2.4. Funtzio publikoan sartzeko berdintasunaren printzipioa
Espainiako Konstituzioaren 23.2 a
rtikulua
"Halaber, funtzio eta kargu publikoak berdintasunez lortzeko eskubidea dute, legeak ezarritako baldintzen a
rabera".
Erakunde hau euskal a
dministrazio publikoek berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioei zor dioten errespetua bermatzen saiatzen da. Horiek, Konstituzioaren a
gindu espresagatik, enplegu publikora iristean a
gertu behar dira.
Gogoan hartu beharra dago, halaber, Espainiako Konstituzioko 9.2 a
rtikuluaren a
gindua, eta, a
hal den neurrian, bultzatu beharra dago, bazterketa positiboko neurriak ezarriz, berdintasun efektiboa lortu dadila enplegu publikora sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat; bereziki, ezgaitasuna duten pertsonen eta emakumeen kasuan.
2011n, polemikoa izan da funtzio polizialetara sartzeko izangai ziren emakumeei emandako tratamendua.
Ertzaintzaren barruan emakumeen eta gizonen a
rtean kopuruari dagokionez dauden desberdintasunak deuseztatzeko neurriak hartzeak ez du biderik ematen emakume izangaien a
ldeko lanpostu-erreserba bat egiteko.
Izan ere, A
rartekoa beti a
gertu izan da Ertzaintzaren baitan emakumeen eta gizonen a
rteko desberdintasun estrukturala murrizten saiatzeko xedearekin hasitako bidearen a
lde. Horretarako, desberdintasunak desagerrarazi eta berdintasuna sustatzeko neurriak ezarri dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak hautagaiak bertan sartzeko hautaketa-prozesuetan. Hala eta guztiz ere, egungo a
rau-eremuaren a
rabera, gure ustez ez zen bidezkoa halako neurriak hartzea, hala nola emakume hautagaien a
ldeko plaza erreserba bideratzea.
EAEko Justizia A
uzitegi Gorenak berriki eman dituen epaiak bat datoz erakunde honen a
urreraturiko iritziarekin eta, horren ondorioz, a
rautegia nahitaez a
ldatu beharra sustatu behar izan du (EAEko Poliziaren Legearen laugarren a
ldaketari buruzko Lege Proiektua).
Gainera, kexarako a
rrazoi izan dira barne sustapeneko prozedura batzuen harira ezarri diren beste neurri batzuk, zeinak, kexa-sustatzaileen a
rabera, zeharkako bazterketa bat baitziren.
Salatu da, halaber, Ertzaintzako oinarrizko eskalako lehen a
gentea izateko deialdian, hautaproba fisikoak baztertzaileak izan direla. A
lde horretatik, gaur egun orokorra da Ertzaintzaren eta beste udaltzaingo batzuen oinarrizko eskalaren a
gentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduren deialdietan ezartzea gaitasun fisikoko nahitaezko proba baztertzaileak oposizio a
ldiko proben a
rtean; hori a
intzat hartu beharra dago. A
re gehiago, gaur egun lasaigarria da gaitasun fisikoko horrelako probak genero-ikuspegitik lantzea. Ondorioz, zenbait neurri edo ekintza positibo hartu behar dira, normalean emaitzak sexuaren a
rabera bereizteko joera dakartenak.
Amaitzeko, a
dierazi beharra dago enplegu edo eginkizun publikoetan a
ritzeko interesa izan dezaketen guztien berdintasun efektiboa zabaldu behar dela, halaber, aldi baterako enplegurako sarbidera (lan poltsak, ordezkapenak...) eta orobat kontuan hartu beharrekoa dela lanbide karreran edo sustapenean zehar.
Horiek prozesu guztiak izapidetzean, a
halik eta gardentasunik handiena zaindu behar dute a
dministrazioek, baita bertan parte hartzen dutenen bermeak ere, bereziki motibazioaren exijentziari dagozkienetan.