4.3. Ingurumen egokia izateko eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 45. a
rtikulua
"1. Herritar guztiek dute pertsonaren garapenerako ingurumen egokia izateko eskubidea, baita hura zaintzeko betebeharra ere.
2. A
ginte publikoek baliabide naturalen zentzuzko erabilpena zainduko dute bizimodua babestu eta hobetzeko eta ingurumena konpontzeko, guztien elkartasun ezinbestekoan oinarriturik.
3. A
urreko a
talean ezarritakoa urratzen dutenentzako, zigor penalak ezarriko dira legeak esaten duenaren a
rabera, edo behar denean zigor a
dministratiboak ere bai, eta eragindako kaltea ordaindu beharko dute".
Ingurumenaren a
rloan jasotako kexa gehienak udal baimenen a
raubidearen pean dauden jarduera sailkatuen zarata, usain eta keen ondorioz herritarrek jasaten dituzten eragozpenen ingurukoak dira.
Kutsadura a
kustikoari dagokionez, kexa ohikoenak ostalaritzako establezimenduek –taberna, pub, jatetxe, txoko edo sozietate gastronomikoak– sorrarazten dituzten zaratek eragindako a
razoen salaketak dira, establezimendu horiek ez dituztelako isolamendu a
kustikorako neurriak egokitasunez betetzen, edo musika ekipoen gehiegikeriazko erabilerarengatik.
Zenbait kexa jaso ditugu gazteen taldeek elkartzeko saltokiak edo lonja komertzialak gero eta gehiago erabiltzearen ondorioz sortzen diren zaratengatik.
Kasu as
kotan ikus daiteke, horrelako jarduerek eragindako eragozpenak a
rintzeko neurriak hartzerakoan, udalen partetik utzikeria edo gehiegizko pasibotasuna dagoela, eta hori kasuan kasuko jarduera- eta irekiera-lizentziak baimentzen dituen a
dministrazioa izanda ere.
Hala eta guztiz ere, ezin dugu a
ipatu gabe utzi euskal udal as
kok emandako erantzun positiboa, neurriak hartu baitituzte tabernetatik edo diskoteketatik edo beste jarduera batzuetatik –arrandegiak, harakindegiak, sozietate gastronomikoak edo izozketa-tailer bat– heldutako zaraten inguruan izapidetutako kexen harira.
Bestalde, behar den irekitzeko edo jarduerarako lizentziarik gabe lanean a
ri diren jarduerak topatu ditugu, hain zuzen ere klandestinotzat jo beharko liratekeenak. Halakoetan, udal a
gintariek jarduera itxi lezakete, inguruabarrak direla-eta hori gomendagarria denean, interesdunari entzunaldia eman ondoren.
Aipagarriak dira ere A
dministrazioaren obra edo a
zpiegiturek eragindako zaratengatik erreklamatzeko egindako kexak.
Bidegi foru sozietateak konpromisoa hartu du, erakunde honek izapidetutako kasu bat dela-eta, bide a
zpiegitura batetik heldutako zarata a
rintzeko neurriak hartzeko.
Fenomeno berezia da partikularrek eragindako a
razo eta eragozpenen hazkundea. Udalek, ordenantzen bidez, muga onargarriak gainditzen dituzten a
uzokideek eragindako zaratak zehapen gisa tipifikatu ditzakete.
Beste fenomeno berri bat izan da jarduera batzuen ingurumen-kontrolaren izapidetzean zehar gure esku-hartzeak eragin dituen gatazka sozialei dagokiena; horixe gertatu da, izan ere, erlijio musulmaneko kolektibo batzuek Bilbon eta Gasteizen kultu-egoitza berriak eskatu dituztenean.
Zoruaren kutsadurari eta kutsadura hidrikoari dagokienez, uren eta itsas bazterren kalitateari eragiten dioten isurketekin zerikusia duten kexak kontuan hartu behar dira, bai esparru publiko hidraulikoan, bai itsas-lehortarrean, eta zoruaren kutsadura biologiko eta kimikoetan oinarritutako ingurumenaren a
urkako eraginak salatzen dituztenak ere.
Kutsadura elektromagnetikoak herritarrak kezkatzen ditu, energia elektrikoa zabaltzeko sareen, wifi bidez Internetera konektatzeko sistemen, telefonia mugikorraren eta telebistaren instalazio eta a
ntenek eragiten dituzten uhinen emisioa dela eta.
Nahiz eta ezin den eremu elektromagnetikoek eragindako a
rriskua zehaztu ikuspegi guztiz zientifiko batetik, ezta osasunarekiko eragina ere, a
rauek eta ordenantzek babeserako neurri gehigarriak exijitzen a
ri dira. Gainera, A
dministrazioak esku hartu beharko du instalazioen legezkotasuna kontrolatzeko, a
rau-emaileak diren indarrean dauden a
raudia eta udal ordenantzak kontuan hartuta.
Guraso-talde batek planteatu du ez daudela a
dos nahitaezkoa izatearekin, Eskola 2.0 programaren barruan, wifi sare baten bidezko haririk gabeko konexioa edukitzea.
Gomendio orokor bat egin da, non a
dierazten baita beharrezkoa dela a
dministrazio publikoek parte hartzeko mekanismoak susta ditzatela, ingurumenean eraginak dakartzaten jardueren funtzionamendutik eratorritako gatazkak kudeatzeko. Dauden parte-hartze prozesuetan, kalitate-estandar oinarrizko batzuk ezarri behar dira, ingurumen gaietan parte hartzeari dagokionez. Gainera, funtsezkoa da prozeduran interesdunak diren a
lde guztiek emaitzari buruzko komunikazioa jasotzea. Informazio horren barruan, honakoak sartu behar dira: erabakiari buruzko informazioa, egindako a
legazioei buruzko informazioa eta parte-hartze prozesuaren gaineko inferentziari buruzko informazioa.
Azkenik, oraindik a
lternatiba guztiak irekita daudelarik ingurumen-gaietan parte hartzea funtsezko elementua da erabaki on bat hartuko dela bermatzeko.