. Espetxeko erregimenak zigorraren erregimenari eta zigor-neurriei ematen die garrantzia, tratamenduaren gainetik, izan ere, funtsezkoak dira segurtasun-neurrien ikuspegitik. Pertsona hauentzako unitate edo modulu espezifikoen bitartez errealitatea bestelakoa dela esaten bazaigu ere, espetxeen edo espetxeko sistemaren barruan badaude, ingurua kutsatu eta desitxuratu egiten da eta zigorrari tratamenduari baino garrantzi handiagoa ematen zaio ezinbestean. Bederatzigarren galderan esan dugun moduan, espetxeak, testuinguru gisa hartuta, jokabide-eszenategi gisa ulertuta, pertsona hauen narriadura ar
eagotzeko bakarrik balio du, sintomak ugaritu egiten dira, eta komorbilitatea eragiteko baldintzak ahalbidetzen dira, espetxean egoteagatiko sintoma/deskonpentsazio berriak agertzen dira, eta horri guzti horri pertsonaren patologia mentala erantsi behar zaio. Horregatik, EZ DA UNITATE ESPEZIALIZATUAK SORTZEKO ESPAZIOA. Erkidegoaren baliabide espezifikoetan lekua egiteagatik apustu egin behar da. Gure ustez, ahal den neurrian, pertsona horiek osasun-sare publikoan sartu behar dira. Gainera, EAEn sare publikoaren bitartekoak Barne Ministerioak dituenak baino askoz ere baliagarriagoak dira.
Arriskugarritasuna kontuan hartuta, baliabide normalizatuetan sartzea komeni ez bada, gure ustez erkidegoaren sarean unitate espezifikoak sortu beharko lirateke horrelako pazienteak sartzeko, eta espetxean sartzea ekidin beharko litzateke, izan ere, espetxeak ez du izan behar gaur egungo baliabide normalizatuetan sartzen ez diren pertsonak uzteko azken baliabidea. Espetxeak ezin du izan pertsona hauek gordetzeko leku bat. Horrelako pertsonekin zer egin behar den aztertzeko lekua izan behar dute eta diziplinen ar
teko diseinu bat landu, horrelako pertsonek kalitatezko ar
reta jasotzeko eta TRATAMENDUA jasotzeko, eta ez, ordea, horrelako pertsonak edukitzeko besterik gabe.
Egoera aldatzen ez den bitartean, espetxeetan akonpainamendua ematen saiatzen gara eta kanpora begira banan-banako tratamendu-ibilbideak lantzera zuzentzen dugu gure lana.
ETORKITZA FUNDAZIOA
1. Erakundearen eginkizuna
Arreta profesionala preso dauden droga-mendekoentzat (prebentiboak edo zigortuak), errehabilitatzeko eta gizarteratzeko tratamendua eskatzen dutenen kasuan. Aipatutako tratamenduak espetxetik kanpo egiteko dira, kasuan-kasuan egoera judizialak uzten duenean.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Eskaria baloratzea eta diagnostiko psikopatologikoa eta tratamendu-ibilbidea eta -pronostikoa egitea (bisita pertsonalizatuekin), errehabilitazio-prozesua ahalbidetzeko.
Espetxeko toxikomanien taldearekin koordinatzea (ezinbestekoa da).
Espetxeko behaketa- eta tratamendu-taldearekin koordinatzea.
Espetxetik kanpora tratamendua hasteko baldintzak (hala badagokio) jartzen dituzten gizarte-baliabideekin koordinatzea.
3. Esku hartzen duen espetxea
Basauriko espetxea.
Langraizeko espetxea.
Agipad-ekin ituna Martuteneko espetxean.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1987. urtetik; hogei urte baino gehiago, etenik gabe.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Erizaintzan diplomatua.
Osasun mentaleko espezialista.
Gizarte-langilea.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Astean egun bat.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Guztira: 174.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Patologia mental larria: 9 kasu.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Arreta-defizita dute eta zainketa behar dute.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Horrelako patologiei ar
reta emateko esparru psikoterapeutikoa indartzea, honako baliabide hauekin: espetxeko zerbitzu medikua, toxikomanien taldea, laguntza-elkarteak, espetxeko zerbitzuarekin koordinatuta tratamendurako banan-banako plana osatzea.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Droga-mendetasunarekin erlazionatutako asaldura mentala osasun mentaleko sare publikoan eta itunduan sar daiteke (azken urteetako bilakaerak baieztatzen du).
Patologia mental larrien kasuan, espetxean barneratze psikiatrikoa egiteko unitateak edukitzea komeniko litzateke.
GIZAKIA FUNDAZIOA, BIZKAIA
1. Erakundearen eginkizuna
Gizakia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, erabilgarritasun publikoko erakunde gisa dago aitortua, Bilboko elizbarrutiak sustatzen du eta ekintza berritzaileak eta kalitatezkoak garatzen ditu esparru hauetan:
Sentsibilizazioa eta prebentzioa pertsonen osasunerako eta garapen integralerako ar
riskutsuak diren portaeren aurrean.
Adikzioak dituzten pertsonei ar
reta.
Enplegagarritasun zaileko taldeak gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea.
Betiere, pertsona horien familia- eta gizarte-inguruekin partekatutako proiektu baten bitartez.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Askatasunik ez duten pertsona droga-mendekoei gizarteratzen eta lan-munduan txertatzen lagunduko dien prozesu bat sustatzea. Horretarako, hezkuntza-ibilbideak eta ibilbide terapeutikoak diseinatzen dira, espetxeetan barneratu beharrean bestelako neurriak ahalbidetzeko eta pertsona horien garapena laguntzeko.
3. Esku hartzen duen espetxea
Langraiz Oka (Araba) eta Basauri (Bizkaia). Estatuko beste espetxe batzuetan egonik eskatzen duten presoei ere eskaintzen zaie ar
reta. Horretarako, espetxe horietako tratamendu-taldeekin koordinatzen da lana edo Gizakia Helburu Proiektuko programen ar
duradunekin zein pertsona horiekin esku hartzen duten beste erakunde batzuekin.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1992tik egiten da modu egituratuan. Lehenago ere erantzun zaie presoek egindako eskaera zehatzei, eta horretarako, kasu bakoitza ezagutzeko bisitak egin dira.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
ESPETXEAN ZUZENEAN ESKU HARTZEKO TALDEA:
2 gizarte-hezitzaile.
KANPO TALDEA, hauekin koordinatuta:
Psikologiako lizentziatu bat.
Gizarte- eta lan-orientatzaile bat.
Sendagile bat.
Psikologiako lizentziatu bat, familien programaren ar
duradun dena.
Aipatutakoez gain, tratamendua hasi duten pertsonei tratamenduaren fase bakoitzean ar
reta ematen dien talde bat dago, eta patologia dualeko 8 plazak indartzeko talde bat ere dago (diagnostiko psikiatrikoa-substantziekiko mendekotasunak-epaituak).
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Zuzeneko ar
retako 9 ordu astean.
Kudeaketa eta koordinaziorako 6 ordu astean.
Hilean 4 bilera toxikomanien tratamendu-taldeekin eta esku hartzeko taldeekin.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
148 pertsona: 9 emakume eta 139 gizon.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Arreta jasotako pertsonen %26 inguruk dute patologia mentalaren diagnostiko bat. Kopurua askoz ere altuagoa dela uste dugu, izan ere, jende asko dago diagnostikatu gabe, baina dituzten jarraibide farmakologikoek, burutik gaixo daudela pentsatzera eramaten gaituzte.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Nire ustez, espetxea ez da burutik gaixo dauden pertsonentzako leku egokia, izan ere, pertsona horiek beren bizitza garatzeko lekua erabakitzeko orduan, kontuan hartu beharko litzateke beren diagnostikoa eta, jakina, biktimak eta, oro har, gizartea ar
riskuan jarriko ez dituzten segurtasun-baldintzak ziurtatu beharko lirateke.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Diagnostiko bat behar da, edozein ibilbide edo ar
reta pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko.
Erakunde juridikoak eta espetxe-erakundeak kontzientziatu behar dira, kontuan hartzeko ibilbideak eta neurriak patologia bakoitzaren ar
abera landu behar direla, eta ez zigorrak iraungo duen urteak eta gainerako pertsonak babesteko neurriak bakarrik kontuan hartuta.
Espetxetik ateratzean txostenak egin behar dira, espetxetik ateratzen den pertsonari ar
reta eskaintzeko: diagnostikoak, medikazioak, hitzordu mediko psikiatrikoak (espetxean egindako diagnostikoen kasuan, hitzorduak espetxea zegoen probintzian mantentzen dira eta ez espetxetik ateratzen diren lekuetan; une horretan itxaro-zerrenda hasten da, gizarteko gainerako kideekin gertatzen den moduan).
Espetxetik barrutik ezintasunak, minusbaliotasunak eta abar izapidetzea ahalbidetu behar da, libre dauden unean baliabideak eskuratu ahal izateko.
Medikazioa hartzeak duen garrantziari buruz kontzientziatzea: espetxeen ar
abera, ar
duradunen aurrean hartzen dira edo, beste kasu batzuetan, gaixoek kudeatzen dituzte.
Iraupen luzeko baliabide gehiago jartzea eta existitzen direnen erabilera optimizatzea, hautazko neurri gehiago ezarriz (gaixotasun mentala eta/edo patologia duala zaintzeko mugak eta ar
auak dituzten akordioen bitartez).
Espetxean dauden bitartean familiekin lan egitea. Familiei hezkuntza eta laguntza-neurriak ematea, preso dituzten senideen gaixotasunak ezagutzeko eta gaixotasunari nola aurre egin jakiteko.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Aurreko erantzunetan esandakoa azpimarratu nahi dut. Pertsona hauek beren ar
azoei (patologiak-arriskugarritasuna) erantzun integral bat emango dieten unitateetan ar
reta jaso behar dutela uste dut, baina, espetxean dauden bitartean, eskaintzen zaien ar
reta hobetu beharko litzateke.
PASTORAL PENITENCIARIA BIZKAIA
Pastoral Penitenciaria erakundetik ezinezkoa zaigu galdera batzuei erantzutea, ez baitugu proiektu zehatzik, baina egunero bisitatzen ditugu Basauriko espetxeko presoak eta egunero egoten gara beraiekin. Ezin ditugu katalogatu laguntzen ditugun pertsona guztiak, baina beraiekin dugun harreman zuzena oinarrian hartuta, hainbat ekarpen egin ditzakegu.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Oro har, ar
reta egokia jasotzen ez dutela uste dugu. Kasu askotan, gehiegi medikatzen dira; krisietan ar
reta pertsonalizatu eskasa eskaintzen zaie. Medikazioari dagokionez, askotan inork gainbegiratu gabe hartzen dela ikusten dugu eta, ondorioz, pertsonak deskontrolatu egiten dira. Sarritan, denbora libre gehien duten pertsonak direla ikusten dugu.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Gure ustez, pertsona horiek sare psikiatrikoan sartu beharko lirateke, beren patologietarako egokiagoak diren unitateetan, izan ere, “osasungarriagoa” dela uste dugu, ar
reta hobea ematen da eta pertsonen kalitatea hobetzen da, eta, era berean, aldaerak zaintzen dituzten profesional gehiago daude, medikazioa hobeto ematen da, eta pertsona horiei aldatzen laguntzeko baliabide eta aukera gehiago dago.
SALHAKETA BIZKAIA
1. Erakundearen eginkizuna
Preso dauden pertsonenganako elkartasun aktiboa, oinarrian hartuta gizarte-akonpainamendua, laguntza juridikoa eta espetxekoa; halaber, pairatzen dituzten eskubideen urratze guztiak salatu behar dira.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Gaur egun ez dugu espetxeen barruan esku hartzeko proiekturik. Kanpotik, bisitak eginez eta gutunak bidaliz, lehen aipatutako elkartasun aktiboa erakusten saiatzen gara gurekin harremanetan jartzen diren preso guztiekin.
3. Esku hartzen duen espetxea
Espainiako Estatuko espetxe guztiak, EAEkoak bereziki.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1982ko uztaila.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Pertsona kontratatu bat eta 13 boluntario.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Astean 35 orduz eskaintzen da ar
reta egoitzatik, astelehenetik ostiralera. Horrez gain, bulegotik kanpo eta/edo asteburuetan bisitak egiten dira eta gutunak bidaltzen dira.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
2010ean Estatu osoko 209 presori eman zitzaien ar
reta. Esku-hartze horien ar
tetik 135 noizean behingoak izan ziren eta 74 iraupen luzekoak (urtebete baino gehiago luzatzen da harremana kasu hauetan).
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Iraupen luzeko esku-hartzea 74 pertsonarekin egiten dugu eta horien ar
tetik 16 pertsonaren kasuan bakarrik baiezta dezakegu patologia psikiatrikoak dituztela. Horrek ez du esan nahi 2010ean ar
reta jasotako gainerako 193 pertsonak patologiarik ez dutenik, baina ez dugu datua ezagutzen.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Ez. Kasu askotan, ez zaie eskaintzen beren ar
azoek beharrezkoa duten psikologiako/psikiatriako profesionalen gutxieneko ar
reta, eta, ondorioz, ar
e zailagoa da dituzten gaixotasunei tratamendu egokiak eskaintzea. Ar
azo hori, osasunarekin erlazionatutako alderdi guztietan azaltzen dena, bereziki larria da osasun mentalari dagokionez, izan ere, ez dago aukerarik beste gaixotasun batzuetan espetxetik kanpo eskaintzen den profesionalen ar
reta jasotzeko.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Lehenik eta behin, espetxearen barruan tratamenduaz ar
duratzen diren profesionalen diagnostiko egoki bat egin behar da. Zenbait kasutan, pazientea espetxeratzean espetxeko ekipoek ez dituzten kontuan hartzen espetxetik kanpoko ekipo medikuek egindako diagnostikoak eta tratamendua, edo ez dira behar den bezala jarraitzen. Beste batzuetan, ar
azoa ekipoen ar
teko komunikaziorik eza izaten da; beste batzuetan, espetxeetako ekipoek ez dute baliabide material eta giza baliabide nahikoa edukitzen ar
reta egokia eskaintzeko.
Patologia espetxearen barruan agertzen denean, diagnostikoa egiteko ar
azoak sortzen dira berriro. Kasu honetan, ar
azoak berandu detektatzen dira eta/edo larritasun-maila gaizki diagnostikatzen da. Ondorioz, askotan, tratamendu desegokiak agindu izan dira. Lehen deskribatutako bi egoeren aurrean oinarrizko bi behar mota bereizi behar dira:
OSASUN MENTALEAN ADITUA DEN EKIPO BATEN BEHARRA. Giza bitarteko eta bitarteko material nahikoa eduki behar dute, diagnostiko eta tratamendu egokiak egiteko.
KOMUNIKATZEKO BEHARRA, espetxeetako eta espetxeen kanpoko ekipo medikoen ar
tean, bai espetxean sartu aurretik diagnostikatu eta tratatu diren pertsonen kasuan, bai espetxean diagnostikatu eta tratatu diren pertsonak espetxetik irtetean eta espetxetik kanpo tratamendua jarraitu behar dutenean.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Hasiera batean, eta alderdi terapeutikoak kontuan hartuta, gure ustez espetxea ez da gaixotasun mentalak tratatzeko espazio egokia eta, ondorioz, ar
azo mental larriak dituzten pertsonak ez lirateke espetxean sartu beharko, eta beren beharretarako egokiak diren espetxeen kanpoko unitateetan jaso beharko lukete tratamendua. Hala ere, ar
azo ez hain larriak dituzten pertsonen kasuan, une puntualak alde batera utzita (agerraldi psikotikoak, absentzia luzeak eta abar), baldin eta tratamendua jasotzeko espetxetik atera behar badira, espetxean dauden bitartean gainerako presoengandik bereiziko dituzten espazioak eduki behar dituzte eta espazio horietan emango zaien tratamendu psikiatriko-medikoaren ar
datza espetxe-zigorra betetzea izango da, baina horrekin batera, kontuan hartuko dira osasun mentaleko adituen ustez kasu bakoitzean lehentasunezkoak diren beste faktore batzuk (farmakoterapia, psikoterapia, laneko terapiak eta/edo terapia ar
tistikoak eta abar). Hortaz, hiru espazio bereizi eskaini beharko liratekeela uste dugu: lehenengo, espetxe-espazio estandar bat, non ez den burutik gaixo dagoen pertsonarik; bigarren, ar
azo psikosanitario ar
inak dituzten pertsonen tratamenduari lehentasuna emango zaion espetxe-espazio bat (diagnostikoa duten eta agindu zaien eta espetxean jarrai daitekeen tratamenduarekin kontrolatzen diren pertsonak, baldin eta pertsona horien egoera larriagotzeko ar
riskurik ez badago); eta hirugarren, espetxetik kanpoko espazio bat, diagnosi-fasean dauden ar
azoak edo ar
azo larriagoak dituzten pertsonentzat, edo espetxean egonda larriagotu daitezkeen ar
azoak dituzten pertsonentzat, bai tratamendua jarraitzea zaila delako, bai tratamendua eta/edo gaixotasuna eta espetxean egotea bateraezinak direlako.
Eskuarki, espetxe batean askatasunik gabe egoteak gaixotasuna edo prozesu pertsonala larriagotu badezake, edo tratamendua jarraitzea ezinezkoa bada, espetxetik ateratze terapeutikoa aplikatu behar da eta kasuan-kasuan patologiaren tratamendurako egokia den espazio batera eraman behar dira gaixoak. Gaixorik dagoen pertsona espetxe-espazioaren barruan jarraitzeko ar
azorik ez badago, erizaintzan edo patologia zaintzeko bereziki egokitu diren espazioetan egongo da eta gainerako presoengandik bereizita, betiere dagokion tratamendu medikuak kontrakoa adierazten ez badu.
ZUBIKO
1. Erakundearen eginkizuna
ZUBIKO EAEko gizarte-ekintzako elkarte bat gara eta helburutzat dugu ar
azo penalak eta/edo espetxe-arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea, eta enplegua da, gure ustez, inklusio-prozesu oro ondo garatzeko giltza.
Horregatik, intentsitate altuko akonpainamendu integrala eskaintzen dugu, eskakizun-maila ertaina/altua duten programa espezializatuen bitartez. Eta, batez ere, berebiziko garrantzia ematen diogu hurbiltasunari, pertsonek beren prozesuan aurrera egin dezaten. ZUBIA deitzen diogu akonpainamendu horri.
Gizarte-akonpainamenduaren esparruan egiten dugun lanaren baitan, gizarte- eta lan-arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, eta gizarte- eta hezkuntza-esparruko esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala garatzen dugu, baita ar
reta soziojuridikoa eman ere. Izan ere, pertsona hauek bizi duten egoera ulertzea nahi dugu, egoera horietatik irteteko moduak eta egoera horietara iristeko ar
razoiak azaleratu nahi ditugu, eta ezarritako zigorra onartzea, espetxean egoteak dakartzan ondorioak ar
intzea, berriz gaixotzea ekiditea eta abar.
Horrez gain, senideei akonpainamendua eta laguntza eskaintzen diegu, modu horretara espetxean dagoen pertsonak bere familia-unitatearekin duen lotura ez galtzeko, izan ere, zinez uste dugu elkarbizitza-nukleoak funtsezkoak direla ar
azo penalak dituzten pertsonentzat.
ZUBIKOtik gizarteratzeko zubiak eraikitzen ditugu eta ar
azo penalak dituzten pertsonek gizartean pairatzen duten estigmatizazioa ar
indu nahi dugu, gure gizarteari eskain diezaiokegun segurtasunik onena gizarte-prebentzioa delako eta pertsona hauek gizartean beren ekarpena egin dezaketela azpimarratu nahi dugulako. Horretarako, aukerak eman behar dizkiegu, erkidegoan beren lekua egiteko.
Egiten dugun gizarte eta hezkuntzako esku-hartzean gizonen eta emakumeen ar
teko berdintasunaren alde lan egiten dugu, batez ere espetxeetako kulturan erro sakonak dituzten kontrako estereotipoak eta mentalitateak aldatzeko. Gizonezkoen indarkeriari zilegitasuna kendu nahi diogu eta dagokion neurrian azaleratu.
ZUBIKOn beste erakunde batzuekin koordinatuta lan egiten dugu eta gure programak beste programa eta jarduera batzuekin bateragarri egiteko lan egiten dugu, halaber. Horrez gain, espetxeetako erakundeekin batera lan egiten dugu, bertan egiten den esku-hartze soziala gehiago garatzeko.
Gure ekipoetako kideen garapen pertsonala eta profesionala bilatzen dugu, eta horretarako, identitate kolektiboa, atxikipena eta elkarteko kide direla sentitzeko bideak indartzen ditugu.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
a) Preso dagoen pertsonaren gizarteratze-prozesuaren hasiera aurreratzea, modu horretara, askatasun orientatuan irteteko espetxetik eta sartu nahi duen lan-merkatua ezagutzeko.
b) Preso dagoen pertsona askatasuna berreskuratzeko prestatzea.
c) Preso dauden pertsonei espetxeratuta egoteak dakartzan ondorioak minimizatzea.
3. Esku hartzen duen espetxea
Langraiz Okako espetxea (Araba) eta Basauriko espetxea (Bizkaia).
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
2002.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Zuzeneko esku-hartzea: psikologoa eta abokatua.
Laguntza esku-hartzean: lan-orientatzaileak.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Bi espetxeen barruan esku hartzen duten 2 pertsonek astean bisita bat egiten dute espetxe bakoitzera. Asteko esku-hartzearen ordu kop. espetxe bakoitzean: 6-7 ordu/astean.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
102 | 5 | 107 |
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Gizonezkoak | Emakumezkoak | GUZTIRA |
18 | 1 | 19 |
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Ez, eta duela gutxi Espetxe Erakundeen idazkaritzak gauza bera esan zuen. Espetxea ez da gaixotasun mental bat tratatzeko lekua eta, horrez gain, espetxeetan ez dago ar
reta egokia eskaintzeko behar den profesional adina.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Profesional espezializatuak eta gaixoentzako programa espezifikoak falta dira. Bestalde, gure ustez espetxeak ez dira inguru egokia tratamendurako; aitzitik, kaltegarriak dira.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Lehen esan den moduan, gure ustez espetxeak ez dira leku egokia gaixotasun mentalak tratatzeko. Kontrako ingurunea da, indarkeriazkoa, eta ezinezkoa da gaixotasun mentala ondo tratatzea. Horregatik, barneratzearekin lotutako segurtasun-neurrien betetzea sare psikiatrikoaren unitate egokietan egin beharko litzatekeela uste dugu.
Osasun-sarean ez dago baliabide nahikoa burutik gaixo dauden pertsonak tratatzeko, baina sare psikiatrikoan segurtasun-neurriak bete behar dituzten pertsonen patologietarako eta ar
riskugarritasunerako egokiak diren unitateak antolatu beharko lirateke. Izan ere, gaixotasun mentalaren tratamendu egokia ahalbidetu behar da, kontuan hartuta, betiere, egindako delituaren ar
abera ezarritako segurtasun-neurriak.
GIPUZKOA
GURUTZE GORRIA, GIPUZKOA
1. Erakundearen eginkizuna
Gure eginkizuna da nazio-mailan zein nazioartean egoera ahulenean dauden pertsonengandik gero eta hurbilago egotea, prebentziorako, laguntzeko, errehabilitatzeko eta garatzeko balio duten ekintzen bitartez.
Gure funtsezko printzipioak dira Gurutze Gorriaren eta Ilargi Erdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren Jokabide Kodea eta Ideiak eta erakundearen nortasunaren ezaugarriak dira esparru eta jarduera-maila guztietan. Printzipio horien ar
tean aipa ditzakegu: humanitatea, unibertsaltasuna, independentzia, neutraltasuna, inpartzialtasuna, batasuna eta boluntariotza.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Donostiako espetxean espetxeratuta dauden atzerritarrei/etorkinei ar
reta ematea.
Helburu gizatiarra: askatasunik ez duten eta laguntzeko gizarte-sarerik ez duten pertsonei baliabide pertsonalak eta sozialak ematea, eta ar
reta berezia jartzen dugu barneratuta dauden atzerritarren taldearen gainean, atzerritartasun-legearen eraginez bizi duten egoera espezifikoagatik.
Eusteko, delitua prebenitzeko eta gizarteratzeko helburua: helburu hau lortzeko, egoera bakoitzaren kudeaketa pertsonala egiten da: laguntza dokumentazio-prozesuetan (egoitza-baimenak, pasaporteak, izapideak kontsulatuetan eta abar), prozesu penaletan (erantzukizunak onartzea, abokatuekin koordinazioa eta abar), espetxe-prozesuetan (tratamendu-ekipoarekin koordinazioa) eta gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko prozesuetan (ikastaroen diseinua eta plangintza eta lanean hasi aurreko prestakuntza-saioak).
3. Esku hartzen duen espetxea
Martutene (Donostia).
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
2004.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Pertsona bat lanaldi osoan.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
39 ordu astean. Programa espetxean garatzen da eta egunero sartzen gara espetxe barrura.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
104.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Ez dakit. Ez da item hori egiten.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Nire ustez, osasun-baliabide espezifikoak falta dira, besteak beste: ar
reta psikiatriko iraunkorra eta zerbitzu medikuetan barne hartuta dagoena. Ar
reta hobetu da: orain, hamabostean behin joaten da psikiatra, eta ez hilean behin, lehen egiten zen moduan.
Halaber, medikazioa hobeto kontrolatzeko zaintza handiagoa behar da eta zerbitzu medikuekin koordinatzeko espazioak bideratu behar dira, jada Gizarte Lan eta Tratamendu Sailarekin egiten den moduan.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Zerbitzu medikuek kanpoko sare psikiatrikoarekin duten koordinazioa ar
eagotu beharko litzateke.
Patologia psikiatrikoa duten presoei eguneko zentroetara laguntzeko akonpainamendu-irudiak behar dira, izan ere, hirugarren mailako presoek irudi hori behar dute eguneko zentroetara joan-etorriak egiteko, asko baitira beren senideen laguntza ez dutenak.
Eskakizun gutxiko kanpo-baliabideak.
Talde honentzako diziplina anitzetik esku hartzeko programa bat behar da, PAIEM programaren antzekoa, adibidez.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Bi aukerak dira beharrezkoak. Kasu askotan, kanpo-sarean bete beharko litzateke, izan ere, espetxeratzean patologia larriagotu egiten da. Hala ere, beste kasu batzuetan, gaixoek autonomoki funtzionatzeko duten ezgaitasuna eta gizartean egokitzeko ezintasuna dela-eta, esku-hartzea espetxean bertan egin behar da.
IZAN FUNDAZIOA
1. Erakundearen eginkizuna
Izan Fundazioa 1983n sortu zen irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu gisa, droga-mendetasunen tratamenduarekin erlazionatutako mota orotako jarduerak eta zerbitzuak sortzeko, garatzeko eta hobetzeko helburuarekin. Horregatik sustatzen du Gizakia Helburu Programa droga-mendekoei eta beren familiei ar
reta integrala eskaintzeko zabaltzeko aukera.
1997an jardun-esparrua zabaldu zen, Norbera programa sortu zenean. Aipatutako programak ar
risku-egoeran dagoen edo babesgabe dagoen nerabeak eta bere familiak dituzten ar
azoei heltzea du helburutzat.
Eskaera egiten duen edozein pertsonak jasotzen du ar
reta, sexua, ar
raza, sinesmena, osasun mentala eta fisikoa, gizarte-bazterkeriaren maila eta ar
azo judiziala edozein dela.
Egoerak ikuspegi integral batetik aztertzen dira eta alderdi pertsonalei, familiakoei, prestakuntzakoei/lanekoei eta sozialei heltzen zaie.
Banan-banako eta taldeko esku-hartzeari dagokionez, enpatiazko harreman bat ezartzen da, eta eragindako pertsonak eta bere familiak zailtasunei aurre egiteko eta zailtasun horiek gainditzeko dituzten gaitasunetan konfiantza jartzen da.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Substantzia toxikoak kontsumitzeko ohitura aldatzea.
Drogazale-delitugile gisa duten errealitate pertsonala onartzea.
Anamnesi pertsona bat hastea.
Espetxetik irteteko eta Gipuzkoako Gizakia Helburu proiektuan sartzeko aukera ahalbidetzea.
3. Esku hartzen duen espetxea
Donostiako espetxea.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
1985.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
3 terapeuta.
Abokatu kriminologo bat.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
4 ordu.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
42 barneratu.
19 Gipuzkoako Gizakia Helburu proiektuan barneratuta.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Beharrezkoa da bai, Osakidetzako langile medikuen transferentzia egin eta gero, osasun mentaleko zerbitzua barne hartu behar da, kanpoko sarean egiten den moduan. Jarraipen psikiatriko jarraitua egiten ez zaien eta ar
azo mental larriak dituzten barneratuen kopuruak hazkunde izugarria ezagutu duelako gertatzen da.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Aurreko galderan eman dugu erantzuna.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Muturreko ar
riskugarritasuna duten kasuetan izan ezik, zerbitzu medikuen barruan osasun mentaleko unitatea duen sare psikiatrikoan eman behar zaie ar
reta, baita Osakidetzako kanpo-sarean ere. Profesionalen aldetik jarraikortasuna lortuko balitz, barneratuta dauden pertsonak ezagutu eta horiekin enpatiazko harremanak lortuko lituzkete.
Espetxeetako unitate psikiatrikoek, kasu larrietan izan ezik, barneratuta dauden pertsonen isolamendua eta instituzionalizazioa ar
eagotzea eragin dezakete. Eta kontuan hartu behar da, pertsona horiek erreferentziazko espetxean bertan jarrai dezaketela dagokien tratamendu psikiatrikoa, betiere bakoitzaren patologiaren larritasuna kontuan hartuta.
IRESGI
ERAKUNDEA: GIZARTERATZE ETA BIKTIMENGANAKO EUSKAL INSTITUTUA-IRESGI
ESKU HARTZEKO PROIEKTUAK:
GIZARTERATZEKO ETA LAN MUNDUAN TXERTATZEKO ZERBITZUA
GIZARTE, KULTUR ETA KIROL ESKU HARTZERAKO PROGRAMA
1. Erakundearen eginkizuna
Institutuak, IRESGI aurrerantzean, helburu hauek ditu, besteak beste:
Laguntza integraleko eta diziplina anitzeko programak sustatzea eta garatzea, gizarte-bazterkeria pairatzeko ar
riskuan dauden edo jarrera antisozialak edo delituzkoak dituzten pertsonen eskubideak, eta/edo askatasunik ez duten pertsonenak, babesteko eta sustatzeko, batez ere hezkuntza, kultura, pertsonaren garapen integrala eta gizarte-zerbitzuak eskuratzeko aukerei dagokienez, eta eraginkortasunez gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko beharrezkoak diren bitartekoak ziurtatzeko.
Gizarte-bazterkeria pairatzeko ar
riskuan dauden pertsonen egoerari eta beharrei buruz gizartea sentsibilizatzea, gizarteratzen eta lan-munduan txertatzen laguntzeko.
Askatasunik ez duten pertsonek gizartean eta lan-munduan pairatzen duten isolamendua haustea, euskal kultura ezagutzera emanez.
Elkartearen helburuekin bat datozen programak eta/edo jarduerak zabaltzen eta/edo egiten dituzten erakunde publikoekin edo pribatuekin lankidetzan ar
itzea.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Preso dauden pertsonen gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea errazteko bitarteko edo estrategia berritzaile bat garatzea, eta modu horretara, kartzela barrutik kanpora egiten den bidea errazagoa eta ez hain burokratikoa izatea.
Lan-munduan txertatzeko ibilbideak erraztea, gizarte-bazterkeriako egoerak gainditzen laguntzeko, eta horretarako, espetxearen barruan lan-munduan txertatzeko prestakuntza espezifikoko jarduerak garatzea.
Gizabanakoaren gaitasunak sustatuz parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzea, eta horretarako, hobetzeko esku-hartzeak egitea edo kanpoan harremanak ezartzen ikasteko gizarte-trebetasunak ikastea, aldez aurretik dauden harremanak hobetzea eta lan-merkatuan sartzen laguntzea.
Arreta psikosozialeko oinarrizko beharrak estaltzera zuzendutako zerbitzuak eskaintzea, eta horretarako, kartzela barruan zein kanpoan enplegagarritasuna eta motibazio pertsonala eta lanekoa sustatuko dituzten jarrerak eta gaitasunak lantzea.
Gure zerbitzuak ezartzea, sarean lan eginez eta beste elkarte eta erakunde batzuekin koordinatuz, modu horretara, kartzelatik irteten diren pertsonei laguntza integrala emateko: etxe bat, janaria eta lan-txertakuntza, etorkizunean independente izateko.
Gizartea sentsibilizatzea, talde honi gizarteratzen eta lan-munduan txertatzen laguntzeko
ARLO PSIKOSOZIALEKO HELBURU OROKORRAK: GIZARTE, KULTUR ETA KIROL JARDUERAK:
Kartzelako giro orokorra hobetzen laguntzea.
Kartzelek erkidegoarekiko eta erakundeekiko duten isolamendua hausten laguntzea.
Barneratuen ar
teko pertsonen ar
teko erlazioak hobetzen laguntzea eta barneratuta dauden pertsonen autoezagutza eta autoestimua indartzea, eta horretarako, orain ar
te ezagutzen ez dituzten beren ezaugarri pertsonalak, gaitasunak eta aukerak ezagutzen laguntzea.
Elkartzeko eta erlazionatzeko espazioak sortzea, batzuen zein besteen ar
teko erlazioak ezartzeko eta kartzelako klixeak ekiditeko.
Barneratuen kultur hazkundea sustatuko duten eskaintza soziokulturalak egitea.
Ezer egin gabe egoten diren tarteetan jarduera motibatzaileak eskaintzea, aisialdirako hezkuntza eskainiz.
Jardueren bitartez antsietatea eta depresioa ar
intzea.
Autonomia eta gaitasun kritikoa garatzea.
Gizarte-trebetasunak eta trebetasun sortzaileak garatzea, gizarteratzeko behar dituzten tresnak eskuratzeko.
Euskara indartzea, iragarki-oholean kartzelan garatuko diren jarduerak jakinaraziz eta euskarazko ikastaroak eskainiz.
Barneratuen ar
tean kirola egiteko ohitura sustatzea.
Barneratuen bizi-kalitatea hobetzea.
Lan-errutinak eta entrenamendua mantentzen ohitzea.
Droga-mendetasunen tratamendua eta prebentzioa lagunduko duten jarduerak eta metodologiak planifikatzea eta antolatzea.
Programazio ororen azken helburua gizarteratzea erraztea izatea.
3. Esku hartzen duen espetxea
Martuteneko espetxea.
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
Gizarte, kultur eta kirol esku-hartzerako programa: 1992. urtea.
Gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko zerbitzua: 2010. urtea.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Gizarte-hezitzaileak: 3.
Begirale espezifikoak: 3.
Ikastaroak eskaintzen dituzten boluntarioak: 2.
EHUko praktiketako ikasleak: 4.
Jarduera zehatzetan parte hartzen duten boluntarioak: 20 inguru.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Gizarte-hezitzaileak: 40 ordu astean, astean 6 egun.
Begirale espezifikoak: 2-4 ordu astean, ikastaroaren ar
abera.
EHUko ikasleak: 135 ordu ikasturte akademiko bakoitzean.
Jarduera zehatzetan parte hartzen duten boluntarioak:
2 ordu jarduera bakoitzean.
Ikastaroak eskaintzen dituzten boluntarioak: 2 ordu astean.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Guztira, 2010ean 1.000 pertsona inguruk jaso dute ar
reta: departamentu guztietako bigarren eta hirugarren mailako emakumeak eta gizonak, erizaintzakoak barne hartuta.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Gaur egun 141 pertsonak jarraitzen dute tratamendu psikotropikoa eta horien ar
tean patologia mental desberdinak daude.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Gaixo psikiatrikoak gaixorik dauden pertsonak dira, lehenik eta behin, eta horrela tratatu beharko lirateke. Espetxean presoak dira lehenik eta behin, eta ondorioz, dagokien tratamendua baldintzatzen da.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Gela egokiak, beharretarako egokiak diren tratamenduzko jarduera espezifikoak eta horrelako gaixoak tratatzeko langile kualifikatuak eta prestatuak, bai ekipo medikua bai funtzionarioak, oro har.
Horrez gain, kartzelatik irteteko hobeto prestatu beharko lirateke eta/edo deribazioak egin beharko lirateke, berriro erortzea saihesteko; horretarako, lan-arloa, ar
lo soziala, familiakoa eta pertsonala landu beharko lirateke.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Gaixorik dauden pertsonak gaixo gisa tratatu beharko lirateke, lehenik eta behin, kartzelan duten egoera edozein dela, eta gaixo gisa dituzten eskubideak errespetatu beharko litzaizkieke, eta horretarako, ezinbestekoa da sare psikiatrikoan sartzea.
Gaixotasun mentala eta askatasunik ez edukitzea estigmatizazioa, bazterkeria eta ahaztura eragiten duten errealitateak dira. Gizarte demokratiko, sozialki aurreratu eta giza eskubideak errespetatzen dituen batean, ezinbestekoa da gaixotasun mental larri bat duten pertsonei tratamendu egokia eskaintzea, eta kartzelan badaude, kartzelatik ahalik eta azkarren irteteko eta erkidegoan harrera ona lortzeko lan egitea.
Gizarte-erakundeek eta –elkarteek hezkuntza– eta laguntza-estrategia egokiak garatuz eta osasun-sailen eta gizarte-ongizatekoen ar
tean koordinazio egokia eginez, zailtasunak, estigmak eta etiketak gaindi daitezke. Badakigu burutik gaixo dauden pertsonen erkidegoko ar
reta “martxan dagoen errealitate bat dela, nahiz eta gabezia ugari dituen”; gainera, proiektua “osatu eta egokitu egin behar da oraindik, plangintza eta kudeaketa egokiak behar ditu, baita laguntza sozial, politiko eta ekonomiko ar
gia eta erabakigarria ere, modu horretara lortuko baita erkidegoko laguntza-sistema oso eta egoki bat garatzea, gaixotasun mental kronikoak dituzten pertsonen egoera hobetzeko” (Sobrino y Rodríguez, 2007, 28). Lortuko al da preso dauden eta gaixotasun mental larriak dituzten pertsonei ar
reta emateko zentro espezializatu bat sortzea erkidegoan?
Kontuan hartu beharreko zenbait ohar adierazi nahi ditugu ondoren:
1. Arartekoak, 2007ko bere txostenean, honako hau adierazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan eskaintzen den ar
reta psikiatrikoari buruz “hirurogeita hamarreko hamarkadan osasun psikiatrikoak ezagutu zuen desinstituzionalizazio-mugimenduak ez zuen lortu, espero zitekeen bezala, zoroetxeetan eskaintzen zena baino gizatiarragoa eta espezializatuagoa izango zen ar
reta komunitario bat, baizik eta zoroetxeak kartzelekin ordezkatu ziren eta bertan barneratzen ziren pertsona horiek, beren ar
riskugarritasun potentzialetik babesteko gizartea” (2008, 506). Andaluziako Herriaren Defendatzaileak hau esan zuen Andaluziako espetxeetan barneratutako gaixo mentalen egoerari buruzko txostenean “lan honetan parte hartu duten erakundeek ateratako ondorio garbiena da, gaixo mentalak ez duela inolako eginkizunik betetzen kartzelan eta kartzelak ez daudela prestatuta gaixo mentalak tratatzeko” (1998, 2). World Psychiatric Association erakundeko lehendakaria den Okasha-k dioen moduan (2004, 2), “burutik gaixo dauden pertsonen espetxeratzea bortxakeriazko egintza bat da”, 1991n paziente psikiatrikoen giza eskubideei buruz Nazio Batuek emandako Ebazpena eta Madrilgo Deklarazioa (espetxeratuta eta burutik gaixo dauden pertsonek erakunde espezializatuetan jaso behar dute tratamendua derrigorrez eta metodo mugatzaileak ekidin behar dira, ahal den neurrian).
2. Horrelako egoerei aurre egiteko, espetxeko legeriak aukera ematen du, erregimen irekian garatzen diren neurri ugariren eskutik, preso dauden gaixoek baldintzapeko askatasuna lortzeko edo kartzelatik irteteko neurriak hartzeko. Hala ere, burutik gaixo dauden pertsonek kartzelan jarraitzen dute eta kartzelatik irteten direnean, askok ez dute familiaren babesik eta, ondorioz, aterpetxe batetik bestera ibiltzen dira noraezean, edo kalean, edo bazterkeria pairatzen dute, edo kartzelara sartzen dira berriro, “etengabe errepikatzen den egoera bat da”, ospitale psikiatrikotik kartzelara joan-etorrian. Hurrengo orrietan ideia bat garatuko dugu: gaixo hauek kartzelatik ateratzeko behar etikoa, gizatiarra, legala, osasunekoa eta soziala eta erkidegoko harrera-baliabideak, baliabide terapeutikoak, lanekoak edo beste mota batekoak eskaini behar zaizkie. Eta horretarako, gaur egun existitzen ez diren harrera-baliabide horiek martxan jarri behar dira, ahalik eta azkarren.
3. Espainian askatasun-gabeziako zigor bat betetzen ar
i diren pertsonen oinarrizko profila hau da: %92 gizonak dira; %82k 18-40 urte ar
tean dituzte; %35 atzerritarrak dira; %15ek bakarrik dute erregimen irekia –gainerakoak espetxeko moduluen barruan daude–; %85 osasun publikoaren edo jabetzaren aurkako delituengatik daude kondenatuta; %9 GIB-Hiesak kutsatuta daude eta %25ek diagnostiko psikiatrikoa dute; %30ek kartzelan droga-mendetasunaren aurkako tratamenduak egin dituzte eta %21ek gaur egun ere egiten dute (Barne Ministerioa, 2006, 2009).
4. Azken hamarkadetan aldaketa positiboak eta hobekuntzak ezagutu dituzte gaixotasun mental larria eta kronikoa duten pertsonek, jasotzen duten ar
reta medikoan eta sozialean. Baina gabezia azpimarragarriak dituzte oraindik eta “gutxi garatu dira errehabilitaziorako baliabideak eta gizarte-euskarriak; ondorioz, oso zaila da pertsona hauei erkidegoan ar
reta egokia eskaintzea eta, jakina, oso zaila da pertsona hauek mantentzea eta pixkanaka gizarteratzea” (Sobrino y Rodríguez, 2007, 27). Desinstituzionalizazio-prozesuak fenomeno larriak eragin ditu, hala nola espetxean edo kalean burutik gaixo dagoen pertsona asko dago eta “joan-etorrian ibiltzen diren gaixoak daude” (hau da, sarritan behar izaten dute ospitaleratzea eta ospitaletik harrera-baliabide edo aterpetxera, edo kartzelara joan-etorrian ibiltzen dira, edo kalean bizi dira…)4. Ez da plangintza egokirik egin ezarri beharreko erkidegoko baliabideak eta baliabide horiek pazienteen profilera egokitzeko beharra baloratzeko eta, ondorioz, “desinstituzionalizazioak eragindako bidegabekeriekin amaitzeko” gizarte-mugimendu bat sortu da (Arboleda-Flórez, 2006, 89).
5. Orain ar
te azaldutakoa kontuan hartuta, bi ideia nagusi azpimarra ditzakegu:
1ª) Ar
au juridikoek, espetxe-arlokoek zein osasun-arlokoek (Konstituzioa, Espetxeko Lege Organiko Orokorra, Osasunaren Lege Orokorra, Espetxeko Ar
aubidea eta abar), gizarteratzea eta berriro heztea oinarrian dituen eredu bat ezartzen dute; espetxean dauden pertsonen osasun fisikoaren eta mentalaren zainketa agintzen dute; gizartea, herri-administrazioak eta gizarte-erakundeak askatasunik ez duten pertsonekin egiten diren ekintzetan inplikatzeko beharra azpimarratzen dute; eta ar
reta psikiatrikoari dagokionez, desinstituzionalizazioan oinarritutako erkidegoko ar
reta-eredu bat defendatzen dute, baita pazientea bere inguru hurbilean lagunduko duten gailuak eta baliabideak garatzea eta prebentzioa, ar
reta eta errehabilitazioa kontuan hartuko duen alderdi anitzeko ikuspegi integratu batetik (biopsikosoziala) zaintzea ere. Baina, lege-espazioaz gain, ezin da ahaztu erkidego-mailan gizarte-erakundeek eta eragindako pertsonek eta senideek osatutako elkarte, erakunde, mugimendu eta auzo eta hirietako pertsona askok etengabe eskatzen dutela burutik gaixo dauden pazienteentzako eta askatasunik ez dutenentzako ar
reta egokia eskaintzea eta baliabide nahikoa edukitzea (Adibidez, ikus Torras, 2009, eta Mora, 2007, pássim).
2ª)
Erreforma psikiatrikoarekin lotutako aurrerapenak eta lorpenak ahaztu gabe, zinez aldatu beharreko alderdi ugari dago eta, batez ere, esku-hartze eraginkorra egiteko beharra dago. Espetxean dauden eta burutik gaixo dauden pertsonen portzentaje altua kontuan hartuta, gogoeta egin beharko genuke, batez ere baliabide gutxien dituzten eta egoera ahulenean dauden pazienteak erkidegoan ar
reta eskasa emanagatik –diagnostiko on bat edo forentsearen balorazioa egina ez edukitzeagatik, baliabide terapeutikoak edo abegi-baliabideak proposatzeko ezintasunagatik, defentsa eskasagatik eta abar– diagnostikoa edo sistema juridiko-espetxeetakoaren “sareetan” erortzea saihesteko, edo, behin espetxean sartu eta gero, ezinezkoa delako edo oso zaila delako osasun-arrazoiak direla-eta espetxetik ateratzea, erkidegoan ez dagoelako harrera-baliabide egokirik5. Okasha-k adierazitakoaren ar
abera (2004, 2), “espetxeetan dauden paziente psikiatrikoei tratamendu eta laguntza egoki bat jasotzeko eskubidea ukatzen zaie eta, era berean, okerreko tratamendua jasotzeko eta estigmatizazioa pairatzeko ar
riskua ar
eagotzen da”.
Defendatu eta sustatu behar den helburua gaixotasun mental zigortua duten pertsonei espetxetik irteten laguntzea eta erkidegoko baliabideekin ar
reta eskaintzea da, edo gaur egun horretarako beharrezkoak diren gailuak ez badaude, berariaz sortu behar dira, pazienteari tratamendu eta laguntza egokia emateko eta gizarteratzen laguntzeko. Xede horrekin, nazioartean printzipio gidariak daude, lege-mekanismoak daude eta espetxeetako tratamendu-batzordeek eta espetxeko zaintza-epaitegiak erregimen irekiko eta baldintzapeko askatasuneko neurrik har ditzaten aukerak daude, halaber.
Helburu hori betetzeko oinarriak nazioarteko jarraibideetan jasota daude. Horrela, Tokioko Ar
auen6 ar
abera, erkidegoak justizia penalaren kudeaketan gehiago parte hartzeko lan egin behar da, batez ere delitugileei aplikatu ahal zaien erregimenari dagokionez, eta ar
au horien bitartez, gizarteak espetxe-esparruan parte hartzeko bideak sustatu nahi dira. Europako Espetxe Ar
au berrien ar
abera7, oso garrantzitsua da espetxeen barruan berriro gizarteratzeko eta zainketa medikuak jasotzeko lan egitea. Ar
au horien ar
abera, barneratuta dauden pertsonek herrialdeko osasun-zerbitzuak eskuratzeko aukera eduki behar dute, beren egoera juridikoagatik baztertuak izan gabe (40.3); barneratuta dagoen pertsona orok jaso behar ditu beharrezkoak dituen zainketa medikuak, kirurgikoak eta psikiatrikoak, kanpoan daudenen antzekoak (40.5); edo zainketa mediku bereziak behar dituzten gaixo dauden barneratuak establezimendu espezializatuetara edo ospitale zibiletara eraman behar dira, aipatutako zainketak espetxean eskaintzen ez badira (46.1)8.
Bestalde, zigor- eta espetxe-legeria nazionaletan aukera zabalak daude espetxean zigorra betetzen ar
i diren pertsonentzako, kartzelatik irteteko eta ar
reta jasotzeko. Konstituzioaren eta espetxe-legeriaren alderdi orokorrei buruz hitz egin dugu 2.2.1. puntuan, baina orain, berariaz hitz egingo dugu Espetxe Ar
audian eta Zigor Kodean askatasunik gabe egoteko zigorra, osorik edo zati bat, erkidegoan betetzeko aukera eskaintzen duten neurri zehatzei buruz. Ondorio garbi bat atera dezakegu: oso garrantzitsua da burutik gaixo dagoen pertsona bati askatasunik gabe egoteko ezarritako zigorra erregimen irekian, baldintzapeko askatasunean edo antzeko modalitateetan betetzeko aukera ematea. Helburu gizatiar bat da, duintasuna babesten duena, patologia mentala eta pazientea errehabilitatzeko eta gizarteratzeko betekizunak kontuan hartzen dituena eta delitua prebenitzeko politika kriminalen ar
aberakoa izan behar duena.
LOIOLA ETXEA GIPUZKOA
1. Erakundearen eginkizuna
Loiola Etxea jesuitak, laikoak, pertsona liberatu kontratatuak, boluntarioak eta gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonak (normalean kartzelan egondakoak) bizi diren erkidego bat da.
2. Espetxean esku hartzeko proiektuaren helburua
Espetxeetako gizarte-langileek Loiola Etxera bideratu dituzte eta gizarteratzeko hezkuntza-proiektu bat egin nahi duten pertsonak baloratzea.
3. Esku hartzen duen espetxea
Martutene batez ere, nahiz eta hilean behin Langraiz Okara joaten diren, eta urtean behin beste bi espetxetara joaten diren (Santoña, La Moraleja, Villabona…).
4. Esku-hartzea hasi zen urtea
2000.
5. Proiektuan lan egiten duten langileak
Zuzendaria, ekonomoa, psikologoa (lanaldi erdia), hezitzaile sozial-psikopedagogikoa, gizarte-langilea eta garbiketa eta sukaldeko lanez ar
duratzen den pertsona bat.
6. Asteko esku-hartzearen ordu kop./egun kop.
Zentroa ez da ixten. Eguneko 24 ordutan dago irekita, asteko 7 egunetan.
7. Iaz ar
reta jaso zuen pertsona kopurua
Balorazio-programa: 39.
Egoitza-programa: 18.
Trantsizio-programa: 7.
8. Arreta jasotzen duen taldean patologia mentala duten pertsonen kopurua (jakinez gero)
Balorazioa: 5.
Egoitza: 9.
Trantsizioa: 0.
9. Gaixo psikiatrikoek espetxean ar
reta egokia jasotzen dutela uste al duzu?
Ez, behin baino gehiagotan eskatu ditugu diagnostikoak, baina ez dizkigute ematen.
10. Zure erakundetik zein behar antzematen dituzue paziente hauei ar
reta emateko orduan?
Diagnostiko baten beharra, ar
reta terapeutiko handiagoa.
11. Espetxeetan barneratzearekin erlazionatutako segurtasun-neurriak betetzeko unitate psikiatrikoak egon behar direla uste al duzu? edo bakoitzaren patologiak eta ar
riskugarritasuna kontuan hartu eta sare psikiatrikoaren unitate egokietan ar
reta eman behar zaiela uste duzu? Arrazoitu erantzuna
Sare psikiatrikoko unitate independenteetan jaso beharko lukete ar
reta, izan ere, zigorra betetzen dutenean patologia edukitzen jarraituko dute eta mediku berri batekin hastean tratamendua ere berriro hasi beharko dute.
1 Espetxeratzen diren pertsonen ar
tean asaldura mentalak dituztenen portzentajea (Espainia): % 17,6.
% 3,2k kartzelan sartu aurretik psikiatrikoetan egon izanaren aurrekariak dituzte; sarritan patologi hori ez da kontuan hartzen prozesu penaletan.
Barneratuen % 25,6k diagnostiko psikiatriko bat edo gehiago dituzte beren historia klinikoan. %49,6koa da portzentajea, kontuan hartzen badira abusu-aurrekariak edo drogekiko mendekotasunezko aurrekariak.
Drogen kontsumoarekin lotutako patologia duala barneratuen % 12,1ean agertzen da.
Barneratuen % 12k ar
reta psikiatriko espezializatura bideratzeko beharra du.
Barneratuen % 31ri agindu zaie psikofarmakoak hartzeko.
% 11ri psikofarmakoak eta metadona hartzeko agindu zaie.
Barneratuen % 18k ezintasun psikikoa ziurtatuta du (guztizkotik 1.000 barneratu inguru).
2006ko datuak (Acín, 2007, 35-37).
2 Hauek dira baliabideak: presoentzako harrera-etxea, baldintzapeko askatasunean dauden barneratuak gizarteratzeko etxea, erregimen irekiko barneratuei lan-munduan txertatzen laguntzeko etxea, bigarren mailako barneratuak gizarteratzeko eta erkidegoarekin erlazionatzeko etxea, emakume presoentzako harrera-etxea eta baldintzapeko askatasuna duten atzerritarrentzako iraupen luzeko etxea. Azkenaren kasuan izan ezik (Salhaketak kudeatzen du eta Ar
abako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du), guztiak titulartasun publikoko baliabideak dira (Arabako Foru Aldundiarenak dira; Ar
abako Hiesaren aurkako Herritarren Batzordeak kudeatzen ditu gizonezkoentzat direnak eta Presoei Laguntzeko Elkarteak kudeatzen ditu emakumezkoentzat direnak).
4 Sestoft (2006, 95), patologia mentalak dituzten presoen kopuru altua aipatzean –ez litzateke onargarria izan beharko ez pazienteen ikuspegitik ez gizartearen ikuspegitik–, John Gunn-ek ospitaletik kartzelara joaten den jendetzari buruz egin zuen deskribapena jasotzen du (“Criminal behaviour and mentaldisorder”, Br J Psychiatry 1977, 130, 317-329): “etxean babesa hartu eta berriro hasteko, behin eta berriro joan-etorrian dabilen talde baten antzera, eta badirudi horrelako hainbeste jende egotea ar
reta emateko instalazio egokirik ez izateak sortzen duela”.
5 Andaluziako espetxeetan egindako ikerketa baten ar
abera, 370 gaixo mental zeuden espetxe ar
runtetan barneratuta ezarritako zigorra betetzen. Preso horien profilaren ezaugarriei dagokienez, bazterkeria pairatzen dute, gehiago dira gizonezkoak emakumezkoak baino, 25-40 urte ar
tean dituzte, kultur maila baxua dute, eta ez dute ez baliabide ekonomikorik ez familiaren laguntzarik (Sánchez, 2001, 142-143). Egile honek dioenez, “nahastutako balio juridikoen ikuspegitik, espetxeetan hainbeste gaixo mental egoteak gure Estatuaren ongizate-ereduaren funtsezko eskubideak urratzen ditu, izan ere, giza duintasunaren, askatasunaren balioen eta giza talde baten barruan kokatzen den pertsona erasanerrazen bizitzaren aurka dago” (id, 140).
6 NBE (1990): Askatasun-gabezia ekiditeko neurriei buruzko Nazio Batuen gutxieneko ar
auak. Eguzkiloren ar
gitaratuak,
6. zk. berezian, 1993, 119-132.
7 Europako Kontseiluaren 2. gomendioa (2006). Ar
au hauek 1987an idatzitakoen ordezkoak dira. Ikus www.coe.int.