4.6. Adinekoen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua
"Aginte publikoek, pe
ntsio egoki eta aldizka eguneratuen bitartez, adineko pe
rtsonen nahikotasun ekonomikoa bermatuko dute.
Eta familiaren betebeharrak alde batera utzita, euren ongizatea sustatuko dute gizarte zerbitzu sistema baten bitartez, osasun, etxebizitza, kultura eta aisialdiko arazo espezifikoak konpontzeko".
Adintsuen taldea gero eta ugariagoa da, euskal biztanleen ia %20 hartzen du, bizi-itxaropena areagotu egin delako. Horrez gain, oso talde heterogeneoa da; izan ere, batetik, autonomia pe
rtsonala eta gizartean aktiboki esku hartzeko gai diren pe
rtsonak barne hartzen ditu, eta, bestetik, autonomia pe
rtsonala oso mugatuta duten menpeko pe
rtsonak.
Herri-administrazioek bere egin behar dute zahartze aktibo eta osasuntsuaren ideia, eta adintsuen bizimodu aktiboa eta autonomoa sustatu behar dute, ez bakarrik pe
rtsona horiek bizi-kalitate hobea izan dezaten, baizik eta baita ere gizarte-zerbitzuak iraunarazten laguntzeko. Ikusmolde horren oinarria da adineko pe
rtsonen independentzia, partaidetza, duintasun, laguntza zein auto-errealizazio printzipioak onartzea. Administrazio publikoek zahartze aktiboa sustatzeko zehaztutako neurriak gauzatu egin behar dira.
Iaz nabarmendu genuenez, adineko pe
rtsonek jasaten dituzten tratu txar egoerak, bereziki, psikologikoak, guztiz azaleratu gabeko egoerak dira, eta, hortaz, tratu txarrak prebenitu eta antzemateko neurriak hartu behar dira.
Oso kezkagarriak dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eginiko azterlanaren emaitzak. Izan ere, azterlan horren arabera, susmoa zegoen gure erkidegoan 60 urtetik gorako 13.249 pe
rtsonak tratu txarrak –bereziki psikologikoak– pairatzen ari izateari buruz. Hori dela eta, oso positiboa da sail horretan egindako kanpaina, adineko pe
rtsonen aurkako tratu txarrei aurrea hartzeko eta tratu txar horiek ikustarazteko.
Osasun eta gizarte arreta aldibereko, koordinatu eta iraunkorrerako beharrak, arretaren jarraitutasun printzipiorako doituta, garrantzi berezia hartzen du adinekoen kasuan, eta bereziki menpekotasuna duten adinekoenean.
Oraindik ere zenbait gabezia daude egoitzetako arretari dagokionez.
Berriro ere agerian jarri da hiru alde handiak daudela foru aldundiek adineko pe
rtsonentzako egoitzen plazetarako ezartzen dituzten prezio publikoen zenbatekoen artean. Gizarte zerbitzuei buruzko legea garatzeko araudian, prezio publiko horien artean orain dauden aldeak gutxitzeko joera izan beharko lukete.
Adineko pe
rtsonek erakutsi dute nahiago izaten dutela, ahal dela, beren etxean gelditu, mendetasun-egoerari aurre egin ahal izateko. Hori lortzeko, indartu egin behar dira xede horretara bideraturiko neurriak; esate baterako, telelaguntza zerbitzua, etxez etxeko laguntza, etxebizitzen egokitzea, eguneko zentroak, egoitzetan eta eguneko zentroetan aldi baterako egonaldiak eta asteburukoak eskaintzea, bono-taxi zerbitzua...
Familia-inguruneko zainketetarako prestazio ekonomikoa lehenesterakoan izan den goraldiak eta prestazioen guztizkoan egoitza-arretak izan duen beherakadak berresten dute nahiago izaten dela mendetasun egoeran dagoen adineko pe
rtsonak beren etxean geratzea.
Gure burua zoriondu beharrean gaude, Eusko Jaurlaritzak telelaguntza zerbitzua bere gain hartu duelako, eta horrek orain arte antzemandako hainbat arazo amaitzea ekarriko duelako; izan ere, zerbitzua jaso ahal izateko eskakizunak malguagoak izango dira eta zerbitzua hobetzeko aukerak ere egongo dira.