Hitzaurrea
Urteak dira preso bizi diren pertsonen buruko osasuna Ar
artekoaren kezka nagusienetako bat dela, kolektibo honek, sarritan izaten dituenak buruko gaixotasuna eta askatasun-falta, gure lehentasunezko ar
reta eskatzen duelako, ahulezia-egoera berezian egonik.
Azterlan hau pertsona horien oinarrizko eskubideak babesteko ikuspegitik sustatu da, beren bizi-prozesuan zehar ar
reta sozio-sanitario hobea bilatzeko asmoz, zigor-sistema judizialarekin, eta, zehazki, espetxeko egonaldiarekin duen harremana kontuan hartuta.
Espetxeetako biztanleriari buruzko azterlan askok agerian uzten dituzte pertsona presoen buruko osasunaren narriadura garrantzitsua, buruko nahasdurak dituzten pertsonen egoera eta osasun-arretarako sistemaren gabeziak.
Beharrizan horiek egiaztatu diren ar
ren, eskuragarri dauden bitartekoak urriak dira. Berez, egozgarritasun-maila dela-eta ar
reta espezializatua behar duten pertsonentzat bi espetxe psikiatriko soilik daude Estatu osoan: Sevillan eta Alacanten. Horrez gain, osasun-sareko ospitale-zentroetan plaza batzuk daude segurtasun-neurriak betetzeko. Hala ere, beste beharrizan asko estali gabe daude, batez ere pairamen ez hain larriak dituzten pertsonei ar
reta emateko bitarteko baliabideak, espetxe barruko ar
reta espezializatua eta ar
reta sozio-sanitarioko kanpo-zerbitzuak.
Errealitate honek azterketa sakon bat eskatzen du, baita erakunde ukituen aldetik konpromiso-maila altuagoa ere. Gure kasuan ar
gi dago euskal administrazioak osasunaren eta gizarte-politiken ar
loan duen erantzukizuna, kontuan hartuta, gainera, espetxe-osasuneko eskumenak berariaz eskualdatu zaizkiolarik, tokiko administrazioen eremu desberdinetan dituzten eskumenez gain.
Azterlan hau metodologia kualitatiboan oinarrituta egin da, ar
gi eta garbi bereizitako bi fasetan: lehena, 2010. urtearen amaieran hasia eta 2011. urtean zehar garatua; eta bigarrena, 2013ko irailetik abendura, ekainaren 28ko 140/2011 Dekretuaren bidez Eusko Jaurlaritzari eskualdatu zaizkiolako espetxe-osasunaren ar
loko eskumenak eta gertaera hori garrantzitsua delako txosten hau garatzeko orduan. Halaber, Espetxe Erakundeen Zuzendariordetza Nagusiaren eskutik Espetxeetan Buruko Gaixoei Ar
reta Integrala Emateko Esparru Programa (PAIEM) bultzatu zela egiaztatu zen.
Ondorioz, eskualdaketa hori ikusita, gaia erabakigarria denez eta garrantzi handia duenez, beharrezkoa iruditu zitzaigun azterketaren bigarren faseari ekitea, errealitate berria ezartzeko ar
razoizko epea igarotzean, baloratu ahal izateko ea eskualdaketa horrek zein eragin duen EAEn askatasuna kendu dieten pertsonen buruko osasunaren ar
reta sozio-sanitarioan eta sortutako egoera berrian.
Txosten honetako helburuak honako hauek dira:
arautzen dituen esparru gisa.
Txosteneko helburuak lortzeko, azterketa bat egin dugu honako azterlan-prozesuari jarraiki:
arreta-unitateetako buruekin eta psikiatra aholkulariekin, toxikomanien taldeekin, nahiz askatasuna kendu dieten pertsonekin, psikopatologien eragina duten pertsonen osasun-arretaren errealitateari eta espetxeetan eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazio kualitatiboa jasotzeko.
arlo honetan lan egiten duten euskal herri-administrazioetako profesionalekin.
Txosten hau egiteko EAEn kokatzen diren hiru espetxeetako ar
duradunen lankidetza eskuzabala izan dugu, baita espetxeetako teknikari, funtzionario, talde mediko eta toxikomania-taldeena, psikiatra aholkulariena eta askatasuna kendu dieten pertsona batzuena, beren esperientzia pertsonala eta espetxeetako errealitatearen ezagutza zuzenak jakinarazi dizkigutelarik. Era berean, Ibaiondo eta txema Fínez adingabe-zentroetako (euskal administrazioaren menpekoak) ar
duradun eta hezitzaileek eta hirugarren sektoreko erakunde eta organismoek lan honetan parte hartu dute.
Eskerrak eman behar dizkiegu, halaber, Eusko Jaurlaritzako Osasun, Herri Administrazio eta Justizia sailei, ikerketa hau errazteagatik.
Eskerrik beroenak guztioi txosten hau egiten parte hartu eta laguntzeagatik. Haien laguntza gabe ezinezkoa litzateke txostena egitea.