4.5. Ezgaitasun fisikoa, sentimenezkoa edo psikikoa dutenen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua
"Aginte publikoek minusbaliatu fisiko, sentimenezko eta psikikoentzako prebentzio, tratamendu, birgaitze eta gizarteratze politika egingo dute. Behar duten zainketa espezializatua eskainiko die, eta laguntza berezia emango die, izenburu honetan hiritar guztientzat ezarri diren eskubideak erabili ahal izan ditzaten".
Ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek eguneroko bizitzan zailtasun handiak izaten jarraitzen dute hori berdintasunezko baldintzetan garatu ahal izateko, arazoak baitituzte hirian ibiltzeko, erabilera publikoko eraikinetara sartzeko, garraioa erabiltzeko edo lanpostua eskuratzeko.
Botere publikoek beren kasa bizi ahal izatea bermatu behar die ezgaitasunen bat duten pe
rtsonei, oinarrizko premiak betetzeko nahikoak diren laguntzekin.
Nabarmentzekoa da berriki onetsi dela abuztuaren 1eko 26/2011 Legea, Arauak Ezgaitasuna duten Pe
rtsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Itunaren arabera egokitzekoa. Lege horrek, izan ere, eredu-aldaketa bat dakar, legea onetsi den unetik aurrera ezgaitasuna duten pe
rtsonak eskubideen titularrak direlako eta ez soilik laguntza-politiken xedea.
Ingurune fisikoaren edo hirigunearen eta eraikinen irisgarritasuna dela eta, oraindik ere ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek kexak jartzen dituzte erakunde honetan.
Hornikuntza publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabili ahal izateko eskubideak berarekin dakar egon daitezkeen arkitektura-oztopoak deuseztatzea. Adibidez, esanguratsua da horrelako oztopoak egotea buru-osasuneko zentro baten sarbidean.
Asko aurreratu bada ere, garraio publikoaren irisgarritasun unibertsala da ezgaitasunen bat duten pe
rtsonen aldarrikapen nagusietako bat, eta erronka handi bat, Euskal Autonomia Erkidegoan garraio publikoko zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresetako eragileek aurre egin beharrekoa. Hori guztia egiaztatu ahal izan dugu erakunde honek EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin duen txosten-diagnostikoan.
Txosten horretan egiaztatzen da irisgarritasunaren arloko kalifikazio ona merezi dutela Bilboko metroaren sistemak edo tranbien sistemek, eta, aldiz, trenbide-garraioak ia irisgarritasunik batere ez duela. Errepide bidezko sistemak ere ez dira sobera egokiak, irisgarritasun graduari dagokionez, kontuan hartzen bada autobus terminal nagusien egoera, bai eta EAEko lurralde osoko geralekuen egoera ere.
Baldintza berberetan emango den hezkuntza eta prestakuntza da sistemaren beste oinarrizko zutabeetako bat ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak erabat eta aktiboki gizartera daitezen. Nolanahi ere, hezkuntza-errealitateak asko falta du helburu hori lortzeko; hala egiaztatu dugu, esate baterako, zeinu-hizkuntzaren interpreteak behar dituzten entzumen urriko pe
rtsonek egindako kexak bideratzean.
Berriz nabarmendu behar da ahalegin handiagoak egin behar direla hezkuntza premia bereziak dituzten adingabeentzako hezkuntza-erantzunean.
Zergei buruzko araudiak zerga-onurak ezartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...). Horien bidez, batetik konpentsatu egin nahi dira ezgaituren bat duten familiak, gastu handiagoa egin behar izaten baitute, eta, bestetik, familia horiei eragiten dien ahalmen ekonomiko txikiagoari erantzun asmo zaio. Alabaina, gaur-gaurkoz dauden onuren aplikazioa kasu askotan interpretazio formalisten baitan dago. Horri dagokionez, uste dugu une oro interpretazio finalistak aldeztu behar direla, ezgaitasuna duten pe
rtsonei onura horietaz baliatzeko modua emateko, baldin eta horretarako oinarrizko betekizunak betetzen badituzte.
Azkenik, adierazi nahi dugu komunikazioaren irisgarritasuna bermatuko duten neurri teknikoak hartu behar direla. Horregatik, gure ustez erabakigarria da botere publikoen jarduerak komunikazioan irisgarritasun-baldintzak ezartzera bideratzea, horrela ziurtatuko baita ikusmen eta entzumen urriko pe
rtsonek diskriminatuak ez izateko eta aukera berberak izateko duten eskubidea benetakoa eta eraginkorra dela. Horrela, garraio publikora iristeko erraztasunari buruz, egiaztatu da ez dagoela inolako bitartekorik komunikazio zailtasunak dituzten pe
rtsonen irisgarritasuna bermatzeko. Era berean, egiaztatu dugu eraikin publikoetako arreta-guneak kokatzen diren lekuetan informazioa eta komunikazioa erraztuko duten baliabide teknikoen hutsa, hezkuntza, osasun eta baliabide sozialen irisgarritasunari dagokionez.
Azkenik, adierazi behar da egungo gizarte sareak ia eskuraezinak direla zentzumen ezgaitasunen bat duten pe
rtsonentzat.
Horrez gain, herri-administrazioetako web orrialde asko eskuraezinak dira zentzumen ezgaitasunen bat duten pe
rtsonentzat.