2.1. Bizitzeko eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 15. a
rtikulua
"Guztiek dute bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidea, sekula ere torturarik eta zigor edo tratu krudel edo iraingarririk jaso gabe. Indarrik gabe geratzen da heriotzazigorra, gerra garaian lege penal militarrek erabaki dezaketena a
lde batera utzita."
Bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidearen babesa A
rarteko erakundearen lehentasunezko a
rduratako bat da.
Erakunde honek beti salatu izan du Euskadin indarkeria zital eta a
nkerraz jardun duten edo oraindik diharduten talde terrorista guztiek eskubide horiek urratzen dituztela.
Zorionez, 2011n, ez da inor hilik gertatu a
tentatu terroristen ondorioz. Gainera, ETAk "indarkeriaren behin betiko a
maitzea" deitzen duen horri buruz egindako a
dierazpenak berarekin ekarri du jazarpen-indarkeriaren menpe bizi diren pertsonak as
katasunean bizi a
hal izatea, beren bizitza edo osotasun fisikoa direla-eta beldurrik izan gabe.
Aitzitik, tamalez, emakumeen kontrako indarkeriak bizitzeko eskubidearen eta osotasun pertsonalerako eskubidearen a
urkako urradura larrienetako bat izaten jarraitzen du eta erakunde bermatzaile hau ezin gera daiteke a
xolagabekerian.
2011. urtean Euskadin hiru emakume hil dira −June Estornes, Rosario Román eta Deisy Mendoza− indarkeria matxistaren ondorioz. Genero indarkeria erabat kentzea pertsona guztien a
rteko egiazko berdintasuna lortzen denean bakarrik posible izango den a
rren, botere publikoek tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei erantzun egokia eman behar diete. Uste dugu gogoeta bat egin beharra dagoela generoko indarkeriaren biktima diren emakumeei a
plikatzen a
ri zaien justizia sistemaren eraginkortasunari buruz, bereziki babes efektiboari dagokionez.
Arartekoa kezkatzen duen beste gai bat da polizia instalazioetan ustez emandako tortura eta tratu txarrei loturiko salaketena. Gure proposamenen a
rtean, a
zpimarratu dugu ezinbestekoa dela poliziaren jarduna etengabe ikuskatzeko lan prebentiboa egitea. Helburua polizi kidegoek torturarik edo tratu txarrik ez ematea da eta, horrelakorik jazotzen den kasuan, bidegabeko jarduera horiek ezagutu eta zigortzea posible izatea.
Tratu txarren prebentzioari dagokionez, a
rreta bereziz diogu a
txiloketa ikus-entzunezko grabazioekin hornitzeko beharra dagoela. Neurri horrek, 1999. urtean erakunde honek lehen a
ldiz proposatuak, prebentziorako nazioarteko erakunde guztien babesa du. Neurria eraginkorra izan dadin, baldintza batzuk bete behar dira, besteak beste, Herrizaingo Sailak eta gainerako polizia kidegoek epe bat ezartzea a
txiloketa garaietan eginiko grabazioen kontserbazioa bermatzeko, jardueren ondoriozko balizko erantzukizun a
dministratibo eta zigor a
rlokoen gehieneko preskripzio a
ldian. Egiaztatu a
hal izan dugunaren a
rabera, Ertzaintzak ezarrita dauka grabazioak hiru hilabeteko epean a
utomatikoki suntsituko direla, eta horrek mugatu egiten du neurri horren izaera bermatzailea.
Espainiako Konstituzioaren 17. a
rtikulua
"1. Pertsona orok du as
katasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Inori ezin zaio as
katasuna kendu, a
rtikulu honetan eta legeak a
urreikusitako kasuetan ezartzen denari jarraituz ez bada.
2. A
urreneurrizko a
txilotzea ezin daiteke egitateak a
rgitzeko ikerketek zenbat iraun behar eta hori baino luzeagoa izan; betiere, gehienez hirurogeita hamabi ordu igaro ondoren, a
txilotua as
katua izango da, edo, bestela, a
gintaritza judizialaren esku geratuko da.
3. A
txiloturik dagoen pertsona orori berehala jakinarazi beharko zaio, berak ulertzeko moduan, zer eskubide dituen eta zein diren a
txilotzeko a
rrazoiak, eta ezin behartuko da deklaratzera. Bermatzen da a
txilotuak a
bokatuaren laguntza izango duela poliziarekiko egitekoetan eta egiteko judizialetan, legeak ezarritako moduan.
4. ‘Habeas corpus’ prozedura a
rautuko du legeak, legez kontra a
txilotutako pertsona guztiak epailearen eskuetan berehala uzteko. Era berean, legeak ezarriko du behin-behineko kartzelaratzearen gehienezko iraupenaren epea".
Azken urteetan, a
dingabeek eta gazteek poliziaren a
ldetik tratu desegokia jaso izana edo poliziaren dependentzietatik kanpoko egindako ekintzetan Udaltzaingoaren edo Ertzaintzaren a
genteek gehiegizko indarra erabili izana salatu duten hainbat kexa jaso ditugu. 2011n, nabarmendu beharra dago banakako 50 kexa inguru a
urkeztu zirela Bilboko Kukutza gaztetxearen eraikina jendez hustearen eta eraistearen a
urkako protestetan Ertzaintzak izandako jarduera dela eta.
Polizia- funtzioaren gauzatzeari lotutako kexek errepikatu diren kontuak mahaigaineratu dituzte, hala nola, indarkeriaren erabilera eta horren gaineko kontrola, epailearen lehenengo kalifikaziotik a
rau-haustetzat jo diren jokabideengatik a
txilotzea, poliziaren uniformean polizia-agentea identifikatzen duen zenbakia edo erreferentzia ez eramatea, ustez desegokiak izan diren jardunbideen barruko ikerketak, a
testatuen eta a
dministrazio salaketen edukia, eragin duten gertakariei dagokienez, eta salaketa bat hartzeari uko egin izana.
Kexa horiek berriro ere a
zaleratu dute horrelako egoerak detektatzeko eta berriz gertatzea ekiditeko eta a
genteak ordenamendu juridikoak a
testatu edo salaketa bat egiteko ematen dien a
halmenaz gehiegi baliatzea prebenitu eta kontrolatzeko eman ditugun gomendioetan a
ipatu ditugun prebentzio eta kontrolerako mekanismoak ez direla betetzen a
ri.
Polizia-jardueretan eta jokabideetan berme-sistema bat ezartzeari buruz A
rartekoak emandako urriaren 28ko 7/2011 gomendio orokorrean, honakoak a
zpimarratzen dira:
aukera ematen duten jarduera horren gaineko datuak biltzeko sistemak ezartzea ere halaxe da.
azken baliabidea izan behar du beti, legezko egokitasun, premia eta proportzionaltasun printzipioak zorrotz bete, eta
arrazoizko epaian oinarritu behar da, hierarkiako gainekoek kontrolatu eta egiaztatuta. Jarduera nahikoa dokumentatu behar da eta erabilitako indarraren deskribapen zehatza gaineratu behar du. Neurria poliziaren bulegoetatik kanpo hartzen bada, polizia-agenteek
aginte eta kontrol zentroari jakinarazi beharko dizkiote
arrazoiak.
auzibidean
arau-hauste gisa kalifikatutako gertakarien ondoriozko
atxiloketak saihesteko kontrol mekanismoak ezarri behar dira, baita
atestatuen eta
administrazio
atxiloketen edukia bete-betean errealitatearekin bat etortzen dela bermatzeko ere,
agiriok eragiten dituzten gertakariei dagokienez.
Atxiloketa-zentroei dagokienez, a
dierazi dugu egoitza espezifikoak eduki behar dituztela adingabeentzat, eta a
txiloketaren erregistroko liburu berezia izan behar dutela haientzat.
2011n bisitatutako Ertzaintzaren a
txiloketa-guneetan, egiaztatu da jada a
dingabeentzako berariazko a
txiloketa-liburua badaukatela, baina oraindik ere, halere, a
dingabe horiek zaintzeko berariazko egoitzak falta direla.
Atxiloketarekin lotutako erregistroek eta gainerako dokumentuek fideltasun eta zehaztasun osoz islatu behar dute jarduera nola gauzatu den. A
rreta handiz bete behar dira, eta horien edukian desadostasunak ez egotea ziurtatu behar da. Eskubideen informazioari buruzko a
ktetan jasota geratu behar da pertsona a
txilotuari leporatzen zaizkion gertakizunak zein diren jakinarazi zaiola.
Atxiloketaren hasi-hasieratik a
txilotuei abokatu-laguntza jasotzeko a
ukera eman beharko zaie. Bestalde, a
txilotutakoari informazio ulergarria eman beharko zaio a
txilotuta egotea eragin duten egitate eta a
rrazoi juridikoei buruz.
Gainera, inkomunikazio-araubidean dauden a
txilotuentzako berme-sistema hobetzeko gomendatu ditugun neurriak berretsi beharrean gaude. Neurri horiek, izan ere, bat datoz Europako Kontseiluaren Torturaren Prebentziorako Komitearen a
zken txostenean jasotakoekin. A
tsekabea a
dierazten dugu euskal poliziek proposamen horietatik as
ko ezarri ez dituztelako.
2.3. Intimitaterako eskubidea eta norberaren datuak babesteko eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 18.1 a
rtikulua
"Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta nork bere irudia izateko eskubidea bermatzen da".
Espainiako Konstituzioaren 18.4 a
rtikulua
"Legeak informatikaren erabilera mugatuko du herritarren ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea eta beren eskubideez erabat baliatzeko a
ukera bermatzeko".
Intimitate eskubidea eta a
dministrazioek erabiltzen dituzten izaera pertsonaleko datuen babesa bermatzeko hiritarren exijentzia gero eta handiagoa da. Konfidentzialtasunarekiko errespetua exijigarria da izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien kopuru handiaren a
urrean, izan baliabide informatikoen bitartez zein ez, izan kalifikatuak edo ez bereziki babestuak.
Osasunaren a
rloko datuak lagatzeari dagokionez –adingabeen babesaz a
rduratzen diren a
dministrazio publikoek eskatzen dituztenean–, beharrezkoa da datu horietarako sarbidea kalitate printzipioaren a
rabera eman dadila; hau da, ematen diren datuak egoki eta pertinenteak izan daitezela eta ez daitezela gehiegizkoak izan lortu nahi den helbururako. Horretarako, lagatzaileak, behar ez bezala zehaztutako eskaerak ontzat eman gabe, lagapen-hartzailearen eskaera helburu duten a
maierakoarekin bat egiten ote duen egiaztatu behar du
2.4. Funtzio publikoan sartzeko berdintasunaren printzipioa
Espainiako Konstituzioaren 23.2 a
rtikulua
"Halaber, funtzio eta kargu publikoak berdintasunez lortzeko eskubidea dute, legeak ezarritako baldintzen a
rabera".
Erakunde hau euskal a
dministrazio publikoek berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioei zor dioten errespetua bermatzen saiatzen da. Horiek, Konstituzioaren a
gindu espresagatik, enplegu publikora iristean a
gertu behar dira.
Gogoan hartu beharra dago, halaber, Espainiako Konstituzioko 9.2 a
rtikuluaren a
gindua, eta, a
hal den neurrian, bultzatu beharra dago, bazterketa positiboko neurriak ezarriz, berdintasun efektiboa lortu dadila enplegu publikora sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat; bereziki, ezgaitasuna duten pertsonen eta emakumeen kasuan.
2011n, polemikoa izan da funtzio polizialetara sartzeko izangai ziren emakumeei emandako tratamendua.
Ertzaintzaren barruan emakumeen eta gizonen a
rtean kopuruari dagokionez dauden desberdintasunak deuseztatzeko neurriak hartzeak ez du biderik ematen emakume izangaien a
ldeko lanpostu-erreserba bat egiteko.
Izan ere, A
rartekoa beti a
gertu izan da Ertzaintzaren baitan emakumeen eta gizonen a
rteko desberdintasun estrukturala murrizten saiatzeko xedearekin hasitako bidearen a
lde. Horretarako, desberdintasunak desagerrarazi eta berdintasuna sustatzeko neurriak ezarri dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak hautagaiak bertan sartzeko hautaketa-prozesuetan. Hala eta guztiz ere, egungo a
rau-eremuaren a
rabera, gure ustez ez zen bidezkoa halako neurriak hartzea, hala nola emakume hautagaien a
ldeko plaza erreserba bideratzea.
EAEko Justizia A
uzitegi Gorenak berriki eman dituen epaiak bat datoz erakunde honen a
urreraturiko iritziarekin eta, horren ondorioz, a
rautegia nahitaez a
ldatu beharra sustatu behar izan du (EAEko Poliziaren Legearen laugarren a
ldaketari buruzko Lege Proiektua).
Gainera, kexarako a
rrazoi izan dira barne sustapeneko prozedura batzuen harira ezarri diren beste neurri batzuk, zeinak, kexa-sustatzaileen a
rabera, zeharkako bazterketa bat baitziren.
Salatu da, halaber, Ertzaintzako oinarrizko eskalako lehen a
gentea izateko deialdian, hautaproba fisikoak baztertzaileak izan direla. A
lde horretatik, gaur egun orokorra da Ertzaintzaren eta beste udaltzaingo batzuen oinarrizko eskalaren a
gentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduren deialdietan ezartzea gaitasun fisikoko nahitaezko proba baztertzaileak oposizio a
ldiko proben a
rtean; hori a
intzat hartu beharra dago. A
re gehiago, gaur egun lasaigarria da gaitasun fisikoko horrelako probak genero-ikuspegitik lantzea. Ondorioz, zenbait neurri edo ekintza positibo hartu behar dira, normalean emaitzak sexuaren a
rabera bereizteko joera dakartenak.
Amaitzeko, a
dierazi beharra dago enplegu edo eginkizun publikoetan a
ritzeko interesa izan dezaketen guztien berdintasun efektiboa zabaldu behar dela, halaber, aldi baterako enplegurako sarbidera (lan poltsak, ordezkapenak...) eta orobat kontuan hartu beharrekoa dela lanbide karreran edo sustapenean zehar.
Horiek prozesu guztiak izapidetzean, a
halik eta gardentasunik handiena zaindu behar dute a
dministrazioek, baita bertan parte hartzen dutenen bermeak ere, bereziki motibazioaren exijentziari dagozkienetan.
2.5. Babes judizial eraginkorrerako eskubidea. Errugabetasun ustearen printzipioa
Espainiako Konstituzioaren 24. a
rtikulua
"1. Pertsona guztiek dute epaileen eta a
uzitegien babes eraginkorra jasotzeko eskubidea, beren zilegizko eskubideak eta interesak erabiltzeko, babesik eza sekula ere gertatu barik."
"2. Legeak a
urretik ezarritako ohiko epailea izateko eskubidea dute pertsona guztiek, baita legelariaren babesa eta laguntza izateko, euren kontrako a
kusazioa jakiteko, a
tzerapen bidegaberik gabeko eta berme guztiak dituen prozesu publiko bat izateko, babeserako egokiak diren frogak erabiltzeko, nork bere buruaren kontra ez a
itortzeko, erruduntasunik ez a
itortzeko eta errugabetasunpresuntzioa erabiltzeko eskubidea ere.
Senidetasuna edo sekretu profesionala dela a
itortzeko beharra ez dagoenean erabakitzeko a
rauak jarriko ditu legeak".
Askotan, Justizia A
dministrazioaren a
urkako kexetan planteatzen diren a
razoez harantzago, pobreziako, a
hultasuneko edo gizarte bazterketako egoerak egoten dira sakonean. Krisi ekonomikoko egoerak berarekin ekarri du bazterketa a
razoak –zentzu zabalean– dituzten pertsonen egoera horiek a
rlo penalean ez ezik, jurisdikzio zibilean ere gertatzea.
Aurten nabarmentzekoa da etxebizitzaren gaineko hipoteka-bermearekin izenpeturiko maileguak ez ordaintzeagatik enbargo– eta utzarazpen-prozedurei a
urre egin behar izan dieten pertsonek a
urkeztutako kexak.
Oraindik ere kexatzeko a
rrazoi nagusiak dira prozesu judizialak gehiegi luzatzea, justizia a
dministrazioko langileek emandako tratua, edo funtzionamenduan gertaturiko errakuntzak edo a
rduragabekeriak. A
urten ebazpen judizialak betearazteari buruzko kexak ere egin dira, guztiak senar-emazteen a
rteko prozedurekin lotutakoak.
Doako justiziari dagokionez, onura hori gauzatzeko a
rdura duten instantzien eta onura hori eskatzen duen pertsonaren a
rteko komunikazio prozesua hobetu behar da.
Epaiketan beren defentsa ordaintzeko bitartekorik ez dutela planteatzen duten pertsonen kopuruak gora egin du, eta gora egin du, halaber, a
uzien kopurua; izan ere, krisi ekonomikoaren bestelako ondorioak dira horiexek.
Positiboki baloratzen da a
urten a
rlo judizialaren barreneko bitartekaritza zerbitzua epaitegi guztietara zabaldu izana.
Prozesu judizialak izapidetzerakoan izan diren a
tzerapenei dagokienez, zenbait kexatan a
gerian jarri zen espediente batzuk gerarazita daudela epaitegietako langileen bajetan ordezko langileak kontratatzen ez direlako. Kasu horiei konponbidea eman zitzaien Justizia A
dministrazioaren esku-hartze prestuari esker, eta etorkizunean bulego judizial berriaren a
ntolamendu-irizpideen bitartez konpondu beharko da egoera hori.
2.6. Askatasunik ez duten pertsonen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 25.2. a
rtikulua
"Askatasuna kentzen dituzten penak eta segurtasun neurriak berreziketa eta birgizarteratzea lortzeko izango dira eta ezin izango dira nahitaezko lanak izan. Presondegiko pena duen kondenatuak Kapitulu honetako oinarrizko eskubideak izango ditu, kondenak a
propos ezarritakoak, penaren zentzuak edota presondegietako legeak mugatzen ez badituzte behintzat. Edozein modutan, ordaindutako lana izateko eta gizartesegurantzaren onura guztiak izateko eskubidea izango du, baita kulturaz gozatzeko eta nortasuna guztiz garatzeko eskubidea ere".
Konstituzio a
ginduak a
gintzen duenez, as
katasunaz gabetzeko zigorren helburua berriro gizarteratzea da. Horregatik, a
halegin guztiak presoak errehabilitatzera bideratu behar dira. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen da a
dministrazio zentralaren eta a
utonomikoaren a
rteko lankidetza, indarrean dagoen a
raudiak exekuzio penalari buruz eskaintzen dituen a
ukerak a
halik eta gehien a
probetxatzeko as
moz.
Kartzelaz besteko tratamendu a
ukerak dibertsifikatu eta a
raubide irekiko bidea a
halik eta gehien zabaldu behar da. Horretarako, elkarte sarearen lanaren a
lde egin behar da, zigorra bestela betetzeko modu gehienak errazten dituen esparru gisa.
Espetxeari buruzko eskuduntza oraindik transferitu ez bada ere, euskal a
dministrazioek laguntza eman behar dute betearazpen horren baldintzek birgizarteratzeko xedeak erraz ditzaten, xede horiek Konstituzioak emandakoak izanda. Ildo horretan sartzen dira baimenak, lanerako eta terapiarako irteerak, a
ldian-aldian a
urkeztu beharraren mendeko as
katasun egoerak, senideen eta gizarte ekimeneko erakundeen bisitak, eta, oro har, internoek, bai familia eremuan, bai gizartean eta lanean, kanpotik birgizarteratzen –edo espetxeak eragiten duen desgizarteratzea a
rintzen– lagundu behar duen laguntzarekin kontaktua izatera zuzendutako jarduera guztiak.
Bestalde, birgizarteratze irizpideak oinarri hartuta, planteatzen da ETAko presoei zigorren betetzea dela-eta gainerako presoei a
plikatzen zaien a
raubide orokor bera a
plika dakiela. Horrenbestez, behin ETAk bere jarduera kriminala berariaz a
bandonatu duenean, espetxe politika zentzu horretan a
ldatu beharko litzateke, Euskadiko edo gure a
utonomia erkidegotik gertuko kartzeletara a
ldatzeari, baimenen a
plikazioari, baldintzapeko as
katasunei, espetxe onuren zenbaketari edo gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituztenak kartzelatik a
teratzeari dagokienez.
2.7. Hezkuntzarako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 27. a
rtikulua
"1. Pertsona guztiek dute hezkuntzarako eskubidea. Irakaskuntzaren as
katasuna onartzen da.
2. Gizakiaren nortasuna guztiz garatzea izango da hezkuntzaren xedea,bizikidetzako printzipio demokratikoen eta oinarrizko eskubide eta as
katasunen a
rabera.
3. A
ginte publikoek gurasoen eskubidea bermatzen dute, semealabek euren uste erlijioso eta moralekin bat datorren heziketa jaso dezaten.
4. Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da.
5. A
ginte publikoek herritar guztien hezkuntza eskubidea bermatuko dute irakaskuntzaren programazio orokorraren bitartez, interesa duten sektore guztien partehartzeaz eta ikastegiak sortuz.
6. Ikastegiak sortzeko as
katasuna onartzen zaie pertsona fisiko eta juridikoei, printzipio konstituzionalen errespetuaren a
rabera.
7. Irakasleek, gurasoek, eta behar denean ikasleek ere parte hartuko dute A
dministrazioak diru publikoaz finantzatutako ikastegien kontrol eta kudeaketan, legeak esaten duenaren a
rabera.
8. A
ginte publikoek hezkuntzasistema ikuskatu eta homologatuko dute legeak betetzen direla bermatzeko.
9. A
ginte publikoek legeak ezartzen dituen baldintzak betetzeko laguntza emango diete ikastegiei.
10. Unibertsitateen a
utonomia onartzen da, legeak ezarritakoaren a
rabera".
Hezkuntzarako eskubidea prestazio eskubide moduan konfiguratzen da eta, horregatik, a
gian egokiago zatekeen hura gizarte eskubideen a
rtean jorratzea. A
itzitik, hura kokatzen den konstituzio testuingurua eta a
ukeratutako metodoa ikusita, a
tal honetan a
ztertuko da.
Beharrezkoa da hezkuntza a
dministrazioak jarrai dezala hezkuntza programazioa egokitzen eta etengabe hobetzen, unibertsitatez besteko ikastetxeen sarea a
ntolatzeko eta planifikatzeko ezarrita dauden irizpideak bete daitezela lortu a
rte. Horri dagokionez oso positiboa da konpromisoa gaineratu izana hezkuntza eragile guztien partaidetza herritarren hezkuntza beharrizan errealen planifikazio demokratiko eta egokia sortzeko prozesuan bermatzen saiatzeko.
Hezkuntza a
dministrazioak a
rreta guztia jarri beharko du ikasleak onartzeko prozesuen kudeaketa zaintzeko, egiaztatuz ikaspostu gutxiegi dauden kasuetarako a
urreikusita dauden lehentasunezko irizpideak a
plikatzen direla, hautatutako ikaspostura sartzeko garaian a
ukeren berdintasun egiazkoa dagoela segurtatze a
ldera.
Zerbitzu osagarrien –jantokia eta, bereziki, eskola garraioa– prestazioari dagokionez, hezkuntza a
dministrazioak a
haleginak egin beharko lituzke zerbitzurako sarbidea ematen duten irizpideen a
plikazio malguagoa egiteko, a
plikazio horrek ikasleei ematen zaien a
rreta hobetzen badu eta a
rbitrarioa ez bada.
Bestalde, hezkuntza premia bereziei dagokienez, jotzen da eskola inklusiboaren esparruan dibertsitateari a
rreta emateko hurrengo plan estrategikoa errefortzu garrantzitsua izango dela praktika zuzenen a
ldeko eta hezkuntza-zerbitzuen a
rteko koordinaziorako jarduketa-dinamika sendotzeko eta finkatzeko. Nolanahi ere, eskola ordutegian zehar dauden osasun premia berezien erantzuna a
rindu beharko da.
Bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa sailak beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu, bananduta eta dibortziatuta dauden gurasoei haien seme-alaben eskolako bilakaeraren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea onartuz (seme-alaben zaintza daukaten edo ez a
lde batera utzita), baita irakasleekin elkarrizketak edukitzeko eta zentroko hezkuntza komunitatean lankidetzan a
ritzeko eskubidea ere, gainontzeko gurasoen baldintza eta a
rreta berarekin.