4.2. Osasunerako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 43. a
rtikulua
"1. Osasuna babestua izateko eskubidea onartzen da.
2. A
ginte publikoen eskuetan dago osasun publikoa a
ntolatu eta babestea, neurri prebentibo eta prestazio eta zerbitzu beharrezkoen bitartez. Legeak ezarriko ditu guztion eskubide eta betebeharrak, honi dagokionez.
3. A
ginte publikoek osasunhezkuntza, hezkuntza fisikoa eta kirola bultzatuko dituzte. A
isiaren erabilpen egokia ere erraztuko dute".
Herritar batzuk kexu dira osasun prestazioak ukatu zaizkielako prestazio horiek zerbitzu zorroan a
urreikusita ez egoteagatik, zeren eta osasun sistema publikoaren erantzukizuna soilik iristen baita legeetan, erregelamenduetan eta bestelako garapen-tresnetan berariaz a
urreikusitakora.
Gaixoen kezkagaiak ez dira soilik osasun as
istentziaren ingurukoak: itxaron zerrendak bezalako a
lderdi instrumentalak, zerbitzuen kartera edo prestazioak lortzeko prozedurak, bestea beste.
Berriro ere pazienteek beren historia klinikoa eskuratzeko a
razoak dituztela a
zaldu da kexetan.
Batzuetan zail gertatzen da oreka bat a
urkitzea osasun a
dministrazioak bere burua a
ntolatzeko a
halmenaren eta erabiltzaileen eskubideen a
rtean; esate baterako, familiako sendagilea edo sendagile espezialista a
ldatu nahi direnean. A
hal den neurrian, prozedura horiek malguagoak izan beharko lirateke eta, gainera, gaixoari a
hal den informazio guztia eman beharko litzaioke.
Bestalde, garrantzitsua da Osakidetzak, inguruabar jakin batzuetan, gaixoei jakinarazi a
hal izatea a
ukerarik badagoela euren egoerak bideratzeko beste mediku baten bigarren iritziari edo a
ldez a
urretiko baimenei lotutako prozeduren bitartez.
Itxaron zerrendekin lotuta jasotako kexek zerikusia izan dute tratamenduekin, bereziki hauekin: ebakuntza kirurgikoak, tratamenduak, bereziki ernalezintasunari lotutakoak, espezialistei egindako kontsultak eta probak egitea.
Ebakuntza kirurgikoetarako itxaronaldiari dagokionez, kexak planteatzen dira ez soilik itxaronaldiaren iraupenarengatik, baizik eta, baita ere, ebakuntza kirurgikoa egingo den datari buruzko informazioa ez emateagatik.
Halaber, zenbait kexa a
urkeztu dira ondare-erantzukizunari buruzko espedienteak izapidetzerakoan gertatutako geroratzeengatik.
Gaixotasun kronikoak dituzten gizabanakoei dagokienez, jarduketa batzuk egin ditugu honako kasu hauetan: linfedema primarioek eta sekundarioek ukitutako pertsonak; metabolismoaren jaiotzetiko gaixotasunak dituzten pertsonak; prebalentzia txikiko gaixotasunak –gaixotasun a
rraro gisa ezagutzen direnak– dituzten pertsonak; a
generiek ukitutako pertsonak; fibromialgia, neke kronikoa, sentiberatasun kimiko a
nitza eta elektro-hipersentiberatasuna daukaten pertsonak; eta gaixotasun neuromuskularrak dauzkaten pertsonak.
Aurrerapen batzuk lortu dira kronikotasunaren garapenean. Halere, erakunde-laguntza handiagoa eman behar zaie gaixo horien elkarteei eta haien eskubideen a
lde lan egiten duten entitateei, eskaintzen dituzten zerbitzuak eta programak bermatu a
hal izateko.
Azkenik, buru-gaixotasuna duten pertsonei dagokienez, deseatzekoa litzateke Buru Osasunaren Estrategian gaixoaren as
katasuna murrizten duten neurriak lantzeko protokoloak direla-eta proposatutako ekintzak a
plikatzea.
Buru gaixotasun larriak dauzkaten pertsonen tratamendu a
nbulatorio ez-borondatezkoa ez da soilik a
rauen ikuspegitik landu behar; izan ere, oso garrantzitsuak dira lan terapeutikoa, zerbitzuak eskuragarri egotea eta erkidegoan as
ertibitatez lan egiten duten tratamendu-ekipoak eskuragarri egotea.