2.3. Intimitaterako eskubidea eta norberaren datuak babesteko eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 18.1 ar
tikulua
"Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta nork bere irudia izateko eskubidea bermatzen da".
Espainiako Konstituzioaren 18.4 ar
tikulua
"Legeak informatikaren erabilera mugatuko du herritarren ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea eta beren eskubideez erabat baliatzeko aukera bermatzeko".
Intimitate eskubidea eta administrazioek erabiltzen dituzten izaera pertsonaleko datuen babesa bermatzeko hiritarren exijentzia gero eta handiagoa da. Konfidentzialtasunarekiko errespetua exijigarria da izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien kopuru handiaren aurrean, izan baliabide informatikoen bitartez zein ez, izan kalifikatuak edo ez bereziki babestuak.
Osasunaren ar
loko datuak lagatzeari dagokionez –adingabeen babesaz ar
duratzen diren administrazio publikoek eskatzen dituztenean–, beharrezkoa da datu horietarako sarbidea kalitate printzipioaren ar
abera eman dadila; hau da, ematen diren datuak egoki eta pertinenteak izan daitezela eta ez daitezela gehiegizkoak izan lortu nahi den helbururako. Horretarako, lagatzaileak, behar ez bezala zehaztutako eskaerak ontzat eman gabe, lagapen-hartzailearen eskaera helburu duten amaierakoarekin bat egiten ote duen egiaztatu behar du