X . ATALA . Ondorioak
Bi faseetan egindako landa lanari esker, GKEn ekarpenei, aztertutako agiriei eta erakunde honetan jasotako kexen tramitazioak eskainitako ezagutzari esker, ondorio hauek atera dira ikerketa honetatik:
PAIEM DELA ETA:
Ikusten denez azkeneko urtean sustatu da EAEko espetxeetan PAIEMen ezarpena; Espetxe Erakundeak sustatutako programa esparru honek eduki teoriko zabala du eta aplikazio praktiko txikiagoa eta desberdina.
Baina buruko gaixotasunen bat izan eta espetxean dauden pertsonei ar
reta bereziagoa eskaintzea eta espetxean zerikusia duten eragileen erantzukidetasuna garrantzitsua dela azpimarratzeko balio izan du. Berez “ez dago espetxean dagoen buruko gaixoa ar
tatzeko kulturarik”.
Programaren ezarpen mailari dagokionez, harrigarria da programan sartu beharreko pertsonak zein diren zehazteko irizpide tekniko ar
girik ez egotea.
EAEko espetxeetan ikusten denez, nahasmendu psikotikoak dituzten pertsonak sartzen dira, sintoma positiboak kontrolatzeko tratamendu farmakologiko jakina behar dutenak. Nortasun nahasmenduak iragazitik pasatzen dira PAIEMen sartu aurretik; espetxeko profesionalek ikusitako larritasun sintomatologikoa hartzen da kontuan PAIEMen sartu ala ez erabakitzeko, presoaren bizitza mugatzen ote den ala ez ikusten da PAIEM sartu ala ez erabakitzeko. Praktikan ikusten denez, nahasmendu psikotikoak dituzten denak ez dira sartzen programan eta nortasunaren nahasmendu larriak dituzten oso gutxi sartzen dira eta batzuetan iritziaren ar
abera.
Oro har, buruko gaixotasun komorbidoa duten pertsonak programa honetatik kanpo geratzen direla ikusi da, nahasmendua substantziak erabiltzeagatik bada; horiek adikzioan oinarritutako taldeetan sartzen dira, buruko osasuna drogen kontsumoari gailendu zaion edo alderantziz izan den baloratzeko irizpide ar
girik gabe.
Elkarrizketatutakoek emandako datuen ar
abera, PAIEMen pertsona gutxi zeuden sartuta. Hona hemen espetxe bakoitzeko datuak:
Langraiz: 33.
Basauri: 18.
Martutene: 7 (eta horietan nahasmendu psikotikoak baino ez daude sartuta).
PAIEMen sartutako pertsonen datuak eta espetxeetako buruko gaixotasunen prebalentziari buruzkoak (gaiari buruzko azterketatik hartuta eta elkarrizketatutako profesionalek emanda) alderatzen baditugu, ar
gi dago programa honek gaur egun ez dituela ar
tatzen buruko gaixotasunak dituzten espetxeratu guztiak.
Zentzu honetan, PAIEMek eragin kuantitatibo txikiagoa duela esan daiteke. Nahasmendu psikotikoak dituztenei zuzenduta dago, batez ere, nahiz eta horiek guztiak ere ez diren sartzen; eta oro har, beste nahasmendu batzuk kanpoan geratzen dira, hala nola, substantziak erabiltzeagatiko nahasmenduekin komorbidoak diren nortasun nahasmenduak, nahiz eta patologia honek prebalentzia handiagoa izan espetxeetan [ikus 11.a) gomendioa].
Azken finean, eta zifren ar
abera, Espetxe Erakundeak buruko gaixotasunekiko pertsonak ar
tatzeko duen programatik kanpo geratzen da buruko gaixotasunekiko pertsonen talderik nagusiena, nortasun nahasmenduak dituzten pertsonekin berariazko esku-hartzeak izatea beharrezkoa eta garrantzitsua dela esaten duten ar
ren elkarrizketatutako profesionalek.
PAIEM denik ere ez daki preso askok eta programaren edukiak ez dituzte ezagutzen, ezta espetxean esku hartzen duten erakundeek ere.
Edukiari eta horrek PAIEMen zerrendetan daudenentzako duen esanahiari dagokionez, talde teknikoaren jarraipen handiagoa esan nahi du, pertsona horren egoera gutxienez hilean behin baloratuko baitu. Pertsona horien ar
reta farmakologikoa ere zorrotzagoa da eta koordinatuago dago, nahiz eta PAIEMen egoteak ez duen esan nahi beti gainbegiratuko denik. Puntu honetan teknikarien iritzi guztiak ez datoz bat, medikamentua gainbegiratuta eman beharreko egoerei eta kasuei buruz.
Era berean, zehatzago baloratuko da espetxean duen kokapena eta inguru edo modulu gogorrenetatik babesten saiatu beharko da; askok erizaindegian amaitzen dute.
PAIEM duten pertsonek tratamendu desberdina izaten dute diziplina hautsiz gero, zenbait zigor ez zaizkie ezartzen jokaera horren oinarrian bere buruko gaixotasuna egon dela uste izan bada edo bakartzea bezalako zenbait neurri bere buru osasunerako kaltegarria izan daitekeela ikusiz gero.
Aldi berean, espetxeko jarduera okupazionaletarako lehentasuna dute, beste presoekin alderatuz gero.
Baina kolektibo honentzako berariazko jarduerarik ez dago eta esku-hartze psikoterapeutiko oso gutxi egoten da.
Espetxea oso aurkako espazioa da preso askoren nahasmenduei heltzeko: sintoma batzuk aktibatzen ditu, aurretik zeuden nahasmenduak ar
eagotu egiten ditu (estresagarria delako, elkarbizitza derrigortua delako, bakartu egiten delako, etab.) edo beste nahasmendu batzuk sortzen ditu, gehienetan egokitzapen ar
lokoak. Elkarrizketatutako teknikariek “espetxea amildegi bat da”, “espetxea iristen den tokira iristen da” eta antzekoak esan dituzte hori adierazteko [ikus 11.c) gomendioa].
Zentzu honetan, Zigor Kodean berariaz aurreikusitako segurtasun neurriak ezarri beharra dago buruko nahasmenduak dituzten pertsonentzat, espetxean sartu ez daitezen eta espetxean askatasunik gabe geratzeak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak saihestu daitezen (ikus 1. gomendioa).
PAIEM programaren gabezia nagusia espetxe barrura begira egotea da, hau da, badirudi garrantzitsuena sintomei eustea eta pazientea ingurura egokitzea dela, batez ere tratamendu farmakologikoaren bidez, eta espetxeko testuinguruaren eta baliabideen mugen ondorioz ez dago ikuspegi zabalagorik, pertsonaren prozesua kanpoan hartzen duenik.
Espetxe Erakundeko zuzendariorde nagusiak 2013ko ekainaren 25ean Diputatuen Kongresuan izandako agerraldian esandakoari jarraituaz, gabeziarik garrantzitsuenetako bat paziente hauek hartzeko kanpoarekin dagoen koordinazio gabezia da, batetik laguntzarekin jarraitu ahal izateko eta bestetik, pertsona gizarteratzeko prozesuan lagungarri izan ditzakeen dispositiboetara bideratzeko [ikus 11.e) gomendioa].
Gabezia honek lotura handia du espetxe erakundeetako teknikariek buruko gaixotasuna dutenekin espetxe barruan aurrez eta berariaz esku-hartzerik ez egitearekin eta baita erkidegoko erakundeetako teknikariek esku-hartzerik ez egitearekin ere, substantziak erabiltzeagatik nahasmenduak dituztenekin egiten diren bezala [ikus 11.d) gomendioa].
Espetxean esku hartzen duten gizarte erakundeek ez dute PAIEMen edukia eta garapena ezagutzen eta ez dira programa horretan sartuta egoten. 2013ko azaroan programa pilotu bat jarri zuen abian FEDEAFESek Ar
abako espetxean.
Bestalde, espetxeetako profesionalek erkidegoko baliabide sarea ez dutela oso ongi ezagutzen ere hauteman da (ikus 14. gomendioa).
Espetxe barruan aurrez egiten den esku-hartzea funtsezkoa da pertsona bakoitzaren egoera ezagutzeko, kasu bakoitzeko zailtasunak eta indarrak aztertzeko eta gizarteratzeko ibilbide bat diseinatzeko, egoera bakoitzera egokitutako erkidegoko baliabideetan sar dadin. Teknikariek adierazi dutenez, espetxe barruan egiten den aurreprestakuntza oso garrantzitsua da, baliabide egokietara igorritakoan eraginkortasun handiagoa izateko eta pertsona baliabide horietara hobeto egokitzeko; hala eginez gero tratamendu eta gizarteratze prozesuan ar
rakasta izateko aukerak hazi egingo dira.
Espetxeko talde teknikoen lana zaildu egiten da berariazko baliabiderik ez dagoelako edo daudenak ezagutzen ez direlako eta espetxetik datozen pertsonak hartzeko mesfidantza egoten delako buruko gaixotasunen bat izan eta espetxetik irteten direnak hartzeko osasun sarearen tokietan; honek guztiak paziente hauen ibilbidea zaildu egiten du eta espetxetik kanpora ematen den urratsa bereziki konplikatzen da (ikus 13. eta 16. gomendioak).
Horren ondorioz, batzuetan espetxeko egonaldia luzatu egiten da edo euren ar
azoa ar
tatzeko kualifikaziorik ez duten baliabideetara bideratzen dira, azkenean, baztertuta eta eskean amaitzen dute eta askotan berriro erori eta espetxeratu egiten dira.
ESKUMENAK TRANSFERITZEKO PROZESUA DELA ETA:
Elkarrizketatutako profesional ia guztientzat positiboa da espetxeetako osasun ar
loko funtzioak Osakidetzara transferitzea.
Transferentzia honen aurrerapenen ar
tean bat nabarmentzen da, behin eta berriz errepikatu delako: espetxeetako talde medikuentzat OSABIDErako sarrerak ekarri duen hobekuntza. Horren ondorioz, presoen historia klinikoak kontsultatu daitezke eta aurrekari medikoak ere bai, horri esker, ar
reta errazago eta hobeto eskaini daiteke eta ikuspegi kliniko globala izan dezakete.
Dena dela, badaude hobetu beharreko alderdiak ere, paziente bakoitzaren historiako ar
ea jakin batzuetara sartzeko iragazkiak daudenez, lehen ar
retako zentroek ezin baitute zenbait informazio eskuratu. Espetxeetako mediku taldeei lehen ar
retako zentro izaera eman zaienez, oso erabilgarria izango luketen zenbait informazio ezin dute eskuratu. Baina espetxeko ar
reta medikoa ezin da alderatu lehen ar
retako zentro normal batean eskaintzen denarekin, izan ere, batetik, gaixotasun kronikoari eskaintzen zaion ar
reta ospitaleetakoen antzekoa da eta, bestetik, espetxearen zigor izaerak ar
reta hori baldintzatu egiten du.
Informazio medikuaren tratamendua ere hausnartzekoa da, isilpekotasun eskariei erreferentzia egiten dien heinean. Osasun ar
reta espetxekoa ez den beste erakunde baten mende geratu denean, zalantzak ar
eagotu egin direla dirudi tratamendu batzordeei edo espetxeetako beste eragileei datu medikoak eskaintzerako orduan. Horrelako kasuetan pertsonaren baimena behar da eta tratamendua errazteko tresna guztiak erabili beharra dagoela izan behar da gogoan; espazio hauetan ar
retarik ezak edo paziente bakoitzaren egoera ez ezagutzeak eragiten baititu kalterik handienak.
Bada beste gai gatazkatsu bat ere: medikazio farmakologikoa gainbegiratuta eman behar den ala ez. Gainbegiratuta emanez gero, medikazioa hobeto erabiliko dela uste da eta sintomatologiaren egonkortasuna lortzen da, medikazioa behar duten pazienteetan. Dena dela, eremu terapeutikotik adierazten denez, kasu larrietan gainbegiratuta eman beharra dago medikazioa, baina gainerako kasuetan preso asko eta asko euren medikazioaren ar
duradun izan daitezke eta hori sustatu behar da. Aldi berean, zeregin honetarako behar adina eta berariazko giza baliabide ez dagoela ere esan da. Elkarrizketatutako teknikari batzuen ustez, bateratutako irizpideak ezarri beharra dago, gainbegiratutako medikazio psikiatrikoa ematerakoan.
Telemedizina ere azpimarratu behar da, bereziki Ar
abako espetxean, horretarako egokitutako instalaziorik modernoenak bertan baitaude; telemedizinari esker, espezialistengana azkarrago igortzen da pazientea eta kondukzioak saihesten ditu.
Osakidetzak espetxeetako osasun planik ez duela ikusi da; hori dela eta, ezin dira espetxe desberdinetan preso daudenak modu homogeneoan eta parekidean ar
tatu. Ildo horretan, gabezia hauek erregistratu dira:
a) Hiru espetxeetan arreta irizpide desberdinak daude.
b) Hiru espetxeetako ekipo medikoen ar
tean ez dago koordinazio protokolorik.
c) Ekipo desberdinen horniduran aldeak daude. Psikiatra aholkularia profesional egonkorra bada eta espetxearen erreferentziazko ospitaleari atxikita badago, buruko osasun zentro bati atxikita egon ordez, zenbait kasutan errazagoa da ospitalean ingresatzea eta ar
reta espezializatua eskaintzea, horren ondorioz, ar
retaren kalitatea ere hobetu egin daiteke.
d) Buruko gaixotasunen bat izan eta preso dauden pertsonak ar
tatzeko eta baloratzeko espetxe zaintzako unitateak erabiltzea ez dirudi egokia denik; gomendagarriagoa da paziente psikiatriko hauek dagokion ospitaleko akutuen unitatea ingresatzea.
e) Gipuzkoa eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Atlasek eskaintzen duten informazioa oinarri hartuta eta agiri hau Ar
aban ere egingo delakoan, espetxean lana egiten duten profesionalek sakon ezagutu behar dituzte buruko nahasmenduekiko pertsonak ar
tatzeko Osakidetzak dituen osasun baliabideak, baliabide horien kokapena, interlokuzioa, plaza kopurua eta sartzeko baldintzak.
f) Bereziki azpimarratzen da hiru espetxeetatik ospitaleetako baliabideetara edo Osakidetzaren unitate psikiatrikoetara buruko gaixotasunen bat dutenak igortzeko eta sartzeko protokolorik ez dagoela.
g) Talde medikoetako profesionalek PAIEMen presentzia eta esku-hartze egituratuagoa, handiagoa eta uniformeagoa behar dutela ikusten da.
h) Espetxeko osasun laguntzaren izaeraz hausnartu beharra dago, lehen ar
reta baino gehiago baita, ar
reta espezializatuko eta ospitaleko ar
retako alderdiak ere baditu, eta hori guztia kontzeptuazio horren ondoriozko muga batzuk kentzeko: Osabiden sartzeko zailtasunak, farmazia ar
azoak, medikazio kroniko zenbait eskura izateko disfuntzioak...
i) Komenigarria litzateke espetxeetako talde medikoek buruko nahasmenduekiko presoen peritu txosten mediko-forenseak eskura izatea, ar
retaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko informazio baliagarria bailirateke, pertsona horiek horretarako baimena emanez gero (ikus 10. gomendioa).
Azken finean transferentzia hau espetxeetako osasuna erkidegokoan integratu nahi delako egin nahi da, hau da, biztanleriarentzako oro har dauden estrategiak eta bitartekoak espetxeetarako daudenekin parekatu nahi dira, espetxeratuek euskal osasun sistemaren kalitatezko estandarrak izan ditzaten –euren kondenak ezarritakoak beste mugarik gabe–.
Abiapuntua kontuan izanez gero, asmo handiekiko helburua da, eta beharrezkoa izango da Osakidetzako eta Espetxe Erakundeetako langileen ar
teko gehieneko lankidetza sustatzea. Era berean, egiturak doitu eta lotu beharra dago eta espetxeetakoa ez den osasun ar
lotik datozen profesional berriei berariazko trebakuntza eman beharra dago. Gure azterketatik ondorioztatzen denez, transferentziatik igaro den denbora honetan ar
lo guztietan aurrerapenak egon direla ar
gi dago, baina espetxeetako osasunean oraindik ere inertzia batzuk gainditu beharra dago presoen tratamendu beharren ar
reta baldintzatzen baitute, gure espetxeetan erregimen eta segurtasun eskakizunek lehentasuna dutelako.
Gure ustez, horretarako beharrezkoa da euskal botere publikoek eskakizun horien definizioaren eta ar
retaren berri izatea, transferitu zaizkien eskumenak erabiliaz hauek hartutakoekin nahastu ez daitezen, batzuetan gertatzen den bezala. Izan ere, ia alferrikakoa da Osakidetzak preso baten buruko osasun ar
loan esku hartzeko programa bat diseinatu eta garatzea, praktikan programa horren bideragarritasuna Administrazio zentralaren erabakiek baldintzatzen badute, –hala nola, presoaren sailkapen mailari, destinoari, zentroz aldatzeari edo ezar dakizkiokeen zehapenei lotutako erabakiek–. Hala ar
i da gertatzen erakunde honek Legebiltzarrera igortzen dituen txostenetan behin eta berriro salatu legez. Hain zuzen, gizartean edo lan munduan sartzeko ar
loan, esku-hartzearen zatirik handiena, nahiz publikoa nahiz pribatua, duela urteak Euskadin egiten den eremu horretan.
Horregatik esaten dugu behin eta berriro espetxeetako eskumen guztiak ahalik eta lasterren transferitu beharra dagoela, euskal agintariek askatasunik gabeko pertsonekin esku-hartzeko eremua zehazteko erabakiak har ditzaten azaldutako esparru guztietan. Horren bidez buruko osasunaren ar
reta zigor politika koherente eta integralaren zati izatea nahi da; zigorra betetzeari kalterik egin gabe, gure osasun sistemak eta gizarte ekintzak (eta gizarte zibil organizatuak) eskaintzen dituzten aukerak eta sinergiak aprobetxatu nahi baitira gizarterako.
Atal hau amaitzeko, berriro adierazi nahi genuke eskumen horiek hartuta amaitu behar den prozesuarekin batera gizarte kontzientziazio lan handia egin behar dela, ez da balio duen bakarra zer izan behar, nola eta, batez ere, zertarako ere oso baliagarriak izan behar dira. Zentzu honetan, estatutu aurreikuspenak ar
lo honetan transferentziak eskatzeko titulu bat baino zerbait gehiago dira erakunde honen iritziz: euskal gizartearentzako aukera paregabea da bere izenean egiten den esku-hartze penalaren erabileraren ar
duradun izateko, horren ondorioak ezagutu ditzan eta gizarte justiziaren ikuspegitik hartu ezinak direla uste duen neurrian, bere espetxe eredua diseinatu eta kudeatu dezan, zigorrak burutzeko sistemak marjinazioa ar
eagotu ez dezan eta gure espetxeetako pertsonarik gehienak delinkuentziara eramaten dituen faktoreak kronifikatu ez daitezen.
BURUKO GAIXOTASUNA DUTENEI ORO HAR ESKAINTZEN ZAIEN AR
RETA SOZIOSANITARIOA DELA ETA:
Aztertutako egoeratik ondorioztatzen denez, nortasun nahasmendu larriak (mugakoak eta antisozialak) dituzten pertsonarik gehienek ez dute berariazko ar
retarik espetxean, preso daudenen ar
tean nahasmendurik ugariena izan ar
ren.
Elkarrizketatutako profesionalek behin eta berriro adierazi dute nortasun nahasmenduen kasuan berariazko diagnostikoa falta dela eta behin betirako screeninga behar dela. Nahasmendu hauek gutxietsita daudela diote eta diagnostikoa ez dela egokia, inguruaren eraginez. Espetxean nortasun nahasmendu larrien jokaerak egoten dira, baina aurka egiteko jokaerak direla uste izaten da, eta ez da uste izaten berariazko tratamendua behar duen nortasun nahasmendu baten sintomak direnik (ikus 7. gomendioa).
Elkarrizketatutako espezialisten esanetan, nortasun nahasmenduen larritasunaren diagnostikoa gutxietsi egiten da errealitate hau ikuspegi zientifikotik eta lege ikuspegitik ulertzeko dagoen moduaren ondorioz. Nortasun nahasmenduak ulertzeko modua aldatu beharra dago, buruko gaixotasunetan sartzeko; horren ondorioz, egozgarritasunak behera egin dezake eta espetxean sartzea edo egotea saihestuko luketen neurriak hartu ahal izango lirateke.
Hori guztia ar
eagotu egiten da gure osasun sistemak, oro har, nahasmendu mota hauei heltzeko dituen mugen ondorioz, erakunde honek adierazi bezala Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 23koa.Horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari gomendatzen zaio nortasun nahasmendu larriak dituzten pertsonei ar
reta emateari lotutako neurri orokor batzuk eta eragindako gazte baten ar
retaren gainerako beste neurri berezi batzuk har ditzan.
Presoen diagnosia hobetu beharra dago. Askotan, gehien baztertuta eta baliabiderik gutxienekin daudenen kasuan batez ere, aurrez inolako diagnostikorik egin gabeko pertsonak iristen dira espetxera, buruko osasun ar
azoak izan ar
ren. Beste talde handi baten diagnostikoa ez da ar
gia. Oligofreniak, substantziak kontsumitzeagatik narriadura kognitiboa dutenak, kalte neurologikoak dituztenak eta nortasun nahasmenduak dituztenak hauteman eta egoki diagnostikatu behar dira, lehen esan bezala.
Bada beste gai konplexu bat ere: buruko osasun ar
azoak dituzten atzerritarrak diagnostikatzea eta abordatzea, kasu hauek kanpora igorriz gero zailtasun administratiboak edo burokratikoak izan baititzakete ar
tatzeko (erroldarik ez, osasun txartelik ez…) (ikus 8. gomendioa).
Preso dauden emakumeen kolektiboa da zaurgarrienetako bat, baztertzeko aldagai gehien bertan ikus daitezke: psikopatologia larriagoak izaten dituzte eta erkidegoko baliabideetan sartzeko zailtasun bereziak; gehienek seme-alabak dituzte beraien kargu eta horrek zaildu egiten du egoerari heltzea eta neurriak ezartzea. Gutxi direnez eta banatutako moduluetan egoten direnez, espetxean jasotzen duten ar
reta baldintzatuta egoten da: askatasunik gabe dauden emakume hauen tratamendurako giza baliabideak eta baliabide materialak oso txikiak dira, hondarrak izaten dira. Azpimarragarria da Bizkaiko espetxean emakumeen modulurik ez egotea oraindik ere (ikus 9. gomendioa).
Teknikari batzuen iritziz epaiarekin batera auzi penaleko instrukzioak egindako txosten mediko-forenseak ere igorri behar lirateke espetxera, txosten horietan egindako probak eta balorazioak egongo bailirateke eta oso erabilgarriak lirateke pertsona horren egoera ezagutzeko eta espetxean egoera horri hobeto heltzeko (ikus 4. gomendioa).
Aho batez diote denek buruko nahasmenduren bat duen presoarekin esku hartzen duten profesional guztien ar
teko koordinazioa oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela; informazioak batetik bestera joan behar duela adostutako irizpideak hartu eta ekintza bateratuak egiteko. PAIEM izan daiteke horretarako espazioa eta kasu jakin batzuetan hala da, baina oso gutxi ezarri denez, gabezia horrek hor dirau oro har, eta medikazioa ematerakoan nabarmentzen da, esaterako, eta medikazio hori gutxitzeko edo gehitzeko jarraibideetan, edo espetxeko eguneroko egoeretan, buruko nahasmenduak dituzten presoek kasurik gehienetan ez baitute erantzun terapeutiko integrala jasotzen, nahiz eta bizi diren inguruaren ondorioz jokaera batzuk aktibatuta izan. Dena dela, PAIEMen Osakidetzaren presentzia egituratuagoa denez eta Programa honetatik ar
tikulatu daitezkeen ekimenetan parte hartze aktiboagoa izan dezakeenez, aurrerapausoa da eta lerro honetan jarraitu beharra dago lanean [ikus 10. eta 11.b) gomendioak].
Pertsona bat berarekin egiten diren esku-hartzeetan oso konplexua da osasun ar
loko (psikiatra aholkularia, sendagileak, laguntzaileak...) eta espetxeetako (psikologoa, jurista, hezitzaileak, gizarte langilea, barne funtzionarioa...) profesionalen esku-hartzea koordinatzea, pertsona horrekin banaka erlazionatzen baitira eta egoeraren ikuspegi atomizatua izaten baitute zenbaitetan. Ezinbestekoa da ikuspegi globala eta diziplinartekoa izango duten egiturak edo espazioak sortzea. Gainera, esku-hartze atomizatu hori izaten da gizarteratzeko ibilbideak egiteko zailtasunak jartzen dituena zenbaitetan eta buruko nahasmenduak dituztenak espetxetik kanpo tratatzeko zailtasunak jartzen dituena ere bai (ikus 5. gomendioa).
Topaketa guztietan etengabe aipatu da espetxean dauden buruko nahasmenduekiko pertsonak hartzeko prest dagoen erkidegoko baliabiderik ez dagoela, inon nahi ez dituzten pertsonak dira eta askotan horregatik amaitu dute espetxean.
Baliabide gutxi dagoela oro har esan da, baina pertsona hauek espetxetik irteteko beste zailtasun batzuk ere badaude: horietako zenbait egoitzazko baliabide batzuk eskura izateko administrazioek eskatzen dituzten izapide burokratikoei dagozkie.
Era berean, espetxe erakundeetako teknikariek ez dituzte ezagutzen erkidegoan dauden baliabideak, teknikari horiek gizarteratzeko ibilbideak egin behar dituzten ar
ren, graduz pixkanaka aldatzeko eta espetxetik ateratzeko proposamenak ere egin behar dituzten ar
ren eta baliabide horietako zenbait egoera jakin batzuk ar
tatzeko baliagarriak izan ar
ren (ikus 14. gomendioa).
Zentzu honetan eta gaur egun dugun krisi ekonomiko larrian, zuzkidura berriak hornitzea zaila da eta elkarrizketatutako batzuen iritziz dauden baliabideak egokitu behar dira buruko nahasmenduekiko presoak ar
tatzeko eta harrera egiteko (ikus 12. gomendioa). Adibidez, egonaldi ertaineko unitate batzuetan segurtasun neurri handiagoak egon behar liratekeela diote, presoak hartzeko mesfidantzak izaten baitituzte, nahiz eta segurtasun neurriren bat ezarri zaien zigortutako pertsonei harrera egin. Unitate hauek espetxetik kanpo geratutakoak hartzeari uko egiten diotela aipatu da, Osakidetzak protokolo garbiak ezarri beharra daukala ere aipatu da, zein paziente igorri daitezkeen eta zein ez ikusteko, eta dagokionean, zer baldintzarekin eta zer mekanismoren bidez igorri daitezkeen ikusteko, borondate pertsonalen eta hautazkoen gaia alde batera uzteko.
Beharrezko baliabideen ar
tean egoitzazko egiturak dira nagusi, zaintzapeko pisuak, ostatua eta hezkuntza esku-hartzea eskainiko dutenak, egunero norbaitek lagun eginaz; espazio pribilegiatuak lirateke, pertsonak inguru irekian berriro kokatzeko zubiak izan daitezke, erkidegoko baliabide sarearekin harremanetan jar daitezke eta, ahal den kasuetan, pixkanaka autonomia lortuz joan edota familian integratu (ikus 15. gomendioa).
Bitarteko baliabide sorta bat ar
tikulatzeko beharra ere aipatu da: eguneko ospitaleak, eguneko zentroak eta okupazio-lantegiak. Azkenik, zenbait kasutan egonaldi luzeko egoitzazko baliabideak aipatu dira narriadura kognitibo larriekiko pertsonentzat, euren autonomia pertsonala mugatzen dieten oligofreniak badituzte eta sintoma positiboak kontrolatuta egon ar
ren, negatiboek epe luzeko esku-hartzea behar badute.
Abordatze honetan behin eta berriro aipatu da erkidegoko erakundeek esku hartu behar dutela espetxe barruan, inguru irekiarekiko lotura izan daitezen, ibilbidearen diseinua erraztuaz eta kasu bakoitzean baliabiderik egokienetara bideratuaz, gure espetxeetan adikzioak dituzten pertsonekin finkatuta dagoen esku-hartzearen antzera [ikus 11.d) gomendioa].
Horrekin batera, eta substantziak erabiltzeagatik nahasmenduak dituzten pertsonentzako baliabideak garrantzitsuak direnez, askotan ikusi ahal izan da buruko nahasmenduekiko presoak toxikomanien tratamendurako egoitzazko baliabideetara igorri direla, nahasmendu psikotikoa edo nortasunekoaren eta substantziak erabiltzearen ondoriozkoaren ar
tean komorbilitate egoerak daudelako, baina bereziki baliabide hauek, eskaintzen duten kontentzioagatik, erdi-askatasun erregimeneko eskakizunetan sartzen direlako, eta aldi berean pertsonaren tratamendurako mesedegarriak direlako. Hori dela eta, baliabide hauei bitarteko ekonomiko gehiago eman behar zaizkie eta trebakuntza bereziko langileak jarri, berariazko ar
reta eskaintzeko behar diren baldintzak izan ditzaten (ikus 15. gomendioa).