3. Buruko gaixotasunak dituzten pertsonek espetxe-zigorrak betetzea
Aurreko ataletan azaldutako ar
razoien ondorioz, burutik gaixo daudenen oso ehuneko altu batek kondena askatasun-gabetzailea betetzen du espetxean. Hala ere, euren patologiak eta premiak direla-eta, ez lukete espetxe batean egon behar, gune egokiago batzuetan baizik, azken urteotako txostenetan gomendatu dugun moduan.
Batzuetan, patologia horiek jasaten dituzten presoak espetxeetako erizaindegietara bidaltzen dituzte, baina, ELOOren 37. ar
tikuluaren ar
abera, erizaindegietan behaketa eta diagnostikoa baino ez da egin behar, eta barneratutakoak ezin dira bertan geratu, hango jarduerak oso mugatuak baitira.
Beste batzuetan, burutik gaixo daudenak modulu ar
runtetan bizi dira gainerako presoekin batera, beste barneratu batzuen manipulazioaren eta abusuen biktimak izaten dira, eta askotan, haien egoera psikiatrikoari era egokian heltzen ez diotenez, diziplina-zigorrak eta espetxe-onuren galera ekartzen dituzten indarkeriako eta diziplina ezeko gertakarietan parte hartzen dute. Izan ere, dauden gunean haien sintomak aktibatu egingo dira, eta desoreka jokabide disruptiboetan agerian jarriko da.
Hori nabarmendu dute 2012ko ekainean herriaren defentsa erakundeek egindako “Burutik gaixo daudenak babesteko jardunaldietako” ondorioek. Bertan, honakoa adierazi genuen: “Espetxe batean edo espetxe-ospitale batean barneratuta dagoen buruko gaixoak gaixo-preso izaera bikoitza edukitzeak ar
azo espezifikoak dakartza. Ez da erraza gaixotasun baten sintoma eta diziplinazko ar
au-hauste bat bereiztea: sintomak kanporatzeak zigor gutxi-asko esplizituak ekar ditzake, eta sintomak barnean uzteak gaixotasuna larritu dezake. Ingurune itxiari datxezkion zailtasun terapeutikoak ingurune itxiaren berezko egitura-desabantailak ar
intzen dituzten neurrien bitartez konpentsatu behar dira –ingurune horretan jarraitzea beharrezkoa edo saihestezina bada–: irteera terapeutikoak egitea, laguntza-elkarteak irekitzea, kanpoaldean bizitza askera ondo igarotzea ahalbidetzen duten baliabideak bilatzea, edo espetxe ar
runtetan buruko gaixoarentzat ar
gi eta garbi desberdinduta dauden guneak bilatzea”.
Egia esan, espetxeetan ia ez dago burutik gaixo daudenak ar
tatzeko eta tratatzeko balio duen eta haien egoerarako jarduera espezifikoak barne hartzen dituen programa espezifikorik, lehen aipatu dugun Buruko gaixoari ar
reta integrala emateko programa gorabehera.
Azpimarratu dugunez, burutik gaixo dagoenak jasotzen duen ar
reta haren preso izaerari gaixo izaeraren aurrean ematen zaion lehentasunak baldintzatzen du hein handi batean. Segurtasunak, diziplinak eta giza baliabideen eta tresna terapeutikoen eskasiak hezkuntza eta tratamendua baldintzatzen dituzte.
Espetxe Erregelamenduak gaixo horien egoerari erantzun desberdin bat emateko aukera eta neurri ugari xedatzen ditu, eta erregimen irekia edo kartzelatik ateratzea bultzatzen ditu. Dena den, praktikan duen eragina oso murriztua da oraindik. Aukera horien ar
tean honakoak nabarmentzen ditugu:
EEren 117. ar
tikulua: bigarren mailan sailkatutako presoak aldizka kanpoko erakunde batera ar
reta espezializatuko programa zehatz bat egitera joateko aukera ar
autzen du, programa hori haren tratamendurako beharrezkoa denean.
EEren 86.4. ar
tikulua: barneratuek tratamendu-jarduerak gara ditzaten eta espetxera presentzia-kontrolak egitera soilik joan daitezen hirugarren mailara, erregimen irekira, igarotzeko aukera aztertzen du, baita gailu telematikoen bidez kontrolatzeko aukera ere.
EEren 104.4 eta 196. ar
tikuluak: ar
razoi humanitarioengatik eta norberaren duintasunarekin lotutako ar
razoiengatik oso gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten pertsonei baldintzapeko askatasuna emateko aukera ar
autzen dute.
EEren 165. ar
tikulua: burutik gaixo daudenentzako ar
retaren ar
loan existitzen ez diren menpeko unitateak ar
autzen ditu; espetxeetatik kanpo daudenez, horietarako sarbidea edukitzeko hirugarren mailan sailkatu edo EEren 100.2. ar
tikuluko xedapenak aplikatu beharko lirateke.
Hala eta guztiz ere, burutik gaixo daudenek espetxean jarraitzen dute, legezko aukera horiei edukia emateko bitartekorik ez dagoelako eta kasu askotan ikuspegi bermatzaileak tratamendukoei gailentzen zaizkielako, eta, beraz, presoentzat dagoen sare soziosanitariorako sarbidea izatea oso zaila delako. Gainera, egiaztatu dugunez, sare horrek mota horretako gaixoak hartzeko susmoak ditu, bereziki segurtasun-bitartekorik ez dagoelako. Zehazki, espetxeratuek osatzen duten biztanleria-taldeak erkidego-sarean dauden buruko osasuneko ar
reta-zerbitzuetarako sarbide erreala edukitzeko zailtasun bereziak ditu.
Funtsezkoa dirudi espetxe-ingurunearen eta erkidego-sarearen ar
tean koordinatzeko bideak indartzeak, buruko gaixoa kartzelatik atera ostean ar
reta jaso ahal izateko eta marjinazio- eta bazterketa-egoerak, ar
reta psikiatrikoa uztea, delituan berrerortzea eta espetxean berriro sartzea ekiditeko. Horretarako, gaur egun existitzen ez diren laguntza-baliabide espezifikoak sortu behar dira.