1. BERDINTASUN PRINTZIPIOA
Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua
"Legearen aurrean berdinak dira espainiarrak, eta jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein egoera edo gorabehera pertsonal edo sozialarekin lotutako bereizkeria ezin da nagusi izan".
Espainiako Konstituzioaren 9.2. artikulua
"Botere publikoei baldintzak bultzatzea dagozkie askatasun eta pertsona baten eta denena batera o
sotzen dutenena benetako eta eragileak izan daitezen; baita galarazi edo o
sotasuna zailtzen dituzten o
ztopoak eragitea hiritargoen parte hartzea erraztea bai politika mailan, bai ekonomia, kultura eta gizarte mailan ere".
Ararteko erakundeak beti uste izan du berdintasunaren eta gizakiaren duintasuna errespetatzearen balioen alde egiteko, arreta berezia eman behar zaiola eskubideak urratzeko arriskurik handiena duten pertsonen egoerari: atzerritarrak, adinekoak, adingabeak, ezgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonak, gaixo kronikoak, gizarte bazterkeriako egoera larrian dauden pertsonak…
Euskal herritar askok bete beharreko helburua izaten jarraitzen du egiazko berdintasunak, eta helburu hori lortu nahi bada, kendu egin behar dira pertsona eta talde guztien benetako berdintasun eraginkorra galarazten duten o
ztopoak.
Kexa askok, zuzenean edo zeharka, berdintasun printzipioaren balizko urratzearekin dute zerikusia.
Erakunde honek bere esku-hartzeetan ahaleginak egin ditu Konstituzioaren testuan mugatutako zioetako edozeinengatik baztertzaileak diren botere publikoen jarduerak gerta ez daitezen.
Zehaztu behar dugu sarritan berdintasun printzipioa urratzea beste eskubideetako edozeinekin lotu behar dela eta, horregatik, kasu horiez egiten den azterketan, batzuetan, printzipio hori ere hizpide izaten da.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez, genero arrazoiak direla-eta egiten den bereizkeriarik larriena, indarkeria sexistaren fenomeno kezkagarria da eta emakumeen duintasun, askatasun eta o
sotasun fisikoaren aurkako eraso o
nartezina da.
Genero indarkeria kezka nagusietako bat da erakunde honentzat. Horrela, lehentasunezko garrantzia hartzen dute indarkeria hori desagerrarazteko borrokak eta ahaleginak, o
hartzen baikara gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak sortu duela emakumeen kontrako indarkeria. Aurten ere deitoratu egin behar dugu emakume asko gaur egun gure gizartean o
raindik pertsonen eskubideen kontrako urratze larrienaren biktima direla. Horren o
ndorioz, 2011. urtean hiru emakume hil dira Euskadin.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen bizitzako zorigaitzak hausnar eragiten digu, berriz ere, emakumeei arreta eskaintzeko eta artatzeko gure sistemaren gabezien gainean.
Eztabaidaezina da arau bidezko neurriak garrantzitsuak direla, baina horrek ez digu ahantzarazi behar zein den funtsezko helburua: genero indarkeriaren biktima diren emakumeei kasu egiteko o
raingo baliabideak hobetzea, tresna malguagoen bitartez, une bakoitzean azaleratzen diren beharrei erantzun dinamikoagoa eman ahal izateko. Genero indarkeriaren arloan eraginik gabekoak edo eskasak gertatu diren irizpideak berriz aztertzeak ezin du indargabetu genero indarkeriaren kontrako borroka berdintasunezko politiken barruan txertatzeak dakarren kontzeptuzko aurrerapena.
Bestalde, o
nartu beharra dago administrazioek, esaterako, Bizkaiko Foru Aldundiak, ahalegin handia egin dutela larrialdietako eta egonaldi ertain eta luzerako harrera zerbitzuak eratzeko, eta zerbitzuok o
so o
ndo erantzuten dietela tratu txarrak jasandako emakumeen beharrei.
Urtero errepikatzen den gai bat zera da: genero indarkeriaren biktima diren emakumeek kexak egiten dituztela etxebizitza babestuak eskuratzeko exijitzen dizkieten baldintzen kontra, izan ere, benetan o
so eranginkortasun gutxi dute tratu txarrak jasandako emakumeen eskaera handiari erantzuteko ezarrita dauden bideek. Irizpide horiek berriro aztertu behar dira, eta administrazio guztiek hartu behar dute parte arazo larri horri erantzun egokia eman ahal izateko.
Sexuagatiko bereizkeriaren beste adierazpen bat izan daiteke emakumeak herriko jai nagusietako ospakizun jakin batzuetatik kanpo uztea, horretarako ekimen pribatutik antolatutako emanaldiak izateari eta errotutako tradizioak izateari helduz.
2011n, ez da gogobetetzeko modukoa izan iaz Arartekoak jaiez eta berdintasunaz egin zuen gomendio o
rokorraren bilakaera aztertzearen emaitza, ez baitute erantzun jaietako berdintasunaren gaiak eragindako udal nagusiek: Irungo eta Hondarribiko Udalek.
Orobat, zenbait arazo azaldu dira funtzio publikoko sexuagatiko bereizkeria dela-eta. Horrek agerian jartzen du herri-administrazioek ez diotela begirik kendu behar jarduera batzuek berdintasunaren printzipioan izan dezaketen eraginari.
Atzerritarrak eta gutxiengo kulturalak eskubideetan urradura gehien jaso ditzaketen taldeak dira, batik bat egoera administratibo irregularretan dauden kasuetan.
Azterlan zorrotzetan o
inarrituta ez dagoen diskurtso sozial bat zabaldu da herritarren artean, alegia, immigrazioa delinkuentziarekin lotzen da eta zerbitzu publikoak eta prestazioak gehiegikeriaz eta iruzur gisa erabiltzen dutela esan o
hi da. Diskurtso hori o
so kezkagarria da instituzioek eta Herri Administrazioek immigrazioari eta integrazioari buruz prestatzen dituzten politika publikoei eragin ahal dielako, baita bizikidetzari eta gizarte kohesioari ere. Horregatik, garrantzitsua izango litzateke diziplina anitzeko ikerketak egotea, talde horrekiko bereizkeria eta gaitzespen jarreren zergatiak aztertzeko.
Oso egokia da Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat o
nartzea Euskadiko gutxiengoen eskubideak babesteko. Immigrazioari buruzko III. Euskal Plana ere o
nartu da eta hainbat jarduera abiarazi dira arlo horretan. Euskal politika publikoek herritarren multzo anitz edo inklusiboaren printzipioa hartu behar dute o
inarri.
Bestalde, pertsonek kultura-identitatea izateko eta erlijio askatasuna baliatzeko duten eskubidea errespetatu behar da, betiere o
inarrizko beste eskubide batzuen aurkakoa ez bada.
Azkenik, komeni da adieraztea kexa batzuk poliziak atzerritarrekin egindako esku-hartzeei buruzkoak direla eta, atzerritarren ustez, atzerritarrak izateagatik gertatzen direla esku-hartze horiek. Horrela, arazo batzuk sortu dira, adibidez, taldeko identifikazio-saioetan parte hartzeko atzerritarrei deitzeko modua, arraza-ezaugarrietan o
inarritzen diren identifikazio-kontrolak, poliziaren prentsa-oharretan ustezko gaizkileen naziotasuna aipatzea edo atxiloaldia luzatzea.
Ijito herriko pertsonak o
so estigmatizatutako taldea izan da tradizionalki, eta gizarte zerbitzu eta aukeretara gutxiago iritsi dira.
Talde hau bazterketa sozialerako arrisku handiena duen taldeetariko bat da. Gogoratu behar da ijitoek bereziki arazoak dituztela etxebizitza lortzeko zailtasunengatik eta auzokideak aurka agertzen direlako.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako III. Euskal Planaren (2009-2011) indarraldia amaitu dela adierazi behar dugu, eta eskasak izan dira hura betetzearen ardura duten administrazio publikoek gauzatutako neurriak.
Behar bezalako etxebizitza gizarteratzeko edozein proposamenek saihestu ezin dezakeen baldintza bat da. Familia ijitoak –eta, horrenbestez, emakume, neska-mutil eta adineko pertsona asko– etxebizitza duinerako eskubidea errespetatzen ez duten baldintzetan bizi dira. Egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan, funtsezkoa da herri-administrazioaren esku-hartzea, behar bezalako etxebizitza bat eskuratu ahal izateko.
Bestalde, ezgaitasunen bat duten pertsonek zailtasun larriak izaten dituzte gainerako biztanleekiko benetako berdintasuna lortzeko laneratzeari nahiz eguneroko bizitzari dagokienez. Izan ere, askotan ezinezkoa izaten da garraiobideetara iristea edo hiri- eta arkitektura-oztopoak gainditzea.
Legerian aurrerapauso erraldoiak egin diren arren, homofobiak eta heterosexismo baztertzaileak, estigmatizazio eta bereizkeriaz gain, gizarte bazterkeria izugarria ere ekarri dute pertsona homosexual, gay eta lesbianen aurka, bai eta nortasun transexualekoen eta transgenerokoen aurka ere.
LGTB elkarteek salatutako arazo nagusien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: beharrezkoa da adineko gay eta lesbianei beren eskubideen berri ematea, bikotekidea hiltzen denean babesik gabe gera ez daitezen; beharrezkoa da neurriak hartzea ikastetxeak familia homoparentalen ikuspegi integratzaile eta normalizatu bat emango duten material didaktikoz hornitzeko; beharrezkoa da eskola-jazarpenaren aurkako borroka o
rokorrean jazarpen homofobikoaren aldagaia kontuan hartzea; beharrezkoa da genero-barruko indarkeriaren o
ndoriozko arazoei heltzea; eta kezka dago sexu-askatasuna muga lezaketen udal arauen inguruan, hala nola espazio publikoen erabilerari buruzko Bilboko o
rdenantzaren inguruan.
Funtsezkoa da hezkuntza administrazioak estrategiak balia ditzala eskola-eremuan homofobia eta transfobia desagerraraziko dela bermatzeko; eta funtsezkoa da, halaber, adingabeen o
rientazio sexualaren eta genero identitatearen garapen askea eta erabatekoa kontuan hartzea eskolan bizikidetasun eredu baketsua –dibertsitatea integratuko duena– definitzeko.