2.1. Bizitzeko eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 15. a
rtikulua
"Guztiek dute bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidea, sekula ere torturarik eta zigor edo tratu krudel edo iraingarririk jaso gabe. Indarrik gabe geratzen da heriotzazigorra, gerra garaian lege penal militarrek erabaki dezaketena a
lde batera utzita."
Bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidearen babesa A
rarteko erakundearen lehentasunezko a
rduratako bat da.
Erakunde honek beti salatu izan du Euskadin indarkeria zital eta a
nkerraz jardun duten edo oraindik diharduten talde terrorista guztiek eskubide horiek urratzen dituztela.
Zorionez, 2011n, ez da inor hilik gertatu a
tentatu terroristen ondorioz. Gainera, ETAk "indarkeriaren behin betiko a
maitzea" deitzen duen horri buruz egindako a
dierazpenak berarekin ekarri du jazarpen-indarkeriaren menpe bizi diren pertsonak as
katasunean bizi a
hal izatea, beren bizitza edo osotasun fisikoa direla-eta beldurrik izan gabe.
Aitzitik, tamalez, emakumeen kontrako indarkeriak bizitzeko eskubidearen eta osotasun pertsonalerako eskubidearen a
urkako urradura larrienetako bat izaten jarraitzen du eta erakunde bermatzaile hau ezin gera daiteke a
xolagabekerian.
2011. urtean Euskadin hiru emakume hil dira −June Estornes, Rosario Román eta Deisy Mendoza− indarkeria matxistaren ondorioz. Genero indarkeria erabat kentzea pertsona guztien a
rteko egiazko berdintasuna lortzen denean bakarrik posible izango den a
rren, botere publikoek tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei erantzun egokia eman behar diete. Uste dugu gogoeta bat egin beharra dagoela generoko indarkeriaren biktima diren emakumeei a
plikatzen a
ri zaien justizia sistemaren eraginkortasunari buruz, bereziki babes efektiboari dagokionez.
Arartekoa kezkatzen duen beste gai bat da polizia instalazioetan ustez emandako tortura eta tratu txarrei loturiko salaketena. Gure proposamenen a
rtean, a
zpimarratu dugu ezinbestekoa dela poliziaren jarduna etengabe ikuskatzeko lan prebentiboa egitea. Helburua polizi kidegoek torturarik edo tratu txarrik ez ematea da eta, horrelakorik jazotzen den kasuan, bidegabeko jarduera horiek ezagutu eta zigortzea posible izatea.
Tratu txarren prebentzioari dagokionez, a
rreta bereziz diogu a
txiloketa ikus-entzunezko grabazioekin hornitzeko beharra dagoela. Neurri horrek, 1999. urtean erakunde honek lehen a
ldiz proposatuak, prebentziorako nazioarteko erakunde guztien babesa du. Neurria eraginkorra izan dadin, baldintza batzuk bete behar dira, besteak beste, Herrizaingo Sailak eta gainerako polizia kidegoek epe bat ezartzea a
txiloketa garaietan eginiko grabazioen kontserbazioa bermatzeko, jardueren ondoriozko balizko erantzukizun a
dministratibo eta zigor a
rlokoen gehieneko preskripzio a
ldian. Egiaztatu a
hal izan dugunaren a
rabera, Ertzaintzak ezarrita dauka grabazioak hiru hilabeteko epean a
utomatikoki suntsituko direla, eta horrek mugatu egiten du neurri horren izaera bermatzailea.