2.2. Askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Atxilotuen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 17. artikulua
"1. Pertsona o
rok du askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Inori ezin zaio askatasuna kendu, artikulu honetan eta legeak aurreikusitako kasuetan ezartzen denari jarraituz ez bada.
2. Aurreneurrizko atxilotzea ezin daiteke egitateak argitzeko ikerketek zenbat iraun behar eta hori baino luzeagoa izan; betiere, gehienez hirurogeita hamabi o
rdu igaro o
ndoren, atxilotua askatua izango da, edo, bestela, agintaritza judizialaren esku geratuko da.
3. Atxiloturik dagoen pertsona o
rori berehala jakinarazi beharko zaio, berak ulertzeko moduan, zer eskubide dituen eta zein diren atxilotzeko arrazoiak, eta ezin behartuko da deklaratzera. Bermatzen da atxilotuak abokatuaren laguntza izango duela poliziarekiko egitekoetan eta egiteko judizialetan, legeak ezarritako moduan.
4. ‘Habeas corpus’ prozedura arautuko du legeak, legez kontra atxilotutako pertsona guztiak epailearen eskuetan berehala uzteko. Era berean, legeak ezarriko du behin-behineko kartzelaratzearen gehienezko iraupenaren epea".
Azken urteetan, adingabeek eta gazteek poliziaren aldetik tratu desegokia jaso izana edo poliziaren dependentzietatik kanpoko egindako ekintzetan Udaltzaingoaren edo Ertzaintzaren agenteek gehiegizko indarra erabili izana salatu duten hainbat kexa jaso ditugu. 2011n, nabarmendu beharra dago banakako 50 kexa inguru aurkeztu zirela Bilboko Kukutza gaztetxearen eraikina jendez hustearen eta eraistearen aurkako protestetan Ertzaintzak izandako jarduera dela eta.
Polizia- funtzioaren gauzatzeari lotutako kexek errepikatu diren kontuak mahaigaineratu dituzte, hala nola, indarkeriaren erabilera eta horren gaineko kontrola, epailearen lehenengo kalifikaziotik arau-haustetzat jo diren jokabideengatik atxilotzea, poliziaren uniformean polizia-agentea identifikatzen duen zenbakia edo erreferentzia ez eramatea, ustez desegokiak izan diren jardunbideen barruko ikerketak, atestatuen eta administrazio salaketen edukia, eragin duten gertakariei dagokienez, eta salaketa bat hartzeari uko egin izana.
Kexa horiek berriro ere azaleratu dute horrelako egoerak detektatzeko eta berriz gertatzea ekiditeko eta agenteak o
rdenamendu juridikoak atestatu edo salaketa bat egiteko ematen dien ahalmenaz gehiegi baliatzea prebenitu eta kontrolatzeko eman ditugun gomendioetan aipatu ditugun prebentzio eta kontrolerako mekanismoak ez direla betetzen ari.
Polizia-jardueretan eta jokabideetan berme-sistema bat ezartzeari buruz Arartekoak emandako urriaren 28ko 7/2011 gomendio o
rokorrean, honakoak azpimarratzen dira:
okerrak prebenitzeko eta kontrolatzeko modu gisa. Poliziaren jarduera
oker baten zentzuzko edozein salaketa edo seinaleren berehalako ikerketa inpartziala mekanismo horietako bat da. Ildo horretan, poliziaren jarduera ebaluatzeko eta jarraipena egiteko aukera ematen duten jarduera horren gaineko datuak biltzeko sistemak ezartzea ere halaxe da.
oinarritu behar da, hierarkiako gainekoek kontrolatu eta egiaztatuta. Jarduera nahikoa dokumentatu behar da eta erabilitako indarraren deskribapen zehatza gaineratu behar du. Neurria poliziaren bulegoetatik kanpo hartzen bada, polizia-agenteek aginte eta kontrol zentroari jakinarazi beharko dizkiote arrazoiak.
ondoriozko atxiloketak saihesteko kontrol mekanismoak ezarri behar dira, baita atestatuen eta administrazio atxiloketen edukia bete-betean errealitatearekin bat etortzen dela bermatzeko ere, agiriok eragiten dituzten gertakariei dagokienez.
Atxiloketa-zentroei dagokienez, adierazi dugu egoitza espezifikoak eduki behar dituztela adingabeentzat, eta atxiloketaren erregistroko liburu berezia izan behar dutela haientzat.
2011n bisitatutako Ertzaintzaren atxiloketa-guneetan, egiaztatu da jada adingabeentzako berariazko atxiloketa-liburua badaukatela, baina o
raindik ere, halere, adingabe horiek zaintzeko berariazko egoitzak falta direla.
Atxiloketarekin lotutako erregistroek eta gainerako dokumentuek fideltasun eta zehaztasun o
soz islatu behar dute jarduera nola gauzatu den. Arreta handiz bete behar dira, eta horien edukian desadostasunak ez egotea ziurtatu behar da. Eskubideen informazioari buruzko aktetan jasota geratu behar da pertsona atxilotuari leporatzen zaizkion gertakizunak zein diren jakinarazi zaiola.
Atxiloketaren hasi-hasieratik atxilotuei abokatu-laguntza jasotzeko aukera eman beharko zaie. Bestalde, atxilotutakoari informazio ulergarria eman beharko zaio atxilotuta egotea eragin duten egitate eta arrazoi juridikoei buruz.
Gainera, inkomunikazio-araubidean dauden atxilotuentzako berme-sistema hobetzeko gomendatu ditugun neurriak berretsi beharrean gaude. Neurri horiek, izan ere, bat datoz Europako Kontseiluaren Torturaren Prebentziorako Komitearen azken txostenean jasotakoekin. Atsekabea adierazten dugu euskal poliziek proposamen horietatik asko ezarri ez dituztelako.