2.7. Hezkuntzarako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 27. a
rtikulua
"1. Pertsona guztiek dute hezkuntzarako eskubidea. Irakaskuntzaren as
katasuna onartzen da.
2. Gizakiaren nortasuna guztiz garatzea izango da hezkuntzaren xedea,bizikidetzako printzipio demokratikoen eta oinarrizko eskubide eta as
katasunen a
rabera.
3. A
ginte publikoek gurasoen eskubidea bermatzen dute, semealabek euren uste erlijioso eta moralekin bat datorren heziketa jaso dezaten.
4. Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da.
5. A
ginte publikoek herritar guztien hezkuntza eskubidea bermatuko dute irakaskuntzaren programazio orokorraren bitartez, interesa duten sektore guztien partehartzeaz eta ikastegiak sortuz.
6. Ikastegiak sortzeko as
katasuna onartzen zaie pertsona fisiko eta juridikoei, printzipio konstituzionalen errespetuaren a
rabera.
7. Irakasleek, gurasoek, eta behar denean ikasleek ere parte hartuko dute A
dministrazioak diru publikoaz finantzatutako ikastegien kontrol eta kudeaketan, legeak esaten duenaren a
rabera.
8. A
ginte publikoek hezkuntzasistema ikuskatu eta homologatuko dute legeak betetzen direla bermatzeko.
9. A
ginte publikoek legeak ezartzen dituen baldintzak betetzeko laguntza emango diete ikastegiei.
10. Unibertsitateen a
utonomia onartzen da, legeak ezarritakoaren a
rabera".
Hezkuntzarako eskubidea prestazio eskubide moduan konfiguratzen da eta, horregatik, a
gian egokiago zatekeen hura gizarte eskubideen a
rtean jorratzea. A
itzitik, hura kokatzen den konstituzio testuingurua eta a
ukeratutako metodoa ikusita, a
tal honetan a
ztertuko da.
Beharrezkoa da hezkuntza a
dministrazioak jarrai dezala hezkuntza programazioa egokitzen eta etengabe hobetzen, unibertsitatez besteko ikastetxeen sarea a
ntolatzeko eta planifikatzeko ezarrita dauden irizpideak bete daitezela lortu a
rte. Horri dagokionez oso positiboa da konpromisoa gaineratu izana hezkuntza eragile guztien partaidetza herritarren hezkuntza beharrizan errealen planifikazio demokratiko eta egokia sortzeko prozesuan bermatzen saiatzeko.
Hezkuntza a
dministrazioak a
rreta guztia jarri beharko du ikasleak onartzeko prozesuen kudeaketa zaintzeko, egiaztatuz ikaspostu gutxiegi dauden kasuetarako a
urreikusita dauden lehentasunezko irizpideak a
plikatzen direla, hautatutako ikaspostura sartzeko garaian a
ukeren berdintasun egiazkoa dagoela segurtatze a
ldera.
Zerbitzu osagarrien –jantokia eta, bereziki, eskola garraioa– prestazioari dagokionez, hezkuntza a
dministrazioak a
haleginak egin beharko lituzke zerbitzurako sarbidea ematen duten irizpideen a
plikazio malguagoa egiteko, a
plikazio horrek ikasleei ematen zaien a
rreta hobetzen badu eta a
rbitrarioa ez bada.
Bestalde, hezkuntza premia bereziei dagokienez, jotzen da eskola inklusiboaren esparruan dibertsitateari a
rreta emateko hurrengo plan estrategikoa errefortzu garrantzitsua izango dela praktika zuzenen a
ldeko eta hezkuntza-zerbitzuen a
rteko koordinaziorako jarduketa-dinamika sendotzeko eta finkatzeko. Nolanahi ere, eskola ordutegian zehar dauden osasun premia berezien erantzuna a
rindu beharko da.
Bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa sailak beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu, bananduta eta dibortziatuta dauden gurasoei haien seme-alaben eskolako bilakaeraren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea onartuz (seme-alaben zaintza daukaten edo ez a
lde batera utzita), baita irakasleekin elkarrizketak edukitzeko eta zentroko hezkuntza komunitatean lankidetzan a
ritzeko eskubidea ere, gainontzeko gurasoen baldintza eta a
rreta berarekin.