3. HERRITARREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
3.1. Zerga-sistema bidezkoa. Berdintasun, progresibotasun eta legezkotasun printzipioak
Espainiako Konstituzioaren 31. a
rtikulua
"1. Herritar guztiek lagunduko dute gastu publikoei eusten, nork bere a
halmen ekonomikoarekin bat, zergen sistema bidezko baten bitartez, berdintasun eta progresibotasun printzipioetan oinarrituta, eta sistema horrek inola ere ez du edukiko konfiskatzeko gaitasunik.
2. Gastu publikoak baliabide publikoen esleipen zuzena egingo du, eta bere programazioan eta gauzatzean eraginkortasun eta ekonomia printzipioei eutsiko die.
3. Prestazio pertsonal edo ondareprestazio publikoak legearekin bat bakarrik ezarri a
hal izango dira".
PFEZ da kexa gehien eragiten dituen zerga. Hiru lurralde historikoetan zerga hori a
rautzen duten foru a
rau berriek garrantzizko berritasunak gehitu dituzte eta, denborak a
urrera egin a
hala, a
rauon a
plikazioak a
razo gutxi sortu ditu.
Planteatzen diren gaiak as
kotarikoak dira eta kasu ugari dituzte oinarri:
aplikatzeko baldintzak;
aplikatzea, biek familia-zametarako ekarpena egiten dutenean;
atxikipenen tratamendua;
aplikatu
ahal izateko langilearen eta enpresaren
arteko lotura hiru urtez etenda egon beharra.
Tokiko zergen esparruan, kexa batzuk jaso dira ondasun higiezinen gaineko zergaren, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren eta hiri-lursailen balio-gehikuntzaren gaineko zergaren a
plikazioa dela eta.
Kudeaketa errazteko eta a
zkartzeko as
moarekin tokiko erakunde batzuek nahitaez helbideratzen dute zerga zor jakin batzuen kobrantza. Batetik, ordaintzeko modu hori nahitaezkoa izatea eta, bestetik, bestelako ordainketa bitartekoen murrizketa, toki entitateen a
halmenen gehiegikeria bat dira, foru a
raudian estaldurarik ez duena.
Bereziki dramatikoa da, berme hipotekarioa exekutatu ondoren beren etxebizitza galdu duten pertsonen egoera. Hain zuzen, pertsona horiek egoera horretara iritsi dira hitzartutako ordainketei ezin a
urre egitearen ondorioz. Batzuetan, pertsona horiek, beren etxebizitza galtzeaz gainera, maileguen zati baten zordunak izaten jarraitzen dute, eta hala eta guztiz ere, ondasunaren transmisioak eragiten dituen zerga-likidazioak ordaindu beharrean a
urkitzen dira, zeren eta toki entitateek hiri-lursailen balio-gehikuntzaren gaineko zerga –plusbalioaren zerga izenaz ezagutzen dena– bidaltzen baitiete, ordain dezaten.
Justizia materialaren ikuspuntutik, jotzen dugu derrigortutako transmisioek zerga horretatik salbuetsita egon beharko luketela. Hori dela eta, gomendio orokor bat egin da, zerga horiek a
raupetzen dituzten foru a
rauak eta udal ordenantzak a
lda daitezen, hain zuzen ere zerga ordaintzetik salbueste a
ldera ohiko etxebizitzaren gaineko exekuzio hipotekarioen ondoriozko sailen transmisioak.
Aurreko urteetan bezala, kexa ugari eragin ditu Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga erregulatzen duen a
raudiak ezinduentzat ezarritako salbuespena era murrizgarrian a
plikatzeak. Erabateko ezintasuna onartuta daukaten pertsonek salbuespen hori ere erreklamatzen dute.
Tasei dagokienez, zerbitzuaren prestazio erreal eta eraginkorra kexatzeko gai da oraindik, a
dibidez, zaborraren tasaren kasuan.
Era berean, as
ko gehitu dira uraren tasaren fakturazioaren inguruko kexak, batez ere hornidura erregularizatzeko prozesuen ondorioz, erabiltzaileen a
ldaketak higiezina hornitzeko kontratuan ez islatzeagatik.
Udal batzuek tarifa desberdinak ezartzen dituzte tasen eta prezio publikoen ordainketan, baldintza hobeak emate a
ldera beren udalerrian erroldatuta dauden pertsonei beste herri batzuetan erroldatuta daudenek dauzkatenen a
ldean, eta horrela jokatzean a
haztu egiten zaie zerga horren ordainketa subjektu pasiboaren gaitasun ekonomikoari buruzko irizpideetan oinarritu behar dela, eta ez kanpoko beste inguruabar batzuetan; esate baterako erroldan.
3.2. Jabetza pribaturako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 33. a
rtikulua
"1. Jabetza pribaturako eta jaraunsletzarako eskubidea onartzen da.
2. Eskubide hauen funtzio sozialak bere edukia mugatuko du, legeekin bat.
3. Inori ezingo zaio ondasun eta eskubiderik kendu baliagarritasun publiko edo gizartearen interesarengatik ez bada, beharrezko kalteordainketaren bitartez eta legeek ezarritakoaren a
rabera".
Jabetza pribaturako eskubidearen edukia, bestalde, eskubide horri Konstituzioan ematen zaion funtzioak mugatzen du. Hori dela-eta, lursail bateko jabeak eraikitzeko jasaten duen muga eta zorua udalaren hirigintzako plangintzarekin bat etorriz erabiltzeko duen betebeharra justifikatu egiten dira gure hiri eta herrien a
rrazoizko garapenaren gizarte interesarekin.
Jabetza eskubideak erabilera, gozamen eta ustiapen a
halmenak barne hartzen ditu, lurrari buruzko legediarekin eta hirigintza a
ntolamenduarekin bat. Hiri lurra eraldatu eta hartan eraikitzeko a
halmena botere publikoen eskumena da, eta ez jabetza eskubidearen berezko a
halmen bat. Horregatik, lur jabeen eskubide eta betebeharrak kasuan kasuko hirigintza legediaren a
rabera gauzatzen dira.
Gora egin du hirigintzaren kudeaketatik heldutako kexen kopuruak (urbanizazio gastuen ordainketa, berriro bizilekua emateak).
Jabe batzuek zalantzan jartzen dituzte udalen jarduera legitimoak, lanak egiteko edo erabilera a
ldaketak egiteko baimenak ukatzen dituztenean udal plangintzaren a
urkakoak direlako.
Higiezinen merkatuko egungo krisi egoeran, hirigintzaren a
rloko gatazka maila jaitsi egin da, hirigintza eta eraikuntza zereginen jaitsiera nabarmenaren ondorioz.
Ondare erantzukizunaren irudiak esan nahi du herritarrek ondarean jasandako kalteengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela horiek zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorio izan badira, eta horrek oraindik kexak sorrarazten ditu.
Eragindako kalteak ordaintzearen izaera objektiboak eragiten du beharrezkoa ez izatea errua edo a
xolagabekeria egotea zerbitzu publikoen jardun edo jardun ezean. Izan ere, nahikoa zen kausalitate erlazioa frogatzea zerbitzu publikoen funtzionamendu normalarekin edo normala ez denarekin eta eragindako lesioarekin.
Administrazio publikoak, orokorrean, ez dira eragindako kalteen erantzukizuna onartzearen a
ldeko izaten, eta, as
kotan, beharrezkoa izaten da erantzuteko betebeharraren izaera objektiboa.
Derrigorrezko desjabetzeen a
rloan, zenbait kexa a
urkeztu dira desjabetutako lursailak itzultzeko eskaerak –hain zuzen ere lursail horiek bere garaian a
fektazioa eragin zuen xederako erabili ez direlako– izapidetzerakoan geroratzeagatik. A
dministrazioak, batzuetan, hiru urte behar izan ditu erreklamazio-egileei erantzuteko eskatzen zuten lursail-itzulketa ez dela bidezkoa.