4.4. Etxebizitza duina izateko eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 47. a
rtikulua
"Espainiar guztiek dute etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea.
Aginte publikoek beharrezko baldintzak sustatu eta behar diren a
rauak ezarriko dituzte eskubide hori gauzatzeko, lurraren erabilpena interes orokorrarekin bat a
rautuz, espekulazioa galarazteko.
Gizarteak erakunde publikoen hirigintzajarduerak sortutako gainbalioetan parte hartuko du".
Jakina denez, a
zken urteotan, euskal herritarren kopuru esanguratsu baten a
razo nagusietako bat etxebizitza duina eskuratu a
hal izateko zailtasun objektiboa izatea da. Botere publikoak etxebizitza babestuen sorrera bultzatzen a
ritu dira, merkatu librean etxebizitza erostea ezinezko dutenei etxebizitza eskuratzea posible egiteko beste neurri batzuekin batera. Neurriak bereziki zuzendu zaizkie etxebizitza-premia larria duten sektore horiei.
Etxebizitza duinaz eta egokiaz gozatzeko eskubidea nabarmenki mugaturik geratu da a
zkenaldian, krisi ekonomikoko egoera dela eta. Horrek, pertsona eta talde a
hulenen diru-sarrerak murriztea dakarrenez, a
reagotu egin ditu herritar as
kok dituzten zailtasunak a
lokairuko gastuen edo etxebizitzen gaineko hipoteka kuoten ordainketari a
urre egin a
hal izateko.
Gainera, indarreko a
raudiak eta euskal herri-administrazioek onartu dituzten planak eta neurriak nahikoak ez direla ikusi da, horien bitartez dagoen babes publikoko etxebizitza eskaerari erantzun nahi bazaio eta egungo testuinguru ekonomikoan bizitasun handiagoz a
zaltzen a
ri den etxebizitza beharreko egoera bereziei a
urre egin nahi bazaie.
Egungo krisia a
ukera bat bezala hartu behar da etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea benetan bermatuko duen etxebizitzari buruzko legea onartzeaz hausnartzeko, eta euskal herri-administrazioek etxebizitza programak eta politikak berritzeko modua a
zter dezaten, herritar guztiei eskubide hori ziurtatzeko.
Testuinguru horretan, beharrezkotzat jotzen da a
pustu irmoa egitea a
lokairu a
raubideko etxebizitza babestua sustatzearen a
lde; horrekin batera, baliabide publikoak nabarmen handitu behar dira, a
lokairuko etxebizitzen parke publikoak sortu a
hal izateko, krisi uneotan halako etxebizitzen eskaria handitu baita. Era berean, lehendik dauden a
lokairu-merkaturako bitartekaritza programak indartu behar dira, batez ere etxebizitza hutsa mugiaraztea bilatzen dutenak.
Krisiaren ondorio dramatikoenetako bat da egunetik egunera gora egiten duela etxebizitzarako gastuei a
urre egin ezinik dauden herritarren eta familien kopuruak. Horren erakusgarri nagusia da utzarazpen judizialek gora egin izana. Presakoa da botere publikoek neurriak hartzea une hauetan hipoteken ordainketa bere gain ezin hartu dezaketen pertsonek beren etxebizitzak galdu ez ditzaten. Horri dagokionez, finantza entitateen eta beren etxebizitzak galtzeko a
rriskua pairatzen duten pertsonen a
rteko bitartekaritza-tresnak eta –bideak sustatu beharko lirateke.
Oso positiboki baloratzen ditugu Eusko Legebiltzarreko 2011ko a
pirilaren 13ko eztabaidan onetsitako 61 ebazpenak, eta bereziki honakoetara zuzendutakoak: a
lokairuko etxebizitzen kopurua handitzea; a
lokairuko etxebizitzen sustapen publikoak kokatzeko mapa bat diseinatzea, udalen a
raberakoa; %50era a
rte handitzea sustatzen diren a
lokairuko etxebizitzen kopurua; errentamendurako etxebizitza hutsen kopurua handitzea; eta bitartekaritza programa berri bat sortzea etxebizitzen jabeen eta maizterren a
rtean, etxebizitzak a
lokatzeko merkatuan modu oneko eskaintzak egin daitezela sustatzeko.
Bestalde, gabeziak edo hutsak konpontzea etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubideari estuki lotuta dagoen betebehar bezala hartu behar da, eta a
dministrazioek a
rreta bereziarekin eskatu behar diete hori enpresa eraikitzaileei.