4. Gomendioak
Egindako landa-lanetan, presoak gizarteratzeko lan egiten duten gizarte-ekimeneko erakundeen ekarpenetan eta kontsultatutako dokumentazio akademiko, zientifiko eta administrazioan oinarrituta ateratako ondorioak eta erakunde honetan jasotako kexa guztien tramitazioan lortu dugun ezagutza kontuan hartuta, jarraian adieraziko ditugun gomendioak idatzi ditugu.
Gomendio horiek egituratzeko orduan, askatasuna kendu dioten pertsonaren bizi-ibilbidea hartu dugu abiapuntutzat, sistemaren elementu nagusia bera dela ikusarazteko, eta buruko osasunean izan ditzakeen beharrizanak nabarmentzeko, azken finean horrexek justifikatzen baitu agintari publiko desberdinek sisteman duten zeregina. Horrek guztiak bi ondorio dauzka:
Batetik, gure gomendioak egitean sistema hori osatzen duten politika publiko guztiak barne hartu behar ditugu, gure jarraipen eta kontrolean berariaz euskal administrazioek garatzen dituztenak landu ditugun ar
ren.
Bestalde, lehendik ezagutzen genituen neurri guztiei ahalik eta koherentzia eta zentzu gehien emateko, zigorrak betetzeko eredu propio batean sartzeko gomendatzen hasi behar dugu, Euskadik espetxeen gaineko eskumenak bere gain hartu behar dituela ezartzen duten estatutu-aurreikuspenen esparruan.
ESPETXERA SARTU AURREKO ETAPARI dagokionez:
1. Nahitaezkoa da SEGURTASUN NEURRIEN aplikazioa sustatzea, baita zigor-legediak buruko nahasduraren bat duten pertsonek beren zigor-erantzukizunak espetxeen barruan betetzen dituztela saihesteko eskaintzen dituen bestelako aukerak bultzatzea ere.
Horretarako, gainera, neurri horiek erkidego-sarean betetzeko prest dauden unitate egokiak eduki behar dira.
2. Buruko gaixotasuna duen pertsonarekin harremana izan duten zuzenbide eta segurtasuneko profesionalen PRESTAKUNTZA hobetzea komeni da, delitua sortzen den unetik kausaren tramitazio osoan zehar.
3. Buruko gaixotasundun egoerak oharkabean ez pasatzeko prozedura judizialen EZARPENA hobetu behar da, eta, horren harira, bereziki zaindu behar da legediak delitu jakin batzuen auziperatze azkarrerako ematen dituen automatismoetan erortzeko ar
riskua.
4. Beharrezkoa da Auzitegi eta Medikuntza Klinikaren lana erraztea, pertsonaren buru-osasuna baloratu eta egoera horrek gertaeretan duen eragina ebaluatzeko orduan. Horretarako, klinikak Osakidetzako buru-osasuneko sarearekin duen koordinazioa indartu behar da, perituek beharrezko aurrekari klinikoak izan ahal ditzaten. Era berean, Osakidetzak auzitegietako txostenak eskuratzeko erraztasunak dituela bermatu behar da, buruko gaixotasuna duen eta perituen balorazioa jaso duen pertsonari eskatzen zaion erkidego-arreta hobetzeko asmoz. Hori guztia, pertsona interesdunak bere baimena ematen badu.
5. Beharrezkoa litzateke atxilotuaren Gizarte Orientazio eta Laguntzarako Zerbitzuaren (GOLZ) antzekoa berrezartzea, DIZIPLINA ANITZEKO TALDE bat izateko, alde judizialetan funtziona dezan eta pertsonaren informazioa era koordinatuan jaso eta batu dezan, auzitegiei pertsonen egoera sozio-sanitarioaren berri eman diezaien, esku hartzen duten administrazio eta agente desberdinen ar
datz koordinatzailea izanik, eta, hala, auzitegiek erabakiak hartzeko orduan pertsonaren errealitateari eta xede-baliabideei buruzko ezagutzarik zabalena izan dezaten.
6. Premiazkoa da Osakidetzak bitarteko eta estrategia egokiak izatea NORTASUN NAHASDURAK dituzten pertsonei berariazko ar
reta eskaintzeko. Horrenbestez, beharrezkoa da baliabide espezializatuak antolatzea, esaterako eguneko ospitalea, 2009az geroztik proiektatuta zegoenaren ezaugarriekin, Arartekoaren 2012ko azaroaren 23ko ebazpenean adierazten genuen bezala; gailuak; koordinazio-protokoloak; goiz antzemateko mekanismoak; lantzeko bitartekoak; eta abar. Izan ere, substantzien erabileraren ziozko nahasdurarekin batera agertzen direnez maiz, paziente dual hauek sare sozio-sanitarioan jasotzen dituzten ar
retak menpekotasun-sintomak kontrolatzeko izaten dira soilik, nortasun-nahasduraren gaineko ar
reta ahaztuta, eta, horrek konpentsazio-ezak eragiten ditu, edo, bestela esanda, sarritan espetxeratzea eragiten duten delituzko jarrerak.
Neurri hori gauzatu ar
te, beraz, ezinbestekoa da biderapena, ituna eta gastu-sarrera bezalako bideak aurreikusi eta aplikatzea.
7. Beharrezkoa da NORTASUN NAHASDUREI eman behar zaien ar
reta klinikoari buruzko hausnarketa zientifikoa sustatzea, baita horiei eman behar zaien balorazioari eta egozgarritasunean duten eraginari buruzko hausnarketa medikoa eta legezkoa egitea ere, segurtasun-neurriak eta bestelakoak aplikatzen direla ahalbidetzeko, pertsona horiei espetxetik kanpoko tratamendua emateko asmoz.
8. Buruko nahasdurak dituzten ATZERRIKO PERTSONEI erraztasunak eman behar zaizkie osasun-arreta espezifikoa eskuratzeko orduan, gainerako herritarrekiko berdintasun-baldintzetan. Horrenbestez, saihestu egingo da administrazio edota burokraziako ar
razoiak medio (errolda, osasun-txartela…) beren osasunerako behar duten tratamendutik kanpo geratzea eta, gaixotasun horren ondorioz, espetxera eramango dituzten jarrera disruptiboak garatzea.
ESPETXEKO EGONALDI denborari dagokionez:
9. Zigor-kausak dituzten EMAKUMEAK arreta berezia behar duten kolektiboa dira. Izan ere, orokorrean gure espetxeetarako biztanleria osoarentzat egindako gainerako gomendio guztiak aplikagarriak izateaz gain, larritasun handiagoko psikopatologiak antzeman dira emakumeen ar
tean eta zailtasun handiagoak dituzte erkidegoko baliabideak eskuratzeko orduan. Halaber, ondorio larriagoak eragiten dizkie maila pertsonalean eta familiarrean, beren zaintzapean seme-alabak izaten baitituzte.
10. Beharrezkoa da Osakidetzaren eskutik ESPETXEETAKO OSASUN PLANA ezartzea, ar
reta era homogeneoan emateko espetxe desberdinetako pertsona presoei, gaur egun desberdintasunak antzematen baitira ar
reta-irizpideetan eta ekipoen horniduretan. Halaber, erkidego-sareko baliabideak koordinatu eta bideratzeko protokoloak falta direla antzeman da.
11. Buruko osasunari dagokionez, Espetxeetako Osasun Plan horretan berariaz zehaztu beharko da Espetxeetan Buruko Gaixoei Ar
reta Integrala Emateko Esparru Programa (PAIEM) izenekoarekiko elkarreragina. Edonola ere, berau eraginkortasunez ezartzeko, honako hobekuntzak ezarri behar dira:
a. Pertsona presoak programa horretan sartzeko irizpideak egokitu beharko lirateke, eta zehazki:
i. Nahitaezkoa da nortasun-nahasdura larriak dituzten pertsona guztiak (mugak eta antisozialak) PAIEMen sartzea.
ii. Beharrezkoa dirudi nahasdura psikotikoa edo nortasun-nahasdura eta substantzien erabileraren ziozko nahasdurara komorbidoa duten pertsonak PAIEMetik ez baztertzea.
b. Ezinbestekoa dirudi pertsonengan dauden osasun-alderdiak eta espetxe-alderdiak koordinatzea. Horretarako, koordinazio-bide iraunkorrak ezarri behar dira Espetxe Erakundeetako teknikarien eta espetxean esku hartzen duten Osakidetzako osasun-langileen ar
tean. Ildo horretatik, PAIEMeko ekipoetan eta tratamendu-batzordeetan osasun-langileen partaidetza ahalbidetu eta zaintzeak oso gomendagarria dirudi.
c. Espetxea pertsona hauen tratamendurako espazio egokia ez dela azpimarratuta ere, komenigarria litzateke nahasdura desberdinei orientatutako esku-hartze psikoterapeutiko espezifikoak gehiago ezartzea, bai eta espetxe-erakundeetako teknikariek eta gizarte-erakundeek pertsona kanpo-baliabideetan hobeto egokitzeko bideratze egokia ahalbidetuko duten gizarteratze-ibilbideak diseinatzeak ere.
d. Espetxeetako PAIEMeko ekipoetan kolektibo honekin esku hartzen duten erkidego-sareetara sartu beharko litzateke.
e. Hau da, beharrezkoa da buruko nahasdurak dituzten pertsona presoekiko esku-hartzeak, eta horren barruan, bereziki PAIEM deiturikoak bere ikuspegia espetxeen barrutik kanpora eramatea, eta, horren harira, premiazkoa da espetxearen eta erkidegoaren ar
teko lotura sustatzea:
iii. Tratamendu-batzordeek euskal sare sozio-sanitarioan dauden baliabide guztiak ezagutzen dituztela sustatu behar da. Horretarako, eremu honetara egokitutako baliabideen gida edo mapa bat egitea komenigarria litzateke, Osakideko Buru Osasuneko Sarearen Atlasetan eskainitako informazioa aprobetxatuz, autonomia-erkidego osora zabaltzeko asmoz.
iv. Baliabide horietako batzuek espetxeen barruan aurretiaz esku hartzeko erraztasunak jarri behar dira.
v. Lehentasuna eman behar zaio erregimen irekiaren aplikazioari, espetxeetako ar
audiak eskaintzen duen modalitate anitzetako edozeinetan, pertsona horiei tratamendua kanpoan emateko, espetxeetan egon beharrean, zigorraren betearazpena pertsona bakoitzaren ar
abera egokitzeko saiakera eginik.
ESPETXEKO IRTEERARI dagokionez:
Aldez aurretik Ar
artekoak EAE-ko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko osasunaren ar
retaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta aukerak izeneko azterlana ar
gitaratzean igorri zituen gomendioak aipatu behar ditugu, azterlan horretan aztertzen baita erakundeak Buruko gaitzaren trataera ospitaletik kanpo txosten berezia ar
gitaratu zuenetik buruko osasunaren ar
retak 2000. urteaz geroztik erkidego-mailan erregistratu duen bilakaera, erantzun gabeko beharrizan, hutsune eta hobekuntza-arlo batzuei dagokienez.