4.5. Ezgaitasun fisikoa, sentimenezkoa edo psikikoa dutenen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 49. a
rtikulua
"Aginte publikoek minusbaliatu fisiko, sentimenezko eta psikikoentzako prebentzio, tratamendu, birgaitze eta gizarteratze politika egingo dute. Behar duten zainketa espezializatua eskainiko die, eta laguntza berezia emango die, izenburu honetan hiritar guztientzat ezarri diren eskubideak erabili a
hal izan ditzaten".
Ezgaitasunen bat duten pertsonek eguneroko bizitzan zailtasun handiak izaten jarraitzen dute hori berdintasunezko baldintzetan garatu a
hal izateko, a
razoak baitituzte hirian ibiltzeko, erabilera publikoko eraikinetara sartzeko, garraioa erabiltzeko edo lanpostua eskuratzeko.
Botere publikoek beren kasa bizi a
hal izatea bermatu behar die ezgaitasunen bat duten pertsonei, oinarrizko premiak betetzeko nahikoak diren laguntzekin.
Nabarmentzekoa da berriki onetsi dela abuztuaren 1eko 26/2011 Legea, A
rauak Ezgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Itunaren a
rabera egokitzekoa. Lege horrek, izan ere, eredu-aldaketa bat dakar, legea onetsi den unetik a
urrera ezgaitasuna duten pertsonak eskubideen titularrak direlako eta ez soilik laguntza-politiken xedea.
Ingurune fisikoaren edo hirigunearen eta eraikinen irisgarritasuna dela eta, oraindik ere ezgaitasunen bat duten pertsonek kexak jartzen dituzte erakunde honetan.
Hornikuntza publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabili a
hal izateko eskubideak berarekin dakar egon daitezkeen a
rkitektura-oztopoak deuseztatzea. A
dibidez, esanguratsua da horrelako oztopoak egotea buru-osasuneko zentro baten sarbidean.
Asko a
urreratu bada ere, garraio publikoaren irisgarritasun unibertsala da ezgaitasunen bat duten pertsonen a
ldarrikapen nagusietako bat, eta erronka handi bat, Euskal A
utonomia Erkidegoan garraio publikoko zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresetako eragileek a
urre egin beharrekoa. Hori guztia egiaztatu a
hal izan dugu erakunde honek EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin duen txosten-diagnostikoan.
Txosten horretan egiaztatzen da irisgarritasunaren a
rloko kalifikazio ona merezi dutela Bilboko metroaren sistemak edo tranbien sistemek, eta, a
ldiz, trenbide-garraioak ia irisgarritasunik batere ez duela. Errepide bidezko sistemak ere ez dira sobera egokiak, irisgarritasun graduari dagokionez, kontuan hartzen bada a
utobus terminal nagusien egoera, bai eta EAEko lurralde osoko geralekuen egoera ere.
Baldintza berberetan emango den hezkuntza eta prestakuntza da sistemaren beste oinarrizko zutabeetako bat ezgaitasunen bat duten pertsonak erabat eta a
ktiboki gizartera daitezen. Nolanahi ere, hezkuntza-errealitateak as
ko falta du helburu hori lortzeko; hala egiaztatu dugu, esate baterako, zeinu-hizkuntzaren interpreteak behar dituzten entzumen urriko pertsonek egindako kexak bideratzean.
Berriz nabarmendu behar da a
halegin handiagoak egin behar direla hezkuntza premia bereziak dituzten a
dingabeentzako hezkuntza-erantzunean.
Zergei buruzko a
raudiak zerga-onurak ezartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...). Horien bidez, batetik konpentsatu egin nahi dira ezgaituren bat duten familiak, gastu handiagoa egin behar izaten baitute, eta, bestetik, familia horiei eragiten dien a
halmen ekonomiko txikiagoari erantzun as
mo zaio. A
labaina, gaur-gaurkoz dauden onuren a
plikazioa kasu as
kotan interpretazio formalisten baitan dago. Horri dagokionez, uste dugu une oro interpretazio finalistak a
ldeztu behar direla, ezgaitasuna duten pertsonei onura horietaz baliatzeko modua emateko, baldin eta horretarako oinarrizko betekizunak betetzen badituzte.
Azkenik, a
dierazi nahi dugu komunikazioaren irisgarritasuna bermatuko duten neurri teknikoak hartu behar direla. Horregatik, gure ustez erabakigarria da botere publikoen jarduerak komunikazioan irisgarritasun-baldintzak ezartzera bideratzea, horrela ziurtatuko baita ikusmen eta entzumen urriko pertsonek diskriminatuak ez izateko eta a
ukera berberak izateko duten eskubidea benetakoa eta eraginkorra dela. Horrela, garraio publikora iristeko erraztasunari buruz, egiaztatu da ez dagoela inolako bitartekorik komunikazio zailtasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko. Era berean, egiaztatu dugu eraikin publikoetako a
rreta-guneak kokatzen diren lekuetan informazioa eta komunikazioa erraztuko duten baliabide teknikoen hutsa, hezkuntza, osasun eta baliabide sozialen irisgarritasunari dagokionez.
Azkenik, a
dierazi behar da egungo gizarte sareak ia eskuraezinak direla zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonentzat.
Horrez gain, herri-administrazioetako web orrialde as
ko eskuraezinak dira zentzumen ezgaitasunen bat duten pertsonentzat.